Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 683

2000
‎Tortellaten bazen aireportu txiki bat! Bi hegazkin zeuden hangar handi batean barruan, eta kanpoan beste bat. Hangar hartara sartu, abioira igo eta, metrailadorea hartuta, tu tu tu tu aritzen nintzen jolasean.
‎Ospitale modukoa zen mojek eskolak ematen zizkiguten etxe hura, eta zaharren egoitza ere mojen eskuetan zegoen. Buruan txapel handi bat erabiltzen zuten mojek, eta esango nuke ateetatik pasatzean alboka jarri zutela.
‎Tiro haietako baten ondoren bestea noiz etorriko zain egoten nintzen balkoian. Esan dezaket balkoietan igaro nuela gerra haren zati handi bat. Nik ez nekien hura benetako gerra zela, balkoitik ikusten nuen zer drama zegoen argazkiaren atzean.
‎Leihotik haratago: dorre handi bat, kartzelaren itzulian dauden alanbre hesiak, hormak nonahi. Moduluak ageri dira, kiroldegia datekeena, eta beste zenbait eraikin.
‎Ezer asko gabe joaten zen hara jendea. Eusebio horrek, esate baterako, aldatzeko arroparik ere ez zeukan; neuk eman nizkion; oinetakorik ere ez, etxean egoteko zapatila pare bat besterik ez; baina labana handi bat bai ordea, bandoleroen tankerakoa, beti aldean erabiltzen zuena. Egun batez, lanera bidean, autobusera igo eta, ez dakit nola, nahi gabe inondik ere, oina zapaldu nion han zihoan arabiar bati.
‎Ordura artean isilik ibiliak ginen, eta hasieran isilik egon ginen baserri haren barruan ere. Poz handi bat sentitu nuen, barne harmonia esanezin zoro bat. " Ez zakiat zergatik, baina hementxe egon beharra nian eta hementxe nagok", esan nion neure buruari," Leku eta tenore egokian.
‎Bizkar zorrotik boltsa bat atera eta diru paper mordo handi bat erakutsi zigun. Harrituta geratu ginen dirutza hari begira.
‎Baina, ardoaren eta haxixaren ondorioz, Lauaxetaren arrazoimena guztiz moteldua zegoen ilbetearen eraginpeko sutondo hartan, eta Goizederren hitzek emandako zartadak K.O. utzi zuen arrazoimen ahuldu hura, puska baterako elbarritua. Neuk ere izango nukeen akaso zer esanik beste egoera batean, baina orduko hartan Goizederren hitzak poeta handi batenak iruditu zitzaizkidan. Horregatik, isilik geratu ginen hirurok tarte luze batez, geure bizitzak laburtuko lituzkeen kanta labur eta xume bat entzun bagenu bezala.
‎Lauaxetak bizkar zorrotik ateratako aterki handi baten babesean jarri ginen bide bazterrean auto stop egiten. Harrigarria zen Lauaxetak bizkar zorro hari ateratzen zion etekina.
‎Gosaldu, jatekoz, edatekoz eta egunkariz hornitu eta Euskal Herriko mapa handi bat erosi genuen Hendaian. Ezin izan ginen inorekin ere euskaraz mintzatu, eta Lauaxetaren frantses dotore baina aukeran zaharkituxea izan genuen komunikaziorako tresna.
‎– Ikusten al duzu etxe hori? –galdetu nion Lauaxetari, eri erakuslearekin molde berriko txalet txuri handi bat seinalatuz– Aurrean lorategia eta piszina txiki bat dituena.
‎Baina ikasitako guztia ahalegin pertsonal handi bati esker ikasi zuen bi hilabete pasatxoko tarte hartan, inoren laguntzarik gabe, liburutegi eta hemeroteketan begiak erretzeraino lan eginez. Autodidakta izatea egokitu zitzaion, eta ez berak hala nahi izan zuelako, beste erremediorik izan ez zuelako baizik.
‎Zeru argi haren azpian, Marga eta bion oroitzapen kutun zaharretako sagastia, Marga eta bion Gustiz Ederra, txatartegi bihurtuta aurkitu nuen: auto eta kamioi zaharren hilerri handi bat.
‎Elgetatik gertu, errepidea utzi eta Intxortarako bidean pixka bat aurrera egin orduko, monolito bertikal handi batean, Francoren aldekoek 1937ko apirilaren 24 eta 25ean hildako lau elgetarren izenak irakurri nituen. Sesto Gain, Antzuategi eta Antzuategi Baztarrekoa baserrietakoak ziren, harriak zioenez; hiru gizonezko eta emakume bat.
‎Tetxo oso bajuarekiko gela zabal bat zen, errektangulu formakoa: sukaldea, mahaiak eta aulkiak alde batean, bi ohe eta armario handi bat bestean. Gelako alde hura aski ilun bazegoen ere, Xani ohe biak hartuta zeudela iruditu zitzaion.
‎Olaben: enpresa handi bat, orain fuerte dabilena. Ez ote zuen gainera Henrik handik zetorrela behin auto istripu bat izan.
‎Zer zen hura, baina? Emakumezko bati, bularrean zauri handi bat zuela eta hil gogor zegoela, tipo batek, pasatzen zen batek edo polizia paisanozko batek, ez baitzen esplizitatzen, buruan ostiko txiki bat jo zion. Detaile horrek pentsarazten zuen film bat izan zitekeela.
‎" Motan egon naiz", esan zuen Xanek. Isiltasun handi bat izan zen. Aditua zuten emakume zahar haiek dudagabe Motako berri; bazekiteken jendea hara zergatik eramaten zuten; harrituxe zeuden, ez biziki kontra, nahiz seguru aski partidarioak ez izan.
‎Xan, trenean, lau lagunentzako konpartimentu batean jarri zen, bakarrik. Bertatik bagoiaren parte handi bat ikusi zezakeen. Jende gutxi zegoen, guztiak isilik.
‎Ilun iluna zegoen. Begi zorrotzekin gaueko itzalak miatzen ari zela, kaleaz beste aldean, etxe handi bateko ate gainean: Etxart, irakurri zuen.
‎Ama alabak behar zuten, nahiz fisikoan antz handirik ez izan: emakume zaharra, bibotea eta sudurrean garatxo handi bat izateaz aparte, buru karratu eta begi txirtxila zen, etxekoandrea berriz musu mehar eta begi irtena. Ama espantakoia, alaba kartsua.
‎Orain bulegora atezaina sartu zen: alda maldaka, belaunetaraino bustita, izerdi zuritan, koadro handi bat ekarki: bibote zuri luzeko gizon ahaltsu, aspaldiko baten erretratua zen.
‎" Ez al gara joango?", galdetu zuen Xanek. " Horren perrakeriak entzuteko?", esan zuen Garik;" ni ez noak; hik nahi duana egin ezak"; baina, Xanek inorakorik egiten ez zuenez, berriz ere besotik atxikiz, pieza handi batera eraman zuen;" hemen egongo gaituk", esan zuen," erauntsia pasatu bitartean".
‎" Eseri", esan zion Elik hari; neska eurengandik aldendu, leihoaren ondoan, aulki batean jarri zen;" nire ahizpa da", esan zuen Elik; isilaldi bat izan zen, Xanek ikusi zuen Elik eskua lo zegoen haren buruaren gainean ipinita zeukala; hargatixe: " ez duzu ezagutzen?", galdetu zion Elik; Xanek ezezkoa egin zuen;" bera duzu Henriren anaia"; Eli haren aldamenean, beroki handi baten barruan, hankak bilduta, txikortua, figura txikitxo bat zen;" zergatik sartu zara hor?", galdetu zion Elik, irritsu. " Beldur nintzen...", esan zuen Xanek, bista apaldu zuen.
‎Lurrean zabar eseri zen. Dudagabe inpresio handi bat hartu zuten biek. Lupo, ohean jarrita, zigarro bat piztu, begi gorrituak zabal zabal eginda zegoen.
‎Bide gurutzeetako paneletan izen ezezagunak ikusten zituen. Hasperen handi bat egin zuen. Lupok begiratu zion.
‎Pabiloi txikiz inguratutako eraikuntza zahar eta handi bat zen, hormetan bentiladore erraldoiak zituena, uralita beltz koskaduna gainean; hari erantsita, brikez eginiko bloke berriago bat zegoen, gainean lore potoz apainduriko terraza bat zuena. Bloke hartan zegoen enpresako sarrera:
‎Bulegoa zeharkatu, eskailera kiribilkatsu batzuetatik barrena, pabiloi handi batera iritsi ziren; zementuzko zorua, forma eta tamaina guztietako kaja eta paketeak apaletan lerrokatuta, edo lurrean, elkarren gainean jarrita zeuden. Zenbait gizonek fardel boluminoso batzuk garraiatzen zituzten; urrunkara motor baten azantza adi zitekeen.
‎" beste bat hartuko duk"; Xanek ezetz adierazi arren, Pititak, lau emakumeen mahaia jasotzen ari zen kamarero musu okerrari: " ekatzak beste bollo bat", agindu zion; hozten ari zitzaion kafearen aurrean antxumatuta besoak, ezpainetan irribarrerik ez, begirada altzairu urdinezkoa, dudagabe egoskor handi bat zen. Iharrak purito kaja bat atera zuen, Xani eta neskari eskaini zien; Xanek:
‎arin arin, ordoki txiki batera heldu zirenean, gero malda behera gozoan, Xanek, mainguka bada ere, lortu zuen hari pixka bat hurbiltzea, Pititak ordea, erritmoa moteldu, edo zeramanari eutsi gabe, biziago ekin ote zion. Eta, Xanek hala ere, ahalegin handi bat eginez, zerbait hurreratzea lortu zuelarik, Pitita itzuli egin zitzaion eta: " Aparteago", esan zuen.
‎Eta, nora zihoazen...? Henrigana, noski; harekin oroituz, pentsatuz eta laster eta azkenean hura ikusi egingo zuela, Xanek aldi batez bizkorrago ekin zion, luze gabe baina, flakezia handi batek hartu zuen. Elurretan lerra lerra, geroz eta nabarmenkiago gelditzen ari zen atzean.
‎Makurtu zelarik berriz, irrist egin zuen, sasietara erori; eta, handik ateratzearren egin zuen ahaleginean, sasitan barrenago joan zen. Madarikazio bat bota zuen, esfortzu handi bat eginez atera, elurraz ipurdia garbitzen ari zelarik, Pitita une batez ikustea iruditu zitzaion; haren figura baina, berehalaxe elur lainotan ezkutatu zen; uste ote zuen bada hark berak bazekiela bidea. Eta, Xanek bideari berrekin eta handik pixka batera berriz, bidea bitan bereizten baitzen, zalantza egin zuen.
‎Hanka beti herrestan, puxka batean elur maluta handiek erdi itsututa ibili zen. Pinudi handi bat igaro eta gero errepide batera iritsi zen, handik eta beheraxeago trenbidera, haren ondoan bazegoen kobertizo bat, zeinaren tximiniatxoari ke pixka bat zerion. Elur izpika ari zuen orain, errepidea kapa lodi batez estalita zegoen.
‎Agur, osaba". Izan ere osaba, eskuan zabor poltsa handi bat zeramala, irten egin zen sukaldetik. " Ez, utzi", esan zuen Xanek;" nahikoa esan didazu".
‎Zenbait langile makina handi baten inguruan, beste zenbait hor eta han lanean ari ziren tailer ilun batera ailegatu ziren. Baziren makina hotsak, baziren boz etenak.
‎Eguzkia zegoen. Esfortzu handi bat eginez jaiki zen; atzera begiratu gabe, pauso xeheka, mainguka, errepidera heldu zen.
‎Urrun fabrika batzuk begiztatu zituen. Beragandik hurrago, pareta altuekiko eraikin handi bat. Hara heldu, pareta haren ondoan zebilela, ja ate nagusira iristen, hantxe, bizkar zorro gorri bat ikusi zuen.
‎Gora begiratu zuen, garita batetik soldadu bat hoska ari zitzaion. Argi handi bat ikusi zuen.
‎" on egin dizula", esan zuen Xanek eta, trenbidea kruzatuz, errepide zuriari jarraitu zion. Errebuelta handi bat egin eta gero, auzo txiki batera heldu zen. Auzo zaharra, etxeak erdi botata zeuden.
2001
‎Bortuko jendeak zirela egiazki agertzeko, horma artifizialez atxikiarazi biloak zut zuta zituzten, haizeak buhatzean bezala karmuza buruaren gibel aldera bermatua. Ikusleen arima emozio handi batek gatibatu zuen, bederazka, kaiolar mutzituetako giro poetikoa itxuratzen zutela. Duda muda bulta baten ondotik Joanes Mentasun hasi zen, papera daldaraka.
‎Eguneko ordu bederak lehertzen duen laneko lagunei ez diet salatzen neurri handi batean onanismo gastronomiko soila baino gehiago den ene bizioa: bilkuretarik etxerakoan mahairatzen naiz, Xiberoko Botza irratia piztu ondoan, hozkailutik gasna peza gottorra ilkirik desiraren ausiki ozenez gauaren hondarki ilunak irensten ditut.
‎Paretaren kontra ere ez, hiru detenituak ihes eginak ziren. Hontz handi bat pasa zen hegaka falanjisten gainean. Lainezek bota nahi izan zuen, baina pistola trabatu zitzaion eta hegaztia galdu zen Urrabiaren gainetik Alkasoro aldera.
‎Segur aski kulpa osoa ez zen bi maiteminduena izanen, baina kontua da trinketean guttitan bezalako animazioa jarri zela. Barandalla ohartu zen aziendak ezin zituela gobernatu, eta portugesak" Primo de Rivera!!!" garrasi egin ondotik, multzo handi batek, trumoia bezala," Fuera!!!" erran zuenean, aski zela iruditu zitzaion eta kanpora bidali zuen bazterrak nahasi zituen pareja," Fuera, bai! Orain fuera zuek biak!
‎Etxeberriko atso zaharra bakarrik etorri zen. Kopetan ubeldu handi bat zuen. Batek daki norekin aritu ote zen mutur joka bezperan, afalondoko xurrupa egin ondotik.
‎Nik arrazoi batzuk uler ditzaket, besterik ez. Puzzle handi baten piezak gara, eta Ministro xume batek dozena erdi pieza baizik ez ditu ikusten ahal. Nire logikak men egiten dio Gurpil Handiaren logikari, baina biak –nire logika eta Gurpil Handiarena, alegia–, ez dira bat eta bera.
‎Esaterako, Jainkoak bere irudiaren eta izaeraren araberako egin bagintuen, ez al da Jainkoa agure txotxoloa, edo haurra, edo, okerrago litzatekeena, ero ankerra? Esaterako, ez al da egia izango, Leibnizbarrutiak iradoki eta behialako poeta indiar batek esan zuen moduan, gizon handi bat dela mundua eta mundu txiki bat dela gizona, hau da, gizon guztiak, finean, gizon berbera garela. Horretaz guztiaz ari ninteke ahalegin handirik gabe, baina dagoeneko hori guztia topiko bat da.
‎Ikusten biribilean zabaltzen den hau? –esaten zidan, titiburuaren inguruan ernatzen eta gero eta handiagoa egiten zen biribil handi bat seinalatuz– Kixotea da. Eta beste hau?
‎Erabilitako hizkera pare parean zegokion bere jantziari. Amaia antzezle handia zen; bazekien zein paper komeni zitzaion antzeztea eta berau, izar handi baten gisara antzezten zuen.
‎Har itzazu nire doluminak. Besarkada handi bat:
‎Bi bristada baino ez. Lehena, Julia nigana korrika zetorrela; ondorengoa, gizakote astapotro hura, pitxer handi bat eskuan zuela. Brastakoan nire burmuinak lehertzen zirela sentitu nuen; ondoren, gorputza astun bihurtu, ikusmena lausotu eta iluntasuna nagusitu zitzaidan.
‎Mesfidantzak hartuta zeukan begirada eta egin aurretik hiltzen den irribarre horietako bat erakutsi zidan. Tentsio handi baten pean zegoen guztiz.
‎Tabernaren barruan bero ustela egiten zuen. Sabaitik behera haizegailu handi bat astun eta nagiki biratzen zen. Beste pitxer bana eskatu eta zerbitzariak desgogara atera zizkigun; gero egunkaria hartu eta gurutzegrama egiteari ekin zion.
‎Haiez gain ez zegoen jende asko. Bizpahiru andre xahar eta kuxkuxean inguratutako arlote gilbor handi bat. Bazterrean, gehiegi nabarmendu gabe, pisu astunetan txapeldun berria den Mantxola ukabil latza, noski.
‎Barruan langile batzuk zeuden kafea eta kopa hartzen. Paretari erantsita zegoen telebista handi batean film pornografikoa eskaintzen ari ziren. Barraren kontra zeuden gehienek noizbehinka bakarrik –plazerezko txilioak areagotzen zirenean– begiratzen zuten zeharka telebistara; beste bi, berriz, aurre aurrean zeuden eserita begira, barre antzean.
‎– Antonio Rico izenak ezer esaten al dik? Venezuelako mafioso handienetako bat duk; Caracaseko negozio zikin gehienak berak kontrolatzen dizkik, baita hein handi batean polizia eta bertako politika bera ere. Peterrek, bere semeak, bere azukre koxkorra bilatzeko esan zidanean, egundoko pagotxa iruditu zitzaidaan.
‎Ezagun zen ez zegoela ohiturik deus ere debalde ematen. Une batez tximino handi bat begitandu zitzaidan; Tximinoen planeta filmetik ateratako tximino zahar eta sasi-jakintsu haietako bat.
‎Zarata handi bat entzun da. Izutu egin dira oinezkoak.
2002
‎Agindutako orduan azaldu zen Santos. Gerriaz bultzatu zuen atea, eskuak zurezko bilgu handi batekin hartuak zeuzkan eta. Biltegira joan ziren elkarrekin.
‎Gauaren itxiak eta ertzetan piztutako fokuek erreka zatiari barruko lokal baten inpresioa kutsatzen zioten. Eskumako eszenategian hirugarreneko txandan jokatu behar zuen Joseluk bere lehenengo borroka, eta ibai ertzean ankilatutako ontzi handi batetik ari zen begira, artilezko txabusinak ematen zion babesari larregizkoa eritzita. Ibaiaren erdian gabarra batzuen gainean paratuta zeuden ring ak eta ikusleak hiru bazterretan pilatuta:
‎Zezenzaleen buletinetik erauzitako orria eman zion, zetorren udako ikuskizunen iragarpena egiten zuena. Argazki handi bat zekarren, aurreko abuztuko zezenketa batean autoritateen palkoa hartzen zuena. Mentxuk gonako zirrikitu batean ezkutatu zuen.
‎Sagutxoak. Gerra txikia gerra handi baten aurrekaria baino ez zela. Alemania zela handia.
2003
‎Hori ere ezin entzun izan du Damianek dagoen tokitik, soto ondoko geletako batetik. Izozkailu handi bat ireki du eta arkume birika bi atera ditu bertatik. Izozturik.
‎Hainbeste orduren ostean IRAko lau kankailu haiek zuloan sartzen ikusi zituenean, Damianek iraulka sentitu zituen bihotza eta hesteak. Dardara handi bat nagusitu zitzaion eta zurbildura, errautsarena bestekoa. I’m sorry, esan zioten, i’m sorry.
‎Hauxe duk azkena niretzat ere. Eta Damianek jakin zuen aitortza txiki haren lekuko izateak, kate handi batez lotzen zituela bi gizonezkoak. Handik aurrerako pausoa, erakundea atzean lagatzeko ahalegina, elkarrekin egin zutela Izpizuak eta berak.
‎Ez diagu deus harrapatuko baina, izanak izan, sasian ariko gaituk, lupiatan. Eta zuntzezko bi kanabera zuri atera zituen ontziaren kabinatik, bakoitzak amu handi bat eta gomazko arraintxo bat zeramala aparexuaren amaieran. Hik hau zainduko duk ababorretik, esan zion Damiani kanaberetako bat luzatuz, lau kilokoa harrapatu nian duela hilabete berarekin.
‎Badakite alferrik izaten dela hori bizitzak berak hartzen duenean aurrea. Erabaki eta pentsamendu guztiak gertatzen direla mehe, uhin handi batek bezala, bizitzak azpian harrapatzen dituenean. Arnasa hartu eta ahal den guztia gorde biriketan, ezin da egin besterik.
‎Enbeloparen barruan, kutxatila bat aurkitu zuen. Pospolo kaxa handi baten neurrikoa. Dena egurrezkoa, kristalezko alde bat izan ezik.
‎Letra etzanez Necrobiak eta Corynetesak jartzen zuen tinta beltzez kristalezko mahai handi batean. Beirazko estalkia jaso eta hantxe jarri zuen Damianek Necrobia rufficollis iritsi berria.
‎Frantziako Iraultzaren ostean. Bordeleko portutik ontzi handi bat itsasoratu zen, Guyana aldera presoak zeramatzala. Halako batean, jendarmeen bergantin arinago bat hurbildu zitzaion itsasoaren erdian, presoetako bat handik atera eta berriro lehorreratu behar zutela esanez.
‎Argazkiaren berri zeukan hirugarrena nor den ere badakit. Nire lagun handi bat da, Jose Ramon Izpizua, Hondarribiko arkitektoa. Eta Damian supituan jabetu zen, bere bilduma dagoen gelako iluntasunean eginiko gogoeta guztiak alferrikakoak izan zirela.
‎Eten egin du, ordea. Hitzaldia eten egin du ertzainak ikusi dituenean eta gonbidatu andanak egindako marmar handi batek bete du haren isiltzeak hartu duen lekua.
‎Ezpain zuri margotu berriak dituen aho beltza dirudi tunelak. Eta kamioi poloniar handi bat aurreratzen du ezkerretik. Pölskatrans irakurtzen du ozta ozta kartolaren atzeko aldean.
‎Lotsa handi bat igo zaio gero, zangoetatik gorputzean zehar, burura. Bero bero.
‎Sukaldean utzi dituzte dendatik ekarritako plastikozko zorroak. Ikurrina dute estanpaturik eta, gainean, K handi bat, Euskal Kalitatea, dioen ikurra. Damianek txantxarekin jarraitu du:
‎Nork esan dik niregana etortzeko? –galde egin nion, liburuen artetik handi bat atera eta batera.
‎ematen dut orainaren zati handi bat.
‎berriro haien zati handi bat,
‎Pobre jaiotzea zorte handi bat da.
2004
‎Linea bukaeraraino ailegatu zen eta jaitsi egin zen autobusa gelditutakoan. Atzean adreilu gorrizko etxeak, aurrean parke handi bat. " Berderantz jo nuen", argituko zion Marcki," badakizu Oriko txoriak...".
‎Ikeren soinekoari erreparatzeari ekin zion derrigorrezko lansaio bati ekiten zaion zehaztasunez: goitik behera zen more brillanta, tirante fin batzuek bularraren oparotasuna azpimarratzen zioten, berezkoak edo jarriak ote zituen galdetu zion Ferminek bere buruari, bizkarra agerian, estutu egiten zen gerrialdean, non petrina baten antzera foulard beltz bat zeraman loturik; gona, beherantz egin ahala, zabalduz zihoan bolante handi batean bukatzeko. Egokiago zirudik gau festa baterako hileta baterako baino.
‎Iraganaren berrantolaketa eta Depresioaren arteko lotura ezkutuez ari zen hizlaria: " Gure oraina iraganeko oroitzapenetan egiten dugun irakurketan oinarriturik dago; are gehiago, esan dezakegu, neurri handi batean irakurketa horren emaitza garela, eta, beraz, garrantzi handia daukala gure osasun mentalean oroimen horien antolaketak. Etxe baten eraikuntzaren similaz baliatuz, esan genezake, teilatua paratzen badugu oinarriak baino lehen, edo leihoak leku okerrean paratzen baditugu, etxe okerra geldituko zaigula; antolaketa hau, izan ere, ez dagokio denbora hurrenkerari, baizik eta gure bizitzan garrantzitsu izan diren alderdiei.
‎Ilun zihoan ibaia, urik ez zeramala zirudien. Beste aldean eraikin dotoreak ageri ziren, botereak botere dela erakusteko behar dituen horietakoak, jauregi neogotiko handi bat, etxe orratz erraldoi bat harantzago, Buckingham ezkerraldera. Lekunberri Aranazko elizaz akordatu zen.
‎galdetzekotan egon zen Bazter, baina ez zen ausartu, beharbada erantzunak sor zezakeenari, zela lurrikara, zela anabasa, zela etsipena, kara emateko prest ez zegoelako; Marckek esanen zion bezala, jasan dezakeguna jasotzeko baino ez baikara gauza. Izan ere, Bazterrek bere baitako anabasa kiskalgarritik susmatzen zuen Harakini Esti" neska errape handi bat" baino zerbait gehixeago zitzaiola, eta hitza gogoetatzera ez ausartuagatik, bazekien Harakin maitemindu egin zela Estirekin, eta huraxe zuela lehendabiziko maitemina; eta berak, Bazterrek," beste hura", ezin izenik eman oraindik, lehendabiziko maitemina zuen bezala. Urteetara, Marcki kontatu zionean," gizajoa" errukituko zitzaion Marck errukiaren abantailaz, errukia abantailatarako baitzuen Marckek, baliaturik; Carlos eta bere arteko harremanean beste mugarri bat ezarriz.
‎Eta Tolosan garai hartan bietatik zegoen. Alde batetik, erdara traketsean ezin moldatuz ibiltzen ziren baserritar peto petoak beren alabaren bat funtzionario batekin ezkontzeko esperantzan edo; eta bertze aldetik, kanpotik etorritako funtzionario harroxkoak kapital handi batera destinatuak izateko merituak metatu nahi zituztenak. Gero, Tolosa zegoen, eta tolosar jatorrak.
‎Zer da haizea hutsune handi bat baizik?
‎" Bai... Amonaren etxea." Etxe aurrean, belaze handi bat: berde iluna, bi segalarik bibelarra ebaki ahala argitzen ari zena.
‎Astoa ez, mandoa zela Txonaren aitak erosi zuena, baina mando hark ama zuela astoa, eta horregatik zituela astoaren belarriak, eta indarra, berriz, aitarena zuela, eta bizkor eta gogorragoak izaten zirela mando haiek, amaren aldetik astoak zirenak. Lañuak denbora guztian begiak itxirik eta irribarre handi bat egiten zuen eta azkenean begiak pixka bat zabalduz esan zuen, berak bazekiela Txonaren aitak mando hura non erosi zuen, eta non erosi zuen jakin nahi bazuten Nafarroan erosi zuela, begia kiñatu zuen, eta ez zuen gehiago esango," nteitzek?"
‎Eta, aulkiak jasotzen hasi zelarik, beste ronda bat eskatu zioten, Pepek ezetz aurrena, baina Kakok zemai egin zion eta Anderrek denbora zaharrak aipatu zizkion eta bueno eta eurak zirelako eta azkenekoa aterako ziela, esan eta egin, eta Anderrek, barra gainean txatar pila bat utzita: esateko zenbat zen hura, bitartean Txemiñek billete handi bat utzi zuen barra gainean eta lehengoa ere egiteko zegoela eta biak egiteko handik, Lañua oraintxe esnatu zen eta: " Nikingoit!" esan zuen ez oso goxo, bere xarparekin hartu egin zuen billete hura eta airera bidali zuen eta berak pagatuko zuela, atera zuen sakelatik billete sorta bat, besteak samurturik gelditu ziren, pagatzera joan zen baina nonbait estropezu egin eta lurrera joan zen, Txemiñek esan zuen:
‎Begiratu zutenerako, inguratuta zeuden, Txemiñek eskuak altxatu zituen eta astoak jauzi egin eta Kako elurretara jausi eta tiro bat izan, sustoarekin Ander ere jausi zen elurretan eta astoak arrantza handi bat egin eta maldan behera harrapaka joan zen, hartara Tolok ere elurra jo zuen eta guardia zibilek, baserritik jaitsi, eta gogor hartu zituzten.
‎Tipo haren paretsuan, aulki batean jarrita, burua bufanda handi batean erdi bilduta, eskua matrailean, ijito gazte batek begiratzen zion uzkur. Hari ere makurtu zion burua begirunez Tapaxek; imintzio txiki bat egin zion hark.
‎Buru gainetik pieza handi bat pasatu zitzaien; Luziok, handik:
‎Heldu nauk ba hara eta, ni bazterretara begira, han kanpoan kutxillari sakatzeko palankaren bat ote zegoen; lehen izaten zuan ba. Eta... hor bazagok tubo handi bat, estoldara edo ez zakiat nora daraman horrek eta, han barruan, txerrikume bat ikusi diat. Fundi!
‎" Bai. Ez eskolaren aurretik pasatzeko, ez eskolatik ikusteko, buelta handi bat eginda etortzen da hortik."
‎" Hara, hemen diagu obrako burua," esan zuen Pikutak; izan ere, udaltzainen autoa joan eta, berean etorri zen Mandi; estoldako zulo gain gainean gelditu zen, jaitsi eta handik bere gorro beltzarekin, irribarre handi bat eta buruarekin kasu egin zien, bakatik arbola askatzeari lotu zitzaion.
‎" Bai, ez dizut esan... Lehengoan, zer zen?, asteazkenean noski, arratsaldean etxean bakarrik nengoen eta, soinu handi bat aditu dut sukaldean; joan naiz... Zoruan harri xehe batzuk, harraskan eta kubiertoen gainean hauts lodi bat eta eskaiola zatiak, dena kakaztuta zegoen...
‎" Hor da barrendero txiki hori eta, berarekin mutil handi bat, nola da hori. Kixmiren anaia, Joxemari uste dut...
‎Pausa baten ondotik, hasperen handi bat egin zuen Mikaelak.
‎Festa handi bat zegoen. Jende larri haiek, sudur handiak eta oinetako izugarriak zituztenak, geldirik ezin egon eta, arropa puxkak elkarri eman eta koloretako frutekin jolasten ari...
‎Neri ateraidan: kafesne handi bat, esnetsua, ez oso beroa, basoan, hiru koxkorrekin."
2005
‎felaga tzar horiek behar ziren betirako kalitu. Familia jatorriz Bankakoa zeukan eta Orleansville eskualdean etxalde handi baten buru zen Bettan Bidegorry batek izenpetu gutuna harriturik leitu zuen Beinatek astekari euskaldunean, sei zazpi hilabete aurrerago, sukaldeko subazter xokoan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
handi bat egon 29 (0,19)
handi bat egin 26 (0,17)
handi bat hartu 14 (0,09)
handi bat ukan 14 (0,09)
handi bat sartu 11 (0,07)
handi bat eduki 10 (0,07)
handi bat bezala 7 (0,05)
handi bat ekarri 7 (0,05)
handi bat eraman 7 (0,05)
handi bat ere 7 (0,05)
handi bat ikusi 7 (0,05)
handi bat atera 6 (0,04)
handi bat bete 6 (0,04)
handi bat entzun 6 (0,04)
handi bat utzi 6 (0,04)
handi bat aurkitu 4 (0,03)
handi bat bildu 4 (0,03)
handi bat eman 4 (0,03)
handi bat erdi 4 (0,03)
handi bat eskatu 4 (0,03)
handi bat jarri 4 (0,03)
handi bat jaso 4 (0,03)
handi bat sentitu 4 (0,03)
handi bat sortu 4 (0,03)
handi bat zabaldu 4 (0,03)
handi bat antolatu 3 (0,02)
handi bat ari 3 (0,02)
handi bat behintzat 3 (0,02)
handi bat erakutsi 3 (0,02)
handi bat erosi 3 (0,02)
handi bat eseri 3 (0,02)
handi bat esku 3 (0,02)
handi bat iruditu 3 (0,02)
handi bat lotu 3 (0,02)
handi bat ni 3 (0,02)
handi bat aditu 2 (0,01)
handi bat ageri 2 (0,01)
handi bat agertu 2 (0,01)
handi bat antz 2 (0,01)
handi bat atari 2 (0,01)
handi bat baino 2 (0,01)
handi bat bederen 2 (0,01)
handi bat bilakatu 2 (0,01)
handi bat bizi 2 (0,01)
handi bat bota 2 (0,01)
handi bat esan 2 (0,01)
handi bat gorde 2 (0,01)
handi bat harrapatu 2 (0,01)
handi bat horma 2 (0,01)
handi bat idatzi 2 (0,01)
handi bat igaro 2 (0,01)
handi bat igo 2 (0,01)
handi bat ireki 2 (0,01)
handi bat irten 2 (0,01)
handi bat jabe 2 (0,01)
handi bat kendu 2 (0,01)
handi bat lur 2 (0,01)
handi bat modu 2 (0,01)
handi bat mundu 2 (0,01)
handi bat neurri 2 (0,01)
handi bat osatu 2 (0,01)
handi bat paratu 2 (0,01)
handi bat piztu 2 (0,01)
handi bat abiatu 1 (0,01)
handi bat adar 1 (0,01)
handi bat afaldu 1 (0,01)
handi bat ailegatu 1 (0,01)
handi bat animalia 1 (0,01)
handi bat antzeztu 1 (0,01)
handi bat apar 1 (0,01)
handi bat arbola 1 (0,01)
handi bat ardaila 1 (0,01)
handi bat argitu 1 (0,01)
handi bat astun 1 (0,01)
handi bat ate 1 (0,01)
handi bat atondu 1 (0,01)
handi bat atze 1 (0,01)
handi bat aulki 1 (0,01)
handi bat aura 1 (0,01)
handi bat aurrekari 1 (0,01)
handi bat aurreratu 1 (0,01)
handi bat azken 1 (0,01)
handi bat babes 1 (0,01)
handi bat babestu 1 (0,01)
handi bat badaezpada 1 (0,01)
handi bat bai 1 (0,01)
handi bat baizik 1 (0,01)
handi bat Grezia 1 (0,01)
handi bat Oiartzun 1 (0,01)
handi bat XX. 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia