Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2.337

2000
‎Salamancako katedran irakaskuntza lan ona bete zuen, bereziki Ameriketan indioekin egiten ari ziren gehiegikeriak, Frai Bartolomé de Las Casas misiolariaren salakuntzetan oinarriturik, bere iritzien gogoetetan osatzean, Relectiones zirelakoak burutuz. Bere hitzaldi haietara joaten ziren Zuzenbidean aritzen ziren ikasleak ez ezik zenbait irakasle ere, hauen artean Martin Azpilkueta nafarra. Hitzaldi haietako azkenengoak, 1539 urtean, De indis eta De iure belli deritzen saioak, garrantzitsuenetarikoak izan ziren.
‎Zuzenbidea eta Letrak Aix en Provence hirian egin ondoren Parisera aldatu zen, 1914an doktoretza egiteko. Sorbonan ez ezik beste toki batzuetan ere eskolak eman zituen. Frantziako IV. Errepublikan kontseilari izan zen, De Gaulle jeneralaren kontseilari juridikoa ere bai eta, mentalitatez hain zabala zenez, seguruenik, beregandiko ideia izan zen De Gaullek euskaldunoi euskarazko eskolak eskaintzea ere; baina, zoritxarrez, eskainitakoa betetzera ez zen iritsi.
‎Eta ez edonolako ofizialtasuna, epaitegietan erabili beharrekoa baizik. Eta, gaur egun, han ez ezik hemen ere epaitegietan euskarari sarrera ematea nekeza zaigu, nahiz eta gaztelera zein euskara maila berean ofizialtzat hartuak izan. Badugu hor euskaldunok eta Euskal Jaurlaritzak zereginik.
‎Harantzago joanaz nioen, nik gazteleraren aurka ez nuela ezer, nire bigarren hizkuntza nuela eta maite ez ezik beharrezko; hala ere, etorkizunari begira, hirugarren baten premian geundela zientzia, teknika eta harreman zabalagoetarako, eta beharrezko ikusten nuela ingelesa, noski. Aurretik Quebec aipatu nionez eta ondotik ingelesaren baliapen hobea, nire erantzuna ez zuen hain gogoz hartu.
‎Historia gaia errazegi nahasten da alde guztietatik begiratu ezik. Uste horretaz ahalegindu nintzen Hondarribiko elizaren historiagintzan, alde batetik ez ezik beste zenbait alderditatik lekukotasunak ikusiz eta kontuan hartuz, horrela osatu bainuen Santa María de la Asunción de Hondarribia. Historia, arquitectura y arte (1998) liburuan historiari zegokiona.
‎Euskara ez ezik latina ere irakatsi beharra ote dugu. Zeren, 1998an Euskal Erkidegoko Legebiltzarrerako hauteskundeetan politikarien aldetik astakeriarik aski entzun izan dugu.
‎Baina bere herriaren alde gizontasunez begiak itzarririk adi egon nahi dutenei, Arturo Campionen Navarra en su vida histórica (1929) eta El Genio de Navarra (1936) deritzen liburuen berrirakurketa komeni zaie. Gainera, gogoan izan Campion zenak Lingua Navarrorum eredugarri hura har eta, ikasi ez ezik, euskaraz idazteari ere eman ziola.
‎aipatu. Madre, ren ordez, edo gurasoengandik ikasitako. Jaungoikoa? aldarrikatu. Dios, en ordez, zigorrik larriena leporatu beharra zuen, eraztuna eskuratu ez ezik, eskolako mutilik ankerrenak galtzak jaitsi eta maisuaren mahaian ipurdiz gora jartzen baitzuen, maisuak idizilez zigortzeko. Horren beldurrak behartzen zituen haurrak gazteleraz egitera eta gurasoak, haurrok eskolatuak izango baziren, euskara baztertu eta gazteleraz ahalegintzera.
‎Alderantziz, izen horretaz oroitzen zenean, Euskal Herrira bueltatu nahi izaten zuen, Rocío García de Mainuetaren larrua behin eta berriz jotzeko. Hankarteko makila ez ezik potroak ere barruraino sartzeko, mendekuz, gorrotoz, askatasunez. Eta titietatik heltzeko, min egiteraino, Eider itotzeko erabiliko zituzkeen esku eta indar berberez, mendekuz, gorrotoz...
‎Kontua da martxoa ez ezik apirila ere ziztuan joan zela, eta noski, maiatzean oso gutxitan azaldu zen Eider pisutik, Irlandako bidaiaren prestaketetan baitzegoen buru belarri murgilduta, eta Irlanda ez zen beste edozer bigarren mailara pasatzen zuen automatikoki.
‎Baina, ulertu ez ezik, bertze galdegite bat nuen nik buruan orduko:
‎Eta, bat batean, hutsune handi baterat zabaldu zitzaizkidan bortz zentzuen leihoak, bortzak baterat, eta bihotzak ez ezik buruak ere ihes egin zidan hutsune hartarik, kordea galtzen nuela.
‎Zeren, teologoa ez ezik filologoa ere izanik, biziki maite baitzenuen euskara... halako moldez, non ongi baino hobeki oroitzen baitut, nola egin zenidan Axularren aipu hura, buruz:
‎" Hona hemen, hona hemen bai, zuen etorkizuna, eta damu zaitezte, bada...!", erakusten zuelarik modu hartan ezen ezin hobeki mugitzen zituela teatroaren hariak, nola baitzegokion, hezkuntzaz eta ikaskuntzaz, jesuita bati. Eta, sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria, eta, hala berean, nekez adituko zen bere sermoi haietan eliztarren xuxurlarik, zeren eta haiek guztiak izaiten baitzituen berari adi, hitzarekin ez ezik bozarekin ere liluratuko balitu bezala, bozaren sekeretu guztien jaun eta jabe.
‎Baina ama ez ezik, ni ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan, kontatu zuenean ezen bazela etxe batean zortzi urteko mutil bat, bekatu mortalean hil eta infernurat joan zena. Eta nola kontatu zituen ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak xehetasun oroz, zatiz zati eta puskaz puska, oinetako azazkaletarik hasi eta buruko azken ileraino...!
‎Baina nik gehien igurikitzen nuena, zeren, bai aita Bartolomek jauregian, eta bai jesuitek Iruñako kolejioan, bertzerik ez baitzidaten irakatsi, ez zenuen aipatu ere egin. Eklesiastikoan ez ezik Erran Zaharretan eta Salmoetan ere azaltzen denaz ari natzaizu: Initium sapientiae timor Domini, baina ez, ez zirudien ezen Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen harri.
‎ekaitza duk batez ere, noiz eta aro batetik bertzerat egiten baitu eta noiz eta bide berrien urratzerat abiatzen baita, nola gertatzen den egun. Eta, nola diagonaletarik hobeki adieraz daitezkeen ekaitzaren errealitatea eta ekaitzaren desoreka koadroaren simetri ardatzetarik baino, hala bihur daitezkek diagonalak koadroaren ardatz. Edo erran zezakeat, bertze hitz batzuetan, ezen pintura zaharrean koadroa bat zela eta beti bat zela, bere osoan ez ezik zati bakoitzean ere; pintura berrian, aldiz, iduri bakoitzak eta zati bakoitzak bere libertatea dik, bere dantza dantzatzen dik, eta koadroaren batasuna elementuen libertate horretan eta dantza horretan aurkitu beharra zagok bertze deusetan baino gehiago, formen libertateak libertatearen forma islatuko balu bezala... —eta, bere teoria hura azaldu ondoren, bere ondoreak atera zituen—:
‎Eta enetzat ere Jainkoak egin tenplu hori gizonek egin ditzaketenen gainetik zagok... —erran zidan osabak, zeina hitzez ez ezik begiz ere mintzatu baitzitzaidan, argiz gainezka zituen bere begietarik, mens mundi aren bihotza bere bihotzean taupaka balu bezala; edo Leonardoren kintaesentzia; edo Brunoren mens indita rebus a7.
‎Eta aita —gainbeherari eta kinka larri hari buru egiteko, buruan irakiten zituen ideiei gorputz emaiten ziela eta bide berriak urratzen—, Baionako, Donibane Lohizuneko eta Pasaiako portuetako arduradunekin eta inguru haietako dendariekin eta tratulariekin harremanetan jarri zen. Eta, nola muturra nonahi den sartzen baitzuen, hala sartu zen, arrantzaren munduan ez ezik —Donibaneko bakailao untzienean nagusiki—, kafearen eta txokolatearen, baita tabako eta tabako hautsaren munduan ere, Baionako arno saltzaileekin zituen tratuak eta irabazpideak ahantzi gabe. Olagintzaz denaz bezainbatean, berriz,, eta ateak egiteari utzi, eta segak, igitaiak, aizkorak eta aingurak egiten hasi zen.
‎Kontakizunaren akabatzeko, ordea, derradan ezen ikusleek bi zezen haiek izan zituztela sari, hain izan zen perfeta eta akasgabea jendearen lana, zeren, alde batetik, plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean, eta, bertzetik, zeren ez baitzegoen zalantzarik ezen zezen bi haiek akabatu zituztela, osorik ez ezik puskaz puska eta mokoz moko ere bai, atomoz atomo, frogatzen zutelarik, modu hartan, ezen Demokritoren teoria atomista egiazkoa bezain errefutaezina zela. Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan eginikako kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina, zeren, zezen haiek atsegin sari zituztela jakin bezain fite, burdinak eta harriak, ikatza eta egurra eraman baitzituzten ikusleek plazarat, eta han berean erre eta xispildu zituzten bi zezenak.
‎Izan ere, Alessandro, tapizen eta alfonbren alderakotzat, gizon aditua da eta fidantzia osokoa... eta, horregatik, Urbiainerat etortzeko mezua eta gaztigua utzi diot, Donibaneko porturat hel dadinerako —eta, barrenaino hats hartzen zuela, erran zuen—: Baina alfonbrak eta tapizak ez ezik, koadro batzuk ere ipini nahi nituzke, eta horretarakotz... —eta isilik geratu zen istant batez, mahaiari beha.
‎Eta ni ere, paradoxa haren aitzinean, zurturik bezala geratu nintzen... Ordea, urteak aitzina doazkidan neurrian, ongi bai ongi ohitu behar izan dut paradoxa horretarat, zeren eritasunean eta zorigaiztoan ikasi baitut ezen badirela huts hura baino hutsagoak diren hutsak, espazioa ez ezik denbora bera ere eta bizitza bera ere bete dezaketenak eta betetzen dutenak. Baina ene arimak deus guti zekien orduan hartaz, zeren gazte bainintzen eta zeren gaztetasunaren indarra bainuen, hutsaren gainean jauzi egiteko...
‎Izan ere, zentzuak eta ebidentziak erraiten didate ezen ez dagoela meza itemisaest etik hasterik, zeren nihaur ere izana bainaiz nehoiz, mezazale ez ezik, mezajale ere, eta zeren baitakit, halatan, zertaz ari natzaizun: bada baldinba, nola liburuaren anitz orritan jauregiko jendeaz ariko bainatzaizu, eta nola batzuk eta bertzeak hemendik harat eta handik honat ikusteko parada izanen baitugu, jauregia eta jauregi ingurua zer nolakoa zen adieraziko dizut berant baino lehen.
‎Orduan bai, istantean altxatu zizkidan berriro begiak, baina begi haiek, ezusteko batez ez ezik, kezka batez ere mintzatu zitzaizkidan, erran nahi balidate bezala: " Argi ibil, Joanes, burutik egiten hasia haiz, eta burua begiratu huke".
‎Larrutik ordainduko duala erran diat, eta larrutik ordainduko duk! —keinatu ez ezik jaurtiki ere egiten zuen gizon baten aitzinean zegoen anaia, desbenturatuki.
‎Baina osaba konbentzitzeko gai ote nintzen eta ene argumentuak hain pisuak ote ziren? Zeren, hasteko, bazkalorduan —hantxe genituen egun hartan osaba Joanikot eta Pedro Huizi ere, zeinak, bertze nonbait erran dizudan bezala, haserre antzean baitzebiltzan sasoin hartan, eta zeinak, egun hartan ez ezik, bertze anitzetan ere etortzen baitziren bazkaltzerat, aitak hala nahi izaiten zuelako, hura etxean egoiten zenean—; bazkalordu hartan, bada, ez zen bertze mintzagairik izan, Mattin eta Elbiraren artean gertatua baizen. Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara.
‎Eta nigar zotinka jalgi nintzen handik, sentsazio ilun bezain garratz harekin, zeinak adierazten baitzidan ezen laguntza bila joan eta laguna galdu nuela, zeren, maisu ez ezik, lagun ere izan bainuen ordu arte osaba, konfiantzazko laguna.
‎Eta kontseilari haien artean mendekua nuen labana, eta gorrotoa eta urguilua zorroztarri. Eta neure mendeku nahiaren eta neure odol irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan jakin nuen ezen ez ninduela nehork geldiaraziko... zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren, eta zeren gorputzean ez ezik ariman ere sentitzen bainituen.
‎Eta kontseilari haien artean mendekua nuen labana, eta gorrotoa eta urguilua zorroztarri. Eta neure mendeku nahiaren eta neure odol irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan jakin nuen ezen ez ninduela nehork geldiaraziko... zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren, eta zeren gorputzean ez ezik ariman ere sentitzen bainituen.
‎—eta, eri erakuslea goititzen zuela, erantsi zuen—: Hala, bada, jakizu, alde batetik, ezen Potosi goiti beheiti doala eta gaurkoa ez dela atzokoa, zeren egun bateko zilarra biharamuneko hauts bihurtu baitzen —Sibiliatik atera zenetik bere galeoiko hainbat kideren ezpainetarik aditua zuen iritzia aditu zion Joxek aita Zacaríasi ere—, eta zeren, harat joaitea, ondorez, nekea eta gaitza ez ezik, erokeria hutsa ere izan baitaiteke, baita munduko ezpataririk handienarentzat ere, zure entseiuaren fruituak idorrak, agorrak eta hautsaren parekoak izan litezkeelako, finean. Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi haietarik bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak...
‎Bizkaitarrak, zeina baitzen, urguilutsua ez ezik, liskartia ere, erran zuen:
‎Izan ere, biharamunean —merkatu egun hartan, beraz, zeinean, aziendak eta ganaduak ez ezik, bertako fruituen miresteko parada ere izan baikenuen: patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu, hauek zaku batzuetan, horiek moritxearen palmaz eginikako saskietan eta haiek ihizko otarreetan—, bortz gizon iritsi ziren Santo Tomáserat, zaldiz, gibeletik morroi batzuk zituztela, batzuk zuriak, beren asto eta mandoetan, eta bertzeak, gehienak, indiar horiak, oinez zihoazenak, bakoitza bere kargarekin, zeren eta haien artean lau motatakoak baitziren zamariak:
‎Baina orduan bizkaitarra oldartu zen, eta ez ez zekielako ezen ur irakinean ez zela eulirik pausatzen, baina harroegia zelako nehork eulitzat har zezan. Eta aulkitik altxatu, eta maginatik ezpata ateratzen zuela, erran zuen:
‎Zeren zure sinesterik gabe ezin egin baitezaket aitzina... eta zeren zure oferenda hori izan baitaiteke zure sineste faltaren ordaina"; eta, nola nik hain maite bainuen aita, erran nion: " Be hatza ez ezik, oin osoa ere bai";" Ez, ez", ihardetsi zidan hark," hatzarekin aski izanen duzu, zeren erlikiako gorpuzkiaren neurrikoa behar baitu, mirakuluaren eskertzeko, Jainkoari egin beharreko oferendak. Baina, hori bai", mehatxatu ninduen," jakizu ezen hau kontu ezin seriosagoa dela eta, baldin orain eman hitza betetzen ez baduzu, zuhaur izanen zaitugula hilotz, berant baino lehen, eta infernurako bidean, ondorez, hitza jateagatik"; eta, erranaren arabera, iragan zuen gizonak gaua aitarekin, erlikia bi eskuen artean zeukala, Avilako santari otoitz eginez debozione osoz...
‎—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela... baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
‎Eta, aitona Nikolasen oroitzapenarekin batean, gogoan ditut Juvenalen hitzak: Morte magis metuenda senectus, zeren, ulertu ez ezik, sentitzen ere hasi bainaiz ezen zahartzaroa heriotza baino beldurgarriagoa izan daitekeela.
‎—Eta, lehen eginkizuna ez ezik, bigarrena eta hirugarrena ere bai...!
‎" Orain dela zortzi bederatzi urte erran niana erranen diat berriro... zeren eta orduan zismatikoa hintzen, eta orain ez gutiago... Baina, zismatikoa haizen arren eta ni katolikoa, biok ere giristinoak gaituk, nola baita Pedro ere, eta hargatik gaituk hirurok ere anaiak, odolaren baitan ez ezik, Kristoren baitan ere". Ailitez hire hitz horiek giristino guztien bihotzean erroturik, giristinoak giristinoen kontra para ez daitezen sekula mila gerla odoltsutan, anitzetan gertatu izan den bezala, eta hemendik aitzina ere gertatuko den bezala, segur...!
‎Eta hala zen guztia Rosa de Osoriorekin eta hala ehotzen zuen egunoroz zeta fin batez gure amorioaren oihala... eta hala eta halatan zen hura, munduan ezagutu izan ditudan bertze emazteki guztiekin konparaturik, diferent. Izan ere, ene amorio guztiak begietan hasi eta begietan akabatu izan zitzaizkidan, harekin izan nuena salbu... zeren Rosa jakintsua zen eta bere jakintasuna jartzen zuen gure amorioaren zerbitzuan, eta zeren, ondorez, behakoak ez ezik, hitzak ere genituen, eta hitzek are sakonago egiten zuten begiek adierazia eta are urrunago eramaiten gintuzten, urratsez urrats.
‎Baina, ongi ohartuko zinen bezala, jaun André, Antonio ez zen aise etsitzen zuèn edo lehen kolpean errendatzen zèn gizon flakoa eta herbala, eta, nola baitzen, halatan, setatsua eta ezin ostinatuagoa —ogi gogorrari ez ezik, harriei eta arrazoinbiderik gaitzenei ere hortzak zorrotz erakusteko gai—, hala, berehala ediren zion arrazoin ihardestezin hari ere ihardespena:
‎Oso jende ona dela, egoismoak eta harrokeriak kutsatu gabea: indiar gorri batzuk dira, hemen ez ezik Santo Tomásen inguruan ere bizi direnak. Baina bada hango eta hemengo indiarren artean alderik; izan ere, hemengoak ongi tratatu genituen, eta haiek berdin ihardetsi digute; Santo Tomás ingurukoak, berriz, gaizki tratatu zituzten, eta, ondorez, haiek guztiak erreboltatu ziren, guti batzuk izan ezik...
‎Eta ene gogogabetasun hura igarri egiten zitzaidan, baita trabailatzeko orduan eta bertze harremanetan ere, eta don Venanciok ere, zeinak bainindukan, semetzat ez ezik, adiskidetzat ere, igarri egin zidan, eta egun batean hala solastatu zitzaidan:
‎Eta Horaziok ideia ausart haiek zituen, eta ideia haiekin nola ez zen, bada, gaizki ikusia izanen, Quitoko unibertsitatean ez ezik bertze edozein unibertsitatetan ere, jaun André...! Baina Horaziok erran zuena eta bertze ingeles hark erran zuena... eta don Venancioren ingururat biltzen zen talde hartako bertze kide guztiek ere erraiten zutena aditzerat eman nahi izanen banizu, orrien faltan aurkituko nintzateke, zeren, arestian erran dizudan bezala, haiek guztiak, edo kasik gehienak, ikasiak eta buruz ongi jantziak baitziren, eta zeren don Venanciok jende haiek gonbidatzen baitzituen noizik behin bere etxerat, halako suertez, non guztiok izaiten baikintuen orduan solasturi, bazkari baten edo bertze zernahiren aitzakian... eta zeren, geure solas haietaz baino areago, doña Rosa de Osorioz mintzatu nahi bainizuke orain, eta harekin izan nuen amorioaz, zeina izan baitzen, ordu arte izan nituen bertze amoriozko historia guztien aldean, net diferent.
‎Eta neguaren erdian eguberriak izaiten ziren, eta festaburu hartarako, amak hala manaturik, etxean jaiotza ipintzeko usantza hartu genuen, zeren eta amaren sortetxean ere, han Ezpeldoin, usantza hura baitzuten. Eta jaiotza ezin ederrago hartan lurrezko iduriak jartzen genituen, bazelako Urbiainen baxeragile eta tupinagile bat, baxerak eta tupinak ez ezik lurrezko eta buztinezko bertze mila ontzi ere egiten zituena eta trebetasun handia zuena bai material haiek eskuz lantzeko eta bai idurien egiteko ere, halako tailuz, non harenak izaiten baitziren jaiotzan jartzen genituen iduri haiek guztiak: san Jose, Ama Birjina eta Jesus Haurra; artzainak eta ardiak, zaldiak eta astoak... baita hiru erregeak ere, errege egunez jartzen genituenak...
‎—Denbora guti daramat zurekin, Joanes, eta oraino ez zaitut behar bezala ezagutzen. Halarik ere, zure prezeptorea naizen neurrian, irakasle ez ezik zure lagun ere izan nahi nuke, zeren eta ni filosofoa eta teologoa bainaiz, eta zu, berriz, apez jaun don Frantziskok ongi erraiten duen bezala, etxe honetako filosofo tipia, eta, halatan, biok gara filosofo eta biok izan gaitezke lagun handiak. Baina, hasteko, zerbait argitu nahi nuke zurekin.
‎—Amorostu ez ezik, aspaldi ezkondu nintzen ni zientziarekin, jaun Marcel! —eta, eskua lehenik bihotzerat eta gero bururat zeramala, gaineratu zuen—:
‎Eta emazteki arraia zen, nahiz eta ezkondu bezain fite —Felisak hogeita hamabortz urte zituenean, beraz, zeren berant ezkondu baitzen— senarra galdu zuen; eta, senarra galdu ez ezik, bidean zuen haurra ere galdu zuen, hartaz erditzeko puntuan zenean, gure etxean ere inude baten beharrean aurkitu ziren puntuan hain zuzen ere, nihaur jaio eta handik denbora laburrerat, amari bularreko esne iturria agortu zitzaiolako, eritasun baten ondorez.
‎Izan ere, komunionea egin nahi ez nuelako, aitak zartako ikaragarri hura eman zidan eta kondenatuen gelan giltzapetu. Eta, gela ilun hartan beldurrak airean nengoela, nor etorriko... eta osaba Joanikot!, ene aingeru begiralea balitz bezala, bere adostasuna eta bere babesa eta geriza eskaintzen zizkidala... eta sekeretu bat ere bai, berea ez ezik enea ere izan zitekeena, eta enea zena jadaneko... zeren eta osaba Joanikot protestant baitzen, jaun Esteban Etxegoien etxeko ardi beltza bezalaxe, osabak berak jakinarazi zidanez, bere historiaren eta arbaso zahar harenaren berri emaiten zidala! Eta, erran ere, halaxe erran zidan osabak, eskua bere eskuz hertsatzen zidala:
‎Ordea, enetzat harrigarriena ez duk nehor urgainean oinez ibiltzeko gai izaitea, baina arrazoinaren aitzinatzeko gai izaitea eta, ondorez, filosofia naturalaren korapiloen laxatzeko gai izaitea, konparazione, nola egin baitzuen Arkimedesek, noiz eta formulatu baitzuen bere printzipioa, untzi eta belauntzien flotazioaren harroin dena. Zeren eta untzi on bat duenak untziz egin baitezake, oinez ez ezik, lasterka ere, ur gainean... baita hegan ere, haize oihala hegaltzat harturik.
‎berant ote nenbilen neure ondiko izugarriaren deitoratzen eta auhentzen hasteko? Zeren ordu hura heldua ez ezik iragana ere izan baitzitekeen orduko, eta zeren abiaturik egon bainintekeen, halatan eta ezustean, neure bizitzako argi urratzerik eta oilariterik gabeko gau beltzik beltzenean eta izugarrienean barrena...
‎Itsas inguru hartan geunden, bada, non baitzeuden arestian aipatu dizkizudan uharteak, piratek, kortsarioek, filibusteroek eta gainerako itsas lapurrek habiatzat eta gordelekutzat erabiltzen zituztenak. Baina, beren buruak babestu ez ezik, beren atakeak ere trazatzen zituzten itsas lapur haiek handik, batik bat Indietarik Europarako bidean zihoazen untzien kontra, zeren eta untzi haiek Indietako produktuz kargaturik baitzihoazen, eta zeren, halatan, handiagoa izan baitzitekeen harrapakinen fruitua: erran nahi baita ezen kasualitatez erori ginela itsas lapur haien atzaparretan, ekaitzaren eta ez bertze deusen karietarat.
‎" Baina munduan diren trabailari onest guztiek bezala, trabailua ongi eginez gero eskatuko ditugu guk ere eskatu beharrekoak, ongi baderitzozu..." Eta Mignonek biluztu eta solastu, biak baterat egiten zituen, eta nik ez nekien zerk nindukan liluratuago, haren gorputzak edo haren mintzamoldeak, gorputz hark eragiten zidan sukarrak edo haren hitzen egokitasunak... Eta ezpainak belarrian jarri, eta ezpainez ez ezik hitzez ere pot egiten zidala, biluztu ondoren erran zidan: " Ezkontzan sinetsiko banu, zu nahi zintuzket senar eta amorante...!" Ofizio batekin aski izanen ez nuelakoan, bi eskaintzen zizkidala, alegia...!
‎" Ongi da. Guztiak ahantziko ditugu, Eusebio Etxegoienek eta haren anaia Pedro Etxegoienek Noainen eta Amaiurren eginak... baita Esteban Etxegoienek Urbiaingo gazteluan eginak ere, nahiz eta honen bekatua bikoitza izan zen, zeren agramondarra ez ezik luthertarra ere izan baitzen, eta bere burua hil baitzuen ezin koldarkiago... baina hitz emadazu Nafarroaren zerbitzuan ariko zarela hemendik aitzina, eta Erromako Elizarenean. Eta kontu egizu ezen Nafarroaren zerbitzuan erraiten dizudanean, Nafarroa handi baten zerbitzuan erraiten ari natzaizula, zeren Nafarroa tipi zen eta Gaztelak eta Espainiak handi egin zuten".
‎Fatuus in risu exaltat vocem suam, vir autem sapiens vix tacite ridebit, zeren hura ez bainuen nehoiz ere irri karkaraka ikusi, eta irri egiten ere gutitan; aldi hartan, ordea, bai, behin baino gehiagotan ikusi izan nuen irri egiten osabaren ateraldiekin. Izan ere, negozioek hartaraturik, aitak bidaia luzeak egiten zituen kanporat, eta osaba genuen orduan, osaba ez ezik, aita ere edo aita ordeko. Eta osaba txantxazalea zen oso, zientziaz ari zitzaigunean izan ezik...
‎Zeren, aitaren eredurat eta denbora hartako bertze anitz handikiren eredurat, anaia superstizios samarra baitzen —are gehiago Ubarneko dama gazteak hartzarena iragarri eta iragarpen hura bete zenetik—, eta ni, berriz, ez, zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... eta, ohitu ez ezik, irabazi ere egin ninduen, noiz eta Pagabasoko zuhaitz hartarik eseki baitzen, etxeko morroi neskameak etxerat itzultzen zirela, beldurraren beldurrez, ileak lazturik. Eta orduan, oroiturik nola behin batean aitona Nikolasek zirikatu zuen gure aita kontu harekin, erran nion:
‎Eta, hala, bizpahiru eguneko bidaiaren ondotik, zeinetik kontatu behar bainizuke, deus ere kontatzekotan, nola Florentziatik jalgi bezain fite Arkimedesek eper bat harrapatu zuen, haren gibeletik lasterka ibiliz gero, arratsalde argi batean iritsi ginen Veneziarat, Alessandroren etxerat, non iragan baikenuen arratsaldea ez ezik gaua ere... Eta biharamunean, berriz, Alessandrok untziratu egin gintuen, Urbiainerat eta gure etxerat itzultzeko asmotan.
‎Zeren amaren baitarik erditu bainintzen ni, eta haren odolekoa nintzen erdi batean, eta zeren bainekien zer zen bihotzaren inguruan sugegorri bat edukitzea, zeinak hitza mihitik ken baitiezazuke eta lagunen salatzerat bulka, nola ibili bainintzen ni ere, bai osaba Joanikotekin berarekin aldi batez eta bai zurekin ere, jaun André, tentamendu izugarri hartan murgildurik, nahiz eta azkenean ez zintuztedan ez zu eta ez hura, uroski, salatu. Eta uste dut, halatan, ezen, ama ez ezik, neure burua ere gorrotatu nuela, zeren amaren begiak ispilu bat baitziren, non neure iragana irakur bainezakeen, eta neure burua ikusi, sugegorri haren erranetarat. Eta ama gorrotatu nuen, neure burua gorrotatu nuen eta mundu guztia gorrotatu nuen, zeren mundu guztia baitzen, ingurune hartan bai bederen, libertatearen beldur.
‎Izan ere, ez al da egia, jaun André, ezen hain dugula bizi-nahia eta iraun nahia senari eta lotua —gizonak lehenik eta behin bizi eta iraun egin nahi duenez gero—, non lehenagokoa baita, beti eta ezinbertzez, geure burua salbu ikusteagatik senti dezakegun bozkarioa, bertzeak hiltzen ikusteagatik har dezakegun pena baino? Ote da hori zeren, bertzeen heriotzak gure bizitzaren inportantzia azpimarratu ez ezik, bat bateko betikotasuna ere sentiaraz baitiezaguke, azken finean.... Ez dakit.
‎Izan ere, jendea eta jendea bildu zen Urbiainerat egun hartan, halakoa baitzen ikuskizun hark herritarrengan sortu zuen ikusmina... eta eliza ere gainezka zegoen, jaun inkisidorea, dominikoen ordenakoa, meza ofiziatzen hasi zenean. Arrosa gorri batzuek apaintzen zituzten aldarea eta aldare inguruko paretak, eta haien lurrina argizari zein intsentsuarenarekin nahasten zen, usain lodi baten osatzeko, zeinak baitzirudien ezen aditu ez ezik ukitu ere egin zitekeela, hain baitzen hertsia eta astuna; eta hain zen sarkorra, bertzalde, non burmuinetako zokorik zokoenetaraino barneratzen baitzen, zentzuaren eta adimenduaren kasik zorabiatzeraino. Eta jaun inkisidoreak, apez laguntzaileek eta eliz mutilek jantzirik elegantenak erakusten zituzten, baita eliztarretarik anitz gizon eta emakumek ere, zirimoniaren handitasunaren osagarri.
‎Eta are gehiago mindu ninduen jendearen jokamoldeak, zeren urliak irri egiten baitzion osaba Joanikoti, sandiak irain, eta berendiak hatza luzatzen zion, mairu herriko mairu beltza baino mairuago eta beltzago balitz bezala eta, ondorez, bi aldiz herese. Eta haiek guztiek osaba akusatzen eta kondenatzen zuten, eta nik akusatzen eta kondenatzen nituen haiek guztiak, eta akusatu eta kondenatu ez ezik, behin eta berriz maradikatu ere nituen, zeren biktimen biktima izan zen Kristoren izenean guztiak borrero bihurtuak baitziren orduko, bago erorirat egurkari guztiek laster... Eta orduan ikusi nuen nehoiz ere baino garbiago ezen gauza bat zela Kristoren mezua eta Ebanjelioen hitza, eta bertze bat Elizak bere etsenpluarekin aditzerat emaiten zuena.
‎...ezurra goiti beheiti hartzen didana, zeren baitakit ezen haren hitzak egiazkoak direla, nik ere neure larrutik eta neure baitarik ikasi bainuen zer zen gartzela han Indietan, bertze batzuk izan ziren arren ene gartzelaldiaren kausak eta arrazoinak... eta zeren osaba Joanikot ere antzeko infernutik iragana izan baitzitekeen Inkisizioneak Iruñan zituèn gartzela sekeretuetan, non baitzeuden, ziegak ez ezik, auzitegiko gela eta torturatzekoa ere, bere estirarekin eta bertze mila tresnarekin, eta non, gartzela publikoetan ez bezala, ez baitzen kanpoko bisitarik onartzen, ez zerbitzuko morroirik ez neskamerik.
‎Baina izan zen, halarik ere, ditxazko ditxa hartan hala holako egun bat: osaba etxerat ekarri eta handik aste pare baterat izan zen, noiz eta Maddalenek eta osabak beren artean iharduki baitzuten; eta, hala, diskusionearen ondorez edo, Maddalen tristura oso batean sartu zen, zeina irakur baitzitekeen haren begien lausoan; osaba, bere aldetik, haserre zegoen, Maddalenekin ez ezik bere buruarekin ere. Baina, osabaren arratsaldeko ibilalditxoan, zeina bi guardiak zaindurik egiten baitzuen, juntatu eta elkartu zitzaion Maddalen... egin zuten lizar baten ge rizpean geldialdi bat, ikusi nituen biak solasean —guardien begi bistan beti ere, baina ez haiek entzuteko puntuan—, eta adiskideturik edo itzuli ziren handik, biok ere irritsu.
‎Baina, arrai eta alegera banengoen ere alde batetik, kezkaturik nengoen bertzetik... eta kezkaturik ez ezik, izuturik ere bai. Zeren, non ote zeuden Madda len eta osaba Joanikot?
‎Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri, zeren eta har penatzaile eta zehatzaile hark ez baitzuen enetzat, urte luzeetan, hitz gozorik izan, gaixto nintzenean gaixto nintzelako eta on nintzenean hobe ez nintzelako... Eta, Joben liburuan erraiten den bezala, gizona trabailurako eta hegaztia airerako sortuak izan zitezkeen arren, hegazti ere izan nahi nuen nik, gizon ez ezik. Eta intxaurraren jateko desiros den, baina, azalaren hausteko nekeagatik, barrengo mamia dastatu gabe uzten duen ximinoa ez bezala, guztiz deliberaturik nengoen intxaur haien hausterat ere, zeren eta plazerraren leihoak eta portaleak zabaldu nahi bainituen lau haizeetarat eta plazerrei plazentki emana bizi, eta zeren ez bainuen kastoen kastakoa izan nahi jada...
‎Jainkosa batena behar zuen, zinez, gorputz hark! Zeren, baldin egia bazen ezen eguzkiak, ilargiak eta munduko bertze kreatura guztiek bere bertutearen eta balioaren zazpigarren partea galdu zutela gizonaren bekatuagatik, egia izan behar zuen, halaber, ezen nik ez nuela gorputz hura deusen faltan igartzen eta hala atzemaiten nizkiola Mignonen gorputzari, zazpi parteak ez ezik, parte gehiago ere bai, zein baino zein osoagoak eta ederragoak... Nola izanen zen, bada, bekatu, jaun André, gorputz hartaz gozatzea eta harekin atsegin hartzea, baldin hark guztiak Jainkoaren donu eta dohain bazirudien, eta baldin Jainkoa bazen edertasun haren lehen kausa eta arrazoina, nola argumentatzen baitzuen Piarres Oihartzabal kapitainak?
‎Ezagutu ditut kleriko katoliko onak, orobat protestantak, eta ezagutu ditut, halaber, kleriko gaixtoak, baita diruzaleak ere... ahantzi gabe zure ahotik aditu nuen kasua: Zuberoako kalvindar harena, Mathalasen denboran ezagutu zenuena, zeinaz erran baitzenidan ezen, ministroa ez ezik, prestamista ere zela, hain abariziosa eta hain eskulaburra, non koberatzen baitzien bere bezeroei, interesetan, %10a, Kalvinek ezarri zuen %5eko mugaren gainetik... neurri harekin frogatu nahi balu bezala ezen Kalvin bera baino bi aldiz kalbindarragoa zela. Eta herriska hartako apeza ere ez zitzaigun hagitzez hobea gertatu...
‎Zeren itsasoa itsasoa baita, baina itsasoa ez ezik portua ere bada, non lur guztietako jendeak biltzen diren.
‎—Zergatik behatzen didak horrela, munduko bekataririk handiena banintz bezala...? Zeren eta Bordeleko marinel zahar hark lezione hura eman zidanetik, bertze lezione batzuk ere ikasi baititut neure kabuz apur bana, halako moldez, non ez baitut jada bekatutzat, ez bakarrik neskatxei eta emaztekiei so egitea, baina ezta haien ukitzea eta haiekin amoriotan erortzea ere, zeren edertasuna, ikusteko ez ezik, ukitzeko ere egin baitzen eta hartaz amorosteko ere bai... eta, beraz, ez nauk hik uste duan bekataria, ez horregatik bederen! Bertze anitz gauzagatik bai, beharbada, baina horregatik ez.
‎Eta, bezperako eta egun hartako esperientziak kontuan harturik, oker handirik gabe erran nezake ezen oren guti batzuen buruan bi aldiz galdu nuela birjintasuna: gorputzarena ez ezik arimarena ere.
‎BORTZ SEI urte egin nituen Piarres Oihartzabalen erranetarat, marinel gisa ez ezik kontulari gisa ere bai, zeren eta kapitainak kargu hura eman baitzidan, numeroetan eta aditua nintzelako: bortz sei urte egin nituen, bai, eta ongi oroit ditzaket aldi hartako joan jinak eta itzul-inguruak.
‎aitzin eguneko gertakizun anitz eta ezberdinei loturiko irudiek kuku egin zidaten kaxko barnean, hodei jostari eta anker baten moduan, zein baino zein urragarriago. Argia ez ezik, beroa goraka ari zen gela barnean, eta egarriak —ginebrak eztarrian uzten duen lorratz zakarrak— jarrarazi ninduen ohe gainean. Aitzineko ispilu arrailduko nire bizki zirriborrotsuari ihes egin nion, mamu bati bezala, zangoak zoru karraskariaren gainean pausatuz.
‎—.. eta nire iritzia nahi baduk, kabina batera ez ezik, popatik hartzera ere joaten ahal haiz etxe honetatik...
‎Adin zehaztugabea zuten, hogeitik hiruretan hogei urte bitarte. Orratzaren honda lanaren uzta, haien beso ihartuetan ez ezik, bisaian ere ezagun. Galtzeko zorian dauden espezieak babestearen alde egon izan naiz beti —zibilizatua izaki, ze deabru!, nire garaiko gizon— Junkiekin salbuespena egiten dut.
‎Ez dakit zerk huts egin zuen: lehengo harremanak hoztu ez ezik, hura ez zen inoiz Ximurraren emaztea baino areago izan niretako, ezta ni ere Kristinaren senarraz haratakorik haren begietan. Orain, patu burlati batek elkarturik gintuen, nahi gabean, partidako galtzaileen artean.
‎Astearte buruzuri batean ohi zenez, Antonio Musu tristeri ez ezik, ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe: berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak.
‎Eta gerokoak geroko. Tomasen ordu bateko albiste saioan ez ezik, niretako ere egiazko pagotxa zen, oporraldiak soildutako albisteen oihanean.
‎Kablea bildu ez ezik, garabiak bere besoa ere birarazi zuen eta gorpua guregana ekarri zuen, airez aire. Ur zurrustada betaurrekoetara etorri zitzaidan.
‎Barea baino motelagoa omen, ni. Andrea ez ezik, agerian zen semea ere ederki aspertua zela nirekin bidez bide: abuztuko ortzegun horretako arratsean, lorian zegoen errepidean, miretsirik horretarainokoan ezagutu gabeko aita ausartarekin.
‎Fraideenean inoiz ez nintzen harrika nabarmendu. Tiramen eskasa eta jaurtitze ahula ez ezik, punteria txarrekoa nintzen. Txarrekoa, ikusgarritasun baldintza hoberenetan.
‎Barraren gibelaldean Antonio dugu, beti bezain Musu triste. Eskalatzaileari galdegin diot zerbitzariak hor gelditu behar ote duen emakumea eta biok zerean ari bitartean, eta hark, besapeko karpeta zabaldu eta han irakurri ondoan, baietz erantzun dit, zerbitzaria ez ezik bera ere hortxe egonen dela. Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri arra batean.
‎Honako hau baino lehenago errana naiz askapenaren pareko gertatu zitzaidala amaren sortetxea bota zuten eguna, gogoz kontrako hainbertze oporraldiren lekuko. Etxetzar hartan nahi adina ganbera eta ohe genuen, ordea, inolako esturarik gabe, familiako guztiak ez ezik bertze hamar lagun gehiago bere hartan egokitzeko. Aldiz, gure amak hiritik alde eginda izeba Gloriarekin herrian partekatzen zuen bizitegian, bi bizilagunen logelez gain, ganbera itsu ttipi bat baizik ez zen, batendako ere handixko agituko ez zen oheaz hornitua.
‎aitzin eguneko nire lanak —hots, ortzegunean idatzi eta ortziralean argitaratuak—, mahai gainean zituen. Haien xehetasunak buruz nekizkien, gaiak ez ezik, luze zabalak ere: hiriko sekta eta talde deabruzaleez 9.547 karaktereko atal nagusia eta 3.521eko zatidura, eta autobideko lapurketez, berriz, 6.401 Nire arrisku sena lo zegoen, nonbait, goganbehartu beharrean harrotu bainintzen:
‎Bietan atera nintzen lantokitik. Unairi ez ezik, niri ere on eginen zidan hurrengo egunerako galtza garbiak eta gainerako aldagarriak hartzeak. Gogo falta, horixe, Josurenera agertzeko.
‎Gogoa ez ezik, gorputza ere freskatzeko premia nekarren, arratsalde osoa eginda erredakzioko labe barnean giltzapeturik. Antonio Musu triste ustekabetzeko poz tikia eman nion neure buruari:
‎Zigarro bat pizteak eta garagardo hurrupada batek lagundu ninduten toki horretan azkena izan gineneko liburuak akordura ekartzera. Ugaldean agertutako atsoaren haritik, satanismoaz eskolatu nahirik erosi nituen, baina, sekta nekrofiloez jakingarriren bat ikasteko ez ezik, deus guti erabilirik nituen, erreportajeak apaindu beharrez hainbat irudi ebasteko izan ez bazen.
‎Zazpi urtez gisakorik dastatu gabe egon ondoan, atsegingarri zitzaidan Unairen nireganako jaidura berri eta aurreikusi gabea. Eta atsegingarri ez ezik, baliagarri ere bai. Garbi mintzatzera, istant horretantxe gogoratu zitzaidan, lehenbizikoz, Unai gertatzen ahal zela argi egiteko errainu, aspaldi horretako nire ilunean.
2001
‎Baina artisten mundua beti izan da oso bohemio eta arraroa, eta lizentzia berriak ikasi nituen. Guapoa ez ezik majoa ere bazen Pantxo. Bazekien zer esan, nola esan...
‎Mendiko botak eta motxila zaharra hartu eta berarekin Midi d’Ossaura joatera animatu nintzen bada, nahiz eta hasieran zalantzan egon, nahiko sasoi txarrean aurkitzen bainintzen eta horrelako mendi garaiak igotzera ez bainengoen ohitua. Iñigo –Aitzolen koadrilako lagun bat– eta Aitzol bera ez ezik, beste bi neska ere bazihoazela jakin nuen ordea, Ainhoa eta Larraitz, eta haiek ahal bazuten nik ere nuela egoskortu nintzen. Gogoak, gainera, pentsatu nuen nirekiko, malda denak ordeka bihurtzen omen ditu.
‎Morroi bat ari zen ilunpetan pixa egiten eta ez du ikusi. Kabendio, ez ezak argia piztu, hi, eskatu dio Tasiori saguzarrarenak baino begi gorriagoak dituen tipoak. Tasiok ez dio ezer erantzun ordea eta aldameneko pixatokian jarri da.
‎Neure burua musukatzea zein Romak ni musukatzea. Hirugarren aukera hori, ostera, inperfektoagoa da, oinak ez ezik, aurpegia eta bularra ere berotzen baitizkit eta ez du apenas astirik uzten literatura unibertsaleko esaldirik brillanteenak irakurri ahal izateko.
‎Gitarra baten nota desordenatuak entzuten ari ziren atearen zirrikituetatik. Mariak berehala pentsatu zuen ikusi ez ezik Lucasek entzun ere egiten zituela bitxikeriak. Eta halaxe zen, baina ez kasu hartan.
‎" Ustekabeak salbu eta, beti ere, gure mugen barruan –txikiak izan arren, mugak baitziren–, kezkatzen gintuen guztia azaltzera heldu ginen aspaldi, 60ko hamarkadaren baitan. Liburuak ez ezik azalpenak ere biltzen genituen eta azalpen guztiak bat bihurtu, aukerak hutsera murriztuz, gaurko idazle oro barregarri utziz, paduretan itotzen ari den angorako katua bailitzan. Gerta liteke, haatik, azalpena bera padura baino ez izatea edo desertu totel bat.
‎Hinduismoan Jainko bakarra sartu nahi zuen, eta islamismotik fanatismoa kendu. Elkarren artean eramana ez ezik, anaitasuna ere aldarrikatu. Kasten sistema erabat arbuiatzen zuen.
‎Jaten emateaz gainera, bufaloak ibaira ere maitasun handiz eramaten dituzte, edan ez ezik, bainu ederra har dezaten. Bufaloak beren gogara ibiltzen dira uretan, egarria ase eta inguruan dituzten intsektuetarik begiratzen baitituzte beren buruak.
‎Milaka eta milaka daude. Beren garrasiekin bazterrak alaitu ez ezik, mesede handia ere egiten dute. Sabelera eraman daitezkeen zabor eta zikin guztiak irensten dituzte.
‎Biharamunean herriko agure jauntxo bi etorri zitzaizkion. Agureok gure lagun hori ondo ezagutu ez ezik ohoretan zuten.
‎" Lakra!", deitu dio bere zakurrari. Lakra ez ezik, Shera ere agertu da, beste zakur lagun bat. Zakurrok ikusi dute sugea eta sugeari eraso diote.
‎Maiz noraezean ibiltzen dira. Katedralean sartu eta hanka jaso ez ezik, kaka ere egiten dute bazterren batean.
‎Txindurri beltzak ez ezik, zuriak ere ugari dira Indian. Egia esan, Europan ere ez gara horien faltan.
‎Han ia dena da sakratua: pertsonak ez ezik, animaliak eta natura bera ere. Ganges eta Yamuna ibaiak bekatuak garbitzeko egoki egokiak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ez 2.337 (15,38)
Lehen forma
ez 2.337 (15,38)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ez ez beste 28 (0,18)
ez ez bera 15 (0,10)
ez ez baita 9 (0,06)
ez ez begi 9 (0,06)
ez ez jakin 7 (0,05)
ez ez gorputz 5 (0,03)
ez ez hura 5 (0,03)
ez ez ahaztu 4 (0,03)
ez ez arima 4 (0,03)
ez ez buru 4 (0,03)
ez ez Espainia 4 (0,03)
ez ez etxe 4 (0,03)
ez ez sentitu 4 (0,03)
ez ez buruz 3 (0,02)
ez ez egin 3 (0,02)
ez ez emakume 3 (0,02)
ez ez gau 3 (0,02)
ez ez hitz 3 (0,02)
ez ez mendebalde 3 (0,02)
ez ez talde 3 (0,02)
ez ez ukan 3 (0,02)
ez ez umore 3 (0,02)
ez ez zu 3 (0,02)
ez ez ama 2 (0,01)
ez ez areagotu 2 (0,01)
ez ez asperraldi 2 (0,01)
ez ez aurpegi 2 (0,01)
ez ez aurre 2 (0,01)
ez ez azalpen 2 (0,01)
ez ez bai 2 (0,01)
ez ez barregarri 2 (0,01)
ez ez belarri 2 (0,01)
ez ez berak 2 (0,01)
ez ez bertze 2 (0,01)
ez ez duda 2 (0,01)
ez ez egun 2 (0,01)
ez ez esan 2 (0,01)
ez ez eskertu 2 (0,01)
ez ez ez 2 (0,01)
ez ez ezker 2 (0,01)
ez ez familia 2 (0,01)
ez ez frantses 2 (0,01)
ez ez Frantzia 2 (0,01)
ez ez gainerako 2 (0,01)
ez ez gauzatu 2 (0,01)
ez ez gehiago 2 (0,01)
ez ez guzti 2 (0,01)
ez ez idazle 2 (0,01)
ez ez independentzia 2 (0,01)
ez ez irri 2 (0,01)
ez ez konfesore 2 (0,01)
ez ez konparatu 2 (0,01)
ez ez lagun 2 (0,01)
ez ez lan 2 (0,01)
ez ez lehen 2 (0,01)
ez ez lortu 2 (0,01)
ez ez ni 2 (0,01)
ez ez pentsatu 2 (0,01)
ez ez txakur 2 (0,01)
ez ez umiliatu 2 (0,01)
ez ez aberasgarri 1 (0,01)
ez ez abertzale 1 (0,01)
ez ez Abina 1 (0,01)
ez ez adinkide 1 (0,01)
ez ez adiskide 1 (0,01)
ez ez adore 1 (0,01)
ez ez agiri 1 (0,01)
ez ez aholku 1 (0,01)
ez ez aitona 1 (0,01)
ez ez aitortu 1 (0,01)
ez ez al 1 (0,01)
ez ez alaba 1 (0,01)
ez ez alderdi 1 (0,01)
ez ez aleman 1 (0,01)
ez ez alkohol 1 (0,01)
ez ez Atlas 1 (0,01)
ez ez EAJ 1 (0,01)
ez ez EBB 1 (0,01)
ez ez ETA 1 (0,01)
ez ez Europa 1 (0,01)
ez ez Gipuzkoa 1 (0,01)
ez ez Irlanda 1 (0,01)
ez ez James 1 (0,01)
ez ez Joyce 1 (0,01)
ez ez Lucas 1 (0,01)
ez ez Nafarroa 1 (0,01)
ez ez Norvegia 1 (0,01)
ez ez Txina 1 (0,01)
ez ez Urresti 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia