Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.561

2000
‎Ezustean oldartzen zuten beti aforismo harrigarriek, eta Brown jaunak abegi onez hartzen zituen, eta goxoki on bat dastatzen den bezala luzaz edukitzen zituen hitz laburño haiek ahosabaian, esanahi guztia xurgatu nahian. Ehundaka zekizkien buruz, bulegoan ehundaka ilustratu behar izan baitzituen aspaldi, eskuz, ordenagailuaren laguntzarik gabe, lanak oraindik eskulan kutsua zuenean. Ez zitzaion ordenagailua batere gustatzen, eta lehen Brown jaunak egiten zuen lanari ez zitzaion diseinatzea esaten, marraztea edo margotzea baizik.
‎norbait lan-mahaira gehiegitxo hurbiltzen zitzaionean, eskuak poltsikora, eta kitto. Zapatak ere ez zituen txikiagoak erosi behar izan -berrogeikoak, hain zuzen ere-, goiz batean, jaiki, armairura joan, eta hantxe aurkitu baitzituen, errenkada luze txukunean, bere oin berriari zegozkion sei zapata pare, denetarikoak, mokasinak, botak eta zapatilak. Bere betikoak ageri ez zirenez, bada, han zeudenetatik pare bat hartu, eta jantzi zituen, buruhauste alferrekoetan denbora galdu gabe.
‎Gauza berdintsua gertatu zitzaion erlojuarekin: eskumutur berria dezentez sendoagoa zuela eta, berea zuen plastikozko erlojua ez zi  tzaion bertan kabitzen, eta gaumahaian utzi behar izan zuen; gauerdi batez, komunera pixa egitera jaiki zelarik, eskumuturrera begiratu, eta Hublot MDM bat aurkitu zuen bertan lotuta, eta pozaren pozez gaua begirik bildu gabe joan zitzaion ia kilo erdia balio zuen erloju deportiboari begira, esfera urdinak eta kautxuzko uhalak osatzen zuten pitxi ezinago dotoretik begiak ezin kendurik.
‎Zeren, goiz hartan jaiki zenean, besoak hamar bat zentimetro motzago baitzituen. Pijamaren mahukei ez zien erreparatu, ez zen ohartu, iratzargailua gelditzeko besoa beti bezala luzatu zuenean, ez zuela erlojua ukitzerik lortu, eta hiru bider ahalegindu behar izan zuela txirrina behingoz itzaltzeko. Baina jaka berria jantzi zuenean, istantean jabetu zen:
‎Eta egiaz arrazoi zuen, bai. Ez gara hemen xehetasun aspergarrietan luzatuko, soil-soilik adieraziko dugu Brown jauna froga errefutaezinak lortzera iritsi zela dastamenaren aldaketari buruz, eta horren erakusgarri gisa aipatuko dugu elikatze ohiturak guztiz aldatu edota egokitu behar izan zituela, nekearen nekez; froga errefutaezina ez zen, ordea, dastamenera soilik mugatzen. Esan bezala, astelehen ilunabarrez gertatu zen dastamen aldaketarena, hori gauza segurua da.
‎Itxuraldaketa kristaua zen, beraz, eta horrek lasaitu ez ezik grazia pixka bat ere egin zion Brown jaunari. Asteburu hartan ere, aurrekoan egin bezalaxe, bere zaletasunak lantzeko aprobetxatu zuen denbora, eta atzera saihestu behar izan zituen amaren eta arreben eta lagunen gonbit zein baino zein gogaikarriagoak. Sobera legoke esatea, hala ere, bigarren asteburu hartan, gauzak erabat desberdin joan zirela, eta desberdin joate hartan funtsezko zama izan zuela noski sentzumenen aldaketak.
‎Zilegi al da edozein bide helburu bat lortzeko? Audien  tzia-maila jakin bat lortzeko zilegi ote da, finean, hainbeste infamia, nik jasan behar izan nuen tirania?
‎" zer da?", galdetu zidan bere begiekin. Eta orduan Da Vincik esaten zuena adierazi behar izan nion aurkezle prestuezari: " Inork ezin dezake basiliskoa hil, animalia batek izan ezik:
‎Barrearen eta ordokiaren ondoren, adiskide egin ginen. Trena bortizki binbilikatzen zen, musker neurriz kanpoko edo hautsi bat bailitzan, eta agureak-zeinak, ahalkez edo nik asmatu ezin izan nuen beste ezein gizabide zela medio, bere izena sekula ez baitzidan adierazi-horzdurari eutsi behar izan zion bizpahiru alditan, oso denbora epe laburrean. Egoera hura desatsegina izanik ere, lagun egin ginen.
‎Lanak emango nizkion, ez ninduen hain erraz toreatuko. Alboan nuen gizasemea ere ez zetorren esaten ziguten orori men egiteko jarreran; sartu aurretik, aitortu zidan hark behartuta ekarri zutela, esate batera, programara; eta azkenean, biziko bazen, baiezkoa eman behar izan zuela, etorriko zela bost milioi ditxosozko haien truke. Nik ere aitorpen bera egin nuen.
‎Sentsualitatez irakurri zuen: " Hona hemen denetarik izan den gizona, bene-benetako gizasemea, zintzilik duen bekatu baten bizkar mundu ororen irainak eta mespretxuak eta barre-algara lizunak eraman behar izan dituena. Hona hemen ba  tzuen ezina eta besteen inbidia, eta emakume guztion gozagune azkena.
‎" Labezomorro batek-idatzi zuen hurrena-8 kilometro egin dezake orduko, eta Tiberio Klaudio Neronen ezizena Biberius Kaldus Mero zen". Ez genuen Deere jaunaren aprobaziorik behar izan . Txundi-txundi eginda utzi gintuen denak gure jakintsuaren erakustaldi hotzak.
‎Baina, tira, salbuespenak salbuespen, jendea ongi portatu zela esan behar, eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero. ...en, eta talko-hautsekin; eta pentsatu nuen emakume haien ezpainak ikustearekin batera, izakia makurra zela oso, ez genuela, askotan, bizitzerik ere merezi, eta munduaren kontra idatzitako hitzak oro alferrikakoak zirela, galdu egiten zirela egunen nekean, eta beti ematear ziren urra  tsetan; eta ezpain haiek nola irekitzen ziren, nola egiten zioten irribarre argi ilun hauskara azkengabeari ikusi behar izan nuenean, munduaren azken muga irudikatu nuen ene baitan, muga hori non ez baitago ezeren kontzientziarik, non izua eta haserrea soilik existitzen baitira. Eta, azkenik, pentsatu nuen hala ere munduak merezi zuela, ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista.
‎Titien kontua galdetu zioten atzera. Piztiek hala eskaturik, titiak erakutsi behar izan zituen azkenean. Ana Morena ez zen gehiegitxo kexatu, oro galdua duenaren etsipenarekin askatu zuen bularretako bikoitza, eta airean utzi zituen lau bular dilindariak, tilin eta talan, denbora luzez.
‎Berdin dio gainera, edo berdin behar du izan, honezkero; ezen, lankideen iritziak ez baitu axaleko garrantzirik ere Brown jaunaren itxuraldaketaren garapenean, eta ez dugu horretaz puntu honetan gehiago sakonduko. Hala ere, eta iritzi pertsonal bat zilegi bazaigu, adierazi nahi genuke Brown jauna errugabea zela, ez zela inpostore bat, eta, beraz, bere burua defendatzeko gezur errukitsu batzuk asmatu behar izan zituela ezinbestean, ez maltzurkeriaz, eta alde horretatik uste osoa daukagu lankideek gogo onez hartuak izango zituztela gizagaixo haren hitz sinpatikoak, jakina baita gizakiak ez duela egia dena sinesten, sinetsi nahi duena baizik.
‎kontraesanak dira munduaren motorra. Eta Brown jaunak horixe beraxe pentsa bide zuen, ezen zenbat eta arrazoigabeago iruditu barre karkara hura, orduan eta gusturago egiten baitzuen algara; kontraesanen ordaina arriskua izan ohi da, eta Brown jaunak ere ordaindu behar izan zuen berea, gauzak harantzagi eraman nahi itsuan: sekulako zotina jarri zitzaion, aulkitik altxarazten zuen dardar bortitza, ordubetetxo iraun ziona.
‎Goizean footinga egiten zuen, hamabost bat kilometro; egunean zehar ezer berezirik ez zuen egiten, kalean gora eta behera ibili besterik ez, dotore jantzita, oparo diruz, auzo urrunetan, begiak etengabe mugituz, errezelotsu, ikaraz bezala; lasterka ibiltzen zen kalean, sosegurik gabe, erakusleihoetan inori sorbalda eskaini gabe, metro geltokietan aldaketa ugari zentzugabeak eginez, eta bideo pornoak alokatzen zituen (jakina da zertarako); gauean night-club ospetxarrekoak bisitatzen zituen, eta han eskaintzen zitzaionari ez zion muzinik egingo. Bi egun besterik ez zituen behar izan , gainera, konturatzeko hantxe sentitzen zela Brown jauna erosoen ez ezik seguruen ere, bezperan zulo higuingarritzat zituen haietan, eta hantxe etortzen zitzaizkiola bere onera bihotzaren taupadak eta hizketarako gogo zurrunak.
‎Maisuaren konpas zoro ustekabekoan irristatzen hasiak ginen kideko guztiak. Astarrainek jasan behar izan duen giza zurrunbiloarekin batera nahastuta etorri zitzaigun maisua ere.
‎Halere, beldurra menderatu nuenean! Egunero eta orduoro ikaskide baten txantxak jasan behar izan dituenak bakarrik daki honelako une batean sentitzen den poza, barren-zoriona.
‎Halere, harritu egin nintzen, eta lasaitu, bat-batean. Ni konturatzen nintzen Frantziskok, lehendik ere hamaika zume-hots eta odol guri jasan behar izan baitzituen, ezingo zuela halako egoerarik onartu; baina, egun hartan, merezia dik alu horrek! esan zidan, besterik ez; egia da Frantziskok ongi ezagutzen zuela Kandidoren nireganako grina txarra; bera nuen kasu askotan lekuko; baina zaila zen Frantzisko bezalako batentzat, halako une estu batean norbaitek zume-astinduak merezi zituela aitor  tzea.
‎Hurrengo goizean, elizara joan behar izan genuen senide guztiek, eta garrantzi handikoa aurkitzen nuen neure burua, neure galtza eta seriotasun berrien barruan. Harrituta zeudela iruditzen zitzaidan kale-ertzetik begira genituen haurrak, eta banekien neureganatuak nituela egun batzuetarako.
‎Hamaikak ziren etxera iritsi nintzenerako. Denak afalduta zeuden, eta ezertxo ere jan gabe joan behar izan nuen ohera. Etxeko habeak ez zeuden txantxetarako.
‎Serioegia da gure arreba zaharrena. Gerora, anaia eta arreba gehiagoren negarrak entzun behar izan nituen. Beharbada, Zapelek Migeli belarrietatik heldu zion egun hartan, ama haurdun genuen.
‎Beti kezkatu izan naute irudimenezko gaitzek eta ekaitzek, eta, goiz hartan, harlauza zabal batek sabela zapaltzen zidala iruditu zitzaidan. Gero eta zailago zitzaidan arnasa hartzea, gerrikoa askatu behar izan nuen, biz  karra bustia nuen, eta kopetan taupadaka nuen gorputzeko odol guztia.
‎Edota ausardiaz jantzi, eta berehala dakigu bizitza aldatuko zaigula. Nahiz eta zernahiren aurka joan behar izan .
‎Nik, orain, ez dudala gauza handietarako balio eta, agurearen hitzak gogoratzen baditut, nire bizkarrak urteetan zama handiegia jasan behar izan duelako da. Erraza baita agertzea agurearen semea ez zela inoiz Ebroko kanpainan izan.
‎Hatz eraztunduna hartu nuen neure eskuetan. Bederatzi ideia gaizto kartzeleratu behar izan nituen. Gizon zintzo eta zintzotasun-zale bihurtu nintzen une hartan.
‎Gauminean, ordea, lorik egin ezinik ibili nintzen eta, bihotza golkotik irtengo ez bazitzaidan, Dabid esnatu behar izan nuen, zeren orduan ere oheratu bezain laster, nik beraren gezurra irentsia nuela sinetsirik, lokartu baitzen. Nik ekin eta ekin egin nuen, poliziak atxilotuekin bezala, baina argirik piztu gabe, polizien foko itsugarria Dabiden begietara zuzendu gabe.
‎Hala ere, oraindik maite zaitut"). Sortu zi  tzaidan amorrazio, egonezin, tristura eta auskalo-zer-gehiagoren sentimendu bulkada haren eraginez, ohetik jaiki behar izan nuen eta Dabid atzetik etorri zitzaidan, isatsa apaldua duen txakurraren antzera. Eztabaida salara lekuz aldatu, eta hantxe amaitu zen, handik gutxira, zuloaren eskultura jaurti, huts egin, eta kalera irten nahi nuela esan nionean.
‎Futxo! Gaur hasita eta hiru egunez, Chicagora iritsi bitartean hain zuzen, kanpinetan lo egin behar dugu, eta gainera kolonia merkearen kiratsa hamaika miliatara zabaltzen duen bidaiari bitxi batekin egokitu zait; en plus, taldeak ere egin behar izan ditugu otorduak-eta prestatzeko, eta bakar-bakarrik falta zaigu gauez sutondoan kantuan hastea... D’ailleurs, eta hori guztia gutxi balitz, Luisek atzo erdi txantxetan esan zidan ni zaharregia naizela Rakelentzat, eta oso itsusia dela nesken atzetik hain nabarmen ibiltzea, taldean beste neska batzuk badaudela, Adela urrunera joan barik (sic).
‎itsasoa bertan amai  tzen zela zirudien, hango ur guztia hantxe trumilka amilduko balitz bezala, baina ura ez zen agortzen eta niregan bazuen halako eragin hipnotizagarririk. Hara joan aurretik, ordea, aurrena supermerkatu bat topatu behar izan dugu, eta kanpin bat hurrena. Bertan bazkari legea egin, eta, dendak muntatzeko astirik gabe, Danek urjauziak ikustera eraman gaitu (gero kanpinera itzuli da, eta berarekin Adela, buruko min handia zuela argudiatuz...).
‎Lokartu aurretik dendan bertan oinetako atzazalak mozten jardun zuen eta gero, haren zurrungak, haren zerak... Ez didazu sinetsiko, baina lozakua hartu, eta kanpora irten behar izan nuen, à la belle étoile lo egitera. Belarretan etzan berria nintzela, Ruben dendatik irteten ikusi nuen, baina ez komunera joateko:
‎Luze gabe, furgonetara itzuli behar izan dugu, eta harakoan Rubenek beste ezusteko bat ere eman dit. New Yorkeko egonaldiaz ari ginela, tigrearena jakin ote dudan galdegin didanean gertatu da.
‎" Ez al duzu kamerarik ekarri?", galdegin dit harriturik taldeko batek baino gehiagok;" orduan, aterako al diguzu argazki bat?". Eta kamerarik ekarri ez dudan arren, beharbada beste inork baino argazki gehiago atera behar izan dut diet.
‎Jendea gose zen eta, agentziara deitu aurretik, Dani jatetxe batera eraman gaitzala exijitu diote. Berriro ere furgonetan sartu behar izan dugu, eta ni berriro ere Karmelo eta Rubenen alboan egokitu naiz, atzealdean, eta hirurok aparteko talde bat osatu dugula iruditu zait, axolagabe samarra batez ere espantuka eta zalapartaka ari zirenen aldean.
‎Laster, Luis eta Jordi bozeramaile izendatzearekin batera, denon izenean agentziara fax bat igortzea erabaki dugu. Geroenean, Danek hoteletik Bostonera ekarri gaitu eta hemen berriro ere denok elkarrekin ibili gara behar izan dugu: egoera zegoen bezala ikusirik, gaur nabarmenegi geratuko nintzen bakarrik alde egin izan banu.
‎Betekada hark sekulako indigestioa eragin zidan; gainera, sagarrak sabel barnean irakiten hasi zitzaizkidan eta, minaren minez egoteaz gain, ahotik halako hats higuingarria isurtzen hasi nintzen, upel bat sagardo edan izan banu bezalaxe. Umekeria uste baino larriagoa gertatu zen eta azkenean ospitalera eraman behar izan ninduten, eta han, sabel garbiketa egin.
‎Goizeko beharra erraza egin zait. Gaur ezin zidan alde egin, ze hotelaren auziarekin jarraitu, eta nahiko bilera luzea egin behar izan dugu. Hala ere, igarri-igarrian dago Rakelek gogoa beste nonbait duela, eta bilera amaitu bezain laster, sugalinda batek bezalaxe, ospa egin du.
‎Gaur bereziki beharrezkoa zait eguneroko hau idaztearen balio terapeutikoa Nola esango nuke. Atzo, taberna irlandarrean, ez nuen nire egunerokoaren dosi hau osorik hartzerik izan, inpentsan Karmelo sartu zelako eta nik idazteari utzi egin behar izan niolako. Baina edaten hasi ginen eta, garagardoari garagardo, azkenean gertatu egin zen.....
‎Alabaina, nola esango nuke, handik gutxira Dabidek egia osoa esan aitortu behar izan zidanean, egiaz tiro egin zidanean alegia, zuloa neuri sortu zidan eta, zabaldu zitzaidan hutsuneari erreparaturik, pistola batena baino gehiago kanoi batena zirudien. Egia esatera, nik ere halakoxe zuloa eragingo nion eskultura hura ezustean hartu, eta jaurti nionean, baina ez nuen jo, eta zulo bakarra neuri zabaldu zitzaidan, handi eta biribil, eta halako hustasuna uzten duen zulo bat, halako neurria duen zulo bat nekez itxi daiteke, nekez...
‎Fiskalak (T) bere jarduna amaitu bezain laster, Esther txaloka hasi da eta epaileak (L) bai hari bai edanean eta solasean ari ginenoi, non geunden oroitarazi behar izan digu. Baina gure artean ez baitzegoen giro, bost minutuko atsedenaldia proposatu du.
‎Horra hi  tzez hitz esan ziguna.....! Eta amak eta biok esku hutsik irten behar izan genuen, orduan ere diruarekin ordaindu ezinik. Guztiarekin, hori baino penagarriagoa egiten zait ama hau bezalako hoteletan egundo egon ez izana eta, seguruenik, egoteko aukerarik ez izatea (agian urteren batean, batek daki, elkarrekin joan gaitezke oporretan, zeren aitarekin...).
‎bikote gelakide honek nire bizi  tzaz ahalik eta gutxiena jakitea; aldiz, badirudi haiek ez dutela sekreturik eta, atzo, esate baterako, jakin ahal izan nuen Adelak ez duela oraindik apustua irabazi, eta Niagarako hartan jo zuen erasoan huts egin zuela: " Furgonetan bertan saiatu nintzen Dan xaramelatzen, baina kanpamendua bera bakarrik altxatzen tematu zen eta nire gizona ikustearekin etsi behar izan nuen. Gaur ere ez dut zorte onik izan, baina oraindik bidaia luzea da, eta konturatu naiz erokeria dela taldeko pertsona bakar bati erreparatzea eta, zer arraio, Karmelori ere gustura asko eskainiko nioke nire platera"; horrekin batera jakin ahal izan nuen, izan ere ni ez bainintzen batere ohartu, Tom Estherri inguruka dabil  kiola edo berak, behintzat, hori uste duela.
‎Denver-eko aireportua izugarri handia da; pistetara inguratzeko metroa eta guzti dauka. Bidailagunok fardelekin atzera eta aurrera ibili behar izan dugu, eta gureak gutxi ez balira, dendak, hozkailuak, suak, den-dena garraiatu behar izan dugu aireportuko aparkalekuan zain genuen beste furgonetaraino; baina gaur inortxori ere ez zaio bururatu kexuka hastea. Bestalde, bidaia bospasei ordukoa izan arren, erlojua aurrena atzeratu eta hurrena aurreratu egin behar izan dugu.
‎Denver-eko aireportua izugarri handia da; pistetara inguratzeko metroa eta guzti dauka. Bidailagunok fardelekin atzera eta aurrera ibili behar izan dugu, eta gureak gutxi ez balira, dendak, hozkailuak, suak, den-dena garraiatu behar izan dugu aireportuko aparkalekuan zain genuen beste furgonetaraino; baina gaur inortxori ere ez zaio bururatu kexuka hastea. Bestalde, bidaia bospasei ordukoa izan arren, erlojua aurrena atzeratu eta hurrena aurreratu egin behar izan dugu.
‎Bidailagunok fardelekin atzera eta aurrera ibili behar izan dugu, eta gureak gutxi ez balira, dendak, hozkailuak, suak, den-dena garraiatu behar izan dugu aireportuko aparkalekuan zain genuen beste furgonetaraino; baina gaur inortxori ere ez zaio bururatu kexuka hastea. Bestalde, bidaia bospasei ordukoa izan arren, erlojua aurrena atzeratu eta hurrena aurreratu egin behar izan dugu. Eta kontua da Chicagotik aski gorputzaldi petralarekin irteteaz gain, azkenean leher kaka egina amaitu dudala eta, bestalde, arimari doi bat kostatu zaiola nire gorputza aurkitzea.
‎c) Tom gaur unai zamarra batekin jantzirik agertu da, eta jeans batzuekin, eta orain arte baino gazteago emango luke baldin eta larruzko unai sonbreiru handi batekin ikusi ez banu. Eta gaurko hegaldi osoa Tomen alboan egin behar izan dut. Goizean goizetik berriketan hasi zait, isildu gabe, eta tarteka belarria taratulatuz jardun du, eta tarteka korrokada ttikiak eginez, inguruetara urduri begiratzeari utzi gabe.
‎Arches-eko ibilaldietan zehar aski bakarti egon naiz. Tarteka, bidelagunei argazkiak atera behar izan dizkiet (Tom ere makinarik gabe etorri da, baina jende gehiena oraindik ez da ausartzen berari eskatzera; bestalde, badirudi orain beti ibiliko dela jeans-ak eta unai sonbreiru berri horiekin); eta tarteka, neure harridurarako, Tom eta, batez ere, Ruben eta Karmelo inguratu zaizkit (zertan ote da Adela eta Estherren turismo sexuala?); baina hala izan denean ere, bero saparen eraginez isilik sama... Eta ibilaldietan zehar, oroitzapen freskagarrien harrapaketan aritu naiz:
‎Ariketa xume hori egin izan dudan gehienetan bezala, jendea nahasten hasi da eta, doi bat lotsagorritua eta denak begira nituela, berriro ere dena esplikatzen hasi behar izan dut. Baina noizbait ere amaitu, eta honela jarraitu dut:
‎Guztiarekin, denek txaloka hartu dute emaitza harrigarri hori eta nik argitu behar izan diet, buruketen ondoren, denok zenbaki berarekin jokatu dugula, eta erantzun horietara iristea zela normalena. Taldekoak gustura ibili dira, eta gero puska batean igarkizunka segitu dute (ni harritu egin naiz neure buruarekin, talde animatzaile izateko gaitasuna berreskuratu eskuratu dudala ikustean).
‎Gaurkoan gure taldeari egokitu zaio afaria prestatzea. Delicate Arch miresgarritik Moabera itzuli, eta aurrena erosketak egin behar izan ditugu (Tom taldean izatea oso lagungarri gertatu zaigu; ipar amerikarra izaki, gainerako bidaiariak baino askoz hobeki daki produktuak topatzen, edo esne gaingabetua kondentsatutik bereizten; bera taldean dela, ez dugu erosiko kristalak garbitzeko xaboia harrikoa egitekoaren ordez...).
‎Azterketa gogorrak gainditu ondoren," luxuzko ertzain" izatearekin batera, Dabidek politikarien mundua barne-barnetik ezagutzea lortu zuen. Egokitu zioten lehendabiziko lana politikari bat zaintzea izan zen eta, hauteskunde garaia izaki, hara eta hona ibili behar izan zuten. Behin batez, Madril aldean zebiltzan batean, dena delako politikariari telefonoz deitu zioten eta Cuencako herrixka batera joateko eskatu, bertako alderdiaren egoitza inaugura  tzera.
‎-Oraindik maite dut eta, halabeharrez esan behar izan dituenak gorabehera, ziur nago berak ere maite nauela-aitortu du presidenteari (D) tinko begira (argi dago Adelak aurrera jarraitzen duela apustua irabazteko bere estrategiarekin).
‎Allô, Dabid? Atzo esan nizun bezala, Mesa Verden Rakelen gerizpea bilakatu nintzen eta, ça va de soi, Adelaren bekoki iluna jasan behar izan nuen. Baina esango nuke Rakelen gogoa Rubenengan dagoela.
‎Berehala Esther txaloka hasi da eta epaileak (L) oroitarazi behar izan dio herri epaimahaiaren partaidea dela eta epaia eman arte ezin dituela bere iritziak kanporatu.
‎alde batera, Polikarpo katuari ahora eman, eta froga ezin hobea izan nezakeen hark akabatu zuela erakusteko; bestera, amonari egia osoa esaten ahal nion. Baina betidanik sekretuak atxikitzeko gezurra esateko baino hobea izan bainaiz, orduko hartan ere amonari egia aitortu behar izan nion, eta hark errietaka ez, baina laztanka hartu ninduen, irriño batekin hurrengoan kontu handiagoz ibiltzeko esaten zidala.
‎Danek bihar Grand Canyon entzutetsura hel  tzeko asmoa duenez, gaurkoan milia asko egin behar izan ditugu. Eta milia horiek egin bitartean, furgoneta berriro ere denboraren makina bilakatu zait eta ezin izan diot oroitzeari utzi.
‎Clintonek (Xavier) ere" Sentitzen dut" esan zion Lewinskyri (Adela) harremanak etentzat jo zituenean, eta halaxe adierazi zion bere herriari, harreman ukatu haiek onartu behar izan zituenean. Gaur jatetxe txinatar batean aurrera egin duen epaiketa saioan ere, hitz horiexek aipatu ditu bere hutsa aitor  tzean, eta atzera egitea posible balitz inondik ere ez zukeela halakorik egingo.
‎Billek, sentitu ez ezik, eraman ere, urrunera eraman du, eta hanka sartu du, baina berriro diot: bere hutsa mundu osoaren aurrean onartu behar izan du, eta ez nire aurrean bakarrik, nork eta munduko herri asko botoi bat sakatuz birrindu eta porroka dezakeen pertsonak, eta pertsona horrexek barkamena eskatu dizue, baina batez ere, berriro diotsuet, niri eskatu dit. Eta zuei ere, herri tribunaleko kide guztioi, zuen kontzientziak pixka bat aztertu, eta barka dezazuela eskatzen dizuet.
‎Horrez gain, kopilotuak musikaz eta aire egokituaz ere arduratu behar izaten du. Gaur, niri egokitu zait Danen alboan joatea eta, Niagararantza abiatzearekin batera, Karmelok adei  tsuki pasatu didan opera kaset bat jarri dut, Donize  ttiren ez-dakit-zer; baina batzuk-tartean Luis, Esther eta Tom-esku zartaka hasi dira eta, azkenean, luzatu didaten Van Morrison-en zinta jarri behar izan dut.
‎Allô, Dabid? Orain artekoan esateko askorik izan ez eta sarritan itzulinguruka ibili behar izan dut kaka esplikatzen. Éxcusez-moi.
‎Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara ez bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango; zeren telegrama, izan, Dabidena baitzen, eta mezua, telegrama bat izateko, Dabidek idatzia izateko, berak bidalia izateko, zinez txundigarria (egia esatera, Karmelok proposamen hori egina ziola jakin arren, ez nuen inondik ere halakorik espero, beharbada Dabidek apenas ezer irakurtzen zuelako, ezer idazten ez zuelako). Eta nik irribarre egin behar izan dut, bai orduan bai handik gutxira, bazkaritan, nire alde topa egin duten bakoitzean.
‎Autobuseko leihatilatik begira, batez ere homeless jendeak erakarri nau (kasualitatez, nik izen hori duen markako niki berria soineratua nuen, eta haiei begira, haien degradazio prozesua imajinatuz, nire arazoak neurri handi batean hutsalak direla ez direla hain hil edo bizikoak onartu behar izan dut; eta hala ere, halaxe iruditzen zaio arazo horiek bizi dituenari).
‎-Sentitzen dut-esan behar izan diot atzo Dabidi bezala-, baina gaur bidai amaierako afaria dugu eta ezin dut huts egin. Sentitzen dut honaino etorri, eta besterik esan ezin izatea.
‎-Azken gaua... -hasi zait Ruben bere basoa nirera topa egiteko hurbilduz, baina nik atzamar luzea ezpainetan ezarri, eta berak eten egin behar izan du; gero, barrako solasgaiari heldu dio eta esan dit-: Aspertua zaitugun arren, aginduidazu irailean zehar, zuk nahiago duzun asteburuan, Segoviara etorriko zarela.
‎Besterik ezean, Rubenen eskua atxiki dut, ongi atxiki ere-. Olatuek ilargia baino maiteago zaitudala esatera etorri natzaizu, arraintxoek ura baino maiteago-jarraitu du bozgorailuek atera duten hots sarkor eta karrankariari entzungor, baina gutxien uste nuenean gutxien uste nuen gisan amaitu behar izan du.....
‎(Aurreko hitzak idazten ari nintzela, esku bat sentitu dut mantapetik labaintzen, aurrena izterretan gora, hurrena ipurmasailetan laketua eta, azkena, nire plazarraren artekaren bila. Eta nik, nola esango nuke, idazteari utzi behar izan diot...)
‎Atzokoaren ondoren, gure gorputzek-eta arimek-atseden beharrizan handia zuten arren, gaurkoan ere goizean goiz jaiki, eta aireportura jo dugu Gran Canyon gigantosoaren ikuskizuna zerutik dastatzeko. Billeteak erosi aurretik, ordea, denok denon aurrean pisatu behar izan dugu abionetetarako talde orekatuak lortze aldera, eta begien bistan geratu da azken asteotan argaldu egin naizela: 46,5 kilo; oso oker ez banago, Bostonen baino bi kilo gutxiago (nire gorputz masaren indizeak honezkero oso behean egon behar du).
‎Gertatu da, ordea, basamortuaren erdi-erdian geundela, eta han lurra oso laua zela, batere sastrakarik gabea, eta Adelak ez zuela non ezkutatu. Hala gauzak, bide bazterretik gehiegi urruntzeko aukerarik ez, eta hantxe jardun behar izan du, denon begien bistan, jertse batez burua estaliz eta handik igaro  tzen ziren autoek tutua jotzen ziotela.
‎Dabiden jaioterrian gertatu zen, Durangon hain zuzen ere. Emakume batek haur bat izan zuen Bilboko ospital batean, baina hura goiztiarra izan, eta gaixo samar jaioa izaki, sendagilearen aginduz haurrak beste aste pare batez geratu behar izan zuen bertan. Amak, ordea, ospitaleko egonaldiak oso garesti jo  tzen zuenez, etxera itzuli behar izan zuen.
‎Emakume batek haur bat izan zuen Bilboko ospital batean, baina hura goiztiarra izan, eta gaixo samar jaioa izaki, sendagilearen aginduz haurrak beste aste pare batez geratu behar izan zuen bertan. Amak, ordea, ospitaleko egonaldiak oso garesti jo  tzen zuenez, etxera itzuli behar izan zuen. Guztiarekin, haurra bere esneaz elikatu nahi eta, bien bitartean, herriko errekadista (herritarrek hiriburuan zer behar, horixe egiten zuena) arduratu zen biberoiak ospitalera eramateaz.
‎Allô, Dabid? Gure bidaia hau benetan nekagarria gertatzen ari zait, eta azkenean, neure onera etorriko banintzen, atzo Las Vegaseko hotelean egonaldi luze bat egin behar izan nuen. Esango nuke sukar apur bat ere izan nuela, baina gauerako polito nengoen eta besteekin batera joan ahal izan nintzen.
‎Gero oheratu egin nintzen eta, halako batean, hoteletan egoten diren segurtasun kutxekin gogoratu nintzen. Baina Tomek haietakoren batean zerbait ezkutatzekotan, giltza edo agiria aldean izango zuela pentsaturik, etsi egin behar izan nuen. Hala ere, goizeko bostak aldean bete-bete eginik eta emakumezkoen lurrin merkea noranahi zabalduz itzuli denean, oheratu, eta, zurrungaka hasi bezain pronto, nik Tomen frakak miatu, eta hantxe giltzatxo bat topatu nuen.
‎Astebete libre dut, eta Gasteizera itzuli beharrean, zergatik ez goaz Karibe aldera denbora hori biok biotara igarotzera? Gurea konpontzeko aukera ezin hobea izan liteke-ekin dio Dabidek; baina nik errepikatu behar izan diot orain bakardadea behar dudala, bakardadea; eta, bestela pentsatuko banu ere, egun gutxiren buruan lanean hasi beharra daukadala.
‎Gero, gutaz esateko gehiagorik ez zegoenez, Karmelo eta Tomi buruz jardun dugu, baina luze gabe kanpora irten, eta Dabidek ibilaldi bat egingo ote genuen galdegin didanean, nik ezetz erantzun behar izan diot.
2001
‎Txiki-txikitandik. Ez dira esateko kontuak, baina sehaskan bertan egin nituela lehen ekintza mimetikoak entzun behar izan nion behin baino gehiagotan nire amona zenari (goian beza Jainkoak).
‎Bazuen herren txikiren bat ere. Auskalo zenbat eta zenbat kilo jasan behar izan dituen: ordu eta orduetako eserialdi luze antzuak.
‎Ezin iritsian, aitak ahalegin izugarria egin behar izan zuen leihatilan sarrera-txarletak erosteko. Garestiak iruditu zitzaizkion oso:
‎Denbora eman zion bere buruari, eta ez zion biziari erreparorik jarri. Baina, handik pixka batera, errepaso ezinbestekoaren garaia iritsi zitzaion atzera, eta utzi egin behar izan zituen bidenabar tranpatiak.
‎Hala ere, hurrengo goizean, amona zaindu  behar izan zuen.
‎Baino aste osoa artoa aletzen aritu behar izan zuen.
‎Hile osoa gaztaina biltzen egin behar izan zuen, ordea.
‎Orduan, aberatsenek, aberats izan nahi zutenek eta aberats izan nahi, baina ezin zutenek soineko denak askatu, eta berriak josten hasi behar izan zuten, berriro ere.
‎Tipi-tapa, etxetik eskolarainoko zazpi kilometroak izendaturiko egun guztietan egin eta, taka!, soineko barria aldean eroazan erropen gainean, eta esku biekin barrenari eusten  ailegatu ei zan etxera, azkenengo domekan, izerdi batean, ule guztiak arpegian behera zituala. Hurrengo egunean, bere amak, gure amama zanak, gonaren tamainako tolestura hartu behar izan ei eutsan soinekoari, izan bere, gure ama, bizkorra bai, baina benetan bere ttattarra ei zan-eta.
‎Gure neskatoa bere hazi egin zan, ume danak hazten diran moduan. Bere amak lantzean-lantzean tolestura askatu eta soinekoa luzatzen joan behar izan eban alabaren bernak ezkutuan gorde guran.
‎Halan eta bere, egun batean, ezkon etxean bizi zala, ia, aurrealdean orkatila bistaratzen jakola-eta, erretiratu egin behar izan eban gure ama zanak bere umetako soinekorik estimatuena.
‎-Ez... Beste gauza batzuk erabili behar izan ditugu guk. Garai bakoitzak bere bizi--patroia eskatzen du.
‎Goitik beherako jostura askatu zitzaion bidean, eta alanbradez birpasatu behar izan zuten dena; hots, soineko beltz dotorea.
‎Bizitzan, eten gabe berrituz doan oihal erraldoi honetan, aurrera begira noan neurrian atzoko arropei, herenegungoei..., txikitakoei agur egin behar izan diet. Agur, nahi gabe, derrigorrez, halabeharrez..., edonoren barnean, bizitzak berak sorturiko artaziak direlako, azken batean, soineko berri baten patroia egiten laguntzan diguten adiskide-etsaiak.
‎Bai, neguko soinekoari mahukak egiteko oihal  gabe geratu balitz bezala sentitu omen zen zure amama ere neskametzatik jaiotetxera itzuli zenean. Eta horrexegatik alde egin behar izan zuen bertatik, berriz ere, hiruzpalau hilabetera.
‎1936ko jaiak prest zeuden, Berlingoak bezala, baita bateko eta besteko lasterkariak ere. Badakizue noski, ordea, Madalen bezperako etxefuegoa baino lehentxeago programa zertxobait aldatu behar izan zela. Gure korrikalarietarik franko, beraz (onenak, Manero gizagaixoak, ez zuen luzaroko bizirik), eta sekula korrikalari izateko usterik izan ez zuten zenbait Artikutza aldera abiatu ziren ehiztari gisa, eskopeta bizkarrean.
‎Oihenartenetan ez da beti erraz, ez baitzizkioten bere lanak nahi bezala argitaratu. Zenbait interpretazio sartu behar izan dut, baina ez gehiegi, oker ez banago (K.M.O.).
‎Euskarak bere tamaina hori dela medio ez du gehiegizko hedadurarik izan, ez lurrez ez hiztunez eta ez literatura obrez ere. ...izue, orain  tsu arte, joan den mende arte, gizonak ez du biderik izan papera edo tinta edo antzeko zerbait ez baldin bada, esaten zituenak edo esan nahi zituenak gordetzeko, tomateak potoan sartuta gordetzen diren bezala gorde  tzeko), joan den mendeetatik datozkigun lekukotasunak gehienbat lekukotasun idatziak dira, paperetan daudenak; eta paperetan –hori garai horietako paperak erabili behar izan dituenak ongi baino ongiago daki eta gehienetan damuz ikasten du– euskara ez dela gehiegi ausartzen, ez dela gehiegi aurreratzen, euskara beti atzera samar gelditzen dela. Euskarazko hitz bat aurkitzeko ehunka hitz irakurri behar dira beste hizkuntzaren batean dauden dokumentuetan.
‎Hizkuntza klasikoak, haatik, ez zituen erabat baztertu, berak gogorarazi didanez. Altunak hartu baitzuen latina oraindik EUTG izena ez zeraman irakastegian, nik 1963an utzi behar izan nuenean, Urkixo Mintegiko lanbidea hartzeko.
‎Bitarteko izan ziren, nolanahi ere, askoren axolagabekeria eta gehiagoren seta. Lege zaharreko egiturek ezin zezaketen lehengo egituretan iraun Lege berriaren mendean, hots, ezin iraun zezaketen aldakuntza eta antolamendu larririk gabe3 Eta guztia osorik gorde nahi zutenek deus ere gabe, edo horrelatsu, gelditu behar izan zuten, maizenez gertatu ohi denez.
‎Ez zuen aldi joanen errotarriak eho haren oroitzapena, bestela bezala: jende azkarra eta langilea behar izan zen horrenbestetarako. Izenez izendatuz, Arana Goiri eta Azkue, 1900 ingurutik aurrera.
‎eta hizkuntzaz, zenbait egituraren jabe den sistema den aldetik ari naiz hemen, eta ez (axola gehiago duen) jendeak egiten dion harreraren aldetik. Eta ez naiz aiseegi larritzen diren horietakoa, hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan baititut.
‎hauek beti beste perpetuamente hura bezain aise gutxienez konpreni zezaketen. Gipuzkoarrak, txukunegia ez izanik, ez zuen urrutiago joan behar izan bila. Nafarrak, ordea, bere jakinduria erakutsi behar zuen eta ongi zekien horretarako egokiagoa zela erdara euskara baino.
‎alde batetik (Orixerekin batez ere), basaki eten zuten mugimenduaren jarrai  tzaile izanik, eta bestetik, joera berrien aitzindari. Era berean, negu luzearen ondoan bere lanak herabe berrasten dituenean, zerbait berri bezala agertzen da Euskaltzaindia –ez barnean hartu behar izan zuen komisario politikoarengatik, bere gelditasunean gorespen handiagoen duina–, langai duen hizkuntzatik beretik hasita.
‎Ezin gutxiago egin, jaio eta berrogeita hamar urtera, horretarako beste ezertarako baino areago sortu zen erakundeak. Beharrak eraginda, ez gutiziak edo kasketaldiak, beldurrez-edo abiatu behar izan zuen bide horretatik. Ez da deus asmatu, ez orduan ez geroztik; gordean nahiz agerian lehendik geneuzkan hautakizunetan egin zen aukera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia