Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 285

2000
‎Eta kasu asko dira. Duela gutxi, karrera bukatuta duen batek kontatzen zidan, nola 14 urterekin behartu zuten nire" Kapitan Frakasa" irakurtzera, eta 14 urterekin ni gorrotatu egiten omen ninduen. Norbaitek gomendatuta iritsi da nobela berriro irakurtzera, eta orain irakaslea gorrotatzen omen du.
‎Honela, hasieran bereizirik aurkezten zaizkigun hiru plano hauen bateratzearekin ezohiko harreman hauen berri ematen zaigu. Hiru plano hauetako istorioak pertsonaia ez den narratzaile estradiegetiko batek kontatzen dizkigu: hots, estradiegetiko heterodiegetikoa.
‎Intrigazko argumentuaren eta fokalizazioaren bidez, filme baten antzera eraikitako eleberri baten aurrean gaudela ikus dezakegu. Kasu honetan ere, narratzaile estradiegetiko batek kontatzen digu intrigazko istorioa, honela narratzaile guztiahalduna pertsonaia guztiengana hurbil baitaiteke. Egile honek ere kanpo fokalizazioa darabil gertaeren berri emateko.
‎Hartara, maila narratibo ezberdinak ikus ditzakegu plano bakoitzean: batetik, narratzaile intradiegetiko heterodiegetiko batek kontatzen dizkigu kanposantuko gertaerak; bestetik, narratzaile autodiegetikoak beste bi planoko gertaeren berri emango digu: bata, Argentinako bizipenak; eta bestea, Donostiatik Bilborako ibilbidea.
‎Istorio ezberdin hauek guztiak narratzaile orojakile batek kontatzen dizkigu, istorioan esku hartzen ez duena: hots, maila estradiegetikoko narratzailea.
‎Aitzitik, gutxitan bada ere, zenbaitetan narratzailea lehenengo pertsonara igarotzen da. Ondorioz, hasiera batean istorioa narratzaile estradiegetiko batek kontatzen digulako ustea badugu ere, azkenean, narratzaile eta pertsonaien arteko joko ezkutu baten berri izan du irakurleak, narratzaile estradiegetikotzat zuena, egiazki narratzaile autodiegetikoa dela ikusiz. Ezusteko amaiera eskaintzen zaigu, beraz.
‎Ikuspuntuari dagokionez, istorio hau guztia narrazioan parte hartzen duen pertsonaia batek kontatzen digu. Izan ere, narratzaileari Iñakik berak bere istorioaren berri eman ziola aitortzen du.
‎Eta mundu mugagabe hartan, osaba Joanikot eta Felisa nituen nik —jaun Marcel etorri aitzin— aterbe eta gerizpe, eta batek kontatzen zidana bertzeari jakinarazten nion. Eta, noiz eta Felisari esplikatu bainion ezen teleskopiotik ilargiaren mendiak eta haranak ikusi nituela eta nekez izan zitekeela hura Jainkoaren begia, zeren, nola Jainkoa baitzen perfektua eta akasgabea, hala, ezin eduki zituen, neholatan ere, makar izugarri haiek, orduan, ene inude eta haurtzain izan zenak muturra okertu, eta halaxe erran zidan:
‎Eta urliaren eta sandiaren erraizunak eta erran merranak zeuden, hau gertatu ote zen, hura gertatu ote zen, harik eta handik hiruzpalau egunetarat fidatzeko moduko ihardespena izan nuen arte, noiz eta jauregiko morroi batek kontatu baitzidan, osabaren morroi batek berari kontatua:
‎Zer kontatu zigun, bada, dukeak? Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ... " Lasai, maiteño, berehala laxatuko dizut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
2001
‎Kronika gogorrak kontatu dizkiote Roseti orain arte argitaratu dituzten liburuen protagonistek: makien garaiko istorioak, Stalingradon" Dibisio urdina" rekin egondakoenak, Frantzian erresistentziarekin jardun zuen baten gorabeherak, apaiz izandako batek kontatutako istorio «intimo» eta delikatuak..." Honetara jartzen den laurogeita hamar urteko aitona besaulkian eserita ikusi eta harritu egiten naiz, baina kontua da istorio mordoa dutela kontatzeko, eta oso polita da hori jasotzea. Nik neuk nire biografia idatzi nuenean emozioz beteriko asteak igaro nituen, guztia oroituz eta berriz biziz...
‎Arrandegiko txandan, itsaskarien begirada larri eta hoztuari ez erreparatzeagatik, zer suma jarri nintzenean, behin lehorreko batek kontatutako pasadizoa berritu nuen.
‎testuak berak kontatzen digun istorio edo edukia, FABULA, eta istorio hori kontatua dagoen modu berezia, INTRIGA, Todorov ek 1965eko itzulpenean" Sjuzet" hitzaz izendatzen duena. Geroago, testua narraziozkoa izan dadin narratzaile batek kontatua egon behar duela kontuan hartuz, Frantziako kritikari estrukturalistek banaketa horretan ahanzten zuten hirugarren alderdia gehitu dute, TESTUAren alderdia, hain justu.
2002
‎Lagun batek kontatu zidan. Uda batez, Bilboko egunkari batean lanean ziharduela (orduka zebilen, erdi kontratatu edo erdi bekadun, horixe baita profesioan hasteko erritu iniziatiko mingarria?), mutil gazte bat kontratatu zuten kultura kronikak idazteko, beste kazetariren baten ordez aritzeko, nonbait.
‎–Loiolako santutegiko apaiz zahar batek kontatu zidaan.
‎Gizarteak egintza gordin baten aurrean ezarri ohi dituen konbentzio hipokritak dira: mutu batek kontatzen zuen itsu batek ikusi zuela herren bat dantzan. Eufemismoak.
2003
‎1845ean ere, beste bertsolari ezezagun batek kontatu zuen, Duraznoko zelaietan preso atxiki zituzten euskaldunen historia tristea.
‎Izenagatik beharbada, edo itxuragatik ere bai, emakumea artista erretiraturen bat izan zitekeela pentsatzen zuten auzokoek, operako kantaria edo piano jotzailea beharbada. Hiriburutik herri horretara bizitzera aldatu zirenean piano ariketa luzeak egiten omen zituen ilunabarretan, eta Schuberten pare bat pieza behintzat txukun interpretatzera iritsia omen zegoen, inguruan bizi zen irakasle batek kontatu zuenez. Pianoa eta dantza izan bide ziren emakumearen zaletasun nagusiak, bigarrena bereziki.
‎Eliz mutiko batek kontatzen duenez, don Estebe eskailera batzuk igotzen ari zela, sotanapetik begiratu, eta galtzek ezin disimulatu zituztèn bi zango luze igarri zizkion, apaizari leporaino iristen omen zitzaizkionak, esparrago batzuk iduri. " Belabeltz beltz bat ematen zian, baina zikoinaren hankak zituena", zioen.
‎Leherketarena ez du jakin emaztearekin batera telebistan entzun duenean. Lankide batek kontatu dio, banketxetik irteten ari zirela. " Edonola ere, ez duk normala lauak autoan joatea, ezta?", esan dio, agurtu baino lehen.
‎Zengozkigutón. Irakasle batek kontatu zian, Garan noiz edo noiz kolaborazioak idazten dituen play boy neo hippy horrek, hain zuzen. Min egin nahian, seguru asko.
‎— Oraintxe nenbilen bada Apolodoro zure bila, Agaton, Sokrates, Altzibiades eta orduan sinpob sioan egondako gainerakoen bilerari buruz galdetu nahian eta maitasunaren inguruko hitzaldiei buruz zeintzuk izan ziren. Filiporen seme Fenixengandik entzundako beste batek kontatu dizkit, baina zuk ere bazenekizkiela esan zidan, berak ezin baitzidan ezer garbirik esan. Beraz, zuk konta izkidazu, egokiena zara-eta lagunaren hitzen berri emateko.
2004
‎DodecaSexual eta, beti ere umore ukitua baztertu gabe, sexu harremanen gaineko hamaika jarrera eta iritzi azaltzen ditu bertan: Paperean irudika daitezkeen hainbat sexu fantasia, larunbat gau batez porruak erre eta porno filmak ikustera elkartzen diren sei nesken arteko sexu grin eta gogoei buruzko elkarrizketa, koitoari uko egitera ausartzen den emakumezko baten aitormenak, sadomasokismoan murgildurik ibili den batek kontatutakoak, porno munduan makilatzaile gisa dabilen mutila, bere bikoteari nola negar egin arazi dakienaren jarrera likitsa eta abar luzea.
‎Pablok bazuen entzunda zelakoa zen Signora Maria gaztetan, tabernako zaharren batek kontatuta. Hitza" terriblea" zen, beti berba bera erabiltzen zuten neska hura gogoratzean.
2005
‎Martin Landerretxe aphezak, Biltzar lagun bethiereko Iskribariak eta Euskaltzaingoko edo Euskal Akademiako hamabietarik batek kondatu digun bezala, biltzar lanak hasi aitzin, hiri buruzagiek eta hekien artean Batita Anxo kantonamenduko Kontseilari jeneralak, batetik, Etienne Decrept biltzar buru lehenak eta haren buruzagi lagunek, bertzetik, agur eta jendetasun hoberenak egin ziozkaten elgarri. (Ikus Euskalzaleen Biltzarraren 1919ko urtekaria).
‎Gerora jakin genuen guk hori guztia, esan zuen ama Martinak, umeak ginen gu orduan. Izeko batek kontatu zigun guri inskripzioaren kontu hori. Askozaz geroago.
‎Baina Sandaren gutuna hartu eta gero, lau zentimetro handiago egin zituela letrak eta egur ilunagoa sartu ziola, atean nabarmenago ikusteko. Izeko batek kontatu zigun guri hori guztia. Baina hori, zuk diozuna, arrosarioarena eta konpetizioarena, ez dakit nik.
2006
‎–Ajarelgo erregearen konfiantzazko gizon batek kontatu zidan honakoa –esan zuen irribarrea lagun– Erregeak oso gaizki konpontzen ziren bi gortesau zituen bere gortean. Haietako bat oso bekaiztia omen zen.
2007
‎Dira. Gure lagun min batek kontatuak, orain publikoak egin direnak. Victor Manuel" Gure aitona zulatzailea zen meategian..." kantatzen zuen gazteleraz, noski asturiarra Madrilera joan zen fortuna bila, gazte.
‎... zazpi urteko neska batek kontatzen du zer egin zuen barraskiloak inork jan ez zitzan.
2008
‎Felice Cascioneren oroitzapenean eraikitako monumentura iristeko ordu erdi on bat egin behar da menditik gora, armiarma habien bidexketatik. Hori, menditarren batek kontatu nahi badizu non dagoen. Guri Massimok kontatu zigun bezala, detaile askoz.
‎Guztiek gogoratzen dute judu gaztelaniaren aurretik gaztelaniaz hitz egiten zutela familiako kideekin. Esther izeneko adineko emakume batek kontatu du bere familiatik bera baino ez dela geratu Istanbulen: " Nire familia osoak alde egin zuen.
‎Marinel irlandar zahar batek kontatu zidan, lehen, itsasoan sextantearekin ibiltzen ziren garaian, ekaitz handien ondoren galduta sentitzen zirela. Ez zekiten itsasoak nora eraman zituen, norantz jo behar zuten… Orduan, iparrizarra bilatu behar zuten.
‎Andaluzian nengoela oporretan, gertaera bitxi bat jazo zitzaidan behin. Gazte batzuekin berbetan hasi eta, nongoa nintzen esan nienean, haietariko batek kontatu zidan bera ere Ondarroan bizi izan zela txikitan. Bizitzako kasualitateak.
‎Kutsu poetiko handiko oroitzapenak daude, zinez. Ederra da oso nerabezaroko maitasunaren galeraz langile ohi batek kontatzen duen pasarte sentibera. Ilea urdintzen ari zaion arren, malenkoniaz oroitzen du-eta oraindik hesiaren beste aldean patinatzen ari zen neskatoa hurbildu eta eskuan zeraman izozkia bezain hotz eurena maitasun heldugabea zela esan zionekoa.
‎Konturatu ginen gai asko zeudela bi minutu baino zerbait gehiago merezi zutenak eta agian 30 minutura iristen ez zirenak. Tokikotasunari garrantzia emanez, protagonisten ahotik albisteak jasotzea da helburua, beti hirugarren batek kontatu gabe. Albisteak modu libreagoan jorratzeko, ordubeteko magazinearen formatua egokia iruditu zitzaigun.
‎Gauza berriak egiten aritu da, berarentzat berria den filmatzeko modu batekin gozatu du. Eta ume batek kontatuko lukeen begi dirdiratsuekin kontatu dit. Geroago esango du egiten aritu dena, edo egiten ari dena, orainaldia dela.
‎Neska itsu batek bere identitatearen bila egiten duen bidaia da, hain juxtu. " Argia, ikusten ez zuen neska batek kontatu zuen gezur bat da". Obrako esaldi bat da.
‎Eta halako presiorik ez dutenean estresatu egiten dira asko, eta beren buruari epeak jartzen hasten. Urteetan buruan eta zirriborroetan bueltaka darabilten eleberriak nekatu egiten dituelako (denbora hautsa bezala itsasten baita paperen gainean); beste zerbait idazten hasteko gogoa dutelako; argitaratu gabe luzaz egonez gero ahaztuko duten beldurrez (idazle batek kontatu zidan izan zuela garai bat egunkariak goitik behera arakatzen zituena, bere izenaren bila)... Eta hala erakutsi digutelako:
2009
‎Helburu hori dute hurrengoek: sei urte lehenago gertatutako istorioa, profesional arduratsu batek kontatutakoa, beste bati pasatutakoa, egilea gizona izanik emakume biren ahotatik hitz eginda, paper ofizialetan idatzitakotik abiatuta.
‎Orain, sonbrilla ugertuak gordeta, haietako batek kontatutakoarekin akordatu naiz.
‎Aurpegiekin gelditu dira, beren ondasuna da hortik aurrera, eta ez gurea. Eta gero, antropologoren batek kontatzen badigu ez dakit zein oihanetako tribuak beldurra diola argazki kamerari, arima lapurtzen duelakoan, barre egingo dugu. Bejondeigula.
‎Esate horrekin lotuta dago lekuko batek kontatu digun ipuina. Abade kazerue edo ehiztaria egon ei zen.
‎Testigantzarik lazgarriena Lekeitiotik bertatik iristen zitzaigun, calle Abaroa y locales bezala sinatzen zuen erabiltzaile batek kontatu digunez, ikaragarria izan da, ikusi ez banu ez nuke sinistuko. Pascual Abaroa etorbideko bizilagunekin egon gara eta ura ateratzen eman dute goiza, ur piloa zegoen.
‎Lehengo txandan, Bilbo inguruan lan egiten duen detektibe pribatu batek kontatu zidan orain dela hamar urte batez ere bikotekidea zertan ote zebilen kontrolatzeko ordaintzen ziotela. Oroitzen zen behin batean harakin bati harategian bertan erakutsi behar izan zizkiola emaztearen infideltasunaren frogak, argazkiak.
‎Espainia aldean oraindik orain soldaduskan gauza bizigabeei nolabaiteko erantzukizuna leporatu izan zaie. Lagun batek kontatu zidan furgoneta militar bat hartu, bueltaxka egin eta horma baten kontra amaitu zuela. Laguna atxilotu zuten, bai, baina baita furgoneta ere, ofizialki eta arauaren arabera:
‎Iaz, hamasei urteko ikasle batek kontatu zidan ohean fusila garbitzen ari zela, supituki aita gelan sartu eta bertan ikusi zuela. Orduan aitak, barkatu!?
‎Altzolan ikusi zituenak deskribatzen ditu bertan: San Juan arbola jartzeko auzotarren ahalegina eta zuhaitzaren tamaina zein espeziearekin izan zituzten zalantzak; Paulino Uzkudun boxeolariak beste batzuen laguntzaz plazako arbola lekutik atera eta Mendaroko kale erdian botata laga zutenekoa bertako batek kontatu zion pasadizoa eta, azkenik, “herriko bi mozolok” ibaiaren erdian piztu suten San Juan sua izan ditu hizpide.
‎Lagun batek kontatu zidan behinola adibidea, diruarekin modu irrazionalean jokatzen dugula frogatzeko.
‎Sesay, Kallon eta Gbaoren auzi saioetara euren lekukotasunak emaitera deituak izan diren 75 lekukoek testigantza izugarriak eman dituzte entzuterat. Hala, horietatik batek kontatu du bere emaztea zortzi milizianok bortxatu zutela bere eta euren semearen aitzinean. Hori egin eta gero, emakumea hil egin zuten gerrillariek, eta aita semeak, aldiz, hiltzat utzi, larri zauritu ostean.
‎Izenik ez dute eman nahi izaten, ez dutelako uste egunkarietan euren izena ikusteak duintasuna itzuliko dienik, baina Irakeko Okupazioaren Zentro Ikuskatzaileak jasotzen ditu lekukoek jasandakoak. Txosten horretan emakume anonimo batek kontatzen du, Abu Graibeko espetxean bost hilabetez eduki zutela, 2004an, eta erresistentziakoen izenik eman ez zuenez, bortxatu eta torturatu zutela. Tortura horiek saihestu zitzakeela esan zioten soldatu estatubatuarrek, baina inor salatzen ez bazuen argazkian agertzen zen emakumeari gertatutakoa egingo ziotela.
‎Beste hiri askotan bezala, kalean gora eta behera dabiltza. Eta auzunea nik baino hobeto ezagutzen duen batek kontatu zidan jubilatuek ganaduari bezala begiratzen dietela prostitutei, begiak putengan josi egiten dituztela, lotsagabe gainerakoon begietara. Erretiratu horiek los pajilleros dira prostituten jergan:
‎Gibara izeneko herrian, gazte kubatar batek kontatu zigun Estatuak hilero 150 peso kubatar ematen zizkiola unibertsitatera joatearren, bere herrixkan bertan antolatua zuten unibertsitatera. Ez dut ezagutzen halako herri txikietara unibertsitatea eroan duen sistemarik, ezta unibertsitatera joateagatik ordaintzen duen herrialderik ere.
2010
‎Oso bestelakoa da Fedortxenkoren Ovsyanki. Itotako gizon batek kontaturiko ipuina da, adierazi du zuzendariak. Berriki emaztea galdu duen gizon batek (Juri Tsurilo aktorea) bere lagun minarekin (Igor Segeiev) eginiko bidaia azaltzen du filmak.
‎Nirekin bi egunetan bakarrik dago eta bi jatordurengatik ez naiz hasiko eztabaidatzen" (guraso bati entzuna) edo," hiru urteko haur bati behin esan nion hori ez egiteko. Haurra harrituta begiratu zidan; uste dut EZ hitza entzuten zuen lehen aldia zela" (irakasle batek kontatua). Etxean egin beharrekoak, telebistak erakutsi behar duena, gizarte ardurak... guztiak geratzen ari dira eskolaren esku (sexu informazioa, errepideetatik nola ibili, bakearen aldeko jarrera, elkarrekiko errespetua...) eta nik buruan ditut nire aiton amonak, eskolara joan gabeak, haiek heziak izan ziren, giza-formazio sendoa zuten.
‎Idazle gazte baten lehen eleberria da hau, baina bere adinekoen errealitatetik aldendu eta gerra garaian gazte zirenen belaunaldiari eskaini dio arreta liburu honetan. Hiru emakume edadeturen bizitzaren ibilbidearen testigantza ematen du liburuak, iraga­naren oroitzapenak ekarriz (haurtzaroa eta gaztaroa hiru protagonisten ahotik) eta elipsi handi bat eginez, zahartzaroko kafetegiko solasaldien bidez. Lehena, iraganekoa, barne bakarrizketaren bidez emana da; bigarrena, orainaldikoa, aldiz, istoriotik kanpo dagoen kontalari estradiegetiko batek kontatzen du, maitasu­nez, sentiberatasunez begiratzen duten begi batzuek kontatzen dute.
‎Izugarria entzutea erdi negarrez Mikel Arrietaren amaren hitzak; batek kontatzen zuen manifestazioan hasi zela kantatzen Hator, hator preso etxera, askatasuna ospatzera... eta aldamenean zeuden Ordiziako bi neska, ostiralero Etxerat en martxara biltzen diren horietakoak, eta ez zekitela abestia letra horrekin. Orduan, gelditu zirela Oreretara eskatuko zutela letra, hurrengo urterako prest edukitzeko.
‎Hirugarren batek kontatzen zuen alai Bilboko udaletxera hurbiltzerakoan txalaparta jotzen ari zelarik, aitaren bizkar gainean zutik zegoen 3 urteko mutikotxoa nola hasi zen txalaparta dantza egiten eta amona bat nola ari zen barrez hunkituta haurtxoa ikusita.
‎Natividad Rodriguez Fernando Buesaren alargunaren ustez, berriz, ezin da neurri horren aurka egon, eta indarkeriaren deslegitimizazioaren eta balioen hezkuntzan batasunaren alde egiteko eskatu die alderdiei. Haren ustez, lekukotasunak zuzena izan behar du zuzeneko bizipenak garrantzi handiagoa duelako haur batentzat bertze pertsona batek kontatutakoak baino. Hala ere onartu du egoera dramatikoak sor ditzakeela biktimentzat.
‎Añamari: Basque Center eko artxiboan zen informazioa, kazetaritza ikasle batek egin zuen inkesta, eta zure aitatxi hila ziteken orduko eta zure aita ere agian, osaba horietarik batek kondatu baitzion istorioa... Ikasle horrek trebezia zerbait bazukeen gauzen erranarazteko, beti, 30 bat euskal emigratuen elkarrizketen artean ahantzirik egona zen gaur arte.
‎Alferrik. Handik gutxira, hor non kontatu zuen zehatz mehatz nik esandakoa, eta egia zela azpimarratzeko baita hori Vatikanotik kronikak egiten zituen batek kontatu ziola ere. Beraz, orduan ere, hobe isilik egon izan banintz.
‎Baina, politegia dirudi kontu horrek, ahoz ahoko usario hutsekoa izateko. Politegia eta beroegia, herritar xuhur batek kontatua izateko: Una vez llevaba la moneda tan recién acuñada, que se le notaba el calor del crisol...
‎Mexiko DF eta Monterrey hiriko metroetan, ostera, horrelako egitasmoren bat abiarazi zuten. Lagun batek kontatu zidan. Itxura denez liburuek ez zuten buelta egiten eta hortxe amaitu zen bookcrossing mexikarra.
‎Hitz emana izan zitzaien erdaldunei dena ulertuko zutela. Memento pollitenean Aldudeko zahar batek kontatu zuen hartza hil zuela Ameriketako bortuetan. Itzulpena proiektatua zen eta idatzia zen frantsesez" hartza ikusten dut, arma altxatzen dut, ez nakien hila nuenez".
‎Hala, ez zen erraza. Fraidekide batek kontatzen zuen, txantxa isekaz, Aita Sarrionandiari nahiko zaila egin zitzaiola amazigeraren nondik norakoak antzematea, batez ere hasieran:
2011
‎Erromeria mundua ere ez dut asko ezagutu. Txikitan ikusi izan nituenak baina ez dakizkit, gaua iristean neskak etxera abiatzen zirenean eta mutilak atzetik segika zituztenean, edo Joxepa Arozena izeneko emakume batek kontatzen zituenak, mutilak nola prestatzen ziren neskak besotan hartuta erreka gurutzatzeko. Oso ikuspegi positiboa ematen du Joxepak, ikusten baita emakumeek ere bazituztela seduzitzeko estrategiak eta tranpak, ze bestela pentsatzen da garai hartako emakumeak zanpanak zirela eta gizonak basati batzuk.
‎Herrialde aberatsenetan debekatu duten arren, beste askotan beti bezala saltzen da fibrozementua, eraikuntzarako gairik modernoenen irudipean. Bitartean, hartaz gehien aberastu den familiak orain garapen iraunkorra saltzen du, bateko eta besteko ekologistak erosiz.Musika Plaza filmean asbestosi gaitzak jotako herritar batek kontatzen dun nola Orereta Errenteriako Paisa usinan langileek bokadiloak berotzen zituzten amiantozko bi xaflaren artean. Egon ziur gaur bertan beste milakak egiten duela gauza bera, inolako beldurrik gabe.
‎Hala, bada, Leonek bazekien istorio hura, amak kontatu ziolako, eta katekesian zeudèn kide guztiek ere bazekiten, haiei ere etxekoren batek kontatu izan zielako. Don Salustiok, baina, ipuintzat zuen Gaztelugoiko harriaren kontu hura, eta, nola haren eginbeharra baitzen guztiok egiarako bidean jartzea, honela erran zien mutilei:
‎–Bizitza, idiota batek kontaturiko ipuina da.?
‎Gainera, kontaketa seinalearen segidako bi pultsuren artean gutxieneko denbora tarte batek igaro behar du, biegonkor guztiek egoeraz aldatzeko astia izan dezaten. Kontagailu asinkrono batek kontatzeko izan dezakeen maiztasun maximoa mugatzen du horrek.
‎Inkestatuek garrantzi handia ematen diete ahoz aho egiten diren iradokizunei. Beren aburuz, gehienetan fidagarriagoa suertatzen da lagun batek kontatutakoa pelikula baten gainean jasotako publizitatea baino.
‎Lagun batek kontatu zidan. " 146.413 lagunek kanpatu dute Bruselako Rue de la Loi n, gobernurik gabeko egoera salatzeko", entzun zuen telebistan.
‎Zenbait gauza irakurtzerakoan inoiz erantzuteko gogoa izan dut. Ez da nire inpresioa bakarrik, koadrilako lagun batek kontatu zigun behin komunetik irtendakoan erantzun egin zuela. Horrelako zerbait irakurri zuen:
‎Gainera, gure itsasontzia hondoratzeko prest zegoen une berean... Giovanniren hitzak marinel zahar batek kontatuko lukeen ipuin misteriotsu bat bezala zabaltzen ziren liburu dendako sotoan. Orduan?, ernegatu zen Lolo.
2012
‎Areago, egiaztatu dutenez, hainbatek ez du gutxienekoa ere betetzen, esaterako ordubeteko saioa baino ez dute egiten astean, eta behin baino gehiagotan salatu duten arren, administrazioak ezikusiarena egiten du. Gorputz hezkuntzako irakasle batek kontatu digunez, lan egiten duen eskolan ordubeteko saioa ematen du astean eta ikastetxean bertan instalazio egokiak ez dituztenez, 20 minutu behar dituzte kiroldegira joan eta handik itzultzeko. Halakoak gerta ez daitezen, gutxieneko ordutegia astean bi ordukoa izan dadila eskatu die Sohatek politikariei eta dirudienez, alde dituzte legebiltzarreko alderdi gehientsuenak.
‎Behin SACeko talde bat Iratiko oihanean entrenatzen ari zela iritsi zen Pitrauren belarrira, lekuko batek kontatu duenez. Honek mugimendu haien berri hurbilagotik ikusteko asmoa izan zuenean, berehala ohartarazi zioten jarraitua zela, bideko istripu bat eraginez.
‎Kontatzen zuten goi funtzionarioen aginduak betetzen ez zituztenean ez zituztela frontera bidaltzen, ez zituztela horrela mehatxatzen. Are gehiago, batek kontatzen zuen aginduak bete ez, trasladoa eskatu eta zigorrik jaso gabe onartu ziotela eskaera.
‎Smara Saharako basamortuan dagoen herri baten izena da, errefuxiatuak bizi dira bertan eta hara joandako mutiko batek kontatuko dizkigu ikusitakoak eta entzundakoak. " Gure aita oso kazetari ona izan omen zen.
‎Biktimetako batek kontatu du terroristak ETAko kide gisa aurkeztu zirela eta burutik 20 zentimetrora pistolak erakutsi zizkietela.
‎Zu uda hartan Irlandara joan zinen hilabetez ingelesa ikastera eta abuztura arte ez zenuen jakin gurea. Etorritakoan ere, ez nizun nik esan, lotsa edo ematen zidan, kalean lagun batek kontatu zizun. Etxera joan eta, logelan aldatzen ari ginela, nahi ez bezala. Jokinekin zabiltzala esan didate?
‎Institutuko beste neska batzuek argazki lizunak nahita ateratzen dituztela? Eta Javi Bilbao errugabea dela eskolako lagun bati eskolako beste lagun batek kontatutako istorio sekretu batek hala seinalatzen duelako. Aita ere zoratu egingo da azkenean!
‎NI berri baten eraikuntza dago hemen. NIkonkretuak hartzen du garrantzia, barnerakotasuna, barne gatazkak, subjektibitateak, intimitateak, bera heldu baino lehen istorio guztiak kontalariorojakile batek kontatzen zituenean.
‎Denek eskuak atzean lotuak zituzten. Berako adineko emakume batek kontatu zigun bere aitak esan ziola Berako irteeran dagoen harrobian hil eta gero kamioiarekin ekartzen zituztela hilerrira. Dirudienez, gorputz gehiago ere badira bertan, baina denak ateratzeko hilerria ia osorik mugitu litzatekeela diote adituek.
‎' Ez da kasualitatea' izenburua jarri diote gaur, egubakoitza, 22:00etan Arrasateko gaztetxean egingo den bertso saio musikatuari. Unai Muñoa gai jartzaileetako batek kontatu digun moduan," ez da kasualitatea taula gainean lau emakumezko eta gizonezko bat egotea; ez dira kasualitatez aukeratu gaiak; ezta lekua ere".
‎Ez da. Izatez, ez da ipuin bat ere, Aitzol deitu diodan lagun batek kontatutako pasadizo bat baizik. Errealitateak ez dauka zertan sinesgarria izan.
‎Josuri begiratzen dio batez ere, hura delakoan bietan jantziena. Emazteak azaldutakoaren arabera, erretiroa hartuta dagoen lankide ohi batek kontatu zion senarrari, eta orduan hasi omen ziren deika.
‎Aingeruk xehetasun handiz deskribatu du lankide bakoitza zer arropekin itzuli zen etxera, saileko batek kontatu omen zionaren arabera. Norak barre egin du, negar malkotan amaitu arte.
‎Zer karreatzen ote duten ez da argi. Behin txofur batek kondatua zion arras inportantea dela ez jakitera emaitea zer karreatzen den, baizik eta geldialdi edo loaldiak egitean batzu saiatzen direlakoan ebasten kargamendu osoak. Omen ere, lo egitean, kamioia ontsa hetsi behar dela, berinak ere.
‎Hor entzun ixtorio hau ez zaut nehoiz ahantzi: amerindiano batek kondatua:
2013
‎Noski, txisterako bidea ere aukerakoa zen: batek kontatu du, konparaziora, behin buruan kolpe handi bat hartu eta txineraz egiten hasi zela; beste batek proposamen zehatza egin du: autoarekin beste kolpe bat har dezala emakumeak, eta ea Australiako azentua itzultzen zaion," shock terapia" alegia; kasu arraroa dela ukatu duenik ere bada, izan ere argudiatzen du horrek Frantzian auto istripu ugari egoten da, eta denak azentu horrekin ateratzen dira autotik!
‎Beraz, nahiko argi dago lanean zein bizitzan, oro har, umorea eta seriotasuna, biak izan behar ditugula kontuan. Ikasle batek kontatu zidan: oso langilea zen, egun osoa etxean zein etxetik kanpora lanean pasatzen zuen, eta inork ez zion eskerrik ematen.
‎Behin 7 urteko mutiko batek kontatu zidan aitak jo egiten zituela ama, anaia eta bera.
‎Ez daki ziur, gerrara joan zen egunetik ez zuen berriro ikusi eta. Kontatu diotenaren arabera, kartzelan amaitu omen zuen gerra zibilaren erdian, zaurituta omen zegoen preso eraman zutenean; berarekin kartzelan egon zen batek kontatuta behintzat hori da dakiguna. Ibiltzea ere kostatu egiten omen zitzaion, arrastaka zeraman hankaren pisuarengatik.
‎–Frantsesa baldin bazen, gorria izanen zian motzaren inguruko ilajea. Flandesen egondako batek kontatu zidaan: ile gorriak omen dituk halako herrietan.
‎Etxekoak uzteko sufrimendua ere ageri zen zenbait kasutan. Artikulu hunkigarri bat bazen, non soldadu zahar batek kontatu zuen behin permisionez jin zela eta gerla hastean bi urte zituen haurrak ez zuela ezagutu:
‎Europa ekialdeko herrialdeetako telebistetan, narratzaile batek kontatu egin ohi du jatorrizko filmean aktoreek elkarrizketa bidez diotena.
2014
‎donostiarra izanagatik nahiago lukeela Azkuna bezalako alkate bat gaur egun dutena baino, «hiriaz arduratzen dena, politikan ibili ordez». 2) Trenean abaildutako andre zahar batek kontatu dio beste bati 54 urteko semea berriro etxean duela, enplegurik gabe. Zoritxarrak leku guztietan daudela erantzun dio besteak, eta Suarez jarri dio adibide:
‎Tristea. Malkotan hasi nahi duenak, txoritxo batek kontatu didanez, gaur gauen txalupa du Gu ta gutarrak en platotik ateratzeko. Ikusi gaur edo bihar, horretarako baitago nahiera.
‎Hamarkada bat geroago utzi zuen apezgoa eta Pauen ezkondu zen. Montoriar batek kontatu digunez ordea, ez zen hor bukatu haren bidea. Urte batzuen buruan, kristau ortodoxoen fedea besarkatu, eta Ortodoxoen Aita Santu izatera iritsi omen zen.
‎Sofia, Rosaren antzera, beldurraren beldurrez bizi daeta tratu txarrak ahalik eta ezkutuenean eramaten saiatzen da, baina heriotza hurbilsentitzen duenean, emakume jipoituak babesten dituen Emakumeen Elkarteak hartueta babestuko du. Sofiaren istorioa kazetari batek kontatuko digu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 70 (0,46)
Argia 33 (0,22)
Berria 30 (0,20)
Booktegi 22 (0,14)
Pamiela 19 (0,13)
Alberdania 18 (0,12)
Susa 17 (0,11)
Herria - Euskal astekaria 14 (0,09)
Labayru 11 (0,07)
Jakin 6 (0,04)
UEU 5 (0,03)
Maiatz liburuak 5 (0,03)
Euskaltzaindia - Liburuak 4 (0,03)
Hitza 3 (0,02)
Consumer 2 (0,01)
EITB - Sarea 2 (0,01)
Ikaselkar 2 (0,01)
aiaraldea.eus 2 (0,01)
alea.eus 2 (0,01)
Open Data Euskadi 2 (0,01)
Urola kostako GUKA 2 (0,01)
Euskaltzaindia - EHU 1 (0,01)
goiena.eus 1 (0,01)
Karmel Argitaletxea 1 (0,01)
LANEKI 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
aikor.eus 1 (0,01)
aiurri.eus 1 (0,01)
barren.eus 1 (0,01)
uriola.eus 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia