2015
|
|
Nik, ezereza banaiz ere, eskatu nahi ez dizutenengatik eskatzen dizut. Badakizu, ene Errege, zein samin handia hartzen dudan haiek hain oinaze handietan ahazturik ikustean eta, Zugana itzuli ezean, amaiera gabe sufritu
|
dituztela
ikustean.
|
|
Emaguzue aditzera, oi arima maitaleak, zeuen zoriona betikoa dela jakiteak ematen dizuen gozamena, eta zein atsegina den ez dela amaituko ziur jakitea. Oi gu bai dohakabeak, ene Jauna!, guk ongi dakigu hori eta sinesten dugu; kontua da, egia hauetaz gogoetarik ez egiteko ohitura sartu sartua izanik, arimei guztiz arraro egiten zaizkiela, eta ez
|
dituztela
ezagutzen ezta ezagutu nahi ere.
|
|
...egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten
|
dituztela
, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte. Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
|
|
14 Horrela, askotan erabili dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea hura jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nolakoa ote zen Jesu Kristo gure Jaunaren sentimendua, eta nolako bizitza izango zuen, gauza guztiak aurrean baitzituen eta une oro ikusten ari baitzen bere Aitari egiten zizkioten irain larriak? Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez
|
dituztela
sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko?
|
|
15 Aita honen Ordenakoetatik, hau da, Jesusen Lagundikoetatik, Ordena osoan ikusi ditut gauza handiak: batzuetan zeruan ikusi ditut bandera zuriak eskuan
|
dituztela
, eta, diodanez, beste gauza batzuk ere ikusi ditut haietaz zinez mirestekoak; eta honela, Ordena honi benerazio handia diot, haiekin harreman berezia izan dudalako eta Jaunak haietaz aditzera eman didanarekin bat haien bizitza.
|
|
Haien gain guztien Jaunak emandako nagusitasuna geratu zitzaidan, haiei euliak balira baino zer handiagorik ez emateraino. Hain koldarrak dira, non, gutxietsi egiten
|
dituztela
ikusirik, ez baitzaie indarrik geratzen. Hauek beren mende jartzen zaizkienei bakarrik erasotzen diete, edota Jainkoak, bere zerbitzarien onura handiagorako, hauek tentatzen eta oinazetzen uzten duenean.
|
|
12 Honek oso beheko gauza ematen du, eta halaxe da, izan ere; perfekzio handiagoan aurrera doazenek desohoretzat izango lukete eta lotsatu egingo lirateke munduko ondasunak amaitu egiten direlako uzten
|
dituztela
pentsatuko balute; bestera da, betiko iraungo baluteere, Jainkoagatik uzteagatik pozten baitira. Eta zenbat eta perfektuagoak izan, hainbat gehiago poztuko dira.
|
|
38 Luze hitz egin dizuet Andre Mariaren abituari egin zioten omenaren kontu emanez, gure Jauna gorets dezazuen eta eska diezaiozuen fundazio hau bere zerbitzurako izan dadila; izan ere, pozago egoten naiz jazarpen eta neke artean izaten denean eta gogotsuago kontatzen dizuet. Egia da, hemen zeuden ahizpa hauek ia sei urteren buruan gorriak ikusi
|
dituztela
; gutxienez bost urte eta erdi dira santa Ana aintzatsuaren etxe honetan sartu zirela, kontuan hartu gabe pobretasun handia eta zer jana lortzeko igaro behar zuten nekea, egundo ez baitzuten limosnarik eskatu nahi (janaria eman diezaieten zeudela han inork pentsa ez dezan zen hori), eta egiten zuten penitentzia handia, barau eta gutxi janez, ohe txarrak eta etxe oso eskasa, beti bizi ziren bezala ...
|
|
Kontuan izan gauza gutxi batzuetatik irekitzen dela gauza oso handietarako atea, eta mundua sartuz joango zaizuela ohartu gabe. Gogoratu pobretasunez eta nekez egin dela zuek atseginez gozatzen duzuena; eta ongi begiratzen baduzue, ikusiko duzue hein batez gauza hauetako gehienak ez
|
dituztela
gizakiek egin, Jainkoaren esku indartsuak baizik, eta Haren Maiestateak gogoko duela berak egindako obrak aurrera eramatea, gure erruagatik geratzen ez bada behintzat. Nondik uste duzue izango zuela ahalmena, ni bezalako emakumetxo batek, loturik, marabedi bat ere gabe, inork ezertan lagundu gabe, hain obra handietarako?
|
|
Eta honetaz konturaturik, uste dut, ez duela egiten, gure irudimenak eta aldarte txarrak, batez ere malenkoniak, egiten duten bezainbeste kalte; izan ere, emakumeen izaera ahula da, eta gugan agintzen duen buru estimua oso mehea. Eta horrela etorri dira nigana hainbeste pertsona, bai gizonezkoak eta bai andrazkoak, etxe hauetako mojekin batera, eta halakoetan garbi ikusi dut, beren buruak engainatzen
|
dituztela
, nahi gabe. Uste dut deabruak sartzen duela hor muturra gu atzipetzeko; hala ere, esan dudanez, ikusi ditudan asko eta asko haietatik, Jaunaren ontasunagatik, nik dakidala ez ditu bere eskutik utzi.
|
|
Azken batean, Jaunak bide desberdinetatik eramaten ditu. Baina prioreek kontuan izan behar dute ez
|
dituztela
han jartzen bidea nork bere gustura hautatzeko, beren agindupekoak Erregelaren eta Konstituzioen bidetik eramateko baizik, beraiei gogor egiten bazaie eta beste gauza bat nahiko balute ere.
|
|
12 Dakidana da, Jaunak egin dituen hasierako Erregelako fundazio batean ere ez
|
dituztela
igaro mojek hemen igaro dituzten adina neke, ezta hurrik eman ere. Jainkoari eskerrak, han hain onak izanik, dena eramaten dute pozez.
|
|
...rengana etortzeko desira hauek hasieretan Jaunak egiten dituen mesedeak direnez gero (eta baita amaieretan ere, baina hasieretan diot, orduan gehiago kontuan hartzekoak direlako) eta esan ditudan perfekzioko gainerako gauzetan hain osoak ez daudenez gero, ontzat eman behar zaie, Gure Jauna kentzen zaienean, samurtasun eta pena sentitzea, arimako bakearekin eta hemendik apaltasun egintzak ateratzen
|
dituztela
. Baina nolabaiteko nahasmen edo grinarekin denean, eta priorearekin nahiz aitor entzulearekin haserre jartzen bada, sinetsi tentaldi ezaguna dela, edota haietako norbaitek, aitor entzuleak ez Jauna hartzeko esan arren, Jauna hartzeko erabakia hartzen duenean.
|
|
6 Gure Jaunaren maitasunagatik, begira beza ongi berorren gorentasunak, eta gogoan izan guztien onari gehiago begiratu behar zaiola beti partikularrari baino, eta, han itxirik daudenez gero eta elkarrekin bizi direnez gero, elkarren akatsak jasan behar
|
dituztela
, Ordenako beste sufrimendu batzuekin batera (eta azken sufrimendu hau da gogorrena, ongi asmatzen ez denean); berorren gorentasunak lagun diezaiela horretan, gainerako guztietan mesede egiten digun bezala. Aska nazala ni berorren gorentasunak; hala agintzen badu, ni neu konponduko naiz haiekin.
|
|
Hau da nire mojei buruz dudan beldurra: prelatu astun batzuk etorriko direla eta guztiz gogait eginik utziko
|
dituztela
, eta hainbeste kargatzea ezerez egitea da. Gauza bitxia da, izan ere, aktarik egin ezik, ez dela bisitarik egiten uste izatea.
|
|
Beraz, ez dago astirik gauza gehiago esateko. Gogoan izan beza berorrek salbatu behar dutenek, era batera edo bestera, nekeak igaro
|
dituztela
, eta ez digula Jainkoak aukerarik uzten; eta, beharbada, berorri, ahulagoa denez gero, txikienak ematen dizkiola. Berorrek niri esaten asmatzen dituenak edo gutunez kontatu ahal dizkidanak baino hobeki dakit nik igarotzen dituenak, eta horrela arretaz gomendatzen diot hura Jainkoari, orain ohi dudan baino maiteago dudala iruditzen baitzait, beti ere oso maite izan arren.
|
|
12 Mandazaina denez gero, hona bidal daiteke garraioarena; Bestela, badaki zer egiten duten hauek, hau da, gutunak galtzeko arriskuan jartzen
|
dituztela
; halakorik egundo egin ez dezan esaten diot.
|
|
Berak diost, dauzkanak berehala emango dituela; beraz, hauek laster kobratuko direla uste dut. Valladolidekoek Sevillara bidali
|
dituztela
dio, eginbide batzuk burutu eta kobratu daitezen, eta halakorik egin ezean, diru horiek beste bide batetik kobratuko dira; berak ziurtzat ditu.
|
|
oinuts gaixo hauek ez dezatela hainbeste sufritu, beraiek ez baitute egiten isilik egon eta sufritu baino besterik eta asko irabazten dute; hala ere, eskandalua ematen da herrietan. Izan ere, hemen dagoen berak uda honetan preso izan zuen Toledon frai Antonio Jesusena; hau zahar bedeinkatu bat da, guztietan lehenena, inolako auzibiderik ez duena, eta horrela ari dira esaten galdu egingo
|
dituztela
, Tostadok hala agindu duelako. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hura iraindua izan ez zedin bitarteko izan behar zutenak, hainbeste bekaturako bide bihurtu baitira; eta egunetik egunera okerrago egingo dute, berorren maiestateak erremedioa ezartzeko agintzen ez badu; ez dakit zertan amaituko den, lurrean ez baitugu beste inor.
|
|
4 Kontuan izan, ene alabak, santa hori sar dadinean, bidezko dela ama prioreak eta guztiek zuhurtziaz eta maitasunez eraman dezatela; izan ere, bertute handia dagoen tokian ezer estutu beharrik, aski baita beroriek egiten dutena ikustea eta hain aita ona izatea; nik uste dut gauza onak atera ahal izango
|
dituztela
. Jainkoak gorde ditzala eta eman diezaiela osasuna eta nik eskatzen dizkiodan bezain urte onak.
|
|
8 Oso atsegin izan zaizkit hortik etorri ziren koplak; bidal biezazkio nire nebari lehenbizikoak eta besteren batzuk, guztiak ez baitzetozen ongi ordenaturik. Uste dut agure santuari erakuts diezazkiotela; esan horrela igarotzen
|
dituztela
jostaldiak, guztia baita perfekziozko hizkuntza; bidezko da, izan ere, edozein entretenigarri eskaintzea hainbeste zor zaionari. Harri eta zur uzten nau hainbesteko karitateak.
|
|
5 Berorren agurgarritasunak dioena Tostadorekin egiten bada, ez izan zalantzarik haiek, hau da, fraideek, oztopo gehiago jarriko
|
dituztela
. Pozten naiz Luisa anderea bisitatzera doalako, era guztietara asko zor baitiogu.
|
|
Artzapezpikuak idatzi zidan, erabakiak hartu zirenean oso estu zeudela oinutsak eta biziki poztu zirela. Mojak aitortzera joaten dira eta aita frai Anjel bikarioak dio, hemendik hilabetera Nicolao joango dela, eta ahizpa San Joseri ahotsa eta kargua emango zaizkiola eta hauteskundeak izango
|
dituztela
.
|
|
3 Gure Jaunak ordain biezazkio berorri idazten dizkidan albiste onak. Jakin beza, jaun horiek eta nire aita domingotarrak lagun
|
dituztela
daudenez gero, gure negozioen arrangura guztia kendu zait, ezagutzen ditudalako, eta hor diren lau horiek bezalako pertsonekin, ziur nago erabaki dezatena Jainkoaren ohore eta aintzarako izango dela, eta hori da guztiok dugun asmoa.
|
|
11 Ni beldur naiz deabruak orain berriro beste tentaldi batzuk ez ote dizkien jarriko, begitan hartuak direla eta gaizki tratatzen
|
dituztela
–, eta haserre biziak hartuko ninduke horretarako okasioren bat emango baliete. Dagoeneko idatzi didate hona, Jesusen Lagundikoek ez dutela ongi ikusten haiek gaizki tratatzea.
|
|
Ez beza nire aitak min hartu gauza hauek entzutean, berorren aitatasuna eta ni erantzukizun handiaz zamatuak baikaude eta Jainkoari eta munduari kontu eman beharra izango baitugu; eta maitasun handiaz diodala dakienez gero, barka diezadala eta egin eskatzen diodan mesedea, hau da, idazten dizkiodan gutunak jendaurrean ez irakurtzekoa. Kontuan izan beza ulertzeko era desberdinak izaten direla eta gauza batzuetan nagusiek ez
|
dituztela
beti hain argi esan behar gauzak; gerta daiteke ni hirugarren pertsona batez edo neure buruaz aritzea, eta ez da egoki izango inork jakitea, ez baita gauza bera neure buruaz edo berorren aitatasunaz edota beste pertsona batzuez aritzea, beste hori nire ahizpa bada ere; Jainkoarekin zer solas darabilkidan inork jakiterik nahi ez dudanez eta harekin ari naizenean inork eragozterik nahi izaten ez du...
|
|
2 Sevillatik idatzi didate gaur han duten pozaren lehertzea eta Peraltarekin eginiko agerpena, herri osoan zehar aldarrikatuz tximeletak mende hartuko
|
dituztela
. Egia da komeni zela Jaunak egin duena.
|
|
Ez dut ikusten besterik harako izan daitekeenik. Eta jakin beza gauza harrigarriak kontatzen
|
dituztela
fundatzen duten bi andereetako bategatik haren santutasun eta apaltasunaz, eta biak ere onak dira; eta ez da komeni eramatea inperfekzioz kutsatuko dituenik, diotenez, on handirako oinarria izango den lekua baita. Berorren moja horrengatik diot hau.
|
|
6 Atsegin hartu dut berorren aitatasunari Paternako ama prioreak idatzi zion gutuna irakurtzean eta Jainkoak berorren aitatasunari gauza guztietarako ematen dion gaitasunaz konturatzean. Badut uste onik Jaunagan, fruitu bikainak lortuko
|
dituztela
eta fundazioak egiteari ez uzteko gogoa ezarri du nigan. Dagoeneko idatzi nion berorren aitatasunari haietako batez, eta hartaz hain zuzen ere idazten dit gutun hori Medinako ama prioreak.
|
|
Aintzat izan behar dugun benetako adiskidea Jainkoa da, eta beti haren borondatea egiten saiatuz gero, ez dago zertan izan beldurrik. Gogo bizia dut erantzun hura jakiteko, eta era berean berorren aitatasuna eta aita maisua gogo onez edukiko
|
dituztela
uste duten tokian izan ahal izatea nahiko nuke. Bizitza honetan ez da gurutzerik faltako, eginahalak egin arren, Gurutziltzatuaren bandokoak bagara.
|
|
Madrilen fraideen monasterioa egitea eragosteko eginahalak egingo
|
dituztela
.
|
|
15 Jaun andre horiek hain estu
|
dituztela
gogora datorkidan bakoitzean, bihotzean sentitzen dut. Lehengo egun batean idatzi nuen, etxea lortzen saia daitezela, oso ona eta tamainakoa ez bada ere, gaizkien egonda ere ez baitira hain estu egongo; eta hala egonda ere, hobe da mojek sufritzea hainbeste mesede egiten digutenek sufritzea baino.
|
|
Mundua alde batera utzi dutenentzat zein on handia den senitartekoengandik urruti izatea azaltzen du, eta halakoek askoz ere adiskide benetakoagoak aurkitzen
|
dituztela
.
|
|
2 Letrak
|
dituztela
berekin dioen horri dagokionez, nahiko zoritxar litzateke hain letra gutxi behar izatea falta hori agerian sumatzeko. Hain agudo hori agertzen duenak hobe luke batere ez izatea.
|
|
2 Jaunak aditzera eman nahi duenean, Haren Maiestateak gure lanik gabe egiten du. Hau emakumeei esaten diet, eta baita beren letren bidez egiaren euskarri izatera behartuak ez diren gizonei ere; guri haiek azaltzeko Jaunak dituenek gauza argi dago landu egin behar
|
dituztela
eta horretan zer irabazi duten. Guri, ordea, lau lau Jaunak eman diezaguna hartzea dagokigu; eta ematen ez badigu, ez gaitezen neka, guk hain Jainko eta Jaun handia izateaz poztu baizik, haren hitz batek hainbeste ezkutu gordetzen baititu bere barnean, eta horrela ezin baitugu ulertu haren printzipioa.
|
|
Datozela mundukoak beren jaurerri eta aberastasunekin, beren atsegin, ohore eta janariekin; guztia gozatu ahal balute beraiekin batera ekartzen dituzten nekerik gabe (eta hori ezinezkoa da), ez litzateke mila urtean iritsiko Jaunak honaino ekartzen duen arima batek unetxo batean duen pozaren mailara. San Paulok dio, munduko neke guztiak ez direla guk itxaroten dugun aintzaren duin; nik, berriz, diot ez direla duin ezta haiek ezin
|
dituztela
merezi Jainkoak arimari hemen ematen dion ordubeteko gozamen, poz eta atsegina ere. Nire iritziz, hauei ez die hurrik ere ematen munduko gauzen kaskarkeriek, ezta ezin dira merezi ere gure Jaunaren esku erakutsi hain atsegina, hain batua den bat egitea, hain aditzera eta dastatzera emana den maitasuna.
|
|
Hain fede eta jakinduria handia izanik, berehala ulertu zuen, bi gauza hauek bitartean zirela, ez zegoela gehiago jakin eta duda egin beharrik. Ez jakintsu batzuen antzera (Jaunak otoitz era honetatik eramaten ez dituen eta espiritu zentzurik ez dutenen antzera), gauzak hain arrazoi-bidetik eta beren adimenei hain egokiturik eraman nahi dituzte, non Jainkoaren handitasun guztiak beren jakinduriaz ulertu behar
|
dituztela
baitirudi. Ai, Andre Mariaren apaltasunetik zertxobait ikasiko balute!
|
|
45 Nagusi batek zerbait agintzen dizunean, ez ezazu esan beste batek bestera agintzen duenik; gogora ezazu guztiek
|
dituztela
asmo onak, eta egin zuk esaten zaizuna.
|
|
34 Prioreei buruz esan dizkioten gauzak garrantzitsuak ez badira, abisu eman dezake zeharka, mojek esan
|
dituztela
ez igartzeko eran; ahal den guztian, ez dutela ezer esaten hari aditzera ematea da komenigarriena; baina gauza garrantzitsuak direnean, hobe da haiek erremediatzea, hari gustua ematea baino.
|
|
nuke hitzez adierazi zein garrantzitsua den hau. Beraz, Jaunak haiek iratzarri beharra eta etsaiak
|
dituztela
haiei gogorarazi beharra zegoela ikusirik, eta zein arriskutsua den haientzat axolagabe ibiltzea, eta Aita Betikoaren laguntza askoz ere handiagoa behar dutela, goragotik eroriko liratekeelako, eta konturatu gabe engainatuak ez ibiltzeko, erbeste honetan bizi garen bitartean hain beharrezkoak diren bi eskari hauek egiten ditu: –Eta ez gu tentaldira eraman; baina atera gaitzazu gaitzetik?.
|
|
edota, santa Monikak san Agustinekin egin zuen bezala, Jaunagandik lortuko dute beraien bide beretik joan daitezela, lurralde berberera baitoaz. Barruak ez die uzten haiekin zurikeriaz jokatzen, izan ere, okerreko bidea hartzen dutela edota akats batzuk
|
dituztela
ikusiz gero, esan egiten diete berehala. Ezin dute besterik onartu.
|
|
askoz ere adiskide benetakoagoak aurkitzen
|
dituztela
.
|
|
Oi, ene Jainkoa, zein kalte handia egin dezakeen hemen deabruak eta zein garesti ordaindu behar dituzten estura eta ohorea! Aitor entzule bat baino gehiagorekin tratatzen ez dutelako, erlijiotasun handia eta monasterioaren izen ona lortzen
|
dituztela
uste dute, eta hemendik antolatzen du deabruak arimak harrapatzeko bidea, beste inondik ezin duelako. Beste bat eskatzen badute, erlijio bizitzako harmonia hausten dela dirudi, edota Ordenakoa ez bada, santu bat bada ere, harekin tratatzea gutxiespen gisa hartzen dute.
|
|
–Gelditu? diot, gauza hauengatik haiek maitatzeraino; garrantzirik gabeko gauzak maite
|
dituztela
irudituko litzaieke eta itxura hutsak maitatzera jartzen direla; beren buruaz lotsa izango lukete eta, eta beren lotsa handirik gabe, ez lukete aurpegirik izango Jainkoari maite dutela esateko.
|
|
6 Orain kontuan izan bedi, pertsonaren bat maite dugunean, beti izaten dela interesen bat edota geure poza lortzeko nahia, eta perfekzioan dauden pertsona hauek, munduan egin liezazkieketen mesedeak eta opariak oro hankapean dituzte, eta pozak, nahi izan arren ere, Jainkoarekin eta Jainkoari buruz aritzean ez bada, ezin izan
|
dituztela
. Bada, zer probetxu etor dakieke maitatuak izatetik?
|