Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2.488

2000
‎Ipar Euskal Herrian orain, ONU eta Unescok giza eskubideez eskatzen dutenarekin bakarrik balia gintezke. Baina ez da gutxi, zeren otoi eta oroi horiek mundu zabalerako gomendagarri ematean Frantzia bera ere sinatzaileen artean partaide izan zela eta hortik sortzen zaiola erantzun beharra. Eta horretarako, adibidez, Europaren Batasunean bertan ereduak aurkitu ezinik ez dugu, besteak beste Aosta eta Tirol; beharbada Suitza dugu adibide hobea eta lehenagokoa, Helvetiar federakuntzak bertako lau hizkuntzak ofizialak izan zitezen, joan zen mendearen lehen partetik, Konstituzioan jarri zituen arau egokiak direla eta.
‎Baina ez gaude ziur Gasteizen jaioa ote zen. Bere anaia gazteagoa, Diego, Burgosen jaioa baitzen eta zenbaitek uste dute han jaioko zela Frantzisko bera ere. Baina ez dugu horren lekukotasun zehatzik.
‎Dena, guztia, bere bidaia osoa hantxe, Txemaren eskuetan. Eta bera ere Eiderrekin bidaiatzen ari zela iruditzen zitzaion, Euskal Herritik irteterakoan baino hurbilago sentitzen baitzuen bere neskaren presentzia. Gero eta hurbilago nabaritzen zituen, era berean, Eiderren keinuak, irriak, hitz egiteko erak. Egunerokoa irakurtzearen esperientzia zoragarria bezain mingarria egiten zitzaion.
‎Zergatik ez zuen Eiderrek gauza bera egingo bere azken maitalearen atxiloketaren berri egunkarietan izatean? Azken finean, bera ere atentatuaren lekuan egon zen, konplizea zen legearen ikuspegitik. Eta bere bila joan zitezkeen, bai indar polizialak eta bai paramilitar unionistak.
‎Jakin izan balu, bera ere joango zen lasai asko, Dublinetik Cashelera eraman zuen autobusean mila pezetatik gora utzita baino hobeto. Zazpi pound eta erdi.
‎Baina amorioaz izanen dugu, bai, gerorat ere, zer mintza eta zer asma eta, inguru minguruka ibili gabe, derradan ezen festa eguneko bazkari ezin joriagoan, oreinkia zerbitzatu zigutela, eta nik ez nuela dastatu ere egin, zeren oreinaren begi iraungi bi haiek baitzetozkidan gogorat, gogoa bera ere erroetarik kentzerat.
‎Eta jaun Albert Etxegoienen anaia hura egun batean Maulerat ezkondu, eta badirudi ezen bere ondasunen garraioan kutxatxoa gurditik erori zitzaiola, eta halaxe galdu zuela gutuna. Eta Henrikek hartu desgustua izugarria izan zuan, zeren bera ere protestant baitzen, eta zeren, halatan, biziki estimatzen baitzuen karta hura, halako moldez, non bere morroietarik batekin itzuli eta gibelatu baitzen, haren bila... alferrik. Baina goazen apurka...
‎" Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat eginen ez ote duen...", eta, nahiz eta mementu hartan ez nion ulertu, aitzinago izanen nuen, bai, hitz haien argiak eta itzalak bereizteko parada: edo, ez al da egia ezen mutur batean itsuturik dagoenak halaxe ikusten ohi duela erdigunea bera ere, bertze muturrarekin bat eginik. Eta haren jarraikian erran zidan:
‎Baina, gure etxeko ardi beltzarenganat eta haren lagunarenganat itzultzen naizela, jakinik ezen Jacques Lefèvre d’Etaples erreformatzaile ezaguna Parisko unibertsitateko irakaslea izan zela, zuk zeure gutunetarik batean aditzerat eman zenidan bezala; jakinik, halaber, ezen hari esker eta hark bere inguruan bildu zuen taldeari esker hedatu zirela Lutheroren ideiak Frantzian; eta, jakinik, finean, ezen talde hartako kideak izan zirela bai Farel —Kalvinen lagun sonatua— eta bai Margarita Nafarroakoa ere; galdetzen dizut: Jacques Lefèvre d’Etaplesen ikasle izan ote zen Joseph Elizanburu delakoa han Parisko unibertsitatean, eta irakaslearen talderat bildu ote zen geroago han Méaux en, halako suertez, non Nafarroako erregina bera ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan baitzezakeen. Zeren hipotesi honen arabera posible baita...
‎Bai, badakit ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta hark ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta bai hartu bertzeei, etx... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
‎Eta neuri, aita Bartolomeren hitzek osaba Joanikoten bertze hitz haiek oroitarazi zizkidaten lehen mementuan, noiz eta lengoiaz eta lengoaien erabilpenaz mintzatu baitzitzaion jaun Marceli: " Eta, azkenean bihurtzen dugu bizitza bera ere bizitzaren metafora, edo, hobeki, bizitzaren metaforaren metaforaren metafora". Eta eliztarren hasperen eta nigarrak gero eta ugariagoak egin ziren, eta, halako batean, giro arnastezinak kutsaturik eta larriak harturik, bat batean, barrenean boz bat itzarri zitzaidan, halaxe galdetu zidana, osaba Joanikotek irakatsietarik harat:
‎Halarik ere, erran behar dizut guztiz sinetsia nagoela ezen Nafarroa osoa apurka gaztelaniaren alde jarri genukeela, nola egin baitute jada Nafarroako handikiek eta noble gehienek, guztiek ez erraiteagatik, zeren eta gaztelania baita Espainiako inperioaren hizkuntza, mundu zaharra eta mundu berria uztartzen dituena. Berdinzki erran diezazuket ezen Kristok manatu zigula mundu zabalerat eraman behar genuela haren dotrina, eta, nola gaur egun gaztelaniaz den mundu zabala, eta gaztelania bera ere den mundu zabala, ez euskara, hala, gaztelaniaren alde egoitea da Jainkoaren alde egoitea, mundu osoaren ebanjelizatzeko.
‎Eta, gaueko amesgaizto lizun haietan ere, jaikitzen nintzen ohetik, hartzen nuen zigorra, muturrean burdinazko bola tipi puntadun batzuk zituena, eta astintzen eta zehatzen nuen bizkarra, malkoak begietarik isuri arteraino. Azote haiek, haatik, airean txistu egiten zuten arren eta airea bera ere ebakitzen zuten arren, ez zuten, guztiarekin ere, gorputzaren eta arimaren arteko lotura ebakitzen, eta, halatan, penazko eta damuzko nigar haien ondotik bozkarioaren eguzkiak bere izpietarik batekin ferekatuko ninduela uste izaiten nuen bakoitzean, aldiz, imajinazinoaren hegazti beltza sartzen zitzaidan berriro kontzientziaren eguteran itzal egiterat.
‎—Goia eta behea ezin direla nahastu uste duk hik, Martin, eta zuk ere halatsu, Graziana, eta hori dela araua... baina ez al zen Jesu Kristo ere goiak eta beheak nahasterat etorri? Eta ez al zen Kristo bera ere bertze Maddalen baten laguna izan. Eta ez al dakizue fariseoei erran ziela ezen publikanoak eta putak aitzinetik izanen zituztela zeruko erresuman?
‎Vanitas vanitatum et omnia vanitas. ...labak garen, eta hitzak, orobat, gure seme alabak diren, hala, denboraren bilobak dira haiek —eta denboraren menekoak, beraz, gu bezalaxe—, baita hitzik handiusteenak eta ustez handienak ere; eta nola, bertzalde, gorputz orok bere baitan duen ereinik denboraren harra, denborarekin indartzen eta bortizten dena, kementzen eta adoretzen, halako suertez, non, lehenago edo berantago, gorputza bera ere guztiz jaten duen eta itxura kanpo ederra ezabatzen, hala, berdin gerta liteke hitzekin. Zeren eta hitz bakoitzak ere bere gorputza baitu, bere baitan eta bere gerizpean har ttipi ikustezin bat aterbetzen duena, eta handituz eta handituz joan daitekeena, baldin hitzak, hanpatzearen hanpatzeaz eta erabiltzearen erabiltzeaz, higatzerat eta galtzerat egiten badu.
‎Baina zezena, halarik ere, kementsu zegoen artean eta, aitak zaldi gainetik zirikatu zuenean, indartsu abiatu zen hura... harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil mutu geratu zen arte. Derradan ezen orduantxe egon nintekeela, nehoiz egoitekotan, aitaz harro, zezen kontu harekin, iduriturik ezen Iliadako, Odiseako edo Greziako bertze edozein historiatako zeinahi heroiren ahaide izan nintekeela —ez al zen, bada, Zeus bera ere zezen historia haietarik batean ere nahastu, noiz eta zezenaz mozorrotu baitzen, Europa zeritzan neskatxa bahitu eta Kretarat eraman ahal izaiteko? — baina, ondikotz, tiroaren eraginagatik aitak gibelerat egin zuen... hain gibelerat, non zalditik erori eta hantxe geratu baitzen, ipurdi gainean, lurrean iltzaturik bezala, grabitate indarraren meneko hura ere, jauregiko jaun eta jabe zen a... Eta egiaztatzen nuelarik, gisa hartan, ezen harrotasunetik ahalkerako bidea ezin laburragoa dela, txalo, biba eta bertzelako oihuen artean, irri bat baino gehiago ere entzun ahal izan nuen, tragediaren hariak eta komediarenak orduan ere korapilaturik eta bat eginik.
‎Eta, hatsarrean osaba eta ni bakarrik joaiten hasi baginen ere, handik aitzina behin baino gehiagotan ikusi izan nuen aita bera ere eta Mattin.
‎Ohartu ote zen, bada, osaba Joanikot, zalantzaz josia nengoela eta ez nekiela norat jo, nahiz eta iduri egin nezakeen ezen osabaren kide ezin leialago nintzela? ...abaren hitzen bidetik, gero eta klarkiago ikusten nuen ezen ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean eta alde baterat edo bertzerat jo... zeren eta, Italiarantz abiatu aitzineko denboraldi laburrean, behin baino gehiagotan ikusi izan bainituen aita Bartolome etorri berria eta osaba Joanikot kontrakarrean, buruz buru, etsai ozpinduak balira bezala, nor bere muturrean, urrats bat bera ere gibelatu gabe, batek antsiarik ez zuenaz antsiatzen eta enkoniatzen zelarik ber tzea.
‎Eta hala zihoazkigun lehen egun haiek, baketsu eta jabaltsu, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen Alessandro eta osaba Joanikot eztabaida bizian ari zirela popako gazteluan. Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean, zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere.
‎—Matematikak dioena, ordea, berez eta halabeharrez gertatzen duk, eta ezin gerta daitekek bertze modu batean, zeren eta matematikak ez dik huts egiten. Edo ez al dakik matematikak egiten duela filosofia naturala bera ere naturaz gaindiko.... Matematikak huts eginen balu, Jainkoak eginen luke, eta hori ezinezkoa duk...
‎Eta ni ere, paradoxa haren aitzinean, zurturik bezala geratu nintzen... Ordea, urteak aitzina doazkidan neurrian, ongi bai ongi ohitu behar izan dut paradoxa horretarat, zeren eritasunean eta zorigaiztoan ikasi baitut ezen badirela huts hura baino hutsagoak diren hutsak, espazioa ez ezik denbora bera ere eta bizitza bera ere bete dezaketenak eta betetzen dutenak. Baina ene arimak deus guti zekien orduan hartaz, zeren gazte bainintzen eta zeren gaztetasunaren indarra bainuen, hutsaren gainean jauzi egiteko...
‎Eta ni ere, paradoxa haren aitzinean, zurturik bezala geratu nintzen... Ordea, urteak aitzina doazkidan neurrian, ongi bai ongi ohitu behar izan dut paradoxa horretarat, zeren eritasunean eta zorigaiztoan ikasi baitut ezen badirela huts hura baino hutsagoak diren hutsak, espazioa ez ezik denbora bera ere eta bizitza bera ere bete dezaketenak eta betetzen dutenak. Baina ene arimak deus guti zekien orduan hartaz, zeren gazte bainintzen eta zeren gaztetasunaren indarra bainuen, hutsaren gainean jauzi egiteko...
‎Baita kezkaturik ere, zeren baitzirudien ezen urtebete zeramala Pedroren amak semearen berririk jaso gabe. " Urtero bi gutun jaso izan ditugu, baina azken boladan bat bera ere ez", erran zigun hark, gaineratzen zuela: " Gutun guztietan eta urtez urte erraiten zigun ezen aitzina zihoala, eta esperantza zuela ezen, urte batean ez bazen bertze an, etxerat itzuli ahal izanen zela, bertze Rafael bat bihurturik eta aitari emanikako hitza beterik.
‎Eta, baldin huts egiten bazuen, bere hutsaren berri emaiten zuen, nola eman baitzuen negozioak gaizki joan zitzaizkionean, geroago jakinaraziko dizudan bezala. Eta, anitzetan, harreman pertsonalak negozioa bera ere baino aintzakoagotzat hartzen zituen. Eta horrek bat baino gehiago ekarri zion.
‎ez zuela deus ere gordetzen, alegia, eta zen bezalakoa onartzen zuela etxeko iragana... nahiz eta ez nagoen oso segur, zeren eta iragan hark bere kontradikzionea baitzuen, kontzientzian barrena itzal bat bezala luza zekiokeena, eta uste dut ezen itzal hark ere egitekorik aski eman ziola, ez dakit bizitza osoan, baina bai bizitzaren azken aldian. Eta segur nago eta gero eta segurago nago ezen itzalpean nahi izan zuela itzal hura, baina ezin izan zuela, halako suertez, non itzalak itzali baitzuen aitona bera ere, finean.
‎Eta lehen gozamen eta bozkario iturri zitzaidana —pintatzea eta, alegia— sufrimendu eta gogogabetasun bihurtu zitzaidaan. Zeren Michelangelok bete baitzuen neurria, eta sobera ere bete gainerat, edertasunaren ontzia gainezka utzirik, eta nik ez nioan, halatan, artearen munduari zer emanik ez zer eratxikirik, xorta bat bera ere ez. Eta, muga haren aitzinean, paralizaturik bezala geratu ninduan, urrats bat eman ezinik... zeren, erranak dioen bezala, Non progredi est regredi...
‎Eta ezetz erraiteko gogoa etorri zitzaidan, baina ez nintzen ausartu. Eta nik ez dakit bera ere oso pozik ote zegoen, zeren, eskaileretan goiti gindoazela ere, bere burua zuritu bertzerik ez baitzuen egin: " Zer uste du saindujale horrek, ni hain inozoa eta hain inozenta naizela?
‎Bai, egia da hori lehen izan zela eta, urte batzuetarik honat, gauzak aldatzen ari direla, eta Elizak ere bere neurriak hartu dituela, Trentoko kontzilioaren ondotik partikularzki: ikusi bertzerik ez dago aita Bartolome eta don Laureano bera ere zer lan bikaina egiten ari diren hemen Urbiainen... Baina, igandeko solasaldi hartan gertatu zenagatik eta haren txakurtxoak egin zuenagatik ere, ez genuke Joanikot galdutzat eduki behar.
‎izan ere, ez ote gintuzke jakintasunak libre egin behar —beldurraren atzaparretarik libre, bereziki—, eta harenak ez ote ditu, aldiz, giristinoak legez lege eta arauez arau lotzen, baliatzen delarik, haien zuritzeko eta justifikatzeko, hainbat konparazinoz, zeinek ez baitute bertze asmorik ez bertze xederik beldurraren sortzea eta erroetaraino sartzea baizen? Eta lotzen gaitu handik eta hemendik, eta lotzen digu eta hersten digu azkenean ahoa bera ere, erran ez dezagun libre egin gaitzakeen hitza. Zeren, ahoa hersten dizutelarik, mututzen zaituzte eta arnasgabetzen, eta hiltzen dizute hitza; ordea, nola hitza haragi egin baitzen, ez ote genuke hitza haragian errotu behar...?
‎...gertzen zituela, eta hirutasun hark Trinitate Saindua sinboliza zezakeela, edo arimaren potentziak, edo, hobeki, Kalbario mendiko hiru biktimak, zeren Kristo bi ohoinen artean guritzifikatua izan baitzen, eta ohoinetarik batek eman zion bere arimaren argi guztia —ilargia ere argiz betetzen zuena—, eta bertzeak bere maradizinoen iluntasuna baizik ez, zeinak iluntzen baitzuen arras ilargia bera ere.
‎...ardurari eta haren dilijentziei esker izan ez balitz, zeren aitortu baitzuen hark, ene kontra jokatu zèn judizioan, ezen hamaika hamabi urtez ezagutu ninduela eta kontzientzia oneko gizona nintzela, giristino zaharra, ohorezkoa, eta ez dakit zenbat gauza gehiago, eta neke eta gaitz egiten zitzaiola, halatan, ni nehor hiltzeko gai izaitea, defentsa propioan ez bazen, eta guztiz sinetsirik zegoela bera ere, falsoki akusatzen ari zitzaizkidala.
‎...inintzen, bertze bide batzuk —spiritualagoak, nolabait erraitearren— urratu nahi nituelako, eta Jainkoari promes hura egin niolako, zeina Antonio Ibarbiarekin batean berritu bainuen, biok zin egiten geniola elkarri ezen guztiz entseiatuko ginela, han geundeneino, mundu ustez lohigabe haren ez kutsatzerat, ez likisterat, eta ez hidoiztatzerat; halatan, bada, ez nuen emazteki haietarik bat bera ere ukitu, haiekin iragan nituen hiru urte luze haietan.
‎Eta bizkaitarra, ohi bezala bera ere, irri karkaraka hasi zitzaion, albotik erraiten ziola:
‎Zeren baitzirudien ezen ordu arte hain kontra izan nuèn Fortuna bera ere neure alde eta fabore jarri zela behingoz, noiz eta heldu bainintzen jaun Ve nancio Roblesen etxalekurat, zeina baitzegoen Nueva Andalucíako iparraldeko kostatik hurbil, Cumanátik ez oso urrun.
‎Zeren ezagutu izan ditudan ez baitut bat bera ere ezagutu menekoak eta manukoak ongi tratatzen zituenik, don Venancio Robles izan ezik.
‎izan ere, nola gizona kalakari hutsa den, hala asmatzen ditu metafora berriak, metaforen metafora direnak, edo metaforen metaforen metafora. Eta, azkenean bihurtzen dugu bizitza bera ere bizitzaren metafora, edo, hobeki, bizitzaren metaforaren metaforaren metafora.
‎—Ordea, mundu errealean euritakoak eguzkitako bihur daitezke, eta eguzkitakoak euritako... eta hori hala bada, zergatik ez du eguzkiak euri eginen, eta euriak eguzki...? —erran zion jaun Marcelek, erdi txantxetan jada, irriz bera ere.
‎Pedro Huizi osabaren gaztetako lagun handi bat zen, Abel Huizi letratuaren semea zena eta Ubarneko damarena, zeinari Sagrario Landaluze baitzeritzan. Ez dakit bertze nonbait erran dizudan, baina emazteki ohiz kanpokoa zen Sagrario, zeren eta, familia onekoa zen arren eta irakurtzen ere bazekien arren, magiaren munduak erakartzen baitzuen, halako tailuz, non bera ere, denboraren denboraz, azti bihurtu baitzen, inguruko jauntxoen artean bere eragintxoa izanen zuena. Eta Abel Huizi, bertzalde, Sagrarioren senarra, aitona Nikolasen laguna izan omen zen eta jauregiko kontu batzuk ere eraman izan omen zituen, eta, hargatik edo, behin baino gehiagotan etorri izan omen zen jauregirat, bere seme Pedro Huizi ondoan zuela.
‎—Mundu honetan, ordea, hitza bera ere hitzik gabe gelditzen duk, ezpataren aitzinean... —erran zidan aitak, irri axolagabe bat ezpainetan.
‎Eta esmeraldak duen berezko edertasun hori, zalantzarik ez, numeroei lotua dago, eta haien ondorea da —esmeraldaren berezko numeroena—, zeinek pisuaren, konposizionearen eta kristalaren estrukturaren berri emaiten diguten. Eta hala da, eta ez dago bertzerik, zeren eta numero horiek aldatuko balira, galduko luke esmeraldak forma, galduko luke distira, eta bihur tuko litzateke edo harri arrunt bat; poetak eskaini kantuaren letra aldatuko bagenio, berriz, edo izena bera ere, berdin eginen luke dir dir... Jaun Marcel:
‎Eta hala egon zen handik aitzina, hitz bat bera ere erran gabe setenbre osoan, bere hutsean amildua, hostoaren eta lorearen ondoren fruiturik jasan ez duen zuhaitz idorra eta probetxu eskasekoa balitz bezala, galdegite guztiei gor eta sor, begiak urrun, medikuengan zuen fede apurra galdurik, erreumak hezurretan eragiten zion minarekin kexu eta arranguratsu, ai eta oi, oi eta ai, orga kargatuaren arroda iduri...
‎Izan ere, halakoa da bizitza: batzuetan, iragaiten dira gauak eta egunak, hilabeteak eta urteak, iragaiten dira haizeak eta kontra haizeak, eta badirudi ezen ez dela deus ere gertatzen; ordea, bertze batzuetan, gauzak eta gauzak gertatzen dira epe laburrean, guztiak baterat, denbora bera ere uholde batek hartua baletor bezala, nola gertatu baitzen aldi hartan.
‎Hura zen primua eta herederoa, eta ni kateko bigarrena, eta bazirudien ezen naturaleza bera ere ados zegoela ordenamendu harekin, nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik balego bezala, zeren mutil sendoa baitzen hura, harroin baten antzekoa, ni mehea eta arina nintzen bitartean; edo, bertzela erranik, enborra eta zentroa zen Mattin, eta ni adaska eta bazterra; hark zituen indarra eta boterea, nik hitza eta behakoa; hark bere bizia bizi zuen eta begi guztiak zituen gibeleti... Baina, naturalezaren partehartze badaezpadako hartaz gain, aitak edo amak, edo etxetik iragan ziren hiru prezeptoreek ere —don Frantziskok, jaun Marcelek eta aita Bartolomek, nork bere denboran— noiznahi den oroitaraziko ziguten, bertzenaz ere, ezen moduak eta moldeak zaindu eta guardiatu beharra zegoela, eta tratu hartan beti emanen zioten anaiari lehentasuna, bietan lehena zelako, Urbiain go hurrengo jaun eta markes balizko.
‎...kontsultaren bat egin behar izaiten zuenean, edo koadroen batetik bertzerat garraiatzeko orduan; ikusirik, bertzetik, ezen osaba Joanikotek lehendabizikotik erakutsi zuela gaztetako lagun zaharra dorretxean hartzeko nahia eta desira, ez soilik hari lagundu nahi ziolako, baina pentsatzen zuelako ere modu ezin hobea izan zitekeela hura bere asmoen aitzinatzeko; eta ikusirik, finean, ezen Pedro Huizi bera ere akort zegoela, hatsarre hartan bai bederen, osabak pentsatzen zuenarekin; biak ala biak deliberatu ziren azkenean elkarrekin bizitzen jartzerat, osabaren dorretxean. Osabak goian zuen bere studioa orduko, eta Pedro Huizirena beheko solairuko gela handian egokitu zuten, zeina goiti beheiti berritu baitzuten, Pedro lanari taxuz lot ahal zekion:
‎Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri. Eta zerbaiti heldu nahi nion, eta ez nuen heldulekurik, zeren sekeretuaren gorputza ikustezina baita, eta ohartu nintzen, azkenean, ezen harrointzat nuen lurra bera ere bertze amesgaizto bat zela, errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.
‎Edo haien hitzetan: arestian aipatu dizkizut elkarri erran zizkioten barkamenduzko hitzak, eta, orain, berriz, Maddalenen bertze hitz batzuk oroitaraziko nizkizuke, noiz eta egun batean bera ere osabari desterruaz aritu baitzitzaion, nihaur ere entzule nindukala:
‎Ordubete erran dut...? Ezta mementu bat bera ere!, zeren neure etxea izan baitut atzerri, neure etxea otserri, eta zeren zaldia atarian baitut, eta orain berean eginen dut alde! Baina, joan baino lehenago, gutun bat eman nahi nizuke, osabak zuri skribatua, bere burua hiltzeko erabakia hartu baino lehen...
‎Zeren, alde batetik, jainkosa baten gorputza baitzuen, eta jainkosen lurrak behin ukitzeko egin ziren, ez gehiagotan, eta nik behin ukitu nituen lur haiek; eta zeren, bertzetik, gertaki haiek oroitzen ditudalarik, irri egiteko gogoa baitatorkit... eta irri egiten dut orduan gertatuaz, eta irri egiten diot neure buruari, ez ankerki eta krudelki, baina urrikalki eta amoroski. Eta ez al zaizu iduritzen ezen geure buruari irri egiten ikasiko bagenu eta geure burua maitatzen eta onerizten, bertzeak ere maitekiago maitatuko genituzkeela eta, halatan, gerla gutiago izanen genituzkeela, eta Inkisizionea bera ere soberan legokeela?
‎—Bego, Eduk jakin nahi din txabiskea ixten dunanean bera ere geldi daitekeen.
‎—Ez nauk haren mando zaharraz bakarrik ari. Paratxutista ilaje eta jakanarru beltz horiekin museoren bateko beira arasa baten gibelean egon litekek bera ere.
‎Barraren gibelaldean Antonio dugu, beti bezain Musu triste. Eskalatzaileari galdegin diot zerbitzariak hor gelditu behar ote duen emakumea eta biok zerean ari bitartean, eta hark, besapeko karpeta zabaldu eta han irakurri ondoan, baietz erantzun dit, zerbitzaria ez ezik bera ere hortxe egonen dela. Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri arra batean.
‎Ez duk harritzekoa, bertzalde, opari pozoitsua baitzen. Lapurketaren salaketa bera ere egin gabe zuelarik, pentsa zer nolako argibideak eman zizkigun, atsoa erreklamatzera etorriz gero!
‎Are bitxiagoa zen bera ere hor ordu horietan egotea, baina ez nion horrelakorik ihardetsi.
‎Alabaina, lau osaba, hiru izeba eta hamasei lehengusuren begi luzeei ezin itzuriz ibiltzea hiritar biziaren anonimotasun preziatuaren kontrako atentatua zen niretako, Orwell irakurri gabea nintzen garai hartan ere. Herriko mutiletan adimen iluneko basajaun kumeak baizik ez nituen ikusten; hirian gelditu edo, guk ez bezala, oporrak kostaldean egiten zituzten ene lagunak —Karlos Ripodas" Charly", Fernando Soria" Ximurra", Anjel Urtxipia" Ttipi", baita Manuel Sarasa" Potzolo" bera ere... — saiatuta ere ordezka ez zitzakeen jendaila. Hango neskez, haien iheskeria —lotsa?
‎Gero eta ozenkiago mintzo, bezero urrien arreta bereganatzen ari zen. Antonio bera ere, arruntean ororendako ezaxola, bere begi beltzen asperdura malenkoniatsu guztia eskaintzen ari zitzaigun, programatu gabeko sugetzarraren ikusle.
2001
‎Txiru, eskolako mutilik guapoena konkistatu zuen gure Trinik eta, futbol zelai zaharrean autoa aparkatuta, hantxe egin zion Trinik estreinako felazioa Txiruri. Esan zigunez goragalea etorri zitzaion zakila ahoan sartu eta ia eztarriraino iritsi zitzaionean, baina gero, Txiruren hasperen eta deiadarrak entzunda, bera ere eszitatzen hasi omen zen eta, mutila hustu zenean, espermaren zaporea berak uste baino gozoagoa zela konprobatu zuen. Nazka pixka bat eman zigun Trinik kontatutakoak eta, egia esan, inork ez zuen inbidiarik izan.
‎Nik orduan txanda bederatzietan amaitzen nuela erantzuten nion, eta mutil eder pila bat izaten nuela nire zain irteten nintzenerako, baina hala nahi izanez gero bera ere saia zitekeela nire faboreak irabazten. Berak orduan irribarre batez ordulariari begiratu eta bale leun batez erantzuten zidan, bederatzietarako ez zela asko falta eta itxarongo zuela.
‎–Bere neska eta nirea lagunak zituan ikastolan, koadrilakoak. Nik Jon bera ere ezagutzen nian pixka bat. samarra zuan, egia esan.
‎A ze kaka, egin du berekiko. Baina bera ere pixka bat lasaitu da azkenerako, edo nekatu, eta kopetako izerdia xukatuz etxerako bidea hartu du. Aditu duena bere lekuan jartzen saiatuz.
‎Alboko eserlekuan, ohartu naiz bat batean, azken aldian tabernara hainbeste etortzen den beste mutil arraro hori dago, pena aurpegiz haurrari begira bera ere. Hummm.
‎Izan ere, niri beti gustatu izan zait eskutitzak idaztea. Nahiz eta azken aldian ez dudan bat bera ere idazten. Ez gogo faltagatik, baizik eta, hain zuzen ere, dagoeneko nori bidali ez dudalako.
‎Maria bera ere ez zegoen telebista ikusten, artilezko zerbait zeukalako esku artean ziurrenik. Burua Lisboan zeukan edo Lisboako errepideetan edo hango hotel batean edo hoteleko piszinan edo Lisboako itsasoan bertan.
‎Arrazoiketa arin bezain sobrioa egin zuen orduan: ezin ziren Marcos eta Roma izan, Lisboan zeudelako; ezin zen Lucas izan, ondoan zeukalako; ezin zen Angel izan, hilda zegoelako; Maria bera ere ezin zen izan. Bosgarren aukera baino ez zitzaion geratzen, guztietan filmagarriena:
‎berrehun bat mila. Alfonbra gorri baten gainean, kamerek Txinako presidentea enfokatu zuten; txinatarra bera ere. Bertan bildutakoen artean ia inork ezin zuen presidentea ikusi, saguzar handi bat bezain txikia baitzen, baina ikusteko aukera zutenak txinatarrak ziren.
‎Eta Nepal aipatzen denean, mendietako irudiak agertzen dira, zortzimilakoak bereziki. Eta Lucas poztu egin zen, baina tristatu ere bai, ez baitzuen mendi bat bera ere ezagutzen.
‎Nepalen neskatilak saltzea debekaturik badago ere, polizia ez da horretaz axolatzen. Maiz politikariak eta polizia bera ere salmentan nahasirik daude.
‎Aitak, mozkortu, haserretu, erotu eta ama hil egin zuela esan zioten auzokoek. Kontuz ibiltzeko, bera ere hil egingo zuela eta. Beldurraren beldurrez, etxea utzi zuen.
‎Ahutzetan anaiatxoa hartu eta uretara tigrea. Anaia zaharrena beraien atzetik, uretara bera ere. Heldu dio anaiari zangotik.
‎Han ia dena da sakratua: pertsonak ez ezik, animaliak eta natura bera ere. Ganges eta Yamuna ibaiak bekatuak garbitzeko egoki egokiak dira.
‎Garai batean, ordea, zazpi uhartez osatutako hiri honek ur asko zuen, leku zabalak eta zuhaitz ugari. Laurogei metro gora den Rajabai dorretik arte ez zen etxe bat bera ere.
‎emaztea, aita, ama, arreba eta bi anaia. Gero zomorroentzako pozoia jan eta bera ere hil egin zen.
‎Kale eta errepideetan ez da eskubitik edo ezkerretik datorren trafikoa bereizteko arrastorik. Oinezkoak ezkerretik doaz, trafikoa bera ere ezkerretik joan arren.
‎Gizonak katilua hustu eta oraindik koilara sartu zuen katiluan, azukre hondarren bat biltzeko, eta koilara bera ere miazkatu zuen, eta orduan, koilara katilu hutsean libre utzita, bere arrantzale eskuak katilu eta plateraren alde banatara jarri zituen.
‎Begiratu beste hura, buru handitzar hura, begiak itxita tente lo egingo lukeen buru erraldoia dirudiena. Eta begira zaudetela, batbatean, erori eginen zaio bekokia egiten duena, bekoki hori ikaragarrizko zaratarekin jausiko da itsasora eta berebiziko uhinak altxatuko dira, eta burua bera ere desorekatu eta balantzaka hasiko da, eta izotz bloke handi biak gora eta beheraka hasiko dira, dena delako horren oinak itsasoaren hondoan saltoka ari direla emanez. Eta olatu eskerga ugalduek astindu eta kulunkatuko dute Iron Will ontzia.
‎Eta hala ere heriotza ustekabean bezala ailegatuko da, ailegatzen denean. Hil arte biziko naiz, eta hil arte biziko da medikua bera ere. Medikuak ni noiz hilko naizen dakiela uste du, baina gizajoak ez daki ezer, bera noiz hilko den ere ez daki... ’
‎Mahaien gainetik eskutrapua pasatu, aulkiak zangoz gora mahai gainean jarri, eta zorua erratzaz garbituko duzu. Lantzean behin emakumeari begiratuko diozu, bera ere lanean ari dela, baina ez zara geldituko, eta mahai gainean itsatsiriko zigarrokinak ere garbituko dituzu, berarekin albait arinen oheratzeko irrikan.
‎Beldurtu egingo zara batbatean eskuan zerbait sentitzean, eskua adurrez bustiko dizun txakurtxoa besterik ez da izango. Txakurtxoa zeure alboan jarriko da, ez etxetiarrak baina kidetasunezkoak diren miazkadak eman ondoren, bere mihi luze eta artega dingilizka, bera ere kristalera begira.
‎Gogorra da eta hala ere, gerizpean eserita, bizitza, paisaia eta airea bera ere ikaragarri ederrak dira.
‎Batzuetan bai, bestetan ez zaizkit gustatzen bere ironiak, bere hitz joko zinikoak. Isilik geratu naiz, baina bera ere bai. Zeozer esan behar izan dut azkenerako:
‎Leihatila bat zabalik egongo da. Haizea jotzen hasiko da eta, leihatila zarratzeko inguratu zarenerako, elurra zurrustaka sartuko da, barrua elur hautsez beterik, eta etxea bera ere mugitzen hasiko da:
‎Baina Jainkoaren justizia ez zen hain ulerterraza, hiltzeko kondena orokorraz aparte infernuan ezartzen zituen zigorren krudelegia esate baterako. Zeure ama bera ere infernuko suzko amildegian higatu zen, eta hatz puntak uretan bustiko zituen, Padre Mendiberen esanetan, eta hatz puntetako ur tanta hori ezpain erreetara eramaten ahaleginduko zen sekula betiko, alferrik beti.
‎‘Ez dugu anhidrido sotaniko gehiago agoantatu behar! ’ esan zuen Inazitok, bera ere oso beldurtuta zegoen arren.
2002
‎Ezeren arrastorik ez aire hutsean! Pertseok jantzi zuen buru babesa bera ere desagertu egin zen, ikusezin bilakatuz.
‎Ez, ez zegoen harro. Mirari bera ere, pentsatu zuen Julenek, Mirari ere ez zegoen askoz hobeto. Soziologia ikasi eta katalogo bidezko salmenta enpresa batean zebilen, zer egiten zuen oso ondo jakin gabe.
‎Zure atzetik joango da. Zuk bide okerra hartu baduzu, bera ere bide okerretik zure ondoan.
‎Itzuli da, eta hara!, emakumeak atzera eman nahi ez. Emakumea bera ere oso zaletua zegoen txakurarrekin.
‎35 urtez New Yorken izan dudan eskarmentuak erakutsi dit, adibidez, drogazale talde batean sartzen den gaztea ia beti bera ere drogazale egingo dela.
‎Hazi batzuk ere bazekartzan, perito agrikolaren eskariz, astoaren arbaldetan, baratzeetan ereiteko asmoz. Emmanuel bera ere astoaren gainean zihoan. Baina berdin joan zitekeen zaldi arabiar apain baten gainean, gizonaren itxurari erreparatuz gero.
‎Eta horrek ahulagoak eta zaurgarriagoak egiten ditu, balizko ehiztarien aurrean. Nik, aldiz, ez nuen kasu erraz bat bera ere ezagutzen, drogatik eta ospitale psikiatrikoen kontsultetatik pasatutako jende guztiz gorabeheratsuaren artetik: haien guztien bizitzek –haien joan etorriek eta haien harat honatek– ezer gutxi zuten, beraz, usoen hegalditik.
‎Zer poza sentitu nuen bere hitza bete zuenean, handik hilabetera edo! Eta zer pozik jarri zen bera ere ni pozik ikusi ninduenean! Esan zidan:
‎Depresio bat bera ere ez izateko zortea izan dut, baina banekien zer nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin. Eta, Sararen errehabilitazio programako psikiatraz gain, baditut beste hiruzpalau lagun psikiatra, depresio mota guztien berri eman izan didatenak.
‎Gero, oheratu egin ginen. Musikak eta dantzak urratu berri zuten saten zuriko gau hartan, beste mila gau eta beste bat gehiago baikenituen zain, izarak, tapakiak, ohea eta logela bera ere, guztiak hegalda zitezen, alfonbra magikoak balira bezala...
‎Eta are hobera egin zuen. Sara bera ere ongi ohartzen zen hartaz. Halaxe esan baitzidan bigarren urte hartako erdialdean:
‎Mila bider esan diot Lola Floresenak edo Rocío Juradorenak erosteko, baina hark bere astoari arre. Eta okerrena da bera ere kantatzen hasten dela diskoarekin batera, mi carro me lo robaron eta mi carro me lo robaron, ehun mila aldiz gutxienez ostuko zioten ditxosozko karroa!
‎Egoera hartan Sara zoriontsua zen, oro har; baita oso zoriontsua ere, hainbatetan. Maite maite baitzuen Sergio, eta Sergiok bera ere bai, itxuraz. Eta, Granadako Alpujarretako herri galdu hartara joatea burugabekeria hutsa izan bazitekeen ere, ez bata ez bestea ziren burugabeak, beren harremanei zegokienez bederen.
‎Baina Leire ere hartzen zuen noizbehinka, Sara eta biok bakarrik egon gintezen. Hainbeste lan egiten zuen, non beldur izaten bainintzen maiz, bera ere gaixotuko ez ote zen. Behin batean erantzun zidan:
‎Harik eta egun batean sentitu nuen arte egi egia zela pentsalari bati baino gehiagori irakurri izan niona: maitasunak guztia gaindi dezakeela, baita heriotza bera ere. Zinez.
‎–Asko gustatzen zaizkit haren marrazkiak. Eta bera ere asko gustatzen zait. Arrebarik banu, ez nuke Leire baino gehiago maitatuko.
‎pasarte hartan, non, zuhaitz altu batera igota, xirula jotzen hasi baitzen Kotti, zuhaitza txoriz betetzen zelarik. Autoreak zioenez, bi mila baino gehiago izango ziren azkenerako, denak kontatuz gero, hegoak astindu eta zuhaitza zuztar zuztarretik atera zutenak, zuhaitza bera ere hegan ipiniz... hegan eta hegan, harik eta ibai baten gainean lurreratu eta uretaratu zen arte. Pasartea irakurri bezain pronto, halaxe esan nion Leireri:
‎Leire bezala, ipuinzalea zen, eta eritasunak are ipuinzaleago egin zuen. Eta, nola baitzen, halaber, sormen eta irudimen handikoa, ipuinak asmatzen hasi zen bera ere noizbait. Eta, nola, finean, gaitzagatik kurtsoa errepikatu behar izan baitzuen, Leirerekin egin zuen hurrengo kurtsoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 2.488 (16,38)
Lehen forma
bera 2.488 (16,38)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera ere ez 207 (1,36)
bera ere bai 41 (0,27)
bera ere harritu 25 (0,16)
bera ere bera 22 (0,14)
bera ere egin 18 (0,12)
bera ere esan 13 (0,09)
bera ere galdu 13 (0,09)
bera ere hil 12 (0,08)
bera ere ikusi 11 (0,07)
bera ere joan 11 (0,07)
bera ere ni 11 (0,07)
bera ere aldatu 10 (0,07)
bera ere halako 10 (0,07)
bera ere oso 10 (0,07)
bera ere eman 9 (0,06)
bera ere beste 8 (0,05)
bera ere desagertu 8 (0,05)
bera ere ezagutu 8 (0,05)
bera ere halaxe 8 (0,05)
bera ere han 8 (0,05)
bera ere hasi 8 (0,05)
bera ere mugitu 8 (0,05)
bera ere ahaztu 7 (0,05)
bera ere arrisku 7 (0,05)
bera ere bakarrik 7 (0,05)
bera ere baztertu 7 (0,05)
bera ere ezin 7 (0,05)
bera ere haiek 7 (0,05)
bera ere ia 7 (0,05)
bera ere mundu 7 (0,05)
bera ere negar 7 (0,05)
bera ere ohartu 7 (0,05)
bera ere ama 6 (0,04)
bera ere hantxe 6 (0,04)
bera ere hura 6 (0,04)
bera ere txunditu 6 (0,04)
bera ere barkatu 5 (0,03)
bera ere bete 5 (0,03)
bera ere bide 5 (0,03)
bera ere debekatu 5 (0,03)
bera ere etorri 5 (0,03)
bera ere gaixotu 5 (0,03)
bera ere hurbildu 5 (0,03)
bera ere jo 5 (0,03)
bera ere konturatu 5 (0,03)
bera ere nahi 5 (0,03)
bera ere prest 5 (0,03)
bera ere saldu 5 (0,03)
bera ere ukatu 5 (0,03)
bera ere ukitu 5 (0,03)
bera ere Ada 4 (0,03)
bera ere akabatu 4 (0,03)
bera ere atera 4 (0,03)
bera ere baino 4 (0,03)
bera ere bar 4 (0,03)
bera ere bukatu 4 (0,03)
bera ere eduki 4 (0,03)
bera ere erabat 4 (0,03)
bera ere erabili 4 (0,03)
bera ere erori 4 (0,03)
bera ere erre 4 (0,03)
bera ere eseri 4 (0,03)
bera ere etxe 4 (0,03)
bera ere ezinezko 4 (0,03)
bera ere gai 4 (0,03)
bera ere galarazi 4 (0,03)
bera ere gelditu 4 (0,03)
bera ere gu 4 (0,03)
bera ere guzti 4 (0,03)
bera ere hegaldi 4 (0,03)
bera ere idatzi 4 (0,03)
bera ere inoiz 4 (0,03)
bera ere kanpo 4 (0,03)
bera ere lan 4 (0,03)
bera ere lo 4 (0,03)
bera ere su 4 (0,03)
bera ere ulertu 4 (0,03)
bera ere zer 4 (0,03)
bera ere zerbait 4 (0,03)
bera ere zutitu 4 (0,03)
bera ere ados 3 (0,02)
bera ere agertu 3 (0,02)
bera ere atze 3 (0,02)
bera ere aurkitu 3 (0,02)
bera ere auzi 3 (0,02)
bera ere azken 3 (0,02)
bera ere behin 3 (0,02)
bera ere Madril 3 (0,02)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia