Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎Euskal erakunde honetako arduradunen ustez, Interneten bidezko bankua oraindik etorkizuneko proiektu bat da. BBVAk Uno e ziberbankuarekin egin bezala soilik Interneten lan egingo duen banku baten aldeko hautua egin dutenen aurrean, Euskadiko Kutxa bildu egiten da Internet bidezko bankua sare tradizionalaren banku osagarri gisa ikusten dutenen multzora. Aukera honen oinarrian bulego tradizionalak, urte askotan bederen, etorkizun oparoa izango duelako uste sendoa dago.
2002
‎LOLA Eguren, Foru Legebiltzarreko lehendakari ohi sozialistak ere iragarri berri du PSN utzi duela eta bere alderdi ohia noraezean ikusten duela, batez ere Batasunarekiko jarreran. Lola Egurenek bere parlamentari kargua utzia zuen jada duela hilabete batzuk eta Victor Manuel Arbeloak joan den astean egin bezala, PSN utzi duela iragarri du. Arbeloak, gainera, egungo Nafarroan bere ideiak ondoen defendatzen dituen alderdia UPN dela jakinarazi zuen.
2006
‎Bilbo berri bat jaio da, oraindik zeharo burutu ez den erditze astirotsu baten ondorioz. Industrian oinarritutako aroa atzean utzi du hiriak, ez nekerik, izerdirik eta sufrimendurik gabe, eta zerbitzuetara lerratu da argi eta garbi, munduan beste zenbaitzuk egin bezala: Glasgow, Pittsburg, Rotterdam...
2007
‎Horrez gain, edozein jaialdi edo antolatu nahi duenarentzat euskarazko saioak eskaintzen dituztenen zerrenda egitea du asmo," askotan zailtasunak izaten baitira animazio bat antolatu nahi eta jarduera hori euskaraz lortzeko". Aurrerago begira, Nafarroa Behereko euskara teknikariak Izpuran egin bezala, Kanbo inguruko bainuetxeetan ere euskara sustatzeko planak garatzeko asmoa du Olaizolak.
2008
‎Faktoria honetako langile ohiek uste dute berriak kontratatuko dituztela, lehen berekin egin bezala hauek ere ahalik eta denbora gehienez zukutu ondoren atea zerratzeko. " Baina zer egin dezakegu guk?
2009
‎Hautemateko eta baloratzeko kategoria berriak ezarri zituen subertsio sinbolikorako bidea izan zitekeena, baina ez. Pena da ideien munduan geratu izana Platonen ondoan, espirituari begira, intelektoa landuz, gorputza eta egunerokoari muzin eginez, aurrekoek egin bezala, beste behin.
‎Argazkikoa bezalako irudiak erabiltzen dituzte botikagintzako korporazioek adineko jendeei, emakumeei batik bat, osteoporosiaren arriskuez dei egiteko. Baina lehen kolesterolarekin eta diabetesarekin egin bezala," aurre" edo" pre" bataiatutako egoera arinagoak ere gaixotasunez beztitu dituzte. Osteoporosiari dagokionez, benetan gaixotasuna denaren eta berez adinaren ezaugarri den hezurretako kaltzio gutxitzearen mugak lausotuz, herritarren multzo handiak botikak hartzera eramatea da kontua.
2010
‎Atez ateko zabor bilketak ez baitauka patenterik, mundu osoan barrena egiten da eta kamaleoi baten modura aldatuz doa, leku adina kolore, birziklatze tasa harrigarriak eraginez. Aurki hasiko dira Hernanin eta Oiartzunen hondakinak modu honetara biltzen.Hernanin eta Oiartzunen ez da zabor kontenedorerik ikusiko laster kalean, Usurbilen iaz egin bezala, hondakinak atez ate biltzen hasiko baitira bi udalerriotan. Prozesua oso aurreraturik dago eta bilketa sistema berriak izango dituen zutabe nagusiak erabakita dituzte dagoeneko:
‎Aitzakia horren babesean," inolako konnotazio politikorik ez duen" bigarren ebazpen bat onartu zuen Eusko Legebiltzarrak iazko azaroan: PPko gazteek egin bezala, Unipublic erakundeari eskatu zion Espainiako Txirrindulari Itzuliko etapa bat Euskal Herrian hasi eta bukatzeko. " Ziklismoa eta politika nahastu nahi badituzte, ez gaituzte alboan izango", adierazi zuen Peio Iparragirre EAJko legebiltzarkideak.
‎Oraindik langileen, gizartearen eta herritarren kontrako neurri gehiago hartzeke daude, baina pixkanaka inposatuko dituzte eta ahulenen bizkar gainean jarri. " Merkatu" horiek, irribarrez segitzen dute, badakitelako gobernuek bere egingo dituztela, lehen egin bezala, inposatutako" etxeko lanak". Ez da harritzekoa" Espainia merkatuek gaztigatutako herrialdeetatik aldendu" izana, zeren eta" inbertitzaileen arabera, Gobernuaren doikuntza plan gogorraren ondoren puntuak irabazi ditu".
2011
‎Akaso Leningradeko biztanle askok xehetasunez beteriko egunkari luzeagoak idatziko zituzten, Amsterdameko" atzeko" etxean Anne Frankek egin bezala. Baina nazien setioaren negu gogorretan, altzariekin batera, liburuak ere erre zituzten berotasun pixka bat lortzearren.
‎Ez da ahaztu behar dagoeneko Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta zenbait udalek enplegu politika aktiboak kudeatzen dituztela, Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetan gertatzen den moduan. Baina orain Estatuak enplegu politika aktiboen zati bat kudeatzeari utziko dio eta kudeaketa EAEren eskutan utziko du, gainerako autonomia erkidegoetan egin bezala.
‎Ez zitzaidan Asier Altunaren dokumentala gustatu ez da orain zergatia azaltzeko tenorea, beste batean akaso eta ene iritzia txiokatu nuen Twitterren, aste hartan ikusitako gainontzeko filmekin egin bezala. Luze gabe iritsi zitzaizkidan nire iritziagatik minduak sentitu zirenen erdeinu, mespretxu eta abarrekoak.
2012
‎Ibañezen ustez," neurri horrek oso ondorio larriak izan zituelako. Espero dugu Espainiako Gobernuak atzera egingo duela, erabakia bertan behera utziko duela, eta kulturari zerga murritza ezarriko diola, inguruko herrialdeetan egin bezala".
2013
‎Disneyk iragartzen zuen aro atomikoak mundua irauli behar zuela brontze aroak eta industrializazioak egin bezala. Etorkizuneko energi iturri nagusia nuklearra izango zen.
2014
‎Pariserat bidez Arnaud Oihenarti kuku edota Amodioaren urrentzia. Ez gutxi kantatzeko modukoak begitandu zaizkit, Oskorrik Negu partean mizpira eder harekin egin bezala" zu nitaz baino ni zutaz nago/ askozaz gehiago zale". Izan ere molde bitako poemak aurkituko ditu, batzuk libreak eta besteak lotuak.
‎Duela aste batzuk, AEBetako aktoreen sindikatuak banatzen dituen SAG sarien aurretik, azken urtean sari gehien jaso dituen Cate Blanchett elkarrizketatu zuten alfonbra gorrian. Gainerako emakumezko aktoreekin egin bezala, kamera lotsagabea haren gorputzaren plano labur mantsoa egiten hasi zen oinetatik gora, inoizko antzerki eta zinema aktore bikainenetakoak elkarrizketatzailearen galdera hutsalei erantzuten zien bitartean: " Nork diseinatu du soinekoa?
‎Asmakizunaren monopolioa Veneziak izan zuen urte luzez, baina, azkenean, 1430eko hamarkadan, betaurreko neurtuak Txinara iritsi ziren. Eta kuartzozko kristalekin egin bezala, txinatarrek Italiatik etorritako leiar berritzaile horiek ere ketu zituzten, ikusmen arazoak zituzten epaileen mesederako.
2015
‎Hala dago Bilboko Lauaxeta liburu denda. Sektoreak bizi duen egoera estua eta osasun arazoak tarteko, ateak itxi ditu otsaila amaitzearekin bat, iazko ekainean Kirikiñok egin bezala. Sorkunde Arregi eta Txomin Saratxaga senar emazteak daude liburu denda horien atzean.
‎Karrantzako minda plantaren auziagatiko erantzukizun penal eta politiko eskaria areagotu egin da azken hilabeteetan. Berriki, Balmasedako epaile batek lehenago Bilboko batek egin bezala esan du delitu zantzu argiak daudela inoiz eraiki ez zen planta horren kudeaketaren inguruan, baina auzia beste epaitegi batek eraman behar duela. Bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak bere jokabidea une oro zuzena izan dela adierazi du.
‎Frankismo garaian, Espainiako Estatua ere ezberdintasun toki bat zen, ez baitzen Europa ez sinbolikoki, ez artistikoki, ez intelektualki. Han gertatu zena ezin da arte feminista alderatu, zenbaitzuek egin bezala.
‎Eta hala ere, Greziari zorraren zati bat barkatu zaio, beste hainbat herrialderi behin baino gehiagotan (Alemaniari barne) egin bezala. Erreferendumean" Oxi" defenditu zutenen argudio hura geroztik berretsi dute baita austeritate formula neoliberalaren propagandistek ere.
2016
‎Baldorbarekin kantu bidez egin bezala, bidetik baztertu zituztenak madarikatu eta euskal kulturaren geografia irauli zuen dantzaren bidez Juan Antonio Urbeltzek. Nafarroa euskal kulturaren erdigunean jartzeko ahaleginean tematu zen lehenengo:
‎Osasunaren Munduko Erakundeak erraztasun handia eman zien laborategiei 2014an, aurrez A gripearekin egin bezala, txerto hori lehenbailehen aurkitu zezaten. Horrek alde ona du noski, baina alde kritikagarria ere bai:
‎Pasaiako Pysbe arrantza konpainiaren flotakoa, gerrarako zereginetarako erabili zuten errepublikarrek Galerna, beste ontzi askorekin egin bezala: Donostiako ebakuaziorako lehenik, eta korreo lanetarako ondoren.
2017
‎Cuellarrek egindako bitartekari lanak ez zuen arrakastarik eduki 2006an. Juan Manuel Santos lehendakaria gobernu ra heldu zenean 2010ean berriro saiatu zen ELNrekin bake elkarrizketak eraikitzen, FARC EPrekin egin bezala, eta Cuellarrengana jo zuen. Egun Quiton martxan dauden bake elkarrizketen jatorria hartu eman horretan dago.
‎Itxaro Bordak Milia Lasturkoren eresiaren berridazketa gogorarazi dit lan honek, La casa de Bernarda Alba-ren oihartzuna duelako, eta Bordak egin bezala Milia Lastur on the road testuan, Arantxa Iturbek egindako Bernarda Albaren berridazketa, moldaketa edo gaurkotze lana irakurtzera (eta ikustera) gonbidatzen zaituztet.
‎lehenak Erronkariko okindegian lan egiten du eta bigarrenak familiaren gaztandegian; herrian jarraitzeko moduko lanbideak, edonola ere. Hualdek eta Laspideak egin bezala, gazteak jatorrizko ogibideetan profesionalizatzeak erreleboa ziurtatzen du Pirinioetako bailaretan.
‎1992an, rusiniarrak bizi diren (Errumania izan ezik) Polonia, Eslovakia, Ukraina, Hungaria eta Jugoslavia ohiko idazle, kazetari eta akademikoz osatutako talde adierazgarri bat Hizkuntza Rusiniarraren Lehen Kongresuan elkartu zen. Bertan, Suitzako erromantxe herriak egin bezala, euren aldaera orotarako eskualde estandarrak bilatzeko erabakia hartu zuten, geroago, eskualde guztiei balio izango liekeen estandar batu bat sortzeko xedearekin. Soilik Eslovakia eta Poloniako aldaerak estandarizatu ziren.
2018
‎Eta Belen Gopegui ez da euskalduna, ez euskal herritarra, baina, liburu honetan egin bezala, ezin ukatuko diogu gure gurea ere baden problematika batez hain argiki idatzi izana.
‎Argia.eus en apirilaren 25ean argitaratutako albistean, giza eskubideen defentsan lan egiten duten nazioarteko erakundeengana jo ordez (esaterako, IM Defensoras Erdialdeko Amerikako emakume giza eskubide defendatzaileen sarea), Nikaraguako herri mugimenduetara jo ordez, Telesur hedabidea izan da bere iturri bakarra. " Trumpen gobernuak, iraganean Obamaren lan taldeak Venezuelan egin bezala,' kolpe biguna' eman du Nikaraguan, iraultza sandinista gelditu eta herrialdean zuen kontrola berreskuratzeko. (…) Manifestazio baketsutan eskuineko alderdietako kideak indarkeriaz sartu dira, kaosa sortu eta gobernuaren dimisioa behartzeko".
‎Nazio Eraikuntza estrategia erdigunean jarri zuen, bi urte beranduago Ezker Abertzale osoak egin bezala Txinaurri prozesuan. Hala ere, ez da kontsideratzen Jarrai izan zenik horren aitzindaria...
‎Bolsonaroren diskurtso guztia doikuntza politiketan oinarritzen da, ez dauka politika populistak egiteko aukerarik, militarrek diktadurak iraun artean egin bezala. Militarrek herrialdea zorpetu zuten, industrializazioa handitu zuten eta nolabaiteko banaketa bat egon zen.
2019
‎Horretan koherentzia eskasa leporatu zion II. Mundu Gerrako sarraskiak gaitzetsi zituelako, eta ez 1994an François Mitterrand, Edouard Balladur, Alain Juppe, Nicolas Sarkozy edo Hubert Vedrine agintariek Ruandan eragin zituztenak. Gutun horretan, Adelaide Mukantabanak azpimarratu zuen Emmanuel Macron gaztetxoa zela orduan, eta bihotzez galdegin zion Ruandari buruzko gaietan esku odoltsudunen ildo politikoarekin hausteko, hots artxibo guztiak historialari eta justiziari zabaltzeko, eta Frantziaren izenean ofizialki barkamen galdegiteko Belgikak, Amerikako Estatu Batuek, Vatikanoak eta Nazio Batuen Erakundeak egin bezala.
2020
‎2019ko maiatzean, bi hilabete lehenago TeleMadrid hedabide publikoak egin bezala, EITBk jakinarazi zuen joko eta apustuen iragarkiak debekatuko zituela, adikzioak eragiten duen kaltearen aurrean" bereziki zaurgarriak" diren pertsonen eskubideak babesteko, Maite Iturbe zuzendari nagusiak azaldu zuenez. Neurria, dena den, ez da aplikatuko Estatuko administrazioaren eta ONCEren zozketen kasuan, eta EITBren emanaldietan pilota partidetan adibidez ikus daitekeen publizitate estatikoaren gain ere ez du eraginik izango.
‎Hego Euskal Herriko antzerkiaren munduari ikuspegi feministatik begiratu dio Artetxek, berriki Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek euskarari, Eider Rodriguezek euskal emakume idazleei eta Uxue Alberdik emakume bertsolariei egin bezala.
‎Ordura arte milaka gaztek egin bezala eta gerora ere berdin berdin eginen zuten beste milakaren gisara, Paris New York hegazkina hartu zuten Aldudeko hiru gaztek 1949ko udazken egun hartan. Etxeko pobreziak beharturik, Ameriketan artzain izateko bidea hartua zuten.
2021
‎Euskararen erabileran zeresana dutenek edota euskara erabiltzea hautazkoa ez dutenek erabaki dute une honetan ere ez dela euskara erabiltzeko une egokia, eta are gutxiago lehenestekoa. Osasungintza publikoa baldintza eskasekin mantentzen duten agintari neoliberalek, pandemia foamezko bolazoka estali asmo duten ertzain horiek edota txertoen VIP banaketak antolatu dituzten handiki horiek, COVID egin bezala, euskararen normalizazioa ere euskaldunon bizkar, eta soilik gure bizkar, utzi dute.
‎" Ikusi dute ezin gaituztela, besterik gabe, espaziorik gabe utzi. Gauzak ongi egin direnaren erakusle izan da, eta 2006an egin bezala, orain ere udalak konpromisoa hartzea espero dugu", azaldu du Makazagak azken erabakien harira.
2022
‎Horretaz gain, ibarraren irudi bukoliko horretatik harago, hango problematikara hurbildu nahi izan du, eta hortik aura hautsi. Hainbat artistek egin bezala, esku hartze artistikoa gauzatu nahi izan du, baina tokiaren idealizazioa zalantzan jarrita.
‎" Nire basoratzea", dio Sanchez Ostizek," betekada, txotxongilo sentimendu, garai koipeztu baten ondorio da". Nahiz jakin, benetan basoratzea, benetan bazterreratzea eta ez orain mundu guztiak aldarrikatzen duen bazter zentriko hori, Thoreauk egin bezala Walden mitiko hartan, fantasia bat dela beste ezer bainoago.
‎Lulak berak gezurtatu behar izan zuen hori, eta katolikoa dela berretsi. Kontuan hartuta Bolsonaroren blokeak ordezkari gehiago dituela diputatuen ganberan, bi bloke handietatik kanpo kokatzen diren eta ideologia jakinik ez duten alderdiekin egin du bat Lulak, aurretik Bolsonarok egin bezala. Aurreikusi daiteke, ordea, Lularen programa progresistak oztopoak izango dituela aurrera joateko.
‎Hiru protagonista ditugu (Matxalen de Pedro, Xanti Agirrezabala eta Maite Aizpurua) Euskal Herriko Bardeetako basamortuan, simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamentu batean. Astronautek egin bezala, eurek ere espazioko bizimodua erreproduzitu dute hainbat egunez, beraien egunerokotasuna bideokamera batekin grabatuz eta, bukatzeko, hasieran planteatutako galderari erantzun diote. Espazioko bizitzaren analogia horri esker bakoitzak bere beldur eta ametsei egingo die aurre, espazioaren huts infinitura erantzun bat bidaliko dute.
‎Batzuentzat badirudi, Baskongadak deritzoten horretan, Eusko Jaurlaritzaren txostenean gure izena azaltzearekin memoria egina dugula. Horregatik, Nafarroan egin bezala, torturatuok saretzea, antolatzea eta memoriaren eta aitortzaren bidean subjektu politiko aktibo bihurtzea beharrezkoa deritzot. Berriro errepikatuko ez dela bermatzeko zimenduak jarri behar ditugu eta gertatutakoa idatzi.
2023
‎Linea probatzen ari ziren teknikariek teletipoaren tekla guztiak ondo zebiltzala egiaztatu nahi zuten. Besterik gabe, alfabetoa ordenan jar zezaketen, amaieran zenbakiekin egin bezala, baina, jostari zeuden nonbait, eta alfabetoko letra guztiak jasoko zituen esaldi inozo bat asmatzea bururatu zitzaien.
‎Euskara galtzen ari da, hala ere. Ghetto batean hesten gaituzte, eta laster erreserba batzuetan ezarriko gaituzte, AEBetako indioekin egin bezala. Berdin.
‎Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala, Marokok baditu bestelako interesak hango herritarrak sarraskitzeko: berriki jakin dugu bere azpiegitura energetikoen %81 kokatu nahi dituela lurralde okupatuan.
‎Gauza bera gertatuko zen aipatutako Itzela, Jazz Berri edo Venecian. Berak, garai hartako beste hainbat gazteek egin bezala, bogan zegoen musika estilo bat jarraitzen hasi eta horrekin lotutako azpikulturarekin bat egin zuten. Beste arrazoiei dagokienez, ezkerreko espazioetan drogak ere kontsumitzen zirela eztabaidaezina da.
‎Hor dugu Repsol eta Petronor, jatorrian Instituto Nacional de Energia eta Campsa dituena, Urquijo eta Vizcaya bankuen kapitalarekin sortuak eta Francoren autarkia garaian monopolioaren eltzetik beraiek bakarrik jateko aprobetxatu zutenak. Orain hainbestekoa da duten boterea, kapaz direla Espainiako Gobernua zuzenean mehatxatzeko besteek baino zerga gutxiago ordaintzen jarraitu dezaten, Repsoleko eta Petronorreko buru diren Josu Jon Imazek eta Emiliano Lopez Atxurrak egin bezala: " Abisatzen ari gara, ez badago arau marko egonkor bat…".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia