Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 343

2000
‎Luze gabe eguna argitzen hasi du eta ibiltariok, goizeko freskurarekin, arin bai arin abiatu gara bidexka sigi sagatsuan behera. Luze gabe ere, batek argazkia atera nahi zuela, besteak frakak jaitsi behar zituela, talde ttikiak osatu, eta, kasik ohartu gabe, Ruben eta biok elkarren alboan egokitu gara.
‎Artean eguna argitzen hasi gabe zela esnatu nintzen biharamunean. Lauaxeta lo zegoen, haren zurrunga leunek salatzen zutenez.
2001
‎Ni goizeko zortziak hogei gutxiagotan ailegatu nintzen aitaren autoan, Bilbotik eguna argitu orduko irten ondoren.
‎Karelean geratuko zara, eguna argitzen sentitzeko. Eguzkiak, ezkutatuta oraindik, izotz tontor gainak argituko ditu lehenengo.
‎Oilarrak goizegi jo digu, eguna argitu baino lehen. Iliada inork itzu  li nahi badu –eta izango da egun edo bihar egiteko larri horri ekingo dion euskaldun ausarten bat–, aurkituko du laguntza Aita Barandiaranek egin duen lan izugarrian.
‎Alkasoron, ilargi betea izan den frankotan ikusikatu dugu nola hontz bat ateratzen den Kamaindegiko zulotik eta nola ibiltzen den bueltaka herriaren gainean, eguna argitzen duenean berriz ere etorri bidetik itzuli arte.
2002
‎Lorik egin ezin duenak ezin izaten du burutik kendu lo egiteko premia, obsesioa, eta erlojuari begira, egunsentirako falta diren orduak kontatzen ditu behin eta berriz, eta azkenean, beti bezala konturatzen da eguna argitzera doanean etortzen zaiola logura.
‎edo gaua joan eta eguna argitzeko dagoenean bezala.
‎Eguzki jator, gurdi aratzean, eguna argitu ta illuntzen duzuna, ta biar berdin; ikus al Erroma bezain aundirik?
2003
‎Bada, eguna argitu baino nahikotxo lehentsuago Tiburtzioren aitaginarrebaren Armintza aurrean zegoen. Ez zen bakarra.
2004
‎Udaberrian eta udan jende gehiago ateratzen da etxetik; horri gehitzen badiogu, ilunabarra atzeratu egiten dela, ikusiko dugu hilabete horietan energia gutxiago kontsumitzen dela. Udaberriko ordua aurreratzeak eguna argitu eta geroago ilundu egiten du. Langile gehienak eguzkia atera den orduan esnatzen dira, eta, beraz, goizean ere energia aurrezten da, argi elektrikoaren erabilera murriztean.
2005
‎35.48 Eta eguna argitu baino lehen aurkitu dute.
‎Abenduko eguna argitu orduko iluna esaerak laburbiltzen du, Segurolaren iritziz, liburuaren mamia: " Buru akademiko batek esango du halako esaera bat ez dagoela esaterik, egun argiko tarte bat ere badelako.
‎Haiekin batera gelako formak agertzen doaz, horma zenak ispilu izaera berreskuratuta. Kanpoan eguna argitu du eta egunaren izpiek beren begiak luzatu nahi dituzte pertsianak uzten dituen zirrikituetatik. Jaikitzeko garaia, erlojuari begiratu gabe daki.
‎Goizeko zortziak aldean, oraindik ere eguna argitua ez zelarik, Ixaskunek esnatu nau:
2006
‎Egurketari zaharrak ezin dio eutsi hortz haginen hotzikarari, eta eguraldi txarreko egunetan bere burua eta bere ontzia babesteko txalupariak eraiki duen txabola zaharrera sartzea proposatzen dio gazteari. Iparraldeko haizeak bisuts izoztua dakar goialdetik; eguna argitzeak ez du, agidanean, izotz beltzaren mamua uxatuko. Bi egurzaleak txabola bazterrean etzan dira beroaren izpiak nondik berenganatuko.
‎–Gauerdian irtengo gara, haizea lagun –jarraitu zuen marinelak– Bide zati bat egina behar dugu eguna argitu orduko. Atzeratuta gabiltza honezkero zuen zain geratzeagatik.
2007
‎Dorreen alde bietara jarritako behategietako horma zuloetatik sartzen diren argi izpiek uda eta neguko solstizioak eta ekinozioak zehazten dituzte; alde batekoak eguzkiak eguna argitzean eta besteakoak eguzkia ezkutatzean.
‎Goizaldeko ordu biak izan dira: lau ordu, eguna argitu arte. Ekaitz izarririk geldituko ei da, ez da logura ta.
‎Musikaren ordez, Pilarren plater hotsak bete zizkion belarriak begiak irekitzerakoan, eta horrek agurearen egoeraren neurria eman zion. Egunak zeramatzan Falla, Chopin, Albéniz, Mozart eta abarrekin esnatzen, agurea eguna argitu baino lehen hasten baitzen beti pasilloan aurrera eta atzera, zigarroa eskuan, aurreneko kafea noiz hartuko.
‎Berari bezala giroari ere izerdi fina zerion, eta arnas sosegatuak gau osoarena irudi zuen. Ez zekien zein ordutan bizi zen, baina ez zuen ematen hainbertze falta zenik eguna argitzeko. Leihoak ikusten uzten zuen zeru puskan beltzak urdin bihurtzeko zorian zeuden, eta distira galtzen ari zitzaion izarren zilarrari.
2008
‎Ilun-bistan jaiki bide zen, orduantxe ari baitzuen eguna argitzen; eta lasterka saietera batera joan eta kanpora begiratu nuenean, lurrun herrestarian zango erdiraino sartuta ikusi nuen, Silver beste hartan bezala.
‎Martin Joxe, errotanekoak? aurkitu zuen oraindik eguna argitzeke zegoela, esnea banatzen hasi ohi zen orduan, hain zuzen. Ijitoen juzgu egiten zuen, norbait jipoitu nahi balu bezala makulua altxatuz.
‎Duela bi urte, udan patio batean eguna argitzen. Jai batean ezagutu genuen elkar goizeko seiak aldera, jadanik aurpegi guztiak eta ordura arteko txoko ezkutu guztiak ikusgarriak zirenean.
‎ez daukat neure burua budatzat edo budakumetzat. Gertatzen dena da maiztxo esnatzen naizela orduz lehen, ahaztuxea dudala gauak lo batean pasatzea zer zen, eta eguna argitu aurreko lo narratx horretan etortzen zaizkidala goizeko lo gozoa galarazten didaten sutra hauetako askotxo.
2009
‎Gure aurrekoek, orain dela mende bat edo bi bizi zirenek, guk bezala egiten zuten? Neguan, iluntzen zuenetik eguna argitu arte lo egiteko denbora nahikoa zuten, gauean zehar hainbat tarte esna emateko adina ere. Kontatu gabe orain egunez bizi gaituen erritmo lasterrak trabak sortzen ahal dizkigula gaueko loan.
‎Zeregin hori bete ondoren atzera egiten dio emazteak galdera bera, eta senarrak berriro erantzun, beste zeregin bat ipiniz. Hala kateatzen dira lan edo zereginak, harik eta eguna argitu eta oherako berandu izan arte.
‎Aste Santuan, barikua kenduta, goizeko seietatik aurrera ei zeuden mezak, konfesiora zihoan jende ugaria eta konfesio luzeak zirela eta. Hainbati lotsa ematen zion konfesatzera joaten ikus zezaten, eta eguna argitu aurretik ateratzen ziren elizarantz. Entzuna da, burusoila zela eta, konfesatzera eguzkia irten aurretik joanda ere iretargi beten argi ematen zuen gizonarena.
‎Egun, baldintzak aldatu dira, baina 43 farozainek talaia horietatik ikusten dute eguna argitzen, hantxe bizi dira.
‎Astelehenean hobetzeko joerari eutsiko dio eguraldiak eta hurrengo egunetan ildo beretik jarraituko du. Goizaldean eta goizean goiz hodei batzuk geratuko dira, baina ez dute luze iraungo eta altxa ostean zerua txukun ikusiko dugu.  Lurraldearen hegoaldean, eguna argitu orduko oskarbi egongo da zerua. Haizea, norabide finkorik gabe ibiliko da, suabe, eta arratsaldean brisa sartuko da.
‎Hori egiten ari nintzela, Adam eta Marek poloniarrak ikusi ditut bizi bizi beti bezala. Esan didatenez, Mieresen egin omen dute gaua eta goizean goiz, eguna argitu aurretik, Oviedora itzuli omen dira. Izan ere, Adami osaba bizi omen zaio Mieresen.
‎Azken etapari eguna argitu aurretik ekin diot ondotxoz. Autoen argiak galtzen zirenean dotore ikusi ahal izan dut artizarra zeru gardenean eta gainerako beste milaka izar.
‎Halako batean, hirurak edo izango ziren, tabernaren kanpo aldetik ihes egin nuen inor konturatu gabe. Oinez Indautxuraino abiatu eta bertan neu bakarrik hasi nintzen kubatak edaten, eguna argitu zuen arte.
‎Mendizalea, desgogara bada ere, erantzunen bat ematen saiatuko da, itaunari edo itaunleari suposatzen zaion razionalitatearen gisaratsu: eguna argitzen ikustearen distirazkoa, gailurretik begiztatzen den parajearen ederra, eta ez dakit zer. Baina egiazko egia seguruenik ez da hori (Euskal Herrian behintzat erdietan gailurra laino dago, eta beste erdietan haizea eta hotza).
‎Jainkozko bizia. Jainkoaren agertzea, sumatzea?, diotenez, istantekoa da. Argiaren jainkozkoa da, eguna argitzen duenean, istant bateko emozioak eternitatera irekitzen bazaitu, eta ez dakizu zer sentimendu estrainio den hori, nostalgia pozezko batez bezala bete zaituena bat batean. Ederraren jainkozkoa da, bide ondoan elorriko lore xuriek ederraren eder betikora bezala bazaitu hegaldarazten bat batean udaberri goizean.
‎M ARTIN etxera iristen denean eguna argitzen ari da eta Eliasen idatzia mahai gainean dago. Bere azken arnasa bota zuen besaulkia aukeratzen du irakurtzeko.
‎Han topatu zuen Perezen gorpua. Igande goizaldean ikusi zuen, eguna argitzen hasi berria zela, bere ohiko begiralekuaren ezkerraldeko harkaitzen magalean. Korrika batean jaitsi omen zen.
‎1575eko otsailean, bere anaia sagaratu zuten Reimsko katedralean. Goiz osoa iraun zuen ekitaldiak, eguna argitzetik eguerdia ederki joana izan arte. Hartan, zazpi aldiz aldatu zen arropaz Henrike Valoiskoa.
‎Orain uso bila etortzen da jendea, gero azaroan birigarroak ere izaten dira.Zein da postuetako ordutegia. I.I.: Postuan egon daiteke eguna argitu baino ordubete lehenagotik hasita, eta postua uzteko eguzkia sartu ondoren beste ordubeteko tartea uzten da.Lan hau elkartearentzako diru iturri bat al da. I.I.: Elkartea bera arduratzen da postuak txukuntzeaz, eta normalean lan honekin ez irabazirik, ez galerarik ez da izaten.
‎Atzo eguna argitzerako hasi zen 2009ko Dakarra, Argentinako eta Txileko lurrak zeharkatuko dituen lasterketa. Irteerako lerroan 530 taldeetako pilotuak bildu ziren.
‎Oraindino eguna argitu barik hasi dira sindikalistak piketeak egiten. Bilbon, 05:30ean Elorrietako kotxetegietara joan da grebalari taldea, ertzainen begiradapean.
‎Hilko banintz, zeren falta sumatuko nuke gehien? Hurrengo eguna argitzen ikustearena, edo iluntzen ikustearena... naturarekin lotura duen zerbaitena. Eta onartuta daukat hori dela ziklo errepikakorrena, baina, ez nau nekatzen.
‎Goiz batean, eguna argitu orduko, begiak zabaldu eta denboralea eman zuen gelari begira. Gero komunetik pasa zen, su kaldetik, egongelatik.
‎Atzo baino jende gutxiago elkartu gara gosaltzeko. Bidean, eguna argitzen, leherketa atomikoetako perretxikoen tankerako lainoa ageri zaigu pixkanaka gorritzen. Malda gogorra igo dugu, zeharka, pauso bakoitzean kranpoien hortz guztiak sartuta, izotzezko zati batean geratu garen arte.
‎Bazekien irabazi egingo zuela. Beti izaten zen berdin eguna argitzen hasten zenean: itxaropenik eta ahalmenik gabe gelditutako jokalari aldra arrunta barreiatzen hasten den unean, berak, besteek baino eraman handiagoa izan baitzuen, entzun txarrekoa izan baitzitzaien lagunen aholkuei, zuhur izateko dei koldarrei (hala esaten baitzioten notarioak, emazteak eta medikuak:
‎Aitak ez zuen ezer ikusi; auzoek ez zuten txintik esan. Lasai egon zitekeen neskarekin eguna argitu arte. Mutilaren pausoak entzutean, kandela itzali eta haren zain gelditzen zen Clara atearen kontra jarrita; mutila harenganaino sartu eta besarkatu egiten zuen.
‎Ostirala zen, eta hurrengo goizean Pagasarrira igotzera gonbidatu zituen yoghi zaharrak ikasle ausartenak, han elur gainean meditatzera. Larunbat goizean, bi mutil baino ez ziren agertu, Kandido eta Josetxo, eta aita semeekin batera igo ziren, eguna argitu aurretik, ilunpetan; gainaldean harrapatu zituen goizak; eguzkia kirika ageri zen erabat erretiratzen ez ziren hodeien artetik. Eguzkiari agurra egiteko ariketak praktikatu zituzten, eta gero elurrez igurtzi zuten gorputz osoa; ondoren, beste bi mutilak eta Ananda ondo ondo jantzi ziren, lurrean plastiko bat zabaldu, haren gainean zapi batzuk ipini, eta asana saioari ekin zioten; yoghi zaharra, berriz, gerripeko soil batekin aritu zen, elurrarekin kontaktuan.
‎Jada ez da lagunekin tabernara edo soziedadera afaltzera joaten," gusturago nago zeure ondoan" esaten dit, eta etxean geratzen da edo neurekin irteten da paseatzera. Goizetan, hori bai, eguna argitzen hasi baino lehen abiatuta, Sollubera joan etorria egiten du. Mendiaren bazter eta zulo guztiak arakatzen dabil azkenengo urteotan, Gerran han geratutako fusilen, balen, granaden... bila.
‎Kanpoko hotzetatik sartuta, epel egiten zuen barruan; bizpahirutan kendu nuen kristaleko lurruna eskuarekin, autobusa martxan hasi baino lehen. Artean eguna argitu gabe atera zen autobusa geltokitik. Epeltasun hartan eta bonbilla indargabe haien argipean, loak hartzeko beldur nintzen; gauean ere lo handirik egin gabe nengoen, gainera.
2010
‎Hau guztia idatzi bitartean, lanparak indarra galdu du, eguna argitu du, kaperako erlojuan seiak jo ditu.
‎Ni behintzat horretan ahalegintzen naiz? bihar ere eguna argituko duen ezin jakin.
‎Aldiz, uhartea ikusten baduzu, euria hasi behar duelako da?? Neguko egun batzuetan, eguna argitu ote duen ere zalantzak izaten dituzu han barrena. Doolinen gaude, Moher amildegien oinetan.
‎Hondartzaren beste muturrean su pizturen bat zegoen, eta su hartarantz laster egiten hasi zen herabetasun edo lotsarik batere gabe. Gaueko arrantzaleak izango ziren akaso, eguna argitu baino lehen sareak botatzera etorriak; janaria eskatu eta haiekin emango zuen denbora egunsentira arte, bere kondairaren pasarte batzuk entzunez, haiek kontatu nahi izanez gero, greziarrak baldin baziren segurua baitzen batzuk ezagutuko zituztela. Horrela suaren eta bere historiaren epelean lo egin ahal izango zuen, galdutako ume txiki baten antzera.
‎Horrela suaren eta bere historiaren epelean lo egin ahal izango zuen, galdutako ume txiki baten antzera. Eta eguna argitu orduko handik alde egingo zuen. Beste uharte bat bilatuko zuen, hura baino bakartiagoa, han ama Tetisek beti nahi izan zuen bezala bizi ahal izateko.
‎Eta egia da oso berandu amaitu genuela, goizeko seiak aldera. 24 eguna argitzen hasia zen alde baten izenean Rodrigo Ratok eta bestearen izenean nik neuk izenpetu genuenean akordioa.
‎Kafe gehiago egin genuen, eta eguna argitu arte aritu ginen hizketan. Trikuk harakiriaz hitz egin zion Maribeli, eta Maribelek Masakoren argazki batzuk erakutsi zizkigun.
‎" Zer egin behar dut nik? Nagoen lekutik mugitzeko ikara daukat, norbait utziko zuten guardian eta xagutxo bat bezala harrapatuko naute, bertan gelditzea erabaki dut, jarriko naiz martxan eguna argitzen duenean.
‎—Gauza bat eskatu behar dizut —esan du Nasreddinek—: eguna argitzearekin esnatzea; presatuta nabil.
‎Esan bezala eguna argitzearekin ostalariak Nasreddin esnatu du; honi, presarekin, gelan durbantea atzendu zaio.
‎" Lau ordu eguna argitu arte".
‎Atzean jarri zizkieten magenta eta laranja kolore biziek ez zuten askorik laguntzen: eguna argitzean, tekila baten barruan daikiri bat hartzen eta eztabaidan baleude, bera litzateke ikuskizuna.Ez ninduen harritu Gordon barkamen eske entzuteak: Lanbide honetan asko egoten da egiteko, eta, atzo ikusi ahal izan zenuten moduan, nik ez dut lortzen dena ongi egitea.Gaua gutxira bihurtu zen borrokalarien kluba; Dave eta Gordoren arteko aurrez aurrekoa.
2011
‎Ordu gutxi iraun zuen eraikinaren atzera kontuak: Kukutzak ez du gaurko eguna argitzen ikusiko. Milaka lagun bildu ziren auzora protesta egitera, baina Ertzaintza, azken egunetako jokabideari jarraiki, bortizki oldartu zitzaien kalean zebiltzanei.
‎Eskua emango didan, konturatzen al haiz ez degula berriz sekula horrela egoterik izango, nik etsian, Segurutik ez, hik auskalo nola, jakin nahi niken nik adinako sastakoa hartu ote huen bai soila behar zuen seguru asko ez latz hura botatakoan?. Ez dakin, noski, baina loak hartu eta ordubetera edo esnatu nintzenean? eguna argitzen hasia zinan ordurako, ilusioa itzaltzen?, hire eskuak hantxe ziraunan libre artean, mugen gainetik eskainia nire ohe gainean, neurea baitzen, goizaldeko, edo bihotzeko, hozkirriak eraginda nonbait, erretiratua bide zena lo hartutakoan.
‎Erretiratu ginen etxera, baina gauetik geratzen zen ataltxoa nola pasatu genuen ikusita, sendagilearengana eraman gintuzten eguna argitzearekin.
‎1 Idatzi honetako ondorioetarako, eguneko hogeita lau orduak ez dira gauerdiko 00:00etan hasiko, baizik eta goizaldean eguna argitzean.
‎–Eta ezin al gara txoko honetan gelditu, gutxienez eguna argitu arte?
‎Ertzaintzak esan zuen ezer gutxi egin zezakeela eguna argitu arte, baina Martinek boluntarioak aurkitu eta taldeak egin zituen, itsasertzeko baso eta hondartzak miatzeko. Tomas ere taldeetan ibili zen, Ane etxean gelditu zen telefonoaren ondoan.
‎Klubeko leihoetatik berunezko eguna argitzen ari zen, baina gaueko euri jasa joana zen eta ateri zegoen behintzat. Nork bere lanari ekin zion eta Jan autoraino mugitu zen ia arrastaka.
‎Hiltzaileak neska lakuaren inguruan akabatu badu, hor nonbait egongo dira sarraskiaren aztarnak. Badakit euri madarikatu honek zaildu egingo duela arrasto horiek aurkitzea; hala ere, lakuaren bazter guztiak ondo miatu behar ditugu, eguna argitu bezain laster. Beste alde batetik, oso litekeena da emakumea beste nonbait hil izana, hemendik kilometro askotara; hori horrela bada, horrek esan nahi du hiltzaileak auto bat erabili zuela gorpua honaino ekartzeko, emakumea beribiletik atera, portu aldera eraman, ontziren batean sartu, lakuaren erdiraino eroan, zementu puska bat oinei lotu, ur sakonera bota, eta bueltan itzuli zela ibilgailura.
‎Urduri samar oraindik eta leher eginda, eguna argitu zenerako komisarian zeuden. Komentu zaharretik ihes egin eta gero, Franen etxera abiatu ziren.
‎Konpainiara itzuli ginenean Estatu Nagusiari azaldu genion dena eta Udala erasotzeko erabakia hartu zuten. Konpainia osoa joan ginen eta eguna argitu aurretik haien aurrean geunden. Guardian zegoenak zein ginen galdetu zigun.
‎Beti bezala atera ginen, baina alemanak nonahi zebiltzanez, trenbidetik joan beharrean bidez bide joan ginen Urruñara, alegia, Tomasek nahiago izaten zuen bidetik, eta ibaira ordubete geroago iritsi ginen. Gero Erlaitzen, eguna argitzen ari zuenez, ez ginen ausartu kuartelen aurretik pasatzen eta inguratu egin behar izan genuen. Kontua da goizeko zortzietan iritsi ginela baserrira, atsedena hartzeko denborarik gabe.
‎Mikelete batek esana zidan gutxienez aste pare bateko lana zutela eta kontuz ibiltzeko. Hori zen lanik txarrena; lursailak ez baitzituzten ixten, eta eguna argitu baino lehen egunero igo behar nuen ardiak beste leku batera eramatera. Eskerrak mikeleteak jatorrak zirela, bestela dena saldu beharra izango nuen isunak ordaintzeko.
‎Nik bi saldu nahi nituen eta Gaztelukoek gehiago, mordoxka zituzten eta. Lehendabizi etxeko behiekin saiatzen ginen; eguna argitu aurretik mendira eramaten genituen eta batzuetan otzan otzan haien atzetik joaten ziren. Orduan bordan sartu, begiak zaku batekin estali eta Tolosara eramaten genituen.
‎Afaldu ondoren ohera joan nintzen, eta gau osoa bueltaka pasa nuen ardiak eta pinuak burutik kendu ezinik. Oso goiz jaiki nintzen, esne hotza edan eta eguna argitu aurretik iritsi nintzen pinudira. Han ez zegoen bakar bat ere eta Orunbera jaitsi nintzen.
‎Lanak bukatu bitartean egosi ziren eta afaltzen hasi nintzen. Sutondoan eltzeari begira denbora luzea pasa nuen behorrak burutik kendu ezinik, eta iruditu zitzaidan onena eguna argitu aurretik ateratzea izango zela. Eta horrela egin nuen; goizeko laurak aldean jaiki nintzen eta argitu baino lehen Larten nengoen, baina ez nituen han ikusi.
‎Etxera joan zitekeela esan nion eta guk denbora franko itxoin ondoren zeharkatu genuen errepidea, asko izaten ginen gehienetan bezala. Pikoketatik eguna argitzen ari zuela pasa ginen, baina arriskutsuena atzean utzia genuen. Baserrian Frantziskok sukaldea piztua zuen eta gosaldu orduko beste tankera bat zuten hegazkinlariek.
‎Ordu bata aldera geltokira eraman behar zituztela eta, kataluniarren bila etorri ziren. Bitartean nik, sentitzen nuen oinazearekin eta beste itaunketa bat pasatzeak sortzen zidan egonezinarekin, ezin nuen ia lorik egin eta eguna argitzekoa zela iruditu zitzaidanean zerbait egin behar nuela erabaki nuen. Guardiari deitu nion eta zopa ekarri zidan berbera etorri zitzaidan.
‎Errepidea pasa, pareta eskalatu eta goraxeago Erlaitzera zihoan bidera ateratzea lortu nuen. Kuarteletatik ahalik eta azkarren pasa nintzen, eguna argitzen hasia baitzen eta gero ezker aldera joan nintzen, Arditurriko meatzetarantz.
‎Intxaurrak eta gaztainak ere asko izaten genituen: koxkortu ahala saski batekin bidaltzen gintuzten biltzera eguna argitu aurretik, beranduago joanez gero ardiek edo txerriek jaten baitzituzten gehienak. Eta bizkor ibil gintezen gehien biltzen zuenari abarka berriak erosiko zizkiotela esaten ziguten.
‎Erromako zeruari kea zeriola, eztanda bat beste baten atzean entzun zen gau osoan, eguna argitu arte. Goizeko seiak izanen ziren Via de Giubbonariko PCIko egoitzan eztanda izan zenean.
‎Hiriko iparraldean ere, Valle Aurelia eta Primavalleko piketeak Via Aurelia mozteaz arduratu ziren. Baina, langileen operazio hau guztia saltimbocca alla romana bat izanen balitz bezala eta ardo zuriz egindako saltsa faltako balitzaio bezala, eguna argitu aurretik, saltsa ekarri zutenak faxisten bonbak izan ziren, berriro ere. Horrela osatu zen, lehen orduan, hiriak jan zuen platera.
2012
‎Herrialde musulmanen babesa sentitzen dute, eta nazioarteko mezuek ere aditzera ematen dute Israelek ez duela benetan tropak Gazan sarrarazteko asmorik. Kaltea, ordea, hazten doa egunez egun. Atzo, eguna argitzerako, bederatzi ziren jada gaueko bonbardaketek utzitako hildakoak. Azken orduotan, indar handiagoz egin diete eraso ustez Hamaseko kideenak diren eraikinei.
‎Eta horixe egin nuen zazpi gau luzez, gauero gauerdian?, baina itxita aurkitzen nuen beti begia, eta ezin izaten nuen lana burutu; zeren agureak ez baitzidan okerrik egiten, haren Begi Gaiztoak baizik. Eta goizero goizero, eguna argitzen zuenean, sartzen nintzen lasai agurearen gelan eta deliberamenduz mintzatzen nintzaion, bere izena adiskidetsu aipatuz eta zer moduz igaro zuen gaua galdetuz. Izan ere, oso ernea zuen gizonak susmatzeko zer eta, gauero gauero, hamabietan justu, begira egoten nintzaiola lo zegoenean.
‎Arratsaldean ibaira hurbildu ginen, eta erabaki genuen ilundu bezain laster lehorrera igeri joango ginela lurraldea aztertzeko; baina ilundu orduko ikaragarrizko zaunkak, marruak eta uluak entzun genituen, ez dakigu zein animalia basatirenak. Mutil gizagaxoa beldurrak akabatzen zegoen, eta erregutu zidan, eguna argitu arte, lehorrera ez joateko.
‎Eta azpimarratu behar dut, atsekabez baita ere, arimaren ezinegonak eragin handia izan zuela nire erlijio pentsamenduetan; izan ere, basati eta kanibalen eskuetan erortzeko arriskuak sortzen zidan izuak eta beldurrak nire arima horren menderatua zuten, ezen nekez aurkitzen bainuen egokierarik nire Sortzaileari otoitz egiteko, edo ez behintzat lehen izan nuen arima lasai eta etsi berarekin. Aldiz, Jainkoari oinaze eta arima estura handia nuela egiten nion otoitz, arriskuz inguratua, eta gauero eguna argitu baino lehen hila eta irentsia izango nintzelakoan; eta adierazi beharra dut, bake, esker on, maitasun eta xerazko jarrera askoz egokiagoa dela otoitz egiten duenarentzat, izuarena eta ezinegonarena baino, eta berehala gertatuko den zoritxarraren beldur den gizona ez dagoela prestatua Jainkoari otoitz eginez bere burua sendotzeko, ez behintzat ohean dagoen gaixoa bekatuez damutzeko dagoena ... Ezinegon horiek ariman baitute eragina, besteek gorputzean duten bezala; eta arimaren ezintasunak gorputzarenak bezain handiak dira, eta are handiagoak, Jainkoari otoitz egitea berez arimaren ekintza baita, eta ez gorputzarena.
‎Abendua zen, eta, lehen esan dudan bezala, han neraman hogeita hirugarren urtea, eta neguko solstizioaren garaia zenez gero, negua ezin bainion esan?, uzta garaia, eta soroetan askotan ibili beharra izaten nuen. Egun batean, goizean goiz, ia eguna argitu baino lehen irten, eta harri eta zur geratu nintzen hondartzan suaren distira ikusi nuenean, ni nengoen lekutik uhartearen beste muturrerantz bi milia ingurura, lehen ere basatiak izan zirela sumatu nuen leku berean. Baina orduan ez zeuden uhartearen beste aldean, nire atsekabe handirako, uhartearen nire aldean baizik.
‎Ziur nengoen, itsasontziren bat baldin bazen, sua ikusi zuela, eta zalantzarik gabe ikusi zuen; izan ere, suak indarra hartu bezain laster beste tiro bat entzun bainuen, eta haren atzetik beste batzuk, denak leku beretik. Gau osoan zaindu nuen sua, eguna argitu arte, eta egun argia izan zenean eta zerua garbi geratzean, itsasoan urruti zerbait ikusi nuen, uhartearen ekialdean, hain zuzen ere. Haize oihal bat zen ala ontzi azala, ezin nuen garbi ikusi, ezta betaurreko luzearekin ere, urrunegi baitzegoen itsas zabalean, eta eguraldia lainotu samarra baitzegoen oraindik.
‎Gau osoa igaro nuen berarekin, baina eguna argitu bezain laster, nirekin etortzeko adierazi, eta arropa batzuk emango nizkiola jakinarazi nion; poz handia hartu zuela zirudien, erabat biluzik baitzegoen. Bi gizonak lurperatu zituen lekutik igaro ginenean, lekua zehatz mehatz seinalatu zuen, eta hura berriz antzemateko egin zituen arrastoak erakutsi zizkidan.
‎Ez baitzioten aholkurik eskatu ez errainaren jantziaz ezta ezteietako ospakizunen ordenaz ere; garaiz erretiratu zen. Bere senarrak, hari jarraitu ordez, Saint Victorretik zigarro puruak ekarrarazi zituen eta eguna argitu arte erretzen aritu zen, kirsch pontxeak edanez, bere ingurukoentzako nahastura ezezaguna izaki, eta hori berarekiko begirune ate handiagoaren iturburu gisakoa izan zen.
‎– Oilarrak goizegi jo digu, eguna argitu baino lehen. (LIB I:
‎Bezperan, iragan asteburuan ospatu ziren estropadetan parte hartu zuten Agiñako arraunlariekin herri afaria izango da frontoian. Asteburuko egitarau osoa, hemen: Urriak 5, ostirala: Umeen Eguna10: 00 Haurren jolasei hasiera emango zaie.13: 00 Haurrentzako bazkari goxo goxoa (helduek eurena ordaindu dute). 16: 30 Puzgarri ezberdinak denontzako.Jarraian, txokolate banaketa eta buruhandi bizkor bizkorrak.22: 00 Aginagako X. Txapelketako esku pilota finalak.24: 00 Eliza zarrean kontzertuak: Artobixar, Escandalo publico, Hotzikara.Parranda ederraren ostean eguna argitzen ikustera… TIPI TAPA mendira!! Urriak 6, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna06: 00 Oilasko biltzaileen gosaria.06: 30 Oilasko biltzaileen irteera trikitilariez lagundurik.20: 00 URKO MENAIA Kantariarekin Euskal abestien emanaldia.21: 30 Herri afaria frontoian, arraunlariekin batera.
‎Auzokide batzuk Colette atsekabetuaz arduratzen zeuden, edota haurraz, negarrez ari baitzen, beste batzuk armairuetan zebiltzan gorpua biltzeko maindire bila. Sukaldean, mutil batzuk mokadu bat jaten ari ziren eguna argitu zain, ibaian behera bila jarraitzeko; pentsatzen zuten korronteak gorputza ibaian behera eramango zuela eta ihien artean trabaturik aurkituko zutela.
‎Colette zutitu eta gugana etorri zen, hemen edukazio txarrekoa baita baso bat ardori uko egitea, batez ere nekazarien arteko ospakizun handi hauetan. Gizonak, eguna argitu baino lehen jaikita, hamar bat ordu lanean aritu eta larrua betean jan eta edan ondoren, denak ere erdi mozkorturik zeuden, nekazarien horditasun astun eta goibel horrekin. Emakumeak sukaldean zebiltzan, eskuak bete lan.
‎Abaildu dira hosto lehorren artera begiradak. Eta eguna argitzearekin batera eguzki loreak esnatu eta berriz ere ekin diote eguzki izpien norabidea jarraitzeari. Lurralde berri batean.
‎Baina eguna argitu zuen, lur guztia urez egonagatik, zeruan soilki urruneko hodeiek oroitarazten zuten bezperako euritea. Jeneral Rivas bere Estatu Nagusiarekin heldu, eta trufaz solastatu zen Kapitain Orokorrarekin ekaitz izugarriaz.
‎Hurrengo eguna argitzean, elezaharra egia bihurtu da haren begietan, eta mendi izugarri garai eta gotortu bat agertu parez pare, zeinaren gailurrean diz diz egiten baitute Asasinoen Gaztelu urrekara inguratzen duten elur betierekoek. Montura ezkutaturik, tontorrerainoko igoera nekosoari ekin dio, eta, bere gerlari antzeari eskerrak, izkin egin die Agurearen begirariei.
‎Baina izugarri ahul dago, eta ez dugu eritasuna larriagotzeko arriskurik hartu behar. Gainera, Deabruaren gauza balitz bezala, azkeneko bolada honetan badirudi hodeiek ez dutela beren mihisea urratu nahi, eta zeruak lainoturik eta ilun daude eguna argitu arte.
2013
‎Abenduaren 24an goizean etxe aurreetan panpina jarrita argitzen zen eguna, goizaldean aterata, eguna argitu aurretik behinik behin. Sarritan igitaia eskuetan zuela ipintzen zuten, edo igitaia bera bakarrik haren esanguran, eta umeei hozka egiten zuela esaten zieten; beldurgarria zen, beraz.
‎Eleizako ardurak derrigorrezkoak ziran familiako guztientzat. Domeketan goizean goizetik mezara joaten ziran; eguna argitu barik egoanez zuziakaz. Mezan Gure Jauna hartzea derrigorra zan, eta horretarako konfesau egin behar izaten eben eta baraurik egon.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 113 (0,74)
Alberdania 56 (0,37)
Pamiela 37 (0,24)
Booktegi 26 (0,17)
Susa 23 (0,15)
Berria 14 (0,09)
Labayru 13 (0,09)
Open Data Euskadi 13 (0,09)
Karmel Argitaletxea 6 (0,04)
Consumer 4 (0,03)
EITB - Sarea 3 (0,02)
Euskaltzaindia - Liburuak 3 (0,02)
Erlea 3 (0,02)
Argia 3 (0,02)
Karmel aldizkaria 3 (0,02)
ETB serieak 2 (0,01)
UEU 2 (0,01)
Uztarria 2 (0,01)
aiurri.eus 2 (0,01)
Maiatz liburuak 2 (0,01)
Urola kostako GUKA 2 (0,01)
Euskaltzaindia - EHU 1 (0,01)
goiena.eus 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
begitu.eus 1 (0,01)
Maxixatzen 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia