Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 157

2000
‎Baina jende asko ez dago konforme planteamenduarekin, dagoeneko bi ordu pasatu baitira, dagoeneko joan baita eguerdia eta hasi baita jendea gosetzen, seko gosetzen; eta jendea ez dago batik bat esandakoarekin konforme, akademiko xaharra hil egin baita dardar gordinen artean, betiko esaldia ahoan lore zuela: " Jainkoak estutu bai, baina ez du sekula itotzen".
‎Eta, mozorroa kentzea erabaki zutenean, bada hiena gizajoak alferrikakoak izan zituen giza ahotsa imitatuz bota zituen silaba bakar gero eta larriagoak. Ni, egia esan, ahalegindu nintzen hienaren alde egiten, hura ez zela mozorro bat esaten, baina ahots hari ahul eta beldurti bat besterik ez zen irten ene eztarritik. Larrutik larrutu zuten.
‎Etenaldia amaitu eta programak bere martxa jarraitu zuen gero. Ez zuen Armando Bonillak atsotitz bat esateko ausardiarik izan; horren ordez esan zuen, bai, Commersonen zera txiki polit bat, nik ezagutzen ez nuena: " zeure baitaz oroitzea da".
‎Allô, Dabid? Alde batetik, gaur gurago nuen erantzungailu malapartatu horrekin berba egin, batik bat esan behar dizkizudanak esateko. Orain ulertzen dut zergatik gura ninduzun ni Rakel zelatatzeko.
2001
‎B (apal apal): Gauza bat esan nahi dizut, George.
‎L: Txoro zakil bat esan dut. Alegia txoroa eta zakila.
‎E: Loiola, gauza bat esan behar dizut.
‎E: Gauza bat esan behar dizut, Loiola.
‎S: Gauza bat esan nahi dizut.
‎F (arnasa sakon hartuz): Gauza bat esan nahi dizut, Saul. Baina gaurko zerak zuk ordaindu dituzu.
‎... Denda bat esan dezu...?
‎Lehen esan bezala, aho literaturak euskal literaturan axola edo ardura gehiago izan du inguruko erdal literaturetan baino. Halaz ere, eta honetara ezkero, gauza bat esan behar dut: euskal literatura ez dela bakarrik berankorra izan, baizik eta berankorra izateaz gainera suntsikorra ere izan dela.
‎Hemen beste gauza bat esan nahi nizueke eta hau ez da nik asmatua, liburu ezagun batean zabaldua dago, baina uste dut komeni dela horrelako gauzak aipatzen diren baino gehiagotan aipatzea. Aspaldi esan zuen aita Donostiak gure artean gure juntek (eta berriz ere foruetara nator) ez zutela liburu eta izkribu kontuan inolako eskurik, esku osoa korrejidoreak zuela.
‎eta ondoan erdarazko" tocan a la puerta" daramanez gero, nabari du jo egizu atea edo antzekoren bat esan nahi duela pasarte horrek. Esan, ordea, ezin zezakeen horrelakorik esan, kopiatzailea burutik egin edo moz  korturik ez egotekotan.
2002
‎Irtengo haiz kanpora? Gauza bat esan behar diat.
‎Juanitok sorpresatxo bat esaten badik, zerbait gehiago izango dena badakik. Ezagutzen duk horrenbeste.
‎Aitak behar ez zenen bat esateko puntuan zegoela ematen zuen. Arnasa hartu zuen:
‎Baldarkeriaren bat esateko gogoari eutsi, eta hilketaren inguruko guztiaz hitz egiteko zorian egon nintzen. Hilketa baten lekuko izan ninduan, badakik?
‎Hizketan segitzen du, isildu gabe. Arrunkeria bat esateko gogoa irentsi, eta presa dudala esaten diot. Noizbait, aita jartzen zait.
‎Bisita ez dela batere gozoa izango, eta horrelakoak esaten segitzen duenez, gezur txiki bat esaten diot:
‎Baina orain ikusten dudanez, bera zen bakarrenetakoa gure burgeskume kontraesanak ipurdi bistan jartzen: bat esan eta bestea egitea omen zen teilatuperik eta jatekorik falta ez zitzaigunon hipokresia. Zakar tratatzen gintuen, egia da, eta sarritan esan zizkigun esatekoak ez direnak ere.
‎Baina egia da, horrekin batera, lehenago baino askoz ere euskaldun gehiago kausituko duzula, duda gabe, mahai ofizial horietan eserita. Memoria pixka bat besterik ez da behar, buru pixka bat esan behar nuen baina hitz hori, buruarena alegia, anbiguo samar gertatzen denez" memoria" esango dut, memoria pixka bat behar da lehenago gertatzen dena eta orain dugun aukera parean jartzeko. Orain, administrazioan, lehen baino euskara gehiago dago, duda gabe.
2003
‎Banaka batzuek hik hiru hilabete luzeetan diktatu –bai, diktatu– dizkiean apunteak eskuetan zerabiltzatek, azken orduko errepasoan. Hire kabutan xelebrekeria tontoren bat esan behar huen hire erudizioa eta etorriaren gainean –ez duk gutxi, ez, norberak ondo ezagutzea bere mugak–, baina arreta beste norabait joan zaik. Unai gelakide batekin hizketan ikusi duk, paretaren kontra jarria.
‎Ez egoteko modu bat. Bilera askotan hi ere horrela egoten haiz, batik bat esateko gutxi izaten duanean. Gehiegitan, egia esateko, partidukideek bizitza publikotik baztertu hindutenetik.
‎Beste atsotitz bat esatera animatu nuen. Potrozorrotik atera zituen paper puntta ba  tzuk begiratu, eta jarraian esan zuen:
‎Eta beste gauza bat esan nuen, bukatzeko?. Ez du balio jartzea" itzultzeko txalupa bat".
‎Bada noc sinistuco deutsue ceuen vorondatearen contra izan zala? Berba loi edo arinen bat esaten deutsuenean asten bazare barreca, ucututen deutsuenean igues eguiten ezpadozue; noc sinistuco deutsue ceuc gura etzendutela. Etorrico balichaquezue mutil bat escopeta edo espata bategaz bicitzea quentzea ¿ etzinatequez asico deadarrez, lagunac batuta libradu zaguiecen, edo etzeunque guichienez yente artera eguingo?
‎Aitortza orokorra egitea ezin egokiagoa zaie, bestalde, hamalau hamabost urte bete dituzten gazteei, ezkontzera doazen bikoteei, eta kereila eta auzitan sartuta dabiltzanei. Baina batez ere den dena lehenbailehen aitortu behar dutenak dira aurreko aitortzetan, lotsa edo beldurragatik –edo kontzientzi azterketa zabarragatik–, heriozko bekaturen bat esan gabe utzi dutenak.
‎Eta, aitzitik, heriotzarik gaiztoena da bat batean datorrena, kristaua bekatu larrian aurkitzen baitu sarri askotan. Hil urren dagoenaren ohea hainbat espirituz inguratu ohi da, onak eta gaiztoak, nahiz eta deabruak ugariago agertu bekatarien azken orduan, beti bezala tentatzen azken hatsa bota aurretik biraoren bat esan edo Jainkoa uka dezaten. Azken orduko tentaldi maltzur horietatik libre izateko otoitz labur, erregu, salmo eta abarrak errepikatzen ziren, hilzorian zegoenaren gelan penitentzia giro egokia ezarriz.
‎Andic laster gaixotu citzatan, asi zan argaltzen, loric eguin ecin du, ta gucia galduaz dijoa, ta ala beguizco eguin cion. Oro bat esan oi dute ganadu guicenen bat argaltzen ta gaixotzen bada; gucia da beguizcoari ezartea, ta gaiztoago dana esatea icenez, urlia emacume izango dala. Onela ezarten dira guezur astunac.
‎Jangoicoac, edo crutze santa onegaiti diñot, au onela edo bestela dala. Madaricaciño edo ernegua da Jangoicoaren contra gauza char bat esatea: eztala zuzena; eztaucala gobernu ona, eztituala gauzac ondo eguiten; ta beste onelaco injuria lotsabagua azartuac.
‎Barkatuko didazu, aurrera joan aurretik beste gauza bat esan behar dizut, sentitzen dudan moduan esan ere. Asko ei dira gure artean euskararen alde daudenak.
2005
‎–Gauza bat esango dizut, Joantxo: Egiptoko antzinako idatzietan kontatzen da diamante leundu gabea dugula gizakiok barruan; zaindu egin behar duzu altxor hori, landu, alferrik galtzen utzi ez.
‎Ez nuen inola ere ulertzen, mila bider saiatuta ere: Julio, erregimenaren aldekoa, salataria, auzoko askoren ustez behintzat?, berekoia, haurrei hitz gozo bat esateko ezgauza... halako bidutzi bat emakume iraultzaile batekin harremanetan, Adelarekin uztartuta. Nire maistraren ideologia eta familiaren historia alde batera utzita ere, eta asko uztea zen hori, bizi jarreragatik soilik, auzoan eta eskolan erakusten zuten portaeragatik soilik, ezinezkoa zirudien bi pertsona haiek lotzea.
‎heriotza kendu. Zoroak jota zaude, inondik ere, baina zeure zoroan egia handi bat diozu: zertarako ditugu utopiak oro, gure etorkizuna hobetzeko ahalegin oro, baldin eta berandu baino lehen sega zorrotz bat zain badaukagu gure hankak mozteko?
‎–Gauza bat esango diat, mutiko: guk gerran milaka arma genitian, ez behar adina hala ere, barkuren bat edo beste, tankeak, eta hegazkinen bat... eta hutsa zuan hura, nork emanik ez genian eta; baina, batez ere, herri gehiena genian alde, zuei hori ahaztu egin zaizue baina.
2006
‎Usain txarra hartu nioan. Etorri zitzaiguan gizon bat esanez diru dexente emango zigutela arrantxoa saltzearen truk. Irribarre egin eta txeke bat marraztu zian lurrean, handi handia.
‎Begia omen da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Etxe baten txokoak gorputz atalekin alderatzerik izanez gero, balkoi hau litzatekeela etxe honen begietariko bat esango nuke.
‎Bazirudien artile lana zela zeruak eman zion eginkizun bakarra. Arreta osoa puntua egiten jarria, eta kemena hatzetan, haren itxurak harritzeraino ahula ematen zuen lehen begiratuan, baina gauza bat esaten zuen Frau Gerdaren gorputz erkinduak eta beste bat haren mugimenduen bizitasunak, eta ikustekoa zen zein bizkor pasatzen zuen haria hatz mami zailduen artetik. Artilezko galtzerdiak, jertseak, goanteak, txanoak egiten zituen.
‎Berdin berdin zion nik gauza bat esan edo justu kontrakoa, bildotsaren hilketarena kontatu edo odola zerutik erori zitzaidala esan: aitaren eta nire arteko etena hain zen handia, ezen ez ni hurbilduko nintzen harengana ez aitak lortuko zuen ezer ni bereganatzeko.
‎Beruna baino beratzago ibili zinetelako galdu zenuten gerra, askotan izaten nuen aitari halakoren bat esateko gogoa. Horren ordez, bere soldadu ibilerei buruz galdetzen nion.
‎Batzuetan iruditzen zaigu zenbait hizkuntza forma erabilita gure hizkerari hegalak jartzen dizkiogula, gure euskara jaso egiten dugula. Dakigukezute bat esanda, ordea, hegalak baino gehiago 500 kiloko zama jarri diogu gure hizketari. Eta iaioak gara gu horretan.
2007
‎Goitik behera jan zuen urdin argi busti horrek?. Gauza bat esango dizut: Itxaroten nizuen.
‎Ezagutzen zuten. Amaiak beste huskeria bat esan baino lehen, mamira jo zuen Lisak:
‎–Gigi, gauza bat esan behar dizut...
‎Bere baitan ziotson ganbara bat utziko ziotela gauaren iragateko, zaldiz lekoak eta lekoak kurri ibili ondoan, pausatzeko emaia handia baitzuen. Ordea, atari ahantzi hartara arribatu aitzin, harriturik gelditu zen leiho batetik baitzentzuen mintzo xarmagarri bat zioena:
2008
‎Eta esaten ari nintzen bezala, gutxienez hemezortzi aldiz errepikatu nuen istorio berbera Bilbon nengoen aldi bakoitzean, Mikeli kontatu nion istorio bera. Batzuetan, ordea, gezurren bat esango nien, zerbait asmatuko nuen, eta inongo harridura keinurik egin edo aurpegi arrarorik jartzen ez bazuten, banekien kasu zipitzik egin ez zidatena. Adibidez, azkena egindako bidaiaren bat kontura etorriz gero," Will-ekin Milanen izan nintzen duela hilabete" edo" Atzo gauean berandura arte egon ginen jatetxean, eta nekatuta nago" esango nuen, eta" gu" ka hitz egiteak, lehen pertsona pluralean, beti pizten du bestelako jakin min bat, eta" gu" osatzen duen beste hori, bigarrena, maskulino singularra bada, mutila alegia, are gehiago.
‎Marionek, aingeru hegoak jantzita, zirkuko bagoiaren parean eserita dagoela, hausnartu egiten du, oroitu egiten da: " Norbaitek maitasun hitz bat esan ziezadan eternitate bat itxaron nuen. Gero atzerrira joan nintzen".
‎–Egia nahi diat, Joseba. Eta gauza bat esango diat: ihesi hoala zirudik...
‎Ergela sentitu naiz Fernandoren egia bat esanez.
‎Hitzak ahoskatu ahala ergelkeria bat esateaz lotsatu naiz. Aitarekiko intimitatea urratu dudala iruditu zait gero, ezezagunen aurrean aita aitatzean.
‎Desmaskaraturik geldi bedi behingoz gizapostura tonto hau, eta bego garbi idatzirik linguistika edo psikologiako eskuliburuetan: " olgetan esana olgetan esana dago, baina esana dago; zerbait olgetan dioenak zerbait esateko gogo gehiago dauka olgetarako baino; olgetan esaten dira benetan ezin esan daitezkeen gauza benetakoenak; olgetan esatea da olgeta bat dirudien ez esateko bat esatea".
‎Gauza bat esan eta, uste ez dela, beste bat egin. Horrek neure buruarekin haserretzen nau eta hurkoekin zitaltzen, baina, beste mutur batetik, biziarekin adiskidetzen nau:
‎Tentatuta nago, behin puntu honetara iritsita, gezur txiki bat esateko. Garrantzirik gabeko gezurtxo bat litzateke, narrazio honi egiazkotasunik batere lapurtuko ez liokeena baina testuari kohesioa emanez aurrera egiten lagunduko liokeena.
‎Ez dut gogoan zehazki noiz hitz egin genuen lehendabiziko aldiz aita eta ama izatearen inguruan, baina garai bat esatekotan, 2001eko udaberria izango zela esango nuke. Udaberrian izango zela diot, gogoan dudalako eguzkiaren izpiak indar handiz sartzen zirela gure etxeko egongelan, eta hori udaberrian eta uda partean besterik ez zen gertatzen.
2009
‎–Hau edan behar duzu, baina gauza bat esan nahi nizun lehenago: ez pentsatu ama hil duzunik.
‎Ai, ausartuko banintz! Konfesore bat da behar dutena, haien sekretu zikinak ezagutu, entzun eta ego te absolvo bat esanda agurtuko dituena; batez ere, damurik gabe nahi dutena egiten utziko diena. Droga ditzatela, horixe behar dute eta!
‎Trago batez hustu zuen edalontziaren ipurdian geratzen zena, eta asko interesatu zitzaidan gauza bat esan zidan, tonu larri batez esan ere, literatur saririk irabazi ez duelako bazterturik daukagun gure auzoko idazle fin finak:
‎Nazionalismo irredentoen iratxo maltzurrak tentatzen badu euskaldun bat, eta harrokeriaren bat esatera bultzatzen, nahitaezkoa da aipamena: Orreaga.
‎Azkue abade jakitunak bere paraje lekeitiar haietan bildu zuen. Honelakoak esaterako, argizari edo kandelatxo Kandelario egunez bedeinkatua pizten zen, kirieleisonak esan aurrena eta, Azkuek berak dioen bezala, otoitz motoitz hauetakoren bat esan bitartean.
2010
‎Horren ondoren tribunalari beste aukera bat eman zitzaion erantzuteko, baina ez zuen inork ezer gaineratu. Bukatzeko azken hitz batzuk esan nituen, nahiz eta arriskua egon zitekeen gaizki uler zitezen, baina ekitaldi hura ez nuen berriro nire bizitza osoan egingo, eta agian zeharo zuzena ez izan arren, niretzat hura ez zela doktorego tesi huts bat esan nuen, omenaldi bikoitza baizik. Alde batetik Saizarbitoria omendu nahi nuen, literaturarik gabe ez baitago ikerketarik, eta nire ipuin eleberriak idazteko ere irakaspen asko aurkitu nituelako haren obran.
‎–Gizajoa eta gezurtia noiztik dira berdin? Gauza bat esango dizut: Raimundoren famak eta egiak ez daukate zer ikusirik, ondo erakutsi zuen bezala.
‎Ipotx nazkagarria! Marcuxe deitu bazidan, gauza bat esan nahi zuen, beste ezeren aurretik, ez ninduela aintzakotzat hartzen eta premiazkoa zela nire jolasarena argitzea, alegia, esan nuena ez zela sentitzen nuena, mordoilo zentzugabe bat baizik, materialistegia nintzen kontu horietan eta hori garbi utzi behar nion.
‎–Telefonoa plateraren aldamenean utzi duzu, zerbaiten esperoan edo. Gauza bat esango dizut lasai egoteko: komunera altxatu zarenean, ez dut mezuen artxiboan begiratu.
‎Eskua burutik pasatu, gominak zapaldutako ileari beste pasada bat eman eta arnasa hartu zuen, gauza garrantzitsuren bat esateko prest:
‎Organoa isildu eta berak ere bai. Gauza bat esango dizuet, ez zen oinazeak eragindako negarra, ez zen goseak eragindako negarra. Ama batek badaki bere semearen hizkuntzari antz ematen.
‎Bedaiopeko erretore izendatu aurretik, banuen bertako alkatearen berri, San Martin eguneko prozesioari historia osoan uko egin dion lehenengo agintaria izan delako. Nahi al duzu gauza bat esatea. Oso ondo iruditu zitzaidan; elizaren gaitzetako bat horixe baita, fariseu ugari dagoela, sinetsi gabe biltzen den jendea edo gure izaeraren aurka jokatzen duena.
‎–Gauza bat esan behar dizut.
‎Hil oihal eskerga, itsasoak gozo hartu zuen bere baitan, burbuila ñimiñoz tantotuz Akilesek esku nahiz oinekin jotako kolpe bakoitza. Eta baita ur azpian hitz egin nahian hitz bat esateko egiten zuen ahalegin bakoitza ere.
2011
‎Aspaldi honetan zuk gorroto nauzu. Ba gogoraraziko dizut, hau gustatzen ez bazaizu, hitz bat esan besterik ez daukazu eta...
‎–Bai, erantzun zidan, eta lepoa inguratu zidan bere bi besotxoekin, sekretu bat esatera balihoakit bezala, baina ni besarkatzearekin konformatu zen eta isilik geratu zen. Gero burua jaso zuen?:
‎Leihotik begiratuta, gurutzeak ikusten dira. Gainera, beste gauza bat esango dizut. Renék ahotsa apaldu eta eskutik heldu zidan?: norbait dago gela horretan...
‎Arrazoi asko bururatzen zaizkit, bakar batzuk baldarrak ere bai, zuk gutunok puskatzeko. Bururatu zaizkidan motibo duinenen artean, bat esango dizut gustatuko zaizulakoan: gutunak behar adinetan irakurri, amak esaten zizkizun inportanteenak buruan gorde, eta beste soldadu lagunek irakur ez zitzaten puskatzen zenituen.
‎Ni naiz neure egintzen erantzule. Orain gutxi nire toteltasuna tratatzeko bisitatu nuen foniatrak esanda dakit oso erraza dela bai bezalako hitz labur bat esatea. Baita ni bezalako disfemiko batentzat ere.
‎Gauza bat esan behar dut honen harira. Bitorian egoten ziren soldaduak kanpotarrak ziren, eta harrokeria handiz eta begirune gutxiz berba egiten zuten gure gainean beti.
‎Abadearen etxean daukat ohea eta jana. Eta beste gauza bat esan behar dizut: ume bat ere badaukat.
‎Ez ezak horren beldurrik eduki. Hik gauzak isilik gordetzen badakik eta gure kontutxo bat esango diat. Ene gurasoak merkatariak dituk, diruz ondo daudenak.
‎–Hori dela eta ere, beste kontutxo bat esango diat, eta hau ere gorde ezak isilpean heure kolkoan. Francisco antzua duk eta berak ere onartzen dik bere muga.
‎Norabait joateko gogoa neukanez, huraxe zen aukera, baina une hartan alde egitea desertatzea zen, eta desertzioak zigor handia zekarren. Azkenean, neure buruari gezur bat esan eta bertan geratzea erabaki nuen. Gogoeta hauxe egin nuen:
‎Baina, dena dela, atzera berriro ataka berberean gertatuta, berdin jokatuko nikek. Gauza bat esango diat. Hik hirurogei urteko langa igaro duala diok.
‎Azti Nagusiagaz elkartu nintzen egun hartan ere gugaz zen Intina. Aztiak ordu arte sekula entzun gabeko kontu bat esan zigun:
‎–Gauza bat esan behar diat. Ez zaidak komeni hemen luzaroan egoterik.
‎Berbeten" babela" duk hirea, nahaste eta anabasa galanta. Gauza bat esango diat, heu konturatze aldera. " Aranjuez" duk, esate baterako, gu orain gauden herriaren izena.
‎Baina nik deklarazio hori egiteko beharra nuela sentitu nuen. Jendearen aurrean biluzterakoan izaten da egia bat esatearen beharra ere. Horrek, gainera, harreman estua du asko kezkatzen nauen beste gai batekin:
‎Eta ikusten nuen, baita ere, ze historiak sortzen ari ziren. Hori zen hirugarren faktorea, nik hori pixka bat kanpotik begiratzen nuela, eta barneratu nuenean, atera zitzaidan oihu bat esanez" Euskalerri nerea ezin zaitut maite/ baina nun biziko naiz zugandik aparte", bigarren partea nire koda zen, baina beste batzuk hor geratzen ziren," ezin zaitut maite" horretan, edo" nazkatua nago", edo" ez dut sinisten balore hauetan"... Eta batzuek hori sufritzen zuten borondaterik onenarekin beren haragian, eta beste batzuk autokonplaziente bihurtzen ziren beren buruari flajelazio hori infringitzen ziotenean..., ba, Aita hiltzea eta hori, oso edipiano den hori, gurasoengandik jasotako sinismen eta konbikzioak puskatzea.
2012
‎Bere buruaz beti izan du epelegia delako susmoa eta, aldi berean, zalantza ere egiten du hori ez ote den dogmak goizetik desegin zitzaizkion zantzua; norberaren burua zuritzen saiatzeko modu bat izango da halako argudioa, ziurrenik. Erabaki bat hartu behar duelarik, erabateko ziurtasuna izaten du arrazoimena eta sena ados azaltzen bazaizkio; arrazoimenak gauza bat eta senak beste bat esaten diotenean, orduan komeriak izaten ditu. Konpondu gabeko arazoekin ere bizitzen ikasi beharra dago.
‎Agureak zenbat kostako zitzaion jakin nahi zuen. Medikuak kantitate bat esan du. Entzutean, Declos isilik egon da aldi batean, gure etxean, ama zena hil ondoren Rocheseko lursail baten prezioa finkatzeko tratuan jardun genuenean bezala.
‎Hitz egin ahala, lasaituz joan zen, eta azkenean gezur txiki bat esan zidan, guztiz sinesgarria, bestalde: gripe pixka bat omen zeukala, eskuak edo masailak ukitzen banizkion ohartuko nintzela nolako sukarra zeukan; neskamea herrian zen, bere alabaren etxean eta ez zen itzuliko biharamun goizera arte.
2018
‎Jonanek maiz kantatzen zuen haurretako jolas hura. Haur taldeko bik beren eskuez zubi baten moduko arkua osatzen zuten, gainerakoak, makurturik, arkupetik pasa zitezen; arkua osatzen zutenek bakarrik ezagutzen zuten kantuko hitz seinalaturen bat esan arte ibiltzen ginen hala haurretan, harik eta hitz seinalatuarekin batera arkupean egokitua preso gelditzen zen arte, arkua osatzen zutenen beso artean.
‎Egia da batzuetan baztertu samar sentitzen nintzela, baina egia da, halaber, oro har nahiko askea nintzela. Eskolan piperra eginez gero, etxekoek ez zidaten errieta egiten; hitz itsusiren bat esanez gero, amaordeak ez zidan eskukada bat gatz ahoan sartzen; eta etxera berandu iritsiagatik, aitaordeak ez ninduen soto ilunera zigortzen. Ez, etxean ez ninduten beste neba arrebak bezala hartzen.
2019
‎Baina orain hemen nago. Eta gauza bat esan nahi dizut.
‎–Zer? Ezesatekoren bat esan dut, ala?
‎Alba Boraori bere ikaragarrizko gozotasun eta eskuzabaltasunagatik. Leyre Arrueri, aire freskozko bafada bat bezala sartu eta bertan geratu zinena, eta Santiago Baróni, inori esan dakiokeen gauzarik politenetako bat esan zenidalako. Sara Villar, Ainara Silva, David Pisabarro, Patricia Escalona, Ane Guerra, Leire Palacios, Amaia Morris, Ana Tejero eta abarri.
‎Zain geunden bitartean, intziriak entzuten hasi ginen. Nik atea jo eta astakeriaren bat esan nuen... Beno, berdin dio.
‎Oso erraza, bai. Ba gauza bat esango dizut: zure amak behintzat dena bertan behera utzi eta ospa egiteko potroak izan zituela gainerakoek zer pentsatuko zuten inporta gabe.
‎Ilaran jarri zen. E k, barrako izkinatik, txiste txar matxista horietako bat kontatu zion M ri, ozen (hain baitzen erraza tenore batetik aurrera, euren burua nahiko progretzat baldin bazuten ere, klitxeetan erortzea...), eta komuneko ilaran azkena zegoen neskak buelta erdia eman zuen," txiste horrek ez du graziarik" zorrotz bat esateko.
‎Uste baino lehen, igogailuan behera zihoazen nagusia dokumentuekin eta oinorde aberats berria bere baitan murgildurik. Sergeik telefonoa belarriratu," Zatozte" lehor bat esan, eta moztu egin zuen.
‎Hitz batzuk prestatuak ditut. Jendeak atea zabaltzen duenean, esaldi bat esaten dut sarrera gisa, eta Apokalipsiaren pasarte bat irakurtzen dut. Gero amak hartzen du txanda.
‎Bada joera bat dioena autore bat itzultzeko ia ezinbestekoa dela haren obsesioak, traumak, sexu harremanak, maniak eta bizio ezkutuenak ezagutzea. Alegia, on omen da idazlea bere liburuetatik kanpo ere ezagutzea, eguneroko bizitzaren eta obraren arteko kontraesanak deskubritzea.
‎Zer kristobelen egiten ote du suhiltzaile batek han? Esaldi labur labur bat esatera sartu da, abeslari burusoil bati buruz galdezka:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia