Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.072

2000
‎Pozten nau horrelakoak entzuteak, baina nik ez dut nobela zeozer handia bezala ikusten. Hamar hilabeteko lan prozesuaren ondoren, nire zatitxo bat bezala ikusten dut.
‎Gero ipuinaren baitan irakurleak aurki dezake arrazakeriaren aurkako interpretazio bat: inurri gorria bakarrik gelditzen da, inurri beltz pilo batekin topo egiten du eta hauek ondo onartzen dute... baina nik ez dut zuzenean hori adierazi nahi izan.
‎Aizkolari asko dago, baina hor aurrean egoteko derrigor prestatu behar. Donostian bertan 15 gimnasio egongo dira, baina ni ez naiz joaten, mendian korrika ibili eta egurra ebakitzea nahiago dut. Eta amaitzean" trago" batzuk hartzeko gogoa baldin badut, ez dut ba egingo!
‎Berez badira horrelako gauzak, baina nik ez ditut ezagutzen. " Nobela a la carta":
‎Kasualitatez udaleku berean lan egitea egokitu zitzaigun koadrilako bi. Noski, ez genuen serio hartzen txantxa inozo hura, baina nik ez dakit hainbeste errepikatzearekin Jabik erdi sinetsi ote zuen. Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia.
‎Zaldi gaineko eserzizio haietarik batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
‎Zeren Pedrok berak erran baitzidan harako hura: " Gure aita letratua duk eta ni ere letratu nahi naik, baina nik ez diat bizitza usteltzerat utzi nahi. Eta hik ere ez huke nehoiz utzi behar..." Eta ni aho zabalik geratzen ninduan, zeren ez bainuen, arestian erran bezala, Pedrok aditzen zuèn jainkozko barren dei hura aditzen.
‎Eta aita jesuitak galdetzen zidan ea zer gertatzen zitzaidan, baina nik ez nion argibiderik emaiten, zeren neuretzat baineukan sekeretu hura...
‎Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen... Eta, jauzi batean zutitzen nintzela eta lasterrari emaiten niola, erran nion:
‎—Hori damu duk, baina ni ez...
‎Eta nolako gogoa etorri zitzaidan orduan, amaganat joaiteko eta hari erraiteko: " Zaude lasai, ama, aitak huts egin dizu, hipokrita hutsa denez gero, baina nik ez, eta besarka nazazu!" Eta oroitu nuen amaren bertze behako hura, noiz eta oreinaren amoriozko historia hura kontatu bainion, erraiten zidala: " Halakoa da guti batzuetan amorioa".
‎—Ene jauregiaren kontra...? Esker mila, baina nik ez dut neuretzat aitortzen jauregirik, austriarren arrano inperialak atzaparretan duenik! Edo, ez al dakizu ezen osabak arranoari egin diola tiro, baina huts egin duela?
‎Hainbertze jenderi jatekoa eman beharrak zekarzkion nekeen zerrenda etorri zen gero, baina ni ez nintzen arrosario hori aditzeko. Unai ikusiko ez nuela jakiteak porru eginda nengoen.
‎Afalondo batean, Ximurrarekin joka lotzeko puntuan egon zen Charly, hain luze, hain estu eta hain nabarmen dantzatu baitzen Josefinarekin. Kristinarekin ere egina zuen inoiz, baina ni ez nintzen horrela sutu. Zibilizatua naiz.
‎Hori ere falta denean, narda eta nekea nagusitzen zaizkigu. Hain segur ere, gauza bera da gainerako lanbideetan, baina nik ez dut horien berri.
‎Lehenbizi, Ximurrarekin mintzatzen da, eta gero erraten dit" Taldearen" bilera duela. Orduan, Maite etortzen da eta nirekin gelditzen da gauaz, baina niri ez zait inporta, Maiterekin kukuketan aritzen ahal naizelako eta amak ez duelako inoiz horretarako gogorik izaten.
‎Baina, tira, salbuespenak salbuespen, jendea ongi portatu zela esan behar, eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero. Eta ikusi aditza erabili dut, bai, jendeak ikusi egin zuelako ikuskizuna, eta ikusiz gozatu; baina niri ez dit noski aditz horrek balio, nik ez bainuen ikusi, pairatu baizik, desgogara guztiz, eta min handia eragin zidaten ikusitako hainbat basakeriek; eta emanaldiak iraun zuen tarte amaigabean, atzera ene haurtzaroarekin akordatu nintzen, eta talko hautsekin; eta pentsatu nuen emakume haien ezpainak ikustearekin batera, izakia makurra zela oso, ez genuela, askotan, ere merezi, eta munduaren k... Eta, azkenik, pentsatu nuen hala ere munduak merezi zuela, ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito ez ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista.
‎Albo batera bazterturik, nik begirune handiz ibiltzen ikusi dut eta, aurrealdeko bankuetara iritsi ondoren, belaunikatu eta bertan egonean geratu dela. Ez dakit, nik ez nuen bera bezalako gazte bat horrela imajinatuko eta horrek pentsarazi dit berak ere seguruenik bere arrazoiak izango zituela halako babesleku bat bilatzeko; baina nik ez nuen inorekin egoteko gogorik, bai, irten egin naiz.
‎Hara: Esther ni erakartzen saiatu da, baina nik ez dut harekiko ezer berezirik senti  tzen. Gainera, hark ez daki apaizgaiok ohituta gaudela Bakarnerekin lo egiten.
‎Gure landarearen sustraiak orain inoiz baino sendoago daude eta hurakanik bortitzenak ere ez luke lekuz aldaraziko adierazi du Lewinskyri (A) begira;( baina nik ez diot sinetsi amodio hori inondik ere desberdina izango da, sendoagoa beharbada, baina niri hurakanarena gehiegitxo iruditu zait eta errealitateak berak frogatu du hori; uste dut oraingoan sutsuegi jokatu duela, urrunegi joan dela defentsa horretan, eta senarrak ere harriturik begiratu dio). Ongitxo dakit hanka sartzea nirea izan balitz ekin du besterik espero ez genuenean, berak ere barkatu egingo zidala.
‎Sumatu eta izan. Bulegotik irten nintzenean, Patxi bere ohiko irribarre maliziotsuarekin topatu nuen nire zain, baina nik ez nekarren gereziaren hezurrik, eta ahoan ez, baina masailean eman nion musu. Patxiri berehala itzali zitzaion irribarrea.
‎Nire lagunartekoak futbolzaleak ziren, baina ni ez nintzen futbolaren lagun. Atotxa futbol zelaian behin bakarrik izan nintzen; Realak eta Atletico Aviacionek jokatu zuten.
2001
‎Badakit horrek gizonak kezkatzen dituela baina ni ez. Askotan entzuten ditut Lourdes Oiñederra kritikatzen, esanez sari asko irabazi dituela emakumea delako.
‎Museoen eskema tradizionalari jarraituz, eraikin bat egin edo moldatu eta obrak ipintzen dituzte ikusgai. " Bilduma osoa edo zati bat erakutsiko den, behin behineko erakusketak bi edo hiru hilabete iraungo duen... hori da eztabaidatzen dutena" dio Fernando Illanak," baina nik ez nuke horretan ordu erdi baino gehiago pasako. Hori ez baita arazoa.
‎(Eskuak ANGELAren sorbaldetatik kenduta.) Angela, badakit gogorra dela, baina ni ez nago zutaz maiteminduta.
‎Nire iritziaren zain bezala isildu da apur batean, baina nik ez dut ezer esan eta berak jarraitu du:
‎S (kexu txikian): Jo, baina niri ez zait pertsonak hiltzea gustatzen!
‎Orain, berriz, gazte maltzurrak direla medio edo, itsuski xamar dirudi horrela jarduteak. Zuk badakizu nor naizen, baina nik ez dakit nor zaitudan, edota, baldin badakit, zeharbidez dakit. Horren iritzi zorrotzak, horrenbesteko oihu eta deiadarrak, zorrotzagoak eta ozenagoak lirateke, azpian zure izen propioa baleramate.
‎Lelo hori atertu gabe entzun daiteke geroztik, eta ipuin zaharrak berritzen dituzte 1808 eta ondoko urteetako ezbehar odolgiroek: Cadizko oihartzunek ere bai, apika, baina nik ez ditut agerian ikusi. Hona beste 1817ko bertsoak.
‎Horietako denbora batean, zu zaude, baina ni ez; beste batean, ni bai, eta ez zu; beste batean biak, baina zu hilik zaude; beste batean, ordea, neu naiz hilik datzana; baina guzti guztietan, zerri hanka hauek izugarri goxo daude.
‎Tira, askotan saiatu naiz uzten baina alferrik. Badakizu, gaztetako bizioak nekez gainditzen dira, baina nik ez dut esperantza galdu. Kasu askatzeko esperantza?
2002
‎Telesailean egoteak gainera ez dit beste gauza askorako denbora uzten eta hortaz, mementoz, ez dut uste antzerkia egingo dudanik. " Periodistas" en nirekin lanean ari diren beste aktore batzuk ondo asko antolatzen dira mila gauza batera burutzeko, baina nik ez dut gaitasun hori. Adina, akaso.
‎X. AIZPURUA. Bai, ni ere horrekin ados nago, baina ni ez nago prest bizitzaren 24 orduak euskaraz bakarrik bizitzeko moduko egoeratara soilik mugatzeko. Gasteizen bizi naiz eta zenbait egunetan hala gertatzen da, egun osoa euskara hutsez ari zarela, beste zenbaitetan erdara hutsez.
‎Hitzaldiak eman izan ditut, baina nik zerbaitetaz hitz egin banu, interesatzen zaidan literaturaz hitz egingo nuke, ez beste ezertaz. Interesatzen zaidan literatura interesgarria izan daiteke beste batentzat edo ez, baina nik ez dut literaturaz orokorrean hitz egingo edo mugimendu literarioaz. Nik horretaz ez dakit, beno badakizkit gauza batzuk, baina ez naiz sistematizatzeko gauza.
‎Orduan agindu ziguten hiria erasotzea, eta ni gustura nengoen, han diru asko, etxe ederrak eta nahi genuen guztia zegoela genekielako. Hirian sartu eta bataila oso latza izan zen, baina nik ez nuen atxiki eta gobernuko soldaduek harrapatu ninduten».
‎Fundazioak ni gabe funtzionatzen du, baina nik ez fundaziorik gabe.
‎Eskuko hatzak ere txikiak ditut, jakina, eta are txikiagoak izan daitezke, inurri bihurtu arterainokoak, eta beraz, nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean, kili kili eta kili kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona. Zuk medikua aldatuko duzu, baina nik ez ditut neure gaixoak aldatzen, guztiz atsegin baititut noiznahi erregalatzen dizkidaten madalenak, hain dira onak. Egia da, hala ere, batek edo bestek erregalatu izan didala inoiz kalabazinen bat, baina sukaldari ona naiz, eta kalabazinak dira, hain zuzen, ene espezialitatea.
‎–Bazkaria egina duzu, baina nik ez dut gogorik.
‎Bai, don Nestorrek ene ama salbatu zuen, baina nik ez bost urteko haur hura. Eta ezin nuen haren irudia burutik baztertu, ezta haren amarena ere.
‎Eta ez dakit sorgin onak besterik esan zuen edo isildu zen, baina ni ez naiz gehiago gogoratzen. Bakarrik zure amak irri egiten zuela, eta irri harekin gauza asko esaten zituela.
‎Tirogileari dagokionez, sentitu, bai, sentitu nuen hura eta sentitu nituen haren pausoak, nire ondotik pasatu baitzen, baina nik ez nion begiratu. Itzal bat, horixe.
2003
‎Badaude ezberdintasunak, baina nik ez nuke esango Hego edo Iparraren artean banatzen direnik. Antzez estilo ezberdina darabilte taldeek euren artean, eta era berean, aktore bakoitzak bere eredua du
‎Gaur kultura esaten da baina nik ez dut ikaragarri ikusten. Bai, ikasi dutenek ikasi dute, baina elkar errespetatzeko ez dago orain orduan baino amorru handiagoa.
‎Hendaia Hondarribia Irun partzuergoa hor dugu. Arazo guztiak ez dira bitarteko horiekin konpontzen, baina nik ez ditut gaitzesten, urrats bat gehiago da. Pierrek indarkeria aipatu du.
‎Beste inork ez daki oraindino zergaitik egin dauan, baina nik ez deutsut itxiko ha ikusten, nahikoa euki dau zugaz.
‎Zuri agian bai, baina niri ez dot uste ezer izorratuko deustanik etsitu aurpegiaz.
‎Parkatu, txo, baina ni ez nago buruan darabilzuna jakiteko moduan.
‎Hildako bat diat esku artean eta, dirudienez, hik baduk zerikusiren bat auziarekin. Azkar etortzeko modurik egiten ez baduk, hik atera dituk kontuak –segitu zuen, baina nik ez nion sinetsi. Ez nuen nire inguruan senarra tiroz hil zezakeen emakumerik ezagutzen, tiroz hiltzea merezi zuten senarrak ezagutzen banituen ere.
‎–Baina, ai, ni dudan nenbilean garai hartan neure bokazioarekin, ez bainekien Jainkoak apaiz nahi ote ninduen; edo abokatu, edo injineru, edo albaitero, edo, aita bezala, mediku. Honek askotan galdetzen zidan zer estudiatu nahi nuen, baina nik ez nioan garbi erantzuten, ez bainekien garbi zer nahi nuen. Hori bai, aitak erabakia zian orduko Parisen estudiatuko nuela, berak ere hantxe estudiatu baitzuen:
‎Bortitz. Goazen, esan zidan, baina ni ez nintzen mugitu. Eskutik heldu zidan.
‎Hala ere, orain oso pozik nago. Gaizki pasa nuen, baina nik ez diot sorgin ipurterre horri ipurdirik garbitu behar. Eta nahi dudan guztia egiteko aske naiz.
‎Esan nizun kontuz ibiltzeko Ainhoa sorgin horrekin. Besteekin baretu da baina nirekin ez, orduan. Badakizu.
‎Oilandatu egin dela? Barkatu, baina nik ez dut horrelako metamorfosietan sinisten.
‎Kotxean gerrikorik gabe ibiltzeagatik. Amak gerrikoa jarria zuen, baina nik ez. Hark ez zuen inolako minik hartu, eta nik berriz eskuineko hanka nahiko matxuratua daukat.
‎Ulises etxera bueltatu zenean, Peneloperen pretendienteak hil zituen, baina nik ez dut hori egin, ezta?
‎Ebakuntza. Ondo pentsatu baina nik ez daukat zalantzarik: oraingoz ebakuntza da bide bakarra.
2004
‎Lehenik eta behin aitorpen bat: Zapatero izeneko dinamita kartutxoak guztiok pentsatzen genuena baino bolbora gehiago zuen, eta ez beharbada bere dohainengatik, baina nik ez nuen pentsatzen Zapateroren hautagaitzak horrenbeste ekar zezakeenik. Zaila da esatea zer berri ekarriko duen, baina dagoeneko esan dezakegu zer oztopatu duen:
‎Eta iberierarekin ahaidetasunik izan dezake »nik uste dut baduela, gainera», baina iberieraren jatorria ez zen Afrika, orain esaten dute Europa osoko hizkuntza zaharra dela, eta beraz, iberierak eta euskarak izan dezakete nolabaiteko lotura, baina Afrikarekin inongo zerikusirik ez duena. Bestalde, berbere hizkuntza aitatzen du askok »Tovarrek, adibidez,» baina nik ez dut uste ahaideak izan daitezkeenik, berberea oso hizkuntza ezberdina delako: kamitikoa da eta egitura oso ezberdina du euskararen aldean.
‎Bada zerbait, gutxi da hala ere. Lehen ere saiakerak egin izan dira baina nik ez dut kontatzen balio izan digutenik. Oraingo hauek ikusi egin behar nola aterako diren.
‎Edozein ekimenerako, lehenengo, ZER edo IPARRA jartzea dela zuzena esan izan digute betidanik. Horrela izan da eta da, beharbada arrazoiz gainera, baina ni ez nago ados. Kontzeptu bi horiek siamestuta joan behar dutelakoan nago, komunioan.
‎Lukainka bat ekarri du emakume batek. Hizketan ari dira, baina nik ez diet ezer ulertzen.
‎Orduan, aurreko argiak alboratu egin dira ta tiroka hartu naute. Berehalaxe, nire autoa galbahe bihurtu da, baina niri ez didate ikuturik egin. Balekite nor naizen!
‎–Barka ezak, baina ni ez nauk inoren bila joan. Joana etorri duk nigana.
‎Mesedez, ezin nauzu horrela utzi, Joana. Beñatekin itzuli nahi baduzu, oso ongi, baina niri ez aipatu beste larru jotze kontu horiek.
‎Isilik egon hadi txorrada horiekin, komentario matxista horiekin. Nik ez zekiat Beñaten arrazoiak zein diren, baina niri ez zidak lorik kentzen mutil horrek. Hirea beste kontu bat duk.
‎Nik nirearekin jarraitzen dut. Bai, badakit zure itxura ez dudala oso gustuko, baina ni ez nintzen zure janzkeraz maitemindu, zure barruko argiaz baizik, zure irribarrearen distiraz. Ni baserrikoa naiz, eta ongi dakit lurrak ematen diola loreari kolorea eta usaina.
‎–Nola esan behar diat ez dudala gehiago entzun nahi hire sermoirik? Oso gauza politak esaten dituk, baina niri ez zaizkidak gustatzen. Ez nagok horretarako.
‎–Barkatu, Joana, baina nik ez dakit beste era batera hitz egiten, eta nahi nuke zu ere pixka bat bada ere finduko bazina. Ez dut nahi zu ere oraingo indartsuen eta zaratatsuen antzekoa izaterik.
‎Oseake, hor daukak nire iritzia. Beraz, disfruta ezak, motel, egin behar duana egin ezak, baina ni ez engainatu, behintzat. Hori ez, faborez.
‎Beraz, beste frogatxo bat, Aitor. Hire neska laguna ni omen nauk, baina niri ez didak horrelako konturik kontatu. Eskerrak asko maite nauan.
‎–Ez da hainbesterako ere izango, neska. Bai, Irati ez da oso aldrebesa, baina nik ez diot itxura fisikoari hainbesteko garrantzirik ematen. Besterik gabe, agurtu egin behar nuen, eta hori izan zen guztia.
‎Oraindik ere badira horrelako batzuk, baina nahasketa handia dago?. 577 Euskara on hura ezarian ezarian ahitu eta ihartu egin da euskaldunaren mintzoan, interferentzien erasoak erauzi egin dio orduko euskaltasunari zerion sena: . Batzuentzat esaten den guztia da on, baina ni ez naiz iritzi horretakoa, beste hizkuntzen mende baikaude eta frenoa beharrezkoa baita?. 578
‎Garai bateko euskaldun fededunen dogmakeriak ez zuen onartzen beren sokako fedea ez zutenen askatasun hauturik. Oraingo hau, orduko haren pareko dela sinestarazi nahi digu Lertxundik bere talai asketik, baina ni ez nago horren seguru. Besterik uste dut, eta ondoko zentzu honetan oinarrituko nintzateke beste hori argudiatzeko.
‎Bai, baina ni ez naiz oso sukaldari ona.
‎Barkatu, baina nik ez dut ezer egin.
‎Hemen daudela esan du, baina nik ez ditut ikusten.
‎Amak batzuetan jartzen ditu, baina niri ez dit inoiz uzten.
‎Batxilergoko lehen mailako Historia Garaikide ikasgaian ere posible litzateke halakorik egitea, nahiz mundu osoko historia lantzen delarik ez den orekatua bertan euskal atal handi bat sartzea (ikasgaiaren helburua ez baita munduko eta Euskal Herriko historia erdibana kontatzea, baizik izatekotan munduko historia azaltzea, eta tartean, adibide konkretu bezala, euskal kasuren bat edo beste aipatzea). Kurtso berean dagoen hautazko Euskal Herriaren historia bai molda liteke hein batez Goihenetxeren proposamenekin, baina nik ez nioke hark proposatzen duen Europako historia orokorraren atala erantsiko, ikasgaia gehiegi ez zamatzeko. Azken finean, ene ustez, euskal historiak, merezi du ikasgai espezifiko bat.
‎Egia esan, haren antz handia dut. Gutxitan hitz egin zidan amak aitaz, Ameriketara etorri baino Euskal Herrian geratzea nahiago zuela esaten zidan beti, itsasoak beldur handia ematen baitzion, 1912 urtean aitona eta osaba galdu zituelako Bermeoko kaian galerna zakar batek arrantzan ustekabean harrapatu zituenean; baina nik ez dut hura inoiz sinistu, aita ez baitzen kostaldekoa.
‎–Etxea biok hartu genian, baina nik ez diat joateko asmorik. Hik joan nahi baduk, badakik, hor daukak atea...
‎Oroitzapen bat dut. Oheratzera nindoan, eta amonak errezatzeko modu hura irakatsi nahi zidan, berak hain berezkoa zuena baina nik ez hainbeste, ohikotik eta buruz ikasitako formuletatik kanpo. Oheratzera nindoan, bai, baina, zibilizatuki egin beharrean, piztiaren modura egin nuen jauzi... hain zorte txarrarekin, non oheburuko egurraren izkina jo bainuen.
‎Bai, baliteke azpian edo nire nortasunaren txoko ezkuturen batean homosexualitatearen hazia orduko ereinda egotea, baina nik ez dut bereziki horrela gogoratzen, buruan baloi bat nuelako, beharbada, neure bizitzaren gainerako alorrak –agerikoak nahiz sekretuak– estaltzen zizkidana.
‎Egun batean, amak babarrun txuriak atera zizkidan bazkaltzeko, baina nik ez nuen nahi, eta ezetz esan nion.
‎—Zuek ikusi, baina nik ez dizuet xentimo bat jaitsiko. Ganadu ona duk, ganadu paregabea festa jartzeko.
2005
‎Bizitzako ia arlo guztietan gertatzen den bezala, era guztietako iritziak egongo dira EBn ere. Esperientzia txar bat izan duelako GKEak kritikatzen dituen funtzionariorik izango da, baina ni ez nator bat eta lankidetzan dihardutenen lana baloratzen dut.
‎Euskara baita ene amaren mintzaira, ene amatxirena, ene birramatxirena... baina ene mintzaira ez da. Etxean anitz entzun nuen, ttipia nintzelarik ama euskaraz mintzo zitzaidan, pentsatzen dut konprenitzera iritsi nintzela, baina ni ez naiz sekula mintzatu. Gainera, erranen nuke, bortizki ukatu nuela bi urte nituelarik.
‎Eginen kontra egin dutelarik Euskaltzaindiak ez du ezer erran, ez baitzen Egin euskaraz ari. Garari gertatzen bazaio ere, ez dakit, baina ni ez naiz Gararen alde agertuko, horiek ere espainolez ari baitira. Aldiz, Egunkariaren aurka sartu direlarik, hor Euskaltzaindiak erran du berea, Gobernuaren kontra bere aldarrikapena idatzi du, euskaraz, eta espainolez itzulirik Gobernuari igorri dio.
‎" Iruditzen zait bizitza oharkabean pasatzen zaigula, ez dugula sentitzen behar bezainbeste; batzuetan ematen du bizitzak xarma galdu duela eta horrek utzikeria sortzen du. Azaleko zoriontasun batean bizi gara, baina nik ez dakit sakona ote den zoriontasun hori".
‎Egungo gizartean honelako elementu batzuk desagertu dira, bistan da! Fenomeno sozial berriak eta inportanteak daude, baina nik ez nuke futbol partida bat festa deituko, kasu. Une transzendentala da, jendeak estadio bat betetzen du, baina jendeak zer uzten du iganderako, berez jai eguna denerako?
‎Irakaskuntza, eskola, testuinguru horren barruan eragile moduan jarri behar da. Hori esanda badirudi" gureak egin du" esan behar dela, eskolak eragin gutxi daukala, baina ni ez naiz horietakoa. Irakaskuntzan, beharbada, erraza zaigu momentu honetan esatea, eragile bakarra ez denez, eragile potenteagoak badaudenez, haien errua dela.
‎–Barkatu, baina nik ez ditut almorranak, hori esan nahi badidazu. Eta ez naiz matxista, beste batzuk bezala?
‎ez al dakizu, bada, berak Francoren politika egiten zuen bitartean espetxeratu nindutela ni bi urtez, langileen eskubideen alde aritzeagatik? Halakoa baita zuen edukazioa, baina ni ez nauzue engainatzen, bai baitakit maskara horren azpian zer gordetzen duzuen: edukazio onenarekin hiltzen dituzue Afrikako haurrak gosez, edukazio onenarekin bidaltzen tankeak Irakera, eta edukazio onenarekin hondatzen mundua!
‎–Por que los vascos en la Edad Media?? Barkatu baina nik ez dut nahi Erdi Arora itzuli. Orduan, guk eduki behar dugu memoria, baina memoriaren kontra joateko ere bai.
‎UKBERRIk gazteek emandako berria egiaztatu nahian, Mercedes Calvo Ondare Zerbitzuko buruarekin hitz egin du, baina honek ukatu egin du horren inguruan ezer jakiterik: " ni funtzionari hutsa baino ez naiz, agindu asko sinatzen dut, Jakinarazpenak egin ditzaket baina nik ez dut agintzen". Gainera, zehaztu du, berak ez dauka baimenik ez horretaz ez beste ezertaz hitz egiteko eta Prentsa Bulegoarengana bideratu du gaia.
‎Askotan entzun dugu hori, baina nik ez dut Euskal Herrian horrenbeste ardi inoiz ezagutu. Eta berdin berdin, artzain profesionalen kopurua igo dela pentsatzen dut.
‎–Nahi baduzu neure argazki bat emango dizut etxera iristen garenean, baina nireetan ez naiz agertzen neska hori agertu ohi den bezala. Ez dakit adarra jotzeko asmoz edo, baina zure lagunak Akira Fubukiren argazkia eman dizu.
‎Horrek bizitza hondatuko liguke, baina ez zegoen berarekin arrazoitzerik. Azkenik Azuarengana jo nuen, honek lokalarekin edo presionatuko zuelakoan, baina nik ez nekien hil egingo zuenik.
‎Nik ez nuen ia ezagutzen. Anderrek esan zidan geure ezkontzan egona zela, baina nik ez dut oroitzen. Sekula ez zitzaizkion gauzak ondoegi joan:
‎Begira gelditu zitzaidan, baina nik ez nekien zer esan eta, hamar bat segundoz horrela egon ondoren, begirada jaitsi zuen.
‎Amak esplikatu zidan minagatik dela hori, min handiekin dabilelako aita. Min handiak dauzka aitak, baina nik ez dakit non.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia