Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Errazagoa zatekeen berarentzat, Dublinen egin bezala, kontrazeinua aurkitzeko ahalegina egitea, esate baterako" O’Brien’s" sartzea, eta gero" Abbey" hitzarekin saiatzea, eta azkenean Eiderrek aukeratutako hitza" Holiday" zela deskubritzea. Eta hori jakinda, izen bereko aterpetxera joan eta logelaren lasaitasunean hirugarren artxiboa irekitzea.
2005
‎Asko gozatu zuen. Berak betidanik amets egin bezala izan zen. Eta lagun guztiek zoriondu zuten.
2006
‎Jehane Lapeyrèreren gorpuarekin etxeko beheitian egin nuen topo, zapategian. Aitatxi Migelek hainbertze urte lehenago egin bezala, hark ere erabili nahi izan zuen zapatagin mailua. Eskuan zuen erreminta.
2007
‎Berarekin egin nuen negar, hala da, hiru hilabetez itxarondako hori, ezin, ume? izendatu, ospitaletik deitu zuen horrek egin bezala, galtzeagatik, baina, barne barnean, lasaitua hartu nuen.
2008
‎Egiatan egin zituen Axularrek Arte eta Teologia ikasketak, Huescan eta Salamancan, XVI. mendearen bukaeran. Baina ipuinetan kontatzen da Salamancan deabruaren leizean ikasi zuela, Virgiliok Napolin edo Faustok Krakovian egin bezala.
2009
‎Arnasa hartu nuen. Ugartek egin bezala, niri ere Mirenen hileta ospatzeko ordua iritsi zitzaidan beharbada. Hiltzeko, sekula ez da berandu.
‎Eta aurrera jarraitzeko biderik ere ez dagoenez, nik kontu hau hementxe lagako nikek. Eta aurrekoan hitz egin bezala, txanponak itzuli, noski.
‎Alençonenean bertze emazteki batekin egin bezala, Gillonne utzi genuen nire ganberan. Ez zen biluzik gelditu.
2010
‎Eta azkenean urruneko masa berde bat agertu zitzaion, oihana behar zuena. Bai, oihan tropikala zen hura dudarik gabe, eta geroz eta gertuago zegoen, ematen zuen masa berde horrek irentsi egin nahi zuela abioia, garai batean maien hiriekin egin bezala. Dagoeneko ikusgai zeuden zuhaitzen gainak, eta ahalegin apur batekin jaguarrak ere ikusiko zituen, eta, zergatik ez, maiek abandonatutako tenpluren bat, landaretzak janda.
2011
‎behar dugu;. ETAk barkamena eskatu luke? (IRAk egin bezala).
‎Armentiak telefonoarekin lanpeturik jarraitzen zuela egiaztatuta, Lucíak bere aitonaren erretratua hartu zuen ohe gainetik. Agiriarekin egin bezala, argazkia jarri zion agureari ikusmenean.
2012
‎Nahastea ez zela ona eta, autobusak iritsi aurretik egin bezala?, kriantza bat eskatu nuen. Errioxako ardo eder bat aukeratu zuten Carlos eta Evak gonbidatuak bixitzeko. Faustino de Autor, bi urte haritzezko barrikan ondua?, mingaina askatu eta sabela berotzen duten horietakoa, eta airean harrapatu nuen onddo kroketa haietako bati laguntzeko izugarri ondo zetorrena.
‎Kafkaren testuak alemanera itzultzeko bere lehenengo saiakerek porrotean amaitu zuten. Aaronek egin bezala, espezialistei lagin batzuk bidali zizkien, baina inork ez zuen sinesten, froga materialik ezean, ero hark igortzen zizkienak Kafkaren pasarte ineditoak izan zitezkeenik. Arazoa, aitortu zidan azkenean, Kafka kanonikoenaren idazkeran oinarritzea izan bide zen, 1912ko epifaniaren ondorengo materialean alegia:
‎behar dugu;. ETAk barkamena eskatu luke? (IRAk egin bezala).
‎Une hartan, ideia bitxi bat etorri zitzaidan burura: Vulitxek egin bezala, patua tentatu nahi nuen nik ere.
2013
‎Bertze egiteko bat, ez azkena, Sarako lehenbiziko egunetarako. Ondotik etorriko da lihozko hariz josteko lana, aurreko hiru puskekin bidaian egin bezala. Baionan egin diote hori.
‎Alde ederra nirekin. Auverniara partitu aitzin Henrikek egin bezala, Enekot Ezpondaren ardura izana zen egun hartarako nire janzkera hautatzea. Nahi zuen Paueko gorte tikiko noble handienen gisan ager nendin etsaiaren aldean, eta halaxe hornitu ninduen galtzaz, botaz, kapaz, atorraz eta kapeluz.
‎ez gaudena. Haurren mintzairarekin egin bezala, kaieraren atzealdean hiztegitxoa osatzea proposatu diot neure buruari. Afera honen harira adiera berriak hartuko dituzten hitzak bil nitzake, aipaturiko hirurez gain.
‎Lehenago aitak egin bezala, orduan Bego eta Karmen joaten ziren astebururo gurasoengana, Donibane Lohizuneko Urdazuri auzoan hartu zuten etxera. «Aitak beti egin izan zuen oso bizimodu familiarra, eta hara iristen ginenean, dena zen guri gustua ematea:
‎Frantziako arduradunek beti errepikatu dute taktika kontraproduktiboa zela beren kolaborazioa lortzeko; zioten horretarako prest zirela baina GALen ekintzek oztopoak baizik ez zituztela sortu. Alta, ez zuen krisi diplomatikorik sortu, Iranekin egin bezala, Parisen atentatu bat egiten laguntzeagatik. Zergatik?
2014
‎Buruko adatsa moztu nezake halaber, behin mozten hasita, ikusgarriki moztu ere, bizitza berri baten hasiera markatzeko, erritualki, samina kanporatzeko, Frida Kahlok egin bezala deskubritu zuenean Diego Riverak fideltasuna ez ezik leialtasuna ere traizionatu ziola bere ahizpa Cristinari larrua jotzean; arazte bat ustelak mozteko eta berriak ernalarazteko edo, oso arrunki esanda, kaskezurrean tabula rasa egiteko. Ezin dut, baina, moztea ez baita niretzat birjaiotzea ezpada makaltzea, aspektu horretan Sanson naizelako Frida bainoago, nire mataza da nire ezkutua, orotik babesten nauena eta erasotzen didatenean erantzun ahal izateko neure buruaren eta beste ororen artean nik neuk jartzen dudan murru blindatua, ikaragarri indartsu sentitu izan naizenetan besterik ez naizena ausartu kimatzera, gero azkenean ezinbestean damutzen amaitzeko, ezein indarraldik ez didalako iraun ileak bere sendotasunera itzultzeko beharrezkoa zuen denbora baino luzaroago.
‎«Igerilariak» (Saturday Evening Post, 1929) Tender Is the Nighten ildotik dator, Frantziara deserritutako estatubatuar gizon baten istorioa baitakarkigu, eta gordin gordinik ageri digu nolako aldea dagoen bi kontinenteetako kulturen artean. Scott Fitzgeraldek eta Zeldak lau joan etorri egin zituzten Frantziara, batez ere 29ko kraxaz geroztik, eta hango sentipenak jasotzen ditu, bi munduak aurrez aurre jarriz, Henry James-ek behiala egin bezala. Narrazioaren amaieran ezin argiago mintzo da pertsonaia nagusia:
‎Zortzi bat laguneko eskifaia bat izan. Eta gizonetako batek jauzi egin dezan kareletik behera, festa alaitzeko, eta ito dadin, gizon batek Lady Diana Mannersentzat behin egin bezala.
‎Bazter hartan, ibai baten ur garden gardena eta bestearen ur ilunxeagoa nahasi, eta batera isurtzen hasten ziren. Kamak ezker aldeko hegitik garbitzen zuen Volga ibaia bere ur lohigabeaz, Okak eskuin aldeko hegitik egin bezala, Nizhni Novgorod zeharkatzean.
‎Gauza sakratuak sakratu ez direnekin nahastea egokia ez zelakoan, Alcide Jolivet ez zen ausartu, Harry Blountek egin bezala, Bibliaren txatalak bidaltzera, eta Bérangerren lelo alai bat aukeratu zuen telegrama luzatzeko.
‎Eta bai, Harry Blount eta Alcide Jolivet ziren, hain zuzen ere, ez patuak, gertakizunen segidak baizik Livenitxnaiako portura eraman zituenak, Mikel Strogoffekin egin bezala.
2015
‎Aurrera begiratu zuen, sugarretara. Greziarrek Troiako hondartzan egin bezala, itsasontzi guztiak erre zituen dagoeneko. Ez zegoen itzulerako biderik.
‎Ez ziren kartzelara joan, Michael Tippett konpositore lagunaren antzera. Baina ez zuten, ezta ere, faxismoaren porrota beren bakezaletasunaren gainetik jarri, Lennox Berkeley konpositoreak egin bezala.
‎–Gauza bera erran nien zure ikaskide guztiei. Gero, zurekin egin bezala, bakarrik utzi nituen.
‎Gorabehera haiek asko urrutiratu zituzten Ragnheidur eta Ari, baina emakumeak ez zuen harremana guztiz moztu nahi izan semearekin, izaera ireki eta eskuzabala zuelako, eta ez zuelako bere biloben arrastoa betiko galdu nahi. Pentsamendu deserosoen gatibu pasatu du gaua Arik eta, egunaren arratsean, aldez aurretik hitz egin bezala, berrogeita hamar gizonekin elkartu da, Ogurreko elizara.
‎Baina nik asteko egun guztietan izango nuela otordurako eta lotarako eskubidea. Eta soldatatxo bat ere bai, aurrez telefonoz hitz egin bezala.
‎Regueiro, ezustean harrapatua, mutu geratu zen lehen momentuan, besteekin batera, Alegria bera barne, barrez hasi aurretik. Gainontzeko mahaietakoek apur bat jiratu zuten burua graziaren arrazoia topatu nahian, lehen beraiek Athleticekoekin egin bezala. Kepa, zeharka, Izaskun begira geratu zela ohartu zen.
‎Baina Deryri idazkera goratua gustatzen zaio eta paragrafo batean teknika eta gizakiaren historia luze osoa kolpe batez ken dezake erditik. Aintzat hartu behar baduzu, postmodernotxo askok egin bezala, orduan kontuz, zeren salneurria garestia da: ezertaz ez jabetzea.
‎Mundu artifizial horiek egiterakoan, harreman pertsonalak barnera ditzakegu eta fabulazko inguruak eraiki, inolako muga fisikorik gabekoak, zientzia fikzioak egin bezala. Muga edo hertsadura eza handia denean, fantasia eta errealitatearen arteko langa igo egiten da eta «edozerk» balio duela dirudi.
‎–Galdera neuk egin bezala agertuko duk, eutsi dio bereari inspektoreak?; gustatzen ez bazaik, ziegara itzuli duk, eta bihar galdetuko diat berriz, edo etzi, edo beste edozein egunetan. Heuk ikusi.
‎Hori zen, beraz, panorama orokorra. Orokortasunetik kontu zehatzago batera etorrita, kazetaritzara alegia, jada ezagun dugun Le Miroir de la Soulerekin egin dugu topo, berau baitzen 1980ko hamarraldi hasieran Zuberoako kazeta nagusia; nagusia, baina ez bakarra, 1970eko hamarkadan Jeikirekin egin bezala, 1970eko hamarraldi amaieran eta 1980koaren hasieran beste kazeta elebidun bi sortu zituzten-eta abertzale mundutik Le Miroir en nagusitasuna hauste aldera: Egia lehenbizi, eta, hura iraungitakoan, Abil (aurrerago eskainiko dugu horiei buruzko informazio gehiago).
‎Dagoeneko eginda dago ebakia, ordea, eta, amaginarreba galdezka hasi zaionean, bi bider pentsatu gabe esan dio berak, euria ari du esango balu bezala, horrelaxe egin diotela, eta esateaz batera hatza pasatu du kopetaren gainetik, alderik alde, aste batzuk lehenago Las Heras doktoreak egin bezala.
egin bezala, aztertu, binaka, zer
2016
‎Ez dakit zer zen, kokaina, speed a, heroina,... nik ez ditut droga hauek bereizten, ez dakit erran ditudan hiruak desberdinak diren ere. Hautsak izaki, pentsatu dut urak disolbatu ditzakeela, baina halaber, gure herritik igarotzen den errekara botatzea domaia litzake, han diren arrain urriak, gaizoak beraiek, gaindosi batek hiltzen bailituzke, edo nehork ura botiletan sartu eta etxerat eraman nahi badu, guk tipitan egin bezala, berdin, eta agian absurdoa da ene pentsaera eta gehiegitzen ari naiz ondorio posibleak, halarik ere, euriak desegin dezala ebatzi dut.
‎Etni arazoari buruzko Txillardegiren pentsaeraren zerrenda bat dira liburu honetako 80 artikuluok(...) Hizkuntza eta Pentsakera liburuan egin bezala, euskararen balioa zertan den argitu nahi du hemen ere. Euskarak egiten gaitu euskaldun, hona, bil laburturik, Txillardegiren hizkuntzarekiko pentsaeraren funtsa.
‎Bosko handiak bere Atseginen Lorategian egin bezala.
‎Hogeita hamar urtez goizero egin bezala, barrutegiko mojak burdin saretik kanpora ateratzen du bere eskutxo gari eta arto alez betea. Segundo gutxiren burura, bost kontinenteetako txoriak hurbiltzen dira haren eskutik jatera.
‎Emakume zuriak eta beltzak ahizpa gisa aritu zitezkeen, betiere, oinarri sendo baten gainean lan eginez gero, aparteko emakume hark eta haren adiskideek eta ikasleek egin bezala?, eta itzelezko lorpenak erdiets zitzaketen. Myrtilla Minerrek piztuta eutsi zion bere aurretik etorritako beste emakume batzuen suari, ondare boteretsua utzia baitzioten, besteak beste, Grimke ahizpek eta Prudence Crandallek.
‎Sekula ez zuen adorerik galdu; kontrara, aurrera begiratzen zuen beti, eta gogo biziagoz ikasten. Nire ustez, koloreko jendeak ikasi egiten badu, Alfredo erregeak egin bezala, laster utziko du atzean esklabotzaren makurra. Ez dakit nolatan esaten dioten amerikarrek askatasunaren lurraldea lurralde honi, esklabotza mordoa baitago.
‎Trinidad irlan jaio zen Claudia Jones, irla hori Mendebaldeko India Britainiarren mendekoa zen garaian, eta nahiko gazterik aldatu zen Estatu Batuetara, gurasoekin batera. Gerora, Scottsboroko Bederatziak askatzeko mugimenduan parte hartu zuen, ezin konta ahala herritar beltzek herrialde osoan barrena egin bezala. Hain zuzen ere, Scottsboroko Defentsa Batzordeari esker egin zuen Alderdi Komunistako zenbait kideren ezaupidea, eta gogo biziz batu, gainera, erakunde horretara.
‎Emakume batek ez zuen bere umea soroaren txokoan utzi nahi, besteek egin bezala, eta bizkar zorro oinarrizko moduko bat prestatu zuen, lihozko oihal puska latz batekin, eta umea finkatu zuen bertan, txiki txikia baitzen, eta bizkarrean ipini. Horrela, egun osoangarraiatzen zuen umea, eta bere zereginak betetzen zituen, aitzurrarekin, gainerako esklaboek bezala.
‎Eskuinaren ikuspuntutik ere, ez zegoen haizatzeko moduko berri katastrofikorik. Hortaz, beste askotan egin bezala, irudimena erabili behar izan zuen erregimen zaharraren makulu mediatikoak: azken egunetako euriaz kexu ziren hainbat merkatariren iritziak bildu, Nafarroako Enpresarien Elkarteko presidenteak eginiko aipamen batekin nahasi eta, sentsazionalismoaren irabiagailuan pare bat astindu eman ostean, honako titulu hau eraman zuen azalera:
‎3 Jadanik badakizunez, oin oharrak orriaren oin oharretan agertuko dira eta ez testuaren amaieran, demagun, David Foster Wallaceren Infintive Jest (1996) nobeloiko maneran (edota, gurean, Danele Sarriugarteren Erraiak zein Joseba Sarrionandiaren Moroak gara artean? liburuetan egin bezala).
‎Kontuan izatekoa da gero eta gehiago dela telefono bidezkoa Interneteko sarbidea. «Ordenagailuekin egin bezala, komunitateak egin du eskaria telefonoetan ere».
2017
‎Lunak ondo oroitzen zuen hurrengo egunean lokutoriora joan beharra zuela. Amona Gracielarekin egin bezala, orain amarekin astean behin hitz egiten zuen telefonoz.
‎Danielari malkoak erori zitzaizkion masailetatik behera. Inaxi etxe horretan ezagutu zuen Nikaraguatik iritsi zenetik eta ordurako gaixo bazegoen ere, oraindik gai zen zertxobait hitz egiteko eta Lunarekin txikia zenean egin bezala, Danielari ere ipuinak kontatzen zizkion. Askotan, inorekin hitz egin nahi ez zuenean edota haserretzen zenean, Inaxi izaten zen lasaitzen zuena.
‎Etxean jendea jasotzeaz gain, Nikaraguako iraultzaren alde borrokatu nahi zuten gazteak ere prestatzen nituen. Hilabeteak lehenago beste kide batzuek nirekin egin bezala, gazteak mendira eramaten nituen eta bertan entrenatzen ibiltzen ginen. Hala, Inaxirekin asko lagundu zidan zeregin haietan guztietan.
‎Akusatuei jasanarazitako torturetan erabilitako sadismo sexualak historian parekorik gabeko misoginia erakusten du, eta ez dago hori azaltzeko modurik krimen jakin batean oinarrituta. Ohiko prozedura akusatuak biluztea zen, eta ile guztia moztea (ile artean ezkutatzen omen zen deabrua); gero, orratz luzeekin ziztatzen zioten gorputz osoa, bagina barne, ustez deabruak bere kreatura guztiak bereizteko erabiltzen zuen markaren bila (nagusiek Ingalaterran ihes egindako esklaboekin egin bezala). Bortxatu egiten zituzten askotan; birjinak, errugabetasunaren ikur?
‎VII. eta VIII. mendeetan, maleficium krimena txertatu zen erresuma teutoniko berrien kodeetan, Erromako kodean egin bezala. Arabiar konkistaren garaiak ziren, eta, itxura batean, Europako esklaboen bihotzak berotu zituen konkista hark, eta askatasunaren itxaropenean nagusien aurka armak hartzera bultzatu zituen.6. Sarrazenoen?
‎Alderdi hori azpimarratzeko, ez da gutxietsi behar Elizak jazarpenean bete zuen tokia. Erromatar Eliza Katolikoak egitura metafisikoz eta ideologikoz hornitu zuen sorgin ehiza, eta sorginen jazarpena bultzatu, aurrez heretikoekin egin bezala. Ezinezkoa zatekeen sorgin ehiza, Inkisizioa izan ez balitz, aita santuak autoritate sekularrak, sorginak?
‎Hauxe dugu irtenbide bakarra?, zioen Salih Muslimek, Erbil kanpoaldeko betiko hotelean. Aurrekoetan egin bezala, buruzagiak Rojava hitza saihesten zuen. –Siria Iparraldeko Federazio Demokratikoa?
2018
‎arrazoi hutsezko eremu bat, ezer humanorik ez duena. Baina Rawlsek, jakina, haren aurretik Kantek egin bezala, halabeharrez sartzen ditu bere arrazoibidean izaki gizonezko eta emakumezko erreal gorpuzdunak. –Egitate jakin?
‎ez zirenik sexu eta ezkon harremanak ere. Freudek zibilizazioaren jatorriaren inguruan landutako historia aieruzkoa aztertu zuen Cowardek, baina, urte batzuk lehenago Juliet Mitchellek egin bezala, hark ere Lévi Strauss-en eta Lacan-en ikuspegi patriarkaletik interpretatu zituen Freuden istorioak, eta, beraz, pentsatu zuen ezen sailkapen sozialaren, senidetasunaren, exogamiaren eta intzestuaren tabuaren ingurukoak zirela, eta ez sexu menderakuntzaren ingurukoak.
‎Testu honetan, beste batzuetan egin bezala, saiatu naiz ulertzen zer izan daitekeen agentzia politikoa, zeren eta ezin baita bereizi ekintza hori ondorio den boterearen dinamiketatik. Performatibitatearen errepikagarritasuna agentziaren teoria bat da, bere posibilitatearen beraren baldintza gisara boterea ukatu ezin duen teoria.
‎AuTBko elkarrizketan uzkur agertu zen lehen bost minutuetan, baina berehala hasi zen kamerari sarriago begiratzen, ilea ondo zeukan berresten, urduritasunekoa izan zitekeen keinuan, eta nortasun sendoa eta iritzi ondo sustraituak agertu nahian. Elkarrizketarekin batera, lagunekin futbolean, klasean, patioan eta etxean bere kontuetan ziharduela grabatutako eszenak ere tartekatu zituzten, haren arrebekin egin bezala. Kexu agertu zen psikologoak masturbazio konpultsiboaz esandakoagatik.
‎gurasoak behin bakarrik etorri zitzaizkidan bisitan Bilbon ikasten nuenean, eta a ze estualdia, egun erdia hura txukuntzen saiatu nintzen arren. Zorionez, ez ziren sekula itzuli; gainera, garai hartako gurasoak eta gaur egunekoak ezberdinak gara, guk harreman estuagoa dugu seme alabekin, nik ez nukeen muturra zimurtuko, gure amak egin bezala, alabaren bizitokia ikustean; baina ulertzen dut pribatutasuna behar dutela gaurko gazteek, horretan ere ezberdinak gara orduko gurasoak eta gaurkoak. Edonola ere, estudiatu egin behar du gajoak, horretarako ari gatzaizkio karrera ordaintzen, ondo kostata:
‎Eta, ondoren, argitaratzea: uda oro bezala, hiriko egunkaritik, kortesia hutsez, ipuin bat eskatu zioten aro horretako gehigarrirako, eta M. k hasiera batean proposamenari uko egin zion arren, aurreko urteetan egin bezala?, atzera idatzi zion kultura saileko buruari ea oraindik posible zitzaion ipuina bertan argitaratzea; arazorik ez zela erantzun zion mezu elektronikoaren bueltan. Arduradunaren hitzetan sorpresa poxi bat sumatu ahal zela iruditu zitzaion.
2019
‎Eta zer diren topikoak, akorduan dut ausarta iruditu zitzaidala, munduko ausartena. Egin zuena egiteagatik, baina egin zuena egin bezala egiteagatik ere bai. Dena lotuta utzi.
‎Gorroto hutsaren ondorio dira ezkontzaren barneko krimen batzuk, ez interesaren ondorio. Esaterako, Mauriacek erakusten du nola Thérèse Desqueyroux saiatzen den senarra pozoitzen, aurretik Madame Lafargek egin bezala. Errugabetzat jo berri dute berrogei urteko emakume bat, hogei urtean senar gorrotagarri bat pairatu eta zintzurra estutuz ito zuena egun batean, odol hotzean, seme zaharrenaren laguntzaz.
‎Aurreko egunean egin bezala, muinora igoko da gaur ere. Gau epela dago, lainoek apenas estaltzen duten ilargi bete eskerga baten pean.
‎Banekien faxistek erretretaren berri izan bezain laster, agudo asko etorriko zirela beren garaikur preziatuaz gozatzera. Nik merezitako ongietorria eman nahi izan diet, Elgetako batailan nire herrikideekin egin bezala, besterik ez. Hark, Ismaelek, berdina egingo zuen eta?
2020
‎Orbaizetako gaztea erail zutenetik hogeita hamar urte baino gehiago igaro direnean, Espainiar Estatuak oraindik ere esaten jarraitzen du Zabalza Bidasoa ibaira erori eta bertan itota hil zela. Gauzak nola dauden ikusita, beharbada beste hogeita hamar urte igaro dira gutxienez, harik eta Espainiako presidente batek Mikel Zabalzaren hilketan espainiar estatuaren erantzukizuna onartu, eta, Macronek Audinen kasuan egin bezala," nahiz eta hilketa bakar batzuen ekintza izan, horretarako lege sistema bat egon ez balitz hilketa ez zatekeen posible izango" aitortzen duen arte. Edo beharbada mende oso bat, harik eta espainiar justiziak Mikel Zabalza hil egin zela esan ordez hil egin zutela ebatzi eta egia judiziala eta egia materiala bat etorrarazten dituen arte, baina, egun hori iristen denean, inoiz iristen baldin bada, makina bat herritarrek aspalditik zekitena aitortu besterik ez dute egingo, alegia, Mikel Zabalza itota hil zela, bai, baina ez Bidasoa ibaiko uretan, ezpada estatu arrazoiaren ur uherretan.
‎Nik distantziatik bezala entzuten ditut haien berba eta barre algarak, egurrezko aulkiaren aurreko bi hankak altxatu eta atzeko hanken gainean tente, leiho ertzean sostengatua. Lantzean, haurra esnatu nahi ez balute bezala, eskua ezpainetan jarrita egiten diote keinu batak besteari –ahizpak egin bezala Karonte lozorrotik esnatu nahi ez genuenean–, eta, arriskua pasata, berriro ekiten diote solasaldiari –eta esango nieke uste baino ozenago ari direla hizketan, baina nahiago dut egurrezko aulkian bi hankatan zenbat denbora iraun dezakedan proba egin.
‎Nola? Aulkiari buelta eman eta kito, Kinkok goizean egin bezala. Ez.
‎–Mugikorretik lapurtu nizun behin, zu ohartu gabe. Zure lau" ni" ak dira –hasi nintzaion azaltzen, urte batzuk lehenago aitak nirekin egin bezala.
2021
‎Beste hiri industrialetan lehenago egin bezala, Bilbon PUS delakoa onartu zen. Plan honen arabera, 3.675 etxebizitza eraiki behar ziren urtebetean.
‎Instituzioek beste albo batera begiratu zuten, etxolekin egin bezala. 1967ra arte, adibidez, ez zuten auzoko garbiketarako lokal bat atondu.
‎Azkenik, Uretamendin egin bezala, etxolak etxebizitza duinengatik aldatzea eskatu zutenak ditugu, La Peña edo Oilarganeko biztanleak kasu. Azken auzo honetako baldintza latzak aurretik aipatu ditut, baita kale horietan sortu zen kontzientzia kolektiboa, elkarlana eta borroka grina ere.
‎Hirurak kalean bizi zirenez, Paseo de los Caños en, non etxola gehiago zeuden, etxebizitza bat eraikitzeko erreguka idatzi zion Udalari. Eskaria tramitatzeko arduradunaren erantzuna," beste hainbatetan egin bezala", ezezkoa izan zen, udalaren irizpidea" oso argia" baitzen horrelako kasuekin.
‎Uretamendira etorri baino lehen Bilbon zehar ibilaldi bat egin dut. Ibilaldia baino gehiago deriba psikogeografiko bat izan da, De la Sotak eta hainbatek lehenago egin bezala. Deriba norabiderik gabe ibiltzea da, noraezean, hiriko sinbolo, mamu eta oroitzapenek utzitako karga barneratzeko.
‎Erabaki hutsalik ez dago Bilbao Ría 2000 planaren barruan4 Hiri berria eraiki beharra dago, iragana atzean utzi eta garai berrietara egokitu. Birsortze hau, azalberritze hau itsasadarraren inguruan egingo da, hiriak Ibaizabalen inguruan landu baitu betidanik bere etorkizuna, ur korronte erraldoia gurtuz, milaka urte lehenago gune honetan ezarri ziren lehenengo biztanleek egin bezala. Ibaiak eman dizkio bizitza, merkataritza eta aberastasuna.
‎" Ken bitza berorrek burutik halako gaiak, edo hobe, ez bitza gaiok azter harako beste autore haiek egin bezala, hau da, hustuketa zientifikoaren amorez, ez eta kristauen Jainkoaganako korromioz gaiok gogoak eman bezala jorratu duten erara", ziotson. Gaiok" arrazak eta nazionalitateak" dira, gogoratu beharra dago, Maisuaren arrazoibideetan galtzeko arriskuan baikara.
2022
‎Asmamen hutsa beraz, gezurra edo maitasuna bezala. Kakatien defentsa mekanismo baldarra, zeinak frontetik tiro bakarra bota gabe erretiran aldentzea ahalbidetzen dien, zauriak antzezten dituzten soldadu izutiek egin bezala. Noski, badaude egiazko eroak, berez zartatuak jaioak, baina gainerakoak komediante hutsak.
‎Bere existentziaren MacGuffin ziztrintzat du haurtzaroa Doktoreak. Naturak espresuki sortua ikaskideak berarekin dibertitu zitezen, Orson Welles ek Rosebud horrekin egin bezala. Diferentzia?
‎Normalean, hala ere, Pinball eko bolen inertzia kaotiko berberak mugiarazten du batetik bestera, hortik ezizena. Harrotasunez darabilena, bide batez esanda, bere nortasun menostua ezkutatzeko erabiltzen baitu izengoitia, super-heroiek beraien hezur haragizko alter egoekin egin bezala. Egonez mentalak erasaten dionean Kanika urakan bat da, alienatutako super-heroia.
‎Bordaren atea ireki zuen berriz Ameliek, amak aginduta. Fidelek, Mattinek egin bezala, bizikleten gainetik pasatu zuen eskua, miraz. Bitartean, Agnesek bi zaku hartu zituen bordako izkina batetik.
‎Malkoak hasiak dira zementuan biribilak marrazten, aurretik Sararenek egin bezala. Denbora amaitzear da, eta agian hobe lehenbailehen amaitzen bada.
‎Antzinako agiri batzuetan" neguko usapalak" edota" inurriak" bezala ere agertu izan dira, baina, egun, memoria kolektiboan," Enarak" edo" Ainarak" dira. Mahaiaren bazter batean Michelle eta bion arteko elkarrizketa aditzen ari den Roberto ere enaren gisara etorri zen Maulerat, lehenago bere amatxik Erronkaritik egin bezala. Alargun gelditu berritan Maulerat bidali zuen Robertoren amatxi haren aitak, espartinak egitera.
‎Baina, aldi berean, berebizikoa izan zen emakumeen eskulana. Industriak emakumeen eskulana bila jotzen zuen" abilezia" eskatzen zuten lanetarako eta, batez ere, haurrekin egin bezala, soldata txikiagoak ordaintzeko. Emakumeak soldata maila apaleneko sektoreetan aritu ziren (eta hala jarraitzen du izaten, neurri handi batean):
‎Ala zuhurragoa izan eta erabakitzea ipuingintza, Elenak zinez miresten duena, hainbestetan izan duena hausnarketa gai irakasle eta irakurle gisa, jatorriz berriagoa dela eta, ondorioz, izango duela, noizbait, iraungitze data ere, idatzizko literaturako gainontzeko genero literarioek bezala. Agian hori da zuzenena, eta hizpidera ekartzea, Juan Garziak Lur Hiztegi Entziklopedikoan gaiari buruz argitaratutako artikulu gogoangarrian egin bezala, ez dela kasualitatea hizkuntza askok, ingelesak bezala, bi hitz erabiltzea genero biak desberdintzeko," tale" ipuin tradizionalerako eta" short story" helduentzako ipuin garaikiderako. Izan ere, ezin da kasualitatea izan, orobat, ipuin tradizionalaren eta modernoaren arteko bidebanatze hori, Aro Berriaren amaiera aldera," haur eta gazte literaturaren" kontzeptuaren sorrera garaiaren une bertsuan gertatzea.
‎Enpedoklesek, egin bezala.
2023
‎Besoa minbera zuen, akiduraren eta tentsioarengatik. Ilunek egin bezala egitera lehiatu zen. Maskorra berriz hautsi zitzaion.
‎Espazioak sortu eta erakundetu behar dira. Gainontzeko arloekin egin bezala, honek ere aldaketa baterako prozesu serio bat martxan jartzea eskatzen du, eztabaida irekiz eta horretarako behar diren elementu guztiak kontuan hartuz. Orrialde hauetan aurkeztutako proposamenak hori bera nahi du izan:
‎Zaintzaren gaineko eskumenak Jaurlaritzarengan jarrita, finantzazio eta elkarrizketarako prozesu asko erraztuko lirateke. Diru sarrerak Bermatzeko Errentarekin egin bezala, kriterioak adostea errazagoa izango litzateke gobernu beraren sail ezberdinen artean, baita eskuduntza maila bereko elkarrizketatzaileen artean ere. Beste hainbat abantaila ere izango lituzke, batez ere herritarren ezagutza eta legitimazio aldetik, marka bakarraren sozializazioa eskatuko bailuke honek.
‎Espainian, ‘destapearen’ fenomenoaren urteak izan ziren. ‘Destapeak’ moralaren arloan egin bezala, aro berriak behar ez ziren ideia eta aurreiritzi asko utzi zituen atzean. Askatasun haizeak iritsi ziren eta emakumeak lan mundura sartzen hasi ziren.
‎Tunel luze batean sartu izan bagina bezala, pandemia urteek sentsazio gaziak utzi dizkigute gehienoi, eta denborak ihes egin digun sentipenak, denbora galdu horren nostalgiak, luze iraungo duela dirudi. Gure errealitatea bitan banatua geratu da, historialariek egin bezala, pandemia aurretik (p.a.) eta pandemia ondorengo (p.o.) gertakariek baldintzatuta. Eta, egiari zor, egon dira aldaketak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia