Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 3.330

2000
‎Aguuuur, esan zuen oilarrak berekiko, eta bere hegal txikiak luzatu zituen kanposantuko hormatik behera salto egiteko. Han azpian, jauzi egin nahi zuen tokian bertan, hilobi baten apaingarri edo, gurutze zorrotz bat zegoen, ezin hobea bertara salto eginda bihotzaren erditik sartzeko. Bera zen munduaren akaberaren erruduna:
‎Bazirudien artxibo harekin jai zuela. Argi zegoen kontrazeinuren bat bazegoela, baina zein. Logelatik bueltaka hasi zen, buruan makina bat hitz zirimolaka zebilzkiola.
‎Ile motots beltzek (Guinnessaren edo farolik gabeko gauaren parekoa, horren beltza da Rocíoren ilea) jauzi bat egin dute nigana handik goitik begiratu didanean, eta begi irribarretsuz eraso dit. Egia esateko, arin ulertu dut begirada horren atzean itaunen bat zegoela, begi horiek gupidarik gabe ari baitzitzaizkidan galderaz fusilatzen. Filmetan, noski, protagonistak (hau da, nik neuk) besterik gabe erantzuten dio galdetzaile isilari, aukerarik eman gabe eta ustezko galderei erantzunez.
‎Argazkian espresio lasaiko mutil bat zegoen, damurik gabekoa eta sosegua parrastaka isurtzen zuena. Begiak argazkilariari so, trankil, barruak biluztuz bezala.
‎Udal liburutegiko hemeroteka ere nahiko erraz topatu zuen, han eta hemen galdetuz. 1993ko uztaileko egunkariak nahi zituen, Lahincheko atentatuari buruz zer esan zuten jakiteko, edo atxiloturen bat egon zen deskubritzeko, edo... Gogo biziak zituen Ralphen argazki bat aurkitzeko, ahal bazen atxilotu eta gerokoa.
‎Baina etxearena kontatzen ari nintzen. Sartu eta bertan gela handi bat zegoen, sukaldea izan zitekeena. Eskailera batzuetatik gora igo nintzen gero, eta lasai bisitatu nituen etxeko txoko guztiak, dastatuz bezala.
‎Logeletara sartu nintzen, presarik gabe. Gero korridore luze bat zegoen, eta haren amaieran egongela nagusia zirudiena.
‎Eta azalean, esan dudan legez, argazki bat dago. Muino bat, txarto asfaltatutako bidetxo bat gero.
‎Gela txikia zen, baina apaina; bere komun eta dutxarekin, behintzat Dublinen aurkitu zuen aterpetxeko logela baino txukunagoa. Zuzenean jo zuen beheko ohera, Eiderrek okupatu zuen hartara, baina motxila handi bat zegoen bertan, nonbait Txema baino pixka bat lehenago iritsitako batek utzia, berak aukeratutako ohea inork ken ez ziezaion.
‎Gelatik kanporat jalgi nintzenean, euria ari zuen gogotik. Eta nik ez dakit zergatik, baina, etxean geratu beharrean, nola bainengoen arrai eta neure gogara, hala, euripean ibiltzen hasi nintzen eta aitzina egin nuen, putzu bat zegoen tokiraino, non jauzika hasi bainintzen, plisti plasta eta plisti plasta, arraitasunak eta plazentziak horditurik banengo bezala...
‎Eta Miguelek argi zituen bere ideiak, eta sinetsirik zegoen ezen Paradisurako bidean zegoela Lurra, Kris tok gizonen arteko anaitasuna predikatu zuenez gero, eta Kristok, historiaren buruan, garaile behar zuenez gero. Baina zu ez zeunden hartan guztiz ados, ez Uto piaren kontra zeundelako, baina uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela: bihotza buruari gainditzekoa eta ametsa zentzuari, eta bururik gabe eta zentzurik gabe ez zegoela gauza haietan aitzina egiterik:
‎Ireki nuen meza liburua eta bi marrazki haiek ikusi nituen: ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak; zubi azpian infernu izugarri bat zegoen eta zubitik gizon emakumeak eta neska mutilak zihoazen, xuxen baino xuxenago, bekaturik egin ez zutelako eta zubia, halatan, osorik zegoelako; eskuineko orrian, berriz, antzeko marrazkia zegoen, baina zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti behei... Eta nik, istant batean, goiti beheiti zihoazen jende haien artean ikusi nuen neure burua, eta are gehiago asaldatu nintzen...
‎Ireki nuen meza liburua eta bi marrazki haiek ikusi nituen: ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak; zubi azpian infernu izugarri bat zegoen eta zubitik gizon emakumeak eta neska mutilak zihoazen, xuxen baino xuxenago, bekaturik egin ez zutelako eta zubia, halatan, osorik zegoelako; eskuineko orrian, berriz, antzeko marrazkia zegoen, baina zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti beheiti zihoan, baita zubitik zihoazen jendeak ere, infernuko garretarat... Eta nik, istant batean, goiti beheiti zihoazen jende haien artean ikusi nuen neure burua, eta are gehiago asaldatu nintzen...
‎Maiz adituko zenuen zuk ere, jaun André, ezen etorkizunaren beldurra dela gure anitz gaitzen iturri, eta gero eta sinetsiago nago ezen hala dela, batik bat etorkizun hori beltz azaltzen zaigunean. ...baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta ikusten dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gorputza. Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara, galtzen dute humoreek beren berritzeko eta suspertzeko ahala, aitzinatzen zaigu heriotza, eta hala egiten dugu azkenean fin gaitza, behar baino lehenago eta legokigukeena baino fitezago.
‎...ten den errekaren edo latsaren albo batean zegoela, eta edifizioak hiru gorputz nagusi zituela, elkarri lotuak eta elkarrekin bat eginak, eta hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan; gibelean, berriz, ate bakarra zuen, eta, atean barrena sartzeko, zubi tipi bat iragan behar izaiten zen lehenik, zeren eta jauregi gibeleko paretari atxikirik kanal bat baitzegoen, errotatik xuxen zetorrena eta ura latseraino zeramana.
‎behekoan, sukaldea zegoen eta, sukaldearen ondoan, gela batzuk, norat biltzen baitziren etxeko neskameak, guztiak ezkongai edo alargun, jauregian bizi ziren bertze sehiak oro bezala; beheko solairuan zegoen, halaber, sala luze zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak, eta bertze bat tipiagoa, egongelatzat eta bisitagelatzat ere har zitekeena; haiekin baterat, zoko batean, bertze bi gela zeuden: ...edo ildo berean burutzerat zihoazen landare sendo bezain apainak iduri; goian, ganbaran, mutur batean, morroien logela zegoen, eta bertze muturrean osaba Joanikoten gabineta eta studio tokia —edo studioa soilki, nola erraiten baikenion usu—, kanpo aldetik balkoi zabal baterat jotzen zuena, non paratzen baitzuen maiz bere teleskopioa, zeruko izarrei beha; erdialdean, finean, biltoki handi bat zegoen, non gordetzen baitzen etxean premiazkotzat jotzen genuen guztia, hala nola bizigaiak eta bertze mila hornidura suerte.
‎Eta errotak behar zuen ura, jakina, latsetik zetorkion. Zeren eta, orainokoan erran ez badizut ere, latsaren goiko aldean bertze urtegi bat baitzegoen, ateska bat zuena, nondik erregulatzen baitzen uraren emana. Eta ura, handik aitzina, harrizko kanal batek bideratzen zuen etxe aitzineko jardineko iturriraino lehenik, agerian, eta errotako urtegiraino gero, ezkutuan; errotatik ateratzean, berriz, urak bertze kanal batetik egiten zuen, zeina baitzihoan berriro agerian eta jauregi gibeleko paretari atxikirik, latseraino, arestian erran dizudan bezala:
‎Eta jauregiaren albo batean, errotaren bertzaldean, lizardi eder bat zegoen, itzal are ederragoa emaiten zuena, eta, haren segidan, gibelaldean, sagasti jori bat.
‎Baina han ez zegoen zuhaitzik. Eta leizearen ertzean gurutze bat zegoen. Eta harri guti batzuk ikusi nituen, bai leizearen inguruan, eta bai leizeko koskan ere, harlanduren bat ere bai tartean, eta hark ere guztiz harritu ninduen.
‎Jaun Esteban Etxegoienek, bai, etxegoiendarren leinuko ardi beltzak! Eta harekin batean bertze gutun bat zegoen, mezu edo manu bat zekarrena, jaun Eusebio Etxegoienena, Estebanen anaietarik batena, alegia! Eta biak larru honetan zetozen, kanabera puska baten barrenean bilduak eta biribilduak.
‎Eta hura halakoa zen eta harekin ikasi nuen ezen ezin ahantz zitezkeela plazer tipiak eta apurrak plazer handien izenean; eta, nola haren etxetik ez oso urrun mendi tipi bat baitzegoen, norat joaiten baikinen noizik behin paseoan, hala, harekin ikasi nuen, orobat, ezen bezain ederra izan zitekeela bidea; eta, are gehiago, zeren harekin ikasi bainuen ezen ez zela gainaren eta gailurraren atzemaitea conditio sine qua non a mendiaz eta mendiaren ederraz gozatzeko.
‎Alabastrozko mahaiaren gainean beirazko ontzi bat egoiten zen, non Rosak loreak ipintzen baitzituen, maiz samar aldatzen zituenak eta, hala, goiz batean, beirazko ontziari beha, erran zidan:
‎Eta, jaun zelako, gizon berezia zen eta bere eskubide bereziak zituen: erran nahi baita ezen bere berezitasun hari iduri guztiz berezi bat zegokiola, guztiaren eta guztien gainetik zegoèn jaunaren iduria, bere baitarat araua eta arauaren salbuespena biltzen zituena... eta, hala, badakit —zeren gerorat jakin bainuen— ezen, itsas portuetarat joaiten zenean, ez zela elizaz eliza ibiltzen, egarria ur benedikatuz asetzeko asmotan, baina Priaporen ohorez egin zitezkeen bertze bederatziurren haietarat joaiten zela, halakoa ere z...
‎Eta hausten da soka batzuetan, eta erortzen eta amiltzen gara zuloan beheiti, non herensugeak eta munstroak ditugun aiduru —izua eta bekaitza, herra eta zorigaitza—, ahutzak zabal eta hortzak zorrotz. Baina amets batek bertze amets bat dakar, eta amesten dugu orduan ezen ametsez bete dezakegula bertzela bete ezin dezakeguna eta hala edireiten diogu zulo bakoitzari bere estalkia... eta, hala eta halatan, baldin badakigu ezen zulo horietarik batean herensuge bat dagoela, amesten dugu ezen aitagure batez uxa dezakegula; baldin lamia badago, kandela piztuz uxa dezakegula; eta baldin Basajauna badago, ur benedikatuaz uxa dezakegula eta ohil. Eta gaitz bakoitzari edireiten diogu erremedioa, eta hala egiten dugu aitzina...
‎Baina, esplikazione merke horietarik haratago, ikus nola irudikatzen dudan gaur gure senar emazteen arteko eszena labur hura: jarri zen dukesa, bere zorabioan, zurbil eta musuzuri, gero eta musuzuriago; dukea, aldiz, musugorri, gero eta musugorriago, ez ahalkez baina satisfazionez, bien artean izain ikustezin bat balego bezala, emazteari hurrupatzen eta kentzen zion odola senarrari emaiten ziona. Eta eszena labur haren ondoren, eta dukeak zera z osaturikako kate luze hura dantzan ipini ondoren, irri karkaraka hasi zen hura, haren gibeletik kondea, gero gure aita, eta azkenean guztiak, emaztekiak izan ezik, jakina.
‎Eta goiko solairuko gela hartan hertsi zuten, norat aldian behin konfiantzazko morroi bat sartzen baitzen, baita don Frantzisko bere bisitetan ere... eta norat joaiten bainintzen ni ere noizik behin, atean adi geratzen nintzela, belarriak ernaturik, baita ate azpiko zirritutik zetorren argitasunari beha ere, zeren gela barrenean kandela bat baitzegoen, eriaren gelaz arduratzen zen morroiak irazekia.
‎Hura, ordea, libertatearen ihortziria zen, Nafarroa hartzen zuena eta Nafarroa tik harat zihoana, Espainia hartzen zuena eta Espainiatik harat zihoana eta muga orotarik harat... eta mugaz bertzaldean toki bat zegoen, zeinak izen bat baitzuen, osaba eta bion mintzaira sekeretuan: Ararat.
‎" Baina zer negozioz ari zara, jaun Martin, gorputzari lotuez edo arimakoez...?"" Mintza zaitez isilago, Graziana: gutien uste den lekuan, belarri bat dago adi", eta mementu hartan iduritu zitzaidan ezen aita ene belarriaz ari zela eta igarri egin ninduela... eta altxatzeko keinua ere egin nuen, handik ziztuan alde egiteko asmotan, baina amaren bozak geldiarazi ninduen: " Eta zer bertzerik egin izan dut orainokoan, mutuarena baizik?
‎...jaun André, ene konturat bada ere, zeren irri bakoitza heriotzari ebasten diogun bizi puska bat baita, nahiz eta batzuek erranen dizuten ezen irria deabruaren mintzaira dela, gure nigar purpuilazko lur hau are nigargarriago eginez; irri egizu, bai, zeren eta gau hartan Amsterdamen gertatuak, nitaz denaz bezainbatean, komedia baten antz handiagoa baitu, nahiz eta komedia haren harietarik tragedia bat zegoen dilindan, ni barren barrendik bizi ninduena, zeren eta errabia errabiatu batek bulkatzen baininduen neure iraganarekin hausterat: amarekin, aita Bartolomerekin eta jesuitek Iruñan irakatsi zidatenarekin, neure haragia gurutzerako bidetik ateratzen nuela, bizipozerako bidean jartzeko asmotan.
‎Zoko batean mahai luze bat zegoen, eta, harat egiten genuela, garagarnoa eskatu genuen guk ere. Berehala bildu zitzaizkigun dozena erdi bat neska.
‎...zan baitzitezkeen, edo oreinkumearenak bezain samur, uxter eta sasoal, hala, iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizkidan apur bat burmuinak, berretzen eta emendatzen zizkidan neure gizonezkotasun ustezkoari zegozkion humoreak, ene izter arteko poltsatxoetarat biltzen zirenak, iduri bakoitzari humore xorta bat balegokio bezala... harik eta, iduriz iduri eta xortaz xorta, neure gizonezkotasunaren poltsatxoak lehertzeko puntuan sumatu nituen arte, ubideari gainez egiterat doakion uholdearen gisarat. Eta are gehiago kilikatu ninduen, gelan sartu bezain sarri Mignonek ezpainetan eman zidàn musu luze hark —marrubiak edo mugurdiak ote ziren ezpain haien fruituak, jaun André? —, zeinak hatsaren estualdi hura eragin baitzidan.
‎Eta irri egizu, bai, jaun André, berriro diotsut, zeren eta gau hartan Amsterdamen gertatuak, nitaz denaz bezainbatean, komedia baten antz handiagoa baitu, nahiz eta komedia haren harietarik tragedia bat zegoen dilindan, ene tragedia propioa eta barren barrengoa, zeinak bulkatzen baininduen neure iraganarekin hausterat eta aitzina eta aitzina egiterat.
‎Ez nuen erantzun. Espaloi berean, guregandik hogei bat metrora, ostatu bat zegoen, eta hango ateari nintzen ohartzenago, Ximurraren hitzei baino. Pertsiana erdi erorien artetik, argi eskas bat baizik ez zen iragazten ostatutik kanpora, bezeroz hustu gabe ere jadanik itxia zegoelako marka.
‎Espantaturik, forentsearen eskua tinkatzen eta zubiaren bertze aldera abiatzen ikusi nuen neure ikaskide ohia. Han polizi auto bat zegoen. Ibilgailuaren ate ondoko zomorroi metrailetadunak agur martziala egin zion, barnera sartzean.
‎Jendearen bulkadek barreiatu gintuzten, itxurako solasaldi baten ernamuina hozitu gabe. Bertze hileta elizkizun bat zegoen, nonbait, izeba Milagrosenaren ondotik, jende uholde berria ari baitzen elizaratzen ostera, kanporatu berriekin anabasan nahasiz. Ttipi eta Ximurra alde batean gelditu ziren konturen batekin, eta Charly ez nuen gehiago begietan.
‎Eskalatzaileak gela zikin bateraino gidatu gaitu. Han barra bat dago, ostatu dotore edo pubetan izaten ohi den zur ilunekoa, baina pipiatua eta higatua. Barraren gibelaldean Antonio dugu, beti bezain Musu triste.
2001
‎Antisorgailuak lagata, ia ia menopausiaren kontrako partxeak bilatzen hasteko bidean zegoen emakumea nintzen. Nire etxeko bainugelan poto mordo bat zegoen. Bata azalaren koipeak sortutako distirak ekiditeko krema.
‎Plastikozko puf erraldoi batek ipuinetako nanoaren tronoa irudikatzen zuen eta egurrezko bitxiloreak hazten ziren nonahi, belar artifizialez estalitako lurrean sustraituak baleude bezala. Diskoteketako argi bola bitxi bat zegoen zintzilikatua sabaian eta haren izpiak hodi estuetan behera erortzen ziren, morea eta urdina, laranja eta gorria.
‎Hor dagoela pentsatze hutsak lasaitu egiten nau. Uste dut nukeela bizi alde guztietatik lurrez inguratuta, puntu batean ez mendi, ez etxebizitza, ez ezer ez dagoen leku bat dagoela jakin gabe. Ihesbiderik gabe.
‎Ezer ez da kasualitatez gertatzen, erabaki du Tasiok bide bazterrean botatako kokakola lata hutsari ostiko bat emanez. Arrazoi bat egoten da beti gauza guztien atzetik. Eragile bat.
‎Hik zer egingo huke. Ba, gauza bakar bat legoke aukeran. Jo eta akabatu.
‎Anbulantziaren kanpoan zutik, noraezera begira itxaroten dute. Beraien alboan, soroekin muga egiten duen bazterbidean gaizki aparkatuta, ertzainen auto bat dago, eta bailarako suhiltzaile zerbitzuaren kamioi berria atzean. Aurrerago, herrira daraman bidearen bestaldean, auto txuri bat zumar altu baten aurka birrinduta.
‎Alboan aitona bat dago. Gizon txiki bat, aulki altu batean eserita bere ardoa lasai bukatuz.
‎Izan ere, logela eta saloi lanak betetzen ditu batera neurri txikiko gela horrek. Egurrezko litera hirukoitz bat dago txokoan, handik pasatako guztien izenak larruan tatuatuta daramatzana. Honantzago, sofa zahar eta marroi bat, telebistaren parez pare.
‎Ez du etsi nahi ordea. Arantxaren aurkako frogaren bat topatzeko bide bat egon behar duela tematu da. Neure buruan konfiantza behar diat, pentsatu du, hori duk dena.
‎Baina ez zegoen bakarrik: atzerago, lau bat metrora, espaloian jesarrita, neska zikin bat zegoen, Angeli begira. Edo kamerari begira.
‎Triste geratu naiz orduan, Shisha Pangma zapaldu nahi dudalako, bertan hiltzen banaiz ere. Handik gutxira gizon bat hurbildu zaigu eta esan digu tranbia bat dagoela Shisha Pangmako gailurrerako eta puntu bat seinalatu digu eta tranbia beltz bat ikusi dugu, dotorea eta hutsik. Eta orain hemen gaude Rosa eta biok, tranbian eserita, Shisha Pangmara irteteko zain.
‎Gazte talde bat zegoen Lucasen ondoan. Ez zioten itsasoari erreparatzen.
‎Mariak tentuz zabaldu zuen. Bi metroko koadro bat zegoen atarian, eskaileren ondoan. Ederra koadroa.
‎Duela gutxi frogatu ahal izan dut hori. Kontua da Japoniako espedizio bat zegoela zortzimilako mendi bateko kanpamentu nagusian. Eta igotzen hasi zirela eta nahiko goian beste espedizio bat aurkitu zutela, poloniarra edo suitzarra, eta espedizio horretako kide bat erdi hilda zegoela eta lagunek ezin zutela jaitsi eta japoniarrei eskatu zietela laguntza eta japoniarrek ezetz, ez zutela jaitsiko, mendia igotzera joan zirela, ez jaistera, eta ez zutela denborarik galduko.
‎Orain zimino erresuma bat badago, Kishkindha, Decan lautadan, lehenago horren ospetsua izan zen Vijayanagar hiriaren ondoan. Hor ziminoentzako tenplu bat eraiki zuten hindutarrek.
‎Arratoi kontuan ere indioak bakarrak dira. Rajasthan estatuan Arratoien Tenplu bat dago. Marmolezkoa da eta 3.000 arratoi bizi dira han, pottolo asko.
‎Asian ez da lehoirik, Gujaraten baizik. 205en bat daude. Barodako zoo zaintzaile batek oharkabe tigreen eta lehoien arteko atea zabalik utzi zuen.
‎Zakur basak ez dira oso goxoak ez Euskal Herrian eta ez Indian ere. Alde bat dago, ordea. Indian ia zakur guztiak basa direla.
‎Aurkitu genuen, baina, geure trena eta geure bagoia. Bagoi sarreran papertxo bat zegoen gure zenbakiekin. Sartu gara.
‎Bosgarren talde bat dago: ukiezinak, pariak, harijanak edo dalitak, maila guztietatik kanpo daudenak, errukarri errukarrienak.
‎Ez zen ohartu, ordea, eserleku hutsaren ondoan goiko klaseko gazte bat zegoela. Haserretu zen gazte hura eta elkarri zaflaka hasi ziren.
‎Zoritxarrik handiena lehenago ahizparen bat duten neskatxa jaioberriek izan lezakete. Familian neskatxaren bat badago, hurrengo ahizparen patua heriotza izan liteke.
‎‘Swansea! ’ esan nuen nik. ‘Futbol ekipo bat dago izen horrekin, eta ingelesez egin duzu.’
‎Sua eman diot azken orriari ere. Konfluentzia bat dago sutara. Albisteak, publizitatea, erretratuak, mezuak, iritziak eta goraintziak, banan bana suak hartu ditu denak, papera zigortu, zimurtu, belztu eta erraustuz joan da.
‎‘Emakumearen sabelean sehaska bat dago beti.’
‎Geziburua zorroztarriaz zorroztu, ziria hortzen artean sakatuz zuzendu, gero gezi hori arkuan ipini eta arteztasuna frogatzen zuen. Batbatean, dendaren kanpoaldean animalia edo gizakiren bat zegoela ohartu zen. Gezigileak, bere lana ezertan aldatu gabe esan zion bere emazteari, Kanpoaldean baten bat dago, zaindu umea, baina ez beldurtu, hizketan jarraituko dugu lasaitasunez.
‎Batbatean, dendaren kanpoaldean animalia edo gizakiren bat zegoela ohartu zen. Gezigileak, bere lana ezertan aldatu gabe esan zion bere emazteari, Kanpoaldean baten bat dago, zaindu umea, baina ez beldurtu, hizketan jarraituko dugu lasaitasunez. Eta geziburu zorroztua lotu ondoren, ziria hortzen artean sakatuz berriro arteztu, gezia uztaian kokatu eta harantz honunzka apuntatuz frogatu zuen, lasai, eta emazteari hitz eginez bezala esan zuen, Badakit hortxe kanpoan zaudela, zure pausoa entzun dut, zure begiak sentitu ditut nire gainean.
‎Apalean beste argazki zahar mordo bat dago. Lekuaren izena eta data dute, Andonik berak atzealdean eskuz idatzia, eta ikusi ahala kronologikoki ordenatzen ditut.
‎Hegazkinean pantaila bat dago Ameriken maparekin eta ikono mugikor batek seinalatzen du gure posizioa.
‎Ohol zaharra harrien artean jarria, inoiz idatzi izandako letrak jadanik borratuak dituena. Botila apurtua eta, barruan, paper busti ia deseginean mezu irakurtezin bat egongo da, tinta urtua dataren arrastoetan bakarrik nabari dela.
‎Mahaiaren gainean Arianeren erretratu bat zegoen, hamalauren bat urterekin. Arianeren irribarrea xamurra zen, Arianeren hitzek ukitu egiten zioten larrua Goiori.
‎‘Gero egongo gara elkarrekin.’ Imanoli gero arte esan eta, Gorria terapian dagoen artean, gosaltzera noa. Eseri naiz eta mahai berean paziente bat dago bere ama zaharrarekin.
‎Sanatorioan beste euskaldun bat dago ingresatuta eta bertako zaharrenetakoa izango da. Xake taula baten aurrean egoten omen da beti eserita, baina piezarik gabe.
‎Begirada arraroak sumatu ditut Barranquillatik erietxera bidean. United Fruit Company letreroaren azpian auto bat dago, nire taxia pasatu eta laster jarri da martxan, eta geure atzetik etorri da segika datozela agerian utzirik.
‎Hiriburukoa ematen duen emakume bat egongo da bi umerekin, poltsak eta paketeak lurrean. Kitxua bat ere egongo da brontzezkoa ematen duela, artez landatua eta begiak
‎Erreglamentarioa deitzen zen futbol zelaiak hartzen zuen espaziorik hoberena, metalezko porteria saredunekin. Zelai handi horren aldamenean beste futbol zelai txikiago bat zegoen egurrezko porteria zaharrekin. Bestaldean, frontoi handia zegoen aterpean.
‎Handia da, pentsatu nuen, alde bakoitzera hogeita sei pauso ematen nituela kontatuta. Ohe bakoitzaren alboan zurezko armairu bat zegoen eta ohearen buru gainean bonbilla bat. Etengailua hormatik zintzilik zegoen, sakatu eta berehala piztu zen argia.
‎Bagoi bat zegoen moilaren luzerako burdinbidean hara eta hona erabiltzeko. Arrantzontziaren gainean sokak antolatzen ari zen arrantzale bizargorri batek so egin zidan, baina ez zidan ezer esan.
‎Ate batzuk harantzago bonbilla bat zegoen, argia ematen. Zain gorri ahul bat kristalezko udarean.
‎‘Baina auto barruan dagoen neska hori erditzen hasi da, eta zure lehenengo semea da, horregatik hil nahi baitzaitu neskaren senarrak. Eta oraintxe konturatu zara, gainera, atzeko aulkian lehergailu bat dagoela segundo batzuk barru eztanda egingo duena.’
‎Erietxea hiru kilometro barru dago, mendi altzoan, harresiz inguratua. Atezainak langa altxatu eta sartu gara aparkalekura, jardina ederra da eta harbide bat dago aldapan gora eraikin nagusiraino. Bugainbilearen lore zurixka eta ubelak ikusten dira, eta kaktusak, eta haizearekin alde batetik bestera mugitzen diren beste lore batzuk, eta marmolezko estatua klasikoak han hemenka sakabanatuak, idulkien gainean goratuak, zuriak, gogoetariak.
‎Nik ez nuen ezer ikusten, baina han sakonean itsasontzi bat zegoela zioen Juan Bautistak.
‎Kaiondoko kantoian bereizi ziren eta Goio atzerantz begira joan zen, egiten zuen arren, amari begira, eta gero katuari begira. Kale izkinan katu hil bat zegoelako, kamioi gurpilen batek jo eta bertan zapaldua, eta inork ez zuen gorpu suntsitu busti hura jasotzeko edo baztertzeko ardura hartu, gora begira etzana, beso biak zabalik, eskolako Jesukristo gurutziltzatuaren antzera, eta atzeko zango hilak jauzia egiten ari balitz bezala luzaturik.
‎Batela ahal den moduan estekatu eta hezurretaraino bustita ailegatu naiz Goioren etxera, eta hortxe dago Goio, leihotik begira, iguana bat egongo litzatekeen moduan.
‎Gero, problema bat dagoenean liburu bat ematen duen horietakoa denez, Armandok liburu bat ekarri dit eskura, Les dissolutions de la mémoire, letrak zuriak dira azal gorrian. Eta bere idazmakinan hasi da tip tip tap tip tip...
‎Hor behean lorategia ikusten da eta han beherago sarrerako atea. Sartzean ez naiz ohartu neoizko letrero bat dagoela ate gainean, arku gaina eginez:
‎Kaleak estuak eta umelak ziren, eta bihurriak, eta ilunak, animalia handi zaharren baten erraien modukoak. Portuan hamarren bat zeuden, eta hainbat batel. Itsasoko uhinak jauzika ari ziren barraren gainetik, baina portu barruan urak azal oliotsua zuen eta mantsoa ematen zuen, egur zatiekin, laranja galduekin.
‎Salan akuario bat zegoen. Arraingorri bat zegoen barruan.
‎Salan akuario bat zegoen. Arraingorri bat zegoen barruan. Arraingorri hori bere kristalezko mugen barruko uretan hara eta hona zebilen, ene aurrez aurre jartzen zen, ahoa eta begiak zabalduz, ahoka, isilik, eta kristala muturrez jotzen.
‎Alde batean ispilu bat zegoen, zilarbizia akuariorantz.
‎Poltsa zabaldu eta errekistatu egin zuen badaezpadan, hiru pistola kontatu zituen haztamuka eta koadernoa ere han zegoen. Ohartu zen paper txatal berri bat zegoela. Ilunetan ezin zuen irakurri eta poltsikora sartu zuen, pentsatu gabe, hala ere atzamar mamietan letrak inurrien modukoak sentitu zituen.
‎Han goiznabarra da, baina ura iluna eta ikaragarria irudituko zaizu. hurbil uharte bat dago izotzik gabe, baina bertaraino salto egitean uharte hori mugitzen hasiko da.
‎Txaletera hurreratzean, zigarroagatik igarri genuen atezain bat zegoela etxearen aurrean eserita, eta portugesa ezagutu genuen. Linternaz argitu gintuen goitik behera:
‎‘Hala ere, ez dago dena hilda. Animalia eta landareak hil dira baina bizitza pixka bat dago oraindik, koretroia. Koretroia landare mikroskopikoa da, ur geldietako belarren ahaidea, baina urbelarrak hil egiten dira hotzarekin, eta koretroiak beirazko oskola du bizirauteko.
‎Tinbrea jo eta ez zen atea zabaldu. Zazpiren bat urteko neskato bat zegoen etxe aurrean soka batekin jolasten.
2002
‎Uharte horrek eraztun zuri bat zuen inguruan, itsaso haserrearen olatuek eta hauen apar eta bitsek osatua. Eta itsasoak zigortutako labar beltzezkoak baziren ere uhartearen ia ertz guztiak, elurra bera baino zuriagoko hareaz osatutako hondartza txiki bat zegoen txoko batean.
‎Artesi bat baitago gure baitan, kontzientzia urratuaren artesi sakona, eta ezin jasan askoren oinazea. Eta guzti horretatik erredimitu nahirik bizi baikara.
‎Isilune bat egon zen. Neskak elkarri begira.
‎Arrain-ontzi bat zegoen pisuko sarrera aurreko altzari ilunaren gainean. Nahiko handia zen.
‎Nik ere ez zaukanat oso garbi. Eliza askotan magia bitxi bat egongo balitz bezala sentitzen dinat. Erdi sakratua, erdi profanoa.
‎Gainerakoak parkeko banku ilunenera joan ziren: platano zuhaitz pare bat zegoen albo banatan, eta haren aurreko farolak ez zuen argirik egiten. Parke ondoan zegoen iturriaren zurrumurruak hartzen zuen lekua, ura hizketaldi enigmatikoan jardungo balitz bezala.
‎–Ermitaren barruan beste ermita bat dago –azaldu zion Imanolek.
‎Korridore bat zegoen bi ermiten hormen artean. Hortik jarraitu zuen Imanolek.
‎Igarobide estu bat zegoen, baina berehala zabaltzen zen. Harrizko gela batera iritsi ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat 3.330 (21,92)
Lehen forma
bat 3.330 (21,92)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat egon behar 49 (0,32)
bat egon han 30 (0,20)
bat egon esan 26 (0,17)
bat egon bera 21 (0,14)
bat egon hor 21 (0,14)
bat egon gu 18 (0,12)
bat egon hemen 17 (0,11)
bat egon bezala 16 (0,11)
bat egon hura 16 (0,11)
bat egon ikusi 16 (0,11)
bat egon toki 16 (0,11)
bat egon etxe 15 (0,10)
bat egon ni 15 (0,10)
bat egon bertan 14 (0,09)
bat egon ez 13 (0,09)
bat egon leku 13 (0,09)
bat egon bi 12 (0,08)
bat egon haiek 11 (0,07)
bat egon barruan 10 (0,07)
bat egon ere 10 (0,07)
bat egon tartean 10 (0,07)
bat egon ate 9 (0,06)
bat egon eseri 9 (0,06)
bat egon gel 8 (0,05)
bat egon horma 8 (0,05)
bat egon kale 8 (0,05)
bat egon orain 8 (0,05)
bat egon sukalde 8 (0,05)
bat egon uste 8 (0,05)
bat egon aparkatu 7 (0,05)
bat egon atzean 7 (0,05)
bat egon jakin 7 (0,05)
bat egon mahai 7 (0,05)
bat egon zintzilik 7 (0,05)
bat egon egon 6 (0,04)
bat egon eman 6 (0,04)
bat egon hori 6 (0,04)
bat egon ohartu 6 (0,04)
bat egon pentsatu 6 (0,04)
bat egon airean 5 (0,03)
bat egon azpi 5 (0,03)
bat egon egin 5 (0,03)
bat egon guzti 5 (0,03)
bat egon joko 5 (0,03)
bat egon mundu 5 (0,03)
bat egon oraindik 5 (0,03)
bat egon orde 5 (0,03)
bat egon auzoan 4 (0,03)
bat egon belar 4 (0,03)
bat egon beti 4 (0,03)
bat egon bildu 4 (0,03)
bat egon erakutsi 4 (0,03)
bat egon erdi 4 (0,03)
bat egon iruditu 4 (0,03)
bat egon liburu 4 (0,03)
bat egon lo 4 (0,03)
bat egon neska 4 (0,03)
bat egon ohi 4 (0,03)
bat egon omen 4 (0,03)
bat egon ote 4 (0,03)
bat egon sentitu 4 (0,03)
bat egon sinetsi 4 (0,03)
bat egon zutik 4 (0,03)
bat egon adierazi 3 (0,02)
bat egon aitortu 3 (0,02)
bat egon auto 3 (0,02)
bat egon bakarrik 3 (0,02)
bat egon baserri 3 (0,02)
bat egon bazter 3 (0,02)
bat egon beste 3 (0,02)
bat egon bidean 3 (0,02)
bat egon egongela 3 (0,02)
bat egon entzun 3 (0,02)
bat egon etzan 3 (0,02)
bat egon gela 3 (0,02)
bat egon gizarte 3 (0,02)
bat egon gogoratu 3 (0,02)
bat egon hemendik 3 (0,02)
bat egon hondar 3 (0,02)
bat egon hondartza 3 (0,02)
bat egon horiek 3 (0,02)
bat egon ideia 3 (0,02)
bat egon jada 3 (0,02)
bat egon jesarri 3 (0,02)
bat egon komun 3 (0,02)
bat egon kontu 3 (0,02)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia