Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 427

2000
‎Gai arturikoak Narrazioak liburuaren hurrengo ipuin kolekzioetan ere agertzen dira, eta liburu honetan tematika ezagunaren eta protagonista literario legendario horien inguruko gertaerak testuinguru gisa erabiltzen ditu une eta egoera partikularrak aurkezteko. Poesiaz hitz egiterakoan aipatu dugun metaliteraturaren erabileraren adibiderik egokiena bilakatzen dira, ez baitu egileak gai arturikoen bertsioak eginez giro heroikoak berreraikitzeko asmorik, berez aurkako zentzuan erabilita daude. Jose Luis Mendozak (Pamiela," En el principio fue el mito", 9.or.) narrazio arturiko hauen erabileraz idatzi zuen moduan:
‎Aurreko bi ipuin bildumak bezala, hamar narrazioz osaturik dago. Hamargarrena bere ipuingintzaren inguruko testu bat da eta, dagoeneko aipatu dugunez, idazle apokrifo baten obra hipotetiko baten bidez hitz egiten du. Sarrionandiak liburu honetan bildu dituen ipuinek zerikusi tematikoa badute aurreko bi ipuin bildumetakoekin:
‎Narratzaileek gehienetan hirugarren pertsonan hitz egiten dute, eta narratzailea ipuinetik at dago liburuetako ipuin gehienetan. Gutxiago dira lehen pertsona eta 3 pertsona nahasirik erabiltzen dituztenak, narratzailea ipuinaren barruan sartzen delarik," Sonbreilu baten historia" n bezala.
‎Sarrionandiaren literaturaz hitz egiterakoan" metaliteratura" da kritiko guztien ahotan entzuten dena. Alegia, Sarrionandiaren ipuinak idazle edo tradizio batetik datozen argumentuez, pertsonaiaz eta egoerez baliatzen dira ahots propio batez" bestelako" errealitate edo egoera baten lekukotza emateko.
‎Are gehiago: Eliot, Faulkner, Chamisso eta beste hainbaten barrena hitz egiten digu, idazten du, eta horrela, ispiluz ispilu, bere Ni propiala non dagoen jakin ez genezakeela uzten gaitu." (140 or.)
‎Iñaki Iñurrietak ere(" Marinel zaharrak", Habe, 1988, 128.al., 29 or.) eboluzio hortaz hitz egiten du Habeko iruzkinean: Sarrionandia ETAko militantea, alde batetik, baina bestetik" poeta eskisitoa, zaila, minoritarioa" zela eta binomio horren tentsioa ez zela nabari lehen poema liburuan, ez, harrigarria bada ere, Ni ez naiz hemengoa 1985ko saiakeretan ere:
‎Espazialitate postmodernoaren kontzeptu horrekin lotuta dago bidaiaren metafora Uriberen hitzetan, eta bidaiaren gaia aldiz, aurreko liburuei buruz hitz egiterakoan etengabe aipaturiko irudia izan da, eta exilioa den bidaiarena da beharbada liburu honetan hartzen duen funtsezko tornua, Han izanik hemen naiz liburuari jarraiki. Azkorbebeitiak ere" bizitza erbestea da" zitatzen du eta bat dator J.L. Otamendirekin(" Nora itzuli?, Argia, 1996, 1.566, 96 II)", esatean poesia liburu honetan" erbesteak kategoria sinbolikoa eta metafisikoa hartzen duela." (J.S.
‎Hau da, batik bat istorioaren gorabeherak hobeki ulertzeko beharrezkoa dugun informazioa azaltzen zaigu. Oro har, kontalariak hirugarren pertsonan hitz egiten duela esan dugun arren, oroitzapenen berri ematean narratzaile intradiegetikora igarotzen da. Izan ere, bi plano bereizten baitira:
‎Baina, batzuetan fikzio horri egiantzekotasuna erantsi nahiz errealitateko munduko elementuei erreferentzia zuzena egiten zaie. Hartara, sinesgarritasuna eta egiantzekotasuna helburu duten eleberriak izango ditugu hizpide errealismoaz9 hitz egitean. Hots, errealitatearen ahalik eta imitaziorik leialena egiteko asmoa erakutsi dutenak.
‎Hor dago erreferentzia nagusia: nola kontatu( hitz eginez), hala idatzi. (Egunkaria)
‎Hortaz, ipuin hauetan aurreko bildumako ipuinen ezaugarri bertsuak aurki daitezke. " Ipuinek badute gu harritzeko gaitasuna, darabilten umore beltza dela eta (zenbait kasutan makabroa ere badena), fantasiaren eta errealitatearen arteko mugan baitaude, bukaerako ustekabeak harritzen gaituelako." (Egunkaria VII) Ondorioz, aurreko bildumari buruz esanikoa bilduma honi buruz hitz egiteko ere erabil dezakegu.
‎Era honetan, kritikaren aurka eta bere idazteko moduaren aldeko aldarrikapena egingo du. Gainera, azken ipuinean pertsonaiek izenburuez nahiz idazleaz hitz egingo dute. Hortaz, metaliteraturaz gain hainbat iruzkin metanarratibo ere aurki ditzakegu hainbat pasartetan.
‎Batzuetan oso ipuin motzak eskaini dizkigu, eta beste batzuetan bere eleberrigintzaren ildoko ipuinak osatu ditu. Azken hauetan bere eleberrigintzari buruz hitz egitean aipaturiko ezaugarriak aurki ditzakegu.
‎Narratzaileak berak irakurlearekin hitz egiten du askotan, narratzearen ekintzari buruz mintzatzen delarik. Izan ere, bilduma honen lehen ipuinean narratzailea irakurle jakin bati zuzentzen zaio, narratario jakin bati:
‎Ikuspuntuari dagokionez, ipuin gehienetan pertsonaiek lehen pertsonan hitz egiten digute. Gainera, pertsonaia hauek bere barne sentimenduetan murgilduko gaituzte, bere zalantzak, beldurrak, itxaropenak, desirak,... adieraziz.
‎Alberti. Gainera, ipuin honen amaieran ere narratzaileak irakurleari zuzenean hitz egingo dio. Bigarren ipuinean ere eskutitzen bidez maila intradiegetikoa erabiliko du.
‎Hala ere, kasu honetan aurkakoa gertatzen da. Izan ere, hasieran narratzaile autodiegetikoa mintzatzen hasten bada ere, liburuaren bigarren zatitik aurrera, narratzaile autodiegetikoa alde batera utzi eta narratzaile estradiegetikoak hitz egiten digu. Honela, maila narratibo bakarrekoa zela zirudien istorioa bi maila edo hiru maila narratiboetara igarotzen da.
‎Pertsonaia nagusi honek berak hitz egingo digu lehenengo pertsonan: hots, Xabierrek emango digu gertaeren berri.
‎Bi eleberrietan, estilo erraz eta biziaren aldeko apostua egin du. Bigarren eleberriaren argitarapena zela-eta egin zioten elkarrizketa batean honela hitz egin zuen bere estiloari buruz: " Dena den, ez da mezuzko nobela trinkoa, irakurterreza eta arina baizik.
‎Ipuin honetan ezustea eta zentzugabekeria etengabeak dira. Rob deituriko mutil batek Greta bere aspaldiko maitaleari hitz egiten dio, bere bizitzaren berri emanez. Bakarrizketa honetan zehar, Roben bizitzaren inguruko gertaera batzuk argituz joango dira, etengabeko ezusteek aurrera jarraitzeko piztuz.
‎Istorioa batez ere Mikelen ikuspuntutik kontatzen bazaigu ere, narratzaile orojakile batek hitz egiten digu. Hau da, narratzaile estradiegetiko batek kanpo fokalizazioa darabil pertsonaia nagusia deskribatzeko.
‎Beraz, Aizuko iruzkingileak Mujikaren obraz hitz egitean aipatzen zituen ezaugarriak, jada bere lehen eleberrian bertan aurki ditzakegu: " bere obran alde kontraesankorrak, paisaien testuinguru magikoa eta bizitzaren ildo sakona dira ezaugarri nabarmenenak" (Aizu!
‎" Thriller" a ikusiko genuke agian, Julen Azkue erresistentziako editore heroiko eta Zubeldia zentsore kolaborazionista soil egingo bagenitu. Beharbada, bere osoan ez hartzera, drama existentzialistaz edo kostunbrismo modu baten ekarriaz hitz egingo genuke. (Aizu!
‎Bere estiloari buruz hitz egiteko Mujikaren hitzak jaso ditugu. Iruzkinaren hasieran" hizkera sendo, aniztun eta nabarra" darabilela aipatzen du, eta beheraxeago honela mintzo da:
‎Abelin Linazisoro, Jon Urrujulegi, Xanti Begiristain, Lourdes Oñederra, Rikarte, Javi Cillero, Unai Iturriaga, Antton Gomez, Felipe Rius, Jasone Osoro,... Idazle hauen narrazioetan lan interesgarriak aurkitu baditugu ere, ezin da jakin ibilbiderik zehaztuko duten. Etorkizunak hitz egingo du.
‎erabilitako fokalizazioak (ik.) onartzen duen informazioa baino gehiago eskaintzeari deritzo. Barne nahiz kanpo fokalizazioa (ik.) dagoenean bakarrik hitz egin dezakegu paralepsiaz, izan ere, bi kasu hauetan soilik murrizten baita narrazioaren informazio eremua.
2001
‎Fokalizazioaz hitz egiten hasi baino lehen, ahotsari dagozkion zenbait ezaugarri aipatzea gustatuko litzaiguke. Maila honetan iheslearen istorioa kontatzeko erabiltzen diren pertsona gramatikalen alternantzia aipatu nahi genuke.
‎Plano hau teatro lan baten modura dago kontatuta. Esan daiteke narratzailea ezkutatu egiten dela anonimoak diren beste pertsonaiei hitz egiten utziz (BOZ 1, BOZ 2,...). Bestalde, elkarrizketaren barruan tartekatzen diren akotazioak guztiz inpertsonalak izateaz gain, entzumenari dagozkion aditzez beteak egoteak fokalizaziorik ez legokeela esatera bultzatzen gaituzte.
‎Noizbait Koldo Izagirrek esandakoaren ildotik," lehenengo aldiko gizona" izatera kondenaturik dagoen gizon honek(" lehenengo nobela modernoa"," lehenengo nobela elebiduna"," lehenengo nobela zientifikoa" idazteagatik) nobelagintzan urratutako bideaz hitz egitean, gogoeta hauei" Ramon Saizarbitoriaren nobelagintza: isiltasunera daraman bidea" izenburua eman badiegu, ez da bakarrik idazle hau aspaldian isilik dagoela gogoratzeko2, hau da, isiltasun literario hori nabarmentzeko, bere nobelagintzaren muin poetikoa azpimarratzeko baizik.
‎Objektuez inguraturiko mundu honetan, objektuekiko gure erlazioaren bidez definituko gara. Ortegak nobelari buruz zituen ideiak errepikatuz, esan dezagun objektuak dauden lekuan, beraiei buruz hitz egitea alferrikakoa dela.
‎fokoaren etengabeko mugimendua. Beste artikulu batean Fokalizazioak nobela honetan duen tratamendu eta arazoez hitz egin badugu ere10, esan dezagun artikulu haren ondorio gisara, eduki narratiboekiko autoreak markatzen duen distantzia narratiboa dela nobela honen interpretazioa irakurleon esku jartzen duen bide nagusia.
‎Nobela honetako protagonistaren antzera, erremediorik gabe ohetik mugi ezinik dagoen Malone beckettiarrak ezin du" ni" esan, baina, aldi berean, ezin du berataz ez den ezertaz hitz egin. Ene Jesuseko protagonistak ezin du istoriorik asmatu, azken batean, bere buruaz beste ezertaz ez baitu hitz egiten.
‎Nobela honetako protagonistaren antzera, erremediorik gabe ohetik mugi ezinik dagoen Malone beckettiarrak ezin du" ni" esan, baina, aldi berean, ezin du berataz ez den ezertaz hitz egin. Ene Jesuseko protagonistak ezin du istoriorik asmatu, azken batean, bere buruaz beste ezertaz ez baitu hitz egiten. Existentzialismoaren ondoriorik bortitzena onartu beharrean gaude:
‎Wittgenstein gazteak zioena," ezin daitekeenaz hitz egin, hobe isiltzea", pertsonaia hauen patuaren adierazle gertatzen da. Becketten protagonistak isildu egiten diren moduan, nobela honetako protagonista ere azkenean zenbakietan babesa topatuz (Kant-entzat aniztasunaren sinbolo), betirako mututzen da.
‎Egia esan, gutako askok geure irakurle biografiari lotuta dakusagu 100 metro. Norberaz hitz egitea zilegi bada, gogoan dut oraindik nobela hau eskuratu nuen estraineko aldia: artean 14 urte besterik ez genuen eta, jakina, eskolakumeak ginen.
‎Mundua sentitu eta bizitzeko modu bat iradokitzen zaigu bertan eta hori onartuz, gizakioi barru barrukoak zaizkigun zalantzak bihurtzen dira hizpide. Horregatik, nobela hau lehenengoz irakurtzen dutenei bertako pertsonaien bakardade izugarriaz ohartarazteko esango nieke, dela geltoki hits batean ezinbestez hitz egitera kondenatuta dagoen berritsu beckettiar horren bakardadeaz, dela amatasuna onartzea ezinezkoa egiten zaion Gisèle gaztearenaz. Itxuraz elkarren artean loturarik ez duten plano narratiboetan aurkeztuak, istorio hauek bizitza (zorionez) egunero hasten dela iradokitzen digute, eta hortxe dagoela koxka, egunero etengabe martxan jartzen diren istorio, drama, poz eta mixerietan.
‎" Diskurtso" mailara pasatuz, nobela lehenengo pertsona narratiboa erabiliz kontatuta dagoenez, narratologiaren terminologian narratzaile intradiegetikoaz hitz egin daiteke. Fokalizazioa barrukoa da gehienetan (pertsonaiaren barruan kokatua), nahiz eta, nobelan zehar kontatzen diren historia desberdinetan, fokoak bere baitan hartzen duena kanpoan ala barruan egon daitekeen (objektu edo gauza sumagarri/ sumagaitzak fokalizatuz).
‎Honetaz gain, istorio hau osatzen duten sekuentzietako bigarren pertsonaia Mutua da, klabe beckettiarrean betiko mututu ziren Molloy edo Malone izan daitezkeelarik. Azken pertsonaia hau bizikletaz ibiltzen da (Molloy bezala) eta noizean behin," hitz egin" egiten du, bere mututasunaren ironia narratzaileak agertuz. a) Estazioari dagokionez, ez dago esplizitazio zehatzik nongo estazioa den jakiteko, nahiz eta dakigunez, bertan, oiloz betetako otarrak daramatzaten emakume" musu gorri bibotedunek" eta" koipez beterik bizikleta sorbaldan dutelarik" doazen gizonek trena hartzen duten. Halaber, deigarria gertatzen da estazioko" komun turkoetatik" ateratzen den usaiaren errepikapena.
‎Bere hurrengo nobela noizko zen galdetuz behin eta berriro gogaitu dugun nobelagile honek, urteak daramatza ditxosozko liburuaren gaineko espekulazioei aurre eginez. Lagun batek gogorarazten zidanez, dagoeneko 1984ko Durangoko Azokan nobela honen argitalpenik ezak sortutako hutsuneaz hitz egiten zitzaigun (edo gogoratu, bestela, autoreak berak telebistako programa batean iragarritakoak edota, adibide bakar bat aipatzearren, 1986ko elkarrizketa batean (Argia, 1100 zb, 1986ko apirilaren 20koa argitaratzear zegoen nobelaz esandakoak).
‎Ildo honetan, jarraian datozen puntuetan, nobela honek gure baitan sortu duen irakurketa argitzen saiatuko gara, abiapuntua goian esandakoa izango delarik: testu bakoitzak irakurle bat irudikatzen duela onartuz(" irakurle inplizituaz" hitz egiten digu Wolfgang Iser ek6) nobela honen irakurlea nolakoa datekeen esaten saiatuko gara. Honekin batera, eta nobelak berak eskaintzen dituen klabeez gain, testuari aurre egin baino lehen irakurleak eduki ditzakeen" aurreusteez" gogoeta egingo dugu," errealismo" kontuei erreferentzia egingo diegularik.
‎Gorago aipatzen genituen irakurketa" desegokien" atzean, itxurazko formalismo gehiegizko batekin batera, Saizarbitoriaren bigarren nobelari euskal irakurleek hartu zioten kutsu" errealista" aipa dezakegu. Eta Errealismoaz hitz egin nahi badugu laugarren nobela honek eduki ditzakeen arriskuak aipatzeko da. Izan ere, nobela honetaz 1995eko elkarrizketa batean egileak berak esandakoek nolabaiteko" igurikimen" errealistak sor baititzake zenbait irakurlerengan7.
‎Bere lehenengo nobela garaiko giro urbanoarekin hertsiki lotua azaltzen bazen ere, abortoaren auziaz bat heziketa tradizionalaren itzalez eta hainbat arazoez hitz egiten zitzaigularik, 100 metro izan da irakurle eta kritikariek Saizarbitoriaren nobela" errealistena" kontsideratu izan dutena. Kutsu errealista hori nobelan egiten zen aukera linguistiko bikoitzetik ezezik8 bertan kontatzen zuen istorio nagusiaren nolakotasunetik zetorkion:
‎Erlatibismo hau onartzeak" errealismoaz" haratago" errealismoez" hitz egitera garamatzan moduan, hurrengo pausua, Artearen beraren eta, Literaturaren kasuan, hizkuntza literarioaren beraren ahalmen adierazkorra auzitan jartzea izango da. Pinturan inpresionismotik abstrakziora dagoen aldaketaren pareko gerta daiteke XX. mende erdialdera nobelaren baitan Frantzian Nouveau Roman delakoak egindakoa.
‎Dagoeneko subjektu objektu dikotomia apurtua dagoenez, hiz11 Mende hasiera honetan" begiaren diktadura" horren kontrako erasoak Arte guztietan ikus daitezke. Adibide bat jartzekotan, Zinemaren kasuan aipagarria da dagoeneko 1929an Buñuelen" opera prima" n, Un chien andalous filman," begiak" jasaten duen erasoa. kuntzak munduaz hitz egin ez diezagukeen moduan (cf. Wittgenstein,) Literaturak gizakiok" munduan egote" fenomenologikoa azaldu besterik du egin, horretarako, nobelaren" forma" edo egitura izango delarik oinarri.
‎Historiak kontatzea gustatzen ez zaidanez, irakurleak ezagutzen duen historia kontatzen dut, eta horrela biok rekreatu egiten gara, irakurlea konplize bihurtuz.(...) Dudarik gabe" Hamaika pausoren historia" elaberri erabat intimista eta abentura literarioa da. Literaturaren abenturaz hitz egiten da, literaturaz hitz egiten da. Diferentzia hor dago:
‎Historiak kontatzea gustatzen ez zaidanez, irakurleak ezagutzen duen historia kontatzen dut, eta horrela biok rekreatu egiten gara, irakurlea konplize bihurtuz.(...) Dudarik gabe" Hamaika pausoren historia" elaberri erabat intimista eta abentura literarioa da. Literaturaren abenturaz hitz egiten da, literaturaz hitz egiten da. Diferentzia hor dago:
‎Azken batean, nobela bilakuntza dela dioen egile honek badaki beste generoekin konparatuz, nobelaren ezaugarri nagusia egiaztagaitza izatea dela (ideia Michel Butorrena da). Eta errealitateez hitz egiteko, estilo eta egitura mailako ikerketak ezinbestekoak direla:
‎Guziarekin ere, nobelaren" forma" hizkuntzazkoa den heinean, nobela oro," ahots desberdinez osaturiko koru baten moduan", bizi duen garai sozio historikoaren eta aurreko testu literarioen oihartzunez betea dago. Terminologia bajtinianoa erabiliz, nobelaren polifoniaz edo dialogismoaz hitz egiten dugunean, nobela sortu den gizarte egiturak nobelaren beraren egitura formalarekin duen erlazioa adierazi nahi dugu.
‎Modu honetan, bere nobeletan azaltzen zaigun diskurtso eta ahots aniztasunarekin (heteroglosiaz hitz egin genezake), Saizarbitoriak nobela horien oinarrian dagoen" background" sozio historikoaren berri ematen digu. Azken nobela honetako" ahots" eta hizkuntza erregistro aberastasuna izugarria da:
‎afusilatuaren heriotzaren kontaketa sumariotik ateratako testuez, psikiatraren interpretazioez, garaiko egunkarietako aipuez,... eta hainbat testuz adierazten da. Azken batean, errealitatearen transkripzio hutsaz haraindi, idazlearen (irakurleon) memoria historikoan geratu diren gertakizunez hitz egiten zaigu. Eta esparru honetan ulertu behar da Hamaika pauso ren" errealismoa".
‎Garaiak aldatu direla guztiz adierazgarria suertatzen da nobelan ematen zaizkigun zenbait daturi esker: zazpi urteren buruan lagunak Juliaren etxean elkartzen direnean euren arteko harremanak, aukera politikoak desberdindu ahala, zaildu egiten dira. Zail bihurtzen da politikaz lasai hitz egitea eta Jon Igartua bezalako pertsonaia bat Kongresurako zerrendatan bigarren aurkezteak zeresanik sortzen du. Egoera sozio-politiko horren erakusle nabarmenena:
‎Zabalegiren heriotzaren kontaketa aurrera joan ahala, bere suizidiora iritsi artean, degradazio prozesu nabarmena jasango duen Iñaki Abaitua protagonistak heriotzaren inguruko bibliografia izugarria erabiliko du. Batetik, soziologiaren ildotik suizidioaz eta heriotzaz hitz egiten dutenak. Besteak beste, E. Morinen L´Homme et la mort, P. Ariés en L´homme devant la mort, L´homme et sa destinéé, Terentini ren Il senso della morte, Davis-en Pictures of death, Gayralen Prophylaxie du suicide,... etab. Bestetik, literaturan gai hau ukitu dutenak:
‎Palimpsestos. La literatura en segundo grado, Madril, Taurus, 1989 Liburu honetan behin eta berriro berridazten den literaturaren utopiaz (Borges) hitz egiten zaigu. karen munduari dagokion adibide bat aipatzearren, Mahler-en" Des knaben wunderhorn".
‎Baina fabulak (literaturak) arriskurik ez duen bitartean, bizitzak bai. Horregatik da hain erakargarria nobela hau, bizitzaz eta bere amildegiez hitz egiten digulako.
‎Hamaika pauso k dituen testu arteko erreferentziok izugarri aberasten dute nobelaren horizonte literarioa eta palimpsesto harrigarria bihurtzen dute. Hortxe daude, ikuspuntu soziologikoz heriotzaz hitz egiten duten E. Morin-en edo P. Ariés en lanei egindako erreferentziak edo hainbat literaturgilek idatzitako lan ezagunak (besteak beste, Unamuno, Pavese, Camus edo Sartrerenak).
‎Izenburutik bertatik iradokitzen zaigun modura, nobela honetan gizakia gertutik hunkitzen duten bi sentimenduez hitz egiten zaigu: amodioaz (Bihotz bi) eta gorrotoaz (Gerrako Kronikak).
‎Gure aburuz, narrazio desberdinetan kontaketari berari buruzko hausnarketa proposatzen zaigu. Gudari zaharraren gerra galdua n esaterako, gudariari hitz egitea ukatzen dion notarioak kontaketa ezezik izatea bera ukatzen dio. Rossetiren obsesioa n, ostera, literaturaren beraren funtsa da, etengabe, auzitan jartzen dena:
‎Berdin generrake, Marcel Martinen aitatasun ukatua z edo Asaba zaharraren baratza delakoaz. Lehenengoak egiaz, emakumezkoen leialtasunaz, hitz egiten badu, bigarrenak, aita semeen arteko harreman traumatikoak imaginario abertzalearen diskurtsoa ironizatuz aurkezten dizkigu. Sabino Aranaren errelikiak urperatzen dituzten protagonistek hezurrak ezezik, euren bizitza osoa baldintzatu/ mugatu/ paralizatu dituen narrazioak urperatzen baitituzte.
‎W. C. Auden poetak aholkatutakoaren ildotik, kritikak merezi duten liburuez soilik hitz egin behar duela uste baitugu eta horixe egiten ahalegindu baikara Saizarbitoriaren nobelekin: gure irakurle horizontea aberastu duten testuen irakurketa kritikoak proposatzen.
‎" Ikuspuntua"," idazlearen begirada"," mundu ikuskera",... hainbat aldiz entzun ditugun hitzak izango dira. Baina hitzak hutsetik sortzen ez direnez, Literatur Teorian eta Kritikan ikuspuntuaren arazoaz hitz egiten hasi zirenetik, ordura artean ezezagun zitzaien alderdiaz ere ohartu zirela esan genezake. Horrela, XIX. mende bukaeran, arazo honen auzia sortu zenean (British Quartely Review n 1866an dagoeneko" point of view" hitza aipatzen da), testu narratiboei berezkoa zaien teknika honetaz kezkatzen hasi zirenek ez zuten, inondik ere, aurreikusi gerora gai honek emango zuen zeresan guztia.
‎Hortik abiatuz, Genette ren beste ekarpena" Ikuspuntu" hitza" Fokalizazio" hitzaz ordezkatzea izan zen. Hitz honen jatorria zinearen eta fotografiaren arloan koka badaiteke ere, Brooks eta Warrenek jadanik 1943an teknika narratibo honetaz hitz egiteko erabili zuten. Honetaz gain, Genette k, Fokalizazio hitza hobesteko, bazuen arrazoi garrantzitsurik, batez ere," Ikuspuntu" hitzak historian zehar izan duen erabilera zabalari begiratu zionean, hitzak bereganatzen zituen adierazi desberdinez ohartu baitzen.
‎13 Etenduraz hitz egitean kontu handiz ibili behar dugu. Izan ere, irakurketak irakurketa, ezin esan baitaiteke nobela honek arrakastarik eduki ez duenik, eta oraindik irakurlerik ezagutzen ez duenik.
‎Gregor Samsa munstro bihurtu bazitzaigun, Molloy eta Malone betiko isildu zitzaizkigun. Baina arteak bere" suizidioa" antzeztu badu, ez da izan Hegelek pentsatutako" goi mailako kontzientzia" bilakatzeko, eskenatokiaren bestaldetik hitz egiten jarraitzeko baizik. Berriro ere Sarrionandia aipatuz" Ezin mintza daitekeenaz, mintzatu egin behar da" 16, eta horregatik, Wittgenstein-ek Filosofiari zeregin analitiko berria egotzi zion bezala, Becketten protagonistak ez dira inoiz isilduko, bere azken Sobresauts en dakusagun bezala (nahiz eta jakin badakigun, bere obran baliapideak murriztea azken mugetaraino iristen dela).
‎Paul de Man-ek adierazi du autobiografia ahots eta izenaren prosopopeia dela, hau da, ahotsik ez dutenei ahotsa ematea. Eta kuriosoa bada ere, Man-ek hilarrietako izkribuei buruzko aipamenak aukeratzen ditu autobiografiaz hitz egiteko, bizitzaren eta fikzioaren artean dagoen loturaz hausnartzeko, pentsakizunaren eta hizkuntzaren artean gertatzen den orekaz sakontzeko. Hilarriaren izkribuak hildako bati ematen dio ahotsa, eta izkribu horretan beti gertatzen da mugimendu bikoitza:
‎Torturaz nola idatz dezakegun pentsatuz hasten du lana Berger ek. Ez da soilik samina azaltzea zaila dela, baizik eta torturak hitz egiteko elkar ulertzeko ahalmena kendu egiten digu, beraz, poesiaren sena eta bihotza jotzen du eta bertan hil.
‎Eta betekizun horretan poesiak bere bideak ditu: metafora, munduan den guztiaren banaketa orotaz hitz egiten duen bidea; sentimenduaren tartea eta unibertsoaren hedapena bat direla uste duen joera da metafora. Hizkuntza artegatu egiten du poesiak, oihartzunez beterik, intimitatea bilatzen duena da poesia.
‎Hildakoez ere penaz, saminez eta errespetoz hitz egiten du Sarrionandiak, bakoitzaren aukeraren aurrean ezer esatekorik ez balego bezala, hildakoez erabilpenik egiterik zilegi ez balitz legez:
‎Intimitate eta pertsonalizazio joera horren adibiderik soilena, eta gardenena" Aspaldian utzitako zelda" litzateke, non idazleak bere dobleari hitz egiten dion, bera izan zen tokian dagoenari zuzentzen zaion:
‎Bada Bernardo Atxagak idatzitako haur ipuin bat zeinetan kontatzen den nola txitoak joaten diren zinemara eta han pantailako izakia, errealitatera gorpuzten den eta txitoen aurrean jarri eta hitz egiten dien:
‎Eta orduan ispiluak hitz egingo dio eta erakutsiko nor den, nola heltzen den bentzitua, nola aguretu den eta denborak zein ahurra egin duen bere aurpegian. Agian, ispilua ez da isiltzen, jarraituko du mintzatzen eta Ulyses en buruaz gain, Penelope-ren pazientzia hartuko du mintzagai, eta adieraziko dio zer gertatu den Itaca n bera kanpoan izan den arte.
‎Gaur egun, bestelakotasunez horrenbeste hitz egiten denean, norbera beste bihurtzeko ahaleginetan ari garenean, mundu berri eta hutsik gabeko baten bila, Sarrionandiaren liburuak bestela izateko moduak eskaintzen dizkigu, norbera nor den jakiteko, norbera nor orde bihurtzeko bidaiak, norbera nortasun izateko asmakizunak, era berean fikzio eta bidaia den liburuan.
‎Honela hitz egin du Abrams-ek gaiaren gaurkotasuna parafraseatuz:
‎Ingalaterrako poetaren filosofian Hegel-ek zerikusi handia du. Bere Fenomenologiaren bukaeran paradoxaz hitz egiten du. Ezagutza absolutua lortzeko kontzientziak bidaia egin behar du, eta bidaia egiten duen neurrian, ari da ezagutzen.
‎Nola lotu Gimferrer eta Martínez Sarrión en poesiak? Eta gureari dagokigunez, nola hitz egin orokorrean Etiopiaz edo Izuen gordelekuetan barrenaz gauza bera balira bezala?
‎Baina diferentziak hor daudela onartzen badugu ere, badira loturak idazle horien artean, zehazkiago hitz eginda" novísimo" en eta Atxagaren artean. Eta desberdintasunetariko bat zinema da.
‎Autobiografia, baina, neurri batean, gaitik urruntzeko teknika era bada, guzti horrek paradoxa jokoa ematen badu ere. Deskribatzen den egoera eta hitz egiten duen ahotsaren artean beti dago urrunketa puntu nabaria. Beti da tartean maskaretarako tokia.
‎Bizitza exilioa bada, ez gaude Joseba Sarrionandiaren exilioaz hitz egiten soilik, harenaz hitz egiten dugun neurri berean hitz egiten dugu gure exilioaz. Zer da, baina, guztion exilioa?
‎Bizitza exilioa bada, ez gaude Joseba Sarrionandiaren exilioaz hitz egiten soilik, harenaz hitz egiten dugun neurri berean hitz egiten dugu gure exilioaz. Zer da, baina, guztion exilioa?
‎Bizitza exilioa bada, ez gaude Joseba Sarrionandiaren exilioaz hitz egiten soilik, harenaz hitz egiten dugun neurri berean hitz egiten dugu gure exilioaz. Zer da, baina, guztion exilioa?
‎Azken honek Izuen gordelekuetan barrena liburuaren hasierarekin egingo luke bat, nahiz eta kontuan hartu litzatekeen Marinel zaharrak liburuan poema horri egindako aldaketa esanguratsua. Denetarik dago, baina ideia nagusia laburtu banuke, norbera eta denbora, norberaren izaeraz, norberaren etorkizunaz hitz egiten duela esango nuke. " Bakardade gogoeta" da hunkigarriena:
‎" Esanen heukeat ez dinat iadanik uste paradisuek atzekaldeko aterik irekita dutenik" (IGB, 41) adieraziko digu idazleak. Paradisuaren atzealdeko ateaz hitz eginaz, idazleak bere ikuspegi ezezkorra agertuko du. Ez da Europa zoriona, denok baitakigu dirdaiaren ondoren itzala dagoela.
‎Baina jarrai diezaiogun ibilbideari. Orain artean, agertzen denari buruz pentsatu dugu, hemendik aurrera nolakotasunez hitz egin dezakegu.
‎Bada hirugarren zukako erabilpena liburu honetan. Oraingo honetan fikziozko pertsonaia batek hitz egiten dio beste pertsonaiari. Adibide garbia da" Ulyses Itacara heltzean" deituriko poeman Eumeo zaharrak hitz egiten dio Ulyses i.
‎Oraingo honetan fikziozko pertsonaia batek hitz egiten dio beste pertsonaiari. Adibide garbia da" Ulyses Itacara heltzean" deituriko poeman Eumeo zaharrak hitz egiten dio Ulyses i. Prozedurak gogora ekartzen du" novísimoek", Gimferrerek zein Carnerok, zein Álvarez-ek erabilitako forma, Sarrionandiak erabiltzen duena.
‎Zukako erabilpen honek dramatizaziorako joera erakusten du garbi, eta" marionetak marionetentzat" (lehen edizioan esaten den bezala) edo" pertsonak pertsonentzat" hitz egiteko forma da hau. Kulturalismoaren espresabide zuzena da erabilpen dramatikoa.
‎Zukako erabilpenak beste forma batzuk hartzen ditu. Zenbait poematan idazlearen itzalak hitz egiten dio beste pertsonaia bati, hala nola" Adiskide hilarekin ibilaldia" poeman:
‎Halaz ere badago beste forma bat. Azken honetan, narratzailearen hitzak zuka hitz egiten du, baina pertsonaia anonimoa da hitz egiten duena, ez idazlearen itzala eta ezta ere fikziozko edo historiako pertsonaia ezaguna. Pertsonaia anonimoa, idazlearen ideologiaren ahotsa, noski, baina ez formalki idazlea.
‎Halaz ere badago beste forma bat. Azken honetan, narratzailearen hitzak zuka hitz egiten du, baina pertsonaia anonimoa da hitz egiten duena, ez idazlearen itzala eta ezta ere fikziozko edo historiako pertsonaia ezaguna. Pertsonaia anonimoa, idazlearen ideologiaren ahotsa, noski, baina ez formalki idazlea.
2002
‎Oñederraren eleberri honek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko amildegiaz, bakardadeaz, bilaketa ororen alferrikakotasunaz edo gure bizitzari zentzua ematen dioten istorio nahiz kontsignen hutsaltasunaz hitz egiten digu. Literatur lan on guztietan bezala, gure oso barrukoak diren bizikizun eta ezinegonak testuratu dizkigu narratzaileak.
‎Txikitako Teresari Alegiako hiletetan izan zuen lehenengo ezusteak hizkuntzak errealitatearekin duen etena erakutsi bazion, heldutasuneko Teresak badaki etengabe traizio egiten dioten hitz horietan (maitasuna, adiskidetasuna, ilusioak...) babesa bilatzera kondenatuta dagoela. Horregatik, Becketten pertsonaien antzera," kontatu, esan, hitz egin" (133) beste irtenbiderik ez du, nahiz eta, badakien, hitzok, txikitatik bermatutako ilusioak, guztiz susmagarriak direla (L" Ère du soupçon deitu zion beste hark gure aro garaikideari). Hortik, testuak darabilen hizkuntza eta estilo neurtua, zehatza...
‎Graziana, 58 urteko emakumezko ezkondua, da eleberriko protagonista eta ustekabean egiten duen bidaia batek errotik asaldatzen du ordu arteko bere bizitza hitsa. Aitortu nahi ez duen amodioaz, bakardadearen beldurraz... edo eskuetatik ihes egin dion bizitzaz hitz egiten zaigu eleberri honetan. Eta horretarako, errealitatea eta fikzioa nahasten dira, argazki eta irudi aukeratuen inguruan, irakurleon begietara osatuz doan puzzlea antolatzeko.
‎Eta horretarako, errealitatea eta fikzioa nahasten dira, argazki eta irudi aukeratuen inguruan, irakurleon begietara osatuz doan puzzlea antolatzeko. Ezin esan ohiko amodiozko istorioa denik, azken batean, amodioaz ez ezik gertutik asaldatzen gaituzten beldurrez ere hitz egiten baita bertan. Perpaus eta ahapaldi kalkulatuak, edo ezer soberan ez dagoen sentsazioa, dira Ixiar Rosazen lehenengo eleberri honen indarra bermatzen duten ezaugarriak.
‎Idazlearen Asteasu sorterriaren transposizioa baino gehiago ere bada, espazio afektibo horretan barrena sartu ahala, gero eta nabarmenagoa egiten zaigulako giza sentimenduen unibertsaltasuna. Faulknerren Yoknapatawpha edo Rulforen Comalaren kasuan bezala, Obabaren deskribapenek bizitutako geografia batez hitz egiten dute, zehaztasun topologiko orotatik urruntzen den geografia batez. Kausalitate magikoak agintzen du bertan (ik.
‎Egunero hasten delakon etengabeak dira garai hartan puri purian zebiltzan gai eta eztabaiden erreferentziak. Jorratutako gaien artean badaude arrazakeria, birjintasuna, feminismoa... baina batez ere abortuaz hitz egiten da. Eleberrian Les Temps Modernes aldizkariaz egiten den aipamena, edo protagonistaren izena, Gisèle, 1972an Bobignyko epaiketan parte hartu zuen emakumezko abokatu ospetsua gogora ekartzen diguna, istorio nagusia testuinguru jakin batean kokatzen saiatzen dira.
‎R. Saizarbitoriak ez zuen beste eleberririk argitaratu 1995 arte; orduan argitaratu zuen Hamaika pauso, baina aurrerago hitz egingo dugu eleberri horretaz.
‎Modernitatea definitzeko erabili izan diren hurbilpen eta abiapuntuak anitz eta konplexuak izan badira, zer esanik ez modernitate osteko egoera definitzeko, hots, posmodernitatea deritzona definitzeko erabili direnak. Batek baino gehiagok onartu duen modura, termino hau gaur egun ia edozertaz hitz egiteko erabiltzen da, alegia, komodin gisako kontzeptu gisakoa da. Edonola ere, dela subjektuaren heriotzaz hitz egiteko (Braudillard), dela narratiba hegemonikoen kontrako aldarriei erreferentzia egiteko (Owen), dela kapitalismo berantiarreko kontsumo gizarteaz mintzatzeko (Jameson), dela giza zientzien marjinaltasunari erreferentzia egiteko (Said), dela historizitate ororen amaiera definitzeko (Vattimo)... edozertarako erabiltzen dugularik ere, posmodernitateak 1960ko hamarkadaz geroztik finkatuz joan den egoera berria deskribatu nahi du.
‎Batek baino gehiagok onartu duen modura, termino hau gaur egun ia edozertaz hitz egiteko erabiltzen da, alegia, komodin gisako kontzeptu gisakoa da. Edonola ere, dela subjektuaren heriotzaz hitz egiteko (Braudillard), dela narratiba hegemonikoen kontrako aldarriei erreferentzia egiteko (Owen), dela kapitalismo berantiarreko kontsumo gizarteaz mintzatzeko (Jameson), dela giza zientzien marjinaltasunari erreferentzia egiteko (Said), dela historizitate ororen amaiera definitzeko (Vattimo)... edozertarako erabiltzen dugularik ere, posmodernitateak 1960ko hamarkadaz geroztik finkatuz joan den...
‎Ignacio abokatu famatua da eta tortura salaketapean dauden guardia zibil batzuen defentsa egiten ari da. Bigarren planoan, Ignaciok igorritako polizia nobela transkribatzen da, zeinean ama batek hilketa basatiak egiten dituen, bere semearekin hitz egiten duen emakume oro akabatuz.
‎Bere azken eleberrian, Sisifo maite minez (Txalaparta, 2001) izenekoan, amodioaz, desiraz, maiteminaz... hitz egiten digu, berriro ere, Mintegik. Baina oraingo honetan inoiz baino luzeago, zehatzago, ausartago heltzen dio gaiari, eta, hori dela eta, orain arteko eleberririk biribilenaren aurrean gauden susmoa dugu.
‎Bereizketa hau desagertu egiten da bidaiaren kontakizuna gailentzen denean, baina aldatzen ez dena, logikoa denez, Lauaxetaren mintzamoldea da: bizkaieraz hitz egiten du, bere garaiko hainbat espresio eta erreferentzia ere tartekatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hitz egin behar 14 (0,09)
hitz egin hasi 11 (0,07)
hitz egin ezan 10 (0,07)
hitz egin nahi 6 (0,04)
hitz egin ez 5 (0,03)
hitz egin ari 4 (0,03)
hitz egin ere 4 (0,03)
hitz egin utzi 4 (0,03)
hitz egin ahal 3 (0,02)
hitz egin aipatu 3 (0,02)
hitz egin erabili 3 (0,02)
hitz egin gabe 3 (0,02)
hitz egin asmo 2 (0,01)
hitz egin entzun 2 (0,01)
hitz egin eraman 2 (0,01)
hitz egin literatura 2 (0,01)
hitz egin ordu 2 (0,01)
hitz egin alferrikako 1 (0,01)
hitz egin aprobetxatu 1 (0,01)
hitz egin argitasun 1 (0,01)
hitz egin aritu 1 (0,01)
hitz egin arte 1 (0,01)
hitz egin aukera 1 (0,01)
hitz egin bai 1 (0,01)
hitz egin baino 1 (0,01)
hitz egin bera 1 (0,01)
hitz egin beste 1 (0,01)
hitz egin bestela 1 (0,01)
hitz egin beta 1 (0,01)
hitz egin bi 1 (0,01)
hitz egin botoi 1 (0,01)
hitz egin debeku 1 (0,01)
hitz egin diol 1 (0,01)
hitz egin egin 1 (0,01)
hitz egin egon 1 (0,01)
hitz egin ekarri 1 (0,01)
hitz egin elkar 1 (0,01)
hitz egin erabaki 1 (0,01)
hitz egin esan 1 (0,01)
hitz egin eskubide 1 (0,01)
hitz egin etengabe 1 (0,01)
hitz egin etengabeko 1 (0,01)
hitz egin ezin 1 (0,01)
hitz egin ezintasun 1 (0,01)
hitz egin forma 1 (0,01)
hitz egin gainera 1 (0,01)
hitz egin gaitasun 1 (0,01)
hitz egin geratu 1 (0,01)
hitz egin gizarte 1 (0,01)
hitz egin gogo 1 (0,01)
hitz egin hainbat 1 (0,01)
hitz egin honako 1 (0,01)
hitz egin ikasle 1 (0,01)
hitz egin ikastetxe 1 (0,01)
hitz egin ikusi 1 (0,01)
hitz egin irakatsi 1 (0,01)
hitz egin jakin 1 (0,01)
hitz egin jardun 1 (0,01)
hitz egin jarraitu 1 (0,01)
hitz egin kondenatu 1 (0,01)
hitz egin kontraesankor 1 (0,01)
hitz egin kontu 1 (0,01)
hitz egin lakoxe 1 (0,01)
hitz egin lan 1 (0,01)
hitz egin luzatu 1 (0,01)
hitz egin modu 1 (0,01)
hitz egin molde 1 (0,01)
hitz egin Mujika 1 (0,01)
hitz egin ondoren 1 (0,01)
hitz egin orduan 1 (0,01)
hitz egin orokor 1 (0,01)
hitz egin prest 1 (0,01)
hitz egin promes 1 (0,01)
hitz egin saiatu 1 (0,01)
hitz egin soilik 1 (0,01)
hitz egin ukatu 1 (0,01)
hitz egin zail 1 (0,01)
hitz egin zentzu 1 (0,01)
hitz egin zilegi 1 (0,01)
hitz egin zin 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia