2000
|
|
Nik ordurarte pasa nuen une gogorrena izango zen hura. Estimatu egiten duzu, hainbeste jende joan izana, baina bestetik estuasuna ematen du, nola erantzun
|
behar diot
nik jende honi?
|
|
Bergarakoa bi urtez behin izaten da helduentzat, txiki da, baina meritu handia du. Eta Bilbok jaialdi garrantzitsuagoa
|
behar du
nire iritziz. Orain zazpi-zortzi konpainia oso onak daude, kanpoko jaialdietan arrakasta izateko modukoak.
|
|
Nire krisi horretan, pertsonaiak autonomia bat eskatzen ari ziren: " Ondo zagok, hik dena kontrolatzen duk, baina nik
|
behar diat
nire autonomia". Pertsonaia eta gaiari bere bidea utzi nahi nien, idazlearen tutoretza handirik gabe ibil zitezela nahi nuen.
|
|
Eta askeizan nahi dut nik, neure esku!! Neuk izan
|
behar dut
nere geroaren aukeratzailea?. Baina ezin izan, Mireni loturik dagoeno. Eten eta ospa egin behar, hortaz, Ulises berrihonek, orain arteko guztitik urrun, askatasun berri baten eguratsetaraino?.
|
|
Barne-bidaia razional bat izanen daoraingoa. . Oharrez, ondo buruaz, aukeratu
|
behar dut
nere bidea; bestela Zoria danagusi, eta atsekabea gehienetan bere ekarria?.
|
|
agerkunde bat izan balu bezala,, sekulako aurkikundea egin dut?, idatzi du egunkarian. . Jainkoaren egarria da gizonaren zorion-mina.Zerbait Absolutu
|
behar zuen
nere bihotzak, Hartan atsedena eta atsegina edateko.Betetasuna behar nuen, osotasuna, gelditasun osoa, pake egiazkoa, egia hutsa, denetatikdena. Nola bete nintzake emakume gajo batek?
|
|
Zer arrazoitu, zer esplikatzeko, zer irabazteko? Hasteko, zeini daukat arrazoitu beharrik eta zer justifikatu
|
behar dizkiot
nik inori ene gurariak, desirak, ene askatasun egarria? (...) Nondik datorkit niri gurariok inori arrazoitu etajustifikatu beharraren sentimendu horixe bera, premia hori, ez bada gizartearengaurko eraketak (gurari) haiek nigan ukatzen eta zanpatzen eta nolabait moralki, debekatzen?
|
|
Eta, ondotik, zure hitzak etorri zitzaizkidan, jaun André, noiz eta Salamancan nengoela gomendatzen baitzenidan plazerren neurriz dastatzea, nahiz eta ohartarazten zenidan, haren jarraikian, ezen alferrikakoa zela nehori kontseiluen emaitea, gazteei bere batez, nor bere buruaren gainean baizik zentzatzen ez zelako... Eta, zure hitz haiek gogoan nituela, galdetu nion neure buruari zergatik egin
|
behar nuen
nik deus berezirik guztia alferrikakoa zenean, gero gerokoak. Eta kapitainaren irakaspenak nituen, finean, haizea bezalakoa izaiterat bulkatzen nindutenak, baina haizeak ez zuen araurik, eta nik, ordu arte izan nituèn arauen gainetik ibili nahi nuen engoitik, gero gerokoak...
|
|
—Aita, lehenbailehen akabatu
|
behar dut
nik hartza!
|
|
Aitak irakatsi bezala, nik ere Urbiaingo inperio tipia zabaldu nahi izan nian... eta horregatik erosi nian Olabeko ola, han Irunen, baina hura ere gaizki zoak. Joanikotek bezala egin
|
behar nian
nik, benturaz, bere aldian, eta bizitza zientziari edo arteari eskaini, zeren garbi baitago ez nintzela negozioen mundurako jaio...
|
|
Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti-goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa
|
behar bainuen
nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
|
|
Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen? Norat joan
|
behar nuen
nik, baldin ez banuen norat joan. Edo, benturaz, bai... zeren eta, bat-batean, napolitarraren kontseiluz Pisako katedralean aditu nuen meza etorri baitzitzaidan bururat, eta, harekin batean, oihu erdiragarri hura, erro-errotik eta bihotzaren erditik atera zitzaidana:
|
|
Zeren mundua egin eta desegin eta mila aldiz alda baitzitekeen, baina ama beti egoiten zen bere lekuan eta bere kroskan, kantitu ere gabe. Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat
|
behar bainuen
nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku. Eta helduleku hura ez zen etxe aitzinetik iraganikako lehen haize zoroa, zeren eta harri haustezinez baitzen egina.
|
|
Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen... Bai, badakit ezen ez dudala nehoiz ikasiko ezen bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela, baina zer egin
|
behar dut
nik, baldin puntu batetik abiatu orduko ohartzen banaiz ezen puntu horrek bertze hamaika puntu biltzen dituela bere baitan, eta puntu batetik bertzerako bidea, halatan, hamaika puntutatik bertze hamaika puntutarako bide korapilatsu bihurtzen zaidala, ezinbertzean. Eta, hala, egia bada ezen jakintasuna ezjakintasunaren korapiloak laxatzea dela, egia da, halaber, ezen, korapilo bat laxatzerako, bertze zazpi asmatu behar izaiten ditugula... eta hala betetzen dugu filosofoak erran zuena, zeren, gehiago dakigularik, gutiago baitakigu, zinez.
|
|
Bai, lehenbailehen egin
|
behar nuen
nik handik alde, bataz, Utopiako lurrak nituelako xede, eta, berriz bertzea, bistan zelako ezen ez nintzela kortsario izaiteko jaio, eta ezin nintekeelako, halatan, haiekin geratzeko eta haiekin bat egiteko tentazionean eror; izan ere, zer egiten nuen nik jende haien artean, honek esku galduaren tokian burdinazko gakoa erakusten zuela, horrek haragi-hezurrezko zangoaren ordez zurezkoa zeramala, ... Halako moldez, non baitzirudien ezen conditio sine que non-a zela, kortsario on baten izaiteko, gorputza zauriz josia edukitzea, edo, bertzenaz, menbro inportant bat galdua —begia, konparazione, Alain Coup d’Œil-ek bezala, edo belarria, bertze hainbatek bezala, edo besoa, edo zangoa, arestian erran bezala—, baina nehola ere ez behatz ezdeus guti-balio bat, nola galdu bainuen nik Bretainiako kostan, behatzen artean lodiena bazen ere...
|
|
Gainerat, komunitate tipi bat zen Urbiain, eta han gauzak errazago joan zitezkeen, zuhaurk ere erraiten zenuen bezala, Jainkoaren laguntzarekin. Eta, inguruetako gaixo eta erien begiratzeko, ospitale bat ere eraiki genezakeen komarka hartan, nola egin baitzuen Azpilkuetako Martinek bere herrian... baina, hark ez bezala, bizirik nengoela egin
|
behar nuen
nik hura, zeren jauregi aberats bateko seme eta gizonezko bakarra bainintzen, aita-anaiak hil ondoren, eta baliabide guztiak izan nitzakeen, neure xedearen betetzeko, Jainkoaren laguntzarekin. Eta, entseiu hartan neure arartekotasunaz baliatzen nintzela, osaba Joanikot eta ama elkarrenganat biltzea erdietsiko nuen, eta haien eragina erabiliko nuen herriko jende guztien batzeko eta zoriontsu izaiteko, Jainkoaren laguntzarekin...
|
|
—Zer bertze froga
|
behar dut
nik orain, jakiteko ezen Jainkoa Antonioz baliatu dela, nola Antoniok berak profetizatu baitzidan behin baino gehiagotan, nihaur ere hemen gera nadin. Zeren Antoniok neskatxa haren salbatzeko eskaini baitzuen bere bizia, nik neurea haren zerbitzuan jar dezadan.
|
|
Niri, berriz, begi klixkarik ere ez zidan opatu handik kanporatzean. Togasekin, neskaren aipua barrenetik atera zitzaidan, motza eta zehatza izan
|
behar zuen
nire agurraren atari.
|
|
—Edu, aditu ongi. Aurkitu
|
behar diagu
ni egunkarian gelditzeko manera...
|
|
Tranka atearen alboan zuen, baina berdin zitzaion. Hark hatz bat luzatu, eta banekien kopotar bat hartu eta eseri behar zuen tokira eraman
|
behar niola
nik. Nire aldamenean eserarazi nuen.
|
|
Ostikoka ibil  tzen ninduen, eta zerbait esan nik aker-seme hari? Egunek berrogei ordutik gora luzatu
|
behar zuten
nik maisu hari hitz erdi bat esa  teko. Eta ez da gezurra berdin gertatzen zitzaie  la beste ikasle guztiei ere.
|
|
" Nori okurritzen zaio lanparak piztea!", aurpegiratu zidan Dabidek ordu arteko lagunak deabruak hartuta joan zirenean. " Nori okurritzen zaio lanparak entxufatu gabe uztea!", esan
|
behar nion
nik, baina horren ordez irri txilio bat atera zitzaidan, eta berehala biok irriz karkailaka lehertu ginen.
|
|
zer sentitzen ote zuen, zinez, nirekiko; zazpi urteko elkarbizitzan zehar, ikusiko al zuen niregan ere halako bilakaerarik aldaketarik? Guztiarekin, azkenean ni neu izan nintzen hutsaren hurrengoa sentitu nintzena, eta noragabetua (nork esan
|
behar zidan
niri aurtengo oporrak bakarrik eta Estatu Batuetan igaroko nituela); orduan ni izan nintzen amildegi baten ertzean sentitu nintzena, harrezkero etorkizuna beldurrezko film baten antzekoa egiten zitzaidala.
|
|
Baina haize hegoa dabilen udazkeneko gauetan bezala, kanpoan oso gaugiro ederra dago eta aspertu naiz denda itogarri honetan egoteaz. Eta beharbada gaur arratsaldean zaldi gainean ibiltzean askatasunaren zirrara sentitu dudalako, orain zerua bezalako espazio zabalak
|
behar ditut
nire gogoa hegalda dadin. Gaur izarren beharrizana dut, eta kanpoan esertzera noa.
|
|
Batean bakardade ez beti atseginera egokitu beharra daukazu, bestean bikotekide ez beti atseginera, eta betiere zeure buru ez etengabe atseginera. Edozein modutan, aitortu
|
behar dut
ni hobeto bizi izan naizela bikotekidea izan dudan aldietan besteetan baino...
|
|
Karmelo joan denean, ordea, pentsakor geratu naiz. Pentsatu dut Dabidek urruneko baina, aldi berean, konfiantzako pertsona bat
|
behar zuela
ni zelatatzeko; pentsatu dut Karmelo pertsonarik egokiena dela, batez ere beti Dabidekin zorretan dagoela esan izan duelako eta nik ezagutzen ez nuelako; pentsatu dut momenturik egokiena dela haren historia kontatzeko.
|
|
Honenbestez, euskal poeta nonahikoa egiten da, nitasun berri bat deskubritzen du, eta ez dio ardura bakarrik baldin badago ere munduan, barnea duelako mundu. Gu etnografiko bat kantatu
|
behar izatetik
ni intimo bat kantatzera eginiko ibilaldi mingarrian, Orixek euskal literatura modernoa abiatzen du, edo hobe esan, euskal literaturaren modernotasuna: lurralderik ez daukan kulturan hizkuntza da babesleku bakarra, eta norberarenak dira kantagai (bere arnasa entzuten du).
|
|
Izoztearekin ere hantxe aritzen ziren nekazariak erremolatxa biltzen, eskuak zartatuta zituztela. Nork esan
|
behar zidan
niri orduko herrixka hartan erremolatxa faktoria bat ipiniko zutenik!... eta hango erremolatxatik jan behar nuela orain eta hemen, herrixka hura ezagutu eta berrogeita bat urtera!
|
2001
|
|
Ni konturatzen naiz hemen jendea huskeria batengatik itotzen dela askotan. Ni ere itotzen naiz, noski, baina inbasio bat eta bere ondorioak zer diren ikusi eta gero, oso gauza potoloa
|
behar du
ni itotzeko! Balore eskala aldatu egiten da.
|
|
(Zur eta lur) Ni? Eta zertarako
|
behar dut
nik sari hori?
|
|
Ahalegin horren barruan kokatu
|
behar da
nik egindako lana. Gaur egundugun komunikabide ahaltsuena (telebista) hartu dut, eta saiakera bat egin dutikasleak medio horretara hurbil daitezen, aukeran dituzten telebista-kate gero etaugariagoen artean gure Euskal Telebistak gero eta tarte zabalagoa izan dezan.
|
|
Berdin dio trena nora doan. Tren ezezagunak
|
behar ditut
nik. Horrexegatik hartu dut diru mordoa eta horrexegatik ematen du handituta daukadala ezkerreko izterra.
|
|
Sarritan entzun izan dut, baina, senarrek emazteak egunargiz hiltzen zituztela eta sekula ez zaie ezertxo ere gertatu. Zergatik gertatu
|
behar zait
niri, bada?"
|
|
Zelako jakituria meteorologikoa duen neska honek, pentsatu
|
behar du
nire lagun izoztuak.
|
|
‘Bera duela bi urte hil zen. Baina zeozer
|
behar baduzu
ni bere alaba Arantxa naiz... ’
|
|
Ez egon
|
behar
nik aterrik bage erne,
|
|
1. Oro har, eta horrelako juzku orokorrek daukaten arriskuarekin jakitun egon arren, esan
|
behar dut
nire ustez azkenengo astinaldiaren iturburua espainiar demokraten nazionalismo erabatekoan dagoela, hau da, hain direla beraien nazionalismoaren sustraiak sakon eta sendoak, hain daude beren herria asmatzen lagundu dien sistema ideologikoarekin seguru, ezen beraien mitoetako Espainia eta Frantzia horiek zalantzatan ere ezin jar ditzaketela, eta lehenengo aldiz sumatzen hasi direla euskaldunon ara... Beste berba batzuez esanda, astinaldi horren jatorria Euskal Herrian hain urri den benetako nazionalismoaren eragin bortitzean dauka erroa.
|
|
Sinpletasuna ideia soila litzateke, ezein esperientziak ez digu eskainiko. Ezagutzak
|
behar duen
nia ezagutzaren baldintza transzendentala besterik ez da, ez arima bat. Gainera, ezin da niaren ideia honetan sustraitu arima materiagabekoaren eta gorputzaren arteko bereizketa, zeren hemen agerpenei buruz ari baikara, ez hauen atzean egon litekeen substratuari buruz.
|
|
Eta nire fede berrituaren edukia ez dago nire hausnarketen emaitzetan, ez liburuetan, ez eta teologoen eta jakintsuen esanetan, gizaki zehatzen bitartez nire egiaren maitasuna piztu eta sutu egiten didan Espiritu Santuak erakusten didanetan baizik. Berak esaten dit nortzuengandik ikasi
|
behar dudan
nire fedearen edukia. Eta nire benetako fede irakasle diren gizaki horiek Espirituak berak gantzututakoak dira, zehazki Elizako artzainak dira.
|
|
Ni banoa. Hor zehar, galaxiaren luze-zabal osoan, badaude hizkuntza gutxituak dituzten planeta asko, eta segitu
|
behar dut
nire mezu askatzailea barreiatzen. Ez zenuten uste izango betiko geldituko nintzela, ezta?
|
2002
|
|
Nori oparitu
|
behar diot
nik «Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak» liburua?
|
|
Ez da seriotasunez jokatzen, eta gero oso" alai" hitz egiten dugu besteek uste dutenaz. Nik adibidez nire ikuspegia dut Erriberaz, baina galdetu
|
behar diot
nere buruari ea nire ikuspegia, edo guk hemen eduki dezakeguna, interesgarria den esateko" hau da Erribera".
|
|
Euskal bilera jendetsuenetan musika festa arrakastatsuak ikusten ohiturik nago.
|
Behar bada
nire ezjakintasunagatik edo, kalko gehiegi entzun/ ikusten dudala nago. Mota bereko edo antzeko musikatik asko eta beste estilo batzuetakoak falta.
|
|
Ez zuzenbiderik, ez urrutizkinik. Lasaitasun apurra
|
behar
nik, eta horra! Zirt zart jokatu nuen.
|
|
Jakinguratxua bakar bakarrik. Orain, dudaz gelditu
|
bearko
ni, ordu bete leenago bezela.
|
|
Kementsuarena egin beharra nuen: ondo nago, benetan, ez nago obsesionatuta, askotan gertatzen dira horrelakoak, niri tokatu zait, bale, ez du aparteko garrantzirik, istripu arrunt baten moduan hartu
|
behar duzue
nik hilketa ikusi izana, orain ez zaitezte pasa... Haurretatik, nik arazo txikiren bat izan orduko, gurasoek babes gehiegizko batez zaindu nahi izaten ninduten.
|
|
" Lasai dago, bai?, eta ez dezagun guk larritu orain. Gainera, zer esan
|
behar diot
nik?". Amak, gogor bereari:
|
|
Ez dakit hara hurbildu zaren inoiz, baina hori bai dela prozesio ederra! Aitortu
|
behar dut
ni ere urtero joaten naizela, eta ez egun batean bakarrik, Durangoko azokara, besteak beste, urte horretan Beterriko industriak utzi diguna ikusteko parada egokia delako. Sinbolo ederra da Durangoko azoka euskaldunendako, nahiz ez den aukera paregabea liburuak edo diskoak erosteko, lan hori patxadaz hobeki egiten baita liburu denda batean ondoko asteetan.
|
|
horregatik hitz egiten ote du Koldo Zuazok" Marteko" euskaraz? Ez, beste planeta batekoak direnak alde batera utzirik, horiek beren burutazioak planeta hartaz egin
|
behar baitituzte
nik ez dakidanez ongi zein den, uste dut sen ona duen edonork onartuko duela euskarak lehen baino anitzez ere presentzia handiagoa duela gure artean.
|
|
hurbilago
|
behar zintuzket
nire ikuspegia doiesteko.
|
2003
|
|
Bertsolariak autoreago izan
|
behar luke
nire ustez. Ez luke hainbeste kantatu behar gizarte eta komunikabide arteko kontsentsutik esatea ongi ikusia den hori.
|
|
Egun ez da horrela, noski, poesia egiten dut eta zintzo izan nahi dut. Baina onartu
|
behar dut
nigan osagai edo parte hori ere badagoela, «nitanoa»rena, alegia
|
|
-izerditan blai, zaindariak atzera egin zuen urrats pare bat-. Nik ere euskaltegian nago, badakizu?, baina astiroago hitz egin
|
behar duzu
nik ulertzeko, ados? -eta hitz egiteko botoiari sakatu zion.
|
|
Lehentxuago, gerotxuago. Orduan egon
|
behar nuen
nik. Erlauntzaren ondoan.
|
|
Bazkalondoko kafea luzatu nuen, beraz. Likore bat eskatu nuen, berdin zitzaidan zer, ez bainuen edateko asmorik, mahai gainean zerbait
|
behar nuen
nirekin nekarren aldizkari bat irakurtzen nuen bitartean tarteka zure begiradari erreparatzeko. Ez nuen etxean sartu eta arropa lisatzen nuen bitartean zurekin pentsatzen jardun nahi, burdina astunarekin nire alkandorak, bularretakoak edo gona arin eta galtza estuak, azken batean neure burua, hain bidegabeki zigortuz.
|
|
Horregatik, entzuten dudanean ezin zaiola inori aurpegiratu torturapean gaizki jokatu duenik, inor ez dela erantzule halako egoeran egin edo esan duenagatik, niri behintzat erresumin moduko bat sortzen zait, errurik ez baldin badago ez baita posible meriturik egotea ere eta, hortaz, nola hartu
|
behar dut
nik neuri gertatua. Ez ote neukan umiliazioa eta oinazea zertan pairatu?
|
|
Baina horretarako elkartu egin behar dugu. Nik badakit zeu ere askoz hobeto zaudela, eta gainera, zer arraio!, ez al didazu aitortu
|
behar
nik egin dudan ahalegina. Ez al didazu eskertu behar nik egin dudan guztia gurea salbatzeagatik?
|
|
Nik badakit zeu ere askoz hobeto zaudela, eta gainera, zer arraio!, ez al didazu aitortu behar nik egin dudan ahalegina? Ez al didazu eskertu
|
behar
nik egin dudan guztia gurea salbatzeagatik. Lasai, neska, broma zen eta.
|
|
Hori bai dela berri ona guretzat. Azkenean lortu egin
|
behar dut
nire helburua.
|
|
Nik ez diot inori demostratu behar norbait zenbat maite dudan. Maite dudan hari bakarrik esan eta erakutsi
|
behar diot
nire maitasuna, eguneroko bizitzan eta modu isil eta diskretuan.
|
|
Horixe behar zuen emakumearen bizitzak. Eta horixe
|
behar zuen
nireak ere, Rayk behar izan zuenaren gisara. Porrotaren ondoko puntu eta aparte bat.
|
|
Eta orduan, Ormaiztegiko zubia zeharkatzean, konturatu gabe itxiak nituen belarriak zabaldu zitzaizkidan gisa bertsuan, argi ikusi nuen ez nuela emakumerik
|
behar
nire aldi berriari ekiteko. Blanca, agian.
|
|
Miguel Sanzen erantzuna Haritxelharri: " Zintzotasun guztiz, esan
|
behar dizut
nire gobernuak, eta neronek ere, ez dugula uste Nafarroan euskara garatu eta berreskuratzeari, edota hizkuntza eskubideak begiratzeari, utzi diegunik".
|
|
4 Pertsonen arteko betebehar guztietan (direla borondatezkoak, direla nahi gabekoak), betebeharrok lege zibilen gai izan daitezkeen heinean, elkarri zor diogu bi aginduk guri ezartzen digutena; aginduok, jakina denez, bigarren legera biltzen dira. Lehendabiziko aginduari dagokionez, besteari egin
|
behar diot
nik niretzat nahi izango nukeena. Bigarrenari ekinez, ez diot besteari egin behar nik niretzat nahi izango ez nukeena.
|
|
Lehendabiziko aginduari dagokionez, besteari egin behar diot nik niretzat nahi izango nukeena. Bigarrenari ekinez, ez diot besteari egin
|
behar
nik niretzat nahi izango ez nukeena. Bi axioma moral horiek hurrengo bi erregela hauetan labur daitezke:
|
|
Eta ez esan derrigorrezkoak dituzula zure lanean. Zuretzat baliteke, baina zertarako
|
behar ditut
nik euliak. Nire etxean.
|
|
Haren amak dakizkienak bederen, jakingo ditiagu geuk ere. Eta ondoren, baina hik ere egin
|
behar didak
niri mesede bat, gehitu zion. Galanta, gainera.
|
|
Batzuetan hil beharrak grazia ematen dio bizitzari, horixe esan dio Argosi, katetik libratu duenean. Zeinek esan
|
behar zidan
niri.
|
|
–Berorren eskutitza hartu dudalarik –ekin nion, buruz, faxista solemneen tonuaz, euskaraz, eskutitzak erdaraz dioena errepikatuz edo–, eta berori egoera pixka bat delikatuan dagoela ulerturik, erantzun
|
behar diot
nik neuk gustura egingo nukeela nire esku legokeena, goitik datozkidan aginduek diotenagatik ez balitz; inoren alde ezer egiteko edozein pauso eman aurretik Goitik eskatu behar baitidate pauso hori ematea.
|
2004
|
|
Tokiak bereizi
|
behar dira
nire ustez. Hizkuntza zenbat eta gutxiago egin orduan eta gehiago kaskartzen da.
|
|
bat, bestela bertsolaritza super estatikoa iruditzen zaidalako, eta bi, jendearentzat nahiko erakargarri izaten delako norbait pailazokeriatan ibiltzea. Gainera, nire oihartzun mediatikoa lortzeko, saioak egin ditzadan, hori
|
behar dut
nik. Zeren badakit, edo uste dudana da, agian final batean ez dudala ongi abestuko, baina bertso afari batean edo" Zaharrak Berri Xou" batean zerbait arraroa gertatu behar zait bertsotan ondo ez egiteko.
|
|
lehen argi nuen eta gaur are argiago, ez nagoela erabat Euskal Herrian murgildua, ez dudalako euskara ikasi. Busturiara noanean hango lagunek gaztelaniara pasa
|
behar dute
ni tartean sartzen naizenean.
|
|
Ez. Mendekatu egin
|
behar ditut
nire hilak. Azken baten, nor naiz ni bizirik jarraitzeko, eurak guztiak hilda egonez gero?
|
|
Hori demostratu egin behar duk. Hori ikusi egin
|
behar diat
nik.
|
|
–Konforme. Baina nik badakit zein den nire bidea, edo norekin egin
|
behar dudan
nire ibilbidea. Zurekin.
|
|
Euskararik gabe ez ote naiteke bada euskaldun elebiduna bezain demokrata izan? Zertarako
|
behar dut
nik euskararen nahaste-borraste horietan sartu, elebitasunaren eskakizunak maila etikoarekin eta politikoarekin zerikusirik ez baldin badu. Zenbat ote dira erdaldunen artean pentsakizun horretan funtsaturik kontzientziaren ganbara sosegu ederrean daukatenak?
|
|
Horrela utzi
|
behar duzu
nire ama?
|
|
Je, je! Pisu bera edukita ere, kosta
|
behar zaio
ni garaitzen!
|
|
Baina Nobita, zer egin
|
behar dut
nik kulunkara igota?
|
|
Zer egin
|
behar duzu
nire jokoekin?
|
|
Eta zergatik izan
|
behar dut
nik bere ikaslea.
|
|
Eta azkenean hori gertatzen bazait, zer egin
|
behar dut
nik bizitzeko?
|
|
Zer egin
|
behar dut
nik orain?
|
|
Talde hau egokitu
|
behar
niri!
|
|
-Kaka! Eskolako talderik okerrena egokitu
|
behar
niri!
|
|
Zer ez dut aurkitu
|
behar
nik?
|
|
Zergatik eskatu
|
behar dut
nik barkamena?
|
|
Zer egin
|
behar dut
nik, lagun guztiak galduta, e?
|
|
Zergatik ospatu
|
behar du
ni bezalako emakume eder, jator eta sentiberak Gabon gaua bakarrik, senargarik gabe?
|
|
Zergatik utzi
|
behar diot
nik mukitsu bati beldurti esaten?
|
|
-Ezin liteke! Hemen
|
behar du
nire diru zorroak.
|
|
azken batean, Baionatik jarraitu behar izan zidaten Pariseraino. Eta zer zela eta ibili
|
behar zuten
ni bezalako hasiberri baten atzetik. Lanak nituen neure burua benetako agente bezala ikusteko eta!
|
|
Horixe egin behar nuen, gauza praktikoez pentsatu eta asaldurak saihesten saiatu. Orain arretaz pentsatu
|
behar nituen
nire hurrengo urratsak.
|
|
Dena den, ez ziren laguntza lan horiek nik maiteen nituenak. Zirrara handiagoko zerbait
|
behar nuen
nik. Halaxe errana nion Ibarrari aurreko azaroko egun urrun hartan... eta, antza zenez, nire deiak erantzuna izan zuen.
|
|
–Baten bati damutu
|
behar zaio
ni hemen sartu izana. –Poliki, Joseba.
|
|
Ez! –segitu zuen– Bada, ez zakiat zergatik ibili
|
behar dudan
nik hortik homosexuala naizela predikatzen.
|
|
–Eta zer egin
|
behar dut
nik orain...?
|
|
Nire burua konbentzitu dut munduan ezer ez dagoela, ez zerurik, ez lurrik, ez adimenik, ez gorputzik; ez al da hortik ateratzen ni ez naizela existitzen? Ez ba; nik existitu
|
behar dut
ni neu zerbaitez konbentzituta banago. (...) Ez dago, beraz, zalantzarik existitzen naizela, huts egiten dut eta.
|
|
Eta berak [jainko engainatzaileak] nahi adina nahasten banau ere, ez du lortuko ni ezer ez izatea zerbait pentsatzen dudan artean. Horrela, gogoeta egin eta gero, ondorioztatu
|
behar dut
ni naiz, ni existitzen naiz esaldiak nahitaez egia izan behar duela ahoskatzen dudan bakoitzean edo nire adimenean bururatzen dudan guztietan.26
|
|
Baina arrazoimenak dagoeneko konbentzitu nau neurri berean baztertu
|
behar ditudala
nire sinesmenetatik, bai erabat ziurrak eta zalantzarik gabekoak ez diren gauzak, bai nabarmenki faltsuak agertzen direnak.8
|