2001
|
|
Espezialistaren galderak zehatzagoak ziren heinean, konpainiaren erantzunak okerragoak ziren. Batzuek esaten zuten
|
ezin zirela
zehatzagoak izan, ez baitzuten beren sekretu komertziala azaldu nahi. Elkarrizketa bakoitza amaitzeko, idatzizko informazioa eskatzen zen.
|
|
Eta poliziari deitu zion, zarataka ari zirela goiko pisuko auzokoak, ezin zuela loak hartu, madarikazioak bota zizkiotela berari eta Eliza Amaordeari, eta kopa bat txanpain jaurti ziotela. Poliziak esan zion baietz, benetan auzoko gaiztoak zituela, beldurgarriak, baina momentu hartan lan handia zegoela komisarian eta
|
ezin zirela
joan; nahi izatera, hala ere, pozik lagunduko ziola kontraerasoa prestatzen: bota ziezaiela berak ere kopa bat goiko pisukoei, baina ez txanpainez, edozein likore gorriz baizik; likoreen zipriztin gorriak bistosoagoak direla beti ere.
|
|
Mariak gaztetako lehen irakurraldiak zituen gogoan, maistra egin ondoren, nolako liburu bitxiak baina ze ederrak, gerra aurretik oraindik, baina gerra ostean gehiago. Gobernuak esaten zuen
|
ezin zirela
irakurri. Satanasek idazten zituela eta Belzebuk ekartzen zituela Europatik.
|
2002
|
|
Bayer farmazeutikoak “bidegabetzat” jo zituen Alemaniako herritarren eskariak, gorte amerikar baten aurrean. Michael Witti abokatuak, Hirugarren Reicheko esklaboentzako diru-ordain aberatsa lortu zuenean ospetsu egin zen herrialdean, eta Berlinen jakinarazi zuen biktima alemanak
|
ezin zirela
“bigarren mailako pertsonatzat” hartu. “Ebaketa amerikar baten aurrean izango ditugu zuen eskariak.
|
2003
|
|
Kontatu zion Matildek umeen hilobiak zirela haiek, hilda jaiotzen ziren umeenak edo bataiatu gabe hiltzen zirenenak. Eta garai batean
|
ezin zirela
ume haiek hilerri santuetan lurperatu, hilda jaio zirelako edo bataiatu gabe hil zirelako. Horregatik lurperatzen zituzten etxeetan.
|
|
Hezkuntza Departamentuak berak argitu behar izan zituen presidentearen hitzak: liburuak
|
ezin zirela
ezarri, eta erdarazko testuak itzultzeko diru laguntzak emango zirela.
|
2004
|
|
Azken kontratu hori iraungitzean, langileak kotizaziopeko prestazioa berriro hastea eskatu zuen. Gorenaren ebazpenak azaltzen duenez, INEMek ulertu zuen
|
ezin zirela
aldi baterako bi kontratu aldi berean mantendu, lanaldi partzialekoak, eta, beraz, “administrazioak baimendu gabeko kontratu bakarrean lanaldia murriztu denez”, prestazioa ukatu egin zuen. Donostiako Lan Arloko Epaitegi batek, ordea, honako hau erabaki zuen:
|
|
Boemeak. Medikuek bazekiten neskatoaren birikak zainketa intentsiboetan baina egoera onean zeudela, ama bezala,
|
ezin zirela
modu normalean garatu, eta kistearen ehunak bihotza mugitzen zuela, baita odol-hodi asko ere, eskuineko birika-hegoa konprimituta geratzen zen bitartean. Ebakuntza zaila egiteko, adituek amaren sabeletik burua eta sorbaldak atera zituzten txikitik, eta ezkerreko birika-hegaleko kistea kendu zuten zesarea osatu aurretik.
|
2005
|
|
XX. mendearen hasieran, norbaitek kontinenteen mugikortasuna aipatuz gero, ero-ospea bereganatzen zuen. Hala ere, argigarri geologikoak beste modu batera
|
ezin zirela
azaldu sentitzen zuten zientifikoek mendetan zehar ideia hau proposatu egin zuten hainbat aldiz. 1912 urtean, Alfred Wegener meteorologo alemanak jatorri ezberdineko zenbait argigarri bildu eta kontinenteen jitoa izenez ezagutzen den teoria modernoaren sortzaile-tituloa irabazi zuen.
|
|
Azaroko udal batzarreko ezaugarri nagusia betez, Zarraoak ia ez zion hitzik zuzendu PPko ordezkariari, alderdi horrek EAEko Epaitegi Gorenaren aurrean jarritako salaketari erantzun nahian. Horregatik, nahiz eta mozioa PPk aurkeztu izana, alkateak Almansari zuzendu zitzaion, esanez bideo-zinten aferan Gotzone Mora zinegotziari aukera eman ziotela Udaltzaingoko komisaldegian bertan zintak ikusteko, baina aipatu bideokaseteak
|
ezin zirela
kopiatu edo komisaldegitik atera.
|
2006
|
|
Nere abestien hitzei begirada orokorra ematen hasi nintzenean gauza bat eduki nuen hasieratik nahiko garbi:
|
ezin zirela
denak argitaratu, eta batzuk ez nituela argitaratu nahi ere. Batek esan diezaioke bere buruari iraganari leial izanez gero, eta joko zikinak bazterrera utziz, denak behar liratekeela argitaratu, horrela irakurleak epaitu ahal ditzan.
|
|
Tolosa, adibidez, 1256an fundatu zuenean Alfontso X.ak berak, Victoriako forua eman zien, eta zehaztu zuen bere petxero zirenak Gipuzkoako lurretan
|
ezin zirela
bertara bizitzera joan, bada, aitoren seme-alabei mugatuta geratu zen, Seguran ez bezala? (Roldán, 1991).
|
|
bata, objektibotasun eta zientifismoaren aldeko apustua; besteak, aldiz, ohiturak, artea, antropologia, literatura jorratzen zituen. Britainia Handian, 70eko hamarkadan, L. Stone-k zioen antzinako eraldaketa-prozesuak
|
ezin zirela
era zientifikoan aztertu. Sistema horren ordez, historia egiteko giza taldearen kultura edo norbanakoaren nahia azpimarratzen zituen.
|
|
Ohartu al ziren orduko euskaldunak noraino iritsiko ginen nork-nori-nor sistemarekin? Ezezkoan nago, gure arbasoak hain gupidagabeak
|
ezin zirela
izan. Hala ere, sortu egin zuten, eta orain arte iraun digu gainera, gezurra badirudi ere.
|
2007
|
|
Konstituzio horrek eskubide ugari arautu zuen eta, gainera, 29 artikuluan ezarritakoaren arabera, konstituzioan zehatz-mehatz egindako zerrendan esanbidez aitortu gabeko beste edozein eskubide ere bil zitekeen zerrenda horretara. Orobat, 22 artikuluan ezarritakoaren arabera, ulertu behar zen legeak ezin zituela eskubideak murriztu, eta eskubide horien egikaritza oztopatzeko moduko aurreneurrizko xedapenak ere
|
ezin zirela
ezarri. Horrenbestez, eskubide horiek kasuan-kasuan sortutako abusuak auzitegiek bakarrik zeha zitzaketen «a posteriori».
|
|
Laburtzeko, legeak konstituzio-bermeak indargabetzea ahalbidetu zuen eta, gainera, ez zuen ezertarako balio izan, berriro ere argi geratu baitzen gizarte-eta politika-arazoek mota bereko konponbideak behar zituztela eta
|
ezin zirela
konpondu legeekin bakar-bakarrik, are gutxiago horiek bereziak eta anbiguoak baziren eta horietan oinarritutako erabakiak Auzitegiek kontrolatu ezin bazituzten, izan ere, modu horretan, benetako zuzenbideko estatu batekin bateraezina den zuhurtziarakotasun-tartea baimentzen da.
|
|
Frantziako dietaren ezaugarri bereizgarri horrek pentsarazi zuen alkoholak, agian, funtzio berezi bat betetzen zuela, bihotz eta hodietako gaixotasunekiko prebentzio eragina izango zuena. Geroagoko ikerketek frogatu zuten ondorio positiboak, berez,
|
ezin zirela
alkoholaren kontsumoarekin lotu, ardoaren kontsumoarekin baizik, eta, zehazkiago, ardo beltzarekin. Elikagai horrek gaitasun antioxidatzailea duten zenbait substantzia ditu, eta naturako beste produktu batzuetan ere badaude (frutak, barazkiak), baina ardoaren kontzentrazioa eraginkorragoa da bihotzerako eta osasunerako duen eraginari dagokionez.
|
2008
|
|
Zernahi gisaz, azken kasu horretan sozietatea ez da betebeharpean geratuko, baldin eta frogatzen badu hirugarrenek bazekitela egintzok elkartzearen xedetik kanpo zeudela edo
|
ezin zirela
ez-jakinaren gain egon, inguruabarrak kontuan hartuta.
|
|
Lakarra, jatorrizko euskal hitzen egitura aztertu ondoren, TVTV egituraren fal-taz jabetu zen, hau da bide> moduko hitz zaharrak oso urriak zirela eta ez zegoela bate-re arrazoirik* daba,* degi,* bego eta antzeko hitzen falta horrentzat, ez baldin bazi-tzaion behintzat aurreko fase bateko erroari baldintza zehatz batzuk ezartzen. Kontuan harturik monosilaboetan ere
|
ezin zirela
hitzak kontsonante leherkariz amaitu, zile-gizko kontsonante bakarrak sonanteak zirelarik, pentsatu izan zuen aitzin euskal erro kanonikoaren egiturak bi baldintza hauek bete behar zituela: a) monosilaboa izan eta b) CV (W) (R) (S) itxurako distribuzioa eduki.
|
|
Sentitzen dut. (Gogor xamar) Baina bazekiten
|
ezin zirela
baserrian sartu.
|
|
Hautaketa istilutsua gertatu zen, gonbidatu gabeko zenbait biztanle batzarrean zeudelako, horien artean Leon Basterra,«? que desde un principio habia calificado de anti-foral la reunión»1177 Karguen hautaketa oraindik hasi gabe zegoen, baina Basterrak izango zuen emaitzaren susmoren bat, aurreko urtean udalkide izandakoak
|
ezin zirela
berriz izendatuak izan baitzioen. Udalak horretarako baimena ematen zuen diputazioaren agindua irakurrita, lasaitu zen zertxobait Basterra1178, baina bileratik alde egin zuen Antonio Larrañagak eta Jose Antonio Gisasolak lagunduta.
|
|
Ordurako, Gipuzkoako Diputazioak bideratuta zeukan bere emaztearen aurkako eskakizuna, Laskurainek ordaindu behar zituen 1.500 errealen erdia eskatzeko. Bibiana Ibarzabalek erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuen, senar-emazteen jabetzak
|
ezin zirela
banatu argudiatuz423 Beraz, senar-emazteek kontrajarritako argudioak erabili zituzten, helburu berdina lortzeko: zerga ez ordaintzea, azken finean.
|
|
Bestalde, elikagai-gehigarriak onartzeko sistema gehienek ez dute kontuan hartu gehigarriaren partikulatamaina. 2007an, Elikagaien Gehigarrietako Adituen FAO/ OMS Batzorde Mistoak (JECFA) ohartarazi zuen ebaluatutako beste elikagai-gehigarrien zehaztapenak eta GNAk
|
ezin zirela
nanopartikuletara estrapolatu, besterik gabe. Beraz, etorkizuneko elikagai-arauek zehatzago heldu beharko diete gai horiei.
|
|
Egungo egoerak higiezinen aktiboen balioari ere eragin dio. “Bistakoa da merkatua jaitsi egin dela”, onartu zuen Fernández-Cuestak, baina, hala ere, ziurtatu zuen erregistratutako jaitsierak
|
ezin zirela
kalibratu, transakzio-kopurua jaisteak konparazioak egitea eragozten baitu. AEBetatik inportatutako negozio-lerro berri batek higiezinen arloko finantziazio-formulak bilatzen eta antolatzen lagunduko die enpresei Higiezin-aktiboen balioa jaisteari dagokionez, Fernández-Cuestak baztertu egin zuen higiezinen konpainia batzuek erregistratutako arazoekin zerikusia duenik, bere estuasunek likidezia eta zor arazoekin lotura handiagoa dutela esan baitzuen.
|
|
Argazkia ikusi eta bat-batean sentitzen duzu bi begi txiki horiek zure alabarenak direla, zure alabarenak eta ez beste inorenak. Eta sentitzen duzu horrela izan behar zuela, begi horiek baino
|
ezin zirela
izan, eta ondorioz, horiek direla. Une horretan ez dago galderentzako tokirik, aurrerago etorriko dira etorri behar badute, baina ez une horretan.
|
2009
|
|
Basorda, Urbieta eta Basobaltzera (Arrastakulo izenarekin ere ezaguna) joaten ziren jatabear eta markaidarrak, haitzetara. Bertan batez ere lapatan egiten zuten, kontuan izanda erdarazko erredun hilabeteetan baino
|
ezin zirela
hartu. Lapak eta hamarratzak hartzen zituzten bijili egunetan jateko.
|
|
Zirkura zetozenak sorgintzen ikasi zuen. Lehoien domadoreak animalien buruan sartzen zekiela kontatzen zien, magoak Hungarian utzia zuela erdibitutako andregaia, akrobatak suizidak zirela baina nahita ere
|
ezin zirela
kabletik erori. Sorginaren eskuetatik pasatzeko esaten zien eta ahotsa aldatzen ikasi zuen, umeen aurpegietan agertzen zen zirrara gustatzen zitzaiolako.
|
|
Bera lekuko zuzena zen, eta, idatzi zituen oharrengatik eta ingurukoei esan zienagatik, badirudi oso garbi zeukala gertatutakoa ezagutzera eman behar zuela. Bere gogoetak
|
ezin zirela
eremu pribatuan gelditu.
|
|
Hirurak hainbatetan saiatu dira Hamasen kontrolpeko lurraldera sartzen, baina aldiro baimena ukatu diete. . Gure konboian etorri ziren Egiptoraino, baina Kairok esan zuen ez zeudela zerrendetan eta
|
ezin zirela
sartu. Hori gezurra da, ordea, haien izenak gure zerrendetan zeuden, eta aspalditik zituzten esku artean?.
|
|
ICESek esandakoa berretsi besterik ez zuen egin atzo Bruselak. Zenbakiek
|
ezin zirela
ontzat eman esan zuen. Hurrengo urtean izan beharko du.
|
|
Izan ere, pertsona oso lotsatia zen Laboa. Jauregik esan zuenez,. Getariako txakolina Laboarekin edaten ari nintzela, konturatu nintzen pertsona eta obra
|
ezin zirela
banandu, bat zirela?.
|
|
Irailaren 27an, Gmail posta elektronikoko zerbitzuak arazoak izan zituen mundu osoan. Sarrera ontzira sartzeko eta mezuak irakurtzeko arazorik ez bazegoen ere, mezu batek jakinarazi zien erabiltzaileei
|
ezin zirela
sartu kontaktu agendara. Hori ez litzateke larriegia, ez balitz izango irailaren 1ean ere izan zirela akatsak; orduan, zerbitzua erori zen hainbat ordutan, mantentze lanak zirela-eta zenbait zerbitzari deskonektatuta.
|
2010
|
|
1933tik 1939ra Fisika eta Teknologiako Institutu Inperialaren zuzendaria izan zen. Bertako buru zela, juduek egia esaten ez zekitenez gero
|
ezin zirela
zientzialari onak izan adierazi zuen. Einsteinen erlatibitatea gezur hutsa omen zen, eguneroko esperientziak eta zentzu komunak jakinarazten duten ideien kontrakoa baitzen.
|
|
Ekainaren 14an, Alemaniako egiptologia webgune batean Veleiako aurkikuntzena zabaldu zuten, baina berriak ez zuen inolako interesik sortu. Erabiltzaile batek Montserrat Rius adituaren gaitasun zientifikoa zalantzan jarri eta ustezko hieroglifoak
|
ezin zirela
irakurri azpimarratu zuen. Iritzi hori bera errepikatu zuten hainbat adituk, Morenok berak tartean, Riusek akats potoloak egin zituelako grafitoak aurkeztu zirenean.
|
|
Cantok balekotzat jo ditu txosten gehienak, baina batzordea osatzeko modua kritikatu du. Hasieran pieza batzuk balekotzat jo zituzten adituak
|
ezin zirela
hor egon. Horien artean aipatu ditu Gorrotxategi, Knörr, Santos Yanguas eta Ciprés.
|
|
Aurrekoetxeak gehitu duenez,, guk ulertzen genuen planteamendu konfederalean, existitzen ziren federazioak bakoitza bere funtzioekin, baina garbi genuen funtzio horiek
|
ezin zirela
izan beste lurraldeetan errepikatutakoak. Hau da, eta adibide moduan, GIEren zerbitzu bat ezin zuen BIEk bikoiztu, edo alderantziz.
|
|
Legea eskuan hartuta, Satisekegin nahi zuenak izenen bat zeukan, prebarikazioa edo dena delakoa, bere interesen alde egiteko zeukan karguaz baliatzen ari zelako, eta zigorra merezi zuen. Legearen bila jo gabe ere edonork zekien
|
ezin zirela
nahastu norberaren interes partikularrak eta errepresentazioa eman zion kolektiboarenak, baina mutil honen kasuan duda ere banuen zenbateraino konturatzen zen bien artean sor zitekeen talkaz eta zenbateraino ez zen sinetsita ari esaten zuenean Bedaiopeko umeen alde ari zela. Bazuen idealismo kutsu bat bere jardunak eta kasu honetan motorra horrelako zerbait izan zitekeela sumatzen nuen, baina, horrekin batera, garbi utzi nahi zuen Ibaiganeko kideen aurrean herrian berak agintzen zuela eta ez zuela funtzionarioaren hanken artetik pasatu beharko.
|
|
Eta gaineratu zuen euskal gizarteak irtenbideak eskatzen zituela, ez konfrontazioa. Demokrazian, bide demokratikoak erabiliz defendatzen ziren ideia guztiak errespetatu behar zirela esan zuen Ibarretxek,
|
ezin zirela
kriminalizatu. Eta giza eskubideekin eta herritar guztien askatasunarekin zeukan konpromisoa oroitarazi zuen.
|
|
Argi eta garbi utzi nahi genuen
|
ezin zirela
bi gatazkak nahasi, agente eta agenda desberdinak zituztela. Euskadi Normaltzeko eta Bakeratzeko Hitzarmenak, Ajuria-Eneako Itunak, jasotzen du hamargarren puntuan nola eman behar zaion amaiera indarkeriari:
|
|
Edan dezagun xanpain hori denon artean."" Hori duk arrazoia!", hots egin zuen Ubanbek. Basomutilak ezezka hasi ziren, berak
|
ezin zirela
joan, eta bidera jo zuten agur soil bat eginda. Ubanbek mespretxuz begiratu zien:
|
|
Tolosan inoiz izan den hirigintza arloko eskandalurik handiena da. Udaleko eta diputazioko teknikariek hasieratik ohartarazi zuten eremu hartan
|
ezin zirela
hainbeste etxebizitza eraiki azaldu du ezker abertzaleak: Jokin Bildarratzek eta gainontzeko arduradun politikoek ezin dute inolaz ere esan ez zekitenik edo jakinaren gainean ez zeudenik.
|
2011
|
|
Beren ikuskizunari egindako kritika bati buruz gogoeta egiten zuenean, hain zuzen. «Euskal dantza tradizionalak jantzi garaikideekin
|
ezin zirela
dantzatu kritikatu ziguten testu hartan, eta, hasieran, ez nion kasurik egin. Denborarekin, baina, gogoeta egin, eta arrazoi puntu bat baduela onartu behar izan dut.
|
|
Hegoafrikako Beatrix urre-meategian, lurrazaletik 1,3 kilometrora, tenperatura 40 ºC-koa den sakoneran eta oxigeno-kontzentrazioa azalean baino dezente txikiagoa den ingurunean, lau nematodo-espezie aurkitu dituzte. Sakonera horretan aurkitu diren lehenengo izaki zelulaniztunak izan dira; ordura arte, han bakterioak baino
|
ezin zirela
bizi uste zuten zientzialariek. Lau espezieetatik bat, gainera, inoiz deskribatu gabeko nematodoa da; Halicephalobus mephisto izena eman diote.
|
|
McMaster Unibertsitateko eta McGill Unibertsitateko (biak Kanadan) ikertzaileek zuzendutako nazioarteko zientzialari-talde batek jakin du gene bat —bihotzeko gaixotasunaren markatzaile nagusia— aldatu egin daitekeela fruta eta barazki gordinen kopuru oparoen bidez. Hala, jarauntsitako geneak —eta haien eraginak—
|
ezin zirela
aldatu dioen ideia hedatua baztertu egiten da. Azterketaren emaitzak “PLoS Medicine” aldizkariaren azken alean argitaratu dira.
|
|
Bigarren asterako etxeko ondasunak bien izenean jarri zituen, gehiagorik esperatu gabe, Urtondo industriagune ondoko alorrak barne. Denek esaten zioten burutik joanda zegoela, sobera bihozberaturik, ezkondu gabe halako gauzak
|
ezin zirela
egin, ezta ezkonduta ere, Maria Merceses bezalako neska batez ez zela fidatzen ahal. Orduko, bizitzak bi aldiz kreditu-txartela jana zen mutila, eta ez zuen hondarreko aukera galdu nahi izan.
|
2012
|
|
Gaitz hartatik libratzeko, houyhnhnmek harrapaketa orokorra egin zutela, eta azkenean talde osoa inguratu; eta zaharrenak suntsituz, houyhnhnm bakoitzak bi gazte gorde zituela tegian, eta berez hain basatia den animalia batekin lor litekeen neurriraino hezi zituela, lorreta eta garraiorako erabiliz. Zirudienez, egia hutsa zela tradizio hau, eta izaki haiek
|
ezin zirela
ylnhniamshy (jatorriz bertakoak) izan, houyhnhnmek eta gainerako animalia guztiek zieten gorroto biziagatik; zeren eta gorroto hau, aski merezia bazuten ere beren izaera maltzurrarengatik, sekula ez zela hain goren mailara iritsiko jatorriz bertakoak izan balira, edo aspaldi suntsituko zituztela bestela. Zentzugabea izan zela bertakoak, yahooen zerbitzuaz baliatzeko gogoa izan zutelarik, astoen hazkuntzaz ez arduratzea, animalia erakargarriak, erraz zaintzekoak, otzan eta mantsoagoak, inolako usain txarrik gabeak eta lanerako nahikoa indartsuak baitziren, nahiz eta besteak baino gutxiago izan gorputz-zalutasunez; eta astoen arrantza ez izan arren soinu atsegina, yahooen ulu ikaragarriak baino askoz hobea zela.
|
|
Alderdi metodologikoa aztertzean, ordea, kanpoaldean edo periferian ere mailak zeudela ikusi genuen, eta egiaztatu genuen enuntziatu parentetikoak
|
ezin zirela
, gure ustez, lehen mailako perpaus bazter posizioan (perifeia1en) kokatzen ziren funtzio intzidentalarekin parekatu. Horiek, bigarren mailako predikazioa osatzen bazuten ere, proposizioko edukiaren baitan kokatzen baitziren.
|
|
Akademian antzeko zerbait gertatu zen Nietschmann-ek (1985) bere lanak argitaratu zituenean eta indarrean zegoen Guda Hotzaren ideologiari ikuspegi berri bat gehitu zionean. Ikertzaile horrek estatuak eta herri indigenak elkarren aurka zituzten gatazkak
|
ezin zirela
Guda Hotzaren testuinguruan bakarrik ulertu esan zuen, eta Laugarren Munduaren existentziaz eta Laugarren Munduko gerrez hitz egin zuen. Soka beretik jarraituz nazioarteko aktore berri baten sorrera iragarri zuen.
|
|
Horrexegatik bilatu egin zuen diskurtso kolonialak sorturiko irudi ezkorretatik askatzea, indiotasuna zerbait positiboa dela ezarriz. Gainera, lortu egin zuen erakustea munduan zeuden gatazka politiko, militar, kultural eta ekologiko asko
|
ezin zirela
konpondu herri indigenen eskubideak aitortu eta indarrean jarri arte. Gainera, Laugarren Mundua agertu egin zen globalizazio harrapariaren aurka ziharduen aktore geopolitiko sendo eta indartsu gisa (Delgado, 1996:
|
|
Negoziaziorako malgutasuna eta HIGEAren kontra ziren estatuak isolatzeko eta aldekoak laguntzeko deliberoa hartu zen. Halaber autodeterminazio-eskubidea eta herri indigenen eskubide kolektiboak
|
ezin zirela
negoziatu adostu zen. Gainera estatuen proposamenak artikulu zehatzei lotuta eztabaidatu ziren.
|
|
Azkenean nazioarteko testu indartsuago baten aldeko ekimen paradiplomatikoari ekin zioten. Indigenek kontaktuak izan zituzten gobernu-ordezkariekin, baina izandako «kontsultak
|
ezin zirela
HIGEAri buruzko lantalde berri bat ezartzeko erabili argi utzita». Kontsultak Laugarren Munduaren partaidetzarekin egin behar zirela, Giza Eskubideen Kontseiluak egindako lana indartzeko, eta ezin zirela 2007ko iraila baino gehiago luzatu (Indigenous Caucus, 2006) defendatu zuten.
|
|
Indigenek kontaktuak izan zituzten gobernu-ordezkariekin, baina izandako «kontsultak ezin zirela HIGEAri buruzko lantalde berri bat ezartzeko erabili argi utzita». Kontsultak Laugarren Munduaren partaidetzarekin egin behar zirela, Giza Eskubideen Kontseiluak egindako lana indartzeko, eta
|
ezin zirela
2007ko iraila baino gehiago luzatu (Indigenous Caucus, 2006) defendatu zuten. Kontsultak laguntzeko Batzar Orokorraren presidenteak Filipinetako enbaxadorea, Davide, izendatu zuen.
|
|
Hala ere, egoera begetatiboan, kaltetuak begiak ireki eta loaren eta esnearen erritmoa du, baina inguruko estimuluei ez die beste erantzunik ematen, Carles Escera Bartzelonako Unibertsitateko (UB) neurozientzia kognitiboko katedradunaren informazioaren arabera. Irudikatzeko eta erantzuteko gaitasuna duen egoera begetatiboa Duela gutxi arte uste zen paziente horiek
|
ezin zirela
komunikatu. 2000 urtean, Adrian Owenek eta Cambridgeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Medical Research Council-eko beste autore batzuek metodo bat ezagutarazi zuten, hura ikertzen lagun zezakeena.
|
|
Erabakia hartua izanagatik, aurkako bi sentipenek erasan zuten biziki bolada batean. Batetik, halako jokabideak
|
ezin zirela
ezkutuan gorde iruditzen zitzaion, eta itxaroten zuen agertuko zitzaiola egokiera aproposagorik hartaz guztiaz hitz egiteko edo egin beharrekoa egiteko. Bestetik, aldiz, ea nor zen bera inor epaitzeko, galdetzen zion bere buruari.
|
2013
|
|
Ordezkarien Ganberako errepublikanoek euren plana aurkeztu baino lehen, AEBetako Kongresuko beste ganberan, Senatuan, errepublikanoek eta demokratek bidea zabaldu zioten akordioari, itun bat lantzen ari zirela iragarrita. Behe ganberako errepublikanoek, ordea, bizkarra eman zieten Senatuko alderdikideei eta proposamen propioa aurkeztu, jakinda bi zirriborroak
|
ezin zirela
bateragarriak izan, edozein lege onartua izan dadin, ezinbestekoa da bi ganberek testu berbera adostea?. Izan ere, gutxiengoan dira errepublikanoak Senatuan; Ordezkarien Ganberan, berriz, gehiengoa dute, eta gehiengo hori baliatuta, blokeo politika muturreraino aplikatu dute.
|
|
Hala, hasiera hartan, maisuak erraten edo agintzen zionari estu lotu zitzaion Abdel Haqq, galderarik egin gabe, momentuan sortutako galderak ez baziren, jakina, korapiloren bati edo ez-ulertzeren bati zegozkionak?: horrela menderatu zuen mutilak, ezari-ezarian, lauta, hitz egiteko modu bat zen hura, haatik, ongi erran baitzion Mustafak ez lauta ez bertze instrumentuak
|
ezin zirela
guztiz menderatu?, horrela garatu zuen prestakuntza teknikoa. Momentuko zalantzek eta ez-ulertzeek sortutako galderez gain, baina, Abdel Haqqek bazituen bertze batzuk, ordura arte. Abdel Haqqek hamabi urte zituen, eta bi urte zeramatzan jada lauta ikasten?
|
|
Are gehiago, urpekoei buruz beste armei buruz baino xehetasun gehiago eman zuen. Urpekoek sortzen zituzten kalteak zein ziren azaldu zuen, bereziki urpekoengatik merkantziak itsasoan
|
ezin zirela
lasai ibili. Eta aliatuek urpekoak suntsitzeko modu hoberena oraino ez zutela asmatu aitortu zuen 1917ko maiatzean.
|
|
1856-1938) hiru ideia nagusi defendatu zituen, arazo psikologikoak zituzten bezeroek lehenaldiari buruzko galderei emandako erantzunetan oinarritzen zirenak. Batetik, bezeroek zituzten sintomen jatorria inkontzientean zegoela eta, ondorioz, bezeroak
|
ezin zirela
haien arrazoiez jabetu. Bestetik, uste zuen berak aztertutako arazo gehienek zerikusia zutela desio sexualak asetzeko zailtasunaren ondorioz sortutako gatazka sexualekin.
|
|
Hala, hasiera hartan, maisuak erraten edo agintzen zionari estu lotu zitzaion Abdel Haqq, galderarik egin gabe –momentuan sortutako galderak ez baziren, jakina, korapiloren bati edo ez-ulertzeren bati zegozkionak–: horrela menderatu zuen mutilak, ezari-ezarian, lauta –hitz egiteko modu bat zen hura, haatik, ongi erran baitzion Mustafak ez lauta ez bertze instrumentuak
|
ezin zirela
guztiz menderatu–, horrela garatu zuen prestakuntza teknikoa. Momentuko zalantzek eta ez-ulertzeek sortutako galderez gain, baina, Abdel Haqqek bazituen bertze batzuk, ordura arte –Abdel Haqqek hamabi urte zituen, eta bi urte zeramatzan jada lauta ikasten– isildu egiten zituenak.
|
|
Bazterrak aspertzeraino! Desertura alde egiteko gogoa zenuela, poeta libreak
|
ezin zirela
gortean bizi! Eta, zer zen zuretzat delako desertua?
|
|
Denak maite zituen, baina gehien-gehien apoen kantua. " Oi, ene!" zioten apoek," Oi, Oi, Oi ene!", eta Adriani iruditzen zitzaion zerbaitek ustekabe bat eman ziela eta
|
ezin zirela
isildu, behartuta zeudela" Oi, Oi, Oi ene!" etengabe kantatzera, eta izarrek ere, haien konpasa hartuz, kantu haren arabera egiten zutela ñirñir," Oi, Oi, Oi ene! Oi, Oi, Oi ene!".
|
|
(...) eta frantsesak izanik,
|
ezin zirela
hiribilduan bizi, Errege gure Jaunak agindu zuenari jarraiki; hiribildutik erbesteratuak izan ziren gehiago itzul ez zitezen desterrua hautsiz, eta hala eta guztiz, salatua, Jaungoikoaren maitasunari eta zuek kudeatzen duzuen erret justiziari muzin eginez, itzuli egin da desterrua hautsiz, eta bertan egon eta bizitzeko asmoa duela; eta ezin zaio utzi, zeren eta bizimodu txarrean jarraituz gero et...
|
2014
|
|
Martxoan Garaiko triatloia bertan behera geratzeko arriskuan izan zen, baina azkenean ekimenari eustea lortu zuten. Orduan sortu zitzaien arazoa zen egun berean txirrindulari proba bat zegoela eta biak
|
ezin zirela
garatu egun eta probintzia berean lege batek zehazten duenez. Baina proba hori erlojupekoa zenez, azkenean Aldundiko trafiko sailak baimena eman zien.
|
|
Ez. Bilbon maila altuko kontzertuak antolatu
|
ezin zirela
uste zenean egiten genuen guk hori. Last Tour [International] iritsi zenerako hazi denak ereinda zeuden.
|
|
" Ikerketa horietan, espezie batzuk identifikatu dira, baina erdia baino gehiago identifikatu gabe dago. Orain arte mikrobiota edo mikrobioma egin diren azterketen muga izan da in vitro haz daitezkeenak baino
|
ezin zirela
ikertu, eta horiek oso gutxi dira. Oraingo teknologiekin, ordea, batez ere sekuentziazio masiboekin, gene guztiak ikusteko aukera dugu, nahiz eta bakterio guztiak ez ezagutu".
|
|
Hori da. Teoriko ero batzuek bai; esana zuten horrelako izarrak egon zitezkeela, baina
|
ezin zirela
ikusi. Inork ez zien kasurik egin.
|
|
Setati zegoen Tomskeraino «emirraren bizkar» joateko, eta arrazoi zuen, azken batean. Destakamentu ugari zebilen lautada arakatzen konboiaren bi aldeetan, orain hegoaldean, orain iparraldean, eta hura ikusita garbi zegoen
|
ezin zirela
bi versta egin berriz ere harrapatua izan gabe. Zaldizko tatariarrez josia zegoen alderdi osoa, eta, batzuetan, lur azpitik sortzen zirela zirudien, euri erauntsiak lur azalera erruz ateratzen dituen zomorro kaltegarrien pare.
|
|
1838 urtean, Barbados irla baketsuan matxinada arraro eta odoltsu bat gertatu zen.Bi sexuetako berrehun negro inguruk, zeintzuek berriki askatasuna lortua baitzutenMartxoko Aldarrikapenaren bitartez, beraien nagusi ohiarengana jo zuten, Glenelgdelakoarengana, berriro ere menpera zitzan eskatuz(...) Nire susmoa da(...) Glenelg-en esklaboak harekin maiteminduta zeudela,
|
ezin zirela
hura gabe bizi.
|
|
Kontatzen du Jean-Baptiste Murangirak, Ruandako masakreetan hiltzen aritu zenetako batek, euren herriko elizan sarraskiak izan eta gero, txakurrak eta piztiak baino
|
ezin zirela
barrura sartu. Gorpuak jatera sartzen ziren elizara txakurrak, barruko kiratsa jasateko ezinezkoa zelako pertsonentzat.
|
|
Ez zuen pentsatuko, bestetik, hainbeste informazio eman zitekeenik hain dei laburrean, 40 segundo, 50, minutu bat baino gutxiago betiere. Argi zuen mundu guztiak mota horretako deiak
|
ezin zirela
minututik pasatu, hor zegoela muga.
|
|
Irakurri zuen nola eraman zuten udaltzainek 73 urteko andrazko bat ospitaleko larrialdietara, supermerkatuan oihu batean aritu zelako, langileei oihuka, gainontzeko bezeroei. Etengabe errepikatzen zien emakumeak beste guztiei hildakoak zirela eta
|
ezin zirela
han egon, supermerkatuan, hilobi batean egon behar zutela, edo erraustuta, baina ez supermerkatu batean. Ospitalean ere ezin izan zuten sosegatu, ez hitzekin behintzat, nullius in verba.
|
2015
|
|
Orduz geroztik, dinamika horretatik bertze hamarnaka laborantza elkarte sortu dira, Ipar Euskal Herriak bere Laborantza Ganbara propioa sortu arte. Bide hori hartuz, Ipar Euskal Herriko laborantzako eragileek argiki erakutsi dute beren beharrak
|
ezin zirela
egitura urrun baten bidez kudeatu, baizik eta tokian berean, tokiko beharrei ahalik eta hurbilen.
|
|
Erabakiak orain arteko anbiguotasuna amaitzea du helburu. Afera horren inguruan, Auzitegi Konstituzionalak 2012an eman zuen bere iritzia, baina Goreneko eta Auzitegi Nazionaleko epaileek ez dute modu berean bete irizpidea.2006an Goreneko epaile batzuek tira egin zioten hari bati jarraituz, 2012an Auzitegi Konstituzionalak epai batean berretsi zuen polizia etxeko deklarazioak
|
ezin zirela
froga gisa erabili. Zehazki, ebatzi zuen polizien aurrean eginiko deklarazioek ez zutela froga baliorik ez baziren instrukzio epailearen aurrean berresten.
|
|
–Azkenean, enperadoreek ulertu zuten herriak
|
ezin zirela
armen indarraz bakarrik menperatu. Ulertu zuten desberdin egiten gaituena arriskutsua dela.
|
|
Lau mila kilometroko bidea da. Autobusak leiho txikiak zituela kontatu zidan senarrak, eta
|
ezin zirela
ireki, hori gogoratzen du beti. Errumaniatik irteteko egin zuten lehenengo geldialdia, badakizu, Errumania eta Hungaria arteko mugako poliziei ordaintzeko; Portugalera iristean gelditu zen bigarrengoz autobusa, Lisboara arribatzean.
|
|
Denak maite zituen, baina gehien-gehien apoen kantua. " Oi, ene!" zioten apoek," Oi, Oi, Oi ene!", eta Adriani iruditzen zitzaion zerbaitek ustekabe bat eman ziela eta
|
ezin zirela
isildu, behartuta zeudela" Oi, Oi, Oi ene!" etengabe kantatzera, eta izarrek ere, haien konpasa hartuz, kantu haren arabera egiten zutela ñirñir," Oi, Oi, Oi ene! Oi, Oi, Oi ene!".
|
|
Gaitz arraroen ikerketa taldeagaz berba egin baino ez zutela gura erantzun zien Tom ilobak, Bitor beren-beregi Europatik joandakoa zela, anaiak pairatutako gaitza garatzeko aukera handiak zituela, izan zezatela erruki poxi bat. Trajedun bosgarren tipo batek amultsuki adierazi zien Harvardeko ikerketa-taldeek herritarrei erantzuteko protokoloa dutela, ezin diotela edozein zorori edozein unetan kasu egin, ez ote ziren jabetzen ikerketa-taldea munduko biztanleriaren onerako ari zela, zilborrari begiratzeari utzi eta hurkoen beharrizanak ere aintzat har zitzatela, otoi, heriotza andana ekidin zitzakeen aurkikuntza lanak
|
ezin zirela
bakarraren premiengatik eten. Lasai etxeratzeko, ziurrenik ez zela horren larria.
|
2016
|
|
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak babesten duten egungo gobernuak iaz hartu zuen agintea. " Aldaketaren gobernuak aurretik sortutako errealitate hori jaso zuen; argi genuen gauzak
|
ezin zirela
egun batetik bestera aldatu", azaldu du Balbasek. Egun, baina, gobernuak huts egin diela sentitzen dute suhiltzaileek.
|
|
Horrek, garai zaharretako herrien arteko lehia baretu egiten du. Lehen bazirudien herri bakoitzak bere sekretuak zituela, eta ondoko herrian
|
ezin zirela
kontatu. Gaur egun arraunlariok talde desberdinetan arraunean egin dugu, eta nik uste dut arraunlarien artean kiroltasuna handiagoa dela.
|
|
korrejidoreena, hau da, Gaztelako legea; Diputazioarena, Foru legea; eta Elizarena. Jesuitek esaten zuten Loiolan lanean ari ziren matxinoak
|
ezin zirela
atxilotu, hura leku sakratua zelako. Jesuitek ez zuten nahi han atxilotutako jendea epaitzerik.
|
|
Esanguratsua da. Maiz esan da azken bi hamarkadetan bozetan
|
ezin zirela
denek berdintasunez lehiatu. Hala gertatu zaio Otegi berari ere, legez kanporatzeak, jazarpena eta espetxealdia tarteko.
|
|
Bigarren aldiko bere ahulezia agerira azaldu zen, sugeak jadanik neskaren eraginkortasun handia argira utzirik. Emaztearen probokatzailearen auzia hortxet has zitekeela zirudien, edozoin gauza eginda, beti bere errua izanen zelako, gizonak ondoriorik gabe
|
ezin zirela
keinukatu iduri zuelako. Hori zen hortxe sortzen ari zen filosofia eta ustekabean, Eba horretan sarturik zegoen.
|
|
liburu hura argitaratu nuenean, 80eko hamarkadan, artean feminismoak ez zuen sortu intersekzionalitatearen kontzeptua, prozesu baten lehen pausoetan ginen, eta orain askoz sakonago ulertzen dugu nola elkarlotzen diren identitateak eta borrokak. Emakumeez hitz egin nuen batez ere, emakume langileez eta emakume beltzez aritu nintzelako, eta nire argudio nagusia zen
|
ezin zirela
arraza, klasea eta generoa bereizi. Jakina, euskal borrokaren testuinguruan hizkuntza benetan da garrantzitsua, zapalkuntzaren marka darama, beraz, AEBetako testuinguruan arrazak eta arrazakeriak daukaten antzeko funtzioa bete dezake.
|
|
Eta artista horiek irudikortasunak sortzen zituzten. Jende askorengan horrenbeste etsaitasun sortzen zuten, ezen uste baitzuten
|
ezin zirela
artistak eta artisauak hiritarren eskubide guztien jabe izan.
|
|
" Nehork ez daki zer diren agotak, nondik jinak diren, zendako deituak diren agotak". Arnaud Idiartek dio segurua dela beste jendetarik bereizirik egoten zirela,
|
ezin zirela
ezkondu auzo-herritarrekin eta Anhauzeko elizan horien ate bat badela, orain tapatua dena. Historikoki frogatuak diren ezaugarriak dira hauek.
|
2017
|
|
Jarraian, 2013-2017 epealdirako zarauzko euskara-planaren aurkako epaia aipatuko dugu, eta hizkuntza-irizpideen inguruan esandakoak aztertuko ditugu. zarautzko euskara-planaren helburu nagusia da euskararen erabilera udalean indartzea eta zabaltzea, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza bezala. auzitegiak ebatzi zuen helburu hori zilegi zela eta
|
ezin zirela
baztertzailetzat hartu euskara sustatu edo indartzea helburu duten planaren atalak, gaztelaniaren ofizialtasunaren izaera eta gaztelaniadunen hizkuntza-eskubideak gutxiesten ez diren neurrian. eskubide horiek bermatze aldera hiru egoera ematen zirela jaso zuen. (6 oinarri Juridikoa).
|
|
Emakumeen eskubideak are gehiago mugatzen zituen beste sistema bat ere eratu zuten, compadrazgo zeritzona, eta, haren bidez, gizonek zuten haurren gaineko agintea ere. Gainera, emakume indigenek meategietako mita lanerako errekrutatuko ziren langileak erreproduzituko zituztela ziurtatzeko, senar-emazteak
|
ezin zirela
bereizi zioten legeak egin zituzten espainiar agintariek, eta, beraz, emakumeak, nahi ala ez, behartuta zeuden senarren atzetik joatera, baita meategietako kutsadurak heriotzagune bihurtutako esparruetara ere (Cook Noble 1981: 205 -206). 77
|
|
Esertzen zen bere mahaiaren aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak
|
ezin zirela
gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure konfiantzazko eremua.
|
|
Erantsi zuen, eskura ematearen modalitateak?
|
ezin zirela
–inola ere negoziatu?. Zoidok, berriz, armak itzultzeko ez ezik, ETAri eskatu zion desegiteko, damua agertzeko, biktimei barkamena eskatzeko, zorrak ordaintzeko eta indarrean den legedira makurtzeko.
|
|
Le Rouxek beste mezu bat utzi zuen martxoaren 18ko prentsa oharrean: armak
|
ezin zirela
–manipulatu?, horrek judizialki, egia azaleratzea oztopa, zezakeelakoan.
|
|
Ze espero zenuen ba? Esan nizuen holako gauzak
|
ezin zirela
gazteen esku utzi.
|
|
Noiz arte iraun zuen galtza luzeak jantzi
|
ezin zirela
esaten zuen debekuak?
|
2018
|
|
Emakumeak gizarte zibilean sartu baina aldi berean handik baztertu nahian, Hegelek sorberritu egin zituen Kanten teoriako kontraesanak. Hain zuzen, Kantek zioen norbanakoak jabetza bihurtzen zirela ezkonduz gero, eta, Hegelek baieztapen haren kontra egin zuen arren, hark aldeztutako ezkontza-kontratuan ere ziurtzat jotzen zen emakumeak ez zirela norbanakoak,
|
ezin zirela
izan, baina aldi berean bazirela. Hegelek errefusatu egin zuen elkar erabiltzeko edo jabetzak trukatzeko ezkontza-kontratu hura, baina ontzat jo zuen kontratu hartan emaztea senarraren mende egotea.
|
|
Korrika zeharkatu zituen herriko txoko guztiak eta leku haietako bakoitzean zeuden pertsonen epaiak sumatu zituen bere azala erretzen. Institutuko ikasle eta irakasleen ahotsa iritsi zitzaion belarrietara, eskolatik kanporatu behar zutela proposatuz, jarrera horiek
|
ezin zirela
onartu, arbuiagarria zela erabat. Iruditu zitzaion horma batean bere kontrako pintada bat ikustea, Beire kanpora!
|
|
Azken aukera bat. Horrela esan zioten Itziri, azken aukera zuela hura, azken aldia izango zela familiakoek laguntza eskainiko ziotena,
|
ezin zirela
beti atzetik ibili jaramonik egiten ez zien eta hainbeste aldiz etxetik ihes egindako neskari, jada ez zituela hamazazpi urte, lehenengo biderrez ospa egin zuenean bezala, orain hogeita zazpi zituela, eta nahikoa zela. Etxekoen mehatxuek ez zioten beldur erdirik ere ematen Itziri, baina ume bat ekartzeak bai, eta, biziraun nahi duen abere beldurtu batek bezala, otzana izan behar bada babesa edukitzeko, ba izan, eta helduko dira otzan izateari uzteko garai hobeak.
|
|
aurrez aurre eta elkarren kontra dauden bi alde batzen ditu hemen ere. Inolaz ere batu ezin zirenak leku berean batzen baitziren
|
ezin zirela
batu adierazteko.
|
|
Gero, bitxia izan zen kontua, nire jarduna ez baitzen horrenbeste unibertsitatera zuzendu. Nire jarrera izan zen irakasleak
|
ezin zirela
Estatuko funtzionarioak izan, baina unibertsitateko katedradunek ez zuten Jaurlaritzaren eskuetara pasatu nahi, eta hor amore eman zen, tamalez.
|
|
bereziki aberatsa azido oleanolikoan ez dago ekilore-oliotan, palma-oliotan eta hazi-oliotan, eta ia aztarnarik oliba-olioan. Orain dela gutxi arte uste zen lipoproteinak edo dietako koipea garraiatzen zuten partikulak
|
ezin zirela
garunera iritsi, hori eragozten duen hesi bat dugulako. «Hala ere, orain badakigu hori ez dela horrela», zuzendu du ikertzaileak.
|
|
Arrazoi pragmatiko soila, nahi bada; baina substantziala funtzionatzeko. Era berean, laster ikusiko da ikastolentzako testuak
|
ezin zirela
egin euskalki bakoitzean.
|
|
Euskarazko irakaskuntza erakundetzeko Hezkuntza Ministerioan esperantzarik
|
ezin zirela
jarri ondorioztatuta eta Diputazioaren utzikeriazko jarrera ikusita, ikastola batzuek hirugarren bide bat jorratu zuten, udalen babesa lortzearena alegia. Munizipalizatzeko prozesua garai horretan hasi bazen ere, ez zen horretan burutu, eta ez zuen kasu guztietan amaiera positiboa eduki.
|