Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2000
‎Eta mundu mugagabe hartan, osaba Joanikot eta Felisa nituen nik —jaun Marcel etorri aitzin— aterbe eta gerizpe, eta batek kontatzen zidana bertzeari jakinarazten nion. Eta, noiz eta Felisari esplikatu bainion ezen teleskopiotik ilargiaren mendiak eta haranak ikusi nituela eta nekez izan zitekeela hura Jainkoaren begia, zeren, nola Jainkoa baitzen perfektua eta akasgabea, hala, ezin eduki zituen, neholatan ere, makar izugarri haiek, orduan, ene inude eta haurtzain izan zenak muturra okertu, eta halaxe erran zidan:
‎Eta urliaren eta sandiaren erraizunak eta erran merranak zeuden, hau gertatu ote zen, hura gertatu ote zen, harik eta handik hiruzpalau egunetarat fidatzeko moduko ihardespena izan nuen arte, noiz eta jauregiko morroi batek kontatu baitzidan, osabaren morroi batek berari kontatua:
‎Zer kontatu zigun, bada, dukeak? Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ... " Lasai, maiteño, berehala laxatuko dizut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
2002
‎–Loiolako santutegiko apaiz zahar batek kontatu zidaan.
2003
‎1845ean ere, beste bertsolari ezezagun batek kontatu zuen, Duraznoko zelaietan preso atxiki zituzten euskaldunen historia tristea.
‎Izenagatik beharbada, edo itxuragatik ere bai, emakumea artista erretiraturen bat izan zitekeela pentsatzen zuten auzokoek, operako kantaria edo piano jotzailea beharbada. Hiriburutik herri horretara bizitzera aldatu zirenean piano ariketa luzeak egiten omen zituen ilunabarretan, eta Schuberten pare bat pieza behintzat txukun interpretatzera iritsia omen zegoen, inguruan bizi zen irakasle batek kontatu zuenez. Pianoa eta dantza izan bide ziren emakumearen zaletasun nagusiak, bigarrena bereziki.
‎Eliz mutiko batek kontatzen duenez, don Estebe eskailera batzuk igotzen ari zela, sotanapetik begiratu, eta galtzek ezin disimulatu zituztèn bi zango luze igarri zizkion, apaizari leporaino iristen omen zitzaizkionak, esparrago batzuk iduri. " Belabeltz beltz bat ematen zian, baina zikoinaren hankak zituena", zioen.
2004
‎Pablok bazuen entzunda zelakoa zen Signora Maria gaztetan, tabernako zaharren batek kontatuta. Hitza" terriblea" zen, beti berba bera erabiltzen zuten neska hura gogoratzean.
2005
‎Gerora jakin genuen guk hori guztia, esan zuen ama Martinak, umeak ginen gu orduan. Izeko batek kontatu zigun guri inskripzioaren kontu hori. Askozaz geroago.
‎Baina Sandaren gutuna hartu eta gero, lau zentimetro handiago egin zituela letrak eta egur ilunagoa sartu ziola, atean nabarmenago ikusteko. Izeko batek kontatu zigun guri hori guztia. Baina hori, zuk diozuna, arrosarioarena eta konpetizioarena, ez dakit nik.
2006
‎–Ajarelgo erregearen konfiantzazko gizon batek kontatu zidan honakoa –esan zuen irribarrea lagun– Erregeak oso gaizki konpontzen ziren bi gortesau zituen bere gortean. Haietako bat oso bekaiztia omen zen.
2008
‎Andaluzian nengoela oporretan, gertaera bitxi bat jazo zitzaidan behin. Gazte batzuekin berbetan hasi eta, nongoa nintzen esan nienean, haietariko batek kontatu zidan bera ere Ondarroan bizi izan zela txikitan. Bizitzako kasualitateak.
2009
‎Lehengo txandan, Bilbo inguruan lan egiten duen detektibe pribatu batek kontatu zidan orain dela hamar urte batez ere bikotekidea zertan ote zebilen kontrolatzeko ordaintzen ziotela. Oroitzen zen behin batean harakin bati harategian bertan erakutsi behar izan zizkiola emaztearen infideltasunaren frogak, argazkiak.
‎Espainia aldean oraindik orain soldaduskan gauza bizigabeei nolabaiteko erantzukizuna leporatu izan zaie. Lagun batek kontatu zidan furgoneta militar bat hartu, bueltaxka egin eta horma baten kontra amaitu zuela. Laguna atxilotu zuten, bai, baina baita furgoneta ere, ofizialki eta arauaren arabera:
‎Iaz, hamasei urteko ikasle batek kontatu zidan ohean fusila garbitzen ari zela, supituki aita gelan sartu eta bertan ikusi zuela. Orduan aitak, barkatu!?
2011
‎Hala, bada, Leonek bazekien istorio hura, amak kontatu ziolako, eta katekesian zeudèn kide guztiek ere bazekiten, haiei ere etxekoren batek kontatu izan zielako. Don Salustiok, baina, ipuintzat zuen Gaztelugoiko harriaren kontu hura, eta, nola haren eginbeharra baitzen guztiok egiarako bidean jartzea, honela erran zien mutilei:
‎–Bizitza, idiota batek kontaturiko ipuina da.?
2012
‎Zu uda hartan Irlandara joan zinen hilabetez ingelesa ikastera eta abuztura arte ez zenuen jakin gurea. Etorritakoan ere, ez nizun nik esan, lotsa edo ematen zidan, kalean lagun batek kontatu zizun. Etxera joan eta, logelan aldatzen ari ginela, nahi ez bezala. Jokinekin zabiltzala esan didate?
‎Institutuko beste neska batzuek argazki lizunak nahita ateratzen dituztela? Eta Javi Bilbao errugabea dela eskolako lagun bati eskolako beste lagun batek kontatutako istorio sekretu batek hala seinalatzen duelako. Aita ere zoratu egingo da azkenean!
2013
‎Ez daki ziur, gerrara joan zen egunetik ez zuen berriro ikusi eta. Kontatu diotenaren arabera, kartzelan amaitu omen zuen gerra zibilaren erdian, zaurituta omen zegoen preso eraman zutenean; berarekin kartzelan egon zen batek kontatuta behintzat hori da dakiguna. Ibiltzea ere kostatu egiten omen zitzaion, arrastaka zeraman hankaren pisuarengatik.
‎–Frantsesa baldin bazen, gorria izanen zian motzaren inguruko ilajea. Flandesen egondako batek kontatu zidaan: ile gorriak omen dituk halako herrietan.
2014
‎Hamarkada bat geroago utzi zuen apezgoa eta Pauen ezkondu zen. Montoriar batek kontatu digunez ordea, ez zen hor bukatu haren bidea. Urte batzuen buruan, kristau ortodoxoen fedea besarkatu, eta Ortodoxoen Aita Santu izatera iritsi omen zen.
2015
‎Halako batean, albiste bat iritsi zitzaigun: Lazkaon lagunak zituen futbol taldeko batek kontatu zigun, entrenamenduan, Aisha beloarekin ikusi zutela.
‎Mirenek arretaz entzuten du beti. Nahiz eta kontatzen diotena ezaguna izan, nahiz eta aurreko batean ama horrexek edo antzeko batek kontatutakoen berdina izan. Entzuten daki Mirenek.
‎»Italia zeharkatzen duen bidaiari batek kontatzen du esklaboak baizik ez zituela ikusi bide ondoko soroetan. Erraz imajina dezakezue zein zen arazoa.
‎narratzaile desberdin batek kontatuta dago: pasarte bat istoriotik kanpo dagoen narratzaile batek
2016
‎Bere mendekotasuna nirea baino larriagoa izan daitekeela pentsatu dut. Terapiaren berri lehendik bazuen batek kontatu digunez, baldin Finnegans bukatzera iritsiko bagina, beste eleberri batzuk ere prest dituzte, hala nola William Gaddisen Ezagutzak, Thomas Pynchonen Grabitatearen ortzadarra edo David Foster Wallaceren Broma amaigabea, idatzi diren lanik zailenak hirurak ere, edonoren irakurzaletasuna errotik erauzteko moduko liburuak.
‎Ziur aski, bere bizitzako kontzerturik txarrena izan zen. Beti jartzen omen zen oso urduri aktuazioetan, baina egun hartan, irratiko batek kontatu zionez, inoiz baino okerrago zegoen, jende askoren aurrean kantatu behar zuelako eta Bob Dylanen aurretik gainera. Haren miresle handia zen aspalditik.
‎Horren ondoren, edozer gauza kontsumitu baino lehen aldez aurretik diru kutxan ordaintzeko eta tiketa eskuratzeko italiarrek zuten funtzionamenduaren zergatia hasi zitzaion azaltzen Iratiri, hain azkar galdu zuen eztabaidaren gaia lehenbailehen ahazteko agian. Behin italiar batek kontatu zionez, ez zuten hori egiten jendeak ordaindu gabe alde egiteko arriskua saihesteko soilik, bidezko prezioak ziurtatzeko eta merkatariek zerga ordainketetan iruzurrik ez egiteko ere bai. Eta isuna jartzen zuten, gainera, bezeroei kontu tiketa eman ezean.
‎Dela arrazoi sintaktiko ortografikoengatik, dela zio komertzialengatik, zuzenketa prozesu batzuetan gorabeheratsua jasango du liburuak, inprimategira iritsi aurretik: bide hori, askotan, liburuaren sorkuntza prozesua baino zirraragarriagoa izan daiteke, eta are liburua bera baino interesgarriagoa, kazetari on batek kontatzen badu behintzat. Normalean idazleak ez daude, alor honetan, kazetari ausartarekin kolaboratzeko bereziki prest, eta hori dela eta editorearen edo argitaletxeko beste langileren baten laguntza eta konplizitatea du, maiz, kazetariak, zeinak, hortaz, Bob Woodward eta Carl Bernstein mitikoen ildoan, bere komunikabideko narrastien fondoei astindu bat eman baitie, informazio zukutsu hori jasotze aldera.
‎Euskal idazle batek kontatu zidan txistea, eta, koherentzia pixka bat manten dezadan, ezin dut hemen haren izena aitortu, jakina?. Hala zioen:
2017
‎«It is a tale told by an idiot, full of sound and fury, signifying nothing». «Idiota batek kontatutako istorioa da, hots eta ardailaz betea, esanahirik gabea». Titulu egokia, jaiotzez inuzentea den Benjyren bakarrizketarekin hasten den nobelarentzat.
‎Damu izpi bat sentitu dut likido marroixka isurtzen den artean, ergel sentitu naiz, neure buruari egindako traizio tonto horrekin, eta pentsatu dut, atera bezain pronto, erratu izanaren plantak egin eta benetan nahi dudan hutsa hartuko dudala, baina ergeltasunaren aurrean ziurtasuna antzeztu eta plastikozko makilatxoari eraginez batu naiz hizketaldira nire ebakiarekin. Pelikula batez ari dira, ideiarik ere ez dut zein den, baina diotenez,, sexu eszena nahiko esplizituak ditu?, eta batek kontatu digu nola berak eta mutilak sekulako beroaldiarekin egin zuten etxerako bidea. Ez digu zehaztu, ordea, ehun kiloko gizasemea gainean jarri eta bultza egin ote zion gauarekin bat.
‎Bere alaba ez izatearen desioa, depresioa gainditzeko saiakera haien guztien lekuko ez izatearena, kontsulta haietara guztietara eraman ez izanarena, ospitalizazio antzu haietan gauak ez igarotzearena. Hori guztia arrotza izatea nahi nuen, hirugarren batek kontatutako zerbait, harategian edo supermerkatuko ilaran entzundako istorio bat, eta ez nire memorian instalaturiko oroitzapen egitura sendo hura.
‎Despentesek, Coralie Trinh Thi aktore pornoarekin batera zuzenduriko film horretan, irudietara eraman zituen izen bereko bere eleberria eta hango gaiak: bortxaketa, prostituzioa eta, batez ere, bortizkeriara joz erantzuten duten emakumeak; hori guztia, puta eta bortxatua izaniko zuzendari batek kontatua. Gehiegiegi Frantziako Iraultzaren ondorengo ipurtzurientzat.
2018
‎Dudarik gabe, konturatuko zinen ez naizela kasualitatez etorri. Txoritxo batek kontatu dit zer ari den gertatzen, hortxe, hallaren beste aldean, oraintxe bertan.
‎Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje sorta bat egin behar du orduan kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak ikusi gabe. Munduko minoria nazional handienaren bizi-nahi eta bizi ezinaren kronika fresko eta indartsua, gertakarien lekuko zuzen batek kontatua.
‎Hiri batean herri txiki bat edukitzea bezala da; baina, gero, herri txiki horrek ez dakizki hiriari buruzko gauza asko, eta alderantziz. Nik badut anekdota bat lagun batek kontatua: hark esaten du badirela Irungo señorita batzuk hil direnak inoiz Urdanibia plaza zapaldu ere egin gabe?.
‎Baina une atseginak ere bazeuden. Jende asko bizi zen han, eta haien artean gizalegea galtzeari uko egiten ziotenak ere baziren, hori, batek kontatu zionez, garesti ordaintzen bazen ere, nortasun sendoa eta gizarte trebetasun egokiak eduki ezean.
‎Guggenheim museoaren eragina itzela izan dela, hiriaren eraldaketa urbanistikoa berriz ez sinistekoa, Abandoibarra ingurua behintzat. Turismoaren garrantziaz aritu ginen gero, eta gure herritar batek kontatua hasi zitzaidan kontatzen.
‎oye, te traigo la ordea. Aurreko batean, bertako batek kontatu zidan idiei altza burua esaten zitzaiela uztarria jarri behar zitzaienean. Baina Soraurenen exotikoa zen euskara.
‎Basauri inguru horretan bi ume galdu zituen bat? Beste batek kontatzen zizun gau osoa arbola batera igota pasatu zuela, urak harrapatuko zuen beldurrez, zarata ikaragarriaren erdian. Murgiaren beheko alde horrek asko jasan zuen.
‎Errematea eman zioten artzapezpikuari. Gero, bitartekari ibilitakoren batek kontatu zidanez, artzapezpikuak esan omen zuen: –Jaun hau fina da benetan, baina zeinen erradikala!?.
2019
‎Beraz, haurrari balioa ematen zaio haren dobleari balioa emanez. Aita batek kontatu zidan bere semeetako batek, hiru urte zituelarik, pixa eserita egiten zuela oraindik; arrebaz eta lehengusinaz inguraturik, haur lotsati eta tristea zen; egun batean, aitak komunera eraman zuen, eta esan: –Nik erakutsiko diat nola egiten duten gizonek?.
‎Hirian, berriz, emakumeek laguntza ematen diote elkarri. Beti ez da erraza, ordea, abortugile bat lortzea, eta are zailagoa da behar den dirua biltzea; emakume haurdunak laguntza eskatzen dio adiskide bati, edo bere kabuz egiten du ebakuntza; noizbehinkako zirujau horiek ez dira izaten oso trebeak; batzuetan, berehala zulo bat egiten dute hagaxkaz edo puntu orratzaz; mediku batek kontatu zidan sukaldari ezjakin batek ozpina sartu nahi zuela umetokian, baina maskurian sartu, eta horrek sufrikario latzak ekarri zizkiola. Bortizki probokatua eta gaizki egina denean, abortua gogorragoa izaten da erditze normala baino, eta nerbio nahasmenduak ekarri ohi ditu, krisi epileptikorainokoak ia; batzuetan, barne gaixotasun larriak sortzen ditu, eta hemorragia hilgarriak ere bai.
‎Proba ez da hain gogorra emakume pobre baina ezkonduentzat, senarrarekin adosturik aritzen baitira, eta alferreko eskrupuluen tormenturik gabe: gizarte laguntzaile batek kontatu zidan bazter auzoetako emakumeek aholku eman, tresnak utzi eta laguntza ematen diotela batak besteari, oinetako kailuak kentzen ariko balira bezain sinpleki. Sufrimendu fisiko ikaragarriak pairatzen dituzte, ordea; ospitaleak beharturik daude abortua hasia zaion emakumea artatzera, baina sadikoki zigortzen dute lasaigarriak ukatuz bai minez dagoenean eta bai azkenean legratua deritzon ebakuntza egiten diotenean.
‎...raren legeei sinesgogorra zaienez, emakumeak ez daki zer den unibertsaltasuna; kasu singularrez osaturiko multzo nahasi bat iruditzen zaio mundua; horregatik sinesten ditu errazago auzokoaren txutxu mutxuak, mintzaldi zientifiko bat baino; dudarik gabe, begirunea dio liburu inprimatuari, baina edukiei heldu gabe lerratzen da begirune hori orrialde idatzietan; ilara batean edo saloi batean ezezagun batek kontatutako pasadizoa, berriz, segituan iruditzen zaio erabateko autoritateaz jantzia; berea duen esparruan, dena da magia; kanpoan, dena misterio; ez daki zer den egiantzaren irizpidea; esperientzia immediatoa du bere ustea sendotzeko bide bakarra: bere esperientzia zein beste norbaitena, behar bezain sendo berretsia bada.
‎Lagunak beti eskatzen zidan begiratzeko anaia nolakoa zen, baina ezin nizkion eman berak nahi zituen argibideak. Garai hartan, beste lagun batek kontatu zidan nolakoa zen eztei gaua, eta, geroztik, ezkontzeko ideia nerabilen buruan, jakin minez; nire sen estetikoaren kontrakoa zen, ordea, lagunak deskribatu bezala, zaldi baten gisan hatsanka aritzea? [...] Gutako nork ez zuen ezkondu nahiko, senar maiteak biluzi eta ohera eraman zezan, hain zen tentagarria[...]?.
‎Beste emakume frigido batek kontatzen du senarrak gogorki iraindu zuela eztei gauean: biluzik ikusi zuenean, esan zion:
‎Edo kontu handiz kontrolatzen du gizona nola ari den, edo, bestela, koitoa bukatu eta segituan, lasterka joan du bainugelara, sabeletik uxatu nahian bertan bere gogoz kontra jarri dioten germen biziduna; ekintza higieniko horrek bortizki gezurtatzen du laztanen magia sentsuala, eta guztiz bereizten ditu gozamen berak batzen zituen gorputzak; beraz, germen kaltegarri baten, orban baten parekoa da gizonaren hazia; emakumea garbitzen da ontzi zikin bat garbitzen den bezala, gizonak ohean atseden hartzen duen bitartean, bere osotasun harroan. Dibortziaturiko emakume gazte batek kontatu zidan zein izugarria egin zitzaion, eztei gauean atsegin dudazkoa izan ondoren, bainugelan itxi behar izatea, senarrak lasai ederrean zigarreta bat pizten zuen bitartean: dirudienez, orduantxe hasi zen bikotearen galera, erremediorik gabe.
‎Haietako askorentzat, izugarrizkoa da ingurukoei sekretu horren berri ematea. Lagun batek kontatu dit beldurrak airean eta lotsaturik pasatu zituela hiru hilabete, amarik gabe aitarekin eta etxe andereño batekin bizi zenean, barruko arropa zikindua ezkutatzen, harik eta haiek konturatu arte hilekoa etorria zitzaiola. Nekazari familiako neskatoek ere, nahiz eta pentsa zitekeen zailduagoak egongo zirela animalien alderdirik zakarrenak ere ezagutzen dituztelako, izuz hartzen dute madarikazio hori, landa inguruan tabua baita oraindik hilekoa:
‎Egintzat hartzen du gauzen ordena. Emakume batek kontatu zidan ezen, gaztaro guztian, fede txar harroxko batez ukatu zuela bere ahuldade fisikoa; ahuldade hori onartzea, azken batean, ekiteko gogoa eta grina galtzea izango zen, baita arlo intelektual eta politikoetan ere. Ezaguna dut mutil bat bezala hezitako neska gazte bat, gutxi bezala kementsua, pentsatzen zuena gizon bat bezain indartsua zela; nahiz eta txit polita izan, nahiz eta aldiro hileko mingarria izan, ez zuen bere feminitatearen inolako kontzientziarik; mutil baten zakarkeria, bizi joritasun, ekimen berbera zuen; baita ausardia ere:
‎Boga boga, Maritxu nora zoaz, Festara? edo, besterik gabe, Real Madriden kontrako alegiazko partida bat emanez, esatari on batek kontatua, hasieran piano piano, gero ahotsa apurka apurka goratuz, in crescendo eta in crescendo, giroa gero eta goriagoa, halako batean eztanda egin arte, Panizo, Piru edo Telmoren gol batekin:
‎Lizarratar batek kontatu zidan, duela urte batzuk Donostiara lagunekin etorri estropada egunean eta taberna batera sartu zirela zerbait hartzera. Zerbitzariari euskara ustez batuan zuzendu eta honek. Zuek Lizarrakoak zeate, ezta??
2020
‎Ez dakit. Adibidez, behin lagun batek kontatu zidan sarritan bere urtebeteko semea erailtzen duela ametsetan. Zerra zirkular batekin, umea gasolinatan bustiz eta su emanez...
‎Bere lagunei galdetzen hasi eta haiek ere ez zutela sekula ikusi erantzun omen zioten eta zerbitzarien artean ibili omen ziren galdezka. Euskal Filologia ikasten ari zen morroi batek kontatu zien idazle baten itxura guztia hartzen ziola eta bere mugikorrarekin sarean bilaketa azkar bat egin ondoren aurkitu zuten haren arrastoa. –Nik zure lekuan emazteari arreta gehixeago jarriko nioke?, esanez bukatu zuen.
‎Euretako batek kontatu zuenez, maitalearekin harremanak hautsi, etxera itzuli eta, sukaldean sartu zelarik, senarra aurkitu omen zuen mantala soinean zuela plantxarekin arropa lisatzen, eta bulkada lizun batek irabiatu omen zion barrena eta, liskar domestikoetan plantxa bero bat arma hilgarria dela jakinik ere, gizonari gerturatu omen zitzaion eta, ezer esan gabe, atzetik besarkatu omen zuen eta hasi omen zitza... –Ez dakit zer duten mantala soinean dutela etxeko lanak egiten ari diren gizonezkoek.
‎Zaintza eta bizikidetza komunitarioaren jasangarritasun ekonomikoa defendatu du, besteak beste, Fernandezek. " Aurreko batean, lagun batek kontatu zuen bere izeba Bizkaiko zahar etxe batean dagoela eta 600 euro baino gehiago ordaintzen duela, baina haren postuak, berez, 3.000 euro balio dituela. Alde hori foru aldundiak ordaintzen du.
‎Amak aldizkari lizunekin harrapatu balu bezala. Ertzain batek kontatu zion hurrengo pasadizo hau kazetari bati, hemerotekan aurkitu ditudan xelebrekerietako bat: euli bat gelditu zen mahai gainean; Oier hari begira jarri eta euliak aurreko hankak igurzten zituen bitartean, ertzainak mutilarengana burua hurbildu eta esan zion:
2021
‎Kontatzen duena egia dela ulertzen du irakurleak –hori da idazleak" autobiografia" jarri duenean egin digun promesa–, baina ez du zertan. Gezurra esan lezake edo norbaitek pentsa dezake ez duela egia guztia kontatu, halako gauzak gertatzen dira autobiografiekin zein hirugarren batek kontatuta egiten diren biografiekin.
‎" The Sound and the Fury titulua jarri zion nobelari Macbethen ematen zaigun bizitzaren definizio ezagun hura gogoan hartuta: ‘It is a tale told by an idiot, full of sound and fury, signifying nothing’ ‘Idiota batek kontatutako istorioa da, hots eta ardailez betea, esanahirik gabea’ Titulu egokia, jaiotzez inuzentea den Benjyren bakarrizketarekin hasten den nobelarentzat".
‎Orduan, Jakobi eta herriko zaharrei ezkontzeko baimena eskatzekotan egon zen, baina neska beldurtu egin zen, eta kontua atzeratzea nahi zuen. Ahizpa zaharragoetako batek kontatu zion Jakobi Medina sarote eta Nuñez maiteminduta zeudela.
2022
‎Lankide batek kontatu zidan zenbat kostatu zitzaion berari haurdun gelditzea, prozesu guztia, galdu zituen umeak, zenbat emakumek bizi duten nahi eta ezina. Ni haurdun, eta nahi ez.
‎gizon bi eta emakume bat. Mikel izeneko batek kontatu zuen bera enpresan hasterakoan ez zekiela ezer, ezta makinak pizten ere. Gainera, traketsa ere bazen.
2023
‎Salaketek ez dute izaten emaitza onik sekula. Behinola mutil gaixo batek kontatu zuen salaketa jarri zuela. Amarekin bizi zen, etxez aldatuta.
‎Hortik kanpo, laguntasun puntualen bat eskatzen ziotenean hortxe egoten zen Juan Kruz, adiskide zaharren alde egin behar zena egiteko prest. Adibide modura, izenik ez aipatzea nahiago duen orduko militante batek kontatu dit, ETApm ren VII. Asanbladara joateko, Hegoaldetik Iparraldera pasatuko zuen norbait behar zuela eta, laguntza eskatu ziotela Unzurrunzagari. Honek baietz esan, eta horra non azaldu zen hitzordura belaontzi luxuzko batean, familiako norbaiti edo lagunen bati eskatuta, eta bertan eraman omen zuen Lapurdira polimili lotsatua.
‎Orduan ere Fraisorora itzuli zen umea egitera, eta inude aritu zen bigarren aldiz. Hango andre batek kontatuta entzun omen zuen hiltzat emandako umearen istorioa, eta, kumeak sasi artean jartzen dituen animaliak nola, arrastoari jarraika bilatu zuen azkenean Joxe, oinutsik, flako, zikin baina bizirik Amezketako baserrian. Eta hala utzi zion Joxek sasikoa izateari.
‎Behin, biltegi lokal batean lan egiten zuen emakume hispano batek kontatu zidan bere lankideek sexu iruzkinak egiten zizkiotela etengabe, beraren kontra igurzten zirela eta, are, titietan atximur egiten ere saiatu zirela. Beste behin, supermerkatu bateko apal hornitzaile batek esan zidan lankide batek eraso egiten ziola inguruan inor ez zegoenean komentario lizunak eginez.
‎Ezagun batek kontatu zidan, mailez, hilketarena. Ezin nuen sinistu.
‎Bere senitarteko batek kontatu zidan Sallobenteko erreka maite zuela bereziki, hari begira egotea gustatzen zitzaiola. Eta kontatu zidan hil aurretik eskatu ziola tarteka joateko errekara eta emateko goraintziak bere partez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia