Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Baina eskutitz haien azpian , apropos ezkutaturik, etiketa urdindun disket bat aurkitu zuen Txemak. Bihotza galapaka hasi zitzaion, tripetatik ahoraino hedatutako bero batekin batera.
2001
‎Mahai gainean mutil kaska-gorria galtzontzilotan zegoen. Bere besoek soina gurutzatzen zuten; haien azpian zapaldutako mitxelinek muturra erakusten zuten lotsagabeki. Koadrilakoak, debaldeko festa zapuztuko zitzaielako beldurrez edo, xahar erkinari bortizki oldartu zitzaizkion.
2002
‎Senar-emazteek ez zioten Katalinaren mozorroari antzeman. Beste hainbeste gertatu zitzaion geroago, Valladolidera joan eta aitarekin hitz egin zuenean, gizonezko arropa haien azpian ez baitzuen alaba ezagutu. Frantzisko Loiola esaten zioten Valladoliden Katalinari eta Bilbora joan zenean, mutiko batzuek iseka egin zioten, eta hark harrika zauritu.
2004
‎Sentimendurik gorenak, aratzenak, gizakiaren baitan sakon-sakon barneratzen den musika batek askatuak. Baina sentimendu garbi haien ondoan, haien azpian agian, beste zerbait azaleratzen zen, Wagnerren musikaren olatu asaldatuen artean: kemena, indarra... indarkeria beharbada.
‎Baina soiltasun horien guztien azpian elefantea zegoen; ohiko logikaren logika! Horregatik uste zuen Einsteinek, egunen batean, ulertu ezinezko fenomeno partzial haien azpian , elefante osoa agertuko zela.
2005
‎Enarak. Hegoekin teilatuak ia igurtziz pasatzen dira uda hasieran, hanka artean teilaren bat eraman nahi balute bezala, haien azpian gordetako sekretuak garrasika aireratuz.
‎Eta hori modu enpatikoan egiten zuten: hitzak gutxieneko adierazpenera zeuden murriztuta, bizitza modernoa ren izaera paradoxikoa erakutsiz, hau da, teknologien garapenaren ospakizuna eta, era berean, alienaziosentimendu sendoa teknologia haien azpian izateagatik:
2006
‎Pergolak arkuen formako elementu apaingarriak dira, gehienetan zurez edo metalez eginak, eta asko erabiltzen dira lorategiak gune txikitan banatzeko. Arkuaren forma dela eta, asko erabiltzen dira etxeetara sartzeko bideetan, haien azpian ibiltzeko, garaipenaren arku moduko bat balitz bezala. Bere abantaila handienetako bat landare igokari eta igokarien euskarri izan daitezkeela da, hala nola, huntza.
‎Hazkozkorrak zuri-zuri zituen eta pixalarri handia. Neguko paisaia azkar lerratzen zen haien azpian . Pirinioen gailur zuriek zeruertza ixten zuten, zerra erraldoi baten hortzen antzera.
‎Bernaten hitz haien azpian beste batzuk igarri nituen. Ordurako, idatzi gabekoak irakurtzen hasita nengoen.
2007
‎Aldamioa mugikorra bada, gurpil bakoitzeko onartzen den gehieneko karga ez da 800 kg-tik gorakoa izanen burdinazko gurpilak badira, eta 250 kg-tik gorakoa, gomazkoak badira. Gurpilak lurrean ez hondoratzeko, haien azpian pisua jasan dezaketen ohol edo oholak jarri behar dira. Aldamioa mugitu ez dadin, gainazal lau eta gogor baten gainean jarri behar da.
‎Hasieran iruditu zitzaion eskuineko begia propio ixten zuela zigarroari xurgadak hartzen zizkionean, baina gero ohartu zen aurpegiko zimurdura haien azpian zulo gorrixka batek hartzen zuela begiarena behar zuen tokia. Gogoz besteratua zirudien, barra aldean zerabilten hizpidea interesatuko ez balitzaio bezala.
‎Ordea, ongi pentsatzen baduzu, gu ere ez gara gure lurraren zeruan erortzen. Beti iduritzen zaie jendeei auzokoak baino zuzenago doazela eta guri gure azpian direla iduritzen zaigun bezala, haiei kontrakoa zaie iduritzen, haiek gu garela haien azpian baitute uste.
2008
‎PAUL ROSE (V/ O) Ur-azalean ontzi asko zegoen. Eta Squalus-a ur haien azpian . Mundu guztiak zekien han behean jendea bizirik zegoela.
‎Airea garden-gardena da, eta eguzkiak egina duen arren egunaren parte handi bat, argia beteenean dago eta une hartan dabilen haize mirriak ez dio dardara txikienik ere eragiten ikuspegiari. Talaiaren eskuin aldera haitz gorrixkara zuzen handiak ageri dira, eta haien azpian , zaldi batzuk dabiltza larrean. Erdirago, eta haitzak baino urrutiago, mendilerro luze bat ikusten da.
2009
‎Plazaren berezitasuna, Jainkoak bakarrik baitaki noiz landatuak diren haritz zaharretatik dator, nahiz eta ekaitz eta aroaren kasketaldien eraginak jasanik orain haietarik gutxi baizik ez den oraino zutik geratzen. Udako bero handienetan goxo da haien azpian ameslari bilakatzea, oroituz zenbat belaunaldik beren urratsak handik pasatu dituzten. Handik hurbil, agertzen zaigu lehengo azoka estalia, XVIII. mendean eraikia, oraingoz berritua:
‎Handitzen sumatzen ziren olatuei erreparatuta, arrantzaleak babesera gustura sartuko zirela pentsatu zuen halere. Sekula itzuli ez zen ontzi asko gordetzen zen ur haien azpian . Lur eman gabe geratutako gorpu gehiegi.
‎Istorioak ere hausnarketarako gonbita egiten du: hiru astronauta planeta ezezagun batera iritsi dira; harrituta ikusiko dute han tximinoek agintzen dutela, eta gizakiak haien azpian bizi direla. Gidoia ona da, eta istorioaren bilakera, entretenigarria, baina amaiera antologikoa du.
‎Dei egiten diegu gizonezko guztiei halako erasoei eta haien azpian datzanari buruz gogoeta sakona egin dezaten, eta engaia daitezen halakoak amai ditzagun. Gizon oro gaude sexismoak zikindurik gutxi-asko.
2010
‎Primeran gogoratzen naiz barruan sentitu nuèn errabiaz, baita Eba sugearengandik babesteko beharraz ere. Primeran gogoratzen naiz guztiaz, nahiz eta, denboraren joanean, argi nituèn gauzak hain argi ikusten ez ditudan, susmoa baitut, sentimendu ustez noble haien azpian , beste sentimendu nahasiago batzuk zebilzkidala, zugandik ikasi nuen gizakion konplexutasunaren lezioa, Gabino, gure arteko elkarrizketak eta gutunak bitarteko??, haragiaren muga estuei lotuak: Adarenganako zeloak, esate baterako, mutilen begiek beti baitzuten ahizparen edertasuna jopuntuan, nitaz ahaztuta, eta zeloek bultzatzen baininduten, beharbada, Ada bekatutik babestera:
‎sugearen irudia zen eta deabruarena berarena; aurrez aurre nuen, bada, Helena, deabruzko Eba bihurtua, sentsuala baino sentsualagoa? ...irudia tartekatu zitzaidanean, bizikletan irakasten ari nintzaiòn egunean bertatik bertara ikusi niona!; ezetz eta ezetz esaten nion neure buruari, Helenak ez zuela Ebarekin zerikusirik, baina Helena sentsual hark ere erakarri egiten ninduen, halabeharrez erakarri ere, Helena garbienaren irudiak bezainbat, gehiago ere bai, beharbada; Bécquerren poema asko nekizkien buruz, eta neure barne borroka haien azpian nuen, jakina, Bécquerren beste hura?. Dos rojas lenguas de fuego/ que a un mismo tronco enlazadas/ se aproximan, y al besarse,/ forman una sola llama?? , lehen aldiz irakurri nuenean, sexuaren gorrotoan hezi gintuzten?
‎Entzun beharrekoa entzun nuen, eta ai, nola goibeldu nintzen, handik alde egiten nuela!; hitz haien azpian gizakion betiko historia baitzegoen, jelosiak eta inbidiak eragindakoa, nihil novum sub sole? ; baina ama gaizki zegoen, itxura ezinezko bati eutsi nahi eta ezinean, ahalegin hartan indarra eta kemena agortu zitzaizkion arte; amak, beraz, gaixotuta zuen arima, eta arimaren gaixotasunak berandu gabe gaixotu zion gorputza; don Zoilo zaharrak berehala egin zion diagnosia:
‎Jakina, beste garai batean ospitaleko eta espetxeko ohe horrek nazka eta pena emango zidan; ez nintzen, ordea, gizon berbera. Izarak grisak eta latzak ziren ukitzean, estalkia mehe eta zuloduna; lastoa nabaritzen zen koltxoian; zer axola!, gorputz-adarrak aise aska nitzakeen estalki haien azpian eta izara nazkagarri haien artean, meheak izan arren; pixkana desagertzen zihoan hezurmuinetako hotz izugarria, jada ohikoa zena. Berriro lokartu nintzen.
‎Emakumeari begira geratu da momentu batean, eta gortina irekitik ikusten diren tontorrei gero. Elur mulkoak desegiten sumatu ditu berak ere, eta haien azpian lehengo orbel usteldua agertuko dela berriro.
‎Primeran gogoratzen naiz barruan sentitu nuèn errabiaz, baita Eba sugearengandik babesteko beharraz ere. Primeran gogoratzen naiz guztiaz, nahiz eta, denboraren joanean, argi nituèn gauzak hain argi ikusten ez ditudan, susmoa baitut, sentimendu ustez noble haien azpian , beste sentimendu nahasiago batzuk zebilzkidala —zugandik ikasi nuen gizakion konplexutasunaren lezioa, Gabino, gure arteko elkarrizketak eta gutunak bitarteko... —, haragiaren muga estuei lotuak: Adarenganako zeloak, esate baterako, mutilen begiek beti baitzuten ahizparen edertasuna jopuntuan, nitaz ahaztuta, eta zeloek bultzatzen baininduten, beharbada, Ada bekatutik babestera:
‎burua buruaren tokira, oinak oinetara eta eskuak eskuetara; ez al nengoen, bada, Helenaren mihia salbatzeko prest —" Mihia moztu lehenago...!" esan zuen berak, ni salatu baino lehen—, baita gure harremanak pikutara bazihoazen ere?; beste ikuspuntu batetik, baina, Helenaren mihi-puntaren irudi hura su txiki bat ere bazen, irudimenaren haizeak suago bihur zezakeena, beste irudi batera edo beste irudi batzuetara eraman nintzakeen neurrian; buruan nuen, gainera, ordurako, irudi haietako bat: ...irudia tartekatu zitzaidanean, bizikletan irakasten ari nintzaiòn egunean bertatik bertara ikusi niona!; ezetz eta ezetz esaten nion neure buruari, Helenak ez zuela Ebarekin zerikusirik, baina Helena sentsual hark ere erakarri egiten ninduen, halabeharrez erakarri ere, Helena garbienaren irudiak bezainbat, gehiago ere bai, beharbada; Bécquerren poema asko nekizkien buruz, eta neure barne borroka haien azpian nuen, jakina, Bécquerren beste hura —" Dos rojas lenguas de fuego/ que a un mismo tronco enlazadas/ se aproximan, y al besarse,/ forman una sola llama" —, lehen aldiz irakurri nuenean —sexuaren gorrotoan hezi gintuzten— aztoratu egin ninduena eta geroztik itzalean edukitzen saiatzen nintzena, aireak airea bezala maite nahi bainuen Helena, Adak Domingo bezala, anai-a... " Ez didazu ezer esaten"; eta nola nik mutu jarraitu bainuen, gehitu zuen:
‎Entzun beharrekoa entzun nuen, eta ai, nola goibeldu nintzen, handik alde egiten nuela!; hitz haien azpian gizakion betiko historia baitzegoen, jelosiak eta inbidiak eragindakoa, nihil novum sub sole...; baina ama gaizki zegoen, itxura ezinezko bati eutsi nahi eta ezinean, ahalegin hartan indarra eta kemena agortu zitzaizkion arte; amak, beraz, gaixotuta zuen arima, eta arimaren gaixotasunak berandu gabe gaixotu zion gorputza; don Zoilo zaharrak berehala egin zion diagnosia: pneumonia; gaitz hark beste mundura eramandakoak ez ziren gutxi, baina amak eutsi egin zion, bizpahiru egunetan hilzorian egon zen arren... eman ere, eman baitzioten azken igurtzia, egun haietako batean; amak sukar handia zuen, eta, eldarnioaren erdian, gauza bitxi asko esan zituen;" Horra Ama Birjina...!" esaten zuen batzuetan, begiak zabaldu eta gorako norabidean ipintzen zituela;" Iruzurtia, iruzurtia!" esaten zuen beste batzuetan, haserre, eta hurrengoan, eskuak sabelera eramanik:
2011
‎Rodríguezek serioski estutu zizkien eskuak. Jaka eta gorbata janzten zituen, baina haien azpian atorra zimurturik ikusten zen. Mikelek bakardadearen usain nahastezina hartu zion gizon hari.
‎Euskarriak altxatzean, ez du langilerik egon behar haien azpian .
‎Diseinu teknikoa dela-eta banakako deribazioak kanal babesleen barrutik pasatzen badira (muntaketa mota hori ohikoa da merkataritza-guneetan, hau da, askotariko bezeroak eta jarduerak eta titulartasun-aldaketa asko izaten diren lekuetan, eta elkarri atxikitako etxebizitza familiabakarretan, garaje komunitarioa haien azpian baldin badagi), 0.6/ 1 kV-eko isolamenduko multieroaleak instalatu behar direnez, eroale horiek kanal babeslearekin lotzeko, lepokoak edo bridak erabiltzen dira; hartara, zirkuitulabur bat izanez gero, euste-elementu horien bidez ondorio elektrodinamikoak kontrolatzeko eta moteltzeko.
‎– Kanpoko lurpean, haien azpian forjatuaren goi-maila hoditik gertu duen lokal bat baldin badago (B eta A kategorietan besterik ez).
‎Bizkarra estalia du, hegoak bezala zabaltzen ohi diren bi kusku gogorrez. Baina, kusku haien azpian ez du egiazko hegorik; ezin daiteke beraz aira. Ordainez, zalu darabiltza zangoak.
‎Non é traballo para unha muller. Mahoizko praketan gurea ere, gonaren loturarik ez, baina ez genizkion bularrak dingilian nabaritzen praken gainetik kamisoi laburrarena egiten zuten atorra koadratu lasai haien azpian .
2012
‎Alabaren jaunartzea zela-eta etxeko atean pastelen bandejarekin agertu zen eguna. Makillajearen eta ezpain gorri haien azpian , andrez mozorrotutako gizona zirudien.
‎arimaren erdiak ez zuen bizirik iraun, idortuta, lurrinduta, hilik geratu zen, moztu eta bota egin nuen; beste erdia, aldiz, bizi-bizirik zegoen, eta edonori zerbitzatzeko prest, baina inor ez zen horretaz ohartu, inork ez baitzekien hildako arima-erdia izan bazenik ere; baina zuk haren oroitzapena piztu didazu orain, eta nik beraren epitafioa irakurri dizut. Askori, oro har, barregarriak iruditzen zaizkio epitafioak, baina ez niri, batez ere haien azpian zer datzan gogoratzen dudanean. Bestetik, ez dizut eskatzen nire iritziarekin bat etortzeko:
‎Nik ez dakit gizakia ote den bere bizitza eraikitzen duena baina argi dagoena da bizi izan dugun bizitzak aldatu egiten gaituela azkenean; bizimodu lasai eta eder batek halako leuntasun, duintasun eta berotasun gozo bat ematen dio aurpegiari, erretratuetan eta nabaritzen den patina horren antzeko zera bat. Baina hazpegi haien leuntasuna eta naretasuna ezabatu egin da bat-batean eta orain haien azpian sumatzen dena arima triste eta oinazetu bat da. Errukarriak...
‎—Tulipana ez da hazitik hazten, jauna, baina tipula bezalako erreboila da haren sorgarri. Lurperatuz gero, erroak luzatzen zaizkio, beren baitatik beste erreboilak sortzen zaizkielarik, eta hola-hola sare hertsia hedatzen da haien azpian .
2013
‎Indarkeria matxista dozenaka adar dituen arazo bat da; besteak beste, murrizketak janzkeran, lan egiteko aukeran, baita gizonekin jokatzeko moduan ere. «Boterea gizonezkoen esku dago beti, eta gu haien azpian gaude», adierazi du Neena Parikh-ek. Orain, etxekoandrea da, eta 39 urte ditu, baina gaztetan uste zuen adin horrekin ibilbide profesional bat edukiko zuela eta hainbat hizkuntza hitz egingo zituela.
‎Abdel Haqqi errana zioten atso hura nortasun handikoa zela: bere iritzia zuèn emakumea zela, alegia, profetaren garaiko emakume haietarik bat iduri; Abdel Haqqek, haatik, bere errezeloa zuen, ongi ikasia baitzegoen ordurako hitz hanpurutsu haien azpian ezkutatzen zirela maiz ezjakin berritsuak eta bertzelako hitzontziak.
‎Nola demontre heldu ziren polinesiarrak hain urrun dagoen uharte batera? eta, nola eraiki ahal izan zituzten zeukaten teknologia apalarekin «moai» deitzen zieten eskultura erraldoiak eta haien azpian zeuden plataformak (ia 900 «moai» eraiki zituzten denera)?
‎Abdel Haqqi errana zioten atso hura nortasun handikoa zela: bere iritzia zuèn emakumea zela, alegia, profetaren garaiko emakume haietarik bat iduri; Abdel Haqqek, haatik, bere errezeloa zuen, ongi ikasia baitzegoen ordurako hitz hanpurutsu haien azpian ezkutatzen zirela maiz ezjakin berritsuak eta bertzelako hitzontziak.
‎Bezperako pentsamenduek tinko jarraitzen zuten bere gogoan, desegin gabe bera lo egon bitartean, eta haserre ilun bat eragiten zioten. Pentsamendu haien azpian , berriro ere, egia azaldu zitzaion. Onartu beharra zeukan.
2014
‎Zerbait iluna baina zehazteko zaila. Asiainek korronte hotz bati antzematen zion irribarre eta keinu gehiegizko haien azpian . Erne egoteko gogoratu zion bere buruari.
‎Aurrerago gizon-emakumeen arteko botere-harremanak deskribatzen dizkigu, haien azpian dauden mekanismoekin batera, gizonen biolentziaren erabilerarenzilegitasuna, esaterako:
2015
‎Ordoki amaiezinek basoz estalitako muinoei utzi zieten lekua. Oihan haietan uzkurtuta sentitzen nintzen, dozenaka besoko zuhaitz haien azpian . Txoriak eta nire urratsak besterik ez nuen entzuten.
‎Eta linguistikoki, gainera, bere terminoak oso ilunak dira. Beren ustez, benetan balio dutenak prozesu fisikoak dira; egoera subjektiboak, egotekotan, haien azpian daude eta ezertarako ez dute balio. Chalmers ez dago ados, jakina.
2016
‎Carlos kolpetik jabetu zen: zakurraren begiradarekin lerro-lerroan, hamar edo hamabosten bat metrora, beisbolekoen antzeko katxutxa bat zegoen; eta katxutxa haren bixerapean bi begi zeuden bere mugimenduak gorrotoz zaintzen; eta bi begi haien azpian , sudurra eta ezpain mardul batzuk zeuden, eta kokotsa, lepoa, bularra; eta bularraren parean jostailuzkoa zirudien metraileta bat zegoen beragana zuzenduta. Metrailetaz beherago, berriz, gizon baten sabela zegoen, eta bere sexua ile izerditsuz inguratua; eta bi izter mardul eta zuri ere bazeuden, eta baita bi belaun orbainez beteak ere, eta aztalak, orkatilak, oinak, oineko behatzen atzazalak.
‎Ohartzen gara ikaragarriko jendeketa bazela saltegi baten aitzinean. Zuhaitzak baitziren bidean, haien azpian ematen gara ikusteko, gaitzeko argia baitzen. Saltegiko ateak kraskarazten zituzten bainan ez zuten amore ematen.
2017
‎Eta, aitortzen ez bazuten, oinaze handiagoak jasanarazten zizkieten: gorputz-adarrak erauzten zizkieten; burdinazko aulkien gainean eserarazten zituzten, eta sua pizten zuten haien azpian ; hezurrak hausten zizkieten. Urkatzen edo erretzen zituztenean, kontu handia izaten zuten zentzabide hura inork ahantz ez zezan.
‎Hori egiten zenidan zuk, ama, ni ohean egoten nintzenean; pertsianak ia beheraino jaitsita, leihoak ikara handiegia ematen zuelako, argitasunak min, eta kanpotik sartzen zen aireak ni hegaz eroateko izua. Mantak eta mantak, eta haien azpian zu eta ni. Ez naiz garai hartaz oso ondo akordatzen.
‎Hori egiten zenidan zuk, ama, ni ohean egoten nintzenean; pertsianak ia beheraino jaitsita, leihoak ikara handiegia ematen zuelako, argitasunak min, eta kanpotik sartzen zen aireak ni hegaz eroateko izua. Mantak eta mantak, eta haien azpian zu eta ni. Ez naiz garai hartaz oso ondo akordatzen.
‎Ignazio Eraso jaun apeogileak jasoak. Horra beste hamaika argiprintza, haien azpian neronek nire borondaterik onenaz ipiniak. Faborea faborearen gainean, gizaldien argia eskertuz.
‎Gero Maria logelara sartzen zen, eta astiro eranzten zituen arropak. Haren bularrak ikusten saiatzen nintzen, baina leiho aldera jiratzen zenean baino ez nituen begiztatzen, ozta-ozta, iheskor eta zuri, eta haien azpian sabel laua farola-argitan, eta urrin-izpi bat, erakarri adina izutzen ninduena.
2018
‎Landakoinera, Domietenera, Maisterreinera, Iturraldekora, Mutikoinera... eromenak hartu zituen garraldarrak, nor bere etxe aldera korrika abiatuz, oihuz eta aieneka, zerbait salbatu beharrez. Bitartean etxeko larrainean zegoen Joakin txikia bertze haur batzuekin Gerezietara joan zen; han, belardian eserita, urriaranak jaten zituztelarik, haien azpian suzko herriari so zeuden ixil-ixilik.
2019
‎Honen zain zeuden beste 30 edo 40 zakurrak. Zaunka jaurtiki ziren eta haien azpian ezkutatu zuen Curlyren gorputza.
‎Eskilara batzuetatik igo behar izaten zen. Beroa egiten zuenean, ez zen giro izaten teilatu haien azpian . Badut bitxikeria bat:
‎Istorioa inprimatu eta ordenagailua itzali zuen. Gero, dantzan ari zen neskatila baten irudia marraztu zuen hitz haien azpian .
‎Ausardia, hala ere, ez zen beste mundu bateko gauza izan, kale bakarti eta argi gutxiko batean zeuden, hasteko ez zegoen gaizki, dena den. Gora segitu zuten, eskaileretako hasieran gelditu ziren, S. Crispimek ehun eta hogeita hamalau mailadi ditin, esan zuen Raimundo Silvak, Azteken tenpluetakoak bezain pikoak, baina gora iristen garenean, ia etxean gauden, Konforme, goazemak, Hor goian, leiho haien azpian , godoek eraiki zuten harresiaren aztarnak gelditzen ditun, hori dun adituek diotena, bederen, Adituen artean hago orain heu ere, Ezta pentsatu ere, irakurri ditudan gauza batzuk baizik ez zekizkinat, libertitu egin naun, eta zerbait ikasi dinat, emeki-emeki, begiratzearen eta ikustearen artean dagoen ezberdintasuna ikasiz, ikustearen eta erreparatzearen arteko ezberdintasuna ikasiz, Hori interesg... Hitz honek eta hitzari jarraitu zitzaion ekintzak gogora ekarri zioten Raimundo Silvari egun hura, zeinean, Costa haserre eta zemaikor batek galdekatua izatetik ihes eginik, eskailera hauek arrapaladan jaitsi eta hortxe eseri baitzen, mailadi batean, bere koldarkeria eta are, koldarkeria sentitzearen lotsa begi alegiazko eta akusatzaileetatik ezkutatzeko.
‎Kaioek beren karranka ozenekin erantzun zioten, eta Leireri algara lazgarriak iruditu zitzaizkion, ikuskizun beldurgarri hari isekaz. Barre makabro haien azpian geldi-geldi iraun zuen hainbat segundoz, zenbait minutuz beharbada, emakume haren sabelalde goitik behera irekiaren aurrean zurtuta. Gero, mugikorraren bila hasi zen, baina eskuetatik irristatu eta hilotzaren ondora erori zitzaion.
‎–Ba bai, marmarikatu zuen, idazleari adi-adi begiratuz. Leire deseroso sentitu zen ikusi gabe begiesten zuten begi gorri haien azpian .
‎–Ni ez nengoke hain ziur, egin zion aurre Ibarrak. Bere begi grisak tinko zituen arbelean, izen haien azpian igeri balebil bezala?. Oker handia litzateke orain arte susmagarri nagusia izan den pertsona hain azkar baztertzea.
‎Manuel badoa, herrestan betiere, helbururantz. Be-larrak, sastrakek eta, haien azpian , han-hemenka, zabaltzen diren lur-mokorrek behin eta berriz masailak urratu arren, nola edo hala aurrera egiten du. Bi aldiz bakarrik jaso du burua:
‎—Telefono gida batean izenak ikusten ditugunean, pareko izakienak ematen dute denek, eta munduaren inpresio erabat faltsua hartzen dugu. Izan ere, papereko izen horiek belaze bateko harri koskorrak bezala jiratu ahal balira, eta haien azpian zer bizitza azaltzen den ikusi, kontrakoaz konturatuko ginateke, ez dagoela izaki berdinik, batzuk el Bueno eta besteak el Malo direla.
‎Askatasun erreala sustrai sozioekonomikoak eraldatzetik lortzen da eta horrek jendartearen konposizioa eta bertan ematen diren harremanak eraldatuko lituzke. Jendartearen oinarri sozioekonomiko berri bat sortzean askatasun formalak eraldatuko lirateke eta sustraietatik bermatzen den askatasun erreal eta material hori babestera bideratu beharko lirateke, kualitatiboki ezberdinak lirateke haien azpian dagoen oinarri berria kualitatiboki ezberdina izango litzatekeelako (zapaltzailea izatetik ez-zapaltzailea izatera). Marxen ustez horrelako egoera batean gizakia askeago izango litzateke ekoizpen bitartekoak eta propietatea esku kolektiboetan antolatuta egongo liratekeelako (orekatuagoa eta parekideagoa); gutxiago lan egingo lukeelako (lan egiten duenaren erdia baino gutxiago) eta denbora gehiago edukiko lukeelako giza kulturaren garapenerako eta beste gizakiekin sozializatzeko.
2020
‎Denak, gutxi batzuk izan ezik, prestaketarekin jarraitu ahal izateko. ...rteko tartea egonik batetik bestera, akuilatu zituzten umezurtz koitadu horiek lurrean gora eta behera eta bueltaka ibiltzera, eguraldi batetik bestera-poloetako sargori tropikaletik ekuatoreko antzigar artikora, eta buelta berriro, eta aurrera eta atzera-behin ere jakin barik hurrengoan zelako eguraldia egingo zuen; eta lekuren batean ezartzen baziren, bat-batean kontinente osoa hondoratzen zen haien azpian inongo abisu barik, eta lekua trukatu behar zuten arrainekin, eta zalaparta batean alde egin itsasoa egondako tokietara, soinean zarpail lehorrik apenas ez zeukatela; eta beste ezer gertatzen ez zenean, sumendi bat pizten zen eta ziztuan bidaltzen zituen ezarrita egon ziren lekutik. Bizimodu ezegonkor eta ernegagarri hori eduki zuten hogeita bost milioi urtez, denboraren erdian ur azalean, denboraren erdian lehorrean, eta beren buruari beti galdezka zertarako ote zen hura guztia, inoiz susmatu barik, jakina, hura gizonarentzako prestaketa zela, eta horrelaxe egin behar zela, bestela ez baitzen egongo toki egoki eta harmoniatsurik berarentzat mundura heltzen zenean.
‎" Nork ukatu du abereak lagun hobeak diranik kristauak baiño?". Zakurren postuak pasata, eta ezkerretara jo baiño lehenago, ta aterpe beltz itsusi haien azpian (pittin bat Paris' ko" Les Halles" zaharretako aterpeetan bezelatsu), hegaztien eta untxien saltegiak alde batera utzi zituen, eta katu batzuk ikusi zituen, txori-kaioletan sarturik salgai. Ia-ia farre egin zuen.
‎Begira geratu nintzaion. Gorputz sendo baina ederra ezkutatzen zen maillot eta elastiko beltz haien azpian . Karibe inguruko emakumeek izan ohi dituzten biribiltasunak zituen, bular sendoak eta ipurdi haragitsua.
‎Aurpegi hobea zuen eta sasoi betean zegoela zirudien. Maillot eta elastiko haien azpian , ordea, gorputz eder baina hauskor bat ezkutatzen zen. Zisneen aintzira zuen jarrita musika aparailuan eta beroketak egiten ari zen.
‎Irri egiten nuen nik, adrenalinaren eta ilea eta lepoa eta ahoa eta sabela usnatu bitartean sudurretik sartzen eta ateratzen zitzaion aireak eragiten zizkidan kirkilen poderioz. Haiek orroak, haiek marruak, eta orro haien azpian nengoela ernatu zitzaizkidan larrua jotzeko gogoak.
‎Aljeriako Gerraren garaian, Frantziako Gobernuak beloa edota txilaba eramatea galarazi nahi izan zuen. Alde batera, sumisio seinale zirelakoan, balore errepublikanoen aurkako ohitura; bestera, segurtasun neurri moduan, zenbait emakumek bonbak eramaten zituztelako jantzi haien azpian . Frantzian bertan sortutako polemika bortitzean, Frantz Fanon izeneko intelektual beltza nabarmendu zen, martinikarra bera, Aljeriako FLNko kidea, Jean Paul Sartreren laguna.
2021
‎Juantxo Zabala eskalatzailea izan da horretan aritu direnetako bat, eta esan du" hilabeteetako lana" izan dela: " Zaharkitutako materiala berritu dugu; harri arteetan zeuden belarrak eta adarrak garbitu ditugu, eta baita haien azpian zeuden bideak egokitu ere". Egindako lana" edonoren eskura" jartzeko asmoz, eskalada bideen krokis bat ere prestatu dute.
‎Haurtxoei eskuilatu egin behar diete, eta haurraren atzean jarri, eserita edo etzanda egon baitaiteke, ezpainak ondo bereiziz: haien azpian geratzen da bakterio-plaka gehien metatuta. Haurra bihurria bada, orrazkera abesti edo jolasen batekin lagun daiteke, dibertigarria den zerbaitekin lotu dezan.
2022
‎Sarreraren amaieran, gora eraman zuen igogailua ikusi zuen, gora eta behera, isil, hutsik. Lauza distiratsuko korridore haien azpian logelak zeuden, maila bat beste baten azpian, lurrean barrena oso urrun iritsiz, eta gela bakoitzean gizaki bat zegoen, jaten, lo egiten edo ideiak sortzen. Eta erlauntzaren sakonean lurperatuta bere gela zegoen.
‎Antton Lukuren ustez, Basajaunak lirateke bi ziganteak: alabaina, haien azpian ibiltzen diren mutil" zigantepekoek" Basandereen aitzinean dantzatzen dutenean, bikotekide gisa naski, xahar zenbaiti" basajaun" hitza aditu izan die. Basandereek aurpegia oihal batek ezkutatua dute orain, baina aitzineko argazkietan buhame edo agota itxura dute.
‎Eragozpen haiek guztiak, nola edo hala, gainditutakoan, arrastaka abiatu zen malda pikora, igotzeko, baina oso zaila zen. Lur azalean, belar zahar luzeak zituen eta haien azpian , lur bustia, buztinaren antzekoa, irristakorra. Behetik gora hasten zenean, belarrei heldu, eta, aldapa erdian-edo zihoanean, batzuetan belarrak hautsi egiten zitzaizkion eta beste batzuetan zainetatik atera, eta, horren ondorioz, beti goitik behera erori eta zuloan bukatzen zuen ahalegina.
‎Sudur eta kokots luze-zorrotzak zituen, belarriak handiak. Aho mehe-zabala eta bekain gorri-ilun haien azpian begi urdin argi handiek haserrea adierazten zuten. Alainek bere bizitzaz zerbait kontatu zidan.
‎" Baina agian. Jeannek bere artean?, adimen eta samurtasun altxorrak egon ziren ezkutatuta bekoki apal haren atzean, ile leun eta nahasi haien azpian . Zer gara ba gu, Maurice eta ni, jendearen begietara, ezpada enplegatu xume pare bat?
‎Gizon guztiei gaizkile itxura har  tzen zien; neskei, iruzurgile aurpegia. Berehala, guztiz ilundu zuen; zuhaitz sarri haien azpian , ekaineko itzal gardena ilun beltz ari zen bihurtzen, ilargiune glasatu zuriez etena. Zarata guztiek oihartzun berezia eta parte txarrekoa zuten:
2023
‎Bertan, 35 gradutara zeuden terma batzuetan jo behar nuen. Euria egiten zuen, lanbroa zegoen, eta bi sonbrilla jarri zizkidaten haien azpian jotzeko. Goizeko bederatziak ziren, eta jendea termetara sartzen hasi zen.
‎Eta filmek mezuak izatearen kontra hitz egin zuen. «Mezuz zamatuta joanez gero, haien azpian harrapatuta gera zaitezke. Mezua aurrez baldin badakizu, zertarako egin filma?».
‎Asmatzea da gakoa: bonbekin asmatzea, jendez beteriko eraikinak edo anbulantzia-ilarak suntsitzeko, eta errelatoak asmatzea, giza-ezkutu ei diren haien azpian ezkutatuta Hamaseko terroristak zeudela. Paradoxa dirudi, baina gerra asmakizuna da.
‎Agian, hori zen onena: handik berehala irtengo ez zutela jakinda, manta ugerdo haien azpian gorde eta lo egitea, ea goizak ezer onik ekarriko zien. Hotza egiten zuen, gainera, eta hezetasun minduaren usainak betetzen zizkion birikak.
‎Multzo haien azpian , gutun-azal meta bat agertu zaio, Hubert Vermandoisen helbidearekin. Denak irekita, eta barnean eskutitzekin.
‎" Levallois Constructions" ez da ageri zerrendako gainerako edukien tituluetan, hizki urdinez. Ageri da titulu haien azpian , testu zatietan. Proposatzen diren sarrera gehienak eskualde egunkari edo aldizkarien albisteenak dira.
‎Sukalde Garbien Programak kulturan arakatzea eragotzi zuen; geroagoko garapen feministarako programek, berriz, etengabe deabrutu zuten kultura, emakumeen atzerapenaren eta zoritxarren eragile zelakoan, eta, hala, arreta desbideratuta, politikari buruz mintzatzea galarazi zuten. Esate baterako, Pakistango ohore-hilketen aurkako programa batean, hilketak eragiten zituzten herri-sinesmenak gaitzesten ziren, baina ez zen inongo baliabiderik ematen hezkuntzaren bidez inongo gaitasunik eraikitzeko eta herri-testuinguruetan eztabaida politikoari heltzeko eta horrenbestez emakumeei aukera bat emateko hilketa haien azpian zetzan maskulinitate toxikoaren ideiei aurre egin eta ideiok alda zitzaten. Programa haren epe luzeko finantzaketaren ondorioz, ohore-hilketen aurkako lege-neurriak onartu ziren, baina hilketen kopurua ez zen batere jaitsi hurrengo urteetan.53 Legeak liburuetan existitzen ziren, baina Senek irudikatzen zuen eraldaketa sozial eta kulturala ez erdiesteak krimena betikotzea zekarren.
‎Lujanbiok berak izandako esperientzia batean oinarritzen zen: bi gizon ikusi zituen behin eskailera haien azpian otoitzean ortozik, Ertzaintzak azalpenak eskatzen zizkien bitartean. Bizipen hartatik tiraka sortutako gogoetek eta galderek osatzen zuten obra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 37 (0,24)
Pamiela 9 (0,06)
Alberdania 8 (0,05)
Booktegi 8 (0,05)
Berria 6 (0,04)
Susa 4 (0,03)
Consumer 3 (0,02)
LANEKI 3 (0,02)
Jakin 1 (0,01)
UEU 1 (0,01)
HABE 1 (0,01)
Aldiri 1 (0,01)
Argia 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia