Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 527

2000
‎Bi egunetik behin. Zeren, finean, bera ez baitzen Irlanda hartara modelotxoak luzitzera joan, ezpada Eider, bere neska, bere laguna, bere bizitza, bere izateko arrazoia aurkitzeko nahiaz.
‎Txemarekin egunero egoten naiz, eta pozik egoteko ahalegina egiten badut bera ez tristatzeko da. Kontraesanez beteta nago, badakit.
‎Bakarra irakurtzera iritsi zen Txema, ikaragarrizko lotsa eman baitzion jada ia ezagutzen ez zuen antzinako mutiko hark idatzitakoekin aurrera jarraitzeak. Eskutitzak idatzi zituena bera ez balitz ere, dudarik gabe jakingo zuen gazte txoropito baten eskutik irtendako hitzak zirela promesaz eta eternitateaz betetako izkribu haiek.
‎Eta Estebanek ez zian nahi, uste zuelako bere heriotza aski izan zitekeela auziaren erabakitzeko, jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoenez gero, itxuraz, bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe... menerat zituen zortzi beaumondar preso laxatzen zituela, aldi berean. Eta, bide hartarik bere deliberamendu hura aitzina zeramala, bere buruaz bertze egin zian, ezpata bihotzean sarturik, eta pentsaturik ezen zeruan bilduko zela bere bi anaienganat —Eusebioganat eta Pedroganat—, zeinak, bera ez bezala, katolikoak baitziren, baldin bere bi anaia haiek hilik bazeutzan, Noaingo guduaren ondotik...
‎Izan ere, aita handinahi hutsa zen, eta jakin zuenean ezen printze eta bertze noble batzuk, hango eta hemengo gorteetan, baita Nafarroakoan ere sasoin batean, tigreaz6 baliatu izan zirela ehiza egiteko, bururatu zitzaion ezen bera ez zela gutiago eta tigre haietarik bat ekarri behar zuela Urbiainerat.
‎Kinka larri hartan, dukearen medikuaren baitan egon zitekeen salbabidea, eta erran ere zigun guztioi la lasaitzeko eta la la lasaitzeko, hura erran bezain fite kanporako bidean jarri bazen ere, eskuak galtzetarat eramanik. Ez dakit Uraitzeko jauntxoak erran ez ote zuen ezen bera ez zela sugegorrien beldur eta osabaren kakategirat zihoala, baina gainerako zaldunek berehala jakinarazi zioten ezen zaldunen lehen araua eta eginbeharra beren damen babestea zela, eta nola dama guztiak kanporat baitzihoazen, hala joan zen hura ere bere emaztearen gibeletik, finean.
‎Bertze inor ezagutu ez eta, nire kazetaritza ikasketak medio, neroni izan nintzen aukeratua, sintaxiak iraultza geldiezin berehalakoari luzamendurik ekar ez ziezaion. Komunztaduraren legeari men egitea eta botereari makurtzea gauza bat eta bera ez direla azaltzeko haren aurpegira ohi baino gehiago hurbildu nintzen batean eman genion lehen musua elkarri.
‎Aunizko ote? Hiri honetan itzalik den mendrena dutenen artean ez omen zuan inor Urtxipiaren agentzia zapaldu gaberik, bera ez bazen, bai bederen datu bihurtua haren artxiboetarako bazka. Eta hori, finean, arriskutsua duk, beti izaten baita jakintxuak gorrotatzen dituenik... bala parea begitartean sarrarazterainokoan.
2001
‎Mendiko botak eta motxila zaharra hartu eta berarekin Midi d’Ossaura joatera animatu nintzen bada, nahiz eta hasieran zalantzan egon, nahiko sasoi txarrean aurkitzen bainintzen eta horrelako mendi garaiak igotzera ez bainengoen ohitua. Iñigo –Aitzolen koadrilako lagun bat– eta Aitzol bera ez ezik, beste bi neska ere bazihoazela jakin nuen ordea, Ainhoa eta Larraitz, eta haiek ahal bazuten nik ere nuela egoskortu nintzen. Gogoak, gainera, pentsatu nuen nirekiko, malda denak ordeka bihurtzen omen ditu.
‎Hiltzen ez den jendea ikusi dut. Gauza bera ez balitz bezala."
2002
‎Ez beraiek, zoritxarrez. Mirari eta bera ez ziren, ez, orduko berak. Ordukoek, orduko Mirarik eta Julenek, ez zekiten ia ezer.
‎Edo hurrengo kontsultaren zain egon behar ote nuen Sara ikusteko, aurreko pilulak agortuta gero? Batzuetan bururatzen zitzaidan nik neuk behartu nezakeela egoera, bera ez konturatzeko moduan. Esan nahi dut nik neuk mugi nitzakeela hariak, eta nik neuk bilatu aukera eta aitzakia, berak oharkabean aurki nintzan.
2003
‎Eta itsusirik ez balu, bere izena baizik! Hitz horrek gogoratzen daukun gauza bera ez baita ordean, zorigaitzez ederragoa, garbiagoa. Alta, Politika omen da, gure on eta zuzen guzien baitezpadako iturburua.
‎Badu funtsean politika egiazkoak, bera ez den eta bereganik at hazten den obra baten alde lankideak erakartzeko indarra, eta edozein ikusgarrik nehoiz izanen ez duen eraginkortasuna.7
‎Berehala aitortu zuen Luvinok, ordea, bera ez zela politikaria izan, ez gerra aurretik, ez gerra ostean; esan zuen bere lagunak izan zirela politikariak eta bera, Luvino, erremolkatuta ibili zela, lagunen atzetik, eta lar ona izan zela orduan eta horregatik egon zela kartzelan. Horrela azaltzen zituen gauzak Luvinok.
‎Horrelako zerbait ulertu zion. Gero berriro errepikatu zuen Luvinok bera ez zela politikaria izan, lagunak izan zirela politikariak. Hori esan eta ordu laurdenera, hala ere, ostera hasi zen esaten politikari handia izan zela bera gerra aurretik, eta mitinak ere eman zituela, berrehun pertsonaren aurrean eta mikrofonorik gabe.
‎Baina hirugarren pisuko gauzarik ikusgarriena Taumanen koadroa zen. Koadroa bera ez; izan ere, koadroa ez zen apenas ikusten. Intsektuz beteta zegoen koadroa.
‎Horietako batek Argentinako Cabildo aldizkariak Borges talde baten asmazioa zela frogatuz behinola egindako erreportajea ekartzen zuen gogora. Leopoldo Marechal, Aldolfo Bioy Casares eta Manuel Mujika Lainez izan omen ziren asmatzaileak, eta Borges bera ez omen zen izan asmazioa sinetsarazi zigun aktore on bat baizik. " Nork daki gu ere ez ote garen asmazioren baten biktima?
‎Hori ez zela metafora bat gogoratu behar izan nion. Histrionikoa eta esajeratu samarra zen Monika horrela jartzen zenean, baina bera ez zegoen haserre, pozik baizik.
‎Sartzeko ordua zela esan zuen ahopeka. Ez bera ez ni ez ginen hizketan jarraitzeko gai. Sarrera nagusira abiatu zen.
‎Bere paperak erakutsi zizkidan Agurtzane Juanenak hurrengo batean, aurretik lagun batek bakarrik irakurri zituela abisu emanda; bera ez omen zen idazlea baina, bere testigantzak amnesia lotsagarri hori konpontzen lagundu zezakeelakoan, bere historia idatziko ote nuen sujeritu zidan. Arnasa estututa irakurri nituen paper haiek etxera iritsitakoan, eta egindako eskariaren zama gainetik kendu ezinda.
‎Bitan saiatu nintzen. Baina ezin izan nuen eztarriko korapiloa askatu, eta bera ez zen konturatu, noski, neure isiltasunak zeukan tentsioaz.
2004
‎Edukiaren eta formaren arteko dialektikan, bitartekoaren eta funtsaren elkarrekikoan, alderdi baten mamia eta bestearen azala nabarmendu dizkigu. Eta, egia esan, ni neu ez naiz bikoiztasun horren oso zalea, nahiz eta bitartekoa eta edukia gauza bera ez direla jabetu. Horrelakoetan, jakinaren gainean ez bada, oharkabe an izango da, baina formaren eraginkortasuna kamusteko halako joera indartsu bat nagusitzen zaigu nahi gabe.
‎errealitateari darion diskurtso pragmatikoa, batetik, eta gurariak ondutako pentsakizuna bestetik. Giza pentsamenduaren historia bera ez al da hain zuzen bi diskurtso mota hauen arteko tirabira azkengabea?
‎hori horrelaxe gertatzen da gaur egungo egitura soziolinguistikoan. Baina ikuspegi hori bera ez litzateke guztiz egiazkoa alderantziz ezarriko bagenu: erdaren aldeko hizkuntza estrategia oro euskararen kalterako izaten baita azken beltzean.
‎Gezur sozial ikaragarri batean bizi gara. Edo irakasleak ez dira euskaldunak, edo transmisioan oker larriak dagoz, edo hizkuntza bera ez da eskolan transmititzeko modukoa, edo... dena batera seguruenik?. 464
‎Aitarekin gogoratu zen," zu italiarra zara" esaten," edozer esaten dizutela ere, italiarra". Eta erabaki zuen ezetz, bera gau horretan ez zela irtengo, dokumentu berri bat prestatu ziotela eta bost ardura ziola monasterioan beste urtebete pasatzea ere, eta ezetz, bera ez zela Emilia Romussi.
‎Eta Liviak Ginori esaten dio, ze bera ez doa. Ez da inoiz joan, eta gogorik ere ez.
2005
‎Hasieran, duda bezalako bat etorri zitzaion, hura Inesi irakastea ez ote zen gehiegi. Baina, ohartu zenean Inesek katekesian kristauen aitagurea ikasi zuela, pentsatu zuen bera ez zela gutxiago izango, eta Inesek ikasi egin zuela, berak, amona Kontxik, marxismoaren eta komunismoaren aitaguretzat zuen paragrafo hura:
‎Hantxe ezusteko aukera, telebistan ateratzeko eta munduari norbait zela erakusteko, amonaren itzal bat baino zerbait gehiago! Izan ere, bere amona norbait zela erakusten ari zen telebistan, baina bera ez zen gutxiago izango, zer demonio?! Bai, ahaleginak egingo zituen. Teleikasleak?
‎Zinez uste du bera ez zutela hil gura. Esperimentu baten emaitza edo ikerkuntzarako objektua bada, gero eta argiago sentitzen baita hola, ez du zentzurik egindakoa pikutara bidaltzeak, ez bada proiektu horren aurka ei dagoen sare delako horrek erabaki duelako proiektua geldiarazteko modurik onena bera garbitzea dela.
‎Zelako piura zuten beti, bideo ilunegia, haien makillajearekin bat egiten zuena. Kanta bera ez zegoen txarto, irratian entzunda zeukan.
‎–Iñigo gu bakarrik ez uzteko etorri zen, baina bera ez egitearen aldekoa zen. Dirua behar zuen, besteok baino gehiago ziurrenik, eta Anderrek esan zion bere zatia emango ziola, ez zuela zertan etorri, Azuak usteko zuela nik eta Iñigok burutu genuela, baina hala ere etorri egin zen.
‎Umeak zaintzen zituen neskari deitu zion, ez etortzeko, bera ez zegoela oso ondo eta ez zela lanera joango. Lanera deitu zuen gero, gaizki sentitzen zela eta ez zela azalduko.
‎Baina alkatea ez zen konturatu aitite Julianek hori idatzi ziola. Ez zen konturatu letrak aldrebes zeudelako eta alkatea apur bat kokoloa zelako benetan, ze mundu guztia konturatu zen eta bera ez.
‎Neure gomutetara itzulita, eta ezizenez ari naizela, aitortu behar neureak zirela ergelenak eta mingarrienak, Pel Mazo gizajoarena kenduta, agian, baina bera ez zen gure koadrilakoa, noizbehinka baizik ez zitzaigun hurbiltzen. Ezizenen artean, Kuraki egiten zitzaidan latzena.
2006
‎Planteamendu arrazialak enbarazu bat baino ez dira asmo horretan. Gainera, bera ez al da arraza ezespainol batekoa? " Y ahora es cuando nos acordamos de nuestra raza.
‎Unamuno, beti esaten da, oso kritikoa zen bizkaitarrismoarekin. Eta egia da, inkultura, elizkoikeria, espainolen gorrotoa, etab., amorruz leporatu ahal zizkiola; hura kritikatu ezin duen puntua da, alabaina, arrazaren kapitulu pozoitua, Unamuno bera ez baita gutxiago arrazialista Arana Goiri baino, Sabin Arana hispanofoboa baldin bada ere gartsua, eta don Miguel hispanofilo sutsua. Maketo berba bera, arrazismo abertzalearen seinaletzat ailegatu ohi dena (politikoa), Unamuno-k aberastuberrien lorrinkeriatzat jotzen du (soziala):
‎Baina bi aspektuak ezin dira bihurtu bi errealitate bata bestetik beregain. Arrazaren balio biologista, beraz(" das physische Moment") 622, ez da izpirik ukatzen; bakarrik balio biologista bera ez dela biologista soila, ulertu behar da, Hegel/ Ortega-rentzat forma biologiko bat (natura) izpirituaren" bestea" (izpirituaren forma besterendua) baizik ez baita. Datu biologikoa ez da biologikoa, h. d., haren" egiazko" esanahia (laborategiko ikerketa itxitik landa behintzat), bera ez da biologista, naturalista, baizik kultural, historiko, filosofikoa.
‎Arrazaren balio biologista, beraz(" das physische Moment") 622, ez da izpirik ukatzen; bakarrik balio biologista bera ez dela biologista soila, ulertu behar da, Hegel/ Ortega-rentzat forma biologiko bat (natura) izpirituaren" bestea" (izpirituaren forma besterendua) baizik ez baita. Datu biologikoa ez da biologikoa, h. d., haren" egiazko" esanahia (laborategiko ikerketa itxitik landa behintzat), bera ez da biologista, naturalista, baizik kultural, historiko, filosofikoa. (Urrearen" egiazko" esanahia" izpirituala" da –ekonomiko, estetiko, sinbolikoa–, ez kimiko naturala; baina urreak gauza material, natural bat izatea ez du uzten horregatik, natural/ materiala izateagatik izpirituala ere izatea uzten ez duen bezalaxe).
‎teneis bo ni to con to ma te. Benetan uste omen zuen Bittorik ingelesez edo frantsesez zebilela, eta harro bueltatzen omen zen sukaldera, jatetxean bera ez balego zer gertatuko litzatekeen marmarka. Sukaldeko filosofoa deitzen zioten Luisak eta Doloresek, asko gustatzen zitzaiolako bizitzaren gorabeherez hitz egin eta Hamaika ikusteko jaioak gara gero!
‎gizon gazteak halako beharrak izaten dituela, eta hilabete luzetan emakume baten ondoan eta mendian galduta utziz gero, bada, zer esanik ez. Nik hartarako gogoa izanez gero bera ez zela espantuka hasiko, herritarrek kritikatuta ere berdin zitzaiola: " Jainkoaren teilatupean zaudete eta hark ere baditu aurreagoko lanak, munduko gaitzak konpontzen hastekotan".
‎Berak saldu zuen bere burua. Polonia Handia aldarrikatzen egoskortu zelako, hari eta besteari esaten ziolako bera ez zela Maltako zaldun etorri berria, lurralde haietan antzinatik sustraitutako familia bateko poloniar zintzoa baizik.
‎Nazka ematen zion janari hark, kide bat jaten ariko balitz bezala. Behin baino gehiagotan esan zuen bera ez zegoela era horretan ibiltzeko; itxurazko janaririk gabe nahiago zuela bertan geratu, bertan kieto, bertan kitto! Knudek animatu behar izaten zuen.
2007
‎Ikerrekin lehenengo muxua bera ez zen gaurko zure ukitua bezain fuertea izan. Ezta lehen aldiz sexua egin genuenean ere.
‎Venezian bada Venezia gehiago (Tiziano-ren Venus-en aurpegia bera ez ote da Andre Veneziarena?), eta ez dugu aipatu lehoia, errepublikaren sinbolorik zabalduena, ekialde mediterranear guztian topatzen duzuna. San Markos en inguruko elezahar horiek guztiek eta lehoiak harresiko ate gainetan edo kolumna mehearen puntan, etab., Veneziaren izpiritua?, mitoa??
‎Arrazoimenak, aldiz, egitate bera, nahimenaren gertakari gisa pentsatuko du. (Zuzenean nahimena bera ez dugu inon hautematen, baizik haren ondorioak; hots, efektu bat da, zuzenean hauteman eta interpretatzen duguna kausa haren obratzat, hura zergatiko libre legez ulertuz edo ezinbestekotasun naturalaren menpegabekotzat). Kausalitate naturala, batetik, eta kausalitate librea, bestetik, munduan eragintza pentsatzeko bi modu da.
‎Gero,, demokrazian?, frankismoaren kritika erraza etorri da, estudio historiko serioak ere eta nazio eta nazionalismoen ikerketak Frantzia eta Ingalaterratik heldu dira, eta desagertu egin dira fantasma nazionalak. Orain Estatua eta indibiduoak besterik ez dago; naziorik eta, ez, Estatua bera ez bada (oroit Kataluniako Estatutuaren edo Andaluziaren, errealitate nazionalaren, inguruko komeriez).
‎Nazionalismoa bidaiatuz sendatzen dela esan bide zuen norbaitek, eta jakintsuaren esaldi zuhur bat bezala hori errepikatuz jarraitzen du zenbait jendek, itxura guztiz bera ez asko, edo begiak itxita, bidaiatua izan behar duenak. Begiak zabalik bidaiatuz, izan ere, eta apur bat irakurriz!?, edozeinek ikusten duena, nazionalismoak eta izpiritu nazionalak zein fenomeno nahinon eta nahinoizkoak diren baita, kultura europarrean behintzat:
‎ere irakur daiteke: nolabait. Estatu nazional nazionalsozialista?; völkisch eta nazional horrela elkarri gehi badaitezke, bistan da, guztiz gauza bera ez direna.
‎du bere kategorien arabera), bestetik, ordea, mundua, erloju bat gabe, abere bat edo arbola bat da, organismo bat; egina barik, egin egiten ari da etengabe, bizia da, berak dagi bera zer den. Izadia bera ez dago geldi, forma berriak sortzen ari da; baina batez ere gizadia dabil beti ibili, geldiezin. Iraganak badu bere pisua, baina oraina ez du iraganak determinatzen, etorkizunak baizik (askatasunak).
‎Herder-en traktatu handia, ezagunki, Weimar ko periodoko Giza historiari buruzko ideiak da (1784), bere, humanitatearen? kontzeptu konplexu eta unibertsalarekin historia ulertzeko gakotzat396 Utzi egingo dugu, zuzenean gure gaia historiaren filosofia bera ez denez gero. Utzi egingo dugu, orobat, liburu horretan Herder-ek egiten duen bere garaiko ezagutza historiko eta etnografiko guztien bilketa itzela397 Garrantzizkoa guretzat da, hor historia interpretatzeko ez dela andre gizonaren adinen eredua erabiltzen, ezpada historia kosmikoaren kapitulu bezala tratatzen dela giza historia, hots, izar eta planeten konstelazioak, eta landareen eta abereen erresumak bezalaxe sortzen direla, naturaren produktu, gizon emakumea eta herriak, eta hozitzen dela kultura eta historia, dena jarraitasunean (adinen eskemak nazio bakoitzarentzat jarraitzen du balio izaten).
‎Literatura völkischean kapitulurik pintoreskoenetakoa da berau zalantzarik gabe. Baina ez da propaganda völkisch bulgarera edo politikora mugaturiko arazoa; aitzitik, pentsamendu antisemita kultu edo, zientifiko, arentzat ere behaztopa deabruenetakoa izan da, eta teologia protestantea bera ez du gutxi endredatu. Izan ere, mendebal aldea, h. d., modernitatea kristaua da (kulturalki bederen), hots, funtsean judua?
‎Beraz, bi koloretako arropa ikusi behar izan genuen, arropa urdin kolorea eta arropa arrosa kolorea. Bat bera ez gustatu, ordea, Elisa pinpirinari.
‎Kuriosoa iruditu izan zait beti norberaren izaera azaltzeko ohitura duen jendea. Guk bagenuen Almerian auzo bat, Gloria, La Glori, eguna ematen zuena bera ez zela kuxkuxeroa aldarrikatzen. Lau haizetara zabaltzen zuen mezua, nola esan.
‎Horrela kontatzen zizkion La Glorik gure amari auzoko txutxu mutxu guztiak, betiere amaren izen osoa ebakiz. Maria del Carmen?, eta aurretik argi utziz bera ez zela kontakatilu horietakoa. Horregatik aukeratu nuen Swedishness ikasgaia, La Gloriren bularrekin akordatuta, excusatio non petita haren atzetik.
‎Nekaneren boligrafoak sakratuak dira, horregatik harritu nau hainbeste mezularitzako motoristak eraman eta bera ez ohartzea. Bulego honetan lan egiten dugunok ondo dakigu ezin dugula bere mahai gainetik ezer hartu, edo berak artxibatu beharreko txostenetan erregistro zenbakia hizki argiz idatzi behar dugula, zirriborrorik gabe, akatsik gabe.
2008
‎Itxura batean komun baten antza izan zezakeen marrazkiak. Psikologoak gehiago marrazteko eskatu zion, eta marrazki bera ez, baina leku beraren beste marrazki bat egin zuen. Koherentzia handia zuten marrazkiek elkarren artean.
‎Nataliak, izan ere, bere harrotasuna zuen, Gerardorekin izan zuèn auziari neurriko erantzuna ematea exijitzen ziona: ezetz, bera ez zegoela triste hiltzeko prest; hil zedila Gerardo, nahi baldin bazuen, nahi ez bazuen ere bai?, bion artean gertatutakoan berak. Nataliak, ez baitzuen errurik!
‎Bilera haiek, berez, gai guztiak izaten zituzten solasbide: ehiza, markes jauna ehizazale itsua zen, kontsula ez hainbeste?, politika, Espainiaren eta Ameriketako herrien arteko harremanak, industrializazioa eta modernizazioa, markes jaunak noiznahi esaten zuen ezen bera ez zela ingeles bazkidearekin abiarazi zuèn meategiaren abentura hartan sartuko, baldin eta buruan Espainiaren modernizazioa eta garapen ekonomikoa izan ez balitu, pentsatzekoa den arren helburu lehenagoko bat ere izango zuela eragile:
‎–Ba, zera, motel, esan zuen Grayk?, arrazoia izango duk beharbada; baina bera ez bada erotu, orduan, garbi esango diat, neu erotu nauk.
‎Ikusten ninduen aurrenekoak ez ote zidan oilagorrari bezala lepoa bihurrituko? Nire ezkutatzea bera ez ote zen haientzat nire beldurraren froga, eta baita, beraz, nire zoritxarreko ezagutzarena ere. Akabo dena, pentsatu nuen.
‎–Bai, signore, beste hitzik ez zuen esan, bera ez baitzen inor Don Marcori ezer galdetzeko.
‎Une batez, tximistaren azkartasunaz, basoan aurkitutakoa guarda bera ez ote zen izango otu zitzaion, baina guarden jantzia ezagutzeko modukoa zen, eta hark ez zeraman halakorik. Arin galdu zuen indarra hasierako burutazioak.
‎hiltzailea eta hildakoa. Hiltzaileak bera ez dela izan, hildakoa isilik. Beraz, poliziak eskuburdinak jarri eta hildakoa darama itzalera denboratxo baterako.
‎Abertzaletasunaren hizkuntza praxia aipatu digu Garziak. Eta zer da hizkuntza giza eta gizarte praxia bera ez baldin bada? –Wittgenstein hizkuntza pragmatikaz mintzo da; hau da, hizkuntza praxiari dagokio bete betean?.
‎Militante politiko abertzalearen buruan hizkuntza gutxietsi eta politika handiesteko joera baldin badago, eta egon badagoela uste dut nik ere Garziak bezalaxe, ez ote genioke halakoari oharren bat edo beste helarazi? Izan ere, politikagintza bera ez ote da ba, besteak beste, hitzaren lantegian ontzen den fenomeno bat. Atera dezagun une batez politikagintzaren jarduna hizkuntzaren lantegitik, hizkuntzaren gizarte ekintzatik.
‎Nolanahi ere, Leizaolak euskal kultura idatzian egin dituen ekarpenak auzitan jarri gabe, kontraesan gogorregia iruditzen zait hainbeste maite omen zuen euskal hizkuntza etxean ez erabiltzea. Esanguratsua baita euskal literaturaren arloan bere ekarpentxoa egitea eta, bien bitartean, hizkuntza hori bera ez erabiltzea familia bizitza eratzeko eta ezaugarritzeko. Beste hipotesi batzuk baztertu gabe, ni honako honi lotuko natzaio:
‎Hortaz, politikaren eta kulturaren arteko ustezko dikotomia hori gezurrezkoa da. Kultura bera ez al dugu ba, ikusi dugun moduan, botere efektuak dituen faktoretzat definitu. Botere iturri gisa hauteman?
‎Izan ere, nahi izanez gero, gauzak atzekoz aurrera jartzeko ez baitago eragozpen handirik: hots, kultura bera ez ote daiteke izan ba hizkuntzak errealitate sozialarekin daukan hartu emanaren ondoriozko izakia. Ulertzekoa da, alde batetik, hizkuntzaren gaia kultura kontzeptuaren barnean kokatzeko daukagun joera.
‎Gaztela zaharraren sorlekuan gabiltza, baina ezer gutxi ageri digu errepideak. Gidatzea bera ez dago erraz, kamioiak nagusi, errei biko autobidea inoiz baino estuagoa begitandu zait erdian. Martxa moteldu eta segi astiro hegoalderantz.
‎Aldizkari batean irakurri berri dut adin batetik aurrera urtean zentimetro laurden bat laburtzen zaigula, erantzun nion. Baina bera ez zegoen txantxetarako, eta gutxiago inoren arrazoiak entzuteko.
‎Baina, era berean, zerbaitek esaten zidan bera ez zela egongo beti, liburuko marka betiko zela baina aita ez. Ikara sentitu nuen, aita galtzeko izua.
‎Niri berdin zait obra ehun aldiz zuzendu eta errepikatzea, baina pena ematen dit lana estropeatzeaz gain gotzaina bera ez dela nire ahaleginaz ohartzen. Gainera, gaixotu egin nintzen pasa den astean.
‎Bilera haiek, berez, gai guztiak izaten zituzten solasbide: ehiza –markes jauna ehizazale itsua zen, kontsula ez hainbeste–, politika, Espainiaren eta Ameriketako herrien arteko harremanak, industrializazioa eta modernizazioa –markes jaunak noiznahi esaten zuen ezen bera ez zela ingeles bazkidearekin abiarazi zuèn meategiaren abentura hartan sartuko, baldin eta buruan Espainiaren modernizazioa eta garapen ekonomikoa izan ez balitu... pentsatzekoa den arren helburu lehenagoko bat ere izango zuela eragile: bere garapen ekonomiko propioa eta pertsonala–, artea, familia, baita Madrilen bertan gertatutako edozein txikikeria ere...; bilera haiek, beraz, pribatuak izaten ziren, bi gizonen artekoak; etxeak ongi bereizitako bi zati zituen, eta bi gizonek haietako bat hartzen zuten, egongela zabal bat zeukana, zerbitzuko neskamea haien menera, jan edatekoak –pastak edo pastelak, kafea eta botila bat absenta– edo tabakoa –habanoak– ekartzen zizkiena eta etxeko jaunaren aginduen zain egoten zena, haren esku txilinari adi.
‎Nataliak, izan ere, bere harrotasuna zuen, Gerardorekin izan zuèn auziari neurriko erantzuna ematea exijitzen ziona: ezetz, bera ez zegoela triste hiltzeko prest; hil zedila Gerardo, nahi baldin bazuen –nahi ez bazuen ere bai–, bion artean gertatutakoan berak –Nataliak– ez baitzuen errurik! Bera behintzat, hitzari eutsiz, ostadarraren zazpi koloreekin jantziko zen aurrerantzean.
2009
‎Guztiaren hastapena Nahimena dela esaten badut, beste plano batean ari naiz hastapena ulertzen, ez Schopenhauer hori bera goraipatu duen Einsteinek munduaren hastapena ulertzeko duen plano berean. Kausaren galdera bera ez da sinplea: lehen filosofo grekoetan aurkitzen da nola (haientzat munduaren kreatzaile bat adiera biblikoan ez dago, baina) hastapenaren kausaren itaunak berak laster esanahi diferenteak hartzen dituen:
‎Joko/ jolasean bakarrik dabil gizon emakumea guztiz libre Natur legeen bortxatik adina lege moralaren hertsaduratik; han bakarrik da guztiz gizon emakume, guztiz bera, dio Schillerrek(, er ist nur da ganz Mensch, wo er spielt?). Ikerketa zientifikoan andre gizona, bera ez denaz ari da, zer besteaz, beste horren baldinpeko; ederraren sorketan, aldiz, bere buruaz edo nor beraz bakarrik enplegatzen da, eta enplegatu ere guztiz aske (Schleiermacher). Gizakiak, bada, bat egiten du askatasunarekin, eta askatasunak bat egiten du kreazio estetiko librearekin (beronen adiera zabalean:
‎Nagusiek bultzatu zuten Elorri ateratzera. Hala ere, haiekin liburu bat egiten, bera ez zen ausartzen. Horrela ezagutu nuen nik.
‎Egin ditu saio batzuk, egin, Salbatoreren manera epikoan, haren poema bukatzen den puntuan, berak jarraitu balu bezala santutegiko historia?, Arantzazu berriko obra benetan epikoak kantatuz (E, 31, 32, 33 zenb.). Ez da gaizki moldatzen. Elegia bikaina paratu dio dorre zaharrari gorazarrea manera horretan (E, 186 zenb.). Hala ere, bera ez dago gustura. Hori ez da bere gaia eta ez bere moldea.
‎joan den eran profesa eta ordenaziora arte. Bitorianoren enkarnua, bera ez zena bilakatzea izan da. Urteak geroago, bere buruan segurantzia sentitu ahala bakarrik ausartu da bere barnera itzultzen.
‎Hein horretan, ezer ez, da?. Alderantziz ere, ordea, gauza bat edo gertakari bat, bera ez da zentzua (edo, nahi baduzu: ez du), baina zentzurik gabe deus ez da.
‎Zein da egungo gatazka politikoen zentzua? Egungo fede arazoena?... a) Zentzua, bera ez, da, ezer, baina zerbait izan ahal izatea berak posibilitatzen du. b) Zentzua alde guztietara irekia da, mugagabeki.
‎Zentzua horizontea da. Horizontea bera ez da ezer; baina horizonterik gabe ezer ez da ezer.
‎H. d., erlijioaren (Jainkoaren) ukoa bera ez ote da erlijiosoa izaten batzuetan, edo askotan. Are apostoliko eta proselitista ere?
‎arbolak (HGB, 47). Orbelaun utzi eta, Bitoriano bere biografian nola ahalegindu den, bere buruari bera ez zen norbait bilakarazten, halaxe Euskal Herriaren historia haren alienazioaren historia da: –herri bat dugu egin/ kanpotarren lerroz (bis),/ euskal oinarri xumez/ lotsa ginalakoz?
‎Bere obra gelditu zaigula esango dugu. Jada, bera ez. Begietatik, aurpegi ilunetik eta jestuetatik, pertsona osoari poesia zeriona.
‎Iliadako Lehen Kanta hori lezio maisuzko bat bezala da, grekoek nola zeukaten Natura, Jainkoak, Gizakia hiru aldeekin triangelu bat, errealitate osoa elkarbatean biltzen zuena. Poetaren inspirazio, irudimen, oroimena, ahalmen naturalak dira, baina Naturak, ez dakigu zergatik, batzuei eman dizkie eta besteei ez, edo batzuetan bai eta beste edozein momentutan ez; hots, Naturak, berak nahi zuenari eman dizkio dohainok, eta printzipioz dohainok ba omen dauzkanak ere, ez ditu guztiz bere eskuko eta bere gogarakoak, bera ez da haien jabe eta nagusi arbitrario. Horregatik poetak, lana hastera doanean, indar naturalok, bere jabetza osoko ez daudenok, nolabait beregandik at dituenok?
‎Armentiak iradoki bezala, istripua izan ote zuen? Hala balitz, bera ez litzateke erruduna. Bai, koldarra eta berekoia zen halakorik pentsatzea, baina Anak ergel baten antzera jokatu zuen.
‎Beste laurak. Agate ez dago ziur baina uste du, bere amaren hitzetan bederen, bera ez dela, umea, dagoeneko.
‎Baina zure erakusketa bihar zabaldu behar dute esaten diot, burura datorkidan lehen gauza. Baietz dio, zabalduko dutela baina bera ez dela egongo.
‎Ez omen zuten inoiz jakin tipoa nor zen. Edo bera ez zen enteratu behintzat. Beste arrantzale batek baietz esaten du, jakin zutela nor zen baina ezin duela gogoratu.
‎Ez zidan erantzun. Andre bat zegoen atean, lehengo aldiko atso bera ez al zen?, nire bidea oztopatuz, joan ez joan.
‎Eta azkenean, Ugarteren ohean lotan bukatuko nuen, eta Ugartek egongelako sofan, hankak zintzilik zituela. Ugarte bera ez zen aurkakorik esatera ausartu. Ezagutzen zuen hark ere bere ama, noski.
‎Ondoko lauzpabost segundoak bizitzako mementorik zoriontsuenetakoak bezala oroituko zituen Domingok; Domingo, izan ere, hilabete bakarra zeraman arren, itota sentitzen zen, batik bat Besatroncosen jardunagatik, hainbeste estutzen zituen sarjentuak soldaduak; baina, bera ez ezik, konpainiako soldaduak ere, gutxiago edo gehiago, potroetaraino zeuden potrozorri hartaz: esan nahi baita Domingoren garaipena ez zela berea bakarrik izan, bere kideena ere bai:
‎ez duzu mundu guztiari zeure desgrazia erakusten ibili beharrik, seme? nahiz eta bera ez zegoen erabat ados: alde batetik, bai, amaren arrazoia arrazoizkoa zen?
‎Armada, beraz, nik ezagutu dudana, kaka zaharra da!?; gero, ordea, aitari emandako hitzaz oroitu. Domingok bere bizitzako ametsari (pilotutzari lotutakoari) heldu zionean, ezin hobeto portatu zen aita? eta orain zer?, bera ez al zen, ordainean, aitaren nahia betetzeko gai izango, fabrikan behar bezala lan eginez?, eta, borondatea zuhurtasunaren mende jarrita, amorruaren sua amatatu, eta halaxe esan zion aitari:
‎Adak bazekien, bai, Txaro irakurzalea zela, bera ez bezala. Adak, izan ere, izeba Ernestinak irakurritako ipuinak berrirakurtzen zituen umetan, baina, handik aurrera, kasik ez zuen ezer irakurri.
‎eta bera ere, betaurrekorik gabe, itsu baitzegoen une hartan, gero zorte ikaragarria izan bazuen ere, bere ezusteko erreakzioan Abelardo harrapatu baitzuen, betean harrapatu ere, hura k.o. utziz; bazirudien, beraz, bere ordua iritsia zela, besteen errekonozimendua jasotzekoa, txalo eta zorion, baina ordu hura ere iritsi orduko joan zitzaion, antza, konortea galdu orduko ostu baitzion Abelardok protagonismoa, Damasok handik bizpahiru minutura berreskuratu zuena Abelardo bere onera etortzean: hura, baina, ez zen jada gauza bera, jantzi berria eta adabakiz josia gauza bera ez diren bezala; bizitza osoan horrelako memento baten zain egon, etxeko bigarrena baitzen Damaso, azken batean: hirugarrena eta laugarrena ere bai, sarri askotan, beste anaien atzetik?, eta horratx!
‎Adak, ordainean, ezintasun nabaria erakusten zuèn keinua egin zuen, gero eta areagotu zuena, bisaian sufrimenduaren irudia moldatu arte: ezetz, bera ez zegoela jolasetarako, balizko itoaldi batek, uste baino gertuago egon zitekeenak, ez baitzion jolaserako tarterik uzten; egia zen aldameneko mahaian zegoèn emakume batek, arestian zigarreta bat erre zuenak, halako irri errukitsu bat luzatu ziola, esanez bezala: –Ni ere hortik pasatu nintzen, gaixoa, eta ongitxo ulertzen dizut?, baina joan zedila emakume hura ere antzarak ferratzera!; Ada, egia esan, haserre zegoen, Txarori halako zerbait esateko puntuan ere bai, beharbada:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia