Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2017
‎Liburu baten aterperik gabeko poema solteak dira, beraz, banan-banan idatziak denak, ez proiektu poetiko handiago baten barruan . Seguru asko ez luke mereziko denak paperezko liburu formal batean argitaratzea, baina pentsatu dut egokia litzatekeela, Booktegik eskainitako aukera baliatuta, denak batuta irakurleen eskura jartzea sarean, irakurleek gero poemekin nahi dutena egin dezaten.
‎" Uste dut spanielagatik izan dela", esan zuen ilobak lasai asko;" beldur ikaragarria omen die txakurrei. Behin, txakur paria saldo batek Ganges ibaiertzeko kanposanturaino jarraitu zion atzetik, eta gau osoa pasatu behar izan zuen panteoi zulatu berri baten barruan , piztiak hilobi gainean zeuden bitartean marmarka, hortzak erakutsiz eta ahotik bitsa zeriela. Normala, gero, nerbioak dantzan izatea."
‎Jo dezagun gabardina handi baten barruan
‎Ilunabarrean hamar buruzagiak eta Ostots aztia, Urbasako lehen harkaitzetan zegoen kobazuloaren ahoan bildu ziren. Sua piztu eta ezpataz zein makila zorrotzez osaturiko zirkulu baten barruan ekin zioten hitzorduari.
2018
‎Arkitektura forentseak indarkeria kasuren baten" lekuko" izan den arkitektura aztertzen du, teknologiaz baliatuz eta legearen esparru baten barruan , giza eskubiderik urratu den ala ez egiaztatu ahal izateko. Ildo horretan, esan daiteke arkitektura forentseak bitartekari lana egiten duela biktimen eta legearen artean.
‎Euskal presentzia Filipinetan, baina, egitura zabalago baten barruan ulertu eta aztertu beharra dago. Espainiako inperioak uharteak bere egitea erraztu zuten Legazpiren ahaleginek.
‎Mendebaldeko literatur tradizioan pisu handia duen lan baten berridazketa aborigena den aldetik, That Deadman Dance Deleuze eta Guattariren literatura txikia-ren kontzeptuaren adibide dela esan daiteke. Literatura txikia gertaera subertsiboa edo iraultzailea da, hizkuntza nagusi baten barruan literatura txiki batek eraikitako literatura delako. Literatura postkolonialaren adibide garbia ere bada, Bill Ashcroftek, Gareth Griffithsek eta Helen Tiffinek The Empire Writes Back (2002) liburuan, izenburutik bertatik, eskaintzen duten definizioari jarraituz gero:
‎Horregatik, gaitza da ahaztea pertsona baten barruan sartzen zaren lehen aldia, pertsona bat zure barruan sartzen den lehen aldia. Izan ere, horren bidez gure intimitatea erakusten diogu beste pertsona bati, mingainarekin eta ahoarekin gure nortasuna adierazten diogu.
‎Hiru urrats oinarrizko marka litezke. Bata, gurean, enpresarik handienetako bat administrazio publikoa den heinean, bere burua, bere jarduna-kanpo eta barru-eta bere lan harremanak erabat euskalduntzea epe jakin baten barruan . Bestea:
‎" Eztabaida liteke bi puntuen arteko denbora-tartea txikia ala handia den, baina hori zilegi da. Baina ez da zilegi bukaera-datarik gabeko plangintza baten barruan progresibitatea argudiatzea egiten denaren inguruko kritika sortzen denean".
‎Horregatik, handik bi egunera, Prioretegiko sagardirantz jo zuen, sagarrondorik handiena xerkatu, eta gero aitzur baten laguntzaz enborraren ingurua harrotu zuen. Metro erdi eskasa induskatu behar izan zuen, eta azkenik, han topatu zuen diamantea larruzko zakote baten barruan gorderik. Esku dardaratiaz atera zuen zakotetik; ederra zen oso.
‎Belarri Makur barruan estutu zen. Nik nekez jarraitu nion, estu-estua baitzuen sarrera, eta harrizko gelatxo baten barruan aurkitu nintzen. Oso txikia zen, oin-pare bat baino gehiago ez altu, hiru bat zabal eta lau luze.
‎Gela osoa esfera erdi baten barruan kokatuta dago, erabat gardena; alabaina, ez du kalera ematen eta erabat isolatua dago. Oraintxe ohar gaitezke, imajinatzen genuen pantaila ez dela existitzen, irudiak kristal moduko pareta obalatu horietan islatzen direlarik.
‎-Haizea ezin da kaiola baten barruan gorde. Nire bihotza ere halakoxea da, jauna, aske behar du.
‎Ahoa urez beteta zeukala hitz egin du, eta bere ahotsa barrika baten barruan egindako oihuaren hotsa iruditu zait.
2019
‎Euskaldun zaharrek gogoa deitzen zioten bizi-indar horri. Gorputza hiltzean, gogoa libratzen zen beste bizidun baten barruan sartzeko. Gure gogoak etengabeko ziklo horretan sar zitezen baziren hainbat errito eta ohitura.
‎Gure arbaso zaharren ustetan, gorputza hiltzean, gogoa lotura guztietatik libratzen omen zen eta etxeko erleek gidaturik, ortzadarreko bidea hartzen zuten ilargira joateko. Ilargitik, berriz, gure gogoa lurrera itzultzen zen eta, beste izaki baten barruan sarturik, beste bizitza bati ekiten zion. Eta horrela betidanik eta betirako.
‎Sture Bergwall-en terapeuta eta zaintzaile batzuk Margiten esanera jardun ziren urte batzuetan, baina gero aldendu egin ziren harengandik eta autokritika egitera ere heldu ziren, Göran Källberg-en kasuan gertatu zen bezala. Källberg-ek ikusi zuen sendagai gehiegi eta gaizki konbinatuak ematen zizkiotela Stureri, eta desintoxikazio programa baten barruan sartu zuen.
‎Källberg-en emazteak ere Säter-en lan egiten zuen eta Stureri sendagai gehiegi ematen ziotela pentsatzen zutenetakoa zen. Källberg-ek berehala ikusi zuen sendagai gehiegi eta gaizki konbinatuak ematen zizkiotela, eta desintoxikazio programa baten barruan sartu zuen Sture; izan ere, susmoak zituen Quick-en aitorpen bitxiek zerikusirik izan zezaketela hark benzodiazepinei zien atxikimenduarekin. Desintoxikazioa lortu zuenean, berriro ere Sture Bergwall izena erabiltzen hasi zen (Josefsson, 2015).
‎Azken ekintza izanen zela erabaki zuen. Erabakia hustu zuen, indargabetu, ahuldu; leize sakon baten barruan ikusten zuen bere bizia, eta leize haren hondarrean, beltza, dena beltza...
‎Simaur piloa oinarekin astindu zuten apur bat eta giza oin momifikatu bat azaldu zen, txankleta baten barruan .
‎812-Egin dezakegun edozer hamarkada baten barruan egongo da eta ontzi horren forma hartuko du.
‎...berean talentu naturalez eta beste arlo batean genealogiaz eta familien historien inguruko horrelako seta jarraikorra izatea; edo bestaldetik beren probintzianismo politiko txundigarria gu baino askoz kosmopolitagoa den nazioarteko politikaren gaineko ikuspegi batean, beren potentzia bezalako errola barne; edo helezin diezaiokegun bakezaletasun mota bat egun onartezina iruditzen zaigun militarismo baten barruan ; erlatibismo morala solipsismo eta integrismo moralaren baitan...; edo finean, eta igual gu gehien harritzen gaituena, beren buruei irizpide aitortzea beste kulturak epaitzeko, eta hori betiere irekiak izan direlako kultur haien balioa onartzeko edota haiengan giza kondizioaren izendatzaile komuna ikusteko bezain zuhurrak izan direlako.
‎Inauteria neguan egiten den antzezpen mota bat da. Mitoak, modu ordenatuan, erritual baten barruan agertzen dira, bide batez, kritika, parodia, iseka eta gizartearen berrantolaketa eta ihesbidea bilatuz;
2020
‎Deseraikuntza, gramatologia, desberdintasuna eta hark erabilitako beste zenbait hitzen antzera, testuingurutik kanpo aipatzeak beren zentzua galtzera garamatzala begi bistakoa da, eta goazen, bada, Derridari buruz idatzitako hauek deseraikitzera, haiekiko desadostasunak eta diferentziak agerian uzteko. " Ez gaude garai baten barruan bakarrik, adin asko ditugu batera eta anakronikoki bizi gaitezke. Garaikidea izateko anakronikoa izan behar da" esaldia eskaintzen zaigunean, ezkutuan geratzen da anakroniak dituen esanahi desberdinen artean kronotopiaren zentzua dela testuak heldu nahi duena.
‎Azken hogeita bat hilabeteetan ikusi eta ikasitakoak gogoan, Puigdemontek alderdi independentisten batasuna eta zuzendaritza aliatua behar-beharrezkotzat jotzen ditu esan bezala, eta konfrontazio ez-oldarkorra: ekintza zuzen ez-oldarkorra, erresistentzia aktibo ez-oldarkorra, boikot baketsuzko ekintzak, zerga-eta kontzientzia-eragozpenak, eta abar, estrategia orokor eta amankomun baten barruan , une historiko jakin bakoitzean, tentuz eta ausardiaz erabilirik haiek, Kataluniako Errepublika askea helburu.
‎-Horretan guztiok ados gaudela esango nuke. -Abelek, ezkonduetako batek, hitza hartu zuen.-Mila bider ikusi dugu nola jendeak kausa baten bandera hartzen duen bere imajina hobetzeko; nola jendeak kausa bat aldarrikatzen duen, bizitza horretan balihoa bezala, publizitate estrategia baten barruan soilik. Jende horrek ez du gizarteak konpondu edo artatu beharreko arazo bat daukanik salatu nahi, beste pertsonak baino hobeagoak direla aditzera eman baizik.
‎-Edozein nerabe-zioen Iagok-, bai sonatuena eta bai baztertuena ere, egokituena eta outsiderena, edozein kulturan jaio edo hazitakoa, zanpatuta sentitzen da, aldatzen ari zaion eta arrotz gertatzen zaion gorputz baten barruan , mundu estu batean, berak aukeratu ez dituen arau eta ordutegi batzuen menpean. Sentimendu unibertsal bat da, nahiz eta norbanakoaren, garaiaren eta gizarte eta kultura ingurumenaren arabera, modu ezberdinetan adierazten den.
‎Eta erlauntzak balira bezala jendez lepo. Hornitzaile eta bezeroekin hartu-emanak izateko ez zen leku fisikorik behar jada, langileen presentzia fisikoa ez zen beharrezkoa ezta hauen jarduera kontrolatu eta emaitzak ebaluatzeko, baina hala ere konpainiek-hirigunean euren egoitza zeukatenak behintzat-oraindik nahiago zuten euren langile guztiak eraikin baten barruan pilatuta mantentzea. Langileen aldizkako espetxe horiek zenbat eta altuago izan, hobe, eta beti, gailurrean, koroa bat bezala, enpresaren logoa erakutsi behar zuten.
‎Horrek berretsi egiten zuen, dudarik gabe, ordurako nahiko argi zegoen errealitate beldurgarri bat: COVID -37ak hiru urtetik gora iraun zezakeen pertsona baten barruan gutxien-gutxienez, baina oso litekeena zen betiko gelditzea ere, ez baitzegoen jakiterik zer bilakabide izango zuen gaitzak nire gorputzean zein ordurako pandemiaren mende zeuden gainerakoenetan.
‎Istorioak zedarriztatzeko ipuin zabalago baten barruan kokatzeari dagokionez, prozedura zaharra da (Apuleioren Urrezko Astoa, adibidez), edo, aurrekoari jarraituz, bai Mila eta bat gauetako bai Sendebar-eko egitura bera errepikatzen du Boccaccioren Dekameroneak, eta egitura horretan protagonismo berezia ematen die emakumeei, haietan bezala, Mila eta bat gauetako protagonismo positiboarekin, Sendebar-eko misoginiatik urruti.
‎Normaltasunetik harago zihoan kasualitatea zela pentsatu nuen, ia-ia zerbait magikoa, horregatik hasi nintzen erretratu bakoitzari arreta jartzen, haietako bat nirea izan zitekeelako. Beharbada, nire begiak nire gorputzetik kanpo ikus nitzakeen, marko dotore baten barruan , beste batenak balira bezala.
‎Hodei baten barruan zegoenean ez zuen ezer egin beharrik izaten, aterkiari ondo heldu besterik ez. Eta horrela, emeki-emeki, hegaldi teknika hobetzen hasi zen, bere desio gogokoenetara bideratzen.
‎-Asier, Irati, eraman ezazue Xibi bazter batera txiza egin dezan, eta bitartean, amak eta biok kafetxo bana edango dugu. Ordu erdi baten barruan , hemen berriro ere. Ados?
‎Petersburgo ondo-ondoan badituzu hartzak. Eta horra, bera krokodilo baten barruan orain...
‎Hegan joan nintzen Passagera, jakina, Ivan Matveitx gaixoari den-denaren berri ematera. Eta jakin nahi nuen, gainera, nola ari zen moldatzen krokodiloaren barruan eta nola bizi zaitezkeen krokodilo baten barruan . Hain zuzen ere, egiaz bizi daiteke bat krokodilo baten barruan?
‎Eta jakin nahi nuen, gainera, nola ari zen moldatzen krokodiloaren barruan eta nola bizi zaitezkeen krokodilo baten barruan. Hain zuzen ere, egiaz bizi daiteke bat krokodilo baten barruan –Une batzuetan, izan ere, halako amets izugarri bat zela iruditzen zitzaidan hura dena; are eta gehiago munstro bat zelako, hain zuzen...
‎-hasi zen botatzen kolpetik Elena Ivanovna, nonbait ikasia balu bezala-, krokodiloaren barruan geratu behar al du orain, beharbada bere bizitza guztian berriro itzuli gabe, eta ni hemen haren zain? Senarrak etxean bizi behar du, eta ez krokodilo baten barruan ...
‎Nik gizarte-sistema oso bat asmatuko dut orain, eta ez duzu sinistu ere egingo zein erraza den! Aski da urrutixeagoko lekuren batean bakartzea, txoko batean edo krokodilo baten barruan , adibidez, begiak ixtea, eta segituan asmatzen duzu paradisu oso bat gizadi osoarentzat. Lehen, hemendik atera zaretenean, hausnartzen hasi naiz eta hiru sistema asmatu ditut dagoeneko, orain laugarrena ari naiz prestatzen.
‎Egurrolaren irribarre eta agur adeitsuari ez zion erantzun, eskua serio luzatzera mugatu zen. Ikerketan zehar ateratako argazkien selekzio bat eman zion manila paperezko gutun azal baten barruan .
‎Jurdanek zerbait berezi eskaini behar zion bere bezeroari, erdipurdiko beste ikerlari batek lortuko ez lukeena. Hotel hartako gela baten barruan astero gertatzen zenaren argazkiak lortuko zituen Jurdanek, senar zelatatuaren desleialtasunaren froga ukaezinak. Ez zen alferrik bera Jurdan Muga, hiriko gay detektibe pribaturik onena.
‎Ikerketa baten erdian dagoenean, detektibe batek egunean hogeita lau orduz lan egiten du, asteko zazpi egunetan. Hogeita lau, berrogeita zortzi, hirurogeita bi orduko zelatak egiten ditu jarraian, auto baten barruan ezkutatuta, teilatu baten gainean, kamioi baten azpian, zuhaitz baten abaraskaren artean. Mikrofonoak jartzen ditu, kamerak ezkutatzen, argazkiak ateratzen.
2021
‎DNA azterketak ez zion hildako emakumeari izenik edo aurpegirik jarri, baina bai, laster, lehenago aipatu ditugun beste gorpuzki identifikatu gabeekin lotu zuten. Jane Doe 7rena zen, hamabost urte lehenago, 1996an, Fire Islandeko Davis Parken zabor poltsa baten barruan aurkitu zuten hanka parea hain justu. Jane Doe 7 ere, gaurdaino, identifikatu gabe dago.
‎Egun bat lehenago, gorpu beraren beste hanka eta oina Suffolkeko Cold Spring portuan aurkitu ziren harrien artean. Biktimaren gorputz enborra, labankadaz josita, Mamaroneck hondartzan aurkitua zuten hilaren 3an, itsasoak hondartzara jaurtitako maleta baten barruan . Ikerlarien txostenaren arabera, emakume latino bat omen zen, edo azal argiko arraza beltzekoa, 1, 75m altuera zeukan eta 90 edo 100 kg pisatzen zituen.
‎Suffolk konderritik irten gabe, 2008ko ekainaren 27an, Newbridge errepidearen alboan beste emakume baten gorputz enborra aurkitu zuten, maleta baten barruan oraingoan ere. Kasu honetan gorpua identifikatu ahal izan zuten eskuak gorputzarekin batera aurkitu zirelako, eta hildakoaren hatz aztarnak poliziak erregistratuta zeuzkalako aurretiko atxiloketa batean.
‎Bi egun beranduago, abenduaren 13ko goizean, bilaketaren ingurura hurbildu zen Mallia bere aisialdi denboran, Blue autoan zain utzita, bertan lanean zeuden ikertzaileei laguntzeko. Lehen gorpua aurkitu zuen lekutik 220 metro mendebaldera beste gorpu bat aurkitu zuen Malliak, erdi desegina zegoen arpillera zaku baten barruan hau ere.
‎Urte bereko abenduan, Suffolk konderriko Melville herriko gizon batek loteria txartel bat galdu zuela konturatu zen eta, zaborrarekin batera bota ez ote zuen beldur, zaborrontzian bilatzen hasi zen. Emakume baten gorpua topatu zuen, lo zaku berri baten barruan . Aurpegia kolpez desitxuratua hau ere.
‎Hester egongelara joan zen eta eltxo-sarea hartu zuen ahizpak hil baino lehen egin zion argizarizko sagarren eta madarien otzaratik. Mutikoetako batek ekarri zuen Virginiatik, latorrizko ontzi baten barruan , Hesterrek ez zuelako hain apaingarri preziatua garraiobidez bidaltzearen arriskurik hartu nahi. Logelara itzuli zen eta sarea Williamen buruaren gainetik zabaldu zuen.
‎Kanoa bat prestatzeko agindu zuen eta sei arraunlari gazteren laguntzaz Duluma-zuli ibaia egiteari ekin zion. Ibaia oihan tropikal baten barruan zabaltzen zen eta bi ertzetako landaretza ikaragarri basa eta oparoa zen. Egunez eguzki handi batek bazterrak kiskaltzen zituen, eta gauez animaliek sortutako zurrumurru ozen batek belarriak gortzen zizkien.
‎Gertaera zarren albistarik euki nai badozu, neure irakurle euskaldun biotzeko; len-lenagoko emakume gozo maitagarri bat ezagutu nai badozu, zatoz neugaz batera Frantziaruntz; Auñemendi tantaiak igaro daiguzan biok, euskal etxe baten barruan sartu gaitezan (atseden bat egiten bakarrik, zerren gero asko ibilli bearko dogun), eta gauza bene-benetan ikasgarriak ikasten saiatu gaitezan. Baiña nekatuten bazara, eta bide luzeetan ibilteko gogorik ez badaukazu, zagoz geldi-geldirik zeure tokian:
2022
‎Andrazko bi lagun zetozen besotik helduta, biak betaurreko beltzekin eta zinema-artista gisa jantzita; benetakoak ematen zuten. Kontu handiz hautatutako aparteko bereizgarri multzo baten barruan ikusten ziren. Itxura dotorea zuten, bat ere ez apala.
‎Informazioaren galeraren arazora itzuliz, hurrengo orrialdean ari da Blaschke, arlo fisikotik filosofikora-eta are metafisikora-jauzika. Informazioa ezin da erabat galdu, teorikoki, Zulo-beltz baten barruan ERORI dena ere ez. Baina Hawkingen erradiazioaz partikulak galdu ahala, Zulo-beltza gero eta txikiagoa da, erabat desagertu arte, barruan ERORI den informazioarekin batera.
‎Irudian, katu bat ikusten da, mikrouhin-labe itxurako kutxa baten barruan . Ateko kristal gardenetik kanpora begira dago katua, bizirik.
‎Bidaiaria ere suerteko zegoen atzo, eta bisitari saldo baten barruan aurkitu zuen bere burua Louisbourgeko gotorlekua ikustera joan zenean: Kanadak 149 urteko independentzia ospatzen zuen, hain zuzen ere, atzo, uztailak 1 Eta otu zitzaion gehienak britainiarrengandik askatu zirenekoa ospatzen ariko zirela, baina frantsesdun gutxi batzuk ere baziren tartean, eta haiek erdipurdiko independentzia moduko bat ospatzen ariko zirela pentsatu zuen, duela 250 urteko setioa, eta XVIII. mendean, oro har, beren arbasoek jasandakoei buruz entzuten ari zirenak entzunda.
‎Paprenkaren arabera, hemen bi ur molekulak hausten dira eta hidrogeno-atomoak oxigeno-atomoen sare kubiko baten barruan isurtzea eragiten dute. " Oxigeno atomoen sare solido bat bezalakoa da, flotatzen duten hidrogeno atomoen ozeano bat biltzen duena", esan du ikerketaren buruak.
‎Asko egin ei du medikuntzak aurrera, baina ez nire gaixotasunaren kasuan, nonbait. Irrati-kaskoak jantzi eta sartu naiz klinikako kutxa gotor isolatu baten barruan . Froga gehiago:
‎Agian koldarkeria da txalo egitera bultzatzen dituena, eta ez esker ona. Ez al da horrela izaten beti, ez soilik areto baten barruan , baizik eta baita metaforikoki ezer edo inor txalotzen dugunean ere. Txalo egiten duen
2023
‎Hala izan zen, kasualitatez, zuk sinetsi ala ez. Entzun al zenuen orain dela gutxiko albiste hura, supermerkatu bateko langileek kokaina aurkitu zutela platanoz beterik egon beharko zukeen fardel baten barruan –Albistegi guztietan atera zuten, eguneko bitxikeria bezala.
‎Norbaitek galdetu ote dio ahuakateari etxea txukuntzeko beti musika berdina jartzen duen emakume baten egongelako loreontzi batean egon nahi ote duen? Edo beste ehunka ahuakatez betetako lerro zuzen baten erdian, negutegi baten barruan , bere gainean ongarri kimikoak botatzen dituen makina baten azpian, egon nahi ote duen. Ez.
‎Larrialdietako argi horixkek justuan argitzen dituzte sarrera eta lurreko mosaiko handia: atomoaren sinbolo distiratsu bat esku ahur handi baten barruan . Billek gerrikoan daraman linterna piztu du, eta ezker-eskuin mugitu, itzalen baten bila.
‎-Bai noski, ulertzen dizut asmoa; baina, zer nolako mehat... mezuak, pintadak euren izenekin diana baten barruan , euren kotxeetako gurpilak zulatzea, gutunak bala batekin batera, harrikadak ikastetxetik irtendakoan edo...?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia