Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 702

2000
‎Zeren, hori erran nahi badidazu, ezpataz erabaki baitugu auzia... —baina, ohartu zenean ez berak ez osabak ezpatarik ez zutela, gaineratu zuen—: Edo, ezpatarik ezean, muturka eta ukabilka —eta, azken bi hitzak erraiterakoan, kraskatu egin zitzaion boza, barrendik bertze zerbait kraskatu balitzaio bezala.
‎Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat: erran nahi baita ezen distantzia batetik neurtzen eta juzkatzen zituela bere harremanak, edo berak ezarri urruntasun batetik, baina ulerturik ezen urruntasun gero eta urrunago hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko balu bezala, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeenganik, kasik jainkosa helezin eta eskuraezin bat bilakatzeraino, guztiak zekizkiena eta guztiak zekuskiena, eta zeren, bertzetik, nola berezia denak baizik pizten ez duen bertzeen... Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.
‎Zuhaurk ere imajina ditzakezu laudorio haiek, eta, halatan, ez dizkizut orain honat ekarriko, jaun André. Bakarrik erranen dizut ezen, aitaren kortesiazko hitzen ondotik, aita jesuita mintzatu zela koadroaren justifikazino teologikoaren egiteko, eta gero Pedro Huizi bera, zeinak, ene gurasoei eskerrak eman ondoren, erran baitzuen ezen berak ez zekiela hitz egiten, pinturen eta koloreen bidez ez bazen, eta, beraz, bere hitzak aditu nahi bazituzten, belarria koadrorat hurbiltzea zutela onena, ea zer erraiten zien.
2001
‎Bonolotoa tokatu ezean, noski. Eta berak ez du jokatzeko ohiturarik ere.
‎Han dena ixten ari zirela eta etxerako bidea hartzeko garaia iritsi zitzaigun azkenean. Hasiera batean beldur pixka bat banuen, Armendariz gidatzeko ondo egongo ote zen zalantzan baina, dena esateko, berak ez zuen nik edan nuenaren erdia edan, eta gainera autoarekin oso serioa zen. Ez genuen arazorik eduki.
‎Nahiko etsia jada. Alde guztietan berak ez duen maila eskatzen baitute. Gutxienez urtebeteko esperientzia.
‎Munduko elbarri askok buruturiko egitandiak kontatu zizkion. Beste batzuek horrelakoak egin bazituzten, zergatik berak ez?
‎Goio han egon zen, gurdiei begira, idiak ardilarrua buruan, aittitte painelua buruan, auzokoak eskuarez edo sardez ekinean. Loak hartu eta amets egin zuen zaku bat ekarri ziotela, giza edo abere gorputz zatitu bat, eta berak ez zekiela zer egin, eta ezin zuela zakua abandonatu, zakur edo piztiaren batek eramanen zuelakoan. Eta orduan beste zaku bat ekartzen ziotela, eta ez zuela irekitzeko ausardiarik, noren gorpua ote zen beldurrez, eta gero beste bat.
‎Padre Alvarezek argiak piztu eta filma amatatuz gero, zutitu eta alde egin beste erremediorik ez zegoen. Jendeak alferrik erregutuko zion, pelikula ematen jarraitzeko, gutxi falta zela eta amaiera ikusten uzteko, berak ez zuen kasurik egingo. Filmaren erroiloak latazko kaxa borobiletan sartu, latok besapean hartu eta alde egiten zuen, inori hitzik ez kasurik egin gabe, klaustroan barrura.
2002
‎Handik aurrera, telefonotik zintzilik egon zen Sara, Sergiok noiz deituko, baina orduan ere alferrik. ...joan ziren bi hilabete, eta Sarak gutun bat jaso zuen, non Sergiok jakinarazten baitzion, lehenik, amak eskatu ziola etxean gelditzeko, etxeko inor ez baitzegoen soberan aitaren negozioak aitzinatzeko; bigarrenik, beste neska bat ezagutu zuela, eta...; eta hirugarrenik eta azkenik, Alpujarretako denda, zeramika egiteko labea eta beste jabego guztiak berarentzat geratzen zirela, Sararentzat jakina, berak ez baitzuen Alpujarretara itzultzeko asmorik...
‎Sarak, hasieran, baietz esan zion, baina, baietz esan orduko, zergatik jakin gabe, zorabioaren itzalak hartu zuen goitik behera. Ama etorri baitzitzaion gogora, eta berak ez baitzuen amaren antzeko bizimodurik nahi, sukaldeari lotuta, hainbat seme alabarekin. Hiru seme alaba, zehatz esanda.
‎hiru txurunbel, haren hitzetan. Eta orduan ohartu zen Sara, berak ez zituela hiru txurunbel nahi. Ez bi.
2003
‎–Bigarrenekorik, bere Enorantziaren kontrako gerlan Joanes Etxeberri medikuak berak ez zituela aipatzen ere politika gaiak, haren adiskide aita Larramendi jesuitak mendekatzen zituelarik, bizkitartean, beldurrrik gabe, euskal herrietako lege zahar eta foruak.
‎Eta horrela, 1914an, Baionako apez, apezgai eta fraide guztiak. Frantziak berak ez aspaldi kanporatuak barne, zakua bizkarrean,. Biba Frantzia!?
‎Kontua da Mercedes eta Martinaren etxetik irten eta bigarren etxean sartu zenean," Ministeriokoa naiz" esan eta andre birrindu batek ezetz erantzun ziola, berak ez zekiela ezer Museoaz eta koadroaz, semeari itxaron ziola, baina ordu bietan heltzen zela Museotik semea, edo apur bat beranduago, eta goizegi zela oraindik, aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai, nahi bazuen eta sabel gaiztokoa ez bazen. Matiasek azaldu behar izan zion grabazioa egitera etorri zela bera, ez Museo kontuetara edo koadro kontuetara.
‎Matiasek ez zekien zerk eraman duen mandeulia. Trenak berak ez. Matiasek ez zekien zerk.
‎Izan ere, bizirik dauden entziklopediagile guztiak The Beatles taldearen zaletu ezin diziplinatuagoak dira. Eta John Lennonek berak ez luke ezer galduko, honezkero goitik behera desintegratuta egongo delako, baina entziklopediagileek asko galduko lukete. Eta John Lennonen oinordekoek ere bai.
‎Eta pentsatu zuen lerdoarena egiten ari zela. Izan ere, berak ez zeukan presarik hirugarren pisura heltzeko. Japoniarrek bezala.
‎Ez dagoela horretarako problemarik, horregatik esan zidatela baietz. Hori azaldu nion Anari, berak ez baleki bezala.
‎Koldo Izagirrek eta Atxagak ere hitz egiten dute azkenik, igarleak bete betean asmatu duela aitortuz, urte berrirako iragarri zituen nobela horietan lanean ari direla jakinaraziz eta sormen askatasunaren aurka egindako erasoaren kontra epaitegira joko dutela abisu emanez. Nobela, igarlearen kondenarekin bukatzen da, nahiz eta emakume gajoak epailearen aurrean berak ez duela errurik errepikatzen duen, errudunik egotekotan bere baitako ahotsa dela esanez, berea ez den zerbait beraz, etorkizunaren lekuko gisa aritzen zaion mintzoa, belarriak itxi arren ozenki entzuten duena eta, idazle batek berea jasaten duen bezala, zigor baten antzera eraman beharrekoa. Eta epaileak ea nobela horiek hitzez hitz idazteko gauza izango ote zen galdegitean, emakumea negarrez hasten da, izuaren izuz, eta negar zotinen artean olerki bat edo ipuin labur bat beharbada jasango lukeela erantzuten du, baina Jainkoagatik ez ezartzeko horrelako zigorrik, ez eskatzeko arren bere baitako ahotsari horren kontakizun luze eta aspergarririk.
‎Madagaskarko 50 zentimetroko zigilu arrosa kolorekoa falta zaio tamalez oraindik, eta etengabe kexatzen zait gure arteko elkarbizitza zailago jarriz. Badakit zuk ez diozula zigilu hori berariaz ukatzen, ahaztu egiten zaizula, besterik gabe, baina berak ez du horrela uste. Ondorioz, zure esku dagoena egingo duzulakoan, agurtzen zaitut" eta" Zurea betiko.
‎Alkate izendatu zutenean, berriz, Azpilgo ehorzlea eroetxera bidaltzea izan zen bere lehen neurria: ez, berak ez zuen onartuko turuta jotzen zuen harrik ez zizarerik, ezta bertsoak kantatzen zituen oilarrik ere!
‎Ingresaturik egon nintzen hilabeteetan egunero etorri zitzaidan etxeko kafesnearekin, bertakoa horren ona ez zela-eta. Ez berak ez beste ahizpak, familiako inork ez dit sekula galdetu komisarian gertatutakoaz.
‎Ez al ziren bere lagunak? Ez al zuten ikusten berak ez zuela dantza egin nahi?
‎–Karlak beti hitz egiten zuen zoriontasunaz. Akaso berak ez zuelako zoriontasunean sinesten, atentzioa ematen zion bere inguruan zoriontsua zela esaten zuen jendea egoteak.
2004
‎Segurolaren pasartean izendatu zaizkigun bizitasunaren eta autonomiaren mekanismoak eragiteko nahikoa ote dugu erreferentzia formal gisa espainiera ez den hizkuntza bat edo Iparraldeko euskaldunak gogoan izatea? Segurolak berak ez du sinesten aterabide formal horretan, gauzak txukuntze aldera hartutako bidea izango litzatekeelako edo: –Eta hauxe da Sarasolaren txukunbide europeistaren ajea:
‎Europa berria sortzen bada batez ere, joera horietako mogimenduak sor ditezke. Eta Antwerpe’ko alkateak ziolarik Brussel kulturaz gero eta nabarmenago" frantses" hiri bat billakatzen ari dala, soziologiari gagozkiola, ez da hain oker askoren ustez; brusseldarrak berak ez baitira gaitzi: " Au Petit Paris"," le Petit Versailles" eta abar, sarri irakur ditezke.
‎Oscarri gustatzen zaio eszena hori, esaten duelako hori ere ziklismoa dela, mutila bizikletan doalako Galibierren gora, eta, ze arraio, hori ez bada ziklismoa berak ez dakiela ze kristo den ziklismoa.
‎Egunkari honek jakin ahal izan duenez, Jendarmeriako detektibeek lapurretaren hipotesia hobesten dute, irakasleak balio handiko artelan ugari baitauka etxean. Dena den, gertakari lazgarri honen alderdi ugarik ilunpetan darraite, oraindik ez baita argitu ez gizatxarrak nor diren, ezta haien kontra nork egin zuen tiro, Goldstein andreak adierazi baitu berak ez daukala armarik..."
‎Halako jakin min batez eta, zergatik ez erran, ekintza gose batez itxaroten zion odolketa erraldoiari. Garai benetan interesgarria zen hura, eta berak ez zuen inola ere mauka hura galduko. Jarlekuen lehen ilaratik ikusiko zuen gerraren festa, eta, are garrantzitsuagoa zena, garaileen eserlekuetan eroso eroso jarrita.
‎Baina erabakita zeukan. Lantzak boterea eskaintzen zuen, botere izugarria, baina berak ez zuen halakorik behar. Oparo bizi nahi zuen, esne mamitan.
‎Schenker doktoreak isiltzeko eskatu zion, lasai egoteko anbulantzia heldu bitartean. Baina berak ez zuen isildu nahi, beldur baitzen isilduz gero hilko ez ote zen. Eta espainieraz eta aleman kaskarrez behin eta berriro erran zion Schenkerri berak bizi egin nahi zuela.
‎Bazekien horrela ezabatzean Windows eko sistema eragileak datuak bistatik kentzen zituela nolabait, baina bertan geratzen zirela, ezkutuan, eta programa egokia erabiliz gero (Filerecovery, GetDataBack...) datuak berreskura zitezkeela. Bazeuden, baita ere, datuak erabat suntsitzeko programak (Eraser, KillDisk...), baina berak ez zeukan han horrelakorik. Ideia bat izan zuen:
‎Eta berak entzun du. Eta inozoak pentsatuko du berak ez dakiela ezer, baina dena daki, eta oraintxe bertan esango dio airean dabilen gezurtiari entzun duela. Ana.
‎Nik ez nuen semerik izan, baina iloba bat oroitarazten didazu, seme semetzat hartu izan nuena garai batean... –eta, bere begiei zerièn malenkonia beste irri batez estaltzen zuela, erantsi zuen– Baina berak ez ninduen aitatzat hartu, eta hor bukatzen da historia...
2005
‎Agian etsipena da, kontsolatzeko beharra. Berdin dio; biharamunean dena oker handia izan dela esango badio ere, berak ez du atzera egingo. Oker handiagoa litzateke gelditzea eta bihotzak agindu behar duen unean buruari ematea agintea.
‎Logela benetan dotore eta ondo apaindua izan arren, dutxatu barik ez du liluratzeko indarrik. Gainera, berak ez du luxua sobera maite. Zorionez dotorea da gela baina gehiegikeriarik gabe, bestela aberats zikina sentituko zen.
‎Afaltzen amaitu dutenean, te berde mingotsa lehen aldiz probatu ondoren, Ametsek bere burua eskaini dio platerak garbitzeko. Madokak ezetz esan dio, baina berak ez dio jaramonik egin eta, atorraren besoak ukondoetaraino bilduta, harrikoari ekin dio. Apartamentua hain txikia izanda, berogailuak berehala berotu du eta Madokak alkandora erantzi du, azpiko kamiseta beltzean geratzeko.
‎Olgak niregana begiratzen zuen, eserita jarraituz bere lagunak etzanda zeuden bitartean. Eskua jaso nuen agurtzeko, baina berak ez zuen zirkinik egin, ez zen niregana begiratzen ari, begirada galdua zuen.
‎Anderren paperei begirada bat ematea gustatuko litzaidakeela esan nion, agian berari zerbait pasatu zitzaiola kanpoko begi batzuek errazago ikusiko zutena, eta berak ez zuen inolako oztoporik jarri. Arrebak ez zekien ezer lapurreta ahaleginaz, ezta ateko bihotzaz ere; horrela jarraitzea nahi nuen nik.
‎Dena den, Anderrek asko sentitu zuen. Lur jota ibili zen luzaroan, eta nik psikologo baten kontsultara joateko esan nion, baina berak ez zuen ezer jakin nahi horretaz.
‎Osaba Simonek gauza bera esan zion: berak ez zuela gogoratzen, umea zela bera konpetizioa egin zenean, baina don Juanek jakingo zuela hori, abadeak. Baina Mateok ez zuen don Juan ezagutzen eta erreparoa ematen zion.
‎Oraindik bizi da don Juan... Eta don Juanek esan zion berak ez zuela arrosarioa ikusten armairu horretan, berak deabrua ikusten zuela han. Esan zion misterio bat sobran zegoela eta ze sakrilegio klase zen hura.
‎Esaten zuten orduko kritikariek musika joera berriak zabaltzen ari zela Satie, eskola berria inauguratzen ari zela. Baina Satiek ezetz esan zuen, ez zegoela han eskola berririk, berak ez zuela eskola berririk sortu. Eta sortu izan banu, esaten zuen Satiek, eskola berri horren kontra egongo nintzen.
‎Nik Txeluren benetako izena ez nekien bezala, berak ez zekien nirea. Eta honek salbatuko nau.
‎Eta Baltzak orduan, ni erremestiatu nahiz, begietara begiratzen dit, eta hanka eskaintzen dit. Ez dugu txintik ateratzen, ez berak ez nik.
‎Mireiak, bestalde, lehengusina farmazeutiko bat zuen eta behin optalidon eta dexidrina kaxa parea ekarri zuen, baina ez genuen hartu: Mireiak berak ez omen zuen" droga sintetikoetan" sinesten, naturak ematen zuena askoz hobea iruditzen zitzaion. Laburbilduz:
‎Egun batzuk baino ez omen zituen igaro barruan, baina aldatuta irten zen, politika alde batera utzi zuen betiko. Barruan" beratu" egin zutela esaten zen, nahiz eta berak ez zion inori kontatu zer egin zioten. Hobe ez jakitea.
‎–.. eta Irlandan jaioa denez, ondo ulertzen du hemen pairatzen ari garen egoera, han beraiek ere borroka gogorra baitute independentzia lortzeko –beste harritxo bat entzun nuen leihoaren kontra, eta indartsuago eta azkarrago jarraitu nuen– Baina berak ez du Irlandara itzuli nahi, amarekin haserretuta omen dago, aita kartzelan egon zenean beste batekin ibili omen zelako. Badakizu nolakoak diren kontu horiek.
‎Saiatuak ginen frankotan amodioa egiten, baina zer edo zer gertatzen zen beti: behin batean lur bustiak bizkarrak lokaztu zizkigun, beste batean erle batek kosk egin zion izterrean, gero mendigoizaleak ere toki guztietan azaldu behar; institutuko komunetan berak ez zuen nahi, jasangaitza baitzitzaion kiratsa, eta auzo galduenetan ere norbait ibiltzen zen beti, zakurra paseatzen edo. Egia esateko, hura zen aukera, denbora eta espazioa geureak ziren; hildakoenak ere noski, baina haiek, pentsatu nuen nik, ez zuten txintik ere esango.
‎Aspaldian esan nion: " Kepa zutaz maiteminduta dago..." Eta berak ez zidan sinetsi nahi.
2006
‎Orain Unamuno alderantziz argudiatzen topatzen dugu. Hizkuntzak berak ez errepublikarrak eta ez monarkikoak dira; eratu zuen arrazaren izpiritua ere, ja ez dauka nonbait. " Hay desgraciado que se cree que con la lengua castellana va el espíritu inquisitorial o que no podemos decir en ella lo que en otras se dice" 353 Hizkuntza gora eta beheagorik ere, moldaerraz edo moldakaitzagorik ez dago:
‎Ezen, denentzat ez, aitortu beharra dago. Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi bat egunotantxe behin eta berrirotzen ari da, identitatearen arazoa eta holako txorakeriarik berak ez daukala. Horiek iraganean baraturik bizi diren nazionalisten delirioak dira, bera gaurkotasunean eta errealismoan tinkaturiko gizona da.
‎Bestalde, testuingurua bestelakoa izan orduko, historiarik ez omen duen herri honi, harrigarri historia asko aitortzen zaio. ...as veces luchando por su independencia, mil veces vencido, no domado; obedecía, pero no cumplía; y cuando no luchábamos con los de fuera, luchábamos con los de dentro; la historia de las guerras de bandería, las famosas machinadas y nuestras luchas civiles intestinas..." 227 Euskaldunen gerra gogoak, bada, ez dirudi buruetan modernizazioari adaptatu ezinak sorturiko gaitza228 Are, gerrak berak ez dirudi erokeria bat. " Si no hubiera sido por ese espíritu, no conservaríamos nuestra alma independiente, nuestro fiero individualismo; en la historia humana, los pueblos belicosos son los que sobreviven; el primer elemento civilizador ha sido la guerra:
‎Bat batean mundu berri batean bizitzea suertatu zaio eta ez ditu hango legeak ezagutzen. Baina horrela egokitu zaio, berak ez du eskatu han egotea.
‎Saioa bukatu denean Pili txaloka hasi behar dela iruditu zaio, baina ez du txalorik egin eta, hasperen bat bota ondoren, en fin esan du, lehiakideak irabazi duen dirua berak ez duela inoiz irabaziko pentsatuz segur aski.
‎Eta, igogailuaren ondora heldu direnean, Piliren ahotsa entzun dute gelatik burua aterata erizainei deika. Bat gerturatu zaio eta, Pilik esandakoa entzun ondoren, sorbaldak altxatu ditu, berak ez dakiela ezer esanez bezala. Atzera begiratu eta beste erizain bati deitu dio.
‎Neska guztiz deseroso sentitzen zen inozokeria haiek goraki erranik. Behin eta berriro gogorarazi behar izan zion bere buruari ohar haiek berak ez baizik eta aitonak idatzi zituela. Hala ere, horrek ez zuen gehiegi arindu:
‎Alde eginez gero, ordea, munduko koldarrik handiena sentituko zen. Eta berak ez zuen koldarra izan nahi. Aldatu egin nahi zuen.
‎Baina aitak ez zion erbesteratze haren arrazoirik eman. Eta berak ez zion sekula galdetu.
‎Anek berebiziko ahalegina egin behar izan zuen aurpegia ez aldatzeko. Guztiz beharrezkoa zen Pons ez ohartzea berak ez zekiela ezer Goldberg bildumari buruz. Jakinaren gainean egotearen itxurak egitearren, Malenferrek errandakoetatik zerbait kontatzea deliberatu zuen:
‎Gau berezia zirudien arren, gaueroko lege isilean lagundu nion Juliani oheratzen, ez berak ez nik hitzik egin gabe. Amaitu nuenean, mesanotxean utzitako kandela botiladun hura hartu nuen neurekin eramateko, baina bidegabea iruditu zitzaidan gau hartan gizona inongo argirik gabe uztea.
‎Bizkaiko kostakoa, zehatzago esanda. Uste dut inork ez ziola galdera xeheagorik egin, eta berak ez zuen datu zehatzagorik eman. Bizkaiko kostakoa:
‎Ze, pentsa, barruan dauden material guztiak mila eta bostehun gradutik jaisten badira beira bihurtzen dira, solido egiten dira momentuan. Eta labearen hormei itsatsita geratuko balira, labeak berak ez luke balioko. Hamar urtetik behin, labea gelditzen denean, berria erosi behar izaten da.
‎Morroi honek esan zuen, tormentupean, Francesco Cenci hil zutenen atzaparretatik ihesi zebilela, eta horregatik zegoela ezkutuan, ez gauza txarrik egin zuelako. Esan zuen berak ez zekiela oso ondo nor ziren hiltzaileak, baina jauregikoak zirela, hori ondo zekiela, eta, seguru asko, Francesco Cenci hil zutenek hil zutela bere nagusia ere... Eta beldur zela.
‎Bizirik geratu zirenek beren buruaz beste egin zuten itsasora salto eginda. Antoku borrokaren erdian zen, Nii bere amonarekin, eta honek erabaki zuen ez berak ez enperadore txikiak ez zutela gengi anker haien eskuetan erori behar. " Nora eraman behar nauzu, amona?" galdetu zion.
2007
‎–Zulo beltzetan?, muturreko egoeran, argiak berak ez dauka izarretik jaregiterik; S. Hawking britainiar fisikari ospetsuak hori gerta dadin zirrikitu bat sumatu uste badu ere. Eta harritzeko moduan biratzen dute, jaio berritan batez ere.
‎Autoreok Nietzsche aurresuposatzen dutena, bistakoa, oharrarazi die Heidegger-ek bere estudianteei. Baina berak ez du aintzat hartu. Historiaren onuraz eta. Ezgaraikoa, Tragediaren sorrera ko apolino eta dionisikoaren dikotomia substantziala baizik953, arte ororena ez ezik, giza existentzia ororena, gerora Dioniso eta/ ala Gurtzifikatua oposizioa bilakatu dena954 Gai hau, joera apolino eta dionisikoen lehiarena, aski ezaguntzat eman genezake, gehiago pausatu gabe.
‎Nietzsche-ren botere nahimenera, Freud-en subkontzientziara, Chamberlain en arrazara, Spengler edo Klages en arimara. Espainian ere, Unamuno-k, la condenada historia que nos oprime y ahoga, ren aurka protestatzen du, eta arima edo izpiritu eternalaren bila (bion artean berak ez du bereizten) intrahistoriara doa. Ortega-ren El tema de nuestro tiempo ren gaia horixe da orobat (kasu honetan bera Nietzsche-ri izendatuki erreferitzen zaiola):
‎537 Gehigarriok Hegel-en klaseetan ikasleek hartutako notak dira: maisuaren pentsamendua adierazten dute, zalantzarik gabe, baina iritziok Hegel-ek berak ez ditu inoiz inprimatuak publikatu, irakurleak kontuan hartu luke. Berdin arrazei buruzko § 393 Gehiagarria.
‎Nolanahi ere, geografia historiaren aurrebaldintza baino ez da, berak ez du egiten historia. Hegel-ek ez du historiaren naturalismo batean jausi gura:
‎gorputza, arima eta izpiritua! 886 Irakurleak batere maite ez duen terminologia da horixe: berak ez baitu arimarik eta izpiriturik ezertarako behar, posibibista da, razionala. Baina Heidegger-ek positibistari ez dio utzi nahi, hitz batzuk abandonatu dituela eta, gauza ere abandonatu duelakoa uste izaten edo itxura egiten.
‎Astea igaro zen eta hiru dei soilik izan genituen. Bata, ea mutil euskalduna berdin ote zen, berak ez zuela presarik, neska koskortutakoan ikusiko zuela zer egin berarekin. Bigarrena, euskaraz ikasten ari zela eta ea utziko ote genion neskarekin euskaraz, mintxatxen?.
‎Tristatu egin zen pauso gorrien artean zeuden pauso zuriei begiratu zienean. Bazekien milaka gizonezkok diru asko ordainduko zuketela tango hura bere gerritik zintzilik dantzatzeagatik, ohartu gabe berak ez zuela zintzilik geratuko zitzaion inor nahi, ohartu gabe Gretak berak zuela nonbaitetik zintzilik geratzeko beharra, hegoaldera begira dagoen terraza batean izara zuriak bezala.
‎Baina ez da hain ausarta. Patriciak berak ez du inoiz lanean dabilen liburuaz hitz egiten, are gutxiago aholkua eskatzen. Baina, noski, Patricia zelebridade bat da, Hitchcocken filma inspiratu duen andere txit agurgarria, eta ez katutxo koldarrez idazten duen luma traketsa.
‎Eta beldurra sumatzen nuen bere hitzetan, errukiaren gainetik. Nik esan nahi nion berak ez zuela sekula burua galduko. Berak ondo egingo zuela egin beharrekoa, akatsetatik ikasiko zuela, eta ni alboan izango ninduela.
‎(Hori Irenek bota zuen, noski, berak ez dakit zenbat zigarro zeramatzan ordurako, aurreko udatik, ohitura hartu zuenetik; niretzat, ordea, bizio sekretua zen hura oraindik).
‎Bera saiatuko da bere mina ezkutatzen, neska gogorra izaten jarraitzen duelako, horretaz ez dut zalantzarik, eta zigarro bat eskainiko dit, baina nik esango dut, beti esaten dudan moduan, ez, mila esker, ez dut erretzen. Eta berak ez du ezertxo ere erantzungo, irribarrerik gabe gerturatuko du bere zigarreta ezpain artera, eta isilik eta bakarka erreko du, ni begira gelditzen natzaion bitartean.
‎Leihotik nire emaztea ikusi dut, bilera batean. Keinuka hasi naiz, saltotxoak ematen bi eskuekin agurtzen dudan bitartean, baina berak ez nau ikusi. Lau bidaia egin ditut kafe makinara.
‎Aspaldian ari naiz buruari bueltak ematen, badakizu denbora aurrera doala arrapaladan (bai, denbora aurrera etengabian, ezta? saiatzen naiz mozten, baina berak ez dit kasurik egiten), berrogeita hamar urte betetzear nagoela (baina berrogeita zortzi duzula ematen du, eta egiatan diot), nire bizitza ordenatzeko garaia heldu zaidala sentitzen dut, tira, badakizu, aspaldian nabil horrelakoak aipatzen, eta badirudi ez dudala ezer egiten, blokeatu samar ibili naizela, ez aurrera ez atzera, baina hori bukatu da?
‎Ospatu. Patriciak martini batekin? berak ez du inoiz ajerik, eta MJk marrubi tartarekin.
‎Irribarre egin diote korridorekoek, igogailukoek, sarrerakoek. Baina berak ez du ezer ikusten. Bere buruaren kontura barrezka dagoen erloju zahar bat baino ez.
‎Bat batean burura etorri zaizkio Monikari txikitan, bere loditasuna zela eta, egindako trufa eta purrustada guztiak. Alazne Goitiaren lagun taldekoa zen Arantza, eta Monika beti ibiltzen zen haien inguruan taldean sartu nahirik, baina ihes egiten zioten denek, Alazne Goitiak esaten zuelako berak ez zuela behirik nahi taldean. Eta barre egiten zuten.
2008
‎Ez garela beste pertsona batez maitemintzen, pertsona horrekin gaudenean garenaz baizik. Eta elkarrekin bizitzearen kontua beharra dela, bakarrik ez sentitzeko beharra, funtsean; eta berak ez zuen jasaten besteren beharra sentitzerik.
‎Beñardo, beraz, txundituta eta hunkituta gelditu zen emanaldiarekin, baina arantza harekin irten zen tabernatik, burumakur, bertsolaritza jendaurrean erakusteko ikuskizuna da, eta berak ez zuen ezertxo ere erakutsi?, hain egin zitzaizkion txalo bero haiek beharrezko??(?) Txalo batzuek zenbat/ egin dezaketen! / Ni neu behintzat ederki/ alaitzen ninduten(?)??
‎Kalonje jaunak esaldia bukatu ahala, lur matxinatuaren beste oihu bat sentitu zuen Natividadek, lehorrak zartatutako lur gogortuaren hutsunean? berak ez baitzuen lurra salgai zeruaren truke, ez horixe!, bere lurtasunari eustea lurra zeru bihurtzeko modu bakarra balu bezala.
‎Baina Natalia ez zegoen konforme, ahoak baieztatua begiek ezeztatua izan baitzitekeen, eta berak ez baitzuen ikusi ahal izan Gerardoren begiek adierazia, hain zituen honek begiak jaitsiak eta lurrari emanak.
‎Eta, segituan, arrisku ezezagunak baino nahiago izan nituen ezagunak. Silverrek berak ez zirudien hain ikaragarria basoetako izaki haren aldamenean; jira egin nintzen orpo gainean, eta, etengabe sorbaldaren gainetik atzerantz begira, ekarritako bideari ekin nion, txalupak zeuden tokirantz.
‎Hura esanda, kabinako eskaileretan behera jo nuen ahalik eta hotsik handiena atereaz; gero oinetakoak erantzi, galeriatik isil isilik korrika joan, brankako eskaileretan gora igo eta kubierta gainera atera nuen burua. Banekien berak ez zuela ni han azaltzerik espero izango; baina hala ere ahal bezain zuhur jokatu nuen; eta egia esan behar badut orduantxe egiaztatu ziren nire susmorik txarrenak.
‎–Nik ez nion eman giltzarik. Eta berak ez zuen idatzi mezu hori, ez baitzuen Aitor ezagutzen!
‎Baina txakur zaunkak entzun dituenean, senak eraginda, handik lehenbailehen hanka egitea deliberatu du. Izuturik dago, ez daki zeren beldur izan daitekeen, berak ez baitu okerrik egin; hala ere, ahalean jaitsi da maldatik behera, dagoen argi eskasarekin behin baino gehiagotan estropezu eginda. Atzean ahotsak, argiak, zaunkak?
‎Itsasoa harro dagoenean, hondarretan kolpea jo eta lehorreraino igo eta han geratzen saiatzen dira atzamarka, baina alferrik, amore eman eta berriro itsasoratzeko. Badaki sufrimendua dela existentziari sakontasuna ematen diona, baina, 75 urte dituen arren, berak ez du sufritzen. Ez du gozatu ere egiten, hori egia da.
‎Kalonje jaunak esaldia bukatu ahala, lur matxinatuaren beste oihu bat sentitu zuen Natividadek, lehorrak zartatutako lur gogortuaren hutsunean... berak ez baitzuen lurra salgai zeruaren truke, ez horixe!, bere lurtasunari eustea lurra zeru bihurtzeko modu bakarra balu bezala.
‎Beñardo, beraz, txundituta eta hunkituta gelditu zen emanaldiarekin, baina arantza harekin irten zen tabernatik, burumakur –bertsolaritza jendaurrean erakusteko ikuskizuna da, eta berak ez zuen ezertxo ere erakutsi–, hain egin zitzaizkion txalo bero haiek beharrezko –"(...) Txalo batzuek zenbat/ egin dezaketen! / Ni neu behintzat ederki/ alaitzen ninduten(...)" – eta hain sentitu zen haietaz gabeturik!
‎Baina Natalia ez zegoen konforme, ahoak baieztatua begiek ezeztatua izan baitzitekeen, eta berak ez baitzuen ikusi ahal izan Gerardoren begiek adierazia, hain zituen honek begiak jaitsiak eta lurrari emanak.
2009
‎–Aitona? , esan nion astiro berarengana hurbiltzen nintzen bitartean, baina berak ez zuen bururik jiratu.
‎Makina erreminta edo antzeko zerbait. Batez ere metalaren arloan, hitzarmenik altuena du, irribarre egin nuen, berak ez. Hala ere baietz egin zuen berriro buruarekin.
‎Pare bat urte generamatzan elkarrekin eta hura barrezka ikusteak eguna alaitzen zidan. Batzuetan umea hartu eta neurekin eramaten nuen, parkera edo izozki bat jatera, eta Paulari orduan? berak ez zidan sekula horrelakorik egiteko esaten, piztu egiten zitzaizkion begiak, barruan bonbilla bat balu bezala.
‎Ez Goizuetan, ez Madrilen, bizitzak ez du zentzurik, eman egiten zaio edo ez zaio ematen. Denbora galdu alde n Gandiagak deskubritu du, orain arte berak ez diola eman, ezpada tradizioak jada emandakoa segitu bakarrik. Bera ez da saldo hiritarrekoa, baina tradizioaren saldokoa da.
‎Mendebalean guk txikitan heredatzen dugun arimaren kontzeptua, gure hezkuntza moduan, erlijioagaz lotuta egoten da, baina gehiago da grekoa, judu kristaua baino. ...Mesopotamia eta Indiaraino?, gaur guk daukagun ideiak, erlijiosotik baino askoz gehiago du filosofikotik (pitagoriko, platondar, kartesiarra), eta Bibliagaz batik bat zerikusirik batere ez dauka, nola eta ez den hura itzulpen moderno batean irakurri genuelako, h. d., antzinate hebraikora eta ebanjelioetara gure mentalitate moderno eta mendebaldarra retroproiektatzen zuen itzulpen batean, Bibliari berak ez dakiena jakinaraziz, eta esaten ez duena esanaraziz (arima, substantzia espiritual berjabe bezala, eta horregatik gorputzaren heriotzak erasaten ez diona). Hamaika aldiz entzun dugu, Inazio Loiolakoak Frantses gazteari esaten omen ziola Parisen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia