Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎I.go Mundu Gerra zela-eta, Clemenceauk zaldi lasterketak debekatu zituen. Horregatik, atzerriko zaldi jabeek Donostian hipodromo berri bat zegoela jakitean, bertara hurbiltzea erabaki zuten. " Inaugurazio Sari Nazionala" Milton zaldiak irabazi zuen.
2001
‎Hor dagoela pentsatze hutsak lasaitu egiten nau. Uste dut nukeela bizi alde guztietatik lurrez inguratuta, puntu batean ez mendi, ez etxebizitza, ez ezer ez dagoen leku bat dagoela jakin gabe. Ihesbiderik gabe.
2002
‎Horrelako maileguetan ez ahaztu alderdi hauek kontuan hartzea: – Mailegua hitzartu aurretik, garrantzitsua da eskuratutako etxebizitzari dagokionez Jabetza Erregistroak zer eduki duen jakitea, bertan behera utzi beharreko hipotekaren bat dagoen jakiteko. – Banketxeak ematen dizun zenbatekoa etxebizitzaren balioaren araberakoa izango da.
‎Horrez gain, giza baliabiderik eta baliabide ekonomikorik ez dagoenez, orri asko ez dira maiz eguneratzen, eta, beraz, “ez dute bizitzarik eta jendeak ez ditu bisitatzen” esan du Carlota Francok, Espainian OneWorld atariaren koordinatzaileak, eta nabarmendu du erakunde zaharrenak direla eguneratzen denbora gehien ematen dutenak. Bestalde, Ángel Font Un Sol Món eko zuzendariak uste du web bat izatea ez dela nahikoa herritarrek GKE bat dagoela jakin dezaten eta haren lana ezagut dezaten. “Horrekin batera publizitatea egin behar da material ukigarrian, hala nola informazio triptikoak”, dio.
2004
‎Eta are gutxiago orkestrarekin egindako abestietan, musikari bakoitzak bere partitura zuen eta bertan jartzen zuena jotzen zuen. Inprobisazioren bat zegoenean bagenekien zein konpasetik zein konpasera eta nork egingo zuen. Kontrolaturiko inprobisazioa izan da.
2005
‎Hala ere, bistan da sistema ez dela gai izan arrisku ezezagunei aurre egiteko, adibidez, behi eroen gaitzari aurre egiteko. Azken adibide horretan, arriskuren bat zegoela jakinda, ez zen sisteman sartu, eta ezin izan zen kontrolatu. Arazo nagusia, kasu honetan, ez zen AKPKA sistema bera izan, baizik eta hura ez sartzea lehen mailako produkzio sektoreetan.
‎Espekulazio horiei guztiei ezin zitzaien alde batera utzi faktore genetiko hutsa, bizitza luzeraren kasuen %5 eta %10 bitartekoa omen dena. Hainbat ikertzailek urteak daramatzate animalia ereduetan lanean, «bizitza luzeko» gene bat badagoen jakiteko. C. elegans zizarearekin egindako lan batzuetan egiaztatu ahal izan da, adibidez, gene espezifikoak kentzeak aukera ematen duela haien bizi itxaropenak bikoizteko, nahiz eta jarduera metaboliko eta fisiko oso mugatuak izan.
2006
‎Teknika horien bidez, guraso asko ere lasaitu dira, eta modu fidagarrian bermatu ahal izan da haurraren bihotza normala denean. Eta beste batzuei, berriz, jaiotza baino askoz lehenago ere anomalia bat dagoela jakin dute. Jaio ondoren, sortzetiko bihotz eritasunaren zeinu garrantzitsuenetako bat murmurioa da.
‎Gutako edozein izan liteke filologoa. Baina zurekin hizketan ari dela, badituzu filologoa antzemateko bideak, horietako baten aurrean zaudela jakiteko aztarnak. Esate baterako, zure solaskidea ZER esaten ari zaren ez baina NOLA esaten ari zaren aztertzen ari dela sumatzen baduzu, erne, baliteke filologoa izatea!
2007
‎UNESCOk, 2001 urtean Parisen hitzartutako agirian," larriki kezkatua" dagoela dio urpeko ondare kulturala jasaten ari den esplotazio komertziala dela eta," bereziki, hau saltzea, lortzea edo elkartrukatzea helburu duten jarduera batzuengatik." Izagirre ere kezkatzen dute altxor bilatzaile bezala ezagutzen diren enpresek, baina hauei lan egiten uzten dieten gobernuek ere erantzukizun osoa dutela dio. " Gaizki dago pentsatzea enpresa horiek direla gaiztoak eta gainontzeko guztiak zintzoak; nonbait barkuren bat dagoela jakinez gero, kontrol bat eraman behar du estatuak, eta askotan, dirua tarteko izaten denez, ez du eramaten".
‎Tratau horiek Nazioarteko Zuzenbideak arautzen ditu. Tratatu baten aurrean gauden jakiteko gauzarik erabakigarriena ez da forma (tresna bakarra edo elkarri lotutako zenbait tresna izan ditzake eta), ezta izendapena ere (tratatua, akordioa, hitzarmena, konbentzioa, estatutua, agiria, etab. izan daiteke), baizik eta Nazioarteko Zuzenbideko subjektu gisa aritzen direnen (eta ez erakunde pribatu moduan) arteko borondateen akordioa egotea. Akordioa loteslea da sinatzaileentzat eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoak arautzen du.
‎Bestalde, txartel zaharrak kendu egingo dira oraindik zehaztu gabeko epean. Iruzurrean ez erortzeko gakoak Txartel berriak zirkulatzen hasi arte, ezinbestekoa da zenbait urrats egitea imitazio baten aurrean gauden jakiteko. Horretarako, txanponean inprimatutako “aztarna” jakin batzuk aztertu behar dira, benetakotasun izaera ematen dioten markak, billeteak begiratu, ukitu eta biratzea barne.
‎16 Elkarrizketa haietaz ari den lan bat badago Jakin Taldeak K. Santamariaz burututako baina paper inprimatuan argitara gabeko ikerlanean: ikus beza irakurleak Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.
‎– Kazetari lanen bat dagoela jakinez gero, deituko diat.
2008
‎terminoa asmatu dut. Bereizketa hau egitea komenigarria iruditu zait, are gehiago hutsala dirudien terminologia honen atzean, biztanleen kategorizazio juridiko politiko bat dagoela dakigunean, herriko biztanleak eskubide maila ezberdineko multzoetan sailkatzen dituena.
‎Aireko nabigazio zibilaz arduratzen den erakundeko bozeramaile batek CONSUMER eroski ri esan dio une honetan Barajasko egoera “normaltasunekoa” dela. “Hegaldi zenbakia egiaztatzen ari gara, beste gauza batzuengatik ezbeharren bat dagoen jakiteko, baina ez istripuagatik”, zehaztu du. Spanair en kasuan, iturri berak esan du konpainiak ohiko jardunarekin jarraitzen duela.
‎“Bi musika talde gonbidatzen dituzte Euskal Asterako eta haiek bazekiten Usurbilgo Zumarte musika eskolako kideak joatekoak ginela. Tartean asteasuar bat zegoela jakin zuenean, ni ezagutu nahi izan ninduen eta emanaldia amaitzean hurbildu egin zen. Sorpresa handia izan zen niretzat, horrenbeste kilometroko bidaia egin eta herritar bat topatzea.
‎Gainera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, taldeko beste bi kide identifikatu zituzten orduan. Identifikazio horien bidez, bietako bat urtarrilaren 23an beste delitu batzuengatik Martutenen (Donostia) espetxeratu zuten, eta bestea adingabeen babeserako zentro batean zegoela jakin zuten, polizia iturriek diotenez. Ikerketa zabalik dago oraindik ere eta atxiloketa gehiago egon daitezkeela ohartarazi du Herrizaingo Sailak.
‎" Umore lesbikoa?", galdetu zidan alboko ikasleak," orain lesbianek ere umore propioa al dute?". Minduta sentitu zen, itxuraz, berak ezagutzen ez zuen umore mota bat, beretzat egina ez zen umore mota bat bazegoela jakitean. Gizon askori ere gauza bera gertatzen zaie" emakumeen umorea" entzuten dutenean.
2009
‎Erakunde horrek Sydneyko jokoolinpikoetara inongo elbarritasunik gabeko kirolariek osatutako saskibaloiko taldeabidali zuen (eta ondorioz, urrezko domina lortu). Geroztik sortutako iskanbilaestaltzen saiatu ziren arren, burututako itzelezko iruzurra onartu behar izan zutenbidalitako kirolarien artean kazetari bat zegoela jakin ahal izan zenean.
‎Eguzki sisteman beste planeta bat zegoela jakitea handia izan zen. Batetik, zabaldu egin zituen gure sistemaren mugak.
2010
‎Itsuak Interneten nabigatzen ari direnean aurkitzen dituzten oztopoen adierazgarri dira bideoak. Erreproduzitu jartzen duen botoirik ez badago, programak ez du identifikatuko eta hortaz erabiltzaileak ez du bideo bat dagoenik jakingo.
‎–Karbono bere lana egin dezake piezak datatzean, eta hor ez dago eztabaidarik. Baina zeramika hauetan idazkunak zeuden, eta Iruña Veleian galdetu zidaten ea metodoren bat zegoen jakiteko marka horiek norbaitek eginak ziren. Eta hor hasi zen nire lana(...).
‎– Lekuaren orientaziorik ez arina, zahar etxe batean dagoela daki.
2011
‎Hemendik gutxira, eusko labeldun sagardoa ikusten dugunean, bertoko â?, betikoâ?? produktu baten aurrean gaudela jakingo du, izen eta onirizpen handiko etiketa batek bermatuta egongo da-eta. Gainera, sagardogileei ez ezik, baserritarrei ere lagungarri gertatuko zaie.
‎Ehuneko handi batean herentziazkoa da, eredu autosomiko menderatzailea duena; horrek esan nahi du ondorengoen% 50ek jasoko duela aldaketa hori, gizonezkoak nahiz emakumezkoak izan. Bat bateko heriotzagatik senitarteko bat hil ondoren edo patologia horietako bat familiako kideren batean diagnostikatu ondoren, lehen mailako senideak aztertu behar dira, oraindik sintomarik adierazi ez duen kideren bat dagoen jakiteko. Akituta dagoen familiako beste kide bat detektatuz gero, gaixotasunaren beraren baitan egongo da jarduera; hala ere, bizi ohiturak zaindu behar dira, zenbait botika saihestu (QT luzearen sindromearen kasuan, esaterako) edo sukarra modu goiztiarrean tratatu (Brugadaren sindromean).
‎Telefonoz egin daiteke, hurbileneko kasuetan, edo gutun arrunt baten bidez edo postontzian ziurtatuta. On line bertsioa erabiltzen duenak bankuaren webguneak eskaintzen dion korrespondentzia pertsonalean jaso ahal izango du jakinarazpena, eta posta elektronikoaren datuak eman baditu, posta elektroniko bidez. Mugikorrean ere jaso daiteke sms bat, saldo zordun bat dagoela jakiteko metodorik azkarrena. Gainera, zorpekoa erregistratzean, entitateak kontu korrontean zenbaki gorrietan egotearen ondorioz egindako likidazioaren xehetasunak jakinarazi dizkio titularrari, dagokion likidazio agiria emanez.
2012
‎1 Norbaitek ondasunak eskuratu, eduki, erabili, itxuraldatu edo eskualdatzen baditu, ondasunon jatorria delituzko jarduera batean dagoela jakinik, jarduera berak gauzatu edo beste hirugarren batek, edo beste edozein egitate gauzatzen badu ondasun horien jatorria zilegia ez dela ezkutatu edo estaltzeko, edo arau haustean edo arau hausteetan parte hartu duenari bere egintzen legezko ondorioetatik itzuri egiten laguntzeko, orduan, horri sei hilabetetik sei urte arteko espetxealdi zigorra eta ondasunen baliotik horren hiru hala... Kasu horietan, epaile edo auzitegiek, egitatearen larritasuna eta delitugilearen inguruabar pertsonalak kontuan hartuta, horri ezarri ahal izango diote, halaber, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa, eta establezimendu edo lokala aldi baterako edo behin betiko ixteko neurria erabaki dezakete.
‎2 Epaile edo auzitegiak, bere jurisdikzioan diharduela, legeak zigortu ez duen egite edo ez egite bat dagoela jakiten badu, eta zigortzeko modukoa dela uste badu, ez du prozedurarik hasiko egite edo ez egite horren inguruan eta Gobernuari azalduko dio zeintzuk diren egite edo ez egite horri zigorra ezartzeko dauden arrazoiak.
‎Tradizioak berreskuratzeko, horma hori botatzea proposatu zen tailerrean. Herrian galdetuz gero, gutxi ziren atzealde hartan kale bat eta are gutxiago iturri bat zeudela zekitenak, hortaz, batetik historia (iturriaren existentzia) eta bestetik ohitura (handik pasatzekoa) zatitxo bana bereganatuko zuten biztanleek.
2013
‎Beharbada kartzelako bizimoduaz hitz egingo zuela pentsatzen nuen beste batzuetan. . Espetxeko gauzarik txarrena bizitza beste leku batean dagoela jakitea da?, has zezakeen kontakizuna. Edo borrokaz edo iraultzaz mintza zitekeen.
‎Han hemenka eskuratu ditudan datuen arabera, Donostiako Ordezkaritzan zentralizatu zen urtetan euskarazko argitalpenen, irakurketa?. Donostian zentsore talde bat badagoela badakigu, eta zerbitzuak eskaintzen dizkiela beste ordezkaritzei. Baina inongo paperetan ezin izan dut aurkitu, irakurle?,, informatzaile?
‎haserre keinuak ezpain mamitsuak nabariagoak jarri zizkion. Gerritik oratu eta adats horailaren distira laztantzen ikusi zuen gero bere burua," Lasai, zure onerako da, bion onerako; ez nuke jasango zu ziega nazkagarri baten zaudela jakitea, haien eskuetan, edozer egiteko gogoz dauden txakurren eskuetan", musu luzea emango zion gero, eta onespena irakurriko zion begietan," eta kartzela zigorra dator gero, maitea, nola konponduko ginateke. Gutariko batek kalean luke".
‎Zure ama beste batekin zegoela jakin zenuenean nola sentitu zinen?
2014
‎Erakunde bat zegoela banekien, baina heriotza gauza abstraktua zen. Telebistako informatiboak entzun genituen, pelikulak ikusi, jendea hitzen zela... baina ez nire bizitzan.
‎Baina kontuan izan behar da jatetxe baten alderdi batzuk, zer establezimendu mota den eta zer higiene eta garbitasun maila duen adierazten dutela. Artikulu honek azaltzen du zertan jarri behar dugun arreta jatetxe seguru batean gauden jakiteko eta sektore horretan ezarri diren azken neurriak zein diren jakiteko.
‎Nik, egia esan, gauza gutxi nekien goitibeheren inguruan. Halako batean, Oñatin goitibehera lasterketa bat zegoela jakin nuen, eta nik egindako goitibehera batekin animatu nintzen bertan parte hartzera. Hain gustura ibili nintzen, hurrengo egunean Bergaran zegoen beste jaitsiera batera ere joan nintzen.
‎– Gerra egitea da uretan marrazo zuri handi bat dagoela jakinik igeri egitea bezalakoa. Marrazoa ez duk berez hiltzailea, premia daukanean baizik ez dik hiltzen.
2015
‎Eragozpen moral bat ere azaldu du baten batek: . Beraien artean lapur bat dagoela jakiteak ez al du hondatuko umeen artean egon behar duen konfiantza?. Ezetz eta baietz, eztabaidan aritu dira, eta azkenean diskrezioz jokatzea erabaki dute, haurrak lapurretarik eta gaitzik existitzen ez den utopia zoriontsu horretan mantentzea.
‎Marrazki eta trikimailu errazak aurkituko dituzu artikulu honetan, pisu handiko, gehiegizko pisuko edo gehiegizko pisuko animalia mehe bat ezagutzeko. Aplikazio interaktibo bat dago jakiteko. Dena begi hutsez eta esku kolpe hutsez!
‎Aurten, 35 edizioa, ekitaldia bikoiztu egin da. Urte luzeko ikerketaren ondoren eraildako etxarriarren gorpuak Otsoportillon beharrean Urbasako saroiko leze batean zeudela jakin delako. Horregatik, bi leku horietan oroimen ekitaldi bana izanen da.
2016
‎Hala, sorburu hizkuntzako esaldia analizatzean, informazio hori guztia kontuan hartu eta gai izango da 7 eta 8 adibideetan ere UF bat dagoela jakiteko. Izan ere, esperimentu batek erakutsi duenez, datu baseko informazioari esker, lehengo metodoarekin baino ia% 30 UF gehiago ezagutzen dira.
‎Nik, gizon hauen moduan, ez. Edo jende mota bi hauen existentziaren jakitun, talde batean neure burua sartzeko ahaleginen ondorioz, ez zitzaidalako sumatzen traje batekin nengoela banekiela.
‎Sarearen kable guztiak muntatu ondoren eta SD i maisua konfiguratu ondoren konektatuta dauden morroi guztiak ezagut ditzan eta haietako batean edo busean edo elikadura laguntzailearen kablean erroreren bat dagoen jakiteko, baliteke erroreren bat agertzea, CP 343 an zein morroian bertan isla daitekeena.
‎Azken hilabeteotan, Ingemarreko langileak, zuzendaritza eta erakundeek eginiko negoziazio prozesua akordio bat erdietsiz borobildu zuten. Ostegun arratsaldean egin zuten batzarrean onartu zuten langileek. " Lortu den akordioaren arabera 51 laguneko plantilla mantenduko da, Usurbilen jarduera produktiboa bermatuko duen Bideragarritasun Plana egingo da, akziodunen batzarrak kapitala zabaltzeko erabakia hartuko du, eta proiektuan erakundeak inplikatuko dira", jakinarazi du ohar bidez, Ingemarreko langileen batzordeak.Akordio hau sinatu eta gauzatzeko jorratzeko bide bat dagoela jakin arren, bide horretan garaipen garrantzitsua da aldeek erdietsi duten akordioa. Adostasunera heltzeko giltzarritzat jo dute hilabeteotan egin duten borroka. " Usurbilgo Ingemarreko langileen borrokak beste behin erakutsi du enpresa bat deslokalizatzeko saioen aurrean, batasuna, borroka eta borondate irmoa direla giltzarriak, enpresen erabakiak aldarazi eta geure industria sarea mantentzeko", gogorarazten dute.Horren erakusgarri hilabeteotan, inbertitzaileak bilatzeko egin duten ahalegina edota bost hilabetez luzatu den greba mugagabea.
‎Baina aukeraren bat balego Badakizue.
2017
‎Gure indiarra ere harrituta dago eta bart gauean izandako lazdura berriro ere ezustean esnatzen da bere baitan. Bere begiek eta erraldoiarenak bat egin dute, eta panpina baten aurrean dagoela jakin arren, dantzatzeko agintzen dio. Azkenean bere gorputzak men egiten dio, eta konpartsan bat eginik, frontoiaren erdian osatzen den zirkuluan beste dantzari bat gehiago bilakatzen da erraldoiaren begiradapean.
‎Gazteluaren ondoko herrian galdetu, eta handik laster klinika bat zegoela jakin zuten. Hara gidatu zuen Andereño Herminiak hileta autoa, anbulantzia bat balitz bezain azkar, semaforo eta seinaleei kasu gutxi eginda.
‎Hemen ez genuen mundu hori erakutsiko zigun inor ezagutzen. Mugaire (Nafarroa) herrian eskola bat zegoela jakin, eta egunen batean hara joatekotan geratu ginen. Bat batean, gure entrenatzaileak txapelketan atera behar genuela esan zigun.
‎Orain artekoek urte asko daramatzate lanean eta arnas pixka bat eman nahi diegu, lanak konpartitu eta ideia berriak eskaini. Junta batean sartzea beti ona da, talde batean dagoena jakin gabe, ezin duzulako kritikatu. Kritika konstruktiboak egin behar dira, baina horretarako dagoenaz jakitun izan behar duzu eta juntan sartzen ez bazara ez dakizu.
2018
‎Bitxia da umearen logika. Orain, nonbait deabru edo mamuren bat dagoela jakinez gero, kontrako bidera joko nuke azkar asko, eta burutik ere ez litzaidake pasako hari aurka egitea, are gutxiago akabatzen saiatzea. Baina orduan, gurasoen eta herrikideen aurrean, eta, batez ere, neure buruaren aurrean, heroiaren moduan agertzeko gogo ezkutua gordetzen nuen nire baitan.
‎Horregatik, izozkirik osasuntsuenak aukeratzeko, oso garrantzitsua da etiketak kontsultatzea, produktu industriala denean, edo izozkigintzarekin asmatzea artisaua denean. Azken kasu horretan, kolorea, aroma eta testura arrasto onak dira kalitatezko produktu baten aurrean gauden jakiteko. Izozkiak:
2019
‎euskal komunitateko hiztunak traumatizatzen dituen fenomenoari izena jartzea: kolonialismoa. eritasun bat dagoela jakin badakigularik baina ezin izendatua delarik, zailtasunak biderkatu egiten dira, psikologikoki ezin izendatua baita eta, ondorioz, izatea bera ere dudan ezartzen baitu. gainera, eritasun bat izendatzeak bere izana eta bera ukaitearen onarpena ekartzen ditu, sendabidearen lehen urratsa ekarriz. haatik, hiztun eriari ez diogu behin betiko berehalako sendabiderik eskaintzen ahal, demagun...
‎" ipotx" bat (Picassorena), aurpegi melankolikoa, gozotasunez betea, oraindik ere ikusten ari nintzela iruditzen zitzaidan. Limoiondo zurezko kutxatxo bat, oso soila, baina barruan parpaila lan zahar eta zoragarri pila bat zegoela banekiena. Eta nonbait liztor gerriko kortesanaren batek jantzi izandako gerriko bitxi hura, artista liluragarriren batek Zeusen amodioen hamasei eszena margotu zituen bolizko hamasei xaflatxo...
‎–Imajinatu zuekin mamu bat dagoela jakingo balute.
‎Gaixotasuna aldaera bati dagokion jakitea oso zaila da, aurretik hainbat froga egin behardirelako, eta aldaera bakoitzak zer eragin duen ezartzea zailagoa oraindik, hauek banan bananaztertu beharra sortuz. Nahiz eta PCSK9 maiztasun txikiena duen mutatuko proteina izan, osoikerketa gutxi egin dira honen inguruan, eta tratamendua zailagoa da arrazoi horregatik.Gainera, aldaera bakoitzak mekanismo ezberdin bidez eragiten du gaixotasunean, konponbideezberdinak erabili beharra sortuz kasu bakoitzerako.
‎Baina badira produktu oso prestatuak ere, itxuraz jatorrizkoarekin bat datozenak. Zer pista har ditzakegu kontuan jostailu faltsu baten aurrean gaudela jakiteko. Ez da erraza haiek ezagutzea, AEFJren idazkari teknikoak adierazi duenez, baina Gabonetan jostailuak erosteko jarrai ditzakezun gomendio batzuk eman ditu:
2020
‎iktus batek hizkuntzaren asaldura eragin dezake, modu koherentean hitz egiteko edo besteek esaten dutena ulertzeko gaitasunik gabe; ikusmena bat batean galtzea, ikusmen eremuaren alde bati eragiten diona, telebista ikusiko bagenu eta erdia itzaliko balitz bezala; edo bat bateko buruko mina eta intentsitate handikoa, lehen sentitu ez direnak. Garuneko zirkulazio asaldura baten aurrean dauden jakiteko medikuek egiten duten egiaztapenetako bat da pazientearen eskuak jaso eta aldi berean askatzea; horietako bat bakarrik erortzen bada, susmatzeko arrazoiak daude. Behin betiko beste proba bat da pazienteari irribarre egiteko eskatzea:
‎«Enekok askotan izaten ditu erreakzio ezohikoak, nolabait esatearren, eta ez dakigu jendeak nola hartuko dituen, baina, era berean, uste dut ez dugula zertan ibili azalpenak ematen». Horregatik, besoko urdin bat jartzeko proposamen bat dagoela jakin zuenean [autismoa duten pertsonak identifikatzeko], Muguruzak ez zuen begi onez hartu: «Guraso batzuk, haurrari zapi urdina jantzita, lasaiago sentitzen badira, egin dezatela, uler dezaket.
‎Capriak bazekien agiri horiek Ozzetaren eskuetara iritsi zirenetik galduta zeukala lursailaren eta errotaren auzia, eta etsi egin zuen azkenean. Baina errotaren galerak adina atsekabe ekarri zion bere gertukoen artean traidore bat zegoela jakiteak, zalantzarik ez baitzuen etxeko edo hurbileko norbait izan zela jabetza agiriak ebatsi eta Ozzetaren esku utzi zituena. Ez ziren asko paper haien berri zutenak, baina egunak eman zituen Capriak susmo eta aieru artean; azkenean figura bat nagusitu zitzaion susmagarri guztien artean:
‎Hirugarren irla bat dagoela jakin dut eta guztiok suntsitu nahi gaitu.
‎Ez dut uste Crozonen bat zegoela jakingo zuenik.
2021
‎(4) Nik uste dut igual niri behin edo bitan gertatu zitzaidan, azkenean, ikerketa batean zaudela jakitea, da pixka bat, zuretzako motibagarria da, baina era berean, pixka bat beldurra ematen du, ezta. Azkenean ikerketa handia da eta pentsatzen duzu:
‎Irakurleak saretzeak eta antolatzeak literatura kontsumituko duten horien arteko komunikazioa eta ezagutza, esperientzia edota iritzien transmisioa errazten du, eta irakurlea ahalduntzeko eta ikusgarritasuna emateko parada zabaltzen du, bai norbanakoari dagokionez, bai kolektibo gisa. Hartara, euskal irakurleen kolektibo sendo bat dagoela jakitea, antolatuta edo gabe, zutabe garrantzitsu bihur daiteke literaturaren babeserako, Latinoamerikan booktuberren fenomenoa izan daitekeen legez, esate baterako.
‎Hor erabaki nuen telefonoa ateratzea eta grabatzen hastea. Atxilotu bat zegoela jakin nuen, eta atxilotua bi parranda tabernen artean zuten. Nire ustez, hori nolabait probokatzea zen.
‎Arrazoi ematen ziola edo ez ziola ematen. Triste zegoela Litok hala hitz egin ziolako edo melankolia sortzen ziola beste neska batekin zegoela jakiteak.
‎Dena gezurra dela esan nahi diot, antzezpen batean gaudela badakidala, badakidala berak ere badakiela, baina ez diot esaten, badakidalako bere senean daudenen arteko paktua puskatzea litzatekeela.
‎Jai, bizitza, besta. Izaera alaia, sekula arazorik izan ez duen haurra izan da, liskarren bat badago badaki hari nola aurre egin, txikitandik, inteligentzia emozional handia izan du. Heldua izango balitz bezala ume umetatik, badaki zer den garrantzitsua eta zer ez, eta ez da sartzen debalde ur handietan.
‎" Ez zait erraza hautatzen indarkeriak eragin zuzena eduki duen momentu zehatz bat. Indarkeriarekiko marra gaindiezin bat badagoela jakitekoa bai. Niretzat hori Carrascorena izan zen.
2022
‎Hori izan zen bertsolaritzarekin izan nuen lehen lotura. Gero, nik Paz de Ziganda ikastolan ikasten nuen, eta han bertso eskola bat zegoela jakin nuen. Unai Agirre zen orduan irakasle eta berarekin hasi nintzen Lehen Hezkuntzako seigarren mailan.
‎Zerbitzu hobea eskaintzea ahalbideratuko duen atzerapena izango dela gaineratu du. Kazetariek ez dute segundo erdi bat baino behar izan albiste garrantzitsu baten aurrean daudela jakiteko. Mugikorrak Eriken aurpegiaren aurrean kolpatu dira bere hitzak fideltasun eta azkartasunez jaso ahal izateko.
‎Hala ere, joan baino lehen beste aukera batzuk topatu zituen. " Departamento Esoterico" izeneko proiektu bat zegoela jakin zuen. Hemezortzi urtetik aurrerako ikasleekin urtean zehar proiektu kolektibo irekia antolatzen ari ziren.
‎zer begiratu erosi aurretik 1 Produktu mota. Beha ezazu etiketa gaztaz, gazta urtuaz edo gaztaz egindako ordezko baten aurrean zauden jakiteko. Aukerarik onena gazta da, eta, gainera, barietateari buruzko informazioa ematen digu.
‎Alokairuan bizi ziren Arandia Nobliatarrak, eta beheitiko solairuan bizi zen etxeko nagusia. Zaratarekin kexu agertu zen, eta egongela hartan eskola bat zegoela jakin zuenean, haurrak handik aterarazi zituen.
‎Arraza gatazkan errebelde izatea, gure kasuan, desboteretze ariketa bat izango da, desboteretze prozesu bat egitea izango da. Pribilegio posizio batean gaudela jakinda, pribilegio posizio hori nola eta zertarako erabili nahi dugun kontzienteki erabakitzea: zertarako erabiliko dugu, zuri pribilegioak indartzeko?
2023
‎Abenduaren 22an egingo den Kirol Galan banatuko dira sariak. Aurten gainera sariei dagokionez berrikuntza bat dagoela jakitera eman dute agerraldian," udala kirolarien babesle izango da eta federatua ez bada, kiroldegia doan izango du urte betean".
‎Berradiskidetu zen bere sustraiekin, antza; egun Gaur euskal kazetan egiten baitu lan. Lapurdiko kostaldean dagoen jauregi abandonatu batean asmo ezkutu bat dagoela jakin du, eta, eraikitzaile promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori argitara eman nahian, ikerketa bat abiaraziko du. Horixe du abiapuntu Eneko Bidegainek Elkar argitaletxearekin ondutako Bichta éder nobelak.
‎«Hori ez da egokia. Inkesta bat balego jakiteko boto emaile bakoitzaren jatorria zein den, zehatza den zerbaiti buruz hitz egingo genuke, baina inkestarik egiten ez dugunez, ez dago daturik esateko etorkinen ondorengoek aldatu dutela agertokia».
‎Ez daukat erabakia oraindik, eta aspalditxoan buruan bueltaka dabilkidan kontua da. Nire leku naturala eta agertoki batean egoten dakidan leku bakarra bateriaren babesaren atzean da. Ez dut irudikatzen neure burua bateriaren atzean ez den beste leku batean, baina era berean, zaila egiten zait bateria jo eta abestea aldi berean, nahiz eta egin izan nuen Duten.
‎Izenik eman nahi izan ez zuen saharar gazte batek hipokrisia agerian uzten duen paralelismoa egin zuen kazetari baten aurrean zegoela jakitean: " Minursoren urteko aurrekontua 60 milioi dolarrekoa da, eta misioak 245 soldadu ditu; errefuxiatuen artean banatzen den elikagaien aurrekontua 20 milioi dolarrekoa da".
‎Zilborkerian etengabe, nabarmenkerian etengabe… Ze ostia ardura digu besteoi jaten ari zaren kroketa zein gozoa den?! Zein ekarpen egiten dio munduari zure lagunekin mendi punta batean zaudela jakiteak?
‎Entzungailua topatu dudanean, ezkutuko agente bat zegoela jakin izan dut.
‎Bai. Gurearen moduko beste talde bat zegoela jakin genuen, Pirinioetan zeharkaldia egin zuena, eta talde biak batzea erabaki genuen. Aurten gehiago batu dira.Irati:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia