2015
|
|
Baina maitasunaren irakina eta nahigabe honen eragin biziak hazten direnean, zertarako balio du, ene Jainko?, adimena nahasten baita eta egia hau ezagutzeko arrazoia ezkutatzen, ezagutzerik ez ulertzerik gabe. Zugandik aldendurik dagoela daki soilik, eta ez du onartzen inolako erremediorik; izan ere, gartsu maite duen bihotzak ez du onartzen aholkurik ez kontsolaziorik, mindu zuen
|
harengandik
izan ezik; handik itxaroten baitu bere nahigabearen erremedioa. Zuk nahi duzunean, Jauna, laster sendatzen duzu egin duzun zauria; aurretik ez da itxaron behar ez osasunik ez pozik, hain ongi erabilia den sufrimendutik aterea ez bada.
|
|
Ezin da esan, uler daitekeen heinean? arima, hau da, arima honen espiritua, Jainkoarekin bat eginik geratzen dela baino besterik; Jainkoa ere espiritua denez gero, Haren Maiestateak erakutsi nahi izan du guri digun maitasuna norainokoa den pertsona batzuei aditzera emanez, haren handitasuna gorets dezagun; izan ere, kreaturarekin horrela elkartu nahi izanik, elkarrengandik ezin bereizi diren haien antzera, Berak ere ez du nahi
|
harengandik
bereizterik.
|
|
13 Begira ditzagun geure hutsak eta utz ditzagun besteenak, pertsona hain eratsuen ezaugarria baita edozertaz harritzea; eta, beharbada, harritzen gaituen
|
harengandik
izan dezakegu zer ikasirik oinarrizko gauzan; azaleko erabide eta harreman kontuan hura baino aurrerago gaude; eta, ona bada ere, ez da hau garrantzitsuena, ez dago guztiak gure bidetik joan daitezela nahi izan beharrik, ezta espirituaren bidea irakasten hasi beharrik ere, beharbada, hori zer den ere ez baitaki; Jainkoak arimen onerako ematen dizkigun desira hauekin, ene ahizpak, oker ugari egin ... –beti isiltasunean eta itxaropenean bizi izaten saiatu?, Jaunak bere arimen ardura izango baitu.
|
|
ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita: heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima
|
harengandik
askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago.
|
|
Eta horrela, esaten zuten, gure burutazio hutsa zela. Andre honek guztiaren eta oinordeko izatetik zeukanaren kontu eman zion gizon santu honi,
|
harengandik
guretzat laguntza jasotzeko gogo biziaz, toki honetan zen jakintsurik handiena zelako, eta beronen Ordenan ere gutxi izango ziren jakintsuagoak. Nik egin nahi genuen guztia esan nion eta beste gauza batzuk ere bai.
|
|
3 Benetan atsekabetu ninduena neure aitor entzuleak idatzi zidana zen, nik haren borondatearen aurka zerbait egin banu bezala (Jaunak nahi izango zuen minik gehien egiten zidan aldetik nigana nekeak etortzea); eta, horrela, jazarpenak jazarpenen gainean zirenean,
|
harengandik
kontsolazioa etorriko zitzaidala uste nuenean, idatzi zidan, konturatuko nintzela gertatu zen hartan guztia ametsa besterik ez zela izan, ez saiatzeko gehiago hura lortzen eta hartaz hitzik ere ez egiteko, gertatu zen eskandalua eta beste gauza batzuk, guztiak tamalgarriak, bistakoak baitziren. Gainerako guztiek batera baino nahigabe handiagoa eman zidan honek.
|
|
19 Gero Jaunak nahi izan zuen, nik laguntza handiagoa izatea
|
harengandik
bizi zela izan nuena baino, gauza askotan aholku emanez. Askotan ikusi izan dut aintza handi handitan.
|
|
Haren bizitzari begira, eredurik ona da. Zer besterik nahi dugu ondoan dugun adiskide hain onagandik, geure neke eta probetan, mundukoek egiten dutenez, bertan behera utziko ez gaituen
|
harengandik
–Zorionekoa bene benetan maite izan eta beti ondoan dakarrena.
|
|
hortik ez nuen ezer jasotzen; gure etxean sarrera handia zuen lehengusina batengandik, ordea, gaitz guztia jasotzen nuen. Harremanetan hain arina zelarik, nire amak ahalegin handia egin zuen hura desbideratzen etxean traturik izan ez zezan; igarri egiten zuela zirudien
|
harengandik
etorriko zitzaidan kaltea, eta etxean sartzeko hainbeste aukera zituenez gero, ezin izan zuen. Esaten dudan honekin harremanak izatera zaletu nintzen.
|
|
Frai Joan Gurutzeko zeritzan. Nik bihotzez goretsi nuen gure Jauna, eta hari hitz eginez, zeharo poztu ninduen, eta jakin nuen
|
harengandik
berak ere kartusiarretara joan nahi zuela. Nik buruan zer asmo nerabilen agertu nion eta arren bai arren eskatu nion, itxaron zezala Jaunak monasterio bat ematen zigun arte, eta zein on handia litzatekeen, hobetzekotan, Ordena beraren barruan izatea, eta horrela Jauna askoz ere hobeki zerbitzatuko zuela.
|
|
Gaitánen alaba komentuan hartzeko baimena eskatzen diot,
|
harengandik
hartu dituen mesede ugariengatik esker onez.
|
|
Nahiko gaizki egina zen eskatzen ziotena ez bidaltzea. Frantziskok nekez babestuko du bere burua
|
harengandik
, bere gauzetan nigana jotzen ez badu, ni naizelako nolabaiteko errespetua diona. Nahiko galduko da ogasun hartatik; dena dela, garrantzitsuena irabazten bada, gutxi doakigu horretan.
|
|
4 Idatzi nion, Toledon zor diona geroko gerotan aritzen dela, eta artzapezpikuaren epailea da bera, eta ez dakit nola aterako den
|
harengandik
, onean ez bada. Aita Nicolaok, hara doanean, egunen batean han izan eta berarekin aztertuko balu, beharbada zerbait egingo litzateke.
|
|
5 Jainkoak eragotzi ez balit, orain dela egun batzuk egingo nukeen berorrek nahi zuena, baina ez dit uzten, eta Jaunaren zerbitzaria dela ikusten dut; eta horregatik ongi da hura maitatzea, merezi baitu, hark eta lurrean diren guztiek. Haien antz handiagoa dugula uste dugunean, oso ergelak izango gara; baina ez dago haren antzekoa izan beharrik,
|
harengandik
jaso dugun ona eskertu baizik. Eta horrela, berorrek laga bitza milikeria horiek eta ez utzi hari idazteari; saia bedi apurka apurka bere baitan libre izaten, ez baitu lortu oraindik dioen heinean; nik, Jainkoari eskerrak, askatasun handia dut.
|
|
5 Laster joango da hortik aita Nicolao. Idatz biezaio berorrek, ni baino hurbilago egongo baita
|
harengandik
. Pastranan dagoela jakiten badut, diruok berari eman diezazkiola egingo dut.
|
|
Izan ere, ni bihotzez maite banuen ere, askoz ere maiteago dut orain, harri eta zur bainago, eta horrela berori ikusteko eta estu estu besarkatzeko gogoak ematen dit. Jainkoa izan bedi goretsia, borrokaldi latz latzetik garaile atera duena,
|
harengandik
baitator on guztia. Nik ez diot ezartzen berorren bertuteari, etxe horren alde hemen etxe hauetan egin izan diren otoitz ugariei baizik.
|
|
Ez zuen amore eman Diego Ortiz erretxin hark. Teresak aldendu egin behar izan zuen
|
harengandik
eta haren etxeetatik. Ikus eztabaida iturri zen klausula, BMC 5, 419an.
|
|
Hemen orain barealdian gaudela dirudi, berorrek aita Nicolao Jesus Mariarenaren bidez jakingo duenez, bera baita gutun hau daramana. Eta, nik hemen esan nezakeen guztia
|
harengandik
jakingo duenez gero, ez naiz gehiago luzatzen. Gure Jaunak gorde dezala eta bere zerbitzuan gero eta leialago bihur dezala berorren pertsona argia.
|
|
...ua zaren arima!; ez zaitez neka, Haren Maiestateak hona ekarri eta hain gozo hitz egiten dizunean, Kantarik Ederrenean Emazteari esaten dizkion hitz askotan ikusiko duzunez, esaterako, guztiz ederra zara, ene laztana, eta beste asko, diodanez, berarekin duen poza adierazten duenekoak; orduan sinestekoa da ez duela utziko aldi berean Bera nahigabetu dezan, baizik lagun egingo dio hark ezin dezanean
|
harengandik
kontentu handiagoa hartzeko. Bere baitatik irtena ikusten du, bera maitatzearren zoratua, eta maitasunaren indarrak berak kendu dio adimena, gehiago maitatu ahal izateko.
|
|
Beraz, Abisuen jatorriaz zalantzak daude. A. Plazaren Abisuak hitz askotan hauekin bat datozela esaten da, baina horrek ez luke
|
harengandik
hartuak direnik frogatuko. Izan ere, haietako asko bat datoz beste iturri batzuetakoekin ere, esaterako, Bibliatik, eliz gurasoetatik eta Ordenako liburuetatik datozenekin.
|
|
Jakinbezate gutun hau ikus dezatenek, nik, ahizpa Teresa Jesusenak, Sevilla hiri honetako Karmengo Amaren Ordenako moja profesadunak, aita txit agurgarri frai Joan Bautista Rubeo Rábena, aipaturiko Ordenako Jeneralaren, gorte erromatarrean egoitza duenaren, izenean eta oniritziaz eta
|
harengandik
dudan eskubidez Andaluzian eta Gaztelan aipaturiko Ordenako moja oinutsen fundatzailea naizenak, aitortzen eta ematen diedala neure ahala, eskubide aldetik behar den adinakoa, Ahizpa Ana San Albertorena aipaturiko Ordenako moja profesadunari, eta aita agurgarri frai Anbrosio San Pedrorena Almodóvar del Campoko Karmengo Amaren monasterioko bikarioari, eta biei batera eta bakoitzari banan, fundatz... Eta goian esandako arrazoiaren gainean eta aipaturiko egintzarako, onar dezakete monasterio hartarako emana dagoen errenta nahiz errentak eta eskritura haren bidez ematen dena, eta hartaz eta hango gauza bakoitzaz edozein eskribauren aurrean egin eta eman ditzakete hartarako komeni diren eta eskatzen zaizkien eskriturak, behar den indar eta finkotasunez; haiek egin eta eman bitzate horretarako nire izena sinaturik duten instrukzio eta oroitidazki baten arabera, eta hango edukia ezertan murriztu gabe.
|
|
Toledoko eskuizkribuan, Teresak, honela berregin zuen azken esaldi hau: bada, ez gaitezen gu
|
harengandik
bereizi, gure otoitzak harenarekin bat eginik, Jainkoaren aurrean merezimendua izango baitu eskatzen duguna lortzeko.
|
|
Hau da erlijiosoen eginkizuna. Hau arriskutsua dela esan diezazuena, har ezazue arrisku beratzat eta ihes egin
|
harengandik
. Eta ez ahaztu, beharbada, aholku hau behar duzuela.
|
|
2 Horretarako erremedio ona da etengabe gogoan izatea huskeria dela guztia eta laster batean amaitzen dela, gauza hutsaletatik bihotza kendu eta sekula amaitzen ez direnetan ezartzeko. Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak
|
harengandik
pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta Haren Maiestateak lagundu egiten du. Eta mesede handia egin digu, etxe honetan handiena eginda baitago, izan ere, geure buruagandik askatze hau eta geure buruaren aurka egitea gauza latza da, bat bat eginik gaudelako eta geure burua maite dugulako.
|