Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2000
‎Dugun gobernua minorian dago eta egonkortasunik gabe oso zaila dauka akordioak lortzea. Gainera, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bere politika okerra zuzendu ordez, bide beretik egin nahi du aurrera. Zaila du aurrera egitea, hasteko, bere erabakien eta erantzukizunen berri eman behar duelako herritarren aurrean.
‎Batez ere sentsazio ikaragarri batek egin ohi dit bisita, eta ez naiz neska pesimista bat, ezta antzik ere, baina benetan zapore tragikoa izaten du intermitentearen une horrek. Ez dut esan nahi negarrez hasten naizenik holakoetan; alderantziz, irribarretsu hurbiltzen natzaio gidariari, nire bide bera egingo duen galdezka. Baina segundo frakzio txiki batez iruditzen zait... ez dakit, hor dagoela, gidari horrek erabakiko duela nire bizitzak momentu horretatik aurrera nondik nora jo behar duen, guztia idatzita dagoela, ez dakit, ezin dudala patu horretatik alde egin.
‎Eta gainera gero, etxera bueltatzean, parejatxoarekin joan behar izaten nuen, nire amorraziorako. Beno, gure amorraziorako, zeren Txemak ere bide bera egiten baitzuen. Eta hura zen koadrila itxura geneukana:
2001
‎Alde batetik bidea bera egin eta aztertu egin dut, apunteak jasoz paisajearen marrazkiak, deskribapenak, bertakoei elkarrizketak edota argazkiak ateraz. Bestalde, mapa berriak egiteko orduan kartografia zahar eta berriaz baliatu naiz eta azkenik, egungo zein antzinako agirien bila ibili naiz.
‎Aurreko hauteskundetan parte ez hartzearekin, zenbaiti besteren bati bozka emateko bidea ireki zion. Eta EAJ EAra orduan lehen aldiz joanak, oraingo honetan ere bide bera egin dutela irudipena daukat. Estrategian baino prozeduran ikusten diot nik EHri ahulezia.
‎Egia da Schopenhauer eta Heidegger bezalako filosofo gutxi batzuek lehen argitaraldia hobesten dutela, baina nire ustez Kanti berari jarraiki behar gatzaizkio. Lehen argitaraldian sintesiaren azalpen psikologikoagoa ematen zuen eta gero funtzionalagoa den bat sortzen saiatzen da, eta ondorengo lanetan bide beretik egin zuen aurrera. Adibide bat jartzekotan, 1781ean sintesia irudimenaren produktua zen, eta irudimenaren funtzioa oro har nagusia zen; 1787an, berriz, irudimena adimenak sentimenean duen eragina baino ez da.
2002
‎Haizea zakartzen hasi da eta jaisteko garaia dela pentsatu dugu. Nekaitzeko leporako jaitsiera igotako bide beretik egin daiteke, baina leku ezberdinetik jaitsiko gara gu. Gailurrean dauden oroitarrietatik abiatuz, mendiaren ipar bizkarraren gainetik jaisten hasi gara, ez dago bidezidor garbirik, baina eguraldi argiarekin erraza da.
‎Edo, Lizarrustitik Etxegaraterako zeharkaldi ederra egin daiteke Gipuzkoa eta Nafarroaren mugatik, mugarriz mugarri. Horiek beste baterako utzi, eta buelta etorritako bide beretik egin dugu, Zelataleporaino, eta hortik, Zelatamuñora berriz igo ordez, mendia eskuin aldetik inguratu dugu, metro gutxitara aurkitzen den Zelatalepoko trikuharria ikusi asmoz. Honek ere panel txukun bat dauka ondoan.
‎Hona autopistak eskaintzen dizkizun abantailetako batzuk: bidesaria ordaintzea eta bide bera egitearren erregai gehiago kontsumitzea, helmugara iristeko denbora gutxiago ematearen truk.
‎Hildakoari ahotik zerion odolaren bide bera egiten hasi ziren nire begiak: haren aurpegitik abiatu, zoruko zirrikituetan barna egin eta nire oinetaraino.
2003
‎Euskal Herriaren errealitatea Erkidego Autonomoa baino zabalagoa dela aitortzen du, baina errealitate politiko ezberdinak bizi ditugula ere aitortzen du. Errealitate horiei errespetu zorrotza eskaintzen zaie, baina euskaldun guztiok elkarrekin bide bera egin dezagun aukerak ere eskaintzen ditu. Testu artikulatua egiten hastean konkreziotarako aukera izango da; orain, bakoitzak bere aldetik testu horretara ekarpenak egiteko garaia da, azken urteotan guztiok buruan eduki ditugun egitasmoak hor txertatzeko garaia.
‎12 Argigarri, orobat, Ragueauren hiztegia (ikus Bibliografia), gidari ziurra delako Domaten garaian indarrean eta bizirik zeuden hainbat erakunderen esanahia eta araubidea agerian uzteko. Horien euskaratzea ere, aurrekoen bide beretik egin da, beharrezkoen izan diren baliabideei eutsiz.
2005
‎Sobera agudo hasi nintzen ni beldurtzen. Gaur berriz jaioko banintz, eta berriz bide bera egin, erantzun txarrak eman nizkioke bat baino gehiagori. Jende gaiztoa ibiltzen da inguruan.
Bide bera eginda alderik handiena:
2006
‎[01.23.03] Hartzak beti bide bera egiten du. Erraza da
‎Azken 25 urteetan, zientzialariek uste dute gutxienez 122 espezie desagertu direla. Costa Rican, adibidez, 181 anfibio espezie bizi dira, eta munduko biodibertsitatearen %4 Igelen eta apoen 23 espezie ezagun jada desagertuta dagoen urre zapoaren bide bera egiteko zorian daude. Mediterraneoan, lau espezietatik bat, batez ere igelak, zapoak, tritoiak eta salamandrak, desagertzeko arriskuan dago, UICNren arabera.
2007
‎Habil, ene gizon ttipi... — eta hala egin nuen, kasik ohartu gabe ene alki lekuan beste norbaitek, anartean, bere gibelaldia pausatu zuela, bainan ordukotz loak abantxu eramana ninduen eta karrosa ttuku ttuku kurrituz zoala zaldiaren trostaren heinean, ni erdi atzarririk, beharriak erne ezin atxikiz, etxerateko bide bera egin ginuen, arrabots berak entzun nintuen, zaldia gelditu ere goizean bezala —... du marche... — et, lui, qui?...
2008
‎Lizarrako taldeak, berriz, irabazi egin ditu jokatu dituen partida guztiak, eta hamalu punturekin da lider. Sendotasun handia erakutsi dute nafarrek denboraldia hasi zenetik, eta, gaur, bide beretik egin nahi izanen dute aurrera. Txapela lortzeko irrikan dira Itxakoko jokalariak, eta argi dute sasoi honetan izan dezaketela asmo hori gauzatzeko aukera ona.
‎denboraldian parte hartu zuen estreinako aldiz, EHF Kopan, eta final zortzirenetara iritsi zen. Bide bera egin zuen bi urte geroago, baina orduan Txapeldunen Ligan aritu zen. Aurreko denboraldian, berriz, bide laburragoa egin zuen, Lemgo Alemaniako talde indartsuak kanporatu baitzuen EHF Kopako final hamaseirenetan.
2009
‎Eta identifikazioz identifikazio, Txillardegiren elkartzen da azken buruan, harekin bide bera egin nahian: " Gizon...
‎" Zeuk legez daukat/ arima gartsu bat"," Zeu legez nekatzen naz"," Zeuk legez, naikun biren,/ soka-tira daukat"," Zeuk legez esaten dot/ neure zori miña"... Eta identifikazioz identifikazio, Txillardegiren elkartzen da azken buruan, harekin bide bera egin nahian: " Gizon...
‎Urriko saioetarako sarrerak 25, 20 eta 15 eurotan egongo dira salgai laster Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean). Bestalde, abuztuko saioetako sarreren diru kopuruaren itzultzea erosi ziren bide beretik egiten ari da.
‎Hirugarren laurdenean bide beretik egin zuen neurketak eta Mumbruren hiruko baten ostean 21 puntuko aldea lortu zuen (56), baina Mario Austin eta Txemi Urtasun jokalarien artean markagailua zertxobait estutu zuten.
‎Atzera begiratu balute beste euritako bat eta beste gizaseme bat ikusiko zituzketen bide bera egiten. Catherineren etxe ataritik hartu zien arrastoa eta zakur usainean zihoan.
‎Heriotza Ibarrean bertan, Shorty Harrisekin egokitu nintzen. Bide bera egin behar genuenez, elkarrekin joatea pentsatu genuen. Mendien goiko aldean, Shorty aurretik zihoan.
‎Langileek ohiko lanak uzten zituzten emakumea zolatzeko. Bilboko proposamenak txaleko islatzaileak ekarri zizkien bertaratutakoei, Carolarekin erretzen zuten langileen antza hartzeko, eta emakumeak bere lanera iritsi arte egiten zuen bide bera egiten dute. Bitartean, garai hartako beste pertsonaia batzuk" beharginen" bidean gurutzatzen dira, herriaren historia, ontzigintzaren garrantzia eta azken urteetan izan duen aldaketa kontatzeko.
‎Unibertsitateetan ere bide beretik egingo dute lan datozen hilabeteetan. Bolognako prozesua inposatzeko saioarekin gogor diharduten honetan, horren aurka egiteko borrokari eutsiko diogu.
‎PP hautatzen badute PSE EEkoek EAJ Jaurlaritzatik bidaltzeko, erabaki hori ondorio guztiekin hartu dutela esan du Erkorekak. Bide beretik egin du Iñaki Anasagasti EAJko senatariak ere. EAJk Espainiako Senatuan taldea dauka alderdi sozialistak bi senatari utzi dizkiolako.
‎Atzoko balentriarekin gizenduko du bai irabazien poltsa. Berlingo Munduko Txapelketan, 1.500 metroko proban nagusi izan zen, eta aitak duela hogei urte inguru egindako bide bera egin du. Aitak, baina, bestelako bideak hartu zituen gero, eta hainbatetan egon da kartzelan, sexu erasoak egitea leporatuta.
2010
‎Hautagaien artean buru da Appleren tablet berria, izan ere, epaimahaiaren ustez, Obamak Nobel Sariarekin eraman zuen bide bera egin lezake eta saria ezer egin aurretik jaso. Horrez gain, iPhonearekin eta iToucharekin konparatuz gero, berrikuntza bakarra iPad a handiagoa dela tamaina dela azpimarratu du.
‎Agirre lehendakariak eta Lluis Conpanys Kataluniako presidenteak Llikogaina 1939ko otsailaren 4an igaro zutenean Frantzian babesa hartzeko ez ziren ezbakarrak ez lehenak izan Kataluniako Pirinioetako tontor hura pasatzen. Presidentebien aurretik beste buruzagi errepublikano bik ere bide bera egin zuten, ManuelAzañak, Errepublikako presidenteak, eta Juan Negrinek, Errepublikako gobernuburuak. Azken horrek, Azaña Frantzian utzi ondoren, berriro hartu zuen Espainiaranzko bidea eta hegazkin bat hartu eta Zentro Hegoa gunera abiatu zen han gerranjarraitzeko.
‎Natura babestea helburua bada etxez etxekoaren alde egin behar dela esan du Bilguneak. Erosotasuna eta errazkeria albo batera utzi, eta jokabide arduratsu baten alde egin dugu usurbildarrok, adierazi dute, eta bide bera egitera animatu dituzte Gipuzkoa eta Euskal Herria.
‎Horren bitartez, argi utzi zuten errentagarria zela naturarekin lotutako zinemarako filmak egitea. Horren ostean asko izan dira bide beretik egiten saiatu direnak.
2011
‎Kazetari britaniarrak duela 74 urte gertatutakoaren berri eman zion munduari orduan, Gernikatik bertatik, eta haren semea Gernikan izan zen atzo aitaren omenezko eskaintzan.Urtero atzoko egunez egin ohi dutenez, Berradiskidetzearen eta Bakearen aldeko Gernika Sariak banatu zituzten, ondoren. Gerry Adams politikari irlandarrari eta memoriaren berreskurapenerako duela 25 urtetik lanean diharduen Gernikazarra taldeari eman dizkiote aurtengo sariak.Irlandan eskubide zibilen alde zein baketzearen alde egindako lanagatik eta Euskal Herriari bide bera egin dezan ahaleginetan emandako laguntzagatik jaso du saria Sinn Feineko buruak. Haren herriko hauteskundeetan murgilduta egonik, ez zen atzo Gernikan izan, baina saria jasotzera joango dela hitz emana du.«Historia berreskuratuta bakearen eta berradiskidetzearen alde» egindako lanagatik saritu dute Gernikazarra historia taldea.
‎Texasko gobernadore izaten hasi, eta Ameriketako Estatu Batuen presidente bihurtu. George Bushen jauzia arrakastatsua izan zen, eta bide bera egin nahi duela iragarri du Rick Perryk, 2000az geroztik Texasko gobernadorea denak. Atzo egin zuen iragarpen ofiziala, Alderdi Errepublikanoko gainontzeko bederatzi hautagaiak Iowako kontsulta sinbolikoan lehiatzen ari ziren bitartean.
‎Sei osagai ikusten ditut nik errealitate bihurtu den utopia horren atzean. Beraz, sei elementu lirateke bide bera egin nahi duten gainerako herriek ere kontuan hartu beharrekoak, nire iritziz. Baina bitan labur daitezke Giza Garapen Iraunkorra lortzeko ezinbesteko osagaiak:
‎Hala, 2007 urtea iraganareneta geroaren arteko mugarria izan zen EITB taldearen konbergentzia prozesuan, bereziki, lehenik irratiaren eta gero telebistaren digitalizatzean oinarritutakoteknologia azpiegitura taxutzean. Handik aurrera, atalak bide bera egingo du, bainaalbistegien antolakuntza bilakaeraren ikuspuntutik, ekoizpen eskemak eta profilprofesionalak egoera berrira zenbateraino egokitu diren jakiteko. Sarrera gisa, EITBtaldea osatzen duten enpresen eta hedabideen egungo egoera berrikustea komeni da.
2012
‎izan ziren bezala? Zailtasunak zailtasun, bide berean egindako urratsak dira, zaindu, sendotu eta garatu beharrekoak. Oier Guillan antzerkilariak Eskuorri Galdua bere blogean idatzi zuenez, euskal antzerkiaren berpiztea baino gehiago hura «azaleratzeko, ikusarazteko eta baloratzeko dugun moduaren aldaketa» gertatu da.
‎Nola begiratu ote zioten Jon Miranderi orain hogeita hamar urte pasatxo hona etorri zenean sufritzen ari zen gero eta depresio latzagoa sendatzera? Ni egiten ari naizen bide bera egiten imajinatzen dut, maletatxo bat eskuan duela eta Goulven Pennaod adiskide bretoi zelta zalearen konpainian. Garai batean naziekin kolaboratu omen zuen.
2013
‎Plaza guztia aztertu zuten, eta lagin batzuk hartu ere bai. Hiltzaileek eta Oierrek berak egin zuten bide bera egin zuten oso astiro poliziek, baina ez zuten ikerketarako balio zuen ezer aurkitu.
‎Hogoi ta bortz kilometre eskuin, inguzki partean, Reims-eko dorreak, bertze hanbertze ezker Soissons hirikoak. Gure aitzinean, bide bera eginez, Laon-eko hiria. Eliza nasai eta lan ederrekoa, mendichka baten puntan jarria, bere zaharrean eskualde guzian ez baitu parerik.1105
‎gazte plataforma batek berezkoa du azkar iraungitzea, eta bertako partaideei aurrera egiten laguntzen badie ondo lortua du bere betekizuna. Lubakik dudarik gabe lortu zuen helburu hori, partaide guztiek bide bera egin ez badute ere. Dena dela, gaurko nire asmoa ez da Lubakiren balorazio historikorik egitea, baizik eta gero etorri direnei erreparatzea.
2014
‎Orain pista albora utzi eta errepidean zentratuko da, batez ere pistan hartutako pedal kolpe on horretan oinarrituz estreinaldi txukuna eman nahian denboraldiari etxean, azken urteetan bezala, aurten ere Zumaia izango baita afizionatu mailako egutegiaren abiapuntua. Junior mailan Gorka Etxabe, Viveros San Antongo txirrindulariak, Olaziregiren bide berea egin zuen. Jazarpenean lasterketa aparta egin eta ez zen lehenegoa sei ehunenekorengatik[...]
‎«Ordenantza subjektiboa da eta oso zaila da aplikatzea». Edurne Egino Ezkerrako zinegotziak ere bide beretik egin du. Haren aburuz, «urtetik urtera makurragoa den segurtasuna» luke helburua.
‎–Bai, arreba, erantzun zion gizon gazteak?. Biok bide bera egiten ari gaitun. Eta, beraz, ni pasatzen naizen lekutik pasatuko haiz hi ere.
‎Mikel Strogoffek, jakina, bakarrik bidaiatzea nahiago zuen, baina ezin zen saiatu, arraro samarra iruditu gabe, bere bide bera egin behar zuten bi bidazti alde batera uzten. Gainera, Alcide Jolivetek eta haren lankideak Iximen geratzeko asmoa zuten, Omsk aldera berehala abiatu gabe, eta, beraz, eragozpenik ez zegoen batere bidai tarte hori haiekin batera egiteko.
‎Jakinek herrigintzak egin duen bide bera egin du, eta aldi berean herrigintza bera egin du. Biek elikatu dute elkar.
‎Azterketa eguneko bide bera egin zuen, eskailerak, geltokia, trena, unibertsitateko klaustroak. Beste bide bat ematen zuen ordea, argiagoa, hustuagoa.
‎Apur bat harago joan zen Txikia, ikastola atzean utzi zuen, ez gehiegi ere, 100 metro baino askozaz gehiago ez. Esan daiteke eskola umeen bide bera egin zuela buruan tiroa jo zioten egunean. Orain Guardia Zibilaren kuartela, kuartel auzoa, dagoen lekutik pasatu zen bertsio gehienen arabera.
2015
‎Erakutsi zioten bidea hautatu du, baina bere" berezitasunak" gehitu dizkio, bidea bere egiteko. Haatik, partekatu ere egin nahi du," seguruagoa" eta" autonomoagoa" delakoan.
‎Atzealdeko aparkalekura zeraman atea hartu ordez, arestiko bide bera egin zuten ostera ere baina aurkako noranzkoan. Tertziopelozko gortina pasa, bezeroz betetzen hasia zen taberna zaratatsua zeharkatu eta kanpora.
‎Nik hitzik esan aurretik, haritzezko armairu bikainaren kontua atera zuen Joëlek. Itxura batean, ezjakinean nire bide bera egina zuen bart, gauerako nobela berririk aurkitu ez eta, aztarrika hasita, margolan eta liburu zahar pila batekin topo egin.
‎Moja sartu zen izeba eta biak kartaz entenditzen zirela hasi zaigu esplikatzen gero, eta izebak baserrian egin zuen egonaldia eta gero haren bide bera egiteko izan zituen burutazioak ere bai. Gerra osteko urteak ere kontatu dizkigu:
‎Vasil joan zen familiaren bila Moldaviara, eta itzuleran behiala autobusez egin zuen ia bide bera egin zuen berriro, geldialdi gehiagorekin, konpainiaz eta lekuez gozatuz: Chisinau; Iasi Oradea, Errumanian; Drebecen Budapest, Hungarian; Maribor Trieste, Eslovenian; Venezia Verona Genova, Italian; Cannes Marseilla, Frantzian?
‎Elurrez estalita agertu da mendia, eta zerua urdin, argi. Urtebete lehenagoko bide bera egin du berriro, txakurra beste lagunik gabe. Ikuspegi bikaina dago tontorretik.
‎Aztertu ditugun toponimoetatik ateratako emaitzak adierazten dutenez, Elgoibarren zenbaitisoglosa lexiko aldatu da. Horrenbestez, esan genezake, lexikoak mendebaldeko hizkeratikerdialderako joera izan badu, segur aski, hizkerak, bere osotasunean hartuta, bide bera egingo zukeen.
‎Identitateak bide bera egin du. Aro eta logika guztietan identitatea bereizte eta sailkatze lana izan da.
‎Jimek hogei urte baino gehiago zeraman bide bera egiten, bisoia ibai bazterrean bezain xuxen. Bazekien trabesak binaka hartuta 950 urrats behar zituela lehen tranpa ezarrita zeukan harriarteraino.
‎Azken horretan iruditzen zait Saurok baino eten handiagoa dutela diskurtsoaren eta bizitza errealaren artean. Lurra eta tradizio kulturalak dituzte goiburu, baina lurretik urrun bizi dira gehienak, hirietan dabiltza, bizitza urbano modernoan murgildu diren ehunka mila kitxuen bide bera egiten ari dira, gaztelaniaz bizi dira gehienbat, teknologia berriak darabiltzate.
2016
‎Gaua joan eta gaua etorri, urtea joan eta urtea etorri, izarrek eta konstelazioek betiko bide bera egiten duten bezala gustatzen zaio hari ere ikuskatze itzulietako ibilbidea egitea, doitasun eta zehaztasun berberarekin, konstelazioetako irudiak hallean oinez marrazten dituenean jartzen duen arreta eta kontu berberarekin, izarren perfekzioa eta zehaztasuna bere gaueroko zereginera ekarri nahi balitu bezala. Ondo ezagutzen du izarrartearen perfekzioa, baina zein da zaintzailearentzat gau perfektua?
‎6 Azken aldian bide bera egin duten beste lan aipagarrien artean, Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen edota Elearazi web atariaren liburu edizioak genituzke; kontrara, bide bera jorratu eta niri huts egin zidan liburu bat ere aipatzearren, Juan Luis Zabalaren Inon izatekotan aipatuko nuke.
‎Ez zuen aski izan horrekin, berritu behar zuen aspaldiko antzerkia. Guk ere bide bera egiten ahalegindu gara. Larzabalek pastoralaz jakina zena bildu dugu.
‎Mikelek esaten zuen: " Erbiak bide bera egiten dik beti. Bere habiatik ur putzuraino hogeita bost pauso eman behar baditu, pauso horiek beti toki beretik.
‎Desfile tradizionala 7: 40etan abiatu da Urdanibia plazatik San Juan plazarako bidea egiteko, eta 19 konpainiek parte hartu dute horretan. Alarde mistoa, aldiz, 10: 20etan abiatu da 1.200 lagunekin, eta alarde tradizionalaren bide bera egin du.
2017
‎Feminismoaren bidetik egin du bat Zabaldiko kideak internazionalismoarekin, eta bertze gazte anitzek ere bide bera egin dutela azaldu du. Hori izan dela belaunaldi berriek elkartasunaren etxean sartzeko atea.
‎Honi bere bidea egiten utzi behar zaio. Baina uste dut beste gida bat egitekotan bide beretik egingo nukeela, are ezezagunagoak diren mendiak bilduz. Bide gehienak oso ezagunak dira dagoeneko.
‎Bizitza errazagoa zait mutil gisa bizitzea erabaki nuenetik, eta adingabea nintzen. Orain daukadan informazioa izan banu ez dakit bide bera egingo ote nuen. Konponbidea zein da, genero batetik bestera igarotzeko proposatzea feminitate muturrekoa adierazten duen mutilari edo maskulinitate muturrekoa adierazten duen neskari?
‎Orain hirurak dira funtsezko Real Madrilen lehen taldean. Zidanek bide bera egin lezake. Dena den, orain Alavesen dago zentratuta.
2018
‎Maravillas Lambertok hil aurretik egin zuen bide bera eginen dute bihar Larragan. Frankistek tiroa jo eta bortxatu baino lehen egin zuen Lambertok bide hori, 14 urte zituela.
‎33 urte daramatzat etxetik lanerako joan etorria bide beretik egiten. Bide bihurri samarra da, bihurgune eta gorabehera handikoa, eta maiz aldatu behar izaten dira martxak.
‎Adibidea: 31 urte daramatzat etxetik lanerako joan etorria bide beretik egiten. Bide bihurri samarra da bihurgune eta gora-behera handikoa, eta maiz aldatu behar izaten dira martxak.
‎Goizero, lehen argi izpiekin batera, bizikleta hartu eta hor abiatzen zen bizi zen Nafarroako Bera herritik, Ibardineko lepotik barrena, Lapurdiko Urruña aldera. Eta arratsaldero, bide bera eginez baina alderantziz, hau da, Urruñatik Berara, muga zeharkatuz bere etxera itzultzen zen.
‎Oroigarri horiei, ordea, ez ikusi egiten zaie, politikoki garrantzitsuak ez direlakoan, eta esklabotzarekin egiten den analogia ere ez da benetan serio hartzen. Bi kontratu horien kritika feminista, oro har, enplegu kontratuaren kritika sozialistaren bide berean egin ohi da, baina soldatapeko esklabotzaren ideia lagungarri izan gabe. Feministak, beraz, egoera bitxi batean daude:
‎Sekulako lanak izan genituen txintxarriak eta biok Añesen gorpua eramaten, pasadizo ilun estuetatik barrena, muraila ondoko irteeraraino. Ez genuen aurreko bide bera egin, ez baikinen bobeda moduko gela handitik pasatu.
‎Fiammettako Beatrize etxekoandreak ere halako orbainak zituen, eta ez zigun hamabost egun iraun. Inperiak eta Karlotak ere zulora bide bera egin dute".
2019
‎Ibilbidea txirrindulariak igaro baino minutu batzuk lehenago itxiko dute, eta lasterketa hiritik ateratzen denean irekiko dute berriz ere. Hala ere, publizitate karabanak eta taldeetako kotxeek gainera, bide bera egingo dute 13:00etatik aurrera, ibilbide inguruko kaleetan trafikoa nabarmen ugarituz. Betoñuko industrialdeari dagokionez, ibilbideko garaje, enpresa, lantegi eta pabiloietako sarrera eta irteerei ere eragingo die.
‎Errepidearen ezker eskuin, lautadak, behe laino zerratu batek erdi itsutuak. Bigarren aldia da Berbelitzek bide bera egiten duela, bietan lagun baten etxea du ostatu. Begiak itxi ditu.
‎Cortazarrek zioen idazle izatera" sartu" aurretik itzultzailea izan zela, batek ekarri zuela bestea. Ugari dira bide bera egin duten idazleak. Gurean ere bide beretik Gabriel Aresti, Joxe Austin Arrieta, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Patxi Zubizarreta...
‎Ondorioz, erran daiteke lekukotze hauek bi kontu agertzen dituztela: alde batetik, Iberiar penintsulako Erdi Aroko latinak euskarak jasan duen izena> anafora> (izenordain) bihurkaria gramatikalizazio bide bera egin du, eta bertzetik, Iberiar penintsulako Erdi Aroko hizkuntzetan hedatua zen gorputz eta buru hitzak zentzu anaforikoan eta bihurkarian ibiltzeko joera. Izan ere, joera hau bera dokumentatua dago garai bertsuko nafar erromantzean (17a), gaztelanian (17b c), katalanean (17d) eta portugesean (17e, Real Academia Española, 1994; Lazar, 1995; Monreal & Jimeno, 2008, 246; Galves et al., 2017; Quetglas & Gomez, 2019)
2020
‎pisuan oso gustura dagoela esaten dio, askoz hobeto egiten duela lo, lasai, ez dela bakarrik sentitzen, mejoratu ere egin dela eta herrira bueltatzeak mesede nabarmena ekarri diola. Gainera alboko ateko andrearekin elkartu da nahikotxo egunetan, arratsaldeko pasiera bide beretik egiten dutelako, luze egoten direla berbetan eta, bitartean, euren bizitzaren berri ematen diotela elkarri.
‎Nire haurtzaroko mundu hori, lantegien sirena hotsak nagusi ziren garai hori, aspalditxo desagertu zen eta oraingo industriak ere bide beretik egin du laster. Volkswageneko kontseilari ordezkariak duela gutxi esan zuen hautu zaila, baina nahitaezkoa dugula begien aurrean:
‎Ez nuen denbora askorik egin tabernan, kafea hartu eta segituan irten bainintzen handik. Aurreko egun hartan egin genuen bide bera egin nuen, orduan aurrez pentsatu gabe egin genuena oraingoan nahita, orduko pasiera hura gogoratzeagatik bakarrik. Ez nuen aurpegi ezagunik aurkitu kalean, baina ez zitzaidan harrigarria iruditu asteburuan inorako planik gabe bertan geratzea arraroa bihurtu den garai honetan.
‎Arestian aurkeztutako taulan adierazi bezala, gazteei galdetu diegu ea zer hizkuntza ezagutzen dituzten eta zer hizkuntza eredutan eskolatu diren eus2 Aparicio eta Tornosek eta beste autore batzuen bide beretik egingo dugu guk ere, eta bigarren belaunaldiaz (2.0 belaunaldia) eta 1.5 belaunaldiaz arituko gara. 2.0 belaunaldiko haurrak dira beren herrialdea 6 urtetik gora zituztela utzi zutenak eta 1.5 belaunaldikoak hortik beherakoak (Aparicio; Tornos 2006). kal hezkuntza sisteman.
2021
‎Klase aberatseko hainbat jendek hiri handia utzi nahi izan dute landa eremuetan edo hiri ttipiagotan kokatzeko, baserritar bizimoldea gozatu nahiz, dentsitateari eta kutsadurari ihes eginez. Aldi berean, klase pobreko hainbat jendek, beharturik, bide bera egin dute baserrialdeko bizimoldean guttiagorekin hobekixo bizitzeko menturan, baina, anitzetan, eremuetaz jabetu gabe. Ondorioz, baitezpadakoa da lurralde hauen ber antolakuntza bat egitea bi jendetza hauen arteko oreka bat bermatzeko, tokiko biztanleekin kondatuz.
‎Prezio horren eraginez Sidenorreko zuzendaritzak erabaki du Basauriko lantegi nagusiaren ekoizpena 20 egunez gelditzea, oraindanik abenduaren 31ra. Baliteke beste metalgintzako enpresek bide beretik egitea, hala nola Bergara eta Olaberriko lantegietan. Jaurlaritzak azpimarratu duenez, beharrezkoa da neurriak hartzea, argindarraren kariotzeak industriari eta Europako, Espainiako Estatuko eta Euskadiko familiei eragiten dizkien arazoei aurre egiteko.
‎19 Bide beretik egina da Ubillosen katiximaren izenburuari jarraitzen dion honako zehaztapen hau: " que no es sino la versión del catecismo de Fleury" (1979:
‎Historiaurretik gaur egunera, izokinak gizakiak jarri dizkion oztopoei aurre egin behar izan die, eta lortu du, hein handi batean, korrontearen kontra aurrera eginez. Etorkizunean ere bide bera egitea geure esku dago, neurri handian.
‎Eta biok batera, etxera. Unada luze baten bide bera egin behar genduan, eta gogoratzen naz ezer jazo ez balitz lez joan ginala. Halango kasuetan, etxe bakotxeko gurasoren batek joan behar izaten eban eskolara, zuzendariagaz berba egitera.
‎Palau Ferre margolariak 1953an bidaia akademiko bat egin zuenean euskal paisaiak ezagutzeko, ez zuen asko pentsatuko urte batzuk geroago trenez bide bera egingo zuela, ospakizunak partekatzeko artistaren lagun handi bihurtu zenetako batekin: Oscar Elgezabal ziklista muxikarra.
‎Irak, Siria eta Yemengo herritarrek dute Turkiatik Bielorrusiara hegazkinez joan, Istanbulek hala erabakita. Turkish Airlines airelineak hamar bat hegaldi ditu, astero, Turkia eta Bielorrusia artean; eta bide bera egiten duen Belavia Bielorrusiako aire konpainia publikoaren hegaldi kopurua ere antzekoa da. Belaviak ere ditu eraman herrialde horietako bidaiariak Turkia eta Bielorrusia arteko hegaldietan.
‎Didimoren semeak —Apion deitua— aitaren ofiziorako izaera nekaezina heredatu zuen, eta Tiberio enperadoreak Munduko Ipurdi deitzen omen zion. Alexandriako filologoek —grinatsuak, zorrotz eta kultuak, baina baita, tarteka, pedanteak eta bazter nahasleak ere— guk ere arrakasta eta gehiegikeriekin egin dugun bide bera egin zuten berehala: helenismoan, historian estreinako aldiz, literaturari buruzko bibliografia literatura bera baino liburu gehiago hasi zen betetzen.
‎Lana bukatua eta etxerako bidean hil zuten, arratsaldeko hiruetan. Beti bide bera egiten zuelarik, norbait zain zeukan kale bakarti batean; gibeletik heldu zitzaion eta garondoan tiro batez hil.
‎kasu honetan ez da eliza ez eta armada ere, haren ama (zeinak aitaren heriotza sinetsarazten dion une oro), haren emaztea Meryl (zeinak Seahaven abandonatzeko ideia txarra dela esaten dion), haren laguna Marlon (zeinak Trumanek bere susmoak aitortzen dizkionean halakoak txorakeriak besterik ez direla esaten dion) eta beste hainbeste izan daitezke autoritate itsuaren irudi. Nahiz eta Trumanek Sylviaren hitzak gorde, ez da horiek sinistera ausartzen, ez da gai ulergaitzak diren gertakariak (fokuak zerutik erortzea, bere ingurukoek beti bide bera egitea, hiritik atera nahi duen bakoitzean arazo tekniko bat dela medio ezin egin ahal izatea.) bere kabuz ulertzen saiatzeko, arrazoia erabiltzeko, alegia. Nahiago du, hasiera batean bederen, eroso bizi kuraia eta kemena erabili baino.
2022
‎Gure bidea horrela egin dugu. Ondotik, beste bi haurridek ere bide bera egin zuten, baina ni baino gutixeago. Nik 26 urte arte segitu nuen bidea.
‎Arresek ere Arrizabalagaren bide beretik egin du, inklusioa eta kulturartekotasunaren lanketa nabarmendu baititu. Horrekin batera, ordea, hizkuntzaren ardatzean jarri du begirada:
‎31 zuzenketak ere bide beretik egiten du. Lehen, hau zegoen:
‎Larragako familiak izan dira Nafarroako Gobernuaren atean jo duten azkenak. Aurretik, bide bera egin zuten Mendigorrikoek (2021), Castejongoek (2019), Erriberrikoek (2017), Lodosakoek (2016) eta eremu euskaldunetik kanpoko beste hamaika udalerritako herritarrek. Hezkuntza Departamentura jo behar izan zuten denek, legeak 2015etik aitortzen diena eskatzera:
‎Hain zuzen, Lulak hauteskundeak irabazi bezain pronto zoriondu zuten Latinoamerikako beste lau potentzia ekonomiko nagusietako presidenteek. Gustavo Petro Kolonbiakoak «Gora Lula» idatzi zuen sare sozialetan, eta bide beretik egin zuten Andres Manuel Lopez Obrador Mexikokoak, Alberto Fernandez Argentinakoak —atzo zen Lularekin batzartzekoa— eta Gabriel Boric Txilekoak. Horiei gehitu zitzaizkien segidan Latinoamerikako beste herrialdeetako lider aurrerakoiak.
‎" Ezkontzeko uzten zuten unai lana emakumeek ordura arte, eta haien ahizparen batek hartzen zuen ardura, normalean, baina Iruñera mugitzen hasi zen jendea, eta herrian gelditu zirenek bizimodua aldatu behar izan zuten". Milagrosek ere bide bera egin zuen. " Orbaitzetako Ceferinok Iruñeko alde zaharreko Museo ostatua zuen.
‎Berrogeita hamar urte geroago ere, Finak bezalaxe, irribarrea galdu gabe oroitarazten dit Belen Lersundi Artola ondarroarrak soineko bat erosteko ametsarekin hasi zela kontserba fabrikan lanean, hamar urte bertzerik ez zituela. Jaunartzea soineko zuriz egin nahi zuen, eta etxean diru nahikorik ez zegoenez, bere lagun batzuek hartutako bide bera egitea erabaki zuen: kontserba lantegira joan eta antxoen buruak garbitzen aritu, jaunartzeko soinekorako oihala erosteko adina diru irabazteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia