Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2001
‎Tarteka, gauez gehienbat, libururen batekin ohera sartzen nintzenean, isilik nire zain zegoen eskutitza hartu eta botatzeko gogoa sartzen zitzaidan. Bera ere ni bezala sufritzera irits zedin. Kalean nirekin gurutzatzean ohartu ez balitz bezala alde batera begiratzeko benetako arrazoi bat eduki zezan.
‎Aspertu egiten nintzen denari eta denei begira, eta begia Anjelitari ematen nion bakarrik. Berak ere niri begiratzen zidan, eta ilbeltzaren bortzeko arrats hartan," Aski duk!" erranez bezala, ohatzera joateko" Goazen primo" erran zidanean, otxan otxan segitu nion, inori kasurik egin gabe, mundu osoan bera eta ni bakarrik bageunde bezala.
2002
‎Zoragarria zen, ederra, dotorea, argia, adiskidetsua, zaulia. Nik maitasun handia hartu nion eta bai berak ere niri.
‎Zer poza sentitu nuen bere hitza bete zuenean, handik hilabetera edo! Eta zer pozik jarri zen bera ere ni pozik ikusi ninduenean! Esan zidan:
2004
‎Maila pertsonalari dagokionez, esan dezakedan lehen gauza da, Patziku Perurenaren bizitza pribatuaz ez dakidala fitsik, askoz gutxiago haren banku eragiketez eta bestelakoez, harena idatzietatik edo batean entzunda baizik ez baitut ezagutzen, eta hori interesatu izan zaidan neurrian soilki. Eta alderantziz, zein ondorioetara iristen den ikusita, esan dezaket berak ere ni ez nauela ezagutzen eta, beraz, nekez jakin dezakeela Orixeren Idazlan Guztiak bildumaren prestaketa lanak eta diru baldintzak nolakoak izan ziren. Niri dagokidanaren berri nahi duenak, berriz, aski du galdetzea, ahal dudan neurrian erantzungo diot eta.
‎Orduan bai egin zuela negar amak, niri begira. Eta izeba Sagrario ere dar dar batean zegoen, bera ere niri so.
2005
‎Hori besterik ez nuen behar uholdea eragiteko. Esango nuke bera ere ni bezain izoztuta geratu dela. Nik ez dut inoiz biluzik lo egiten, berari zelan bururatuko zitzaion horrela harrapatuko ninduela.
‎Ospitalean butakaz betetako egongela batera eraman ninduten eta, bertan, berehala ezagutu nuen besaulki ilun batean eserita Miren, Manuel Urrestiren alarguna. Zutik jarri zen bera ere ni ikustean. Aurpegi iluna zuen.
‎Ea zer uste nuen, idazle izateko Adria kabaretean horditu eta Zodiac kafea hartzea aski zela pentsatzen ote nuen. Kontua da, egun hartatik aurrera elkarrekin ibiltzen hasi ginela Vistula ertzean, eta nire lepoak ezkerretara jiratuz jarraitu zuela berari begiratzeko –nire ezkerrean oinez ibiltzea gustatzen zitzaion, mania hura zeukan– eta bere lepoak eskumara jiratzen jarraitzen bazuen ere, oraingoan ez zuen kanelazko kapeluetara edo Panama estiloko opiletara begiratzeko egiten, bera ere nigana jiratzen baitzen jada; ni jarri nintzen bere eskuin aldean, sonbrailu denda eta opilen ordezko bihurtu nintzaion, kalearen zokorik ilunenera ailegatutakoan bere muxuak jasotzen zituen sonbrailu ibiltari neroni –badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nengoen, zer egingo zaio–.
2006
‎Nanyren izpiritua harroan zen, misterioak ekaitz azkar bat eragiten zuen gure baitan. Berak ere nik bezalako ametsak egin behar zituen, berari ere milioika galdera etortzen zitzaizkion burura, baina bere kasuan sortzetik izan behar zen. Eta zer uros izan behar zen azkenean hori guzia esplikatzen zuen norbait aurkitzearekin!
‎Eta, gogoan daukat, behin, enfokatu dut bat eta, zein izango eta nire txistuko maisua! Ni korrika eta bera ere nire atzetik lasterka. Ni, zorionez, bera baino azkarrago ibili nintzen egun hartan.
2007
‎Denboraldi probetxugarria izan zelakoan nago. Ana Isabel ezagutzeko aukera izan nuen, eta uste dut berak ere ni ezagutzeko parada izan zuela. Nire heldutasuna frogatu nahi izan nuen eta hark bere umetasuna, ez dakit.
2008
‎Eztabaida interesgarria piztu da, beretzat ere nik uste, ikuspuntuak beti gustuko izan ez arren. Ostatuko jabeak Casamance koen alde daude, gerrillarekiko kritiko agertzen badira ere.
2009
‎Ez nuen nahi inork igartzerik nire kitzikapena. Orduan Leonen begirada topatu nuen eta bertan ikusi nuen bera ere ni bezala zegoela. Sutan.
‎Kostatu egin zitzaion berari ere nire hitzak ulertzea, antza. Kale Nagusiaren erdiraino bidea isilik egin genuen.
2010
‎–Nirekin bazkaltzeko zuk deitu eta handik ordu erdira deitu zidan Teresak. Berak ere nirekin egon nahi zuela esan zidan, ea noiz geldi gintezkeen elkarrekin Frontoian bazkaltzeko, oso ondo hitz egin ziotela eta leku honetaz. Teresaren deia amaitu orduko lotura logikoa aurkitu nuen bi deien artean.
‎Gehienetan hamaiketakoa zerbitzatuko ziona neu izateko nola edo hala moldatzen nintzen eta ondoren baratzeko lanetan edo dena delakoetan ere berarekin tartetxo bat egiteko. Bera ere nirekin gustura zegoela segituan antzeman nion eta pixkanaka gure artean harreman polita sortu zen, mugatua eta sotila, baina sakona. Ez geneukan luzaro jardun beharrik, ez eta jarduterik ere, susmagarri bihurtuko ez baginen.
‎Berak egin ninduen gizon. Eta neurri handi batean bera ere nirekin bihurtu zen emakume. Gazteak ginen elkar ezagutu genuenean.
2011
‎Aldatu egin naiz. Heldu, eta Jasoneri begiratu nion, bera ere niri begira zegoen, irribarre ahula egin eta begirada platerera jaitsi zuen?. Mutikoa bada Akiles jartzea erabaki dugu, esan nuen bat batean, garrantzirik eman gabe bezala, eta Jasonek oso azkar altxatu zuen begirada plateretik, ikara begietan.
‎Adibidez, egokiera zuen aldiro, Gora ETA bezalako pintadatxoak egiten zituen tabernetako komunetan, eta garai hartan mira banion ere talde armatuari, nik Jesusen jarrera hura ulertzen ez, eta ezin nituen iturri ideologiko hain desberdinetako jardun haiek ezkondu. Seguru asko, gauza bera gertatuko zitzaion berari ere nirekin: deskontzertatu egiten nuela nire kontraesan ideologikoekin.
‎Eta gero lilura hori ere egoten da. Liluratzen naiz, liluratua nago eta bera ere nitaz liluratu egin da. Hori dena gaztetan izaten da.
2012
‎Lastima, gustura hitz egingo nuke berarekin: jakin nahiko nuke ea bera ere ni bezain galdua eta inozoa sentitzen den.
‎Hura izan nuen neure ohea jende harekin egon nintzen bitartean, nahiz eta poliki poliki erosoagoa egin zuten, haien hizkuntza ikasi eta neure nahiak adierazi ahala. Hain esku onekoa zenez neskatoa, behin edo birritan arropak beraren aurrean erantzi ondoren, gauza izan zen bera ere ni jantzi eta biluzteko, nahiz eta sekula ez nion lan hori ematen neuri uzten zidanean egiten. Zazpi alkandora egin zizkidan, eta beste jantzi zuri batzuk, lortu ahal izan zuen ehunik finenaz, baina benetan zakukia baino zarpailagoa zena; eta etengabe garbitzen zizkidan jantzi haiek bere eskuez.
‎Ez nintzen arazo honetaz hainbeste luzatuko andere bikain baten ospe ona ez balego arriskuan jarria, eta neurea, zer esanik ez, nahiz eta Nardac izateko ohorea dudan, Altxorzaina bera ere ez den zerbait, mundu guztiak baitaki Clumglum besterik ez dela, nirea baino gradu bat beheragoko titulua, markesa dukearekiko bezala Ingalaterran; halere, onartzen dut nire gainetik zegoela bere karguarengatik. Informazio faltsu hauen ondorioz, nik geroago jakin nuen, aipagarria ez den gorabehera batengatik?, Altxorzainak aldi batez aurpegi beltza jarri zion bere emazteari, eta are okerragoa niri; zeren eta, azkenean zentzatu eta adiskidetu baldin bazen ere emaztearekin, nik sinesgarritasun guztia galdu bainuen harentzat, eta Enperadorearen beraren aurrean ere nire garrantzia oso bizkor joan zela beheraka ohartu nintzen; izan ere, faborito haren gobernupean baitzegoen benetan.
‎Erosketak txukundu bitartean egin den isilune deserosoa amaitutzat eman eta, aproposa irudituko zitzaion, deblauki jakinarazi dit ez duela amodiozko istoriorik bizi nahi, avec toi esan gabe ere, nitaz ari zela ulertzeko moduan. Gero, joan denean, ilunpetan, leiho zabalduaren azpian zoruan eserita zigarreta bat erretzen egon naizenean bera ere niri zeharka begira ariko zela bururatu zait. Hautsi berria zuela denbora luze iraun duen bikote harremana, eta inoiz larrutan egiten badugu, ez du esan larrutan egin, coucher baizik, oheratu, bai, begiratuko zidan nire oharkabean berak ere, bestela zertara etorri da aipamena, ez nau gustuko izango edo gustuko natzaio, ez ametsik egiteko ez pentsatzeko izara artekoak amodio kontuak ekarriko dituenik korapilatuta atzetik.
2013
‎Spritz bat edatera gonbidatu ninduen eta adiskide egin ginen. Bera ere ni bezalaxe isilpean lan egindakoa zen, bera noski artearen merkatu beltzean eta ni politikarenean, baina, bizpahiru trago egin orduko, antzekotasun handiak aurkitzen hasi ginen bion ibilbideen artean. Gauerdirako erabakita zuen lana niretzat izango zela, esan zuen, eta egongelako hormetan zintzilik zeuden artelanak seinalatu zituen.
‎Begiratu niri! Abel ez duk nire odolekoa, baina aita bera ere niretzat.
2014
‎" Ainhoa, zenbat eta jende gehiagok jakin, orduan eta babestuago zaude". Eta berak ere ni baliente nagoela ikusten badu, beldur handiagoa du! Izkinan geldirik geratzen banaiz, ni zapaltzera etorriko da.
‎Nirekin maiteminduta zegoen gaztetxoaren aita niganako losintxetan galdu zen. ( Bera ere nigaz maiteminduta?) Izugarri ona zen idazten nuena, eta semeak txundidura laster gurasoengana igorri zuen, eta a ze neska ausarta protagonista! (?) Eta dagoeneko denak irakurriak zituen, eta noizko hurrengoa(???).
2015
‎Susmatu nuen gisan, nik baino askoz azkarrago jokatu zuen Yonathanek, eta Undergrounden benetako sarbidea topatu zuen, antza. Ni haren bila aritu nintzen moduan, bera ere ni aurkitu nahian arituko zen segur aski kontzertuan, diskotekako bazter guztiak miatuz eta nigatik asto beltzarenak esanez.
‎Zeharka Martari begiratu nion. Berak ere nigan zituen bere katu begi beltzak ipinita. Zain.
‎Alabaina, gauzak argi nahi nituen nik: berak ere nirekin bizi nahi bazuen, zein leku zeukan Hansek?
‎18 Kontsolaturik eta adorez beterik utzi ninduen, eta Jaunak lagundu zidan, baita berari ere nire egoera eta nola gidatu behar ninduen uler zezan. Hark esaten zidanetik ezertan ere ez okertzeko erabakia hartu nuen, eta horrela egin nuen gaur arte.
‎5 Orain uste dut ezin saihestuzkoa izango dela Teresatxo eramatea, jakintsuari ongi iruditu baitzaio, eta berak ere nire joatea hain biziki sentitu du, beste moja horiek ere joan direnez gero?, non, uste baitut beharrezkoa izango dela, goibel samar dabilelako, eta horrez gainera tentaldiren bat etortzen bazaio, ez dakit zer egingo duen, eta niri itxaropen pitin bat ematea iruditu zait, biziki sentitzen badut ere. Jainkoari eskerrak, guztia nire gainera eror dadila nahi duelako.
2017
‎143 Ramon Saizarbitoria, Rosetti ren obsesioa, in Gorde nazazu lurpean, 65 orr. nek oroitze ekintza eraginkorra burutu eta onartzeko moduko nia berreskuratuko duela, ohartuki aipatzen baitu behin eta berriro zein den egin duen oker latza: " Orain, beranduegi jada, betirako galdu dudala dakidanean, argiago ikusten dut buru eta bihotz maite nuela, eta berari ere ni axola nintzaiola; horretaz ere ziur bainago. Begi bistakoa iruditzen zait orain, besterik gabe, nire sentimenduak azaldu behar nizkiola:
‎Nik, bitartean, gazteen" arrarokeriak" jasaten jarraituko dut eta Goraneren ahizpa jaio eta urte batzuetara zoriontsua izango naiz lehengo moduan, eta gero, bera ere nitaz ahazten denean... beno, ordurako jada zeozer bururatuko zait, ezta?
‎–Ezer ez. Ez dut berarekin hitz egin nahi eta ez dut uste berak ere nirekin hitz egin nahi duenik! Lehen ere ia ez genuen hitz egiten?
‎Orain berak lantzen eta bihurtzen du indibiduo naturala pertsona moral. Gizarteak badu Ni handi bat, ideala, eta umeak, bera ere Ni bilakatzeko, Ni handi hura ikasten eta beretakotzen egiten ditu negarrak eta senperrak. –Una de las caracteristicas de nuestra evolucion consiste en la transformacion paulatina de la coercion extema en coercion interna por la accion de una especial instancia psiquica del hombre, el super ego, que va acogiendo la coercion externa entre sus mandamientos.
‎Anaiari esker, hain zuzen. Bera ere ni baino alaiago ez zen egongo nire opariarekin.
‎Tirabira txiki bat izan genuen. Kontu handiz azaldu nion niretzako astia behar nuela eta berak ere ni gabe egoten ikasi behar zuela. Ez nion kontatu urrutitik beha egoten nintzela.
2018
‎Hurrengo egunetan, lantokian, Edurne saihesten saiatu nintzen; berak ere nire erabakia errespetatzen zuela ematen zuen, distantziei eutsi baitzien, ulerkor, nirekin hitz egiteko saiakerarik egin gabe. Egun batzuk igaro eta atzera telefonoz deitu zidan arte.
‎Begira gelditu natzaio. Bera ere niri begira jarri eta desenkusatu egin da, harro. Txinatarra naiz, esan du.
‎Negarrez ari naiz. Burua nire gainean etzan eta negarrari eman dio berak ere ni negarrez ikusita. Esan diot nola, nire haurtzaroan, amaren zoritxarrak bete izan zuen ametsen lekua.
‎Zer tinta minta zorotan lehiatu ohi den gizona! Nik bera bezainbat ote nauka berak ere ni ahanzturaren zoko ilunera botata. Non ote dabil orain?, pentsatu nuen neure baitarako.
‎Hartara, eta egoerak erremediorik ez zuenez, buruan nerabilena onez burutzea lortu behar nuen, aukera bikain hartaz egoki baliatu. Patuari aurrea hartuta, patuak berak ere nire alde egin zuen trabes.
2019
‎Egun, asko lasaitzen nau bere ondoan kantatzeak, babestuta sentitzen bainaiz, eta, zorionez, berarengandik oraindik badut zer ikasi (asko, gainera). Pentsatu nahi dut berak ere nigandik baduela zer jaso, bertso teoriari edo gaitasunari buruzkoa agian ez, baina bai nire gogoaz kutsatzea.
‎" Zoritxarrak bere partea duelarik ere, gure harremana hondatu izanaren errua nirea da batez ere. Orain, beranduegi jada, betirako galdu dudala dakidanean, argiago ikusten dut buru eta bihotz maite nuela, eta berari ere ni axola nintzaiola; horretaz ere ziur bainago. Begi bistakoa iruditzen zait orain, besterik gabe, nire sentimenduak azaldu behar nizkiola:
‎Arnasa sakon hartzearen eta barrearen arteko zerbait egin zuen. Ondoren, berak ere nire begiak saihestuz zutitu eta, pantaila azpian eskua sartuz, zerbeza lata batzuk atera zituen. Txorakeriei buruz hitz eginez pare bat lata hustu genuen bakoitzak.
‎Denek suposatzen zuten nik Keparekin nuen harremana soilik adiskidantzakoa zela, eta Kepak Murielekin zuen harremana amodio erakoa zela edo, gutxienez, sexu erakoa, eta bi harreman horiek, Murielekin eta nirekin zituenak, ez zirela tartean jartzen, ez zutela talka egiten. Dena dela, ni ez nengoen sexualki interesatuta Keparekin, ezta bera ere nirekin, horrez gain, gainera, ez zirudien Muriel oso neska jeloskorra zenik, ohiko frantsesa izaki. Tira, azken esaldi hau tontakeria galanta iruditzen zait, ez baitakit nik nondik atera dudan ideia bitxi hori, alegia, neska frantsesak ez direla jeloskorrak.
‎Orduko hartan pentsio batean eman genuen gaua. Estherrek ez zuen ulertzen zergatik, baina nik ezin nuen bere etxean sartu; ezta berak ere nirean. Egunen batean, seguru asko inoiz ailegatuko ahal da!, kontu zaharrak irudituko zitzaizkigun baina, bitartean, gutxieneko segurtasun arauak hautsiko genituen horrela jokatuz gero.
2020
‎Zamoraren marka berdintzeko partidua zen. Kubalak presioak izan zituen nik jokatu ez nezan, baina Zamora bera ere nire alde atera zen. Lehen minutuetan, eskoziarrek aurrea hartu zuten markagailuan eta, gainera, penalti bidez bigarrena sartzeko aukera izan zuten.
‎Begiratu nionean, lupa zuen eskua jaso, eta irteteko keinua egin zidan. Mutu egin genuen koadroen arteko bigarren itzulia, Sandra Ciani bera ere nire ondoezaz jabetu balitz bezala, edozein kontu hizpidera ekarriz gero sestrarako gai izan zitekeela baleki bezala.
‎Begira begira daukat umea, eta hari begira begira nago ni. Umearen begietan ikusten dut neure burua, eta seguru nago umeak berak ere nire begietan ikusten duela berea. Ez da askoz denbora gehiago pasatu behar izan umea ezagutzen dudala ohartzeko.
2021
‎Bizpahiru bider hots egin diot gaur arratsaldean, lanetik irten bezain laster, berriro elkar ikusteko asmoz. Badirudi ezustean edo harrapatu dudala, ordenagailuaren aurrean potrojorran, berak aitortu bezala, eta pozik gainera, bera ere niri hots egiteko irrikan baitzegoen; egian esan, asteburu osoan nitaz gogoeta egiten egon da. Ederto ba, ez zen alokairuaren kontura inolako aitzakiarik asmatzeko beharrik.
‎Konturatu orduko galderen arantzekin neure buruari zer nolako mina egiten ari naizen, dendariak atea zabaldu dit. Uste dut berak ere nire barruko munstroari antzeman diola.
‎Hainbeste masusta marmelada egin nuen, hainbeste etxeko patxaran, non nire bizitza profesionala birbideratu eta gourmet dendetarako lurreko produktuen ekoizle eta banatzaile bihurtzea pentsatu bainuen. German bera ere ni pistolak eta begi ikuskapen teknikoak alde batera uzteko amorratzen zegoen, eta negozio plan aski baikorra egiten lagundu zidan.
Berak ere nire bizitza aldatuko zuen, eta ez onerako.
2022
‎–Zeuk ere sinetsi egingo duzu, eta norbaitek egunen batean poliziarengandik ihesi muga pasatu zenuela esaten badizu, ez dela egia aurpegiratuko diozu berehala, gizakion memoria oso ahula baita, azken bertsioari emana beti –esan zuen, eta bera ere Niko Etxarten kanta abesten hasi zen–: " Gaüa heldu denin, adiskideekin, juiten gela bestaka.
‎...tenek eta ez nautenek pentsatuko dute ze ama klase duen haur horrek alaba musika eskolako atean ahaztuta uzteko gai bada Arhane ezagutzen dutenek aurpegia jarriko didate eta ziur batek esango duela aspaldi antzeman zidala ez nintzela kabal kabala eta agian onberaren batek pentsatuko du ez dudala nahita ahaztu alaba musika eskolako atarian baina ez da ahots goran esatera ausartuko ez dezaten pentsa bera ere ni bezain ama txarra dela Eta agian guraso ezezagun horietakoren bat udalen bateko edo Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako langilea izango da eta haurra abandonatzeagatik espedienteren bat irekiko didate eta aurrerantzean beti bizi dut estigma edo etiketa edo izengoiti horrekin Alaba Musika Eskolan Ahaztu Zuen Ama.
‎Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu ...aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu maitatua izan naizelako, barkatu hil dudalako, gezurrak esan ditudalako, jan ere dudalako, eta nire bezeroak eta nire psikoanalista bera ere nire isilaldiekin desafiatu baditzaket, gizonezkoekin ausarta eta lotsagabea ere izan baninteke, larba hutsa naiz emakumezkoen aurrean, horra zergatik ez dudan lagunik, alegia egiazkorik batere ez, horra zergatik nahiago dudan emakumezkoak tarte batera eduki, eta neure burua gizonezkoz inguratu eta lubakitu, bai, gorroto ditut emakumezkoak, eskura ditudan baliabideekin ditut gorroto, gogamene...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia