Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 873

2000
‎Euskal erakunde honetako arduradunen ustez, Interneten bidezko bankua oraindik etorkizuneko proiektu bat da. BBVAk Uno e ziberbankuarekin egin bezala soilik Interneten lan egingo duen banku baten aldeko hautua egin dutenen aurrean, Euskadiko Kutxa bildu egiten da Internet bidezko bankua sare tradizionalaren banku osagarri gisa ikusten dutenen multzora. Aukera honen oinarrian bulego tradizionalak, urte askotan bederen, etorkizun oparoa izango duelako uste sendoa dago.
‎Errazagoa zatekeen berarentzat, Dublinen egin bezala, kontrazeinua aurkitzeko ahalegina egitea, esate baterako" O’Brien’s" sartzea, eta gero" Abbey" hitzarekin saiatzea, eta azkenean Eiderrek aukeratutako hitza" Holiday" zela deskubritzea. Eta hori jakinda, izen bereko aterpetxera joan eta logelaren lasaitasunean hirugarren artxiboa irekitzea.
‎Era berean, egun batez jakin zuen gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten ari zela, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual batean bilduta;" ongi, Fontaine, ederki", eta, gorputza jiratu ere gabe, jakin zuen berarekin ari zirela, aspaldi entzun gabea zuen abizen hura berea zela, eta irribarre batez erantzun zion Fontainek agurtzera zetorkion gizaseme ezagunari: " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat uzten dio barra gainean kontu handiz," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
‎Hain zen dena argia, hain zen jokabide haren sinbologia garbia, non ateratzen nituen ondorioek ez baitzuten ezbai minimoenarentzat zirrikiturik uzten. Eta, hortaz, apurka apurka ene baitan sortzen joan ziren errezeloak, egunek aurrera egin bezala, gorpuzten joan ziren, indartzen, errealitate bihurtzen. Ezen, kasualitate huts hutsari egotz al zekiokeen Salbatzailea irudikatzen zuen animalia hain gordinki hil izana, eta Satanas irudikatzen zuena, berriz, gugandik gero eta gertuago egotea?
‎Irribarretsu hurbildu zitzaidan, mihi gorria kasik ezker gingileraino luzaturik. Argiak piztu ziren orduan, argi guztiak, eta oinaztarri batek oinaztarri artifizial baina ekologiko batek, dudarik gabe zerua bitan ebaki zuen; gero eztanda egin zuen trumoiak ala lehenago izan zen?, eta danbatekoarekin kili kolo zegoen gargola bat lurrera jausi zen abaila beldurgarrian; baina ez zen mila zatitan txiki txiki egin, gargola mitologiko hura ez zelako harrizkoa, nik errezeloa egin bezala, kartoi harrizkoa baizik. Beraz, ez zen huraxe eliza gotiko bateko patioa, dena kartoi harri huts hutsa baizik.
‎Eskandinabiako zientzialari eta filosofoekin ere izan zituzten harremanak —han zeuden gaur egun ezagunak diren Jorgen Jorgensen edo Eino Kaila— eta, nola ez, baita Erresuma Batuko analitiko berriekin ere: Richard B. Braithwhite, Bertrand Russell, Gylbert Ryle, Alfred J. Ayer, etab. Alfred Ayer, Quinek egin bezala, Vienara abiatu zen eta Zirkuluaren bileretan parte hartzen hasi zen, Erkenntnis aldizkarian artikuluak argitaratzeaz gain.
2001
‎Irakaskuntza bertan behera utzita, bere buruaren bila hasi zen aitzina, John Ford miretsiaren filmean John Waynek protagonizatu zuen pertsonaiak egin bezala.
‎Denak isilik geundela, hurbildu zen eta, sakelan bilatu eta gero, begiak soraio, eskua kolkora luzatu zion, guk egin bezala, baina gero gibelera ekarri gabe.
‎Mitxoletak egin bezala," Aleeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeetí!!!" oihukatzea pentsatu nuen, baina hori arriskutsuegi zen, ondorio larriak eta kontrolagaitzak eduki zitzakeen. Orduan, beste hau esan nien:
2002
‎LOLA Eguren, Foru Legebiltzarreko lehendakari ohi sozialistak ere iragarri berri du PSN utzi duela eta bere alderdi ohia noraezean ikusten duela, batez ere Batasunarekiko jarreran. Lola Egurenek bere parlamentari kargua utzia zuen jada duela hilabete batzuk eta Victor Manuel Arbeloak joan den astean egin bezala, PSN utzi duela iragarri du. Arbeloak, gainera, egungo Nafarroan bere ideiak ondoen defendatzen dituen alderdia UPN dela jakinarazi zuen.
‎Marka horien bidez markoaren zuloak non dauden jakingo da. Zuloak eta hozkak haien gainean egingo dira, sarrailarekin egin bezala. Amaitzeko, babes xafla torlojuz lotu eta edergarriak jarri.
2004
‎Atzerriko herri batzuetan Espainiak diplomaziako edo kontsulatuko agenterik ez duenez gero, horietan aukera adierazpena egin ahal izango da, beharzenduta; ministerio horrek, berari egin bezala kautotutako agiria Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioari zudako bidalketaren data txostenean jasota, Justizia Ministerioaren bitartez Erregistro eskudunera lekualdatuko du agiria, inskripzioa egiteko.
‎Honela, euskaragoa da esatea, adibidez, txindi, dirua baino, margo kolo­ rea baino, oben pekatu baino, bijotz miña doloria baino. Hitzak sortzeko or­ duan, jatorrizko formaren bila joan behar baita, eboluzio metodo historikoa erabiltzea proposatzen da, bere garaian Astarloak eta Sabino Aranak beren az­ terbide etimologikoetan egin bezala (236). Bestalde, orokorrean, ikuspegi ne­ gatiboegia, aurreiritzi sobera, agertzen du Altubek euskararen egoerari buruz, noiz eta Euskal Pizkundearen gailurrean, euskara berpizten ari den unean (237).
‎Zein da oinarria? Funtsean, AristoteJesekesperientzia ulertu nahi du oinarria bilatzeko bidean, enpirismo mota bat jorratuz nolabait.Ez du nahi, Platonek egin bezala, mitoen gain eratu fisika, hori zientzia bihurtu baizik.Hortaz, metafisikaren atzetik, Bigarren Filosofia litzateke fisika. Horren baitan egun, psikologia?
‎Arrasaten egin bezala, Oñatin ere argazki liburua prestatzen ari dira. Azaroan hasi ziren Oñatiren inguruko argazkiak ateratzen, eta datorren urteko apirilerako edo maiatzerako nahi dute liburua argitaratzea.
‎Orduan ere ilundurik zegoen ikastarotik atera zenerako. Carlos III.ean behera egin zuen zalantzan, autoa hartu eta Lekunberrira joan edo azken boladan maiz egin bezala, gero eta gehiagotan bakarrik, Alde Zaharrera jo pote batzuk hartzera. Lanparei erreparatu zien lehendabizi, gero bi pertsonaren hankak ikusi zituen.
2005
‎Horiek guztiek laguntza behar dute, eta gure herriko Udalak ere, beste herri batzuetan egin bezala, laguntza bidaltzea erabaki du. Nazioarteko herriei eta proiektuei laguntzeko duen diru partidatik %15 bidaliko du, ia 7.900 euro.
‎Azti begia elkarteak, Aberri Egunean egin bezala eta Euskal Herriko irratia errealitate bilakatzeko bidean ekarpen gisa, irrati emanaldiak egingo ditu ostiraletik, apirilak 8, aurrera. Irratsaioak, ostiralaz geroztik egunero egingo dira apirilaren 15a arte eta, arratsaldeko 20.00etan izango dira entzungai interneten; hain zuzen ere, Azti begia elkartearen orrialde elektronikoan:
‎Asko gozatu zuen. Berak betidanik amets egin bezala izan zen. Eta lagun guztiek zoriondu zuten.
‎Kraftwerk, Devo eta El Aviador Dro horren adibide egokiak dira. Karramarroek egin bezala, atzeratu gaitezen aurrerantz talde horiekin: erretrofuturismoa! 21°
‎hemen, berriz, guk idazlan honetan espresuki kontuan hartu ditugun Humboldten testu zehatzen bilduma eskaintzen da, hauek bere aldetik aipatutako Edizio Orokorretara edo dagokien iturrietara erreferitzen direlarik. Testu hauetako bakoitzaren izenburuan, bestela, esanguratsua den hitz bat —edo gehiago— azpimarratu dugu (oharretan egin bezala) eta honen arabera ere ordenatu ditugu guztiak.
‎Tutoria etxera joan bezperan izan zen. Besteekin egin bezala, Sebastian eta biok elkarrekin sartu ginen bileretarako erabiltzen zen gelan. Elkarrekin, eta bera nire besotik helduta.
2006
‎Bilbo berri bat jaio da, oraindik zeharo burutu ez den erditze astirotsu baten ondorioz. Industrian oinarritutako aroa atzean utzi du hiriak, ez nekerik, izerdirik eta sufrimendurik gabe, eta zerbitzuetara lerratu da argi eta garbi, munduan beste zenbaitzuk egin bezala: Glasgow, Pittsburg, Rotterdam...
‎Kasu honetan, lehen egin bezala, beste hizkuntzarena, estatistikoki esanguratsua ez delako baztertzen dugu, inor aspertu nahi ez dugulako hain zuzen ere.
‎Jehane Lapeyrèreren gorpuarekin etxeko beheitian egin nuen topo, zapategian. Aitatxi Migelek hainbertze urte lehenago egin bezala, hark ere erabili nahi izan zuen zapatagin mailua. Eskuan zuen erreminta.
‎Azaroan, epelago, Xabier Mendiguren Elizegiren Txakurraren alaba irakurtzen ari ziren Bermeoko Institutuko ehun bat ikasle. Pentsatu genuen polita litzatekeela ikasleek eleberriko gertakizunen benetako kokalekuak bertan ezagutzea, eta gainera Mendigurenek berak hitzaldi bat eman ziezaien nobelaz, aurreko urtean Azkoitian Juan Luis Zabalaren Galdu arte mediante egin bezala.
2007
‎Horrez gain, edozein jaialdi edo antolatu nahi duenarentzat euskarazko saioak eskaintzen dituztenen zerrenda egitea du asmo," askotan zailtasunak izaten baitira animazio bat antolatu nahi eta jarduera hori euskaraz lortzeko". Aurrerago begira, Nafarroa Behereko euskara teknikariak Izpuran egin bezala, Kanbo inguruko bainuetxeetan ere euskara sustatzeko planak garatzeko asmoa du Olaizolak.
‎Berarekin egin nuen negar, hala da, hiru hilabetez itxarondako hori, ezin, ume? izendatu, ospitaletik deitu zuen horrek egin bezala, galtzeagatik, baina, barne barnean, lasaitua hartu nuen.
‎Garai batean Ameriketara artzain joandakoak gogoan, Artzain Mundua elkarteak bi topaketa antolatu ditu heldu den irailaren 29rako eta urriaren 1erako. Aitzineko aldietan, Lesakan eta Sunbillan egin bezala, hurrengo hitzorduak Alduden (Nafarroa Beherea) eta Gernikan (Bizkaia) izanen dira, hurrenez hurren. Jardunaldiak atzo aurkeztu zituzten Elizondon, eta bertan izan ziren, elkartearen izenean Miren Elgarresta eta Jose Mª Zeberio, artzainen alaba diren Laura Iantzi eta Josephine Etcheverry, Kepa Mallea (Bizkaiko artzainen datuak bildu dituena) eta Sunbillako Fermin Zelaieta eta Jesus Mª Jorajuria artzainak.
‎Udalgintza egiteko modu beretsuari eutsiko zaio, beraz, etorkizunean. 2003 urtean egin bezala, sozialistek ez dute adierazi nahi norekin hitzartuko duten gehiengo osoa. Ez du zertan ekainaren hamaseia baino lehen izan behar.
‎Bere garaian Areetako itsas pasealekuarekin egin bezala, ONCE Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak Erandio udalerriko irudi bat erabili du bere zozketa txarteletan. Gaur zortzi, datorren ostegunean, azaroak 22, zozketatuko den ONCEren bost milioi kupoik eramango dituzte Erandioko Andra Mari elizaren irudia eta udalerriko armarria, elizatearen betiko ikurrak.
‎– Puru bat desagerraraztea ez da hain zaila berez –esan zuen–, baina meritu ikaragarria dauka zuk egin bezala egiteak.
‎Hitchcockek film hartan egin bezala, garai bateko antzerkigile gehienak –inuxente halakoak– Castelvetroren bideari jarraitu zitzaizkion mendez mende. Baina, hala ere, sekula ez da ardi errebelaturik falta izan lurraren gainean:
2008
‎Faktoria honetako langile ohiek uste dute berriak kontratatuko dituztela, lehen berekin egin bezala hauek ere ahalik eta denbora gehienez zukutu ondoren atea zerratzeko. " Baina zer egin dezakegu guk?
‎Hori egiteko, agentzia federal bat sor lezakete, 80ko hamarkadan egin bezala aurrezki kutxen krisiari aurre egiteko. Garai hartan, Resolution Trust Corporation izeneko agentzia sortu zuten, porrot egin zuten erakundeen aktiboak hartzeko.
‎Munduko aseguru etxe handienak gaur zuen azken eguna zorra kitatzeko. Hala egin ezean, porrota aitortu zukeen, duela egun batzuk Lehman Brothersek egin bezala.
‎Egiatan egin zituen Axularrek Arte eta Teologia ikasketak, Huescan eta Salamancan, XVI. mendearen bukaeran. Baina ipuinetan kontatzen da Salamancan deabruaren leizean ikasi zuela, Virgiliok Napolin edo Faustok Krakovian egin bezala.
‎Hiztegi batutik terminologia baturako urratsa egin du euskarak XXI. mendean, ahantzi gabe XX. mendearen azken urteetako ahaleginak, ongi eginak aintzat harturik eta oker eginak zuzenduz. Izan ere, ez genuke mesederako termino eta egitura oker eta baldarrak nola halako ezaugarrien zerrendak osatzeko baliagarri izatea txosten honetan egin bezala.
‎Tours-en txinerarekin eta japonierarekin egin bezala, gerora ere, mundu zabaleko beste hainbat hizkuntza aztertzen segitu zuen, euskararekin antzekotasunik ote zuten ikusteko. Hola 1928an Real Academia Española n sartzeko hitzaldian euskarak zenbait hizkuntza «zaharrekin» zituen berdintasun eta desberdintasun gramatikalak arakatu zituen, besteak beste dravidiar familiako malayim hizkuntza, sanskritoa, kaukasiar taldeko chürkil eta lak mintzairak, turkiera edo uraletako berbetak aipatuz359 Gerora, 1940ko hamarkadan hizkuntza «jasoekin» egin gura izan zuen alderaketa, latina, grekoa, alemana, gaztelania, frantsesa, hungariera, japoniera, arabiera eta georgiera izanik hizpide, baita sumeriera edo Kolonbiako katiera ere360 Ezin esan daiteke konparaketa lan hauek oso sakonak izan zirenik, edota linguistika arloan euskararen jatorri eta ahaidetza posibleak argitzen lagundu zutenik.
‎Erantzun horren ondoren, Varelak beste interpelazio bat aurkeztu zuen, eta Bruselari eskatu zion argitzeko zer unetan eta zer zirkunstantzia gertatu behar diren kontrol neurri gehigarriak hartzeko, analisiek zer emaitza izan behar dituzten eta nork eska ditzakeen ikuskapenak ekoizpen lekuetan. Gainera, lehen egin bezala, Espainiako eurodiputatuak Batzordeari eskatu dio Estatu Batuek zergatik debekatzen duten beren lurraldean panga sartzea.
‎Endre Erno Friedmann zuen benetako izena. Baina judutar askok egin bezala, izena aldatu zuen nazismoaren garaian. 1933an Parisera joan zen, eta Regards aldizkari komunistak Espainiako Gerrara bidali zuen.
‎Ez nintzateke batere harrituko, entzun berri dugun notizia horren aurrean, Europan hainbatek erabakiko balute, AEBetako hamazazpi nerabek egin bezala, denak batera haurdun gelditzea. Helburua, haurren zaintzan elkarri laguntzea, eta horrela du izan:
‎Jaurlaritzak «lurraldea eremuetan zatitzearen alde» egin izana deitoratu du Kontseiluak. Iñaki Lasa Kontseiluko ildo politiko instituzionalaren alduradunaren arabera, Nafarroako Gobernuak bertako Euskararen Legean egin bezala jokatu du Jaurlaritzak: «Vascuencearen Legeak ezartzen duen eremu zatiketak euskararen normalizazioari kalte izugarria egin diola jakinda ere, Jaurlaritzak gauza bera egin du:
‎Kontratua dutenen artean, ordea, egongo daiteke aldaketarik. Mikel Alonso, esaterako, Olympiakosekin ari da proba egiten, eta iragan sasoian egin bezala, utzita joka dezake hurrengo denboraldian. Konkurtso Legeak, gainera, jokalari askoren etorkizuna baldintzatuko du.
‎Asko dira, eta Parisera heltzen baldin bada, marka hori hausteko aukera edukiko du. Azken etapan nagusitzen baldin bada, bost etapa irabaziko ditu Lance Armstrong handiak 2004ko Tourrean, bere, egin bezala.
‎Napolin egin bezala, hiriburuko kanpalekuetan bizi diren ijitoei hatz markak hartzen hasi dira Italian; errolda egiteko eta ijitoak gizarteratzeko balioko duela dio Gobernuak.
‎Bileraren biharamunean pozarren azaldu da Raxoi. Moncloa jauregiko eskailerak jaitsi eta eskua luzatu zion Zapaterok; ez zuen besteetan egin bezala eskaileren goialdean itxaron. Argazkilariek momentua jaso zuten, eta Espainiako egunkari gehienetan konotazioz beteriko bi hitz erabili zituzten Espainiako gobernuburua eta oposizioko alderdi nagusiaren artean herenegun izandako bileraren muina laburbiltzeko:
‎Datorren astean nik neuk 50 urte beteko ditut, bizi erdira iritsiko naiz (ehun urtera ondo iristea espero baitut). Eta beste askok egin bezala, ume garaitik hona egin dudan bidea berrikusten hasi naiz. Ume nintzela aitak natura maitatzen erakutsi zidan, baita ingurumenari egindako kalteez jabetzen ere.
‎Beste hainbat udalerritan egin bezala, Espainiako Gobernuaren Bilboko ordezkaritzan sinatu zituzten desjabetze aktak, udalerri horietan sinatu beharrrean.
‎Georgiak bezperan egin bezala, Errusiak ere sinatu du Europako Batasunak bi aldeei aurkeztutako su eten eta bakerako plana. Testuak indar militarrak erretiratzeko beharra jasotzen duen arren, Errusiako tropak Georgiaren zati batean zabalduta daude oraindik; Tbilisi hiriburutik 30 kilometrora hurbildu dira soldaduak azken orduetan.
‎Cai Yuzhu abeslari itsuaren emanaldia, 400 dantzari gorren zeinu bidezko ikuskizuna, 8 eta 12 urte arteko 2.200 ikasleren dantza emanaldia... Baina, noski, Olinpiar Jokoetan egin bezala, orain ere ez dute argitu nork piztuko duen sua. «Orduan bezain hunkigarria izango da».
‎Inditex, Sacyr, Tecnicas Reunidas eta Gamesak %6na pasa galdu zuten; Repsol YPFk %4, 87 Geldialdiaren mamuak mutu laga ditu hainbat inbertsiogile. AEKn izen emateko baino adore handiagoa behar da, atzo inbertsiogileek egin bezala, 3.150 milioiren akzioak mugitzeko. Enbata giroa dabil eta Solbes ministroak atzeraldia eta interes tasen jaitsiera aipatzen ditu jada.
‎Horrela dio esaera zaharrak, eta Espainiako auzitegiek atzo bete zuten hori. EHAK alderdia ere legez kanpo utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, asteartean EAE ANVrekin egin bezala. Herenegun, aldiz, Askatasuna eta AAM debekatu zituen Auzitegi Nazionalak.
‎Baina bi urte aurretik Dominique de Villepin orduko gobernuburuak egin bezala, Sarkozyk ere hitza jango du, eta murrizketa 2010era arte ez duela hasiko iragarri du orain: 2011n %1, 2an utziko luke eta 2012an %0, 5ean.
‎«Gure ustez, ingurumena eta osasuna hobekien zainduko lituzkeen konponbidea da gaikako bilketa». Hala, zabortegiaren itxieran egin bezala, etorkizunean ere Aldundiarekin elkarlanean aritzearen alde agertu da Ortega. «Arazoa denona baldin bada, konponbidea ere guztiona izango da, eta erabakiak ere guztionak izan luke».
‎Iragan astean egin bezala, hilaren 11tik, Lizarran (Nafarroa), etxetik falta den Maria Puy Perez Ezpeleta topatzeko lanekin jarraitu zuten Foruzaingoak eta Guardia Zibilak atzo ere. Aiegi eta Iguzkitza arteko inguruak arakatu zituzten atzo egun osoan.
‎Orain Euskaltzaindiak, 1996an beste batzuk egin bezala, aholkularitza teknikoa eman behar dio Bilboko Udalari. Biziberritze Plana berriro ere aitzakia hartuta, eta erakunde ezagun baten gerizpean, egunez egun azken hamar urte hauetan agerian geratu dena apaindu eta zerbait egiten ari delako itxura eman nahi dute; helburuak, koadroak, epeak, diagnostikoak, azterketak, eta ezin amaituzko kanpaina koloretsuak.
‎Azken bi urteetan egin bezala, gainera, Nazio Eztabaida Guneak 2009ko Aberri Eguna «modu bateratuan» egiteko deialdia egin zuen atzo. Nazio bat gara, zazpiak bat ideiaren pean, haien helburua «indarrak metatzea» dela adierazi zuten.
‎Natura eta ezustekoak sarri askotan elkarren ondoan joan arren, hegaztien migrazioa da, urtero urtero, hutsik egin gabe, ezagutzen dugun gertaerarik hunkigarrienetako bat. Sasoi bateko baserritarrek eguraldiaren berri izateko tenporei kontu egin bezala, antzinako igarleek etorkizuna asmatzeko hegaztien hegaldiei erreparatzen zieten, zenbait espezieren etorrerak ekaitzren edo izurriteen berri ematen baitzuten.
‎Politikoei eta erakundeei begira daude kirolariak, bai baitakite eurek ere pausoak eman behar dituztela euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko. Baina, iaz egin bezala, aurten ere bat egin eta Euskal Herriko selekzioa aldarrikatzeko prest daude.
‎Baina zer gehiago egin daiteke? Ezin da, zenbaitzuek egin bezala, pauso bat aurrerago joan behar dela esan, baina hori nola egin ez definitzea. Inork ez du errezetarik.
‎Noek uholde nagusia ekiditeko egin bezala, Goirizelaiak ere arka bat eraiki du ikasleon uholdea ekiditeko. Hiztegiko sinonimoak erabiliz, ontzi bat edo kutxa bat eraiki duela ere esan genezake.
‎Aniztasun horri eusteko asmoa agertu dute. Eurek egin bezala, gizarteari ere dei egin diote hausnarketa egitera. Politikoei, berriz, zentzua erabiltzeko eskatu diete, abiadura handiko trenaren inguruan eztabaida sortuz.
‎Hortaz, datorren igandean Erandiko azken jai eguna izango da. Santiago Neira Kultur zinegotziak jaiak xumeak direla onartu arren, jai batzordearen merituak onartzen ditu, pasa den asteburuan Enekurikoekin egin bezala: " bi auzoetan egiten diren festa txikiak badira ere, adin guztietarako ekitaldiak egongo dira", baieztatu du Neirak.
‎Bestalde," industria militarraren birmoldaketa" exijitu zuten, hori" helburu zibiletarako" erabiltzeko. Erakundeek azaldu zutenez," Debako beste enpresa askok XX. mendean zehar egin bezala, Orbeak pistolak egiteari utzi eta bizikletak ekoizten hasi zen.
‎Rodriguez Zapaterok hauteskunde kanpainako ekitaldiak bertan behera utzi ditu eta Eusko Alkartasunak gaur Algortan antolatuta zeukan mitin jaialdia ere ez du egingo atentatua dela eta. Bestalde, PSOE eta EAk egin bezala, EAJk ere bertan behera utzi ditu hauteskunde ekitaldiak eta Iñigo Urkulluk prentsaurrekoa deitu du arratsalderako. Gainera, atentatua salatzeko asmoz, bihar 12:00etan erakunde publikoen aurrean elkarretaratzeak izango dira.
‎Aurretik Erandion, Berangon eta Sopelan egin bezala, martxoaren 21etik 24ra Lezon ospatuko den Gazte Topagunea aurkeztu zuten atzo Itzubaltzeta/ Romo eta Getxoko gaztetxeetan. Hurrenez hurren, 60 eta 70 gazteen aurrean, orain arteko gazte topagune guztien historia eta Euskal Herriko gazteek urte horietan emandako aurrerapausoak eta jasandako erasoak gogoratu zituzten gazte independentistek.
‎Eta ia hiru urte lehenago egin bezala, presarik gabe, bai, baina behin ere gelditu gabe, tirriki tarraka, informazio bilketari ekin genion.
‎Hautsitakoaren berreraikitze eta deseraikitze saioa da, apurturiko esperientzia horren berri emateko gogoan gorpuztua. Hortaz, Terra Sigillata ren aurretik idatzitako bi nobeletan egin bezala, J.A. Arrietak ahots aniztasuna erabili du narrazio molde modura, are korapilatsuagoa eginez ahots sare hori. Orain arteko nobelagintzan argi utzi du J.A. Arrietak M. Bakhtinek (Bakhtin 1986) definitu modura ulertzen duela nobelaren diskurtsoa, ahots amaraun modura eta jendarteko ahotsen pilatze modura.
2009
‎Hautemateko eta baloratzeko kategoria berriak ezarri zituen subertsio sinbolikorako bidea izan zitekeena, baina ez. Pena da ideien munduan geratu izana Platonen ondoan, espirituari begira, intelektoa landuz, gorputza eta egunerokoari muzin eginez, aurrekoek egin bezala, beste behin.
‎Argazkikoa bezalako irudiak erabiltzen dituzte botikagintzako korporazioek adineko jendeei, emakumeei batik bat, osteoporosiaren arriskuez dei egiteko. Baina lehen kolesterolarekin eta diabetesarekin egin bezala," aurre" edo" pre" bataiatutako egoera arinagoak ere gaixotasunez beztitu dituzte. Osteoporosiari dagokionez, benetan gaixotasuna denaren eta berez adinaren ezaugarri den hezurretako kaltzio gutxitzearen mugak lausotuz, herritarren multzo handiak botikak hartzera eramatea da kontua.
‎Auzipetutakoen abokatuek auzia ixteko eskatuko dute epaiketako lehen egunean, prozesu osoan egin bezala, ikerketak iraun duen bitartean errefusatu egin baitiete eskaria.
‎Era berean, bere isiltasuna apurtu eta, Jaurlaritzak egin bezala, sarraskia sala dezan, eskatu dio Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak Gobernu zentralari. Sarraskia amaitu bitartean Israelgo Gobernuarekin duen harreman komertziala eteteko eskatu dio Madrazok Nazioarteko Komunitateari.
‎Aurreko kanpainetan egin bezala, Garmendiak jakitera eman duenez, nazioarteko promozioa Frantzian (Euskadi gehien bisitatzen duten atzerriko turisten jatorria), Britainia Handian, Alemanian, Irlandan (Dublin), Italian (Milan) eta Amerikako Estatu Batuetan (New York) oinarrituko da.
‎Igandean, berriz, Herri Urrats ospatuko da, ohi bezala, Senpereko lakuaren inguruan. Goizeko 10:00etatik aurrera, egitarau zabala izango da, eta bertan, etxeko gazteenentzako musika, antzerkia eta magia izango dira Haurren Xokoan; larunbatean Bilbon egin bezala, igandean Senperen izango da Txan Magoa bere magiarekin umean txunditzen. Horrez gainera, Hipo eta Tomax pailazoak ere izango dira, eta nola ez, dantzan aritzeko musikarik ere ez faltako.
‎Baina hurrengo lehendakariak kutsu erlijiosoa kendu nahi dio ekitaldiari, eta beraz, Jaungoikoaren aurrean apalik hitzak ezabatuko ditu. Gainera, zina Konstituzioaren edo Gernikako Estatutuaren aurrean egingo du, eta ez 1865ean euskaraz osorik argitaratu zen Bibliaren ale baten aurrean, Ibarretxek egin bezala. Halaber, zina egiteko mahaitik Gurutzea ere kendu nahi du.
‎Baina hurrengo lehendakariak kutsu erlijiosoa kendu nahi dio ekitaldiari, eta beraz, Jaungoikoaren aurrean apalik hitzak ezabatuko ditu. Gainera, zina Konstituzioaren aurrean egingo du, eta ez 1865 euskaraz argitaratu zen Bibliaren ale baten aurrean, Ibarretxek egin bezala. Halaber, zina egiteko mahaitik Gurutzea ere kendu nahi du.
‎Aralarrek egin bezala, kanpaina hasteko ekitaldirik egingo ez duela iragarri du Eusko Alkartasunak, sindikatu abertzaleek deitutako greba orokorrari elkartasuna adierazteko.
‎Aurreko Gobernu krisietan egin bezala, bere alderdiko (UMP) zein besteetako politikariak aukeratu ditu.
‎Protesta 17:00etan (12:30 Euskadin) egingo dute, Haft e Tir plazan, Teherango hegoaldean. Aurrekoekin egin bezala, agintariek debekatu egingo dute seguru aski.
‎Halaber, ordu laurdenez, milaka pertsona leihotik begira jarri ziren, protesta modura, 1979ko iraultzaren atarian egin bezala.
‎Polizia atentatuen egileak non dauden ikertzen ari da. Ez dute baztertzen, uztailaren 30ean egin bezala, oraingoan ere tenporizadoreak erabili izana eta, beraz, ETAko kideek irlatik ihes egin izana.
‎Euskal herritarren historian bi estatutuek ahalbidetu eta ahalbidetzen dute subjektu politiko bakar gisa ekitea, esan du Arregik, iragan asteazkenean Gernikako Estatutuaren 30 urteurrena ospatzeko ekitaldia aurkezteko unean egin bezala.
‎Marokoko beste agintari batzuek egin bezala, arazoa Marokoko batasunaren aurka direnek sortu dutela salatu du Justizia ministroak. Lehenengo Marokori eta ondoren Marokoren eta Espainiaren arteko harremanei arazo bat sortzeko erabili dute emakumea, erantsi du.
‎Arnasa hartu nuen. Ugartek egin bezala, niri ere Mirenen hileta ospatzeko ordua iritsi zitzaidan beharbada. Hiltzeko, sekula ez da berandu.
‎Eta aurrera jarraitzeko biderik ere ez dagoenez, nik kontu hau hementxe lagako nikek. Eta aurrekoan hitz egin bezala, txanponak itzuli, noski.
‎Alençonenean bertze emazteki batekin egin bezala, Gillonne utzi genuen nire ganberan. Ez zen biluzik gelditu.
‎Zenbakiekin egin bezala, string en arteko konparaketak ere egin ditzakegu baldintzazko espresioetan. Hurrengo programak string edo karaktere kateak konparatzeko eq (equal, berdin) eragilea darabil, zeinak egiazkoa itzultzen duen espresioko bi string ak berdinak baldin badira, eta faltsua bestela.
‎Badu bere esplikazioa: herriekin egin bezala, alfabetikoki ordenatzen ahalegintzen da eta hortik dator emaitza (12 ordena alfabetikoan 2 ren aurretik doa). Zenbakiekin gabiltzanez, zenbakiak konparatzeko eragilea da behar duguna:
‎Linux sistemek ez diote luzapenari begiratzen eta sistema eragilea ez da automatikoki konturatzen Perl programa exekutagarri baten aurrean dagoenik. Fitxategi izena soilik jarrita programa exekutatzea nahi bada goian egin bezala, jarraitu bi pauso hauei:
‎Kontzertuak antolatzeko gastuak ordaindu ahal izateko, abesbatzak datorren maiatzaren 1ean azoka antolatzea aurreikusi du. Duela bi urte Euskara Batzordeak herriko maparen gastuak finantzatzeko egin bezala, etxez etxe bildutako produktuekin merkatu bat eginen da, eta hortik biltzen den dirua ekitaldiak finantzatzeko erabiliko da. Laster abesbatza herritarrekin harremanean jarriko da, eta azoka honetan zer aportatzen ahal duten eta zertan laguntzen ahal duten azalduko die.
‎Kontzertuak antolatzeko gastuak ordaindu ahal izateko, abesbatzak datorren maiatzaren 1ean azoka antolatzea aurreikusi du. Duela bi urte Euskara Batzordeak herriko maparen gastuak finantzatzeko egin bezala, etxez etxe bildutako produktuekin merkatu bat eginen da, eta hortik biltzen den dirua ekitaldiak finantzatzeko erabiliko da. Laster abesbatza herritarrekin harremanean jarriko da, eta azoka honetan zer aportatzen ahal duten eta zertan laguntzen ahal duten azalduko die.
‎Azken urteetan egin bezala, otsailaren amaieran ohiko batzarraldian 2009 urteari dagokion aurrekontu proposamena eztabaidatu eta onartu zen. Alkateak berak aitortu zuenez, egoera ekonomiko zaila dela medio zailtasun handiak izan dituzte aurrekontua orekatzeko.
‎Korrikalari guztiek, baina, Landassemen aurrean amore eman behar izan zuten. 2005ean eta 2007an egin bezala, marokoarra gailendu zen Errege egunean. Bukatu berritan, zirkuitua eta proba bera oso gustuko zituela onartu zuen, eta ez da zaila sinesten.
‎Ea nork erakusten dizkidan azkeneko hilabeteetan egin dizkioten 12 dopin kontrol, adierazi zuen Armstrongek, joan den larunbatean Adelaidan emandako prentsaurreko jendetsuan. Egiten dizkioten analisi guztien emaitzak twitter.com webgunean jartzeko intentzioa dauka, iazko denboraldian CSC k egin bezala.
‎Joan den asteburuan informazio iturri batzuek jakinarazi zuten Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezteko lehen tramitea egin zuela, hau da ordezkari bat izendatu hauteskunde batzordean. Baina, geroztik, ez da horren berri izan, eta D3M hauteskunde plataformak egin bezala, ez du erakutsi, oraingoz, zerrenda aurkezteko asmorik.
‎Baina Osasunarentzat benetan garrantzitsua den gauza bakarra partidak irabazten hastea da. Presidenteak epaileekin egin bezala, Osasunako jokalariek lehen itzuliarekin eten behar dute. Gaur hasiko da bigarren itzulia gorritxoentzat, eta mailari eusteko ia itzuli perfektua egitera behartuta daude nafarrak.
‎Patxi Lopez PSE EEko idazkari nagusia eta lehendakarigaiak Portugaleten hasi du kanpaina, bere sorterrian hain zuzen ere. Azken asteetan egin bezala aldaketaren mezua plazaratu du, elkarbizitza sustatuz. Ajuria Enea irekiko dugu denen artean elkar ulertzeko eta ezberdinen artean hitzarmenak lortzeko.
‎Kanpainan eta kanpainaurrean egin bezala, diskurtsoaren zati handi bat EAJ eta Ibarretxeren aurkako kritikak osatu dute. PSEren garaipenarekin EAJk hamar urteotan sustatutako banaketa eta lankidetzarik eza da zalantzan geratuko dena Lopezen hitzetan.
‎Gauza bat da azken unean, txiripaz eta izugarri sufritu ondoren irabaztea. Eta beste bat, ordea, Eibarrek atzo egin bezala nagusitzea: bi gol ikusgarri sartuta, Celtari bere etxean lezioa emanda, zer egin behar zuten jakinda, eta partida kontrolpean edukita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia