Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 307

2000
‎Eta ni, berriz, egoera haren aitzinean, inkomodaturik sentitzen nintzen anitzetan. Baina, nola zuhaitz berekoak baikinen, bertzalde, hala, sentimendu horrek elkartzen gintuen, batik bat bertze etxe edo bertze jauregietako jendearen aitzinean, hala nola Ezpeldoiko jauregirat joaiten ginenean.
‎Erran diezazuket, jaun André, ezen ezagutu izan ditudan pertsona gehienak, ehuneko lauretan hogeita hemeretzi bai, molde berekoak izan direla, estatuaren eta elizaren arauetan eta egunorozko azturetan eta ohituretan moldatuak, baina ezagutu izan ditut, halaber, arau horietarik atera izan diren bakan batzuk, edo, atera izan ez badira ere, arauen arteko zirrituetarik kanporat beha jarri izan direnak eta, behakoaren behakoaz, ikusmoldea aldatu izan dutenak, nahiz eta gero beren izatasuna bertzeei ezkutatzen ibili izan diren, e... kapitaina izan zen horietarik bat, bere pentsatzeko manera partikular harekin, eta bere hitz egiteko modu harekin, zeren, gaizki hitz egin behar zuenean, batik bat marinelen aitzinean, mila maradizinoz eta bertze hainbat juramentuz josten baitzuen bere solasa, baina ongi baino hobeki moldatzen zen, orobat, bera baino jende ikasiagoarekin ere, baita filosofiaz, zientziaz eta teologiaz mintzatu behar izaiten zuenean ere, zeren, batetik, irakurriak baitzituen Montaigneren Entseiuak eta itsasoaz mintzo ziren bertze liburu batzuk ere, eta zeren, bertzetik, kapitaina ere bertze filosofo bat baitzen, bizitzaren eskolan ikasia... portuetako eskolan, beregainki, portuetako bizitzak bizitzaren zinezko porturat balerama bezala.
2001
‎Musuak eta elkarri belarri tirakoak. Egun berekoak baikara.
‎–A, horixe, hire arreba! –errepikatu du Tasiok– Gela berekoak izango zituan, ezta?
‎–Bai, eta bere neska, Arantxa, denak gela berekoak zituan... Beste morena polit hori ere bai –gogoratu da Anartz irribarre txiki batez–:
2002
‎Arras dira jeloskorrak. Sexu berekoak badira, jakina. Zakur ar batek gogor egingo dio zakur ar arrotzari.
‎Bere lagun Zigorrek ia bat ere ez. Oraingo Batek eta Nexkak (umaldi berekoak ) oso gutxi.
‎Lodi lodi egoten dira akainok. Akainak, kapastak, kaparrak, lakastak... izen guztiok entzuten ditut baserrietan; askazi berekoak dira, batzuk besteak baino handiago badira ere.
2003
‎Bere adiskidea etortzen zaio tarteka, amari lan astunenak egiten lagundu eta berarekin hizketaldi bat egitera, eta egun batean proposamena egingo dio: adin berekoak dira, askotan eman diete elkarren antza, broma giroan elkarren imitazioak ere egin izan dituzte jendaurrean, inoiz edo behin nahastu ere egin dituzte. Ez dago arrisku handirik, beraz.
‎Ez genuen politika espreski aipatzen. Isiltasun horrekin, noski, jakintzat ematen genuen ez ginela ideia berekoak . Zure senarra" gaixotu" egin omen zen Euskal Herrira etorri behar zuela jakin zuenean.
‎Hemen ez dira kezkatzen gurasoak kanpotarrak ditugun ala hemengoak, gure jatorria zein den edo zein ez den... Hemen denak gara lankide, denak maila eta kondizio berekoak .
‎Gure harremana oso zen estua: gu koadrila berekoak izateaz gain, lagunak ginen, arrunt lagunak. Oso.
‎Begira, Garazi, une honetan niretzat zuek zarete, denak maila berekoak . Zuek, ni apartatu nauzuenak, ni bereizi eta zuengandik urrundu nauzuenak.
‎Koadrila berekoak izandako pertsonaiak direla eskutitzotan agertzen diren pertsonaiak. Pertsonaia horietako batek, Kattinek, bere ideiak direla eta, arazoak ditu bere koadrilakoekin, arazo larriak, gure herrian, zoritxarrez, aski ohikoak direnak.
2004
‎Hegoaldean irentsi gaituen espainieraren zurrunbilotik atera beharrari noraezekoa irizten dio, hiztegian eta erreferentzia berrien iturritik edateko. Orobat, erreferentzien bila abiatzeko orduan, ipar euskaldunen eredua hobetsi izan du, haien eta gure elebitasun mota zur berekoak ez direlako: –Euskara espainolaren pidgin bihurtu nahi ez badugu, espainola euskal kolore pixka batekin?
‎Hori omen zen Egunkaria itxi ondorengo egunetan ahoz aho zebilen kontua. Joxe Jabier Iñigoren burubideak ere Azurmendiren ildo berekoak ditugu: –Hilabeteotan kalean. Nork babestuko gaitu??.
‎Behingoz utz ditzagun bazter batera pentsabide mekanizista zirtzilak. Bataren (jakitearen) eta bestaren (erabileraren) arteko elkarreragina ezin da hauteman modu sinple horretan, haren eta honen izaera ez direlako zur berekoak . Hizkuntza bat ikastea gizarte dinamika mota bati dagokio, eta hizkuntza bat bizitzaren mintzabide bihurtzea, zeharo bestelako bati.
‎Edo ez? Bidasoa ibai bat baino zerbait gehiago da, ordea, eta alde bateko eta beste aldeko herritarra ez dira kultura berekoak . Hangoa, hala, kultura frantses oparoaren tradizioan murgildurik bizi da, eta, hemengoa, berriz, kultura espainolaren sustrai distiratsuetan liluratua.
‎Horretarako, baina, euskal literatura erdarara irauli behar, erdal irakurlearekin etxe zahar bera parteka dezagun. . Etxean espainieraz idazten duen euskal idazle ugari dugu. Jokin Muñoz mintzo?, batzuk gutako askoren unibertso eta geografia literario berekoak , gainera, eta euskarazko idazleok zertan ari garen jakiteko amorratzen dagoen makina bat euskal irakurle espainieradun ere bai. Ez gaituzte ikusten, ordea; Bernardo, Anjel, Ramon eta, oraindik orain, Unairen bidez gure berri jakin duten arren.
‎" Adiskide, gogaide" dio euskal atsotitzak. Baiña herrikideen artean eta gogaideen artean gertatzen diran hartu emanak, ez dira mailla berekoak , ez dira mota berekoak ere. " Euzkotar" ezkerkoi batzuk, esate baterako, ez dute ulertzen euskaldun kapitalista batek eta euskaldun langille batek alkarrekin neholako loturarik edo kidetasunik izan dezatekenik, batak bestea zapaltzeaz kanpo.
‎" Adiskide, gogaide" dio euskal atsotitzak. Baiña herrikideen artean eta gogaideen artean gertatzen diran hartu emanak, ez dira mailla berekoak, ez dira mota berekoak ere. " Euzkotar" ezkerkoi batzuk, esate baterako, ez dute ulertzen euskaldun kapitalista batek eta euskaldun langille batek alkarrekin neholako loturarik edo kidetasunik izan dezatekenik, batak bestea zapaltzeaz kanpo.
‎Usu gertatzen dira Suiza’tarren eta Alemania’tarren arteko ezkontzak, erresuma berekoak ez izanik ere; alta, oso gutxitan Zürich’tarren eta Génève’tarren artean.
‎Martin Alberdik ezin izan zion galdera horri erantzun, batez ere imajinatu zuelako Ezquerrari Bar Urquiolako tabernariak eman zizkiola bi txanpon haiek, eta beraz kaka zaharraren balio berekoak zirelako.
‎Haren gona guztiak berdinak direla ekarri du gogora. Kolore ezberdinetakoak baina modelo berekoak beti.
2005
‎Argazki albumetara ere jo du, bere ikasturteko kideak birpasatzeko, baina egia esan, dituen argazki bakanetan maila bereko hiru gelak nahastuta agertzen dira, eta ezagutzen ez duen aurpegi nahikotxo topatu du han. Beste argazkietan koadrila berekoak ziren lagunak baino ez dira agertzen, eta horiek bai, ondo gogoratzen ditu, elkarrekin saskibaloian jolasten zirenak, ikastolatik lehen ihesaldi eta mozkorrak egindakoak, eskailerapean lehen aldizkari pornoak ikusitakoak eta eskulanetan aritzeko teknikak trukatutakoak, euskal rock erradikala deiturikoaren eztandan murgildutakoak zein eskola ondoko basora ihes eginda lehenengo porroak erretakoak. Orduko sei lagun banaezinak.
‎–Lagun minak izan ziren txikitan. Orduan, hemen beste inon baino gehiago, umeak kalean hazten ginen; denok ginen koadrila berekoak , baina hauek elkarrekin hazi ziren. Gero ere lagun izaten jarraitu zuten, baina Iñigo bakarrik bizi zen pare bat kale beheragoko etxe zahar erdi erori batean eta ez genuen harreman handirik, ez zidan ezer kontatzen; nahikoa genuen nork bere arazoekin.
‎Virginiak, bere izenaren esanahia" Ama Birjina" zela esaten zigun umetan. Ez zen gure ikastetxekoa baina nahikoa genuen adin berekoak izatea, auzoko edozein kaletan elkartu eta dendetara, lapur eta polizietara edo marroka ibiltzeko.
‎Bai herenegun Zelatungo erromeriara bultzatu ninduena, eta bai gaur Labartzako merkatura bertararazten ninduen bulkoa, jatorri berekoak dira funtsean.
‎Karlos Santamariak zuzendu zituen" Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián" haietatik ateratako Documentos sail osoa yagok, urteetakoa. Baitte Mounier en Esprit mordoska be, garai berekoak . Gura dozak horreik?
2006
‎Ile motx motxa zuten denek, Ezponda Baithan utzi zidatenaren gisakoa. Neguko haize zakarrak inarrosten zituen haien kapa ilunak, denak itxura berekoak . Ene ama mintzatu aitzin, erabaki gabe nengoen haietan zer zen harrigarriena, marra tatxa gabea ala isiltasun betea.
‎Sukarraren oparia, akaso. Ezin bizi eta ezin hil egindako asteetan, eldarnioak zenbat giza irudi ez ote zizkidan ekarri, gisa berekoak , gero ohantzearen inguruan dantza mantzan aritzen zitzaizkidanak. Migel Mailu, Gilen Abaurre, Estefania, Ramona, Domingo... oroimenaren jabe nintzenez geroztik nirekin ikustekoren bat izan zuten guztien bisita izana nuen, baita entzutez baizik ezagutzen ez nituenena ere.
‎–Euskal agintariak ere ez dira-eta denak iritzi berekoak , ezta? –ekin zion Katalinek.
2007
‎Urte hori bexalaxe aukeratu nezakeen aurrekoa, edo aurrekoaren aurrekoa; izan ere, askoz lehenagotik baikinen lagunak Rober, Edu eta hirurok, ume umetatik kasik. Rober eta biok gela berean ibili ginen beti eskolan, fraideetan; Edu, berriz, eskola nazionaletan zebilen, baina orduan, harremanetarako, inportanteagoa izaten zen auzunea ikastetxea baino, eta hirurok ginen auzo berekoak : atari bereko bizilagunak Rober eta Edu, eta haren ondoko etxebizitza batekoa ni.
‎gu hirurok eta beste makina bat, noski, koadrila zabalak izaten baitziren garai hartan, aldakor samarrak ere bai batzuetan, gaur koadrila batean zebilena beste batera pasako baitzen igual hurrengo batean. Mordoxka bat ginen hortaz, hasieran denak auzo berekoak , eta gero pixkanaka erantsiz joan zirenak: eskolan egindako lagunak, kirol talde batean ezagututakoak, beste koadrilaren batetik gurera arrimatutakoak...
‎Ingeleseko akademiako lagunen artean ere sumatu dut aldaketa. Lehen harro sentitzen ziren Ibonen arrebaren gela berekoak izateagatik, eta noiznahi aipatzen zuten Ibon, haren kontura funtsik gabeko txiste txarrak egiteko kasurik gehienetan. Orain, ordea, tabu bihurtu da.
‎besteen urratsei jarraitzeko dugun joeragatik edo, minutu batzuetan porlanean aurkitu zituen oinatzei begira egon ondoren, soineko finaren azpitik bere zangoa luzatu eta zulo handiaren gainean paratu zuen takoidun zapata fina. Oinatz ugari zeuden porlanetan, guztiak forma berekoak : pertsona bakarrak eginak ziruditen.
2008
‎hots, Reginaz maitemindu zenean egin zuèn irri berbera, antz antzekoa bai bederen? egin zuen orduan ere; esan nahi baita Nazariok bere bizitzako beste une gogoangarri hura oroitzen zuela, ausaz, noiz eta, probintziako hiriburuko kaleetatik zihoàn egun batean, egunkari saltoki baten paretik pasatzerakoan doi, Espainiako hiriburuko aldizkari baten azala ikusi baitzuen, emakume baten bisaia erakusten zuena eta Reginarena berarena ere izan zitekeena, hain ziren gisa berekoak biak, begiak itxuragabeki irekitzearekin batera, esan ere, esan baitzuen Nazariok esan beharrekoa, argazkia, argazkia edo marrazkia ote zen azaleko hura??
‎Bada besterik. Izan ere, erabilera horren hari berekoak baitira beste hainbat eta hainbat: bat aipatze aldera, euskalduna eta euskal herritarra nahasteko dugun joera deitoragarria ekarriko nuke gogora.
‎Esan nahi dudana biziki sinplea da: ezin ditugu kategoria berekoak ez diren izakikontzeptuak dialektika horren joan etorrian uztartu, gauza desberdinen arteko hartu emanez arituko ginatekeelako era horretan jardunda. Nazioen arteko, dependentzia/ independentzia?
‎–euskal nazioa eraikitzeko euskara ez da beharrezkoa?. Ez dakit ziur jarrera hori abertzaletasunari egozten dion bikoteak, edota beraiek ere iritzi berekoak diren. Ondoren datorrenagatik, bigarren irakurketa dela dirudi zuzenena:
‎–Izan ere Eleizalderengandik klarki adierazi den ideia da abertzaletasunak soilik salba lezakeela euskara. Iritzi berekoak ditugu, Gerla aitzin Lizardi eta Aitzol eta Gerraostean Krutwig eta berantago Txillardegi edota Jakin taldekoak?.
‎Zentzu hori zuten aldarriak han eta hemen entzun genituen egun haietan. Larreak bere aipuan izendatzen dituen euskaltzale horiek guztiak ere lerro berekoak omen dira: ezin gara euskaldun izan, euskaldun izateak dituen inplikazio politikoak kontuan hartu gabe.
‎Kantariak bere begi handiak itxi, teila kolorez margotutako ezpainak estutu, gorputz osoa tentetu eta gorantz jaso zuen bekokia, aurpegiko eta kokospeko azal zimurtua tenkatuz eta depilatutako bekain mehe eta luzeez halako keinu duina marraztuz. Andre heldua zen, berrogeita hamar bat urtekoa, lodia; beltza zuen ile adatsa, eta kolore berekoak ziren jantzita zeuzkan arropa guztiak: zapata ez oso berriak, gona luzea, erdizka gardentzen zen blusa, eta esku biez dotoreziaz oratuta zeraman ezinbesteko xala.
‎Neure gorputz biluziari jarri nion arreta ondoren: ez genuen espezie berekoak ematen. Diseinu aldetik beharbada ez nuen akats nabarmenik.
‎Ia ia ezin da esan norena den bata eta norena bestea. Garai berekoak dira eta esku berak pintatu zituela ematen du. Bi biak ari ziren kubismoaren posibilitateei buruz sakontzen eta bi biei atera zitzaien koadro berdina.
‎–Herri berekoak gara. Baina duela hiru urte arte ez gara elkartu.
‎Une hartan, halere, Nazariok –bankuan jarrita jarraitzen zuenak–, irri zabal bezain berezi bat egin zuen, inozotik ere zerbait zuena, baita zerbait baino gehiago ere, itxura guztien arabera: ...i bederen– egin zuen orduan ere; esan nahi baita Nazariok bere bizitzako beste une gogoangarri hura oroitzen zuela, ausaz, noiz eta, probintziako hiriburuko kaleetatik zihoàn egun batean, egunkari saltoki baten paretik pasatzerakoan doi, Espainiako hiriburuko aldizkari baten azala ikusi baitzuen, emakume baten bisaia erakusten zuena eta Reginarena berarena ere izan zitekeena, hain ziren gisa berekoak biak... begiak itxuragabeki irekitzearekin batera, esan ere, esan baitzuen Nazariok esan beharrekoa, argazkia –argazkia edo marrazkia ote zen azaleko hura? – ikustean, ez ozen baina bai entzuteko moduan: " Re gi na!".
2009
‎Gure arteko jolas bat zena borroka bihurtu zen. Eta guda hartan, bando berekoak ari ginen mutur joka. Horrek egiten zidan min. Ola eta Leon ia familiakoak ziren niretzat.
‎Horrek egiten zidan min. Ola eta Leon ia familiakoak ziren niretzat. Odol berekoak , ia ia. Eta lokal hartan pasatutako guztiak hain izan ziren une onak!
‎Naturaren eta gizakiaren berbategintza hau mitoan egikaritzen da, hor gizakiak bere lekua aurkitzen dizu Naturan. Mundua den antzerkian, loreak, abereak, ibaiak,, espirituak?, gizon emakumeak, mitoarentzat munduko gauza guzti guztiak dira pieza bat bereko aktoreak, denak biziak, denak hozka berekoak , kideak, bizitzaren elkargo handi edo harmonian,, kosmos, ederrean (oraindik Heraklito-ganaino).
‎hastapeneko ekitaldian Ahaide Nagusien arteko gerrak eta Erdi Aro beltza, Ama Birjinaren agerpena eta bakearen zabaltzea euskal herrietan, euskal historiaren goratzea gero Ama Birjinaren argitan, ermita eta elizgintza geroz ederragoa Arantzazun, Euskal Herriko jende, unibertsal? handien aroan (San Inazio, Elkano, Okendo, etab.); klimax dramatikoa, gero, Euskal Herri foralaren hondamen eta gerrekin, Iraultzaren ondoren, Arantzazuko erreketak, fraideen esklaustrazioa, Arantzazu eta Euskal Herriko kalbario hein berekoak , beti elkarren eskutik Arantzazu eta Euskal Herria,. Ama Semeak?; eliza berriarekin, errematean, deskorapiloa, berpizkundea. Ikuskera sinboliko bortitza, poema bikain batean landua.
‎Armentiari deserosoa gertatuko zitzaion aurreko egunetako jarrera akusatzailea aldatzea, baina frogak garbiak eta sendoak ziren. Eta denak esanahi berekoak .
‎Presaz, trena ote zetorren erne, aipuaren beste esaldi bat idatzi zuen: ?... nire ahoa eta mihia begi nabar baten betileetan okupaturik daudenean aurkitzen ditudan ikuspenak diren egingai berekoak , eta ikuspen horietan berrezagutzen dut nire haurtzaroko tunel zaletasunaren errepika?. Hementxe moztu zuen aipua, ez zen azken esaldia idaztera ausartu, gogorregia iruditu zitzaion.
‎Kostatu egin zitzaion oroitzea baina hitzez hitz karteleratu zuen: . Aurkitzen ditudan paisaiak, iragarkidun etxeak, posterrak, errege bat bezala iragaiten ditudan erakusleihoak, liburu honetako izaerak diren egingai berekoak dira denak?. Eta metroa heldu egin zen.
‎Biak ile motots antzekoarekin. Biak altura berekoak .
‎Ventaqua Urbanizaziora ailegatu direnean hor daude ama eta alaba, ahizparen bitartez (antzerki talde berekoak omen dira) kontaktatu dituen bi emakume psikotropiko horiek. Itxura guztien arabera, Vespa txiki batekin ailegatu dira biak.
‎Zahartuta ikusten nuen, ilea galtzen hasia, tabakoak ahoa suntsituta. Adin berekoak ginen, baina nire itxura askoz hobea zelakoan nengoen. Ez alferrik.
‎Elias izena zuen baina, etxepe berekoak izan ginen arren, ez nintzen bere abizenaz gogoratzen. Profeta esaten zioten denek.
‎–Jakina, Xanti. Eta, orain arte, bando berekoak ginela uste nian.
‎enpresari zein enpresarikumearen bahiketaren ganbarako zelataldian irabazi zuèn bereizgarria ere, ez ikurrik ez ezaugarri agerikorik ez zuen arren, Nikolairi eman zioten zainketaren ardura nagusia, Grigori baino maila bat gorago jartzen zuena? kendu egin baitzioten; han, izan ere, sarjentuaz aparte, maila berekoak ziren soldadu guztiak, lehenengoa eta bigarrena, hirugarrena eta laugarrena, Grigori eta Nikolai, Nikolai eta Grigori: hots, bere burua Grigoriren parean eta haren berdin ikustean, hura bezala herren, bestela esanda, berea beste herrentasun bat bazen ere, ohorearekin lotua?, degradatua eta gutxietsia sentitu zen; zer kostatzen zitzaien hiriko partiduko goi karguei, bada, xehetasun haiek aintzakotzat hartzea eta merezi zuenari merezi zuena ematea?, ez sarjentuaren galoiak, beharbada, baina bai kaboarenak gutxienez?
‎Baina Reginaren galdeketa hantxe bukatu bazen, hantxe hasi zen, halaber, Adarena eta Maria Bibianarena, guzti guztia jakin nahi baitzuten, zetatarren nondik norakoak, adibidez; lehenagotik ere bazekiten, egia esan, zetatarren berri, harrigarria baitzen haiek ere lau anaia izatea, orbetarren adin berekoak eta ikastetxe berean, baina orain gehiago jakin nahi zuten: nor ziren zehatz mehatz, aitak zer lan egiten zuen, zergatik izen haiek:
‎nahiz eta behin ere txartelik erosi ez!, ez zaintzaile kanarioen arteko jolasa atsegin ez zuelako, burutsua ez ezik, erakargarria ere egiten zitzaion, bestela ez baitago esplikatzerik nola egoten zen inguru hartan jakin minez, txartel erosleek zer esango??, gogoan beste historia hura zeukalako baizik, gezur iruzurrekin lotua, bere jaiotegunean kanario bat leihotik sartu eta kantan hasi zitzaionekoa, halako eran, non, jakin zuenetik historia hura amak asmatua zela, abioi bat pilotatu nahi zuèn garaian jakin ere?, adur txarreko txoritzat hartu baitzuen kanarioa, are gehiago armadan egindako egonaldian eskua moztu zuenetik; Domingok, beraz, ezin bereizi zituen kanarioa eta bere eskumotza, bataren irudiak bestearen irudira baitzeraman, ia ezinbestean: ...gorabehera?, bere superstizio hura gainditzeko tenorean zegoen, ausaz; bera, ume umetatik hain txorizalea izan zena, kanario baten irudiarekin trabatua!; zer kulpa zuen, baina, txori hori polit hark?; esan nahi baita Domingok halako barne bultzada bat nabaritu zuela, txartel bat bereganatzeko; giroak ere hartara zeraman, beharbada, kanario zaintzailearen inguruan gazte batzuk baitzeuden, lagunarte berekoak , itxura batean, bakoitzak bere txartela nahi zuena, eta txartela eskuratu orduko ozenki irakurtzen zuena, gainerakoen iruzkin eta irrien artean?
‎Errazena arropak trukatzea zen. Jadaneko, Henrike eta biak hein berekoak ginen, luze eta zabal. Berak hautatu zuen nik zer eramanen nuen. Niretik non hautaturik ez zen.
‎Egiazko bikien artean (obozito berekoak , vrais jumeaux, gemelos) soilik% 13tan gauzatu dituzte biek suizidio ekintzak. Eta egia bada ere biki faltsuen artean (obozito desberdinekoak, faux jumeaux, mellizos)% 0? 7tan besterik ez direla saiatzen biki biak suizidatzen, eta, horrenbestez, onartu beharra dagoen arren genoma berdina edukitzeak baduela eragina suizidiorako joeran, bistan da, edonola ere, eragin hori aski ahula dela.
‎esan nahi baita Nikolai guztiz beste iritzi batekoa azalduko zela, baldin eta misio hartara taldeburu gisa bidali izan balute, kapeluan eta mahukan galoi batzuk josita, bere balizko karrera militarraren lehen urratsaren ezaugarri; aldiz, galoirik gabe bidali zuten; are okerrago: enpresari zein enpresarikumearen bahiketaren ganbarako zelataldian irabazi zuèn bereizgarria ere –ez ikurrik ez ezaugarri agerikorik ez zuen arren, Nikolairi eman zioten zainketaren ardura nagusia, Grigori baino maila bat gorago jartzen zuena– kendu egin baitzioten; han, izan ere, sarjentuaz aparte, maila berekoak ziren soldadu guztiak, lehenengoa eta bigarrena, hirugarrena eta laugarrena, Grigori eta Nikolai, Nikolai eta Grigori: hots, bere burua Grigoriren parean eta haren berdin ikustean –hura bezala herren, bestela esanda, berea beste herrentasun bat bazen ere, ohorearekin lotua–, degradatua eta gutxietsia sentitu zen; zer kostatzen zitzaien hiriko partiduko goi karguei, bada, xehetasun haiek aintzakotzat hartzea eta merezi zuenari merezi zuena ematea?, ez sarjentuaren galoiak, beharbada, baina bai kaboarenak gutxienez... baina ezta hori ere!; Nikolai, beraz, behin zigortua izan zena –diziplina ezagatik bidali baitzuten ganbara zaintzera–, bi aldiz zigortua sentitu zen, eta bi aldiz zauritua, eta zauriturik zegoèn piztia –basurdea– arriskutsua izan zitekeen; baina sarjentua ere –hiriaren laguntzan etorritako miliziano zutabeko berrogei bat urteko gizona, Nikolai bizpahiru ordu lehenago ezagutu zuena– jakinaren gainean zegoen, antza, zer nolakoa zen azken hau, edo jakinaren gainean jarri zuten, nekez uler baitaiteke, bestela, nola hasieratik beretik estutu zuen Nikolai; hala, bada, bazirudien ezen patuak orbetarren etxea aukeratu zuela bi gizonen arteko elkargune gisa:
‎ongi zekien hori Domingok, joan ere, joan ez zitzaion, bada... nahiz eta behin ere txartelik erosi ez!, ez zaintzaile kanarioen arteko jolasa atsegin ez zuelako –burutsua ez ezik, erakargarria ere egiten zitzaion, bestela ez baitago esplikatzerik nola egoten zen inguru hartan jakin minez, txartel erosleek zer esango... –, gogoan beste historia hura zeukalako baizik, gezur iruzurrekin lotua, bere jaiotegunean kanario bat leihotik sartu eta kantan hasi zitzaionekoa, halako eran, non, jakin zuenetik historia hura amak asmatua zela –abioi bat pilotatu nahi zuèn garaian jakin ere–, adur txarreko txoritzat hartu baitzuen kanarioa, are gehiago armadan egindako egonaldian eskua moztu zuenetik; Domingok, beraz, ezin bereizi zituen kanarioa eta bere eskumotza, bataren irudiak bestearen irudira baitzeraman, ia ezinbestean: ...ehera–, bere superstizio hura gainditzeko tenorean zegoen, ausaz; bera, ume umetatik hain txorizalea izan zena, kanario baten irudiarekin trabatua!; zer kulpa zuen, baina, txori hori polit hark?; esan nahi baita Domingok halako barne bultzada bat nabaritu zuela, txartel bat bereganatzeko; giroak ere hartara zeraman, beharbada, kanario zaintzailearen inguruan gazte batzuk baitzeuden, lagunarte berekoak , itxura batean, bakoitzak bere txartela nahi zuena, eta txartela eskuratu orduko ozenki irakurtzen zuena, gainerakoen iruzkin eta irrien artean...
‎Baina Reginaren galdeketa hantxe bukatu bazen, hantxe hasi zen, halaber, Adarena eta Maria Bibianarena, guzti guztia jakin nahi baitzuten, zetatarren nondik norakoak, adibidez; lehenagotik ere bazekiten, egia esan, zetatarren berri, harrigarria baitzen haiek ere lau anaia izatea, orbetarren adin berekoak eta ikastetxe berean, baina orain gehiago jakin nahi zuten: nor ziren zehatz mehatz, aitak zer lan egiten zuen, zergatik izen haiek:
2010
‎Gizona eta emakumea izaki osagarriak direla esaten da, eta nik ez dut ezetzik esaten, espezie berekoak dira, azken batean!?, baina ez dira erabat, interes komunak ere badituztenez, komunak bai, baina ez beti bat datozenak?. Horregatik, ez da zaila gizon emakumeek, baita senar emazteek ere, talka egitea, bataren eta bestearen interesak bat etorri arren, aurkakoak ere, senarrak modu batean hezi nahiko lituzke seme alabak, eta emazteak beste modu batean, zerbait esateagatik?
‎Beraz, [idazkunen eta zeramiken] patina desberdina balitz, arazo bat izango genuke?. Alegia, kutsadura atomikoaren bidez zeramikaren patina neurtu zuela, eta zeramikan zein idazkunean kutsadura kopuru bera egonez gero, horrek esan nahi zuela idazkunak zeramiken garai berekoak zirela. Erromatarrak, alegia.
‎Txosten hori Rubén Cerdán teknikariak sinatu zuen, eta hura izan zen indusketako arduradunek Gorrotxategiren, Lakarraren eta Larrearen susmo eta kritikei erantzuteko erabili zuten argudio nagusia: laborategiek frogatutzat eman zutela patina bera zela zeramika osoan, grafitoen gainean ere bai alegia, eta horrek erakusten zuela zeramika eta idazkuna garai berekoak zirela. Batzordeko kimikariek, ordea, ez zuten frogatutzat eman argudio hori, Gilek ez baitzizkien delako txostenaren emaitza guztiak eman.
‎Madariagak nabarmendu zuen, nolanahi ere, ustez Parisko CNRSn eta Groningengo Unibertsitatean egindako analisien txostenetan ezin zela ondorioztatu patinaren jarraikortasunik. Hau da, ezin zela ondorioztatu zeramiken azalean zizelkatutako idazkunak zeramikaren beraren garai berekoak zirela.
‎Horregatik, Iruña Okako aztarnategian bertan erakutsi zizkiotenean, zuzendariari galdetu zion posible ote zen euskarri zahar horien gainean geroago idatzi izana. Gilek ezetz erantzun zion, estratigrafiak erakusten zuela erromatar garaiko estratuen gainean eta azpian agertu zirela zeramika puskak, eta grafitoak ere garai berekoak zirela. Idatziak geroagokoak izateko hipotesi hori ahula zela ohartu zen Gorrotxategi ere, idazkera antzinakoa zelako, eta ez Erdi Arokoa.
‎Jakinik hainbat elementu desegin egiten direla, eta haien kontzentrazioa, beraz, gutxitu egiten dela euskarriaren azalean, eta jakinik kontzentrazio hori nola eta zein kopurutan gutxitzen den denboraren arabera, orduan ezagutu daiteke materialak zein garaitakoak diren. Eta frogatuz gero geruza edo patina hori bera dela bai euskarrietan bai grafitoen gainean ere, hau da, materialaren azalera osoan, idazkunak euskarriaren garai berekoak direla ondoriozta daiteke.
‎Junek, ostruka azalez egindako eskularru pare ubela, azazkalak konpontzeko kit bat eta larruzko bizkar zorroa aukeratu zituen. Nik, dirua edukita ere sekula erosiko ez nituzkeen kapelak eramateko maleta, poltsa eta diru zorroa aukeratu nituen, joko berekoak guztiak.
‎Felixin... norbait hitz batez definitzea beti da krudela eta bidegabea, baina tira, guztiok ulertzeko moduan esanda, Felixin atzeratua zen. Ni baino pare bat urte gazteagoa izango zen, eta auzo berekoak ginenez txikitatik ezagutzen nuen, bata neska eta bestea mutila izanda eskola diferenteetara eraman gintuzten arren. Mutiko atzeratu batek gainerako neska mutilengan piztu ohi duen sentimendu nahasketa berezia eragiten zigun Felixinek ere guri:
‎Biek ere andregaia zeukaten ordurako; ez ahizpa bikiak edo auzo berekoak , baina bai molde berdintsukoak: neska euskaldun, langile, zintzo eta esanekoak.
‎Gizona eta emakumea izaki osagarriak direla esaten da, eta nik ez dut ezetzik esaten —espezie berekoak dira, azken batean! —, baina ez dira erabat, interes komunak ere badituztenez —komunak bai, baina ez beti bat datozenak— Horregatik, ez da zaila gizon emakumeek, baita senar emazteek ere, talka egitea, bataren eta bestearen interesak bat etorri arren, aurkakoak ere —senarrak modu batean hezi nahiko lituzke seme alabak, eta emazteak beste modu batean, zerbait esateagatik— ... Txakurrena, baina, beste kontu bat da, txakurra —ongi hazi eta hezitakoa, noski— beste plano batean mugitzen baita, gizonaren mende dagoen heinean.
2011
‎Zuzendariak dio filmekin arriskatzea atsegin duela; berak, proposamen balienteak? egiten dituela eta Espainian, eta are gehiago Espainiatik kanpo, beti dagoela ulertuko dituenik, nahiz eta hainbat kritikari iritzi berekoak ez izan. Probokatzea bilatzen al du?
‎Liburu honetako zuzendari gehienek azpimarratu duten gisan, pelikulak bere horretan kalitate ona izatea da euskarazko ekoizpenari egin ahal zaion mesede handiena, lehiakorra izan dadin, hizkuntza elementu bat gehiago baino ez dela. Iritzi berekoak dira kapitulu honetako elkarrizketatuak. Esnalentzat, soinu banda da euskara, ez besterik:
‎Meza nagusian, aparte eseri dira etxe berekoak : gizonak alde batean eta andreak bestean.
‎Bizi bizia zen lehenarekin alderatuta. Ez zuten sabel berekoak ematen ere.
‎Lur komunera abiatu zen, bizkarra harramazkaz zeharkaturik, alde bakoitzean arku bertikal sorta bat, angelu berekoak , ia paraleloak, zarakarrez estaliak batzuk, eta, egin berriak izaki, gorrituak eta haziak besteak. Ez genuen inor kikiltzerik, gutxiago nire alabak?.
‎Biok egiten edo esaten ari gara gauza arraroak. Bat batean protokolo sinbiosi bat izan dugu, biok mundu berekoak bagina bezala, norbaitek ukabilaz mehatxatzen zaituenean segundo batzuk keinuari eutsi eta ondoren biok zerbeza banaren bila makurtzea ohikoa balitz bezala. Konfiantza kolpe bat.
‎Guapoak ziren, altura berekoak , neska apur bat txikiago, ez ziren enpalagosoak, kontrakoa, eta kontu praktikoak begirada konplizez konpontzen zituzten, adibidez Haritzi kaputxa kanporantz geratzen bazitzaion, Izarok zigarroari ezpain artean heldu, kaputxa behar bezala jarri eta neskaren atentzioak sentituta jiratzen zenean elkarri musu ematen zioten, zapia lepoan, jestoretako txosnan oilaskoaren zain. Estereotipatua iruditzen bazaizue espektatibak zorrozki betetzen genituelako da, mendira joatearena kenduta nire kasuan.
‎Guztiarekin ere, horrek ez du esan nahi hizkuntza gainerako edozein ezaugarri elementuren mailako eta neurrikoa denik hizkuntza propioa duten nazioetan, behintzat. Ez du esan nahi osagai guztiak identitate eragin berekoak direnik herritarren gogo bihotzetan. Horrek esan nahi du, gure ustez, hizkuntza galduta ere aurreko identitate etnolinguistikoaren aztarna guztiak ez direla bat batean eta berehalakoan behin betiko lurruntzen.
‎Europar zibilizazio arranditsuak munduko estaturik ankerrenek bezalatsu jokatzen du gai honetan. Berriro gogoratzea zilegi bazaigu, uztarri berekoak dira hondar hondarrean Frantzia eta Turkia jatorrizko herrien hizkuntzak, kulturak eta identitateak erailtzeko helburuetan. Harrigarria da, harrigarria bezain adierazgarria, horregatik, Europari buruz gure artean daukagun irudi eta balorazio onbera.
‎Aipagarria deritzat Garci Ruizek egindako ñabardurari. Bai baitirudi hiru kolektibo horiek ez direla izatez eta balioz maila berekoak –ideologia etnozidak hala agintzen du?, eta, horrenbestez, estatu modernoaren eraikuntzak halako taxonomia irizpide baten arabera balio axiologiko desberdina esleitu diela batzuei eta besteei. Herritartasunaren ondoriozko eskubide estatusari dagokionez, nazio estatu hegemoniko baten sisteman integratu gabe gutxiengoen kideak hutsaren hurrengo gizaki mota bihurtzen dira de facto. Ez dira eskubide osoko herritarrak.
‎Ez dirudi, alegia, giza emigrazioen jarioan sortutako gizatalde etnikoak jatorrizko nazioen pareko ditugunik nazio eskubideez mintzo garen bezainbatean. Nazio zapaldu bateko herritarren eskubideak eta emigrazio jarioaren ondorioz atzerrian sortutako gizatalde etnikoenak ez dirudi maila berekoak direnik eskubide batzuei dagokienez. Eskubideen onuradunak biak ala biak dira, jakina; ez, ordea, maila eta neurri berean, gure ustez.
‎Baina ez da, ezta hurrik eman ere, Kataluniako kontua soilik: izan ere, hiztun galestarren, galiziarren, euskaldunen eta gainerakoen subkontzienteak ezpal berekoak dira. Nor bere hizkuntza nortasunean bizi ezin bada, gizatasunaren galera da ordaina.
‎bezala saltzen ziren kontu haien guztien atzean. Batez ere denak norabide berekoak zirela ikusita. –Neanderthal hutsa zara?.
‎Tipo handi eta harro horietakoa zen, soldaduei zakur kaka balira bezala begiratzen ziena. Baina Beck eta Dirkschneider Berlingo auzo berekoak ziren, eta hori baino garrantzitsuagoa: Beckek Dirkschneiderren arreba oso gustukoa zuen, eta beti saiatzen zen harekin ongi moldatzen.
2012
‎Aitzindari horren ondoren, beste hainbat liburu etorri ziren, taxuera berekoak . Liburu horietan hainbat animalia, landare eta arrokaren deskripzioak ageri ziren (animalienak, batik bat):
‎Nire gaixoaldiko tarte argietan, Berenizeren zorigaitzak, izan ere, min ematen zidan, eta, bihotzeraino bainuen sartua haren bizitza gozo eta erosoaren hondamen erabatekoa, iraultza bitxi hura hain bat batean gertatu zen modu harrigarriaz gogoetan aritzen nintzen, sarritan eta minduta. Baina gogoeta horiek ez ziren nire gaitzaren nolakotasunari zegozkionak, aitzitik, nirearen antzeko egoeran gizaki arruntari bururatuko zitzaizkiokeen modu berekoak ziren. Nire nahasmenak, bere izaerari leial, Berenizeren egoera fisikoaren aldaketa ez garrantzitsu baina bai deigarriak nabarmentzen zituen, haren nortasun pertsonalaren itxuraldaketa bitxi eta asaldagarria.
‎–Bada, esan nuen?, zuk esan duzun bezala, badirela hor datozenen artean onik atera luketen hiruzpalau kide jator. Horiek beste marinelen tankera maltzur berekoak izan balira, pentsatuko nukeen Jainkoaren ardurak gure eskuetan uzteko aukeratuak izan zirela; baina, ez galdu itxaropena, hondartzara iristen den gizon bakoitza gurea izango da, eta hilko da edo biziko da gurekin duen jarreraren arabera.
‎Hilabete edo beranduago, ikusi nuen zurtoin berde berri batzuk irten zirela lurretik, eta agian ordu arte ikusi ez nuen landareren batenak izango zirela pentsatu nuen. Baina hura ezustea eta harridura nirea, handik pixka batera, hamar edo hamabi garagar buru atera zirela ikusi nuenean, Europako garagarraren mota berekoak , Ingalaterrakoak bezalakoak ez izan arren 16.
‎Herriak ongi daki hori guztia, eta badaki noraino eraman dezakeen bere tema, askatasuna eta ondasunak izaten baititu arriskuan. Eta Erregeak, probokaziorik handienak jasan eta hondakin bihurtzeraino hiria zanpatzea erabakia duenean, irla poliki poliki jaitsarazteko agintzen du, herriarenganako onginahiz balitz bezala, baina diamantezko oinarria apurtzeko beldurrez izaten da benetan; hau gertatuz gero, filosofo guztiak iritzi berekoak dira?, imanarriak lioke irlari luzaroago eutsi, eta masa guztia lurrera jausiko litzateke.
‎Handik irten eta hiru egun geroago, biztanleek, zapalkuntza handiez sarritan kexatuak? hiriko ateak itxi, Gobernaria harrapatu, eta izugarrizko abiada eta ahaleginez lau dorre handi eraiki zituzten, bakoitza (karratu karratua den) hiriaren izkina banatan, hiriaren erdian zut dagoen harkaitz zorrotz eta sendoaren garaiera berekoak . Dorre bakoitzaren gailurrean, baita harkaitzarenean ere, imanarri handi bat jarri zuten eta, beren aurreikuspenak huts egitea gertatuta ere, erregairik suharberenaren pilo handi bat prestatu zuten, harekin leherraraziko zutelakoan irlaren diamantezko oinarria, imanarriaren planak porrot egiten bazuen.
‎Ikusi nuen lehen gizona itxura argalekoa zen, eskuak eta aurpegia kedarra bezain beltzak zituen, ilea eta bizarra luzeak, zarpailtsu eta zenbait aldetan sugarastatua zegoen. Haren jantziak, txabusina eta larruazala, denak kolore berekoak ziren. Zortzi urte zeramatzan pepinoetatik eguzki izpiak ateratzeko proiektuan sartuta, eta izpi horiek, hermetikoki itxitako ontzietan ipini ondoren, airea berotzeko kanpora aterako lirateke uda hotz eta txarretan.
‎Asmakizun honek eskainiriko beste abantaila handi bat, hizkuntza unibertsaltzat erabili ahal izatea da, nazio zibilizatu guztietarako baliagarri, hauetako produktu eta tresnak mota berekoak izaten baitira eskuarki, edo oso antzekoak, berorien erabilerak oso erraz ulertzeko moduan. Eta horrela, enbaxadoreak gauza izango lirateke atzerriko printze edo gobernuko ministroekin negoziatzeko, nahiz eta zeharo ezezagunak gertatu haien hizkuntzak.
‎Eta hain neurrigabea izaten denez erregeen gutizia, bazirudien hark ez zuela besterik buruan Blefuscuko Inperio osoa probintzia bihurtu eta Erregeorde bidez gobernatzea baizik, baita erbesteratutako Muturzabalzaleak suntsitzea ere, arrautzak muturrik estuenetik kraskatzera behartuz jende hura, hala bera izateko mundu osoko errege bakarra. Asmo hauek haren burutik kentzen saiatu nintzen, politika eta zuzenbideko liburuetatik ateratako argudio askoren bidez, eta argi eta garbi adierazi nion sekula ez nintzela izango herri aske eta adoretsu bat esklabotzara ekartzeko bitarteko 24. Eta, arazo hau Kontseiluan eztabaidatu zutenean, nire iritzi berekoak omen ziren Ministroen arteko zentzudunenak ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia