Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2001
‎Ez zen elbarria orduan, ondo sanoa, ondo potoloa zen ba. Nazionalak heldu zirenean baserriko sabaian ezkutatu zen, handik egunetara elbarri aurkitu zuten hantxe belar artean bertan, beldurraren beldurrez elbarritua. Preso ere ez zuten hartu, ostikada batzuk eman eta barre batzuk egin ostean bakean utzi zuten.
‎Eta handik egunetara Ariane Ikastetxetik kanpora ikusi zuen, ilundu orduko eta euriarekin. Zaparrada hasi eta Goio Ikastetxetik etxera bidean Ontziolan gelditu zen, portualdera begira, euria itsasoaren bizkarrean oilo larrua egiten hasi zela.
2004
‎Ubeluneak izan zuen errua, ubeluneari begira nengoela bururatu baitzitzaidan bururatzekoa, handik lauzpabost egunetara , ohetik jaiki bezain laster! Udako oporretan geunden eta, nola aitak armairu bateko goiko apal batean gordetzen baitzuen erreminta kaxa, aulki batera igota eskuratu nuen.
2005
‎Itziar lanera etorri eta handik pare bat egunetara berriro joan ziren elkarrekin hondartzara Mateo eta biak, baina jadanik ez zen lehen bezala. Itziarren begiak ez zeuden lehen bezala, Mateo etengabe bilatzen, ez zeuden urtu beharrean Mateori begiratzen zionean eta ez zen asko ahalegintzen disimulatzen.
‎Handik zenbait egunetara , berriz:
‎Handik zenbait egunetara otsailaren 23a.
2006
‎Garraitzetakoa ezereza izan zen handik egunetara gertatu zenarekin alderatuta.
2007
‎Handik bizpahiru egunetara posible zen han hemenka, hildakoen gorpuen artetik, isil isilik, aztoraturik, odoleztaturik, indio bat edo beste topatzea. –Otoi!
2009
‎Handik pare bat egunetara , etxeko jabeak presa sartu zien. Garazik beren zalantzak azaldu zizkion, denbora eskatu zion.
‎Ez zen arrantzarako egun ona hura. Handik lau bat egunetara , beharbada. Orduan abiatuko zen bera bere txalupan.
‎Handik bi egunetara jakin nuen haurdun zegoela. Mirarik esan zidan.
2010
‎Badaude, beraz, liburutegi zahar eta abandonatuetan ustekabean agertzen diren eskuizkribuak (Constantine Tinschendorfek Sinaiko Santa Katalinako monasterioan aurkitutako codex sinaiticus, esaterako), edo antigoaleko dendetako jabeen eskuetara iristen dira (gure Lazarragarena bezala); eta badira, orobat, dokumentu epigrafiko eta arkeologikoak ausaz edo bilaketa arretatsuen ondoren lur azpian agertzen direnak, Aldaietako nekropoliak edo Schliemannek aurkituriko Troiak garbi uzten duten bezala. Baina aurkikuntza ezohiko horien ondoan, beti egon dira, antzinatetik gure egunetara , material susmagarri edo espurioak, baita faltsifikazio eta amarru garaikideak ere, aurkikuntza handien ohiko bideak erabiliz antzinakotzat aurkeztu ohi direnak. Eta orduan, Filologiaren armak erabili behar dira?.
‎Baina ez zen hori buruzagi separatistek atzerrira zabaldu nahi zuten aldez aurretik pentsaturiko propagandari ongien zetorkiona; beraien biktimen mozorroari egokiago zitzaion Gernikan zegoen guztiaren suntsidura absolutu eta erabatekoa? eta orduan sute berriak sortzen dira hirian, eztanda misteriotsuak entzuten dira, osorik zeuden etxeak desagertzen dira gerra ekintzetatik bi egunetara eta miliziano iheslariek etengabe kanoikatzen dituzte astebetez Erregoitiako gainetatik Eliza eta Batzar Etxea, zeinek une horretan kanoi jotzeak, zorionez gutxi, jaso dituzten. Maite zutela ziotenek agurtzeko erabili zuten «maitasunaren» froga ona dira gaur kanoi jotze hauek.
‎–esan zuen McKenzie irakasleak, antzezlan batean bezala?. Zenotean murgildu eta iraganeko altxor bat geure egunetara itzuliko du. –Eta gero, mutikoari begira?:
‎Zer bestela? Baina zergatik hain berandu, Carlos hil eta bi egunetara –Momentu hartan, esku artean zuen marrazkia gogoan hartu eta bola bat eginda sartu zuen praken poltsikoan.
2011
‎Ez zekiat, Martin, zer egingo dudan hemendik bi hiru egunetara , gau honen biharamunago luzeak bartko hordialdi hitsaren biharamunari gaina har diezaionean, osaba Karlosen hiletak atzean utzi eta geure bizitzaren geroari aurre egitea baino geratuko ez zaigunean. Amarekin berriro topo egingo dudan mementoaren beldur nauk...
‎Begizkoa dion? Zuenera eraman eta handik bi egunetara hemen zunan berriro.
‎Harritzekoa dun animalia horien sena. Dozena erdi bat kilometro egongo ditun guretik zuenera; zaku batean ezer ikusi gabe hara eraman zenuten gure katu pinttoa, eta taka!, bi egunetara hemen zunan berriro.
‎Nobela osatzeko Amalurren nota bat, berarekin izan dudan elkarrizketa parea, eta Elisak utzi dion herentzia txikia ditut, zeina susmorik sortu gabe helarazten asmatu duen dudarik gabe, niri iritsi zaidalako bere heriotza eta hiru egunetara , gero jakin dudanez alaba batek bidalita, amaren azken desioetako bat; pelikulak, liburuak, mozorroak edo eguneroko soinekoak diren ez dakizkidan janzkiak, postal asko, idatzi baina bidali ez zizkionak, eta grabazioa, Amalurren grabagailuan egina (ez dut osorik jarriko, berak nahita), non Elisak Amalurri bere senarraren hilketari buruzko xehetasunak ematen dizkion, bere garaian hitz egin ez zituz...
‎West en gorpua aurkitu eta lau edo bost egunetara , afaldu ostean, Jasonek nirekin hitz egin nahi zuela esan zidan, eta irribarre egin zuen gero. Eserita nengoen eta urduri mugitu nintzen butakan, bera zutik gelditu zen nire aurrean.
2012
‎Aitak zakurra etxera ekarri zuen, zioen, uztailaren erdialdean, eta handik hogei bat egunera hil zen. Oso gaizki omen zegoen, gibela puztuta eta minbizia ile puntetaraino zabaldua, nahiz eta azkeneko egunetara arte animoso samar ibili, morfinari esker, planta nahiko onean, aurpegitik behatzetaraino estaltzen zuen horitasuna izan ezik.
‎Piztiarioak edo brebiarioak garraiobide, istorio hori, ehunka urteko bidea eginda, gure egunetara iritsi da, eta hala jarraituko du, seguru asko, eskoletan nerabeei erlijioko ikasketak ematen zaizkien bitartean.
‎Hitz batean, itsasoaren gainaldea berdindu eta ekaitz erasoaren ondorengo barea iritsi zenean, neure pentsamenduen larritasuna moteldu egin zen, itsasoak irentsia izateko beldurrak eta kezkak alde batera utzi nituen, eta, lehenagoko gogoen jarioa neuregana itzuli ahala, erabat ahaztu nituen atsekabe garaian egindako zinak eta emandako hitzak. Hala ere, pentsatzeko tarte batzuk izan nituen, eta burutapen kezkagarri batzuk, kezkagarriak baitziren benetan, saiatu ziren zenbaitetan neure burura itzultzen, baina berehala uxatu nituen, eta eritasun bat balira bezala gainditu nituen; eta horrela, edarian eta lagunartean babesa hartuta, erraz lortu nuen zoroaldi haietatik, hala esaten nien nik, aske geratzea eta, handik bospasei egunetara , barruko aginduak menderatuak nituen, edozein gaztek, zerbaitez ez kezkatzeko erabakia hartuz gero, egingo lukeen eran. Baina beste saio bat gainditu nuen oraindik, Jainkoaren ardurak erabakia baitzuen, horrelakoetan gertatu ohi den bezala, ni inolako aitzakiarik gabe uztea.
‎Guraso zintzoengandik jaioa nintzela esan nion, Ingalaterra deituriko lekuan, jaun ohoragarri haren morroirik indartsuenak eguzkiaren urteko ibilaldian egin zitzakeen beste bidai egunetara zegoena herrialde hartatik. Medikuntzarako hezi nindutela, gorputzeko zauriak eta minak, istripuz edo bortxakeriaz eginak, sendatzea dela beronen zeregina; nire sorterria emea zen gizon batek gobernatzen zuela, guk Erregina deitua; aberastasun bila irten nintzela handik, itzuli ondoren neure burua eta etxekoak mantendu ahal izateko harekin; neure azken bidaian ontzi-buru izan nintzela, eta berrogeita hamarren bat yahoo nituela neure menpe, baina haietako asko itsasoan hil zirenez, hainbat naziotatik ordezkoak hartzera behartua aurkitu nintzela.
‎Handik hiru egunetara azaldu zen berriro Lheureux.
‎Bertauxetara handik hiru egunetara etorri ordez, agindu zuen bezala, biharamunean bertan itzuli zen, eta gero astean bi bider ziurki, eta hori tarteka, oharkabean bezala, egiten zituen ustekabeko bisitak kontatu gabe.
2013
‎Bennet jauna itzuli eta handik bi egunetara , Jane eta Elizabeth etxearen atzeko habetxoen artean paseoan zebiltzan, halako batean etxekoandrea eurengana etortzen ikusi zutenean; eurak amaren ondora deitzera zetorrela ondorioztatuz, aurrera egin zuten emakumearekin elkartzeko, baina harengana hurreratzean, uste izandako abisuaren ordez, halaxe esan zion etxekoandreak Bennet andereño nagusiari:
‎Tunisiako unibertsitateko irakasle ospetsu horrek egin zuen lehenengo azterketa, eta hark estela benetakoa zela erabaki zuen, Kartago feniziarreko garaikoa, alegia. Hori izugarri inportantea da, eta izugarri arraroa, punikoen garaiko Kartago horretatik ezer gutxi ailegatu baita gure egunetara .
2014
‎...a zeurekin etxera eroatea onartu arte; horregatik hunkitu ninduen ia malkoetaraino karnabal ostegunaren biharamunean bertan Z k mezu bat bidaltzeak elkarrekin pasatako une ederrak eskertzeko eta jakinarazteko asko gustatuko litzaiokeela, nik nahi baldin banuen behintzat, trago lasaiago batzuk hartzeko gelditzea, Y rekin horrelakorik gertatzea ezin sinetsizkoa zelako, eta horregatik, handik zenbait egunetara duda dardararik gabe bota nion amua Z ri gonbida nintzan norabait, hain arraroa eta ezezaguna zitzaidan norbaitek autoz jasotzea; eta gero San Prudentzioak, eta oporraldi txiki bat, eta gauzak hain doaz natural eta oztoporik gabe, ondo jositako testu bat nola; eta tesia eta beka eta behin betiko behintzat lau urtez Gasteizen finko ostera, eta beste jai batzuk nonbait, eta Z bere aurreko bikotekid...
2015
‎Normalean, piztia bakoitzak esanahi alegoriko bat izan ohi du eta bertute bat sinbolizatzen du. Gu, Erdi Arotik gaurko egunetara jauzi eginez, piztia baten gorabeherak kontatzen saiatu gara, alegoriak alegoria eta bertuteak bertute.
‎Handik hiru egunetara , faraoiak urtebetetzea ospatu zuen, eta hitzez hitz bete zen Joseren esana. Ardozaina salbatu, eta ogizalea hil egin zuten.
‎Ez dakit zenbat egunetara , zortzi edo bederatzi beharbada, umeen iskanbila artetik eta sugandilen gorpuzkera lirain, txairo eta pauso motz bizkorrez, Gerlinde taberna aurrera hurbildu zitzaidan.
‎Tranbia bateko laguntzaileak lortu zuen sugarrak amatatzea, baina erredurak sendaezinak ziren. Handik hiru egunetara hil zen Jan Palach.
‎Horregatik, sarri askotan, suspergarriago eta fidelagoak izan ohi dira errealizadoreak menperatzen duen garaira (bere garaira, eskuarki) ekarritako istorioak: Orson Wellesek Santxo Panza Ducati motorrean jartzen zuenean bezala, edo Saderen gainean Pasolinik egin zuen Salò o le 120 giornate di Sodoma (1975) egokitzapena, istorioa Italia faxistako azken egunetara aldatuz18 Adibide gehiago ere badira, jakina: Akira Kurosawaren Hakuchi (1951), kasu, Dostoievskiren egokitzapena dena, istorioa Errusiatik Japoniara ekarrita.
‎Inspektoreak, atxilotu ondoko lehen egunetara itzulita, Hegoaldera etortzeko noiz eta nork agindu zizun galdetu dizu, zer egiteko bidali zintuzten Lehenengo Herrialdera. Orain arte esandakoa aipatu behar izan diozu ostera, hau da, joan den urteko abenduan hasi zinela Lege Sindikal berriari aurre egiteko jarraibideak prestatzen, Reyk eskatu bezala; aurten, otsailaren 26an zeharkatu zenuela muga isilpean Dantxaritik; Arrietarekin elkartu zinela Urdazubin; berak ekarri zintuela Bizkaira, eta Gorlizen jarri zinela bizitzen.
‎Bi urteko bermea eta sorospena barne, ezinbesteko laurogeita bat puntutako azterketa, hamabost egunetara edo bi mila kilometrotara aldatzeko konpromisoa, mailegurako baldintza bereziak, gaurtik gozatu eta hasi ordaintzen hiru hilabete barru, irekitze eta sarrerako gasturik gabe, for live, hilaren bukaera arteko eskaintza penintsulan eta balear uharteetan, beste modelo batzuetarako jo ezazu zure kontzesionariora.
‎Azkeneko mendeotako faseak Roland Robertsonek bereizten ditu. XV. mendetik XVIII. mende erdira ezartzen du lehena; ordutik 1870eko hamarkadara bigarrena; ordutik 1920ko hamarkadara hirugarrena; 1960kora laugarrena; eta 1960ko hamarkadatik gure egunetara , bosgarrena (1990: 26).
2016
‎Bere agenteari kontzertuak lortzeko agindu zion, berdin zitzaiola non, baina kontzertu bat eman nahi zuela. Agenteak, kontzertuak lotu, lotzen zituen, baina, berantenez bi egunetara , bertan behera uzteko deitzen zuten. Aukera hobeak atera zitzaizkiela argudiatzen zuten denek.
‎Ni bakean uzten ninduten. Alabak ekarritako koadernoetan hasi nintzen eleberria idazten, eta pare bat egunetara irakasleak sarreran utzitako ordenagailu zurian jarraitu nuen. Jatorduetan eta bazkalaurretik patioan ematen genuen ordu erdian bakarrik kointziditzen nuen espetxeko beste kideekin.
‎Gero, bestelako hizketa modu batez erantsi zuen handik zenbait egunetara Milanera aterako zela. Astebete geratuko zitzaigun gutxienez.
‎Esan dudan bezala, Micòlekin oso noizbehinka baino ez nuen hitz egiten telefonoz, eta beti bai bata eta bai bestea ere saiatzen ginen ezer barrukoegirik ez ateratzen. Alabaina, Tenplu aurrean haren zain ordubete baino gehiago egon nintzenetik zenbait egunetara , ezin izan nion gogor egin haren hoztasunaz kexatzeko tentazioari.
‎Berarekin hitz egitea lortu nuen hurrengo aldian, handik dozena bat egunetara bai behintzat, gaixorik zegoela esan zidan, katarro handia zuela, bai eta sukar pixka bat ere. Ze nazka!
‎Ondorengo denbora tarte luzea, 1939ko abuztuaren zorigaiztoko azken egunetara arte, hau da, Poloniako inbasio naziaren bezperara eta drôle de guerre hartara arte igaro zena alegia, Maelström eko inbutu hondogabera egindako erorialdi motel baina jarraitu baten antzera gogoratzen dut. Tenis kantxa, laster Imolako lur gorriz estali zutena (arrabete lur bai behintzat), Micòl, Alberto, Malnate eta laurontzat geratu zen bakarrik (Bruno Lattesekin kontatzerik ez zegoen, seguru aski Adriana Trentiniren atzetik galduta baitzebilen).
‎Zertaz ari ote zen pentsatzen? Italiaren Batasunetik gure egunetara arte Italiako judu herriaren edergarri izandako unibertsitateko «gizon txit ospetsu» haien kopuruaz. Zitekeena zen.
‎Albertoren etxetik alde egiterakoan elkarri esandako «gero arte» orokorrak baino areago, handik zenbait egunetara jaso nuen Micòlen gutun batek konbentzitu ninduen berriro itzultzeko.
‎Erromatarren egutegian, martxoaren hamabosgarren eguna augurio onen igorle izan ohi zen, eta, gure egunetara ekarrita, espero zen hilabete horretako idusak Yolanda Barcina agintetik kenduko zuen zentsura mozioa ekarriko zuela. Hauteskundeak aurreratuko zirelako kezkaz, alderdi guztiak urduritu ziren, baina, azkenik, norabidea aldatu, eta betiko traizio haizea etorri zen.
‎–Bada, abenduaren hogeita bederatzian hil zen Maria Begoña Quelle Sul Garcia delako umea, Epalza Alargunaren kalean jaio eta hamazazpi egunetara .
‎Bada beste bertsio bat, komunistek gerora aireratu zutena. Atentatutik zenbait egunetara , langile baten kontakizuna azaleratu zuten Espainiako Alderdi Komunistako agerkari batean... Haren hitzetan, elizatik irtetean, karlistak. Viva el Rey!?
2017
‎«Baina hurrengoan kontuz ibili. Urte Berri pasa eta bi egunetara hemen izango naiz berriro, eta kontuz ibili orduan». Leihotik bota nuen txanpona.
‎Gimnasioan, dagoeneko pesak egiten ari nintzela, ohi baino erritmo biziagoz, minutu batzuk lehenagoko kalentura jaisteko?, metroko emakume hankaluzea agertu zen sarreran, hasiberriaren lotsaz. Handik bi egunetara laguntzaile nindukan muskulazio ariketetan. Oraindik ere gogoan dut haren izerdi usaina, eta izerdi azpiko azalarekiko kontaktua.
2018
‎Ipuinen bidez baino kontatu ezin diren egunetara .
‎Guztiz kontrara. ...zeukan lagun bati deitu, irudiak lantzeko programa berri bat jaitsi, deskargatzeari itxaron, instalatu, programa zein hizkuntzatan erabili erabaki, erabilera terminoak eta baldintzak onartu teorian testu ezinago tekniko eta ulertezin hori irakurri ez ezik entenditu ondoren, programa instalatu, ordenagailuko eskritorioan topatu txoko apropos bat programaren zuzeneko esteka ipintzeko, handik hainbat egunetara wetransfer bidez jaso azkenik adiskidearen punta puntako inprimagailuan eskaneatutako argazkiak, eta oh bai, orain bai, txit definizio onean, pentsatzen hasi nola txertatu Mirenen argazki horiek bere proiektu batean, beste argazki batzuekin, nola harilkatu guztien arteko segida eta lotura, nola egokitu, funtsean, aurkeztu ahal izateko Mirenen irudiak Jonen izenpean Begirada Berriak bekara.
‎irainik ez dago ia kaleetan, erasorik ere ez, galdutako harremanetako batzuk berriz hasi dira? Jai egunetara mugatzen dira tentsio uneak. Leire Ugaldek ez du uste horrekin konformatu behar dutenik:
‎Pepo Salazarrek argazkia egiten du, urrutitik, hotzean. Ez dakigu noiz egin duen argazkia, hurrengo egunean, bi egunetara , astebetera, hilabetera, ez dakigu.
2019
‎Izen bat, amari entzuna. Baina bertan sortu zen bera; bertan gelditu zen aita bere azken egunetara arte. Senideak behar ditu bertan, baina inork ez du bera ezagutuko, bera ere hango inor ezagutzeko gai ez den bezala.
2020
‎Handik pare bat egunetara agertu omen zen Agirrezabal, esan dugun bezala, herren nabarmena eginez, baina ez omen zuen gertatuaz txintik esan. Eurek ere ez zioten telefono deiaren berririk eman.
‎–Lau aldiz atxilotu zuten, lehen aldiz Iruñean 19 urte zituela, eta birritan egin zuen ihes Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekutik. Lehenengo aldian 1938ko ihesaldi masiboan hartu zuen parte, baina bi egunetara atzeman zuten. Hurrengo ihesaldian ez zutela harrapatuko zin egin zion bere buruari, eta plan zehatz bat prestatu zuen Felipe Zelai preso kidearekin batean.
‎Eta handik bi egunetara :
‎Handik bi egunetara , otsailaren 14an, NBEren Bortxazko desagerketen Lan Taldeak beste bilera bat egin zuen, esan dugun bezala, taldearen sorreraren 40 urteurrena ospatzeko. Etxeberriatarrak berariaz gonbidatu dituzte.
2021
‎Handik pare bat egunetara , lana bukatzen ari ginela agertu zen Rosalie eta lankideek losintxa izugarriekin hartu zuten, ilea moztuta bakarrik beste bat ematen zuelako. Nirekin bakarrik nahiago zuela esan zien denei, eta halaxe gelditu ginen estudioan.
‎Hauxe zen arrazoia: Abrahamen garaietan jendea bizitzak eman ziezaiokeen guztia emanda iristen zen bere azken egunetara , ez zeukan argitu beharreko enigmarik aurrean, eta ase senti zitekeen. Gizaki zibilizatuak, aldiz, Weberren arabera, inoiz amaituko ez zen bide bat ikusten zuen bere aurrean, osorik inoiz ezagutuko ez zuena, ezaguerak, ideiak, arazoak... etengabe berrituta.
‎Teknologiaren abiaduraren biktima ere izan zen J. A. Miller psikoanalista. Izan ere, egun batean konferentzia bat eman zuen Parisen eta, handik bi egunetara , Buenos Airesen zeukan hurrengoa. Baina, hitzaldia amaitu orduko, Parisen esandakoa jada sareetan hedatuta zegoen eta, egun batetik bestera, ideia berriak ekoiztera behartuta sentitu zen:
‎Gizon horrek idatzia da Bó wù zhì (博物志) liburua; hirurehun edo laurehun atal edo liburukiz osatutakoa, dirudienez, gaur egun hamar besterik ezagutzen ez badira ere. Gainera, ehunka poema luze omen ditu idatziak, zeinetatik hogeita hamabi iritsi diren gure egunetara .
‎Eta iritsi zen garai bat, non Nuñezek pentsatu baitzuen ezen, berarekin maitemindu zedin lortzen bazuen, azken egunetara arte haranean biziz etsiko zuela.
‎Iñigok bidaltzen dizkion mezuak erantzunik gabe metatzen dira. Handik egunetara , zerikusirik ez duen zerbait erantzuten dio emazte ohiak. Gerturatzen ari den ordainketa epe bati buruzko zerbait, gehienetan.
2022
‎Lan berriko egunetara itzuliz: kaka eginda nengoen.
‎Banoa bueltan esaldi horrek buruko mina eragiten zidan egunetara .
2023
‎Hipokrisia handiagorik... Ibaian gora aurkitu zuten gorpua handik hainbat egunetara , pentsa, ibaian gora!! Gorpu batek korrontearen kontra igeri egiten baleki bezala!
‎Aste Santuko oporrak hasi ziren ostiralera, gutxienez. Edo urrunago agian, oporretarako planak egiten hasi ziren egunetara . Zer zeukan buruan berak orduan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia