Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 300

2000
‎Eta gaur zuk besarkatzen nauzu, eta bihar nik besarkatuko zaitut". Eta malko bat isuri zitzaidan, bozkariozko eta arraitasunezko malkoa. Eta oroitu nuen gaztetako gorroto hura, eta gorroto hura ere besarkatu eta besoen artean urtu zitzaidan, zeren maitasuna ederra da, denik ederrena, baina gaztetako gorrotoak emaiten zizkion ene maitasun hari erliebea eta bolumena —nola zuriak beltzari eta beltzak zuriari—, baita izaitea eta izatasuna ere, azken finean.
‎Eta orain ez zagok. Zeren, bat isurtzekotan, aski baita enea. Izan ere, nola untzia galtzerat doan kapitainak bere bizia ere galtzerat uzten duen, untziaren eta untzikideen ohorea salbatzeagatik, hala salbatuko diat nik jauregiarena eta neure gizonena.
‎—eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—: Zenbatetan iragan ez ote zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere eginen zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.
‎Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. Iturria ez zen gure etxekoa bezain ederra, baina bai erabilgarriagoa, eta gu anitzetan ibiltzen ginen han jostetan geure zurezko belauntzitxoekin, edo eskuekin plisti plasta, eta, jakina, nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat, anaiak anaien kontra beti ere —Markos eta Fabian, Mattin eta bion kontra—, harik eta, mila oihu eta bertze hainbat irriren artean, laurok uretan blai akabatzen genuen arte, jakin genekien arren ezen ez amak eta ez osaba izebek zutela hura laket eta hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan, nola baita medikuen eta bertze anitz jakintsuren sinestea egun ere.
‎Ttipik ere ez zuen bere ohiko iruzkinik egin oraingoan. Lehenbiziko aldiz" Lisboan" agertu zitzaidanetik, halako plazer uher bat isuri zuen Ximurraren bisaiak. Segundo batzuk gehiago luzatu zuen isilunea eta gero ahora ireki zuen.
‎joa nuela. Lorategi batera isurtzen zen baten gainean geldituak ginen, bai aitzin eta bai gibel debekurik gabeko leku franko izan arren. Laguna txandal barneko kamisetaren poltsikoa arakatzen ari zen, nire kopeta minduaz axolatu gabe.
‎txirlak eta txibiak ontziratzeko kaxa hutsak. Jainkosa erbesteratu bati isuritako amodiozko odol tanten, berriz, neskaren zango lodixketako azazkal gorriz pintatuak. Zilar anpulu zerutiarren, haren paparreko larruazalean itsatsita omen zeuzkan ezkata arrastoak.
‎Danek Zabriskie Point era eraman gaitu. Hura muino gisako bat zen eta haraino, bero sapa beldurgarri harekin, nekez bada nekez igo gara (Arches parke nazionalean bezala, bazirudien hemen ere norbaitek seguruenik deabruak berak basamortuan likido sukoiren bat isuria zuela eta paisajea flanbeatzen ari zela; horren froga ziren Visitor Center eko termometroak, itzalpean, seinalatzen zituen 49? 5 graduak). Gatz eta hondarrezko basamortu hura, zenbait tokitan itsasoko maila baino beherago zegoena, niri fotografiagarri eta filmagarri baino gehiago hipnotizagarri gertatu zait.
‎Gaur bi txango egin ditugu, goizean Dou  ble O Arch eraino eta, arratsaldean, Delicate Arch eraino, eta bietan eguzkiak pasata ibili gara, ura eta itzalaren irrikaz; bazirudien norbaitek seguruenik deabruak berak basamortuan likido sukoiren bat isuria zuela eta paisajea flanbeatzen ari zela.
‎Nigar bat ixuri nuen Izen baten gainean...
‎Nigar bat ixuri nuen
‎Nigar bat ixuri nuelakotz
‎Zure izenaren honaindian Nigar bat ixuri nuelakotz, guztizia berrien nigarra!
‎Ezetz eta, Xanek basoaren ahoan paratu zuen eskua. Lazarok hala ere berean eta, ardo xorta bat isuri zen kanpora, mahaian putzu txiki bat eginez. Xan desolatuta zegoen.
‎Gero, ja bragetako botoiak lotzen, itzuli zelarik, emakume garbitzailea bazterretik, errezeloz txizontziari begira zegoela ikusi zuen. Xani, linterneroari begira zegoela, txiza xorta bat ixuri egin baitzitzaion txizontzitik kanpo. Diskulpazko hitz batzuk esango zizkion emakumeari; hala ere, gizon hura han zenez, lotsakizunez, saiatu zen besterik gabe joaten.
2001
‎Frontisaren kasuan honen gainetik harri kapa bat jarri behar zaio (homogeneotasun handiko kareharria, edozein harrik ez baitu balio), gutxienez 10 bat zentimetroko sakonera duena, bestela pilotak zuzenean porlanaren aurka joko lukeelako eta honek batetik ez lukeelako indarrez itzuliko eta bestetik porlana bera kaltetuko litzatekeelako. Azkenik, harri plaka hauen eta porlanaren artean tarte txiki bat utzi behar izaten da, bertan masa likidoago bat isurtzeko, harriaren eta porlanaren arteko kola gisa funtziona dezan. Azkenik, zorua ere oso garrantzitsua da, baina Castor Uriartek zoru perfektua asmatu arte denetarik aurki zitekeen, batez ere oso laua geratzen ez zen harria; Uriartek asfaltozko zorua asmatu zuen eta gaur egun pilotaleku guztietan horixe erabiltzen da.
‎Gizon horrek Pantxo zuen izena. Bere etxearen inguruan, erreka argi bat isurtzen zen eztiki eta jostari, eta bitxia zen doi bat: eguzkiaren ekiadarrek argitzen zutelarik, kolore horikoa iduri zuen eta ur azpiko harriak liranjak, inork ez zekielarik zergatik.
‎Masturbatu ostean folio batera isurtzen zuen hazia eta gauean hantxe marrazten zituen zirriborroak. Ez zen pintorea, ez zen artista, baina maiteminduta zegoen eta bere ametsetako printzesaren erretratua arkatz hautsez egindako lerro artean irudikatzen zuen.
‎–Unaik ezin du sinetsi. Txakolin pixka bat isuri zaio Kilometroetako kamiseta gainera ohartu gabe– Esaten diat, hi ez hago ondo, Tasio, hi maiteminduta habil!
‎Urrea zenbat eta astunago balio  tsuago, baina ez ditugu urre gorrizko irakurgaiak egunoro sortzen... Eta egileak, labur eta arin mintzatzeaz gainera, umore ttantta bat isur baleza, hainbat hobeto.
‎Katuak atzaparra disparatu zuen, baina kardelina erne egoki eta Van Berkel izena zuen pisuaren gaineraino hegatu zen. Olio emaileak aditu zituen guzien zintzurrean trabatuak gelditu ziren bere kontrako marmarrak, eta deus erran gabe zutitu zen, aio apal bat isuri ondotik etxe aldera txistuka abiatzeko, bere bizikleta gainean, ziztu nahiko bizian.
‎Harry Harrison han zetzan, zerraldo, tiro bat kopeta erdian zuela, nondik odol hari bat isurtzen baitzen. Akabo manikura, UVA izpiak eta prestaturiko diskurtsoak oro.
‎Txomin bermeotarrari malko bat isuri zitzaion ustekabean: gu bezala...
‎Amaiak berriro ere botila hartu, leihoko argitara eraman, pixka bat astindu eta barruan zuen xirripa beste edalontzi batera isuri zuen. Tragoan hustu eta bigarrenez basoa lurraren kontra apurtzekotan zegoela, eskumuturretik heldu eta kendu egin nion.
2002
‎Hauek lika tankerako bat sortzen dute eta txingurri, eulitxo eta antzeko intsektuak bertan itsatsi eta asko uste gabe bere agoni kanpaiak jotzen dizkie landaretxoak. Intsektua alde egin ezinik dagoenean guruin beretatik jario berezi bat isuriko du, biktimaren barrunbeak urtu eta albuminoide eta azido organiko batzuk (propionikoa, butirikoa, balerianikoa, bentzoikoa eta abar) xurgatzeko. Biktima hustutze hau errazteko hosto ertzak kiribildu egiten ditu, guruin gehiagoz lan egin ahal izateko eta xurgatu behar duen jakiaren ttanttarik ere ez galtzeko.
‎Osagaiak nahasi egiten ziren, loditasuna, orea eta testura leuna nahasten ziren arte. Gaur egun, industria modernoan, osagaiak nahasi eta pasteurizatzen diren tanke batean isurtzen dira. Pasteurizazioa beharrezkoa da nahasketa higienizatzeko, eta denbora laburrean tenperatura altuan (80 °C inguruan) jartzean datza.
‎Trapuak hautsik ez duela ziurtatu behar da, partikula horiek pintura itsastea eragozten baitute. Trapuak garbi eta hautsik gabe egon behar du, pintura ongi itsasten dela bermatzeko Prozedurari dagokionez, komeni da pintura kantitate txiki bat ontzi baten gainean isurtzea, trapua bertan bustitzea, gehiegizko kolorea paper garbi baten gainean kentzea, trapua arrabol gisa biribiltzea eta apaindu nahi den gainazalaren gainean pasatzea. Aukerak askotarikoak dira.
‎Gilermo Printzearen itsasartean, Alaskako Golkoan, asfaltozko zoladurak sortzea saihestu zen neurri handi batean, eta horrek kaltetutako eremua askoz modu eraginkorragoan berreskuratzea ekarri zuen. Faktore geografikoaren garrantzia Petrolio gordina kostatik gertu dagoen eremu batean isurtzen bada, kalteak itsaso zabalean baino handiagoak izan daitezke. Izan ere, ur babestuetan eta sakonera txikikoetan, hala nola badietan eta itsasadarretan, non petrolioak kontzentrazio handiagoa izan baitezake, eta ingurumeneko baldintza oxidatzaileekiko (argia edo airea, esaterako) interakzio denbora askoz txikiagoa bada, inpaktu ekologikoa askoz larriagoa izan daiteke.
‎Adiskidea zur eta lur gelditu zen, zer egin ez zekiela. Joneri, aspaldiko partez alaitu ziren begi beltzetatik malko bakar bat ixuri zitzaion; bakarra eta soberan. Ainhoak aitari peiak lotu zizkiontena, er txiki haiek finki eusten zuten lorea askatu zuen.
‎Batzuetan, batez ere haurtxoa sehaskan lotan egoten zenean, hari begira jartzen zen Sara, malenkoniatsu. Eta, hitzik ere egin gabe, malkoren bat isurtzen zuen. Eta nola sentitzen nuen malko hura, burdin tanta gori batek bihotza zulatu balit bezala!
‎Eta beste malko bat isuri zuen, istantean dir dir egin zuena, kanpotik sartzen zen argiaren eraginagatik edo. Perla bat bihurtu zen.
‎Jarraian, sehaska erakarri zuen beregana, ertzetik helduta, haurra hobeto ikusi ahal izateko. Malko bat isuri zitzaion. Orduan gezurra esan nion:
‎Orain arte idatzi ditudanak berrirakurrita, ez dut argi zer nolako irudia ematen ari naizen Pertiren gainean. Harenganako miresmen moduko bat isuri dut agian. Bi neskek, berriz, destainaz hitz egin zuten bai Pertiri buruz, bai haren eskolez.
‎zabor-ontzi handi batera isuria.
‎Hamar bat botila desberdin gordetzen zituen bazterrera hurreratu zen. " Ospatzeko gauza handirik ez dago, baina...", eta burbon xorta bat isuri zuen apalategitik hautatutako kopan. Mahai gainean zituen kongresuko txostenen inguruan laga zuen edalontzia eta aurreko zeremonia urratsez urrats bete zuela eritzita irakurtzeko asmoz jesarri zen.
‎Oporto apur bat isuri zuen lurrera morroiak jesarlekuz aldatzean.
‎Jai giroa zen nagusi. Joseluk eskuratutako garaikurra zerabilten batetik bestera, baita ardaoa botila batetik isurita ahoz aho irauli ere.
‎Portzelanazko pote batetik ontzi txiki batera isuri zuen likido garden txorrotadatxoa. Beste hiru potetako koilarakada bana bildu zituen ontzitxora.
2003
‎Eta uler dezagun ondo zer esan nahi duen betikotasunak: kondenatu batek malko bat isuriko balu ehun urtetik behin, zenbat denbora litzateke itsaso handi bat egiteko. Kolibri batek basamortutik hondar ale bat jaso eta munduaren beste aldera eramango balu, itzuli eta beste ale bat hartu, munduaren beste aldera joan, itzuli... eta zenbat denbora luke basamortu osoa beste aldera eramaten?
2004
‎Laborategiak honela neurtu zuen parametro hau: produktua urarekin nahasturik, litro bat ur bero zeukan probeta batera isuri zuten altuera jakin batetik., eta apar kopurua neurtu zuten hogeita hamar segundora, hiru minutura eta bost minutura.
‎Oso ezaguna dugu arrazoibide hori, honek arrazoitik ezer izatekotan. Eta ildo honen hariko ideia bat isuri zitzaion behinola Xabier Leteren lumari: –Etsai historiko bat behar dugu hari gure ahulezia eta mixeriak transferitzeko, gure ustelkeria leporatzeko, eta etsaia, ororen gainetik, Estatua da, baina entitatezko indefinitze batean lausotua?. 101
‎Helduen euskalduntze lanean jardun duen irakasleari batez ere galdera bat isuri izan zaio urteak joan eta urteak etorri. Ikasiaren eta erabileraren arteko loturarik ezak euskalgintzaren asmoak etengabe zapuztu izan ditu:
‎Dorbolok dio esperimentuak ez duela ekipo sofistikaturik behar, eta etxean egin daitekeela. «Kontua da pixkanaka garagardo kantitate txiki bat isurtzea likido bera izan zuen kristalezko erretilu handi baten gainean; orduan, zorrotada bat bereizten da, beste bati gainjartzen zaiona eta marrazoen sorrerari bide ematen diona». Bizitza laburra azaltzeko, ikertzaileak Rayleigh eta Rychtmeyer Meshkoven ezegonkortasunen teoriara jo zuen.
‎Eta orduan, begietatik malko bat isuri zitzaion. Eta musuzapia atera, eta lehortu egin zuen.
2005
‎Carolinaren begi argietan itzal bat pasa zen, baina ez zuen malko bat isuri, soinu bat egin eta ez zen mugitu ere. Gizonek tristurazko krisi bat goaitatzen zuten, baina ikusiz neska gaztearen sentimendu eskasa segitu zuten:
‎Lehenengo, malko bat isuri zitzaion gazteari, eta jarraian, beste hainbat erori ziren lasto eta buzti
‎Marrazkia laukitxotan zegoen bananduta. Potetxo batetik isuri berdexka hartu eta tantaka botatzen zuten margo gainean, lauki bakoitzean tanta bana, lauki batzuek bi tanta xurgatzen bazituzten ere, eta beste batzuek ezta bat ere. Horrelakoetan, mutilak barrez lehertzen ziren.
‎Zoriontsu sentitu nintzen, arazoak arazo benetan elkarrekin geundelako. Eta, ahalegin guztien despit, malko traidore bat isuri nuen masailetik behera.
‎Emaztearen begietarik behera bat batean isuri ziren malkoak zehaztu zituen Ikerrek. Amaren pentsua iraultzen zuena erraz irakur zezakeen:
2006
‎Hasikerako gutun horreetan be ia beti Oskarren gaineko hori ebala izena jakin neban aitamen txikiren bat isurtzen jatan. Presoen taldeetan ahoz aho, lexibarako diran atsoen errekako esamesen antzera ebilzan haren gaineko zertzeladak batu nebazan.
‎koloreak bizitzen. Emeek obulu zerrenda bat isuri, eta
‎Zerbitzatu berria zioten garagardo gorriari begira, espainolezko irakaslea gogotik gogora zebilen azalpenak emanez. Apar apur bat isuria zeukan mahai gainean, eta hats erakusleaz busti eta zirkuluak eginez zebilen baso luzangaren inguruan.
‎Ardoaren gorriminak basatiki eraso zion edontziaren plastikoari. Tanta bat isuri zuen nahi gabe mahaian, eta orbain gorria egin zen.
‎azken batean, badira urte batzuk merkaturatu zirela Tetrak, eta, iragarkietan ez ezik, zenbait film eta telesailetan izan dugu haiek ikusteko aukera. Nire begien aurrean beste gela bat zabaldu zen, gris kolore ia metalikoduna, dirdira ñimiño moduko bat isurtzen zuena etengabe; horregatik deitzen zaie Tetrei" gela grisak" ere. Sei metro luze eta sei metro zabal zen, eta hutsik zegoen, noski.
‎Egoera deserosoa gainditzeko, besteak beste, estalgarriak dituzu. Eman dezagun, adibidez, dakikezueketeke horietako bat isuri zaizula. Solaskideen arreta zuk egindako hutsetik urruntzeko ekintza estalgarriak aukeran dituzu:
‎Burmuinean, zehazki. Gramatika hori hizkuntza jakin baten isuriarekin beteko dugun ontzia da, nolabait esateko. Hazi ahala gramatikaren arau asko alde batera utziko ditugu, eta soilik gure hizkuntza konkretuak behar dituenak erabiliko ditugu.
2007
‎WWF/ Adena, Greenpeace eta Ecologistas en Acción elkarteek azaldu dutenez, “2006rako bakarrik 1.400 milioi euro onartu ziren ikatzari laguntzeko, eta, gainera, doako emisio eskubideak esleitu zaizkio; beraz, ikatz nazionalarekin ekoitzitako 1.000 kilowatt/ orduko 100 euro baino gehiago kostatu zaie kontsumitzaile guztiei, eta ia 1.000 kilo isuri dituzte”. Hala ere, Industriaren arabera, eolikoak 93 euro jaso ditu 1.000 kilowatt/ orduko, “berotegi efektua eragiten duten gasen eta kutsatzaileen gramo bat isuri gabe”. Ekologistek azpimarratu dutenez, “ez daude haize energiaren primak goiko eta beheko mugen barruan jartzearen aurka, baldin eta horrek ez badakar energia zikinekin konparaziozko bidegabekeriarik, ezta prima berriak lehendik dauden instalazioetara atzeraeraginez aplikatzearen aurka ere”.
‎Kanila elektronikoak eskuak iturripean daudela antzematen du eta, automatikoki, ur zorrotada bat isurtzen uzten du. Sistema horren bidez, iturriak itxita egon behar du, objekturik hurbil ez badago; beraz, haren abantaila nagusia da ura aurrezten duela.
‎Hoditerian legamia katilu erdia sartu besterik ez dago, eta, ondoren, ozpin erdia; ondoren, hustubidea itxi eta nahasketa minutu batzuez asentatzen utzi behar da. Ondoren, ur eltze irakin bat isurtzen da hoditik. Buxadura asko konketaren eta bainuontziaren estolda zuloaren edo tapoiaren inguruan gertatzen dira.
2008
‎Ganuzatik abiatzen da Lokiz mendizerrako eremu garaiera heltzeko bidexka bakanetako bat, Santiago baselizara doana hain justu. Izerdi pixka bat isuri eta maldaren azken zati bihurria zenbait harlosa eder gaindituz osatu ondoren, Ganuzako harratera helduko gara eta Lokizeko Santiago baseliza XIII. mendekoa, inguruko nekazarien bileren topaleku izan dena hautemango dugu bertatik oso gertu.
‎Ispilu likidoetarako merkurioa erabiltzen da, giro tenperaturan likidoa den metal bakarra, baina, horrez gain, indio galio aleazio eutektikoak lan horretarako erabil daitezkeen ikertzen ari dira. Metal likidoa abiadura konstantean bira egiten duen ontzi batean isurtzen da. Metalaren gainazala egonkortu arte itxaroten da, eta, orduan, likidoaren gainazalak ispilu baten itxura eta gaitasunak hartzen ditu.
‎Araztutakoan, ez dute ezer berezitarako erabiltzen ura: erretenean uzten dute ur bolumena erretenak gordedezakeen baino handiagoa izan arte, eta, orduan, araztegi tradizionaletik ateratakoarekin elkartzen dute, eta ubide batera isurtzen dute araztutako ur guztia.
‎bihar zer esanik ez! , eta, begietatik malko bat isurita, gehitu zuen?: Erreza ezak aitagure bat haren arimaren alde.
‎lurrezko lurraren lurtasunarekin, alegia? min egiten zion, min egin behar zion?, eta horrela, begietakik malko bat isurtzen zuela, esan nahi ez zuena esan zuen:
‎Ilargiak argiz blai zeukan jadanik mendebaldeko alderdia; beste guztiak, fortinak berak ere bai, itzal beltz batean bilduta segitzen zuen, tarteka marteka argi zerrenda luze, zilartsuak ageri baziren ere. Etxearen bestaldean su handiren bat txingar huts bihurtuta zegoen eta argitasun gorri eta bizi bat isurtzen zuen, kontraste handia egiten zuena ilargiaren zurbiltasun zurixkarekin. Arimarik ez zebilen, eta brisaren soinua beste hotsik ez zen sentitzen.
‎gelara sartu zutenean, aitak ez zuen zirkinik ere egin, ez zuen ahorik zabaldu hasperen bat bera egiteko ere, ez zuen begirik itxi nola aurkitu zuten kontatu ziotenean. Masail bietatik tanta lodi gaziak erori zitzaizkion eta, azkenez, zirkin eza hautsi nahian, estutasunezko arnasestu luze bat isuri zuen.
‎Jangelako mahai luzean eseri aurretik, Muranoko beiraz egindako botila txurixka batetik isuri zuen ardoa gerri meheko kopa batean. Txurrutadatxo bat eman eta eskuak igurtzi zituen, jateko irrikaz, merezitako bazka ria berehala etorriko zen seinale.
‎Kontuz nahastu, esne gaina irabiatu gabe. Emaitza iraleku batera isurtzen da, sendotasun egokia lortu arte. Izozkailurik ez badago, izozkailuan gorde behar da, eta, 30 minutuz behin, mugitu, izotzezko kristalik sor ez dadin.
‎Nire bihotzean egonen zara santa sekulako.? Eskua hartu eta ganibeta eman zidan; banekien Nazcasentzat ganibetek garrantzi handia zutela; biziki hunkitua izan nintzen; begietatik malko bat isuri zitzaidan eta Nacoren esku gainera erori zen. Begiratu niolarik, haren begi dirdiratsuetan irriño bat ikusi nuen; bederen uros eta maitatua hilko zen...
‎Baina itxura egiteak berak ere –bere bizitzari zentzua ematen ziòn errealitaterik sakratuenarekin egin ere: lurrezko lurraren lurtasunarekin, alegia– min egiten zion –min egin behar zion–, eta horrela, begietakik malko bat isurtzen zuela, esan nahi ez zuena esan zuen:
‎–Hire ama zeruan zagok, ez diat dudarik, baina hemen ere zer gustura egongo litzatekeen orain... bihar zer esanik ez! –eta, begietatik malko bat isurita, gehitu zuen–: Erreza ezak aitagure bat haren arimaren alde.
2009
‎Belarriko mina kentzeko, minaren handiz eutsi ezin zitzaionean, olio apur bat epeldu eta tantatxoren bat isurtzen zen belarrian, galtzutxo baten laguntzaz. Olioa isuri ostean painutxo batekin estaltzen zen belarria, berotan egon zedin.
‎Esparrua ixten zuen burdin hesiaren ondoan meloi itxurako nahasgailu handi batek betoia isurtzen zuen lubaki batean. Haratago, hondeamakina baten erpe erraldoia gora eta behera mugitzen zen, lur tonak irauliz eta kamioi batean isuriz. Gasolio eta lur usaina nahasten ziren aire izoztuan.
‎Txurreroak, normalean, ez zuen bost hogei baino gehiago irauten. Behin hamaika kontatu orduko egin zuen pixa galtzetan, zigarroa piztu berria oraindik ezpain artean zintzilik zuela, ke hari bat isuriz goraka. Bazirudien zigarroaren keak pixak galtzetan marrazten zion erreka imitatzen zuela airean sigi sagaka.
‎–Nahita ere? , esan zuen Adak, burua ezker eskuin mugituz, baita malko bat isuriz ere, orduantxe ohartu balitz bezala, betean ohartu ere (buruarekin ez ezik, gorputzaren beste zati guztiekin: urdailarekin eta heste zaurituekin, barearekin eta gibelarekin, bihotzarekin eta birikekin), bere denbora eta bere aldia iragatear zela; jarraian, bere buruari ahulaldi hura barkatu ez balio bezala, errudun usteak edo jota, eskua begietara eraman, malkoak xukatu, eta honela mintzatu zitzaion Domingori, ahots ahitu batez?:
‎Saguak anestesiatu eta dekapitatzen dira. Ondoren, burezurra zabaltzenda erdiko luzetarako ebaketa baten bidez, burmuina ikusi ahal izateko.Berehala, finkatzaile kantitate apur bat isurtzen da agerian gelditzen denburmuineko eskualdean. Jarraian, interesgarriak diren burmuineko eskualdeak disekatzen dira.
‎Artifizio guztia eraikita, zuzendariak nahi duen amaierara ailegatuko da Mother and Child. Zorte apur batez, ikusleak malkoren bat isurtzea lortuko du. Hala bada,, film polita, ren azken urrezko araua beteko da.
‎–Nahita ere... –esan zuen Adak, burua ezker eskuin mugituz, baita malko bat isuriz ere, orduantxe ohartu balitz bezala, betean ohartu ere (buruarekin ez ezik, gorputzaren beste zati guztiekin: urdailarekin eta heste zaurituekin, barearekin eta gibelarekin, bihotzarekin eta birikekin), bere denbora eta bere aldia iragatear zela; jarraian, bere buruari ahulaldi hura barkatu ez balio bezala, errudun usteak edo jota, eskua begietara eraman, malkoak xukatu, eta honela mintzatu zitzaion Domingori, ahots ahitu batez–:
‎denak erlantz motel bat isurtzen du,
‎Nolanahi ere: gizona hor ari da azken mohikanoarena egiten, mundu galdu baten azkeneko aztarnei forma ematen, etorkizunekoa izango dela garbi daukan euskara mota batera isurtzen...
2010
‎Karria edo Gobea haitza, haranari berari ere izena eman dion mendia, Euskal Herriko gailurrik basenetakoa da, hainbat ertz zorrotzez ebakia eta igoera errazegirik gabekoa. Beren burua txangozale soiltzat duten horiek izerdi pixka bat isuri dute, Araba Burgosetik bereizten duen mugan bertan kokaturik dagoen mendigune latz honetako punturik garaienera helduko badira (1.130 m).
‎Izerdi pixka bat isuri eta laster iritsiko gara Akerharriako soilguneetara. Basoan barrena paraje zoragarri honetara ekarri gaituen xenda magikoa iruditu bazaigu, zer esan Akerharriako soilgunea zeharkatzen duen bidexkaz:
‎Eboluzioaren teoria Charles Darwinek eta Alfred Wallacek aurkeztu zuten 1858an. Bi naturalisten ideia berriak urez betetako ontzi batean isuritako olio tanta bat bezain ezerosoak suertatu ziren garai hartako gremiokideen artean. Ideia guztiz iraultzaileak ziren, eta, hainbatek onartu zituzten arren, askori zail egin zitzaien mentalitate estatiko eta ordenatua alde batera utzi eta etengabe aldatzen ari zen mundu baten ikuspegia barneratzea.
‎Apaiza prest dago, baita jendarmea ere. Uste dut malko bat isuri dutela haurra eramateko esan dudanean.
‎Pilarrek sutatik kendutako kazolatik salda pixka bat isuri zuen katilu baten, kulunkaulkira itzuli eta erretratuari begira dastatzen hasi zen, zurrutada luze eta zaratatsuak eginez, irribarre bihurria ezpainetan.
‎Hozkailua sukaldaritzaren aliatu handienetako bat da elikagaien kontserbazio tenperatura egokiak lortzeko, freskoak egongo baitira nutrizio ezaugarriak aldatu gabe. Hori dela eta, eguneroko garbiketarekin batera, batez ere likidoren bat isurtzen bada edo elikagairen bat hondatu bada, ondo garbitu behar da aldizka. Jarraibide hori betetzea elikagaien balio bizitza luzatzeko bermeetako bat da, baina ez bakarra.
‎Ekosistema ahul baten tenperatura gradu bat edo bi aldatzeak hondakin toxiko bat isurtzea bezainbat kalte egin dezake. Kutsadura termikoa hainbat jarduera industrialek eragiten dute, hala nola zentral termiko edo nuklearrek, edo ingurune baten eraldaketa artifizialak.
‎Hungaria eta Espainia Europakoen antzekoak dira, arrazoi batengatik baino gehiago: ez da lehenengo aldia meatze hondakinen baltsa bateko isuri toxiko handia jasaten dutela, eta ezin da azkena izan. Hala gogoratzen dute hainbat zientzialarik eta erakunde ekologistetako arduradunek, eta Ajkako hondamendi berriaren (Budapestetik 165 kilometro mendebaldera) eta 1998an Aznalcóllarren (Sevilla) gertatutakoaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak azaltzen dituzte.
‎La Laguna del Taray, Quero herrian (Toledo), Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) deklaratua, galtzeko zorian dagoen buruko malbasia zuriaren kolonia garrantzitsua dela eta, ardo industria baten isuriaren eraginpean dago. Orban Hezeko urmael konplexuko hezegune horren kutsadura “hondamendi ekologiko” gisa kalifikatu dute ekologistek, espezie hauen habitata baita:
‎Zure hitzak eta hauekin ipuinaren osagarri izango diren esaldiak osatzen dituzten hizkiak. Presta zaitez besoak zabalik, bonbillak argi ahaltsuago bat isurtzen baitu. Jaso itzazu esaldiok eta ordenatuaz jarrai ezazu idazten.
‎(Igaiten da alki gainera berriz.) Egin dezagun on live balitz bezala. Ez zenuke musika xorta bat ixurtzen ahal. Zu, entzuna dut gitarran (djenbean) badakizula...
‎Eta Peiok bere furfurian xanpaina zorta eder bat isurtzen dio altzora, basoa hutseginik.
‎beharbada, behin paper batean isuritako zalantza gaziok
‎Auskalo! Beroak, beromina eta lehen saioa izanik, fresko eta hotz dugun (behar dugun) garun aldean ere urtualditxoren bat ixuri zuen nonbait! Eskerrak freskatu duen, luze joaten da eta.
‎Haren besoaren gainera ur apur bat isur ezaion!
2011
‎Ohiko postrea izaten zan etxeetan beste hau be: esnea egosi, azukerea bota eta ogidun bandeja batera isurtzen eben, ogia beratzeko. Ardi esnea egoanean, gatzatua egiten zan.
‎Jaki horiek biltegiratzerakoan, kutsadura oro saihestu behar da, eta gauza jakina da nola kutsatzen diren: elkar ukitu dutelako edo jaki baten zukua beste bati isuri zaiolako.
‎Hozkailu barrenean likidoren bat isurtzen bada, segidan garbitu behar da.
‎Ogitartea estutu eta hirugiharraren koipe tanto pare bat isuri ziren aurreko txabolako teilatu gainera.
‎Astiro astiro ari zen jiratzen. Kanpai hotsa entzun zen uretan barrena, eta lurrun parrastada handi bat isuri zen airera. Kaioek gora egin zuten; paper puska zuriak bezala urrundu ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 208 (1,37)
batean 33 (0,22)
batera 31 (0,20)
baten 7 (0,05)
batetik 6 (0,04)
batek 3 (0,02)
bateko 2 (0,01)
baten gainean 2 (0,01)
bati 2 (0,01)
baten barruan 1 (0,01)
baten gainera 1 (0,01)
baten gainetik 1 (0,01)
baterako 1 (0,01)
baterat 1 (0,01)
batetara 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia