Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2001
‎Ni goizeko zortziak hogei gutxiagotan ailegatu nintzen aitaren autoan, Bilbotik eguna argitu orduko irten ondoren.
‎Karelean geratuko zara, eguna argitzen sentitzeko. Eguzkiak, ezkutatuta oraindik, izotz tontor gainak argituko ditu lehenengo.
2005
‎Haiekin batera gelako formak agertzen doaz, horma zenak ispilu izaera berreskuratuta. Kanpoan eguna argitu du eta egunaren izpiek beren begiak luzatu nahi dituzte pertsianak uzten dituen zirrikituetatik. Jaikitzeko garaia, erlojuari begiratu gabe daki.
‎Goizeko zortziak aldean, oraindik ere eguna argitua ez zelarik, Ixaskunek esnatu nau:
2006
‎Egurketari zaharrak ezin dio eutsi hortz haginen hotzikarari, eta eguraldi txarreko egunetan bere burua eta bere ontzia babesteko txalupariak eraiki duen txabola zaharrera sartzea proposatzen dio gazteari. Iparraldeko haizeak bisuts izoztua dakar goialdetik; eguna argitzeak ez du, agidanean, izotz beltzaren mamua uxatuko. Bi egurzaleak txabola bazterrean etzan dira beroaren izpiak nondik berenganatuko.
‎–Gauerdian irtengo gara, haizea lagun –jarraitu zuen marinelak– Bide zati bat egina behar dugu eguna argitu orduko. Atzeratuta gabiltza honezkero zuen zain geratzeagatik.
2008
‎Ilun-bistan jaiki bide zen, orduantxe ari baitzuen eguna argitzen; eta lasterka saietera batera joan eta kanpora begiratu nuenean, lurrun herrestarian zango erdiraino sartuta ikusi nuen, Silver beste hartan bezala.
‎Martin Joxe, errotanekoak? aurkitu zuen oraindik eguna argitzeke zegoela, esnea banatzen hasi ohi zen orduan, hain zuzen. Ijitoen juzgu egiten zuen, norbait jipoitu nahi balu bezala makulua altxatuz.
2009
‎Halako batean, hirurak edo izango ziren, tabernaren kanpo aldetik ihes egin nuen inor konturatu gabe. Oinez Indautxuraino abiatu eta bertan neu bakarrik hasi nintzen kubatak edaten, eguna argitu zuen arte.
‎Mendizalea, desgogara bada ere, erantzunen bat ematen saiatuko da, itaunari edo itaunleari suposatzen zaion razionalitatearen gisaratsu: eguna argitzen ikustearen distirazkoa, gailurretik begiztatzen den parajearen ederra, eta ez dakit zer. Baina egiazko egia seguruenik ez da hori (Euskal Herrian behintzat erdietan gailurra laino dago, eta beste erdietan haizea eta hotza).
‎Jainkozko bizia. Jainkoaren agertzea, sumatzea?, diotenez, istantekoa da. Argiaren jainkozkoa da, eguna argitzen duenean, istant bateko emozioak eternitatera irekitzen bazaitu, eta ez dakizu zer sentimendu estrainio den hori, nostalgia pozezko batez bezala bete zaituena bat batean. Ederraren jainkozkoa da, bide ondoan elorriko lore xuriek ederraren eder betikora bezala bazaitu hegaldarazten bat batean udaberri goizean.
‎M ARTIN etxera iristen denean eguna argitzen ari da eta Eliasen idatzia mahai gainean dago. Bere azken arnasa bota zuen besaulkia aukeratzen du irakurtzeko.
‎Han topatu zuen Perezen gorpua. Igande goizaldean ikusi zuen, eguna argitzen hasi berria zela, bere ohiko begiralekuaren ezkerraldeko harkaitzen magalean. Korrika batean jaitsi omen zen.
‎1575eko otsailean, bere anaia sagaratu zuten Reimsko katedralean. Goiz osoa iraun zuen ekitaldiak, eguna argitzetik eguerdia ederki joana izan arte. Hartan, zazpi aldiz aldatu zen arropaz Henrike Valoiskoa.
2010
‎Hau guztia idatzi bitartean, lanparak indarra galdu du, eguna argitu du, kaperako erlojuan seiak jo ditu.
2011
‎Eskua emango didan, konturatzen al haiz ez degula berriz sekula horrela egoterik izango, nik etsian, Segurutik ez, hik auskalo nola, jakin nahi niken nik adinako sastakoa hartu ote huen bai soila behar zuen seguru asko ez latz hura botatakoan?. Ez dakin, noski, baina loak hartu eta ordubetera edo esnatu nintzenean? eguna argitzen hasia zinan ordurako, ilusioa itzaltzen?, hire eskuak hantxe ziraunan libre artean, mugen gainetik eskainia nire ohe gainean, neurea baitzen, goizaldeko, edo bihotzeko, hozkirriak eraginda nonbait, erretiratua bide zena lo hartutakoan.
‎Erretiratu ginen etxera, baina gauetik geratzen zen ataltxoa nola pasatu genuen ikusita, sendagilearengana eraman gintuzten eguna argitzearekin.
‎1 Idatzi honetako ondorioetarako, eguneko hogeita lau orduak ez dira gauerdiko 00:00etan hasiko, baizik eta goizaldean eguna argitzean.
‎–Eta ezin al gara txoko honetan gelditu, gutxienez eguna argitu arte?
‎Ertzaintzak esan zuen ezer gutxi egin zezakeela eguna argitu arte, baina Martinek boluntarioak aurkitu eta taldeak egin zituen, itsasertzeko baso eta hondartzak miatzeko. Tomas ere taldeetan ibili zen, Ane etxean gelditu zen telefonoaren ondoan.
2012
‎Eta horixe egin nuen zazpi gau luzez, gauero gauerdian?, baina itxita aurkitzen nuen beti begia, eta ezin izaten nuen lana burutu; zeren agureak ez baitzidan okerrik egiten, haren Begi Gaiztoak baizik. Eta goizero goizero, eguna argitzen zuenean, sartzen nintzen lasai agurearen gelan eta deliberamenduz mintzatzen nintzaion, bere izena adiskidetsu aipatuz eta zer moduz igaro zuen gaua galdetuz. Izan ere, oso ernea zuen gizonak susmatzeko zer eta, gauero gauero, hamabietan justu, begira egoten nintzaiola lo zegoenean.
‎Arratsaldean ibaira hurbildu ginen, eta erabaki genuen ilundu bezain laster lehorrera igeri joango ginela lurraldea aztertzeko; baina ilundu orduko ikaragarrizko zaunkak, marruak eta uluak entzun genituen, ez dakigu zein animalia basatirenak. Mutil gizagaxoa beldurrak akabatzen zegoen, eta erregutu zidan, eguna argitu arte, lehorrera ez joateko.
‎Eta azpimarratu behar dut, atsekabez baita ere, arimaren ezinegonak eragin handia izan zuela nire erlijio pentsamenduetan; izan ere, basati eta kanibalen eskuetan erortzeko arriskuak sortzen zidan izuak eta beldurrak nire arima horren menderatua zuten, ezen nekez aurkitzen bainuen egokierarik nire Sortzaileari otoitz egiteko, edo ez behintzat lehen izan nuen arima lasai eta etsi berarekin. Aldiz, Jainkoari oinaze eta arima estura handia nuela egiten nion otoitz, arriskuz inguratua, eta gauero eguna argitu baino lehen hila eta irentsia izango nintzelakoan; eta adierazi beharra dut, bake, esker on, maitasun eta xerazko jarrera askoz egokiagoa dela otoitz egiten duenarentzat, izuarena eta ezinegonarena baino, eta berehala gertatuko den zoritxarraren beldur den gizona ez dagoela prestatua Jainkoari otoitz eginez bere burua sendotzeko, ez behintzat ohean dagoen gaixoa bekatuez damutzeko dagoena ... Ezinegon horiek ariman baitute eragina, besteek gorputzean duten bezala; eta arimaren ezintasunak gorputzarenak bezain handiak dira, eta are handiagoak, Jainkoari otoitz egitea berez arimaren ekintza baita, eta ez gorputzarena.
‎Abendua zen, eta, lehen esan dudan bezala, han neraman hogeita hirugarren urtea, eta neguko solstizioaren garaia zenez gero, negua ezin bainion esan?, uzta garaia, eta soroetan askotan ibili beharra izaten nuen. Egun batean, goizean goiz, ia eguna argitu baino lehen irten, eta harri eta zur geratu nintzen hondartzan suaren distira ikusi nuenean, ni nengoen lekutik uhartearen beste muturrerantz bi milia ingurura, lehen ere basatiak izan zirela sumatu nuen leku berean. Baina orduan ez zeuden uhartearen beste aldean, nire atsekabe handirako, uhartearen nire aldean baizik.
‎Ziur nengoen, itsasontziren bat baldin bazen, sua ikusi zuela, eta zalantzarik gabe ikusi zuen; izan ere, suak indarra hartu bezain laster beste tiro bat entzun bainuen, eta haren atzetik beste batzuk, denak leku beretik. Gau osoan zaindu nuen sua, eguna argitu arte, eta egun argia izan zenean eta zerua garbi geratzean, itsasoan urruti zerbait ikusi nuen, uhartearen ekialdean, hain zuzen ere. Haize oihal bat zen ala ontzi azala, ezin nuen garbi ikusi, ezta betaurreko luzearekin ere, urrunegi baitzegoen itsas zabalean, eta eguraldia lainotu samarra baitzegoen oraindik.
‎Gau osoa igaro nuen berarekin, baina eguna argitu bezain laster, nirekin etortzeko adierazi, eta arropa batzuk emango nizkiola jakinarazi nion; poz handia hartu zuela zirudien, erabat biluzik baitzegoen. Bi gizonak lurperatu zituen lekutik igaro ginenean, lekua zehatz mehatz seinalatu zuen, eta hura berriz antzemateko egin zituen arrastoak erakutsi zizkidan.
‎Ez baitzioten aholkurik eskatu ez errainaren jantziaz ezta ezteietako ospakizunen ordenaz ere; garaiz erretiratu zen. Bere senarrak, hari jarraitu ordez, Saint Victorretik zigarro puruak ekarrarazi zituen eta eguna argitu arte erretzen aritu zen, kirsch pontxeak edanez, bere ingurukoentzako nahastura ezezaguna izaki, eta hori berarekiko begirune ate handiagoaren iturburu gisakoa izan zen.
2013
‎ahoa hitz egiteko, sudurra usaintzeko eta belarriak entzuteko. Baina eguzkia ere egin zuen, eguna argitzeko. Eta ilargia?
‎Autoaren leihatilaren bestaldean eguna argitzen ari zuen, azkenean ere. Sentsazio goxoa zen Amaiarentzat auto bero horren barruan egotea, eserlekuan erdi etzanda, arriskuetatik libre?
‎ahoa hitz egiteko, sudurra usaintzeko eta belarriak entzuteko. Baina eguzkia ere egin zuen, eguna argitzeko. Eta ilargia... zertarako egin zuen ilargia?
2014
‎Kasik ordu biak dira. Ez dute deus eginen eguna argitu arte, ziur. Jakina, beste ontziren baten zain ere egon daitezke, edo ikatzaren zain, baina ez dut uste.
‎Kosta egin zitzaidan lo hartzea, baina hartu nuenez gero ez nintzen esnatu eguna argitu arte. Ohetik altxatu eta dutxara zuzendu nintzen.
‎Horra hor, bada, Mikel Strogoff, hiriaren alde batetik bestera, gaua igarotzeko aterpe baten bila, lasai antzean. Egia esateko, lo kontuak ez zion batere kezkarik sortzen, eta, tripa zorriek estutu ez balute, eguna argitu artean ibiliko zen Nizhni Novgorodeko karriketan alderrai. Afari bila zebilen, ohe bila baino gehiago.
‎Bi berriemaileak, aldiz, eguna argitu orduko jaiki ziren, ehiztari prestuei dagokien moduan. Ontzia utzi eta ibai bazterrean zebiltzan jendearen artean, nor bere aldetik.
‎Gainera, ekaitza oso bortitza dun, eta horrelakoek ez diten luzaro irauten. Hirurak aldean eguna argitzen hasiko dun, eta, eguzkia jaiki ondoren, erraza ez, baina egiteko modukoa bihurtuko dun jaistea.
‎Zumezko lokarriak hautsiko ziren orduan, pinuen enborrak bortxaz banandu eta hormazko geruza gogortuaren azpian hondoratuko ziren, eta zorigabeko haiek beste aterperik ez zuten izango izotz puskak berak baino. Beraz, eguna argitzean, tatariarrek ikusi eta akabatu egingo zituzten gupidarik gabe.
2015
‎Kontrakoa ere bai: ospakizuna prestatu zuten tren barruan, kantu eta hegaldi, eguna argitu arte. Kantu berriak ere asmatu zituzten:
‎Fred eta besteak beste kartzela batera eraman dituztela esan du ezker masailean alderik alde orbain luzea duen Sadek. Goiko aginduak izan direla eta eguna argitzeari itxaron gabe bete behar izan dituztela. Ez asaldatzeko, ez dutela oraingoz beste inor eramango.
‎Ezin du hemendik oso urruti egon. Logelako sofa txikian egin dezakezu lo eguna argitu arte.
‎Haragi hezur horiek burutik kentzeko, arreta deitu dion arraildura txiki txiki bat aurkitu du atearen ondoko horman. Arraroa begitandu zaio, baina barruan sartu eta eguna argitu arteko orduak pitzaduran kukututa emateko premia eutsiezinak inbaditu dio gogoa.
‎Baina irakurri egin zuen: «Biharamunean, emaztea esnatu zen lehenik; eguna argitzen ari zuen, eta ohetik ikusi zituen lursail ederrak, bere aurrean zabal. Nagiak ateratzen ari zen senarra artean...»
‎Elurra hasi eta mendi gailurra laino denean etzan eta eguna argitu aurretik hil behar duela dakien buruzagiaren izena belztuko ez zuten sentipenak sortu zitzaizkion, eta begiak zurbildu, zahartzaro ihartuaren zuritasuna emanez, terrazan zehar ibilitako bi minutu haietan. Baina bera ez zen etzanda hilko; aurkituko zuen harkaitzen bat, eta hantxe, begiak ekaitzari josita, bukaera arte ilunpea zulatzeko ahaleginetan, zutik hilko zen.
‎Irten aurretik hitz egin dutenaren arabera, haietako bat igoko da itsasontzira, Salvador, igotzen dohain berezikoa izanik. Badakite eguna argitu izana ez dutela mesede, baina ez daukate itxaroterik, ontzia eskuratzeko aukera bakarra dute horixe.
‎–Zer egingo diagu: bertan lo egiten saiatu, eguna argitu arte??, proposatu zuen Mikelek, lehengo amorrazioaren fasea gainditu eta etsipen punttu batekin.
‎Ziegan zaude oraindik ere hausnartzen. Bi ordu joan dira eguna argitu duenetik. Eskuak bizkarrean, burumakur, hiru pauso eman ondoren buelta, oinkadaren luzea kalkulatuta daukazu dagoeneko, paretaren kontra ez jotzeko.
‎Aurreko egunetan inguruko kaleetako argiak puskatu genituen badaezpada ere. Igande goizean jarri genuen hitzordua, eguna argitu aurretik, baina gero eta eragozpen gehiago neuzkan etxetik inor konturatu gabe ateratzeko. Adi zebilen ama azken aldian.
‎Zatoz eguna argitzen danian
‎Ez zintudan bakarrik utzi behar, dio senarrak. Ez kezkatu horregatik; eguna argitu du, eta nirekin zauzkat orain, dio emazteak. Baina hemen izan banintz?, dio senarrak.
‎Entzuteak baino nekezago atxikitzen du geldi pentsamendua entzutearena egiteak. Entzutearena egiteaz batera, arazorik gabe pentsa zezakeen gizonak, esate baterako, Scheherazade ugari dagoela munduan, batik bat ospitale, zoroetxe eta itxarongeletan, baina gehienetan ez dutela beren istorio tristeekin inor liluratzerik lortzen, ezta eguna argitu orduko bizia galtzeko arriskuari ihes egiterik ere.
‎Zenbaitetan hobeto omen zegoen, alai eta zoriontsu; beste batzuetan, berriz, jota aurkitzen omen zuen, Constanze eta haurrak bakarrik eta babesik gabe utzi beharrak penatuta. Abenduaren 4an, gau izugarria pasatu ondoren, emazteak uste izan baitzuen ez zuela eguna argitzen ikusiko?, Requiem aren partitura eskatu zuen, gainbegiratzeko.
2016
‎eskutitzakdu? Erregalu guztiak prest daudela, eguna argitu aurretxotik banatu egiten dituzte, nori berea ema irakurri, jostailuak egin, kaxetan sartu, paperez bilnez. Han hemenka ibiltzen dira Marizeru eta Xixtrin, Batangako bazterretara garaiz iritsi beharrean.
‎Galtzak jantzi, eskuak poltsikoetan sartu eta leihotik begira jarri naiz. Pozik kontatuko niokeen nola orain hilabete batzuk eguna argitzen ari zuela literatura tailerreko irakasleak besotik heldu eta zin egiteko eskatu zidan, eleberri bat idatziko nuela zin egiteko alegia, eta nola hasi nintzen desorduetan jaikitzen eta nola ematen ditudan orduak pantailari begira, barrenean ernaltzen sentitzen dudan lehen esaldiaren zain, aldi berean jakitun esaldi hori gutxien espero dudanean jaioko dela, etorriko zaidala, berarekin maita... Kontatzen hasteko zorian egon naiz, baina banekien berriro ere erdeinuz edo nazkaz begiratuko zidala eta matrakarekin jarraituko zuela.
2017
‎Esnatu zenean eguna argitu zuen. Gaueko haize zakarrak hodei grisak ekarri eta euria ari zuen.
‎–Ali Beyk gaua nirekin igarotzen zuenean, haiek mustatxak, haiek bekainak, haiek beso kirtenak!?, atabal eta txirula joleak ordaintzen zituen nire etxeko patioan jo zezaten eguna argitu arte. Eta auzoko emakumeak tripa jaten egoten ziren, inbidiak frijitzen:
‎Egun osoa eman genuen hura bilatzen, eta ezer ez; gero gau osoa, eta berdin. Baina gaur goizean, eguna argitzearekin, beste behin kaperara joan garenean, zer uste duzue ikusi dugula, kristau maiteak. Jainkoaren eskua!
‎«Nola nahi duzu ba inork lo egitea, eguna argitu duenez gero eskailera gain horretan bazaude jendeari oihuka», esan zuen Dilseyk. Eskailerak igotzeari ekin zion, neke handiz.
‎Sua ostiral gauean berandu izan zen eta ni etxera iristerako ia eguna argitzen ari zuen. Ondo garbitu eta arropa garbiak jantzi nituen.
‎Iratzargailuaren txirrinak esnarazi du Maurixio. Oraindik ez du eguna argitu.
‎Eskopeta hartu eta bide zidorrean gora hasi da. Oraindik ez du eguna argitu. Basora iritsitakoan batera eta bestera begiratu du, norbaitek ikus zezakeela susmatuko balu bezala.
‎Goizean goiz jaiki nintzen, tri trau. Astelehena zen eta oraindik eguna argitu gabe zegoen, baina berdin zion, ni tri trau jaiki nintzen. Lan berria eta gogorra izan zitekeen zekor hura herrira eramatea, eta ni urduri samar nengoen.
‎Abarkak ondo lotu, bezperan prestatutako makilak hartu, egin beharreko guztiak egin, eta oraindik ez zuen eguna argitu. Hala ere, aita joan zen ukuilura, erantsi zion soka Beltxari eta esan zidan:
‎Osmako gástiek Durungora jute sien; gu, osta, Gipusku aldera. Osmako gazteak Durangora joaten ziren [parrandara]; gu, ostera, Gipuzkoa aldera? [Osma, Mallabiko auzoa] | Osta be egune argittuko dau, ostera ere eguna argituko du? | Oisa óstera bat eiñddot goxien. Oiza ostera bat egin dut goizean?
‎–Tira, goazen etxera. Bihar ere eguna argituko du.
‎Atzo, eguna argitzean
‎Atzo, eguna argitzean
‎Atzo, eguna argitzean
‎Atzo, eguna argitzean
‎Atzo, eguna argitzean
eguna argitzean
‎Atzo, eguna argitzean
‎Atzo, eguna argitzean
‎Atzo, eguna argitzean
2018
‎Izan ere, gogoan dut iruditu zitzaidala ziega batera sartua nintzela, baina goiztiriko argi zurbilak ere izango zuen zerikusia horretan, gelaren tamainak eta hormen biluziak bezainbeste. Aita, errezelak zabalik, ohe ertzean eserita zegoen, bizarra eginda eta uniformea jantzita, eta, leku hartatik, ezbairik gabe, eguna argitzen ikusia zuen. Nik, bederen, jakintzat eman nuen zerura begira egona zela, beste ezer gutxi ikus baitzitekeen leiho txiki hartatik, teilatuetako teilak eta hodiak alde batera utzirik.
‎Goizeko hamarrak. Baziren bi ordutik gora eguna argitu zuela. Suposatu behar zen Nezuk ilunetan alde egin zuela.
‎gau beltzean ezin ezer aurkitu, eta, itsasertzean baratutako mulko gotorren bat sumatuta ere, ezin antzik eman zer den zehazki. Hortaz, eguna argitu osteko lehen itsasgoraren ondotik ateratzen naiz, zaku huts bat bizkarrean, itsasoak zer utzi ote duen miatzera.
‎Egunak eta egunak ematen ditu bungalowaren aurrean jarrita, bungalowan zuriak daude, akordatzen zaio?, eta jaten ematen die arloteei. Behin, horra, eguna argitzearekin esnatu eta han abiatzen da, joan egiten da, auskalo zergatik, mendialdera jotzen du, oihana zeharkatu eta Siam mendikateko gailurretan barna doazen bidezidorretatik jotzen du. Hau ikusi eta bestea ikusi, lautadaren bestaldeko zeru hori berdea ikusi, eta ikusiz agian, zeharkatuz doa.
‎Hantxe egoten da gauez. Gero, eguna argitzean, Ganges-en. Umorez alai eta isekari beti.
‎Potakarrak bota nituen komunean, eta, gero, egongelako sofan etzan nintzen. Sareta itxien atzetik eguna argitzen hasia zen.
‎Artean eguna argitu gabe zegoen taxiaren turuta hotsak entzun genituenean. Dutxa azkarra hartu, are azkarrago jantzi, eta kalera egin genuen.
‎Urduri, esna dago eguna argitu baino lehen. Lo zakua tokatzen zaio.
‎Haizea ez denean, hontzak dira, edo azeriak edo auskalo zer. Kontua da ohatzean lo egitea Saioari tokatu zaiola, eta etzan bezain azkar lo gelditu eta ez da eguna argitu arte esnatu. Esnatu denean kanpora irten eta harri batzuen gainean eserita zegoen Edyk eskua altxatzen dio, zigarro piztuari eusten dion eskua.
‎Amesgaiztoak urduritasun puntua eman eta ezin du begirik bildu. Lortzen duenerako eguna argitzen hasita dago. Erdi lo dago, isilean eta mugimendu zaluekin Edy zutitu eta txabolatik irteten denean.
2019
‎–Gaur goizaldean hor sumatu dut, bere puskak biltzen, eta eguna argitzerako alde egin du?.
‎Irakasleak okerraz ohartarazi ohi die: . Zenbat aldiz saihestu dugu gune jakin bat; zenbat aldiz itxaron dugu eguna argitu arte etxera joateko; taxi bat hartu; edo espaloiz aldatu??. Horregatik aldarrikatzen du biktima kategoriaz jabetu behar dutela emakumeek:
‎soilik senarraren presentziak ateratzen du asperduraren linbotik. . Hor ez zaudenean, niretzat ez du merezi ezta eguna argitzea ere; gertatzen zaidan guztia hila balego bezala da, eta ez naiz jantzi gabeko soineko bat baino, aulki baten gainean botea?, idatzi zuen Cécile Sauvagek ezkondu berritan. Eta ikusia dugu ezkontzatik kanpo sortu eta garatzen dela maiz pasiozko amodioa.
‎–Bil ditzakeen indar guztien beharrean izango da berori, azaldu zion?. Bihar, eguna argitzean, atzean utziak izan ditugu dozena erdi bat milia.
‎Goiz alban, eguna argitzen hasi orduko, non ikusten duen longainaren jabe berria leiho batetik kulunka, hankak aurretik zituela; eta heldu zion bi eskuekin udareondo baten adar sendoari, jaitsi zen dilindan adarrez adar, eta erori zen azkenik soropilera, madari heldu bat bezala. Istant batez, andre gazte bat agertu zen leihoan ohe atorraz jantzita, eta bota zion lehenik musu bat eta gero longaina.
‎Errabino handiak hitz magikoak esan zituen argitxo iraungiaren gainean, hamar izenen konjurua egin zion itzungi ez zedin, eta argitxoak obeditu egin zion. Kandela muturra berpiztu egin zen, bare eta nare egin zuen argi gau guztian errabino handia Jainkoaren misterioetan murgil zedin, eta ez zen itzungi eta desegin eguna argitu artio. Ez ote zen bera ere, Mordechai Meisl, argitxo iraungi bat, aspaldi itzungi baina atzera berpiztua?
‎Une batez hausnartu ondoren, bertan behera utzi behar izan zuen ideia: Guardia Zibilak han jarraitzen bazuen eguna argitzean, ez zen erraza izango Gorgontxo ezkutuan mantentzea. Gaueko iluntasuna zen, izan ere, haien aurka zeukan arma bakarra, eta baliatu egin zuen.
‎Leher eginda, itsasorantz biratu eta ibili zuen zatia begiztatu zuen. Ordura arte ez zen ohartu eguna argitzen hasia zuela.
‎Hala eta guztiz ere, arriskatzea erabaki zuen. Bestela, ez zen garaiz iritsiko Gorgontxo bere amarralekura eguna argitu baino lehen itzultzeko, eta hori nahitaez saihestu behar zuen. Ez zuen inondik ere nahi aita beraren jukutriaz ohar zedin:
‎–Ea ba, motel, heldu hortik eta has gaitezen lanean eguna argitu baino lehen; bestela gau osoa berriketan pasako diagu. Gainera, kapera nolakoa den ikusteko irrikatan nagok.
2020
‎Suitza ikusgarria da, garestia, baina ikusgarria?, esan diezaieket, eta Zermatt nolakoa den agertzen hasi behar izaten dut ondoren, autorik gabeko herrixka bipila baita egurrezko etxeekin. . Txandaka artzainek beren artaldea jaitsi behar izaten dute menditik eta, eguna argitu baino lehen, herriko kale nagusitik, Bahnofstrassetik alegia, joan etorri bat eginarazten diete simaur lurrin goxo bat uzteko. Suitzarrak horrelakoak dira, kurtsiak eta iraganzaleak.
‎Baina goizeko bostak igaro ziren, eguna argitu zuen ondoren, iritsi ziren bederatziak eta ez zen ezer gertatu. Esan dudan bezala, lehergailu bat jarri genuela uste izan genuen eta detonazioak espero genituen, txikiak edo handiak baina detonazioak, baina ez zen ezer jazo.
‎Asteazkenetan izaten zen merkatua, eta inguruetako baserritar eta artisauak hurrantzen ziren eguna argitu orduko postuak prest prest ukaiteko. Han ere plazera zuen euskaraz entzutea:
‎Ez... gaur ez. Eta garagarnoak, txupitoak, eguna argitu du karrikan, baina zulo beltz hartan ez. Eta nahi duzu probatu?
‎Odola bero bero irakiten hasi zitzaidan pentsamendu horrekin. Lehenbailehen abiatu behar nuen, eguna argitzearekin batera zirkulazioa ugaritzen hasi baino lehen. Estrategia taxutu eta aparkalekura jo nuen.
‎Handik aurrera nire ibilera aldrebesa askoz gutxiago nabarmenduko zen. Bazterrez bazter poliki poliki joan eta, eguna argitu baino lehen, Lesakan gosaritan.
‎Leihoko termometroa hamar gradu zero azpitik seinalatzen ari zen eguna argitu duenean. Esne saltzailea, tupinak esku banatan, hotzak akabatzen eskailerak igotzen ikusi duenean, sukaldera sarraraztekotan egon da Luisa.
‎Boira sofara igotzen da eta aurpegia miazkatzen dio Marcori goizero, eguna argitzen hasi eta faroa itzali aurretik. Gosaria nahi du, eta atea irekitzea, kaioen atzetik korrika egiteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia