Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 137

2015
‎Beraiek konturatuta ez, Jaunak halakoei berariazko laguntza ematen baitie horretarako. Bekatuak diodanean, bekatu arinak esan nahi dut, astunetatik, beraiek dakitela behintzat, aske baitaude, baina ez seguru; beraiek jakin gabe izango dituzte batzuk, eta ez die horrek samin txikia ekarriko. Galtzen ikusten dituzten arimek ere emango diete samina; eta nolabait beraien artekoak izango ez direlako itxaropen sendoa badute ere, Eskritura Santuak aipatzen dituen zenbaitez gogoratzen direnean, Jaunaren babesa zutela zirudien haietaz, esaterako Salomon batez, Haren Maiestatearekin hain harreman estua baitzuen, orduan ezin dira beldurrik gabe egon, esan dudanez; eta zuen artean bere burua ziurtasun handienaz ikus dezanak, beldur handiagoa izan dezala, zorionekoa Jainkoaren beldur den gizonabaitio Davidek.
‎...onetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte . Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
‎5 Arima hauek barruko poz handia izaten dute pertsegituak direnean, esanda dagoena baino askoz ere bake handiagoaz, eta kalte egiten edo kalte egin nahi dietenen aurkako gorrotorik gabe; alderantziz, maitasun berezia hartzen diete, eta nekepean ikusten badituzte, barru barruan sentitzen dute, eta edozein neke hartuko lukete haiek handik askatzearren, eta Jainkoaren eskuetan uzten dituzte gogotik, eta Haren Maiestateak egiten dizkien mesedeetatik pozik galduko lituzkete haiei egin diezazkien, gure Jauna iraindu ez dezaten.
‎Hala ere, ez da horregatik nahiago izaten entzuten ez dutenen zoria, azken batean esaten digutena aditzea gauza handia baita. Horrela, hauek entzuten dituzte Jaunak egiten dizkien deiak; izan ere, Haren Maiestatea dagoen tokitik hurbilago sartuz doazenez gero, oso auzo ona da, eta haren errukia eta ontasuna hainbestekoa izanik, oraindik geure denbora pasa eta arazoetan eta atsegin eta munduko iruzurretan gaudela ere, eta are bekatuetan erori eta jaiki gabiltzala (bada, piztia hauek hain pozoitsuak eta zalapartatsuak izanik eta arriskutsua haiekin ibil... gauza neketsuagoa da ez entzunda baino.
‎Hirugarren egoitzetan sartu diren arimei buruz esaten hasi nintzaizuenera itzuliz, lehenengo eragozpenak gainditu izanaz ez die egin Jaunak mesede txikia, handia baizik; hauetakoak, Jaunaren ontasunagatik, uste dut asko daudela munduan: Haren Maiestatea ez iraintzeko gogo bizia dute, kontuz aritzen dira bekatu arinik ere ez egiteko, eta maite dute penitentzia egitea, beren baitan bilduta igarotako orduak dituzte , ongi erabiltzen dute denbora, lagun hurkoarekin karitatezko egintzetan aritzen dira, oso eratsuak dira hitz egiterakoan eta janztean eta etxeko gobernuan, etxerik dutenak. Egia esan, jarrera desiragarria da eta, dirudienez, ez dago haiei zertan ukaturik azken egoitzarainoko sarrera eta Jaunak ere ez die ukatuko, beraiek nahi badute, prestaera bikaina baita hori mesede oro egin diezazkien.
‎3 Aipatzen ari naizen pertsonengan ez da hori gertatzen; hauek, esan dudanez? santu egiten dituzte beren pentsamenduetan gauza hauek, eta beste batzuek ere santu egitea nahiko lukete. Haietakoren bat esan nahi dut, geure burua uler eta proba dezagun Jaunak gu proba gaitzan baino lehen, gauza handia izango bailitzateke erne egotea eta lehenik geure burua ulertzea.
‎Zuzen jokatuko dute pertsona horiek, Jauna ez iraintzeko erabakirik sendoena hartuak badaude ere, Hura iraintzeko arriskuetan ez sartzeaz; izan ere, lehen egoitzetatik hurbil daudenez gero, erraz itzul daitezke haietara; haien sendotasuna ez dagoelako oinarri irmoen gainean jasoa, sufrimenduetan zailduak direnak daudenez; hauek ezagutzen dituzte munduko ekaitzak, badakite beldur gutxi izan behar zaiela haiei eta ez dela haren pozen desirarik izan behar eta jazarpen gogor batez, guri kalte egiteko deabruak prestatzen ongi dakienaz, balitekeela itzultzea haietara, eta asmo onarekin joanik, besteen bekatuak kendu nahirik, honetan gainera letorkiokeenari ezin eutsi izatea.
‎Gehienetan, iraganeko egoitzetako arimek izaten dituzte debozio hauek, adimenaren ekintzaz doazelako ia etengabe, adimenaz hausnartzeari eta gogoetari emanak daude; eta ongi doaz, ez zaielako besterik eman; baina ongi egingo lukete pixka batean egintzetan eta Jainkoa goresten eta haren ontasunaz eta Jainkoa den hura izateaz gozatzen, eta haren ohore eta aintza desiratzen jardungo balute. Hau ahal duten erara, borondatea biziki iratzartzen baitu.
‎Uste dut esanda geratu dela espirituzko pozei dagokiena. Nola batzuetan gure grinaz estalirik bezala datozen; horregatik beraiekin batera negar zotinak ekarri ohi dituzte , eta pertsona batzuei entzun izan diet bularra estutzen zaiela eta are gehiago, kanpoko mugimenduak ere gertatzen direla, eragotzi ezin direnak; indarra, sudurretik odola irtenarazi eta halako gauza nekagarriak eragiterainokoa, da. Nik ez dakit honetaz ezer esaten, hortik igaro ez naizelako, baina poza geratzen omen da; izan ere, diodanez?
‎8 Bada, ez gara ari elbarritasunak jota dauden arimez, hauek, Jauna bera etortzen ez bada jaiki daitezela esatera, urtegi ondoan hogeita hamar urte zeramatzan hari bezala?, nahiko zoritxar eta arrisku handia baitute; azken batean gaztelura sartzen diren beste arima batzuez ari gara; izan ere, munduan sartu sartuak dauden arren, asmo onak dituzte , eta noizbehinka, berandurik berandura bada ere, otoitz egiten diote gure Jaunari eta nor diren gogora ekartzen, asti handirik hartu gabe egiten badute ere; batzuetan hil batean milaka arazo artean errezatzen dute, ia gehienetan gogoa haietan murgildua dutela, haiei lotuak baitaude, hau da, altxorra duten tokira doakie bihotza; batzuetan saiatzen dira haietatik askatzen, eta gauza handia da norbe... Azken batean, behealdeko lehen geletan sartzen dira; baina beraiekin batera hainbeste zomorro sarturik, ez diete uzten ez gazteluaren edertasuna ikusten, ezta gogoa baretzen ere; nahiko egin dute barrura sartzeaz.
‎Nik badakit badela zertan beldurrik izan kasu honetan, eta ezagutzen ditut nahiko nahigabeturik naukatenak eta ikusi dut esaten dudana, hainbesteko maitasunez adiskidetzat eman nahi izan zitzaienagandik eta hori egintzekin erakutsi nahi zienagandik urrundu zirelako. ...iagoak egiten dituelako arima hauetako bategatik, Jaunak mesede hauek egin ez dizkienengatik baino; kalte handia egin diezaioketelako beste batzuk berarekin batera eramanez, eta baliteke mesede handia egitea Jainkoaren Elizan; eta Haren Maiestateak berariazko maitasuna diela ikustea baino besterik ez balitz ere, nahiko da deabruak eginahalak egiteko gal daitezen; eta horregatik eraso latzak izaten dituzte eta, galtzen badira, beste batzuk baino are galduagoak izaten dira.
‎eta horrelako hizkeraz aritzen naiz beti; izan ere, huts egin baneza, prest prest nago jakintza handia dutenek esan dezatena sinesteko; haiek gauza hauetatik igaro ez badira ere, jakintsu handiek badute ez dakit nik zer, Jainkoak bere Elizaren argi izateko dituenez gero, eman egiten die argia, egia denean, onartua izan dadin; eta barreiatuak ez badira Jainkoaren zerbitzariak baizik, ez dira egundo ere harritzen haren handitasunengatik, buruan ongi sarturik baitute Jainkoak hori eta askoz ere gehiago egin dezakeela. Eta, azken batean, gauza batzuk hain argi azalduak ez badaude ere, beste batzuk idatziak aurkituko dituzte , eta hortik ikusten dute hauentzako bidea.
‎...i, baina bai entzun; eta horrela, zerbait oker esaten badut, errua ez da nirea), beroarekin, masustondoetan hostoa irteten hasi ahala, hasten da hazi hau bizi izaten; mantentzeko behar duten elikagai hau izan arte, hilik dago; eta masustondoaren hostoekin hazten dira, handi egin ondoren, abartxo batzuk ezartzen dizkiete eta han ahotxoekin beren baitatik zeta ehoz doaz eta kusku estu estuak lantzen dituzte eta beraietan ixten dira; eta handi eta itsusia den har hau hil egiten da, eta kusku barnetik tximeletatxo zuri bat irteten da, oso polita. Baina hau ikusi ez, eta beste garai batzuetakoa kontatuko baligute, nork sinets dezake?
‎Bi jakite moduen kontrajartzea agertzen du hemen: berak esperientziaz jakin duena esango du; eta jakintsuek eman dituzte horretaz azalpenak.
‎27 Uste dut ontzat jo daitezkeela igaro diren neke guztiak. Orain, nolabaiteko laztasuna badu ere, premiarik gabe ez delako jaten okelarik eta zortzi hilabetean barau egin eta beste gauza batzuk egiten direlako, hasierako Erregelan ageri denez, gauza askotan gutxi iruditzen zaie ahizpei eta hura perfekzio handiagoz betetzeko beharrezkoak direla iruditu zaizkigun beste gauza batzuk ere gordetzen dituzte . Eta Jaunagan itxaro dut hasitakoa aurrera joango dela, Haren Maiestateak esan didanez.
‎Zer da hau? Bada, zalantzarik gabe, beldur handiagoa diedala nik deabruaren beldur direnei deabruari berari baino; izan ere, hark ezin diezadake ezer egin; beste horiek, ordea, batez ere aitor entzuleak badira, kezka handiak sorrarazten dituzte , eta zenbait urtetan hain neke handiak igaro behar izan ditut, non orain harriturik bainago nola eraman ahal izan ditudan. Bedeinkatuaizan bedi Jauna hain benetan lagundu didalako!
‎Konturatu nintzen emakumea zela eta grina eta ahultasunen mende zegoela ni bezala, baita konturatu nintzen estimu txikian izan behar dela nagusigoa, eta zenbat eta handiagoa izan, zaintza eta lan gehiago eskatzen dituela, eta bere mailari dagokion erabidea mantendu beharrak ez ziela bizitzen uzten; astirik eta ordenarik gabe jaten zen, guztia giza mailari dagokionez egitearren eta ez gorputzaren izaerari dagokionez. Askotan beren giza mailari dagozkion jakiak jan behar dituzte eta ez beren gogokoak.
‎Izan ere, aurkitu ditut batzuk, pentsamenduan datzala gorabehera guztia uste dutenak, eta hau Jainkoagan luzaro eduki ahal badute, indar handia eginik bada ere, pertsona espiritualak direla uste dute; eta, gehiago ezin, eta barreiatzen badira, nahigabe handiak hartzen ditu eta galduak direla iruditzen zaie. Gauza hauek eta ezjakintasun hauek ez dituzte izango letradunek, bat edo beste aurkitu badut ere; baina guri, emakumeoi, ezjakintasun hauetaz jakinaren gainean egotea komeni zaigu. Ez diot Jaunaren mesedea ez denik haren egintzak hausnartzen beti egon ahal duenarena, eta ongi da hori lortzen saiatzea; baina gogoan izan behar da irudimen guztiak ez direla berez trebeak horretarako, arima guztiak, ordea, trebeak dira maitatzeko.
‎Jaunak ongi ordaindu dio, bada, nola ez dakiela, perfekziora heldu direnek duten espirituzko askatasun hain estimatu eta maitatuarekin aurkitu zen, bizitza honetan desira daitekeen zorion osoa dagoen askatasun horrekin; izan ere, ezer nahi ez dutela, guztia daukate. Lurreko gauzetatik ezerk ez die beldurrik ematen ezta ez dute ezer desiratzen ere, ez dituzte nekeek asaldatzen, ezta pozek mugitzen ere. Azken batean, inork ezin dio kendu bakerik, hau Jainkoaren esku dagoelako soilik.
‎nekeak guztiz latzak badira ere, Jainkoari poz ematen diogula jakinik, gozo gozo egiten zaizkigula. Eta hona iritsi direnek horrela maitatzen dituzte jazarpen, desohore eta irainak. Hau gauza ziur, jakineko eta ezaguna denez gero, ez dut horretan zertan luzaturik.
‎–Oso oker zaude, ene alaba; bestera da: han deabruen tentaldi gogorragoak izaten dituzte ; izan pazientzia, bizi den bitartean ez baitago aitzakiarik?.
‎Ondoren datozen hiru kontakizunek Teresak bere nagusi eta zuzendari A. Jeronimo Graciáni eginiko, obedientzia botoaren? hiru idazketa dituzte . Lehenengo idazketa era inpertsonalean zirriborro antzera eginikoa da; bigarrena eta hirugarrena, berriz, behin betiko idazketak dira:
‎6 Tratatzen hasitako fundazioaren gaitik irtetea bada ere, hildura kontu honetaz gauza batzuk etorri zaizkit orain burura, eta beharbada, ene alabak, ama prioreei ongi etorriko zaizkie; eta ahantz ez dakizkidan, oraintxe esango ditut. Izan ere, nagusiengan dohain eta bertute desberdinak daudenez gero, beren mojak bide hartatik eraman nahi izaten dituzte : oso hilduratua denari, gauza erraza iruditzen zaio borondatea hezteko agin dezakeen edozer, berarentzat izango litzatekeen bezala, baita gerta daiteke, beharbada, gauza hura berari oso gogor egitea ere.
‎Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte .
‎Horrela, batzuek hildura handiak sufrituko dituzte , eta zenbat eta handiagoak agintzen dizkieten atsegin handiagoa hartuko dute, Jaunak dagoeneko beren borondatea makurrarazteko arimako indarra eman dielako; beste batzuek txikiak ere ezin jasan izango dituzte eta haur bati bi anega gari sorbaldan kargatzea bezala izango da; ez bakarrik ez ditu eramango, baina hautsita geratuko da eta lurrera eroriko. Beraz, ene alabak (prioreekin ari naiz), barkatu, baina etxe batzuetan ikusi ditudan gauzek eraman naute honetan hain luze jardutera.
‎Horrela, batzuek hildura handiak sufrituko dituzte, eta zenbat eta handiagoak agintzen dizkieten atsegin handiagoa hartuko dute, Jaunak dagoeneko beren borondatea makurrarazteko arimako indarra eman dielako; beste batzuek txikiak ere ezin jasan izango dituzte eta haur bati bi anega gari sorbaldan kargatzea bezala izango da; ez bakarrik ez ditu eramango, baina hautsita geratuko da eta lurrera eroriko. Beraz, ene alabak (prioreekin ari naiz), barkatu, baina etxe batzuetan ikusi ditudan gauzek eraman naute honetan hain luze jardutera.
‎Baina saia zaitezte beti, ene alabak, letradunengandik gauzak jakiten, letretan aurkituko baituzue perfekziorako bidea zuhurtasunez eta egiaz. Honen behar handia dute prioreek, beren ofizioa ongi bete nahi badute, jakintsuarekin aitortu, bestela santutasuna delakoan hainbat oker egingo dituzte , eta beren mojak ere jakintsua denarekin aitor daitezen saiatu.
‎Bai mesede handia egiten diezula horrelako gurasoak ematen dizkiezunei! Izan ere, hain benetan maite dituzte beren seme alabak, non beren estatu, oinordetza eta aberastasunak amaierarik gabeko zoriontasun hartan izan ditzatela nahi baitute. Oso tamalgarria da mundua dagoeneko halako zorigaitzak eta itsumenak jota egotea, gurasoek uste baitute munduko ondasunen sats hau ahaztu gabe gogoan izatean datzala beren ohorea, eta ez dira konturatzen goiz edo berandu amaitu egingo dela hori.
‎Jasan ahal izateko, aldian behin umore hau moteldu beharra dago botikako gauzaren baten bidez; eta gaixotegian egon dadila, eta handik irtenda komunitatearekin biltzen denean, gogoan izan dezala apala izan behar duela gainerako guztiek bezala eta esana egin gainerako guztiek bezala; eta hala egiten ez duenean, ez diola balioko umorearen aitzakiak; izan ere, halaxe komeni da esan ditudan arrazoiengatik, eta gehiago ere esan daitezke. Prioreek, haiek konturatu gabe, maitasun handiz, benetako amak bezala, gidatu behar dituzte , eta beraien erremediorako ahal dituzten baliabideak bilatu.
‎Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. ...s batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte . Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
‎Etzi joango naiz, berriro beste gaitzen batek jotzen ez banau; handia izan du, eragozteko. Eraman dituzte gutun guztiak San Gilera; oraindik ez dute ekarri erantzunik; bihar, asteartea, ahaleginduko gara.
‎5 Mojei dagokienez, oso zuzen dago berori, halaxe komeni da eta. Orain bi hartuko dituzte soilik. Idatziko diot ama prioreari, gure moja kopurua hamahirukoa da eta hauekin osatua izango da.
‎8 Ahaztu egin zitzaidan beste gutunetan idaztea, Ávilan prestaera ona dagoela haur horiek ongi hazteko. Jesusen Lagundikoek ikastetxe bat dute gramatika irakasteko, eta zortzi egunik behin aitortzen dituzte , eta hain bertutetsu eginik, gure Jauna gorestekoa da. Filosofia ere irakasten dute, eta gero teologia San Tomasen arabera, hau da, bertute eta ikasketetarako ez dago handik irten beharrik; eta herri osoan kristautasun handia dago, beste lekuetatik datozenei onerantz eragiten diena:
‎Sevillan sufrikario artean daude, ama priore ordea oliadura harturik, eta ama priorea sukarraz; beraz, orain ezin eskatu ezer. Gogoan izan Sevillatik egin zela kostua; orain mojak hartuko dituzte eta ordainduko diete.
‎2 Bere gutunekin egiten didan mesedeengatik, berorren jauntasunari muin egiten diot eskuetan behin eta berriz, poz handia ematen baitigute; horrela hartu dituzte ama hauek, eta erakustera etorri zitzaizkidan poz pozik, eta arrazoiz.
‎Eta, nahi dezanean, esango diote zein gaizki egiten ari zen azkenean berorren jauntasunak zeregin hori eman ziona, beraiek hoberentzat hautatua izan arren; eta hau, beharbada, ez da izango beraren erruz, eskarmenturik ez duelako baizik, esana dudanez, eta horrek kalte handia egiten du. Eta, bestalde, bi bisitari apostolikoek egin dituzte aktak, berorren jauntasunaren eta berorrek horretarako ezartzen duenaren mende egoteko aginduaz, horretarako ezartzen duena hasierako erregelakoa, hau da, fraide oinutsetakoa bada, bestelakoak egiten zuen kaltea ikusi ondoren.
‎9 Hauetako edozein dela ere, urtero ohiko tasak bidaltzeko ardura hartuko du, bidezko denez bisitatzean eginiko aitorpena jeneral txit agurgarriari, eta berak egin ez dezanean (baina egingo du, hartara beharturik dagoelako), monasterioek bidaliko dituzte . Eta aita frai Jeronimo Gracián maisuari emanez gero, bikoizturik; eta askoz gehiago ematen badute ere, irabaziaz geratuko lirateke, asko doakielako.
‎10 Hirugarrena da, berorren jauntasunak ez dezala lot gainerako Ordenetakoak dauden baino estuago monasterio hauek gobernatzen dituen prelatua, haiek monasterio bat eta erlijioko etxea ematen badiote edota beraiek mojentzat lortzen saiatzen badira, fundazioari hasiera emateko moja batzuk eramateko ahalmena dutelako; izan ere, hori gabe, nekez ezarri ahal izango da erlijioa, eta jeneralek sekula ere ez dute eragotzi hori beren Ordenan, alderantziz baizik: bultzatu egiten dituzte eta poza hartzen monasterioak gehitzeaz, Karmengo jeneral txit agurgarriak hain gaizki informaturik egon aurretik bezala. Ezin ulertuzkoa da jende hain erlijiosoaz eta hain etsenplu ona ematen eta eman duenaz, eta halako onestasun eta erlijiotasunez monasterioak fundatzera zihoazenez zabaldu duten informazioa, Ordena guztiek dutena debeka diezaieten, esanda dagoenez.
‎3 Luzeago idatzi nahiko nuke, eta gau honetan eraman behar dituzte gutunak, eta ia bada gaua?, Osmako gotzainarekin izan bainaiz, idatzi niona kontseilu-buruarekin eta aita Marionorekin trata dezan; berorren aitatasunari bidaltzeko esan nuen. Orain neure nebarekin izan naiz eta goraintzi asko ematen dizkio.
‎4 Hemen guztiok gara fraideak Erromara ez daitezela joan uste dugunak, batez ere gure aita jenerala hila bada, arrazoi hauengatik: lehenengoa, ezkutuko gauza ez delako eta inguru honetatik irten aurretik atzemango dituzte fraideek, eta hiltzeko arriskuan jartzea litzateke; bigarrena, agiriak eta diruak galtzeko arriskua delako; hirugarrena, ez dutelako eskarmenturik Erromako negozioetan; laugarrena, hara iristen direnean, gure aita jenerala falta bada, iheslaritzat atxilotuko dituztelako, azken batean kaleetan ibiliko baitira nora ezean, aita Marianori esaten diodanez. Hemen laguntza guztiekin frai Joanen kasua ezin konpondu izan bagenuen, zer izango da han?
‎Gotzainek iritzi oso onak eman dituzte moja oinutsen bizitzaz.
‎Ez du sinetsiko haren faltak eragiten didan bakardadea zein handia den. Gogoan izan altxor preziatu bat dutela hor santu horrengan, eta etxe horretako guztiek trata bitzate eta harremanetan jar beren arimak harekin eta ikusiko dute zein probetxu handia duten, eta oso aurreratuak ikusiko dituzte beren buruak espirituari eta perfekzioari dagokien guztian; gure Jaunak honetarako berariazko grazia eman diolako.
‎Nafarroako Iruñean Jesusen Lagundiko etxe bat fundatu dela oraintsu eta bake handian izan zuela hasiera. Geroago haien aurkako jazarpen latza piztu da eta toki hartatik kanporatu nahi dituzte . Kondestablearengan aurkitu dute babesa, eta hark ongi hitz egin die eta mesede handia egin die.
‎Berorren aitatasunak abisu eman biezat, aita frai Anjel hor izan dadinean. Mandazain hauek gutunak lasterrago eta ziurrago banatzen dituzte . Dagoeneko idatzi dizkiot berorren aitatasunari bi; haietan esaten diot nola jaso nituen aita Nicolaorena eta harekin batera zetozenak.
‎2 Ordubete ematen digute soilik erantzuteko, mezulariak joan beharra baitu, eta, nire ustez, haiek ordu asko nahi dituzte ; berorren jauntasunak agintzen diena betetzeko arreta handiz ari direlako, eta berorren ama pontekoak bere hitzek zer edo zer egingo dutela uste duelako. Hitzak esatean hark jartzen duen borondatearen araberakoa balitz eragina, ziur nengoke on egingo luketela; baina gure Jaunaren gauza da, eta Haren Maiestateak mugi dezake soilik, eta mesede handia egiten digu berorren jauntasunari gauzetarako argia eta desirak ematean, hain adimen argian ezinezkoa baita apurka apurka bi gauza hauek eraginik ez izatea.
‎Jainkoak nahi beza oso aurrera joatea. Ez uste izan, handitu horiek beti hidropesia direnik; hemen askok izaten dituzte , izan dituzte eta orain ongi daude eta beste batzuk horrela daude. Hala ere, ez utzi sendatzeko ahalegina egiteari eta gorde bedi medikuak kalte egiten diola dioenetik, niri poz ematearren soilik egiten badu ere eta ez gehitu beste bat hemendik dauden sufrimenduei.
‎Jainkoak nahi beza oso aurrera joatea. Ez uste izan, handitu horiek beti hidropesia direnik; hemen askok izaten dituzte, izan dituzte eta orain ongi daude eta beste batzuk horrela daude. Hala ere, ez utzi sendatzeko ahalegina egiteari eta gorde bedi medikuak kalte egiten diola dioenetik, niri poz ematearren soilik egiten badu ere eta ez gehitu beste bat hemendik dauden sufrimenduei.
‎Nik diotsot berorren aitatasunari, harri eta zur geratu naizela herri honetakoen bertuteaz. Hainbeste limosna egiten dituzte , eta janaritako soilik gastatzen bada (elizaren kostua handia baita), uste dut, berorren aitatasunak duen etxe onenetako bat izango dela. Altuera handiko galeria batzuk kendurik klaustroa argi geratuko dela diote.
‎Eta eman guztiei nire partetik goraintzi asko. Ahizpek berorren otoitzak eskatzen dituzte , batez ere idazkariak, poz handia hartu baitu berorren agurgarritasuna berarekin ongi dagoelako, Jainkoari beraren alde eskatzeko, premia handia baitu.
‎Baita aita Nicolao ere, pertsona baten kontua delako itxura eman ez dezan, eta aita frai Joan Jesusenak ere gure gauzak maitasunez hartuko dituela uste dut. Gehiago luzatu nahiko nuke, baina ia gaua da eta gutunak eraman behar dituzte eta adiskideei idazten diet.
‎Lan handia egin behar izan dugu; baina guztia ematen dut ontzat, ez bainuen uste hain gauza ona zenik. Ama prioreak eta ahizpa guztiek berorren agurgarritasunaren eta ene aita Padillaren otoitzak eskatzen dituzte ; nik, berriz, frai Anjel aita probintzialarenak, harri eta zur bainago hain bizkor hor egoteaz. Jainkoak nahi beza kapitulua bere zerbitzurako izatea, berorren agurgarritasunak dioen eran egiten bada, hala izango baita.
‎Gure Jaunaren maitasunagatik, ez bezate beste gauzarik ulertu, biziera honetarako hain prestaturik dauden arimak kezkatzekorik. Hemen izango dituzte berorien pozerako, beharbada, beste inon baino hobeki, eta etxe honetako guztiak berorien zerbitzaritzat eta otoitzez laguntzailetzat har ditzakete.
‎Gure Jaunak nahi beza ez dadila izan ezer, eta berorren gorentasuna laster batean egon dadila onik. Ahizpa hauek guztiek muin egiten dituzte askotan eskuetan.
‎frai Gaspar ez dutela egundo onartu nahi izan, ezta harekin adiskidetasunik izan ere; eta beste batzuekin ere gauza bera, Ordenarako hartua zuten etxea beraiek utzi baitzuten. Eta horrela, hainbat gauza esaten dituzte beraien zuribiderako; beraz, hortik ikusten dut ez direla aritu maleziaz. Eta igaro dituzten sufrimendu handiei eta egiten duten penitentziari erreparatzen diedanean, benetan Jainkoaren zerbitzariak direla ohartzen bainaiz?
‎Eta, horrez gainera, gure konstituzioetan dagoela diote, probintzia bakoitzean fraide eraberrituen etxeak izan daitezela. Ordena osoa eraberritua dagoen ala ez, hemen ez diote horri begiratzen, eta direnak direla, hauek santutzat dituzte ; eta egia esan, ongi doaz eta bildutasun handiaz, otoitzari emanak baitaude; goi mailako pertsonak, eta hogei baino gehiago ikasketak dituztenak, edota ez dakit nola deitzen dieten?, batzuek kanonetakoak, eta beste batzuek teologiako ikasketak eta buru argiko irakasleengandik jasotakoak. Etxe honen, Granadakoaren eta Peñuelakoaren artean, hirurogeita hamarretik gora daudela entzun dudala uste dut.
‎13 Ez dut uste berorren gutunari erantzuten ausartzen direnik. Hala ere, tunikak artile arruntezkoak dituzte ; gonak erabil ditzakete, ordea, inolako inperfekziorik gabe. Nik oihalezkoa baino askoz ere nahiago nuke.
‎Berak duen premia ager diezaiodala berorren agurgarritasunari, esaten dit, berorrek duena baino handiagoa dela uste duela?, eta mesede handi handia egingo liokeela zor dionaren erdia behintzat orain ordainduko balio. Hemen utzi nituen gutunak gordeta berorri bidaltzeko (orain ez dituzte aurkitzen), berak niri presa eman ezik, nik ez niokeela emango kontura dadin. Jakin beza, han ematen dioten errentatik saldu egin duela zati on bat, eta orain edozein eratakoa izanda ere laguntza ona izango litzatekeela berarentzat.
‎Jainkoak ordain biezaio. Inon ere ez dira iritsi horrenbeste ematera, Valladoliden izan ezik, han berrogeita hamar gehiago eman baitute; eta une oso egokian dator, ez bainekien zer egin Erroman dauden hauekin, bada, dei bitxiak egiten dituzte eta oraintxe da han premiarik handiena izango duten garaia. Jainkoa izan bedi goretsia guztiagatik.
‎6 Ama prioreak eta guztiek berorren otoitzak eskatzen dituzte . –
‎Oso ona dirudi; jende harentzat berorren agurgarritasuna Andaluziakoarentzat bezain aproposa. Malagóngo [Elvira] San Angelo ama priore ordea da Villanuevan; oso ongi egiten du, eta beste bi dituzte lagun, oso santak. Eska biezaiote gure Jaunari balia dadila fundazio hauetaz.
‎2 Iritzien eztabaidei dagokienez, poztu naiz berorren aitatasuna hoberenaren alde irten delako, izan ere, aita horiek arrazoi ugari izango dituzte , baina gauza ikaragarria da ordu hartan gauzarik ziurrena den guztiari ez heltzea, ohore puntuaz gogoratzeko; izan ere, une hartan amaitzen da munduarena eta axola duena Jainkoaren ohoreari begiratzea dela soilik gogoratzen hasten da gizakia. Beharbada, etsaitasuna aldatzean, kalte handiagoren beldur izango ziren.
‎berorrek deritzona, horretan ere hemen sufrikario latza baitzuten. Handiak jasan dituzte arimek eta digestio txarrekoak.
‎Izan ere, harritzekoa izan aita Tostadok haiekin erabili duen laztasuna. Berrogeita hamar egun baino gehiago eduki dituzte meza entzutea eragotzirik, inor ikusi gabe eta orain ere hala daude, hiru hilabete igaro direnean?, mehatxu artean egunero esaten zuten eskumikatuak zeudela, Ávilako teologo guztiek, berriz, ez daudela. Izan ere, eskumikua etxekoa ez zena hautatzeagatik zen (orduan ez baitzuten esan nigatik ipintzen zutela), eta mojei ni etxekoa nintzela iruditu zitzaien, etxe horretan profesa egin eta bertan urte asko igaro nituelako, ez nintzela kanpokoa (bada, orain hara itzultzea nahi banu, ez nuela itzuli ezinik, han zegoelako nire dotea eta beste probintzia batekoa ez nintzelako), eta beste ama priore bat berretsi zuten gutxiengoaren botoez.
‎13 Nik, ahal ditudan bitartekoak erabiliz, hasiera hau galtzen utzi ezin dudanez gero, eta aitortzen nauen adituetako inork bestelako gauzarik gomendatzen ez didanez gero, aita hauek oso haserre daude nirekin, eta gure aita jeneralari jakinarazi diote; horrela kapitulu jenerala bildu da, eta aginduak eman dituzte eta agindu du gure aitak moja oinutsetako inor ezin izango dela irten bere etxetik, bereziki ni; aukera dezadala nahi dezadan etxea, eskumikupean.
‎Beharrezkoa zen, bada, jakin beza hiru hilabete baino gehiago direla, antza denez, deabruaren jarraitzaile mordoa bildu dela fraide eta moja oinutsen aurka. Zabaldu dituzten jazarpen eta belzkeriak hainbeste izanik, bai gure aurka eta bai aita Graciánen aurka?, eta hain digestio zailekoak, ez zitzaigun besterik geratzen Jainkoagana jotzea baino; eta horrela, entzun egin ditu otoitzak (azken batean arima onak dira), eta gezurtatu egin dituzte erregeari zuzenduriko idazkietan gutaz esaniko egintza polit horiek. Gauza handia da egia, ahizpa hauek hartaz gozatzen baitziren aurretik.
‎3 Ordezko gisa baizik obeditu nahi ez ziotenez gero, guztiak eskumikatu zituzten, hau da, berrogeita hamar baino gehiago. Dena dela, egiaz ez zeuden eskumikatuak, jakintsuen iritziz, baina bi hilabete baino gehiago eduki dituzte meza entzun gabe, aitor entzuleekin hitz egin gabe eta oso estu; eta orain dela gutxi nuntzioak eskumikua kentzeko agindu arren, oso estu daude oraindik. Begira, zer den hau guztiau ikusi beharra!
‎3 Jakin bezate beroriek, gutunak etorri direla Ameriketatik baina ez diruak; izan ere, bidaltzekotan zirenean, jakin zuten nire nebaren heriotzaren berri (zeruan gerta bedi), eta halako agiri batzuk eskatzen dituzte diruak bidaltzeko.
‎Senar emazteek ezkontza hautsi dutela esan didate. Ávilan honezkero emakumearen ahizpa zabalduz doala ohartzen naiz, eta hainbat gezur zabaltzen dituzte hari esaten diotenek, eta Salamancan bertan ere gauza jakina da?, eta gaitza handituz doa, eta ez da erremediorik jartzen ez batetik eta ez bestetik; haren gurasoek ere ez diote egiten jaramonik esaten diedan ezeri, ez baitira gutxi esan dizkiedanak?, eta engainatu egiten nautela diote.
‎Harengan itxaro dut, Andre Mariaren etxe hori orain garbiago ikusi ahal izango dutela beraren Semeak eta Berak. Sare gehiago jarriko dituzte (eta behar izanez gero Burgostik ekar daitezke), eta Andre Mariaren kaperatxoa egiten bada, txikiena han da. Ni ahaleginduko naiz ordain daitezen, hor ordaintzeko modurik ez badute.
‎8 Eta hor izan nintzenean ekarri zidaten jeneralaren agindua ere ikusi da hemen, eta agindu horrek ni etxetik irten gabe egotea soilik ez, moja guztiei ezartzen die debekua; horrela, dituzte bidali ama priore izateko, ezta ez dute ezertarako irteterik izango. Gure aitak duen egitekoa amaitzea, hondamen ikaragarria litzateke; bada, kanpotik fraide oinutsen agindupean izatea ez litzateke aski, komisario izendatzen ez badute; mojentzat eta niretzat izendatze hori bai izango litzateke aski, eta une batetik bestera horrela gera gaitezke.
‎Esan gure aitari nik berorren agurgarritasunari idatzi niola berari bidaltzeko. Harrigarria da zein inozo egon garen, eta administrariak ikusi du, legelari handia baita, eta Velázquez doktoreak ere bai, eta ez dagoela egin ezinik diote, eta horretarako argibideak bidaltzen dituzte . Jainkoak egin beza bere zerbitzurako egokien dena, eta labur egiten saia nadila agintzen didate, eta hala egiten dut.
‎Erreformakoei hain gaizki joan arren, hainbat bekatu saihesten dituzte .
‎Aita Akostak esango du nolakoa den; eta hari nire partetik goraintziak emateko ere eskatzen diot, eta haren nobiziak egunean baino egunean pozago daudela eta gu ere bai beraiekin. Haiek eta guztiek berorren jauntasunaren otoitzak eskatzen dituzte . Baina zein gaizki hazia naizen, berorri mandatu hauek eskatzean!
‎4 Lehenik, uler beza berorren jauntasunak, gure Jaunaren maitasunagatik, fraide oinuts guztiak batera ezereztzat ditudala berorren jauntasunaren arroparen ondoan(?); hau horrela da, eta berorren jauntasuna samintzea bihotzean sentituko nuke. Haiek ez dituzte ikusi gutun hauek ezta ikusiko ere; hala ere, Marianori esan diot, obeditzen badute, berorren jauntasuna erruki izango dela badakidala. Gracián ez dago hemen, nuntzioak deitu baitzion, berorren jauntasunari idatzi nionez; nik ikusiko banu ez dutela obeditzen, ez nituzke ikusiko ezta haiei entzungo ere; baina ni ezin izan naiteke berorren alaba haiek berorren seme direla erakusten duten heinean.
‎3 Toledotik ere idatzi didate; kexa ugari dituzte nire aurka; eta egia hau da: ahal nuena, eta bidezko zena baino gehiago ere egin nuela; eta, beraz, berorren aitatasunaz eta nitaz kexatzeko arrazoia, haiei nahigaberik ez ematearren izan dugun ardura dela esango nuke.
‎9 Borondate handiaz eman dituzte Valladolideko mojek berrehun dukatak, eta gauza bera ama prioreak ere, eduki ez bazituzten, bilatu egingo baitzituzten; eta laurehuneko kopuru osoaren ordain-agiria bidaltzen du. Benetan estimatu dut, izan ere beraren etxearen onerako da; baina nik idatzi nion gutuna ere halakoa zen.
‎Ongi doakigu etxe berrian; oso ona izango da amaitzen baldin bada, eta orain dagoen bezala ere bizitzeko ongi dago. Ama prioreak eta ahizpa guztiek berorren otoitzak eskatzen dituzte , eta nik aita errektorearenak. Honezkero badator gaua, eta beraz, Pazko ona litzatekeela niretzat berorren aitatasunak orduan egingo dituen sermoiak entzutea, besterik ez.
‎5 Salamancako kontu horregatik bidaltzen diot gutun hau berorren aitatasunari; uste dut horretaz idatzi diotela dagoeneko. Nik idatzi nion hura ez zela fraide oinutsei zegokien kontua; emakume haiek han biltzeko baietz diot, baina ez fraide oinutsak haien bikario izateko (uste baitut horixe dela nahi dutena); eta honetarako bi hilabete gutxi dira, eta gotzainak ez die eskaerarik egin haiei, ez dituzte bidali nahi gainera, ezta ez dira horrelako gauzetarako ere. Nik fraide oinutsak beste munduko jendea bezala han agertzea nahiko nuke, eta ez emakume haiengana joan eta etorri ibiltzeko.
‎6 Ama prioreak eta gainerakoek berorren eta aita horien otoitzak eskatzen dituzte ; nik frai Gregoriorenak. Nire Isabel ongi dago eta oso atsegina da, eta Joana anderea eta haren etxea ere bai.
‎Fundatzailearen iloba delako ez dutela estimu handiagoan zertan izan, dio, txikiagoan baizik. Maite maite dute; gauza asko esaten dituzte berari buruz. Jainkoa gorets dezaten diot hau, beraiek eman baitzioten ondasun hau irabazteko aukera.
‎11 Berorren aitatasunaren alabei, inguru honetakoei? ongi doakie, baina Beas koak auzien auziz ito beharrean dituzte ; baina ez dator gaizki pixka bat sufritzea, oso erraz eta sufrimendurik gabe egin baitzen etxe hura. Inoiz ez dut izango egun hoberik Paulorekin han igaro nituenak baino.
‎Gainera, grazia egin dit nola dioen hainbesteko destainaz: , hor bidaltzen dituzte ahizpek kopla horiek?!, eta berori izango da horren guztiorren gidaria. Ez dut uste gaizki datorrenik, bada, dioenez, hor ezer esango dionik ez denez gero, nik neuk hemendik esatea, harrotu ez dadin.
‎Kendu egin dituzte nagusiak. Apirilaren 1etik hasita, Anjel Salazarrek gobernatzen ditu karmeldar oinutsak, Sega nuntzioak izendatu baitzuen.
‎– Eten puntuek testuak dituen hutsuneak adierazten dituzte .
‎Anbrosio San Pedrorena. Aurretik eten puntuek testuaren hutsuneak adierazten dituzte .
‎Kapitulu Jeneraleko akta: , horrela kapitulu jenerala bildu da, eta aginduak eman dituzte eta agindu du gure aitak moja oinutsetako inor ezin izango dela irten bere etxetik, bereziki ni; aukera dezadala nahi dezadan etxea, eskumikupean? (ik.
‎Fratzisko Salcedok eta Lorentzo Cepedak, hiltzerakoan, Ávilako San Josereneko hainbat ondasun utzi dituzte . Administrari bat hartu litzateke Teresaren ustez, eta horrela lasaiago egongo lirateke.
‎Palentzia ere priore kargua izan du oraindik orain maiatzaren 3ra arte. Data horretan Palentzian hauteskundeak izan dituzte eta Ines Jesusena (Tapia) hautatu dute ama priore izateko.
‎Semeak: bat Medinan ezkondua dago; gainerako biek eliz ikasketak egin dituzte ; kardinalak Toledoko kalonje izendatu ditu.
‎5 Begira egon naiz nola garbitzen duten arropa hemen, hor bi ahizpa baizik ez dituzte eta baliteke Maria sarraraziz merkeago egitea. Begira beza ongi berorren agurgarritasunak, nik onuragarrien dena baitut soilik gogoan.
‎Goraintziak hona ekarri ditudan ahizpen partez ere. Moja oso onak dira eta sufrimenduak espiritu handiaz eramaten dituzte .
‎Artzapezpikuaren zailtasunak. Jesulagunek ez dituzte bisitatu nahi etxea izan dezaten arte. Komentutzako etxe bat erostea.
‎Etenpuntuek testuaren hutsuneak adierazten dituzte .
‎Horrela dira lagun hurkoaren onerako egiten diren beste gauza asko ere, asmo onez eginak, baina kontu handia izanik haien bidez ez galtzeko ezer eta inor ez nahigabetzeko. Jazarpenen beldur dira; pozik eduki nahi dituzte erregeak, jaunak eta herria; munduak hain estimu handitan duen zuhurtasunez ibili ohi dira. Hau da hainbeste inperfekzioren babeslea, zuhurtasun izena jartzen baitiote, eta Jaunak nahi beza hala izatea.
‎oharra). . Etenpuntuek eskuizkribuen kopietan dauden urratu eta hutsuneak adierazten dituzte . Azken esaldia etenik dago eta ez da ulertzen; gutxi gorabehera itzuli dugu euskarara.
‎Eta argi ikusten dut esanda daukadana dela, hau da, Jainko maitasunean hain gaizki arituak garenez gero, uste dugu, arima batek ezin duela horrela tratatu Jainkoarekin. Baina ezagutzen ditut nik hainbat pertsona, beste batzuek gauza onik ateratzen ez zuten bezala, ez zutelako ulertzen eta uste dut beren burutik sorturikoak zirelakoan zeudela?, beste haiek ondasun handiak, gozotasun handia, beldurrik gabeko segurtasuna atera dituzte , gure Jaunari askotan berariazko gorespenak egin behar izateraino, gartsu maite duten arimentzat erremedio onuragarria utzi zuelako; kontura daitezela eta ikus dezatela posible dela Jainkoa hainbesteraino beheratzea; Jaunak grazia handiak egiten zizkienean ez zela nahiko beraien esperientzia beldurrak uxatzeko. Hemen ikusten dute pintatua beren segurtasuna.
‎ziurtzat dudala (Jainkoarren, nahiago nuke gezurra balitz baina) pertsona asko Sakramentu guztiz Santura bekatu astunekin hurreratzen direla; eta Jainkoaren maitasunaz hiltzen dagoen arima bati hitz hauek esaten entzungo baliote, harriturik geratuko lirateke eta ausarkeria handitzat izango lukete. Behintzat ziur nago beraiek ez dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan. Handia duzu Zuk, ene Jauna, Sakramentu guztiz Santuan; baina fede bizia ez baina hila dutenez gero, hauek ogiaren irudipean Zu hain apal ikusirik, ez diezu ezer esaten, entzuterik ez dutelako merezi, eta horrela hain ausart agertzen dira.
‎4 Era desberdinak dira, eta ohiko eta barruko pozaz izaten dira, baina nik uste dut ez direla konturatzen eta ez dakit, batzuetan beren gerratxoak izaten dituzte , baina gutxi izaten dira. Hala ere, nik ez diet inbidiarik arima hauei eta arretaz erreparatu diet, eta konturatzen naiz aipaturiko gerrarekin dabiltzanak, hain otoitz era handirik gabe?
‎baina Jaunaren ohorearen kontu larrietan, biziberritu egiten da beraiena eta beraiek ez dira konturatzen; munduari ez diotela beldurrik uste, Jainkoari baizik. Arriskuak ateratzen dituzte gerta litekeenetik, bertutezko egintza bat oso kaltegarri bihur daitekeela; horrelakoak deabruak irakasten dizkiela dirudi; behar izanez gero, mila urte lehenagotik iragartzen dute etor daitekeena.
‎29 Ez dira arima hauek san Pedrok egin zuena, hau da, itsasoan murgiltzea, egingo dutenetakoak, ezta beste santu askok eginikoak egingo dituztenetakoak ere. Beren bakean Jaunagana eramango dituzte arimak, baina beren burua arriskuan jarri gabe; fedeak ere ez du eraginhandirik haien erabakietan. Gauza batez konturatu naiz:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia