Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2013
‎Urte haietan topo egin nuen Txillardegi, Aresti, Mirande eta Xabier Kintana adiskidearekin eta abarrekin; orduan egin nuen Ermuko Zina eta Batasunaren Kutxaliburuko proposamenei atxiki nintzaien, 1968an Euskaltzaindiak batasunerako lehen urratsak emango zituen etengabe bide hartatik ibiliz, etorkizuneko euskara lantzeko Jakin, Anaitasuna, Zeruko Argiaeta abarretako artikuluetan. Ordura arteko idazkuntzaren bidea aski zalantzakorra zen, zeren eta idazle sonatuenen lanetan aldaerak ugari samarrak baitziren eta kosta egiten zen orrialde bat hasi eta bukatu era koherentean egitea.
‎Arrutik ez dio heriotzari beldurrez begiratzen. Alegia, hil beharraren zama sentitzen du eta ez luke hil nahi, baina fededuna da eta heriotzaren ondoko betiko bizitzan sinesten du; horregatik, eta bizitza arantzaz jositako bide gogorra delako(. Badakit bera, alegia lurreko bizitza, dala atsegiñak ematen zurra?), hil beharra onartzea errazagoa gertatzen zaio.
‎Aldekoarenaz geroztik egin diren antologiek bide ezberdinak jarraitu dituzte: poesia Modernoaren antologia egintzat ematen dute eta Postmodernitateko aldiaren testu antologiari ekin diote.
‎Lan horri erantzun egokia emateko sortu ziren 2001ean komunikabideen eta euskalkien lantaldeak. Euskalkien lantaldeak bide propioa egin du geroztik, eta komunikabideen lantaldeak urte gutxi batzuk iraun zuen, baina alor hori lantzen segitzen du Corpus batzordeak berak. Batzorde honen barnean dago Jagonet zerbitzua, herritarrek Euskaltzaindiari egiten dizkioten galderen eta erantzunen datu basea.
2014
‎Esan dit, alegia, hauek gaztetxoak direla. Esan nahi dut, alegia, aukera izan banu bide horretatik joko nuela.
‎Alabaina, Albuquerquetik Flagstaffera zihoan bide handitik bazterturiko lege eta jainkorik gabeko cow-boy deabruek edo berrehun kilometro eskasetan zegoen Mexikoko mugatik etorri gosaio pikarraiek ardiak ebasteko raid delakoak antolatzen zituzten. Orduan, bospasei gizon armatu bakarraren kontrako borroka horretan, erasoak irauten zueno, artzainak bazekien hobe zuela arroila sakon baten gerizan geratzea.
‎Erran ditake beraz sahets bide horretarik lortu zuela bere helburua: Ameriketako euskaldunek apezak izatea.
‎Kultura aldaketa hori gorabehera bakoa ez dela izango iragarriagatik, etorkizuna hortik urratu beharra dagoela deritzo, bide horretan Gasteizen inauguratu berri den Oihaneder Euskararen Etxea probaleku egokia izan daitekeela gaineratuta. Izan ere, Oihanederren espazioa eta denbora partekatzen dituzte Udaleko Euskara Zerbitzuko lau teknikariek eta gizarte ekimenez abiaturiko Lazarraga Kultur Elkarteko lagunek (Gasteizen euskarari eta euskal hiztunei euren proiektu, produktu eta dinamikak erakusteko/ garatzeko leku duina eskaini gura dien kafe antzokiaren egitasmoa sustatzen diharduen elkartea da berau).
‎Hiriaren Ideologiaren molde hipermodernoetan herriak ez du leku handirik, politikoki kargatuegia delako, eta kulturalki erabat atzeratua. Hiria sistema konplexu gisa irudikatzen zaigu, adituek kontrolatu eta gestionatu behar dutena, eta gehienon atxikimendua lortzeko gobernantza postpolitikoaren eredu gardenak eta parte hartze bide irekiak eskaintzen dituena. Lurralde antolamenduari begira, halako pentsamoldeak bat egiten du alderdi askotan posthiria eta hiri barreiatua deritzon harekin.
2015
‎Ordea, euskal ahoskera zer den eta zer ez den finkatzen hastean, ikuspegi historikoa eta geografiko dialektala edukitzeak ez digu batere kalte eginen; euskal herrialde guztietako mintzoa hein batean ezagutzen duenak badaki ahoskera batzuen eta besteen continuumluzean euskalkiek bide dibergenteak har ditzaketela eta hartu ere dituztela; era guztietako bideak zabaldu dira eta usu euskal ahoskera jatortzat jotzen ditugun hainbat joera, ohitura edo are arau, eskualde laburragoko ala zabalagoko euskara dira, ez dira euskara orokorra, batua edo estandarra, ez dira Hegoalde guztian edo Iparralde osoan nagusitu joerak; eta ez dira betikoak ere. Orain euskal ahoskera jatorraren ezaugarritzat jotzen dugun hori, bere garaian ez zuen testu zaharretako idazkerak islatzen eta ondoko berrikuntzatzat jo litzatekeela ulertzera heldu gara.
‎Ardibasoko artzain lagunen abentura kontatzen du J.M. Etxeitak Jaioterri Maitian. Ezkontza baimenaren ukazioak Mexikora eramango ditu artzainetako bi eta, aurrerago, bizimodua hobetu nahiak, bide berbera hartzera bultzatuko ditu gainerakoak. Han bizitako eragozpenak gaindituz helburuak lortzean, jaioterrira itzuliko dira.
‎Irabazpide hobea zuten indianoengatik erdeinatu zuten bi emaztegaien aitzinean garaipena erakusteko egokiera du Agatonek, biek, Dorotek eta Martek, naturaz gaindiko laguntzarik gabe, frakasatu dutenean. Agatonen arabera, Jainkoak zigortu du Dorote, bide onetik urruntzeagatik: –eta gizabide orregaz, Jaungoikuaren bidietatik aldentuten danak, geienean idoro oi jon zoritxarra; aberastasunaz arroturik, aldendu intzanan bide onetik; baña ikusi don, Jaungoikuak zeatzen dauzala egite txarrak?
‎Agatonen arabera, Jainkoak zigortu du Dorote, bide onetik urruntzeagatik: , eta gizabide orregaz, Jaungoikuaren bidietatik aldentuten danak, geienean idoro oi jon zoritxarra; aberastasunaz arroturik, aldendu intzanan bide onetik; baña ikusi don, Jaungoikuak zeatzen dauzala egite txarrak? (221).
‎Lerro horretan kokatu zen Larzabal, hizkuntzaren garrantziaz ohartua zen. Eskola pribatuak ere, bide beretik, bere kritika jasotzen du.
‎Aukera hau euskararen aldeko dinamikaren bultzatzeko pentsatua zen. Ondoko urteetan, ekintza honek jarraipena izan zuen, antzerki munduan bide hori ere jorratu zen. Anonimoa den beste artikulu batean zenbait antzerki izenburu ematen zituzten, hauek herrietan banatuak izan zirenak, erran nahi baitu pentsa daitekeela herrietan antolatuak eta erakutsiak izan zirela.
‎Ezaugarrietan herritar askoren parte hartzea zela zioen, kantuak, jantziak, kabalkadak aipatzen zituen. Antzerki mota bat goraipatzen zuen baina ez zuen bide horretatik jarraitu. Beste bide bat hautatu zuen, psikologiari lotuko zitzaion antzerki mota bat, pertsonaia desberdinek, haien nortasun eta izaerak garrantzia zutenak.
‎XX. mendera igaro eta Katalina Eleizegiren Garbiñe (1916) eta Loreti (1918), eta beste hainbatekin, euskaldunen historia berreskuratzen eta goraipatzendituzten obrekin topo egiten dugu. Eta, gerra zibilaren ondoren ere, bide berari jarraituko zaizkio euskaldunen artean, Nemesio Etxaniz (Irulearen negarra, 1953), Jon Etxaide (Begia begi truk, 1978), edota Antonio Labaien (Muñagorri, 1978), hala nola Piarres Larzabal. Eta helburu berdintsua zuen Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortuko den bai teatro historikoak bai eta egungo pastoralak.
2016
‎Munduko literatura eta teoriak sormenerako zutabe bat izan arren, itzulpenari ez zion oraindik (geroago ez bezala) garrantzi handirik ematen. Euskal antzerkiko garaiko obra gehienak, metafisiko eta eskas, tzat zituen, eta gabezia horri aurre egiteko proposatzen zen bide bakarra Espainiako belaunaldi errealistaren (Sastre, Lauro Olmorena) lanak itzultzea zen. Atxaga, baina, oso adierazkorra zen puntu horretan:
‎Ez gabiltza zuzen, hala baldin bagabiltza. Hori dugu galerako bide .
‎– Bestetik, kontziente gara, etorkin hauek oro har ez direla espres Euskal Herrira etorri, euskaldunon komunitatea geure eskubideak bermatzeko bide aldapatsuan gabiltzan lurraldera. Beraiek printzipioz. Espainiara?
‎Zer esan nahi dute zenbakiok? Zenbat euskaldun bihotzeko gaude, euskaraz jakinda euskaraz bizi nahi eta ahalean euskaraz bizi garenak, edota berehala bide horretan abiatzeko prest gaudekeenak?
‎3.3.4.2 Baina eta uste dut bide onetik goazela, eta gainera gero eta hobeto ari garela seguru asko
‎Urteak daramatzagu euskaldunon komunitatea indartu, trinkotu, harrotu beharraren leloa haizatzen eta errepikatzen. Eta azken 40/ 50 urteotan ez dira gutxi izan bide horretan egin ditugun aurrerapenak. Euskara batua, ikastolak, aldizkariak, argitalpenak, euskaltegiak, euskara legeak, telebistak, irratiak, egunkaria, euskara elkarteak?, hainbeste gauza?
‎Euskalduna naiz, euskaraz bizi naiz, Euskaldunon Komunitatearen parte naiz, eta harro nago! Eta hemendik aurrera ere nola jarraitu genezakeen asmatzeko ez da seguru asko bide txarrena izango ahalik eta hobetoen ezagutzen jarraitzea non gauden eta zein lur zapaltzen dugun. 600.000 hiztun inguru euskara lehen/ familia hizkuntza jaso dugunak, 1.500.000 herritar inguru jada guri euskaraz ulertzeko bederen gai garenak, eta ordea 3.000.000 herritarren itsasoan urtuak, beste 1.500.000 herritar euskara (ia) tutik ere ulertzen ez duena alboan, eta zoritxarrez okerrago askotan batere ulertu nahi ez diguna?.
‎Eta horretarako hoberena, zuzenean beraiei galdetzea ere bai. Eta egia esan uste dut azken boladan ere ez gabiltzala bide txarrenak urratzen gure lurraldeen ikerketa, azterketa eta ezagutza soziolinguistiko gero eta zehatzagoaren bidean. Jada aipatu Eusko Jaurlaritzako Eustatek biltzen dituen 1986tiko Biztanleen Udal Erroldaren Estatistika eta 1996tiko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsu etako datuen ustiaketa zorrotzarekin jarraituz, eta Eusko Jaurlaritzaren (eta besteren) 1981etiko Mapa Soziolinguistiko eta 1991tiko Inkesta Soziolinguistikoez gain, beste batzuk behintzat aipatzeagatik, niri ez zaizkit iruditzen bide okerrenetatik abiatuak E. Amorrortu, A. Ortega, I. Martinez de Lunak eta kideko beste hainbatek azken urteetan abiatutako ikerketa bideak (ik. besteak beste bibliografian, Amorrortu eta Ortega 2009, 2010, 2011; Amorrortu (eta beste) 2009; Eusko Jaurlaritza 2015a, 2015 b, 2015c. Egod egitasmoa?; Martinez de Luna 2013; Ortega eta Amorrortu 2010; Ortega (eta beste) 2013, 2014, 2015; 2016; Urla (eta beste) 2016, eta argitaratzeko).
‎Eta egia esan uste dut azken boladan ere ez gabiltzala bide txarrenak urratzen gure lurraldeen ikerketa, azterketa eta ezagutza soziolinguistiko gero eta zehatzagoaren bidean. Jada aipatu Eusko Jaurlaritzako Eustatek biltzen dituen 1986tiko Biztanleen Udal Erroldaren Estatistika eta 1996tiko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsu etako datuen ustiaketa zorrotzarekin jarraituz, eta Eusko Jaurlaritzaren (eta besteren) 1981etiko Mapa Soziolinguistiko eta 1991tiko Inkesta Soziolinguistikoez gain, beste batzuk behintzat aipatzeagatik, niri ez zaizkit iruditzen bide okerrenetatik abiatuak E. Amorrortu, A. Ortega, I. Martinez de Lunak eta kideko beste hainbatek azken urteetan abiatutako ikerketa bideak (ik. besteak beste bibliografian, Amorrortu eta Ortega 2009, 2010, 2011; Amorrortu (eta beste) 2009; Eusko Jaurlaritza 2015a, 2015 b, 2015c. Egod egitasmoa?; Martinez de Luna 2013; Ortega eta Amorrortu 2010; Ortega (eta beste) 2013, 2014, 2015; 2016; Urla (eta ...
‎Eta esango nuke bide horretatik ekin nahi diotela gaur egun Groenlandian ere? 56.500 herritar?. Ingelesari heldu, azkenean guztiz zabaldua duten danierak irentsi ez ditzan, oraindik ere danieradun elebakar den populazioaren% 12 indartsuenak.
‎Eta bide horretatik jarraitu dugu.
‎[I.] Aditz morfologiara etorrita, zer nori nork egituran eu tson, deutsozu, deutsodan erakoak darabilz, Kerexetak Azkueri jarraituz darabilen bide beretsutik, tradizinoko eta bizkaiera arautuko eutsan, deutsazu erak bazter lagata. [?].
2017
‎eta, bigarren mailako mugatzaile hurbila?, determinatzaile sorta hauen hiru aukerak izendatzeko. Hala ere, bide zailago baina argigarriago bati ekingo diogu.
‎Beste amaiera bokal batek ere laguntza eman diezaguke. Izan ere, ezaguna da e+ a elkarketak bilakaera bide berberari eutsi diola eta hor ditugula aipatutako ia, ie, e eta i aldaerak, baina ea alde batera utzita:
2018
‎Izan ere, eta bere eskutitzetan agerian geratzen den moduan, 1902tik 1916ra doazen hamalau urteetan zehar Mariano bakarrik geratzen joan zen, edo behintzat horrela sentitzen zen," bere lagunik onena" hil ondoren48 eta geratzen ziren bere adineko guztiek bide bera jarraitzen zihoazen heinean49 Sentipen honi bere alaba eta suhiarekiko urruntzea gehituko zitzaion, hasieran etxea kudeatzeko irizpide ezberdinengatik50 eta, geroago, nekazaritza lanetarako ezgai geratu ondoren51 (83 urterekin!)," aterperik gabeko zaharren egoitza" batera joateko asmoarengatik52 Mendigatxaren pentsaera honen adierazle da Azkueri gutunez gutun eskainitako esker ona,...
‎Hau da, badira adituak uste dutenak euskal hitz ordenaren auzia oraindik (arrunt) ebatzi gabea dela. Pentsamolde horretako batzuek ez dute etsitzen gaur egun arte jorratua eta ustez finkatua den jakintza mukuruarekin, arranguratuak dira zenbapait ere orain artean ibiliriko bide ezagunenen mehartasunarekin, eta beraz, bertzeak bertze, hitzen hurrenkeraren afera ikusten dute auzi landu beharra oraindik, ez behintzat behin betiko ebatzia eta hetsia. Hala, Pello Salaburuk eta Xabier Alberdik (2012), euskararen normalizazio prozesuaz ari direlarik, oraindik eztabaidatu beharra ikusten dute hitzen ordenaren afera:
‎Globalizazioaren aldi honetan eta batez ere (post) kolonialitatearen eta multikulturalitatearen esperientziak aztertzeko garatu diren ikuspegi teoriko metodologikoek tresna aproposak garatu dituzte diglosia egoeran murgilduta bizi izan diren hizkuntza eta literaturetara hurbiltzeko. Alde horretatik ere zenbait urrats emana da dagoeneko eta honako hausnarketa hau ere bide horretatik abiatuko da.
‎Hala hasten da, esaterako, 1948 urtean Egan aldizkaria argitaratzen. Atalburu bereizi bat eskainia dio Torrealdaik bide horretan Pedro Rocamora Propagandako delegatu nazionalak jokatutako paperari.
‎Koherentzia eskasez zentsuraren zereginaren kontra ari zirela bazirudien ere, munduko potentzien aurrean Espainiarekiko modernitate eta askatasun irudia barreiatu zen, erregimenaren xedea huraxe izanik. Euskal Herrian, bide beretik, Miller, lonesco, Durrenmatt, Frisch, Camus, Tagore, Gazzo edota Brecht-en antzezlanak oholtza gainean ikusi ahal izan ziren 60ko hamarkadan, eta zentsurak ez zituen oholtza gainetik erauzi.
‎Pelotari honek edonora joanda ere magnetofoia eramaten zuen, tabernetan kantatzen zena biltzeko asmoz. Gerora disko bihurtu zen kanta herrikoi bilduma entzun bezain pronto konturatu nintzen bide hura zegokidala eta ez ordura artekoa." (Laboa, 1990). ren existentziaren kontzientzia izatea eta kolektiboan ibiltze funtzionala lortzea. Horretan, ahozko corpusa izan zen funtsezko.
‎10 Dela komunitateari egokituriko erakundeak ezin antolatuagatik, dela errepresio bide nabariagatik edota legeen bide" arautuetatik".
2019
‎12 EBZren inguruko azken urteotako interes eta emaitza ugari eta aberatsagoek ere lagundu ahal dute bide berean; cf. Gorrotxategi 2018 bilduma ederra eta Ariztimuño 2011 akitanieraz gehi Lakarra 2018a eta (prest. b) AEZ eta AEMz; EBZz Lakarra 2014, Urrestarazu 2021 horren zatiketaren alderdi zenbaitez eta Zuloaga 2020 MEZz.
‎Azalpen egokiak emanez eta hizkuntzalaritza diakronikoaz ikerketa berriak sustatuaz eta alternatiba ezagunik gabe mende erdiz edo gehiago gara17 Liburu hori, agian, egokiago dei zitekeen Fuentes del Diccionario de Larramendi, nahiz atalen bat Azkueri berari egokitu, izan ere Larramendik euskal tradizioan izandako eraginak merezi bezala hari esleitu baitzion zatirik handiena. ...ri eta beste asko, zabalago, B. Urgellen tesian (2000) eta egile horren aurreko eta ondoko hamarkadetako euskal lexikografiaren historiari lotutako hainbatetan aurki liteke. tu den eta oraindik ere dirauen Mitxelena paradigma aldatu behar dela esatea ez bide da erraz ulertzen eta ez azaltzen.18 Gogora dezagun M. Haasek (1969) berreraiketak eta aitzinhizkuntzak aldatzeko eman zituen lau arrazoi eta bide ezagunak, funtsean, bitara bil litezkeela: 1) datu eta froga gehiketa, a) dela hau ahaide zuzenak aurkitzeagatik, b) dela tarteko aitzinhizkuntza berriak eraikitzea lortuaz, edo c) mailegu zahar gehiago aurkituaz; 2) teoria edo hurbilketa berriak garatuaz hobeki, lehendik ezagun ziren corpus berberak aztertzeko edo arazo zaharrei egokiago erantzuteko.
‎Ordea, ordurako Mitxelenak (cf. haren 1964ko azken atala eta 1969ko lana) oso bestela ikusten zituen gauzak eta 70 urteren ondoren ez da zalantzarik (cf. Lakarra 2018a) bide hori antzu eta oinarri ahulekoa zela handik gutxira Lafonek berak (1951/ 1952) aitortu bezalaeta, arazoak arazo, askoz emankorrago gertatu dela berak eta bestek gutxietsi barne berreraiketa.
‎Nahiz Meillet dagoeneko gaiaz arduratu, baita Kurylowicz eta beste diakronista handi asko ere, azken hamarkadetan jaso du gramatikalizazioak inoizko arretarik gehien. Izan ere, haren definizio gisa eman ohi den formula ezagunak" morfema lexikoak gramatikal eta gramatikalak are gramatikalago bilakatzea (ren azterketa)" iragarri bezala, azterketa bide honek berebiziko laguntza eskaini du hizkuntzen historia eta haien gramatikaren historiaurrearen ikerketan; hori bera gerta ailedi euskararenean ere.
‎Alabaina, Erroaren FK Monosilabikoaren Teoriari lotuaz (Lakarra 1995hh) etimologia formalak izan du emaitza aipagarririk eta bere eraginkortasuna ez da agortu oraingoz. Esaterako, bide hori zein beste hartu, berben sailkapen boskoitza egin genezake hainbat hizkuntza eta analisi bidetan aurki genezakeenaren antzera: 1) mailegu, 2) berrikuntza (ondare zaharreko nahiz mailegu), 3) konposatu eta eratorri, 4) fonosinbolismo eta 5) etimologia ezezaguneko.
‎Aspaldion aurrerakuntza ikaragarria egin izan da morfologia eta lexiko arloan, batasunerako bide egokiak urratuz.
‎Goizeon ikusi dira dato batzu, bizkaitarrek badituztela halako eragozpen berezi batzu eta laguntza berri batzuren beharra. Nik proposatuko nuke, bide hortatik, ea posible den Euskaltzaindiak arazo hau azter dezan eta sumatzen den arazo hori, nolabait bide praktiko batetara eramateko modurik egingo ote lukeen.
‎Mikel ez da izan inorekin hasarratzekoa. Zerbait inori ezarri egiteak, bide bakar bat dagoala entzuteak, eta bide bakar hori goirik behera ezarri egin behar dala entzuteak, beti emon izan deutso tristura eta mindura Mikel bihotz zabalari.
‎" Lehenaren amets zahartuaren eta barrikeriaren haize zoratu artean zentzunezko bide egokia urratu nahian."
‎Ilunpe bertsutan genbilzke, aldi berean, atal berriaren eransketaren arrazoia argitu nahi izango bagenu: agian, liburuaren gorputza gehiegi ez kaltetzea zuen argitaratzaileak xedeetako bat, tamainaren aldetik ere antzekoak izan zitezen edizioak, baina, jakina, izan zitekeen errazak omen ziren zeruko bide haiek osatzera ere bazetorkeela berrikuntza33.
‎Bidador, J. M., 1999," Aniversario de la obra Zerura nai duenak ar dezakean bide erraza del lesakarra Jose Antonio Mikelestorena", Diario de Noticias, 1999/11/07.
‎1.3 atala). Beraz, gramatikalizazio bide honek, teorian behintzat, aurreikusten du euskarazko buru egitura bihurkaria izan baino lehen edota izan bitartean6anaforikoa izan zela. Hau bera da, hain zuzen ere, XVI. eta XVII. mendeetan Iparraldeko testuetan ikusten dena (12a b):
‎Honi begira erran beharra dago, lehenik eta behin, bai gorputz eta bai buru GAIak direla eta morfosintaktikoki (edutezko izenordainari, kasuari, komunztadurari eta abarri begira) jokamolde iduritsua dutela eta, beraz, biak ala biak ikuspegi tipologikotik baliokidetzat, hots, GAIean oinarritutako izenordain bihurkaritzat har daitezkeela. Ondorioz, errepikapen gramatikalizazioan bihurkaria adieraz6 Osagai gramatikal berak (kasu honetan, euskarazko buru izenak) aldi berean gramatikalizazio bide bereko urrats bat baino gehiago (GAIa edo hitzez hitzekoa, anaforikoa eta bihurkaria) erakustea usaiakoa da hizkuntza aldaketan. Gertakari honi geruzaztatzea (layering) deitu ohi zaio (Hopper, 1991:
‎Ondorioz, erran daiteke lekukotze hauek bi kontu agertzen dituztela: alde batetik, Iberiar penintsulako Erdi Aroko latinak euskarak jasan duen izena> anafora> (izenordain) bihurkaria gramatikalizazio bide bera egin du, eta bertzetik, Iberiar penintsulako Erdi Aroko hizkuntzetan hedatua zen gorputz eta buru hitzak zentzu anaforikoan eta bihurkarian ibiltzeko joera. Izan ere, joera hau bera dokumentatua dago garai bertsuko nafar erromantzean (17a), gaztelanian (17b c), katalanean (17d) eta portugesean (17e, Real Academia Española, 1994; Lazar, 1995; Monreal & Jimeno, 2008, 246; Galves et al., 2017; Quetglas & Gomez, 2019)
‎7). Egile batzuek, gainera, gramatikalizazio bide honi anafora izateko urratsa gehitzen diote, hurrengo eran (Evseeva & Salaberri, 2018: 424):
‎Amaitzeko, eta endodiglosiaren gaiari zuzenean helduta, Ondarroako nerabeek euskaraz dihardutenean, tokiko euskara zein eremutan eta euskara batua zein beste eremutan erabiltzen duten aztertuta, ondorio nagusi bi ditugu: batetik, eta antzeko ikerketen (Fernandez San Martin, 2019) emaitzen bide beretik, tokiko euskara da nagusi aztertutako eremu guztietan, alde handiarekin gainera. Bestetik, eremuz eremu alde aipagarriak daude eta dauden alde horiek azaltzeko, endodiglosiaren eskema teorikoa erabili daiteke, oro har, euskara batua goi formal mailako eremuetan gehixeago erabiltzen delako behe informal mailakoetan baino.
2020
‎Arestian aurkeztutako taulan adierazi bezala, gazteei galdetu diegu ea zer hizkuntza ezagutzen dituzten eta zer hizkuntza eredutan eskolatu diren eus2 Aparicio eta Tornosek eta beste autore batzuen bide beretik egingo dugu guk ere, eta bigarren belaunaldiaz (2.0 belaunaldia) eta 1.5 belaunaldiaz arituko gara. 2.0 belaunaldiko haurrak dira beren herrialdea 6 urtetik gora zituztela utzi zutenak eta 1.5 belaunaldikoak hortik beherakoak (Aparicio; Tornos 2006). kal hezkuntza sisteman.
‎Bakardadean egindako bide hori aldatu egiten da zahartzaroan, non pertsonaiak gozotegi baten bueltan, taldean, ageri diren. Denborak ahalbidetutako elkarbizitza dute pertsonaiek, baina 36ko Gerrako gertaerak hizpide bihurtzen direnean haien arteko ezberdintasunak azaleratzen dira.
‎Behin hitza hartzeko onespena jasota ere, ordea, erdigunea urrun geratu ohi da. Euskal literaturak linbo horretan eraiki behar izan du bere izatea, zenbaitetan bazterreko espazio horretan bide propioa eginez, zenbaitetan existitzeko baimen eske eta nazioartera ateratzeko baldintzen pean. Ikusi denez, Mendebaldeko tradizioaren, eta ondorioz, Munduko Literaturaren irizpideen arabera, euskal literatura bazterrekoa eta gutxiagotua izango da beti, are gehiago Espainiako eta Frantziako literatur sistemen begietan.
‎Bere literatur ibilbidearen lehen etapan, euskal literaturarentzat molde berriak bilatzeko berariazko nahia antzeman daiteke, bai gaitegian, bai forman. Ez da bide hori hartu zuen erreferente bakarra, aurretik Txillardegik ere bidea ireki baitzuen mundu zaharraren eta berriaren arteko haustura eragiteko (Aldekoa 2007: 629).
‎60ko hamarkadatik aurrerako literaturak, ordea, norabidea aldatu eta baieztapen horiek zalantzan jarri zituen. Izan ere, aurresuposatutako bide horri uko egin, eta eleberrigintza moderno eta urbano bat aurkitzeaz gain, Euskal Herriko testuinguruan fokua jarri eta hiria irudikatzeko era berezkoak azaleratu zituen. Ezin da ukatu euskal eleberrigintzak tradizio kostunbristaren eta moral kristauaren zama izan dituenik XX. mendean ongi sartu arte, errealismoari eta eleberri modernoari ateak itxiz (Aldekoa 2008:
‎Aurreko mundu tradizionalarekiko haustura gertatzen ari zen zentzu ugaritan, eta oinarrien astintze horrek bere isla topatu zuen artearen esparruan ere, gerraosteko tentsioek eta hiritartzeak markatutako euskal identitate berri baten bilaketa hasi zuten artista gazteei esker. Literaturan urte batzuk behar izan ziren oraindik hiriaren edo espazio urbanoaren zertzeladak sumatzen hasteko, hala ere, Arestik bide hori ireki zuen apurka apurka poesian, eta baita zenbait narrazio labur eta bestelako idatzietan ere. Jainkoa jaio da Otxarkoagan (1962) ipuinean, besteak beste, Bilbo zen hiri eremu gatazkatsua ekarri zuen paperera, eta langile eta burgesen arteko klase gatazkan kokatu zuen hiriaren irakurketa, langile auzoetako migrazioaren eta jauntxo abertzaleen arteko talkan (Amezaga 2016:
‎60ko hamarkada funtsezko garai bihurtzen da euskal literatur sistemaren modernizazio eta urbanizazio prozesua ulertzeko, eta bide horren baitan kokatzen dira Ramon Saizarbitoriaren lehen lanak. Aipatu gisa, Gabriel Aresti giltzarri izan zen euskal literatura berritzen hasteko eta ondorengo idazleei bide berriak irekitzeko.
‎Aipatu gisa, Gabriel Aresti giltzarri izan zen euskal literatura berritzen hasteko eta ondorengo idazleei bide berriak irekitzeko. Gainera, Espainiako Gerra Zibilaren ondorenak eta Francoren errepresioak bultzatuta, Euskal Herrian sortutako erresistentzia mugimendu indartsuak euskal nazioa eraikitzeko nahia indartzeaz gain, bai hizkuntzaren defentsan, bai kulturan bide propioa urratzeko beharra azalarazi zuen. 50eko hamarkadatik aurrera, aurretik espero gabeko produkzioan lehertu zen euskal kultura, baina ez zen tradiziora mugatu, ez zuen aurreikusitako programarik jarraitu, garaiko errealitatea sortu eta eraldatzeari ekin zion nazioarteko esnatze politikoekin bat eginik (Ansa 2019:
‎isilarazi egin da kulturaren berpizte horrek, esperimentazio formalean oinarritua egonik ere, harreman zuzena duela hegemonia espainol eta frantsesak zalantzan jartzearekin (Ansa 2019: 13), eta ondorioz, bide propioa jorratzearekin. Zaharberritzearen bidez, beraz, euskal literaturak gutxiagotasun konplexuei hautsa kendu nahi izan ziela esan daiteke, bere buruari erakutsi nahi ziola inguruko literatura nagusiak bezain modernoa izan zitekeela.
‎Horrek, Sellecken ustez, hainbat galdera erantzuteke utzi du: lortuko ote du bide horrek hizkuntza (galesa)" bizi" bat. Zein jarrera sorraraziko ote ditu gazteengan?
‎Praktika horien bidez gazteak" ezagutu" ditzakegula uste dugu. Hau da, praktika horietatik abiatzea gazteen hizkuntza praktikak aztertzeko eta hizkuntzen inguruko balioak, hautuak eta ideologiak ulertzeko bide egokienetako bat dela deritzogu.
‎Jakina da ibai gutxi batzuek nagusiek baino ezizan ohi dutela antzinatik izen berezi bakarra beren bide osoan.
‎Esan al daiteke newtondar legeak, zatiketa zelular edo aldaketa molekular? Igone Zabalak (2013) argi eta garbi gaitzetsi du bide hori; izen elkartu sintetikoen bidez eman behar genuke euskaraz bi izenen arteko ‘osagarri buru’ harremana, eta ez ‘izena+ erreferentzia adjektibo’ egituraren bidez. Baina baditugu horrelako adibideak gure corpusetan. Gaitzetsi egin behar ote ditu Euskaltzaindiak, eta mota horietakoei bidea itxi?
‎Lan ugariak behar baititugu. Eta lan ugariak esku artean izateko bide bakarra, langileak ere ugari izatea da". Halaxe zioen:
2021
‎Mikel Belaskok (1996: 175), Nafarroako Eguesibarko Elkano kontzejuaren izenaz jardutean, Mitxelenaren bide bera hartuta, honela adierazten du: " Elcano.
‎Kale izenei buruzko argitalpenak ere bide bera hartzen du (Onomastika Batzordea 2019: 27):
‎Gauza bera gertatu zen beste euskal deitura batzuekin. Elkoro deitura, tarteka, okerreko bide berbera hartuta," del Coro" gisa ere agertzen da dokumentazioan.
‎Horiekin batera, Adrienne Rich(), Audre Lorde(), Alfonsina Storni(), Alejandra Pizarnik(), Sophia de Mello() edo Helene Cixous (1937) bezalako beste nazioarteko poeta garrantzitsuak izendatzen dira, eta haien lanetan emakume poesiaren erregistro estilo eta gaiak perfilatuz joan zirela aitortzen da. Besteak beste, Cixous poeta frantsesak emakumearen idazketari eta gorputzaren hizkeraren arteko harremanari garrantzia eman zion, hori delakoan emakumeari ebatsi zaion gorputzaren jabe egiteko bide bakarra: " Escribiendose la mujer volvera a su cuerpo que le ha sido confiscado, que ha sido transformado en extraño, en enfermo.
2022
‎Horrek bat egiten du euskaraz idatzitako lanak ikergai hartuta gai hau jorratu duten ikerketa bakanekin (Boillos; Bereziartua 2021). Bestalde, orain arteko ikerketek erakutsi duten bide beretik (Bereziartua eta Boillos 2020; Boillos eta Bereziartua 2021), mugimenduen konbinazioari dagokionez ez da inolako joerarik atzeman. Horrek guztiak ez du bat egiten inpaktu handiko argitalpenetan nagusi diren hizkuntzetan idazten diren laburpenekin (Heuboeck, Holmes eta Nesi 2010).
‎Alde batetik, Hegoaldeko irakasleen usteen deskribapen hau baliotsu eta fidela da, hezkuntzak eta gizarteak, euskara ardatz, elebitasuna eta ingelesa hirugarren hizkuntza gisa bultzatzen eta babesten baitituzte. Bestetik, aurreko lerroetako ondorioaren bide beretik, frantsesak jasotako garrantzi maila apalak indartzen du Hegoaldeko irakasleek frantsesa eleaniztasunaren ekuazioan ez sartzea, eta ekintza horren atzeko arrazoiak gizarteak hizkuntzarekiko duen atxikimendu mugatuaren, arroztasunaren, motibazioaren, funtzioaren eta beharren isla izan litezke. Azken ondorio horretan sakondurik, Martmez de Lunak (2018) azpimarratu bezala, Euskal Herriak paradigma eleaniztunera egokitu behar du euskara, eta, hortaz, aukera paregabea izan daiteke Hegoaldearen eta Iparraldearen kohesiorako erreminta gisa baliatu ahal izateko.
2023
‎Pagolaren hitzetan (1994: VII XV)," tradiziorik gabeko bide landugabeetan" abiatu ziren Euskal Erria aldizkariaren inguruko idazle laikoak, Otaegi barne, eta topatu zituzten arazoen konponbidea Larramendiren Hiztegi Hirukoitzean bilatu zuten; Otaegiren euskara ereduari buruz dio" biziki larramenditarra" dela, XIX. mende akabuko kontakizunak liburuko bi testuen azterketan oinarrituta. Aranburu eta beste hainbat egileren ikerketan ere (1993) Larramendiren eragina nabarmendu dute Otaegiren euskara ereduan.
‎Izan ere, hizkuntza komunitatea eta hizkera komunitatea hitz egiten diren testuinguruaren edo sistemen arabera bereizi egiten direla azaldu zuen. Eta programarekin, iritsi berri diren haurrak ikasgelako komunitatean integratzea lortu nahi denez, argi dago, baldin eta atxikimendua eta integrazioa lortu nahi badira, bide hori hizkera informalak ematen duen gertutasunarekin egiteak prozesuari laguntzen diola. Gainera, era berean, haurrek testuinguruko euskara informala eskuratzen dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
bide hori 21 (0,14)
bide bera 13 (0,09)
bide bakar 4 (0,03)
bide propio 4 (0,03)
bide berbera 3 (0,02)
bide egoki 3 (0,02)
bide hau 3 (0,02)
bide on 3 (0,02)
bide ezagun 2 (0,01)
bide hura 2 (0,01)
bide txar 2 (0,01)
bide aldapatsu 1 (0,01)
bide bertsu 1 (0,01)
bide dibergente 1 (0,01)
bide erraz 1 (0,01)
bide ezberdin 1 (0,01)
bide gogor 1 (0,01)
bide haiek 1 (0,01)
bide handi 1 (0,01)
bide ireki 1 (0,01)
bide landugabe 1 (0,01)
bide nabari 1 (0,01)
bide oker 1 (0,01)
bide oso 1 (0,01)
bide praktiko 1 (0,01)
bide zail 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia