Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 272

2015
‎11 Jaunak hemen arima aurrerarazteko eta eskolatzeko darabilen jarduera guztia hain bare eta hain zaratarik gabe gertatzen delarik, Salomonen tenplua eraiki zenean bezala dela iruditzen zait, han ez baitzen inolako zaratarik entzun behar; horrelaxe, Jainkoaren tenplu honetan, beraren egoitza honetan ere, Berak eta arimak bakarrik atsegin hartzen dute isiltasun itzelean. Adimenak ez du zertan mugiturik ezta ezeren bila aritu beharrik ere, sortu zuen Jaunak baretu nahi baitu hemen, eta zirritu txiki batetik begira dezala zer gertatzen den; izan ere, noizbehinka ikuste hau galtzen bada eta begiratzen uzten ez badiote ere, tarte labur laburrean izan ohi da hori; nire iritziz, hemen ez direlako ahalmenak galtzen, baina ez dute lanik egiten, izuak harturik bezala baitaude.
‎Beraiek konturatuta ez, Jaunak halakoei berariazko laguntza ematen baitie horretarako. Bekatuak diodanean, bekatu arinak esan nahi dut, astunetatik, beraiek dakitela behintzat, aske baitaude, baina ez seguru; beraiek jakin gabe izango dituzte batzuk, eta ez die horrek samin txikia ekarriko. Galtzen ikusten dituzten arimek ere emango diete samina; eta nolabait beraien artekoak izango ez direlako itxaropen sendoa badute ere, Eskritura Santuak aipatzen dituen zenbaitez gogoratzen direnean, Jaunaren babesa zutela zirudien haietaz, esaterako Salomon batez, Haren Maiestatearekin hain harreman estua baitzuen, orduan ezin dira beldurrik gabe egon, esan dudanez; eta zuen artean bere burua ziurtasun handienaz ikus dezanak, beldur handiagoa izan dezala, zorionekoa Jainkoaren beldur den gizonabaitio Davidek.
‎Teresak gazteluaren alegoria dakar hona, baina ez du garatzen zehatz mehatz eta goitik behera; harira etorri ahala, hango hainbat elementu agertuz doa. Urregintzako gaztelu gisa agertzen digu batetik eta gerrako gaztelu gisa bestetik.
‎13 Haren Maiestateak nahi beza otoitz era hau guri askotan ematea, hain ziurra eta onura handikoa delako; guk ez dugu hura lortzerik, naturaz gaindikoa baita guztiz; eta egun osoan irautea gertatzen da, eta arima asko edan duen baten antzera dabil, baina ez zentzumenak galdurik izateraino; edota malenkoniadun baten antzera, baina ez zentzua guztiz galdurik; hala ere, irudimenean jarri zaion gauza batetik ez da irteten, ezta ez dago hartatik aterako duenik ere.
‎13 Haren Maiestateak nahi beza otoitz era hau guri askotan ematea, hain ziurra eta onura handikoa delako; guk ez dugu hura lortzerik, naturaz gaindikoa baita guztiz; eta egun osoan irautea gertatzen da, eta arima asko edan duen baten antzera dabil, baina ez zentzumenak galdurik izateraino; edota malenkoniadun baten antzera, baina ez zentzua guztiz galdurik; hala ere, irudimenean jarri zaion gauza batetik ez da irteten, ezta ez dago hartatik aterako duenik ere.
‎Nik meditazioa adimenaz ekin eta ekin gogoeta egiteari deitzen diot, esaterako: Jainkoak bere Seme bakarra emanez egin digun mesedea gogoan erabiltzen hasten gara, baina ez gara hor gelditzen, eta aurrera goaz, haren bizitza aintzatsu osoko misterioak hausnartzera; edo baratzeko otoitzean hasi eta adimena ez da gelditzen Jauna gurutzean josia dagoen arte; edota Pasioko pauso bat hartzen dugu, esaterako, eskuak ezarri zizkiotenekoa, eta misterio horretan dihardugu, eta guk gogoan hartzeko eta min hartzeko zer guztiak hausnartzen ditugu, Judasek saldu zuenekoa, apo...
‎bare bare geratzen da guztia, eta arima hau egia handi handietan hain ongi eskolatua, non ez baitu beste maisurik behar; egiazko jakinduriak beraren nekerik gabe kendu dio moztasuna, eta aldi batean mesede hau Jainkoarena delako ziurtasunaz irauten du, eta kontrakoa esan eta esan egingo baliote ere, une hartan liokete engainurik egon daitekeelako beldurrik sartu. Gero, aitor entzuleak sartzen dionean, Jainkoak utzi egiten du zalantzan ibil dadin bere bekatuengatik halakorik gerta daitekeelakoan; baina ez sinetsiz,, beste gauza batzuei buruz esan dudanez, fedeko gauzetako tentaldi antzera baizik; izan ere, deabruak zalaparta sor dezake, baina ez arimak hartan sendo egoteari utzi; alderantziz:
‎Gero, aitor entzuleak sartzen dionean, Jainkoak utzi egiten du zalantzan ibil dadin bere bekatuengatik halakorik gerta daitekeelakoan; baina ez sinetsiz,, beste gauza batzuei buruz esan dudanez? fedeko gauzetako tentaldi antzera baizik; izan ere, deabruak zalaparta sor dezake, baina ez arimak hartan sendo egoteari utzi; alderantziz: zenbat eta gehiago erasotzen dion, ziurrago geratzen da deabruak ezin dizkiola hainbeste ondasun eman pentsatuz; eta halaxe da, izan ere, hark ez baitu hainbesteko ahalmenik arimaren barruan; irudipenak bai eman ditzake, baina ez honelako egiaz, handitasunaz eta egintzez.
‎fedeko gauzetako tentaldi antzera baizik; izan ere, deabruak zalaparta sor dezake, baina ez arimak hartan sendo egoteari utzi; alderantziz: zenbat eta gehiago erasotzen dion, ziurrago geratzen da deabruak ezin dizkiola hainbeste ondasun eman pentsatuz; eta halaxe da, izan ere, hark ez baitu hainbesteko ahalmenik arimaren barruan; irudipenak bai eman ditzake, baina ez honelako egiaz, handitasunaz eta egintzez.
‎Ezinezkoa da, eta horrela ez zaitezte harritu esanda dagoenaz eta esango denaz, Jainkoaz esan behar denaren seinaletxo bat baino besterik ez da-eta. Nahiko erruki agertzen digu gauza hauek halako pertsona bati jakinaraztean, haren bidez iritsiko baikara gu jakitera; izan ere, zenbat eta gehiago jakin kreaturekin komunikatzen dela, gehiago goretsiko dugu haren handitasuna eta Jaunari hain atsegin zaizkion arimak ez gutxiesten saiatuko gara; gutariko bakoitzak dugu arima bat, baina ez dugu ederresten Jainkoaren irudira egindako kreatura batek merezi duen bezala, eta horrela ez ditugu ulertzen harengan dauden sekretu handiak.
‎Eta hasieretan hoberena beti da desegitea; izan ere, Jainkoarena bada, laguntza handiagoa da aurrera egiteko, eta, gainera, probatua denean hazi egiten da. Hau honela da, baina ez da egin behar arima estutuz eta larriaraziz, hark egiaz ezin duelako gehiago.
‎Hemen jarri nahi ditut (hainbeste pertsona espiritualekin harremanak izan ditudanez gero) neuk ezagutu ditudan liluramendu era batzuk, baina ez dakit asmatuko dudan, beste leku batean idatzi nuenean bezala; hauek eta hemen doazen beste gauza batzuk, zenbait arrazoi tarteko direla, badirudi ez dela gaizki etorriko berriro esatea, egoitzak hemen batera joan daitezen baino besterik ez bada ere.
‎Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere... Eta gero argi ikusi zen ez zela deabrua, gero eta gehiago aditzera emanez baitzihoan.
‎Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten. Deabrua dela esaten badizuete, gauza zailagoa izango da; baina ez du halakorik esango benetan jakintsua bada, eta aipaturiko ondorioak badaude; baina, esango balu, nik badakit zuekin dabilen Jaunak berak kontsolatuko zaituztela eta ziurtatuko dizuela, eta hari argia emanez joango dela zuei eman diezazuen.
‎2 Orain begira dezagun, aurreko kapituluan esan dizuedanez, nola dagoen Jaun hau, urrezko gauza batean balio eta bertute handi handiko harribitxi preziatua edukiko bagenu bezala baita; sekula ikusi ez arren, ziur ziur dakigu han dagoela; baina harribitxiaren bertuteek ez gaituzte onurarik gabe uzten, aldean badaramagu. Sekula ikusi ez badugu ere, ez du horratik gure estimua galtzen, esperientziaz ikusi dugulako, hartarakoa izanik, gaitz batzuetatik sendatu gaituela; baina ez gara ausartzen hari begiratzen, ezta erlikia ontzia irekitzen ere, eta gainera ezin dugu, hura irekitzeko modua bitxiaren jabeak dakielako soilik, eta hartaz balia gaitezen utzi bazigun ere, giltzarekin bera geratu zen eta, berea duenez gero, erakutsi nahi digunean irekiko du, eta hartu ere, egin ohi duenez, berak deritzonean hartuko du.
‎Barreka nago konparazio hauei begira, ez baitira nire gogokoak, baina ez dakit besterik. Pentsa ezazue nahi duzuena; baina esan dudana egia da.
‎4 Bigarren ondorioa da sufritzeko desira handia, baina ez ezinegona sortzen diona lehenago bezala; izan ere, Jainkoaren borondatea beraiengan bete dadin arima hauetan geratzen den desira hain gartsua da, non Haren Maiestateak egiten duen guztia ontzat hartzen baitute: sufri dezatela nahi badu, oso ondo; halakorik nahi ez badu, ez dira lehenago bezala kezkatzen.
‎Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere. Hau hain ohikoa eta hainbeste aldiz gertatzen dena izanik, arretaz begiratu da:
‎zaretenak zaretelako eta halako ama duzuelako ez ditzazuela zeuen buruak ziur ikus, oso santua izan baitzen David, eta gogoan duzue zer izan zen Salomon; ez jaramonik egin bizi duzuen itxitura eta penitentziari, ezta ez egon ziur beti Jainkoaz ari zaretelako eta etengabe otoitzari emanak zaudetelako eta munduko gauzak hain bazterrera utziak eta zeuen ustez hain higuinduak dituzuelako ere. Ona da hori guztiori, baina ez da nahiko, esan dudanez, beldurrik gabe egoteko; eta horrela, jarraitu bertso hau eta ekarri sarri gogora:
‎4 Pertsona aberats bati, seme alabarik ez duen eta ogasuna nori utzirik ez duenari, ogasun galera gertatzen zaio, baina ez geratzen zaionetik beretzat eta bere etxekoentzat behar duena eta gehiago ere ez izateko eran. Hau, ahora eramateko ogi zatirik ere ez duenaren antzera, egonezinik eta kezkaz balebil, nola eskatuko lioke gure Jaunak Beragatik guztia uzteko?
‎Hauek ez ditu Jaunak, zuzena denez gero eta baita errukitsua ere, beti merezi dugun baino askoz ere gehiago ematen duena?, ordaindu gabe uzten, bizitzako atsegin eta jostaketek ematen dutenetan izan ditzakegun baino askoz ere, poz? handiagoak emanez; baina ez dut uste gozotasun asko ematen dituenik, noiz edo noiz, gainerako egoitzetan zer gertatzen den ikusiz gonbidapena egiteko, haietan sartzeko presta daitezen ez bada.
‎7 Baliteke barneko gauza hauetan beste toki batzuetan esana dudanaren kontrakoa esatea. Ez da harritzekoa, hura idatzi nuenetik ia hamabost urtean, beharbada, orduan nuen baino argi gehiago eman dit Jaunak gauza hauetan, eta bai orain eta bai orduan huts egin nezakeen edozertan, baina ez gezurrik esan, Jainkoaren errukiagatik, hori baino lehen milaka heriotza jasango bainituzke. Nik ulertzen dudana esaten dut.
‎eta, liluramenduan (estasian) geratzea? gauza bera dira; hemen, egoitza hauetan izuak harturik bezala daude ahalmenak, baina ez estasian sarturik geldiaraziak.
‎esaten dakidanagatik ulertu egingo didazuela pentsatzea, eta beharbada niretzat izango da soilik. Egin dezagun, zentzumen eta ahalmen hauek (esana dut gaztelu honetako jendea direla, zerbait esaten asmatzearren hartu dudan gaztelukoa), kanpora joan direla eta egunak eta urteak dabiltzala jende arrotzarekin, gaztelu honen onaren etsaiak direnekin; eta honezkero, beren buruak galduta ikusirik, gaztelura hurbilduz doazela, baina barrura sartzea lortu gabe, izan ere, ohitura hau okerra da?, baina ez dira jadanik traidoreak eta inguruan dabiltza. Gazteluan bizi den Errege handiak haien borondate ona ikusiz, bere erruki handiagatik, bertara itzularazi nahi ditu eta, artzain onak egiten duenez, txistu leun leunaz, ia beraiek ere ezin adituzkoaz, bere ahotsa ezagut dezatela egiten du eta ez daitezela ibil hain galduak baizik eta itzul daitezela beren egoitzara.
‎Eta ez pentsa adimenaren bidez denik, Jainkoa norbere baitan pentsamenduaz gauzatuz, ezta irudimenaren bidez ere, norbere baitan irudikatuz. Egia esan, hau ona da eta meditazioa egiteko era bikaina, egian oinarritzen delako, Jainkoa geure barruan dugulako egian; baina ez da hau horrelakoa, aipaturikoa gutariko bakoitzak egin dezakeelako (gauza guztiak bezala, Jainkoaren laguntzaz esan nahi da). Baina esaten ari naizena beste era batekoa da, eta batzuetan Jainkoagan pentsatzen hasi baino lehen, jende hau jadanik gazteluan da, ez dakit nik nondik ezta nola entzun zuen ere bere artzainaren txistua.
‎Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela. Izan daiteke ni oker egotea, baina arrazoi hauekin noa:
‎7 Nik uste dut, Jaunak egoitza honetara sartzea nahi izan duen arimari gehien egitea komeni zaiona, esandakoa dela, eta inolako indarrik eta zaratarik gabe saia dadila adimenaren hausnarketa eragozten, baina ez adimena ezta pentsamendua ere baztertzen, gauza egokia baita Jainkoaren aurrean dagoela eta Jainko hau nor den gogoratzea. Sentitzen duenak berak [sentimenduak] liluratzen badu, ongi da; baina ez dadila saia hori zer den ulertzen, borondatez emana baita; utz diezaiola gozatzen, maitasunezko hitz batzuekin baino beste ahaleginik gabe; izan ere, hemen ezer pentsatu gabe egoten saiatzen ez bagara ere, halaxe egoten gara sarri, baina denbora laburrez.
‎7 Nik uste dut, Jaunak egoitza honetara sartzea nahi izan duen arimari gehien egitea komeni zaiona, esandakoa dela, eta inolako indarrik eta zaratarik gabe saia dadila adimenaren hausnarketa eragozten, baina ez adimena ezta pentsamendua ere baztertzen, gauza egokia baita Jainkoaren aurrean dagoela eta Jainko hau nor den gogoratzea. Sentitzen duenak berak [sentimenduak] liluratzen badu, ongi da; baina ez dadila saia hori zer den ulertzen, borondatez emana baita; utz diezaiola gozatzen, maitasunezko hitz batzuekin baino beste ahaleginik gabe; izan ere, hemen ezer pentsatu gabe egoten saiatzen ez bagara ere, halaxe egoten gara sarri, baina denbora laburrez.
‎Eta jakina, badirela bestelakoak ere! Huskeriazko gauzetan bada ere, asko maite direnean, deabruak ere liluratuko ditu; baina ez Jainkoak egiten duen bezala ezta halako atsegin eta arimako poz eta bake eta gozotasunaz ere. Lurreko gozotasun eta atsegin ororen gainekoa eta are gehiago da, poz hauek sortzen diren lekuak eta lurrekoak sortzen direnekoak ez baitute elkarrekin zerikusirik, batzuen eta besteen sentipena ere guztiz desberdina da, esperimentatu izango duzuenez.
‎Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik. Aurreko egoitza hauetan dabiltza, baina ez dira sartzen esateko dagoen azkenekoan, horretarako beharrezkoa baita aipaturiko ahalmenen geldiaraztea; Jauna ahaltsua da bide askotatik arimak aberasteko eta egoitza hauetara eramateko eta ez esanda geratu den lasterbidetik.
‎1 Tximeletatxoa alde batera utzi dugula guztiz ematen du, baina ez da horrela; izan ere, min hauek dira goragoko hegaldia eragiten diotenak.
‎2 Hemen lor dezakegunaren eta are esanda geratu diren gozotasunen ondoan, guztiz bestelakoa da, eta askotan pertsona bera axolagabe eta gogoa Jainkoagan izan gabe dagoelarik, Haren Maiestateak iratzarri egiten du, arin arin igarotzen den kometa baten antzera, edota trumoi baten antzera, burrunbarik entzuten ez bada ere; hala ere, arimak garbi jakiten du Jainkoak dei egin diona, eta hain garbi jakin ere, non, batzuetan, batez ere hasieran, ikarak hartu eta are kexarazten baitio, minik ematen ez diona izan arren. Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik. Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran.
‎Zorionekoak egintza handiekin zerbitzatzen zaituztenak! Nik haiei inbidia izatea eta haiena desiratzea aintzat hartzen bazait, ez nintzateke atzera geratuko Zu kontentatzean; baina ez dut ezertarako balio, ene Jauna. Jar iezadazu Zuk balioa, hain maite nauzunez gero.
‎Gure izaera ahulak espirituaren hainbesteko indarra eraman ezin, eta irudimena ahultzetik ez ote datorren nago. Ontzat emango nuke ordukoz otoitza alde batera uzten saiatuko balira eta hor galtzen duten denbora hori beste garai batean berreskuratuko balute, baina ez dadila izan dena batera, kalte handia etor daitekeelako. Eta honetaz bada esperientziarik eta egoki da gure osasunak zer ahal duen kontuan hartzea.
‎14 Jesusen Lagundiko errektoreari, batzuetan aipamena egin dudanari? Jaunak egiten zizkion mesede handietako gauza batzuk ikusi ditut, baina ez luzatzearren, ez ditut jartzen hemen. Behin eginkizun latza izan zuen, eta oso pertsegitua izan zen, eta nahigabe handitan ikusi zuen bere burua.
‎Haren alde koruan errezatzen zen ofizioan, moja bat hilen irakurgaia irakurtzen ari zela, ni zutik nengoen hari bertsoa esaten laguntzeko; irakurgaiaren erdi aldera ikusi egin nuen, eta arima alde hartatik irten eta zerura zihoala iruditu zitzaidan. Hau ez zen aurrekoa bezala irudizko ikuskaria, esanak ditudan beste batzuk bezalakoa baizik; baina ez da ikusten direnak baino gehiago zalantzan jartzen.
‎–Garai honetan heriotzara eramango zuen gaitzak eman zion nire aitari eta egun batzuetan iraungo zion. Laguntzera joan nintzaion ni, ariman bera gorputzean baino gaizkiago nengoela; banitate askotan sartua, baina ez, uste nuenez, diodan garairik galduen honetan bekatu astunean egoteraino; neuk jakinda, inola ere ez bainintzen egongo?.
‎sorgorturik, erdi lotan bezala, geratzea. Hirugarren graduko otoitzean gertatzen ahalmenen loa, hau da, ez dira guztiz galtzen, baina ez da jakiten nola lan egiten duten (ik. 16, 1).
‎8 Hau ikusi ondoren eta beste gauza handi batzuk eta Jaunak, Bera denagatik, onei emango dien aintzaz eta gaiztoei emango dien oinazez agertu nahi izan zizkidan sekretuak ikusi ondoren, hain gaitz handiengatik era batera edo bestera penitentzia egin nahirik eta hain on handia irabazteko merezimendu txiki batzuk izan nahirik ari nintzela, jendearengandik ihes egiteko eta mundutik guztiz urruntzeko gogoa piztu zitzaidan. Ez zen baretzen nire espiritua, baina ez zen egonezina dakarren urduritasuna, gozoa baizik. Argi ikusten zen Jainkoaren gauza zela, eta Haren Maiestateak berotasuna eman ziola arimari, jan ohi zituen baino jaki sendoagoak digeritu ahal izateko.
‎6 Nik alde batetik asko sentitu nuen joan zenean, beraren behar handia nuelako, baina ez nion eragozpenik jarri. Hura irabazten irten zela konturatu nintzen; izan ere, hura joan zelako nahigabe handiz nengoela, esan zidan Jaunak pozteko eta ez hartzeko nahigaberik, ongi gidatua zela-eta.
‎Agiraka serio egin ondoren, baina ez delituak eta Probintzialari askok esaten ziotenak merezi zuten bezain latz, nik ez nukeen neure burua zuritzerik nahi, hartara etsi etsian nindoalako; alderantziz, barkamena eskatu nion eta zigortu nintzala eta ez zedila nirekin gozakaitz egon.
‎Ezinezkoa da ez ikustea Enperadore handia zarela Zu zeure izatean, eta izutu egiten du handitasun honek; hala ere gehiago izutzen du, ene Jauna, horrekin batera zure apaltasuna eta ni bezalako bati diozun maitasuna ikusteak. Zurekin nahi dugun eran jardun eta hitz egin daiteke, zure handitasuna ikustearen lehen izu eta beldurra galtzean, Zu iraintzeko beldur handiagoaz geratzearekin; baina ez zigorraren beldurrez, ene Jauna, hau ezerez balitz bezala hartzen baita Zu galtzeaz konparaturik.
‎Jaunak nahi izan zuen nire koinatu bat gaixorik eta haren emaztea hemen ez izatea, eta premia handi horretan berarekin egoteko baimena eman zidaten. Eta kasu hau dela-eta ez zen zabaldu ezer, hala ere pertsonaren batzuek zerbait susmatzen zuten, baina ez zuten oraindik sinesten. Gauza harrigarria izan zen, ez zela gaixorik egon doi doi arazoa konpontzeko behar zen tartean baizik eta, behar zen unerako sendatu egin zela, ni hartaz okupatua egon ez nendin eta berak etxea libre utz zezan; Jaunak sendatu zuen eta bera harri eta zur zegoen.
‎Geroago ere behin baino gehiagotan esango du hau. Gizakundeko monasterioa(. La Encarnación?) serorategi gisa eraikia izan zen eta hango kideek hiru botoak betetzea hitzematen zuten, baina ez klausura gordetzea.
‎Hemendik zerura daraman bidetik nindoala ikusten nuen; lehen, berriz, infernura nindoala. Hau nahi izan behar nuela eta ez deabrua zenik sinetsi; ezin nuen behartu neure burua, sinesten eta nahi izaten saiatzen banintzen ere, baina ez zegoen nire esku.
‎Izan ere, ilunetan dagoen pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki. Badu antzekotasunik, baina ez handirik; zentzumenez sentitzen duelako, hitz egiten edo mugitzen entzun, edota ukitu egiten diolako. Hemen ez dago horrelakorik, ezta ez da ikusten iluntasunik ere, arimari eguzkia baino argiagoa den albiste baten bidez agertzen zaiola baizik.
‎4 Ez da askotan sumatzen den Jainkoaren presentzia bezalakoa, batez ere bat egitezko eta gelditasunezko otoitza daukatenek sumatzen dutena bezalakoa, otoitza edukitzen hasi nahi denean norekin hitz egin aurkitzen dugula baitirudi, eta entzun egiten digula iruditzen zaigu, samurtasunarekin batera sumatzen ditugun maitasun bizizko eta fedezko, eta beste erabakitasunezko ondorio eta sentimendu espiritualengatik. Mesede handi hau Jainkoarena da, eta eman izan zaionak estimu handitan izan beza, goi goiko otoitza delako, baina ez da ikuskaria; diodanez, ariman eragiten dituen ondorioengatik konturatzen da bat Jainkoa han dagoela, Haren Maiestateak era horretara sentiarazten baitu bere burua. Beste honetan, berriz, argi ikusten da hemen Jesu Kristo dagoela, Andre Mariaren semea.
‎Nire arima hobetzen saiatzen zen, berak ahal zuen guztian. Nik, beldur handia nuen-eta, haren esana egiten nuen gauza guztietan, baina ez guztiz ongi, eta nahiko ikusi zuen nirekin hiru urte eta gehiagoan nire aitor entzule zela, neke eta lan hauekin; bada, izan nituen jazarpenetan, eta Jaunak baimentzen zituen hainbeste gauzatan nire aurkako juzku txarrak egiten zituztenean, eta askotan ni errurik gabe nengoela, horrekin guztiarekin joaten ziren harengana eta, niri errua egotzi beharrean, berari egozten zioten, bera guztiz erru...
‎Jainkoari arren eta arren eskatzen nion engainatua izatetik babes nintzala. Hau beti egiten nuen eta malko ugari isuriz gainera, eta San Pedro eta San Paulori ere bai, Jaunak esan baitzidan, haien jaian lehen aldiz agertu zitzaidanean, haiek babestuko nindutela engainatua izan ez nendin; eta honela, sarri ikusten nituen ezkerreko aldean argi argi, baina ez irudizko ikuskariaz. Santu aintzatsu hauek nire jaun jaunak ziren.
‎Gurutzearekin babesten nintzen eta haren bidez guztiok babestu gintuenagandik gorde nahi nuen. Ikusten nuen inork ez ninduela ulertzen; hori bai argi ikusten nuela; baina ez nintzen ausartzen nire aitor entzuleari esaten, hau egi egiaz apaltasunik ez nuela esatea bezala izan zitekeelako.
‎11 Behin gertatu zitzaidan eta gogoan dut Gorpuzti bezperaren aurreko eguna zela; jai honi debozio handia diot nik, baina ez behar den adinakoa. Oraingoan egun horretara arte bakarrik iraun zidan; beste batzuetan, berriz, zortzi eta hamabost egun eta baita hiru aste ere irauten zidan, eta ez dakit gehiago ere ez ote zen, batez ere Aste Santuetan, nire otoitzeko atsegina izaten zen egunetan.
‎Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela. Hau neugan ongi ikusia dut, beldurraren beldurrez ia bi urtean kontra egiten jardun nuelako, eta orain ere batzuetan saiatzen naiz, baina ez dut etekin handirik ateratzen.
‎11 Gozotasunak diot benetan, jostaldi leun, sendo, inprimatu, atsegin, barea; arimaren deboziotxoei, malkoz eta bestelako sentimendu txikiz agertzen direnei, jazarpenaren lehen haizetxoak galtzen baititu loretxo hauek, hauei ez diet debozio izenik ematen, hasiera onak eta sentimendu santuak badira ere, baina ez dira espiritu onaren edo txarraren ondorioak zehazteko. Eta honela egoki da beti kontu handiz ibiltzea, izan ere, otoitzean deboziotxo horietara baino aurrerago iritsi ez diren pertsonak, erraz izan daitezke engainatuak ikuskariak edo errebelazioak izanez gero.
‎17 Bada, bakarrik nengoela, asaskaldi bat norbaitekin izateko inor ondoan ez nuela, ezin nuen ez errezatu ezta irakurri ere, deabruak engainatuko ote ninduen halako atsekabez eta beldurrez izuturik dagoen pertsona baten antzera baizik, guztiz asaldaturik eta nekaturik, neure buruaz zer egin ez nekiela. Atsekabe honetan ikusi nuen neure burua batzuetan eta askotan, baina ez dut uste hainbesterainokoan. Honela egon nintzen lau edo bost ordu, ez zeruko eta ez lurreko pozik niretzat ez zela, Jaunak nahigabeetan utzita, milaka arriskuren beldur nintzela.
‎honezkero ezin mugitu. Borondatea maitatzen ongi okupatuta dago, baina ez du ulertzen nola maitatzen duen. Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik.
‎Argi du ez duela nahi Jainkoa baizik; baina ez du maite haren gauza bat edo beste, Hura oso osorik baizik eta ez daki zer maite duen. –Ez dakiela?
‎Sarritan zentzua galdurik eta maitasun honetaz mozkorturik bezala egoten nintzen, eta sekula ezin izan nuen ulertu nola zen. Ongi nekien Jainkoa zela, baina ezin nuen ulertu nola jarduten zuen hemen; izan ere, egiaz ahalmenak ia guztiz bat eginik daude, baina ez jarduerarik ez izateraino murgildurik. Orain ulertzean, ezin gustagarriago gertatu zait.
‎Hemen ez da ezer sentitzen, gozatu baizik zer gozatzen den ulertu gabe. Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko.
‎2 Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere; guztia gauza bera delakoan naiz, arima noizbait bere baitatik irteten bada ere, erretzen eta garra eginda dagoen su antzera, eta batzuetan su hau indarrez hazten bada ere; gar hau suaren gain oso gora igotzen da, baina ez da horratik gauza desberdina, suan dagoen gar bera baizik.
‎Eta nora joango da, atzerantz itzuli ezean? Bada, hain mesede handiengatik Zuri eskerrak ematera, baina ez daki nola. Batzuetan zentzugabekoak esanez aurkitzen dut erremedioa.
‎Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. Ez dut esaten Jaunaren laguntzaz, urte luzeetan saiatuz, otoitzari buruz idatzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, arima honetan nirean baino merezimendu handiagorik egon ez arren, eta ezin esan gehiago, nirean ez baitzen ia batere.
‎...k eta gorputzeko indarrik gabe gelditzen dela, min handiz izan ezik, eskuei ere eragin ezinik; begiak berak nahi gabe itxi egiten zaizkio, edota irekita baditu, ez du ikusten ia ezer; eta, irakurtzen ari bada, ez du asmatzen letrarik esaten, ezta ia letrak ongi ezagutzen ere; letrak daudela ikusten du, baina, adimenak laguntzen ez duenez gero, nahita ere ez daki irakurtzen; entzun bai entzuten du, baina ez du ulertzen entzuten duena. Horrela, zentzumenek ez diote ezertan laguntzen, bere atsegina alde batera ez uzten izan ezik; eta horrela, on baino gehiago kalte egiten diote.
‎Ahalmenen loa da, baina ez dira haiek galtzen guztiz, ezta ez dute ulertzen nola lan egiten duten ere. Gozamen, leuntasun eta atsegina, igarotakoan baino handiagoa da, ez dago konparatzerik ere; eman ere, graziaren urak arimaren eztarrira ematen du; honezkero ezin du aurrera egin, ez daki nola egin, ezta ezin da atzera itzuli ere.
‎4 Bada, hemen gertatzen den guztia poz handi handiarekin gertatzen da eta lan gutxirekin; horregatik otoitzak ez du nekatzen, luze iraun arren; izan ere, adimenak hemen oso pausoz pauso jarduten du eta putzutik ateratzen zuen baino askoz ur gehiago ateratzen du. Jainkoak hemen ematen dituen malkoak jada pozak lagundurik doaz; sentitzen dira, baina ez dira bilatzen.
‎14 Ni bezalako emakumetxo ahul eta kemen gutxikoentzat egoki datorrela uste dut, Jainkoak orain egiten duenez, erregalu artean eramatea, Haren Maiestateak niretzat nahi dituen neke lanak sufritu ahal ditzadan; baina Jainkoaren zerbitzariei, gizon sendo, letradun, adimen argikoei dagokienez, Jainkoak deboziorik ez diela ematen eta hain kezkatsu ikusten ditudanean, hori entzuteaz ere nahigabetu egiten naiz. Nik ez dut esaten hartu behar ez dutenik, Jainkoak emanez gero, eta gauza handitzat izan dezatela, Haren Maiestateak orduan komeni dela ikusiko duelako; baina ez dutenean, ez daitezela estutu eta uler dezatela ez dela beharrezkoa, Haren Maiestateak ez baitu ematen, eta ibil daitezela beren buruen jaun eta jabe. Sinets dezatela hutsegitea dela.
‎Nik Kristo gizon bezala pentsa nezakeen soilik. Baina sekula ere ezin irudikatu izan nuen neure baitan, haren edertasuna irakurri eta haren irudiak ikusten nituen arren; alderantziz, itsu eta ilunpean dagoenaren antzera, pertsona batekin hitz egin eta harekin dagoela ikusi arren, han dagoela ziur dakielako (hau da, badaki eta sinesten du han dagoela, baina ez du ikusten), horrela gertatzen zitzaidan niri gure Jaunarengan pentsatzen nuenean. Horregatik nintzen ni hain irudi zalea.
‎9 Uste dut nire arimak indar handiak irabazi zituela jainkozko Maiestateagandik, eta nire intziriak entzun zituela eta pena eman ziotela hainbeste malkok. Haziz joan zitzaidan Berarekin luzaroago egoteko gogoa eta okasioetatik begiak kentzen hasi nintzen, izan ere, haietatik aldendurik, Haren Maiestatea maitatzera itzultzen nintzen; ongi nekien nik, neure iritziz, maite nuela, baina ez nekien jakin behar nuen bezala Jainkoa benetan maite izatea zertan den.
‎Arima geldiarazia da, bere baitatik irtenda dirudiela: nahimenak maite du, oroimena ia galdua dela deritzot, adimenak ez du gogoetarik egiten, nire iritziz, baina ez da galtzen; hala ere, diodanez, ez du ezer egiten, harri eta zur bezala dago asko ulertzen duelako, izan ere, Jainkoak nahi du uler dezala Haren Maiestateak burura ematen dion hartatik ez duela ezertxo ere ulertzen.
‎Gizon bedeinkatua honekin etortzen zen eta, gogor egiten zitzaidan hain engainaturik ikustea, lehenago ohi nuenez, Jainkoarekin harremanetan nengoela uste baitzuen, eta orain ez neukala nik otoitzik esan nion, baina ez horren zergatia. Horretarako oztopotzat neure gaixotasunak jarri nizkion; izan ere, gaitz guztiz larri hartatik sendatu nintzen baina, beti izan ditut orain arte eta orain ere bai, oso larriak gainera, azkenaldian hain gordinki jotzen ez banaute ere, ez dira desagertzen eta era askotakoak dira.
‎14 Garai honetan heriotzara eramango zuen gaitzak eman zion nire aitari eta egun batzuetan iraungo zion. Laguntzera joan nintzaion ni, ariman bera gorputzean baino gaizkiago nengoela; banitate askotan sartua, baina ez, uste nuenez, diodan garairik galduen honetan bekatu astunean egoteraino; neuk jakinda, inola ere ez bainintzen egongo.
‎Zalea nintzen erlijioko gauza guztietara, baina ez mespretxua zirudien ezertara. Eder zitzaidan estimatua izatea.
‎Elizgizon bat zen, ni sendatzera joan nintzen toki hartan bizi zena, aski hari onekoa eta buruz argia. Letraduna zen izan, baina ez horrenbestekoa. Ni harekin aitortzen hasi nintzen, beti izan bainaiz letrazalea, aitor entzule erdi letradunek nire arimari kalte handia egin bazioten ere, nik nahi adina jakinduria ez zutelako.
‎inorengatik gaizki ez esatea gauza gutxian bazen ere; ohikoena gaizki esate oro saihestea izaten zen; izan ere, gogo gogoan izan ohi nuen beste inongo pertsonaz ez nuela nahi izan behar ezta esan ere nitaz besteek esatea nahi ez nuenik. Hau, zeuden tentaldiak kontuan izanik, oso zorrotz hartu ohi nuen, baina ez tentaldi handiak nituenean zerbaitetan hutsik ez egiteko heinean; hala ere, gehienetan zorrotz betetzen nuen; eta horrela, nirekin zeudenei eta nirekin harremana zutenei hori sartzen nien buruan eta haien artean ohitura bihurtu zen. Ni nengoen tokian bizkarraldea babestua zutela pentsatzen zen, eta horretan bat zetozen nire adiskide eta senitarteko, eta nik irakasten nien haiekin; beste gauza askotan, ikasbide txarra eman diedalako, Jainkoari kontu handia eman diot hala ere.
‎Eta honela ez zaio errurik bota behar bizi nintzen etxeari, neure trebetasunez iritzi onean izan nazaten saiatzen bainintzen, baina ez horretaz konturaturik kristau itxurak eginez; bada, itxurakeria eta harrokeria delako honetan, Jainkoari eskerrak, ez naiz gogoratzen, nik dakidala, sekula irain egin diodanik; lehen eragina etortzean, hain pena handia sentitzen nuen, non deabrua galtzaile irteten baitzen eta ni irabazle, eta, beraz, honetan gutxi tentatu izan nau. Beharbada, Jainkoak honetan beste gauzetan bezain bortizki tentatzen utzi balio, honetan ere eroriko nintzen; baina orain arte honetan zaindu egin nau Haren Maiestateak; bedeinkatua izan bedi betiko; lehen nahigabe handia ematen zidan besteek ni iritzi onean izateak, nik neure ezkutukoa ezagutzen bainuen.
‎Hemen egon nintzen denbora honen buruan, moja izateko gogo handiagoa nuen, baina ez etxe hartan, geroago haiengan aditu nituen bertuterik handieneko gauzak zirela eta, gehiegizkoa iruditzen baitzitzaidan; eta baziren gazteenetako batzuk, horretan laguntzen zidatenak, zeren guztiak iritzi berekoak izan balira, probetxu handia izango bainukeen. Adiskide min bat ere banuen beste monasterio batean, eta horrek eragingo zidan, moja izan behar banuen, hura zegoen tokian izan ezik beste inon ez izatera.
‎Bat nuen ia neure adinekoa, elkarrekin Santuen bizitzak irakurtzeko biltzen ginen; hau zen nik maiteen nuena, nahiz eta nik guztiei maitasun handia izan eta haiek ere bai niri. Santuek Jainkoagatik igarotzen zituzten martiritzak ikusiz, Jainkoaz gozatzera joatea oso merke erosten zutela iruditzen zitzaidan eta nik neuk ere desira bizia nuen hala hiltzeko, baina ez Jainkoa maite nuela neritzolako, zeruan ondasunak handiak zirela irakurtzen nuenenez gero, haietaz laster batean gozatzearren baizik, eta neba honekin elkartzen nintzen horretarako zer bide zegoen tratatzeko. Mairuen lurraldera joatea erabaki genuen, Jainkoaren maitasunagatik eskatuz, han burua moztu diezagutela.
‎Bakarrik egotea bilatzen nuen neure deboziozko otoitzak egiteko, eta ugari ziren, batez ere arrosarioa, nire amak hain maite zuena, eta guri maitarazten ziguna. Oso gogoko nuen, beste neska txiki batzuekin jolasten nuenean, monasterioak egitea, mojak bagina bezala, eta nik moja izateko gogoa nuela uste dut, baina ez esan ditudan gauzak adina.
‎Maitasuna hain epela izanik, Hartaz hitz egiten badiote, Elizak halakotzat duelako hala dela sinesten den gauza bat bezala entzuten du; baina ez dago berak bere baitan esperimentatu duenaren oroipenik.
‎Badirudi ez dela ezer sentitzen. Bazkatzen ari den astotxo bat bezala dela arima iruditzen zait, jaten ematen diotelako elikatzen da eta ia sentitu gabe jaten du; izan ere, arimak egoera honetan ez du egon behar Jainkoaren mesede handi batzuen jakirik hartu gabe, bada, ez du hain bizitza dohakabea bizi izatearen damurik eta asaldatu gabe igarotzen du, baina ez dira sumatzen arima nola dagoen jakiteko mugimenduak ezta ondorioak ere.
‎barre egingo ez balute, ur bedeinkatua eskatuko nuke. Ekarri zuten eta niri bota zidaten, baina ez zuen eraginik izaten; nik neuk bota nuen bera zegoen lekurantz, eta bat batean joan zen eta gaitz guztia kendu zitzaidan, eskuaz kendu balidate bezala, baina neka neka eginda geratu nintzen, makilakada ugari eman balidate bezala. On handia egin zidan, gorputz eta arima berea izan ez arren, Jaunak baimena ematen dionean kalte handia egiten duela ikusteak; zer ez ote du egingo beretzakotzat duenean?
‎Beste batean koruan nintzen eta neure baitan biltzeko eragin indartsua sumatu nuen. Joan egin nintzen handik konturaez zitezen, baina handik hurbil guztiek entzun zituzten kolpe hotsak ni nengoen lekuan, eta nik neure ondoan hitz egiten entzun nuen zerbait hitzartuko balute bezala, baina ez nuen ulertu zer; hizkera zakarra zen; baina otoitzean sartu sarturik nengoen-eta, ez nuen ezer ulertu ezta inolako beldurrik ere ez nuen izan. Jaunak nire hitzaren ekinez arimaren bati onura ekartzeko mesedea egiten zidanean izaten zen ia beti.
‎Bekataritxo honen berri izan zuen, Jaunak horrela eratu zuelako; eta nitaz ongi hitz egin ziezaiotela nahi izan zuen Jaunak, hemendik etorri ziren beste on batzuetarako. Andre honek ezaupide handia zuen Probintzialarekin, eta goi goikoa izanik eta ni klausurarik gabeko monasterioan nengoela jakinik, Jaunak ni ikusteko gogo bizia eman zion, nirekin kontsolatuko zelakoan; baina ez zen hori beraren esku, eta gero ahalegin guztiak egin zituen ni hara eramateko, handik oso urrun zen Probintzialari gutuna bidaliz. Honek agindu bat bidali zidan, obedientziaren pean beste lagun batekin joan nendila esanez.
‎Errektoreari esan nion. Erantzun zidan, batzuek esango zidatela ezin jasanezkoa zela, deabruaren asmakizuna zela han gaitzen bat etor dakidan, baina ez geratzeko inola ere joan gabe: Probintzialari idazteko berriro.
‎5 Jaunak nahi izan zuen, etxe hartan izan nintzen bitartean, hango pertsonak Jainkoaren zerbitzuan hobetzea, baina ez nintzen libratu hainbat neketatik eta andre hark ni hain maite ninduelako pertsona batzuek zuten bekaitzetik. Ni nolabaiteko interesak eraginda nenbilela usteko zuten, beharbada.
‎11 Garbi agertu zen harengan egin zituen ondorioetan Jainkoaren gauza zela. Bene benetan otoitzari ematea erabaki zuen, baina ez zion horri ekin berehala. Jaunak beretzat nahi zuenez gero, nire bitartez egia batzuk bidaltzen zizkion, nik ulertu gabe, beren helburura zuzen zihoazenak, bera harri eta zur uzteraino; Jaunak prestatuko zuen, Haren Maiestatea zela sinets zezan.
‎Berezkoaz gainera, irakurketa horietatik sortuko zitzaion idazteko erraztasuna, harrigarria baitzuen, haren biografoek diotenez. Umetan zaldun liburu atsegin eta bizi bat idatzi omen zuen, baina ez da horren aztarnarik geratu. Haren estiloa esan nahi zuena albait argien eta zehatzen adierazteko egiten zuen ahaleginaren, saiatze etengabearen emaitza da.
‎15 Etxe hura ez zen nahikoa, baina harekin batera beste bat emango ziguten; dena dela, ez zegoen bata bestearekin gu ongi kokatzeko eran. Azken batean, hartaz ematen zizkidaten albisteengatik, nik erostea gauzatu zedila nahi nuen, baina ez zuten nahi izan jaun haiek, aurretik nik ikus nezala baizik. Niri gogor egiten zitzaidan herrian zehar ibiltzea, eta haiengan fidatzen nintzen itsu itsuan.
‎Niri gogor egiten zitzaidan herrian zehar ibiltzea, eta haiengan fidatzen nintzen itsu itsuan. Azken batean, joan nintzen eta baita Andre Marianeko etxeetara ere, baina ez erosteko asmoaz, beste etxekoari bere etxea erostea baino beste erremediorik ez genuela iruditu ez zekion baizik; eta esan dudan bezalako itxura txarra hartu nion eta hara zihoazen gainerakoek ere bai; horregatik, orain harritzen naiz nola hartu genion hain itxura txarra. Eta horrela, beste etxera joan ginen, jada hura baino besterik ez zela izango erabakiz; eta zailtasunak aurkitu arren, aurrera egiten genuen, zailtasun horiek erremedio txarra bazuten ere, izan ere, eliza egin ahal izateko, eta ez hain ona gainera, etxeak bizitzeko zuen alderdi ona hartu behar zen.
‎Burutik pasatu zitzaidan ez ote zen izango engainua, baina ez hala dela sinesteko, nigan egin zuen lanetik garbi ateratzen bainuen Jainkoaren espiritua zela. Gero hau esan zidan:
‎22 Honela gauzak nahiko bideratu ziren, ez genuela egundo amaituko esan baikenuen, baina ez guztiz; izan ere, argi zegoen hirurehun dukategatik ez zela alde batera utzi behar monasterioari komeni zitzaiola zirudien etxerik. Nik esan nion neure aitor entzuleari nire izen onari ez begiratzeko, eta egin zedila berak uste zuena; baina esan ziezaiola bere lagunari, ni neu, garesti nahiz merke izan, eskasa nahiz ona izan, Andre Mariarenekoa erostera nengoela.
‎26 Etxeetakoek bi bermatzaileekin ez zuten aski eta, Eliz Epailearen bila joan ziren; Prudentzio zeritzan, baina ez dakit ongi gogoratzen naizen; hala dela esaten didate orain, izan ere, Eliz Epailea deitzen diogunez gero, ez nekien. Gurekin hain karitate handikoa izanik, asko zor genion eta zor diogu.
‎13 Egun gutxi luzatu zen niri baimena ekartzea Katalina Tolosaren eta beronen adiskide Katalinaren gutunekin batera, presa handia emanez, nahasmenen bat ez ote zen izango beldur baitziren; izan ere, garai hartan Biktorinotarren Ordena hara etorria zen fundazioa egitera, eta karmengo oinetakodunena aspaldidanik zen han, fundazioa egin nahirik; gero Basiliotarrak etorri ziren; nahiko eragozpen zen, eta kontuan izateko zera era batera hainbeste bildu izana, eta baita gure Jauna gorestekoa ere, toki honen karitate handia, ohikoa zuen oparotasunez ez bazegoen ere, hiriak gogo onez eman baitzien baimena. Beti entzun izan dut hiri honen karitatea goresten, baina ez nuen uste honenbesteraino iristen zenik. Batzuek batzuei laguntzen zieten, besteek besteei.
‎aita frai Antonio Jesusena, fraide oinutsen lehenengo monasterioa hasi zuena, eta aita frai Jeronimo Gracián, aurreko nuntzioak fraide oinetakodunen bisitari apostoliko izendatu zuena; honekin disgustu handia izan zuen, eta baita aita Mariano San Benitorenarekin ere. Hauen berri eman dut honezkero aurreko fundazioetan; beste nagusietako batzuei ere eman zizkien zigorrak, baina ez hainbeste. Hauei debeku ugari jartzen zizkien, inolako tratutan sar ez zitezen.
‎19 Nik aitortzen dut neure kaskartasun eta ahultasunak sarri eraman nautela beldur eta zalantzak izatera; baina ez naiz gogoratzen Jaunak moja oinutsaren abitua eman zidanetik, baita urte batzuk lehenagotik ere, bere erruki hutsez, tentaldi hauek gainditzeko mesedea egin ez didanik eta beraren zerbitzu handiagorako dela ikusten nuenera itsu itsuan jotzeko mesedea egin ez didanik, gauzarik zailena bazen ere. Argi ikusten dut gutxi zela nik neure aldetik egiten nuena, baina Jainkoak ez duela nahi erabaki hau baino besterik, guztia bere aldetik egiteko.
‎30 Han, Pastranako monasterioan, San Pedro elizan, horrela baiteritzo? hartu zuen Andre Mariaren abitua; baina ez moja izan eta profesa egiteko asmoz, moja izateko joerarik ez baitzuen izan egundo; Jaunak beste bide batetik zeraman; obedientziaren bidez bizimodu latza eta bakardadekoa egiteko asmoak eragozten zizkiotela uste zuen. Fraide guztiak bertan zirela, hartu zuen Karmengo gure Amaren abitua.
‎Ni oso pozik nenbilen han izan nintzen garaian, baina baita nahasirik ere, eta nahasmen honek irauten dit oraindik; izan ere, penitentzia hain latza egin zuena ni bezalako emakumea zela ikusten nuen, eta ni baino hauskorragoa, zetorren familiatik zetorrelako eta ez ni bezain bekataria; batetik bestera ez baitago hurrik ematerik ere, eta mesede handiagoak jaso ditut askoz ere gure Jaunagandik era askotara, eta nire bekatu handiak direla-eta infernuan ez edukitzea mesede handia da oso. Ahal izanez gero, hura imitatzeko gogoaz kontsolatzen nintzen soilik, baina ez asko; bada, nire bizitza osoa desira artean joan izan da eta egintzarik ez dut egiten. On egin diezadala Jainkoaren errukiak, Harengan izan dudalako nik beti uste ona beraren Seme guztiz santuaren eta Andre Mariaren bidez, Jaunaren ontasunari esker haren abitua baitaramat soinean.
‎Fundaziorik ez egitea, Jeneral txit Agurgarriaren nahigabez ez bada, niretzat atseden handia zen, eta nik askotan izan nuen desira hori: bizitza bake bakean amaitzea; baina ez zuten berdin pentsatzen haietan saiatzen zirenek, eta nekerik handienak igaroarazten zizkidaten; beharbada, beste asmo on batzuk izango zituzten.
‎5 Ez dut kontatzen miraritzat, beste gauza batzuk esan banitzake ere; ahizpa hauek zuten fedeagatik, honela, diodan bezala, gertatzen delako kontatzen dut, eta nire lehenbiziko asmoa ez delako monasterio hauetako mojak goratzea; baina Jaunaren ontasunagatik, orain arte guztiak horrelaxe doaz. Eta gauza hauei eta beste askori buruz idazteak luze joko luke, baina ez litzateke probetxurik gabea; izan ere, batzuetan, haiek imitatzera datozenei gogoa berotzen zaie. Baina hau aditzera eman dadin nahi badu Jaunak, prelatuek agin dezakete ama prioreei idazteko.
‎Nik baimena banuen, baina ez nuen etxerik, ezta zurikorik ere erosi ahal izateko. Nola izango nuen krediturik, bada, Jaunak eman ezik, ni bezalako erromes batek?
‎8 Etxera iritsi ondoren, patio batean sartu ginen. Hormak nahiko eroriak iruditu zitzaizkidan, baina ez eguna argitu ondoren agertzen ziren bezain gaizki. Badirudi fraide bedeinkatu hura itsutu zedila nahi izango zuela Jaunak, Gure Jauna han ipintzea ez zela komeni ikus ez zezan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina ez jakin 13 (0,09)
baina ez egon 12 (0,08)
baina ez ukan 12 (0,08)
baina ez ezan 3 (0,02)
baina ez guzti 3 (0,02)
baina ez hura 3 (0,02)
baina ez jainko 3 (0,02)
baina ez asko 2 (0,01)
baina ez beste 2 (0,01)
baina ez buru 2 (0,01)
baina ez diru 2 (0,01)
baina ez egin 2 (0,01)
baina ez esan 2 (0,01)
baina ez etorri 2 (0,01)
baina ez etxe 2 (0,01)
baina ez ezinegon 2 (0,01)
baina ez geratu 2 (0,01)
baina ez hain 2 (0,01)
baina ez hainbeste 2 (0,01)
baina ez handi 2 (0,01)
baina ez hori 2 (0,01)
baina ez neu 2 (0,01)
baina ez ni 2 (0,01)
baina ez nu 2 (0,01)
baina ez zentzumen 2 (0,01)
baina ez A. 1 (0,01)
baina ez adimen 1 (0,01)
baina ez ahaztu 1 (0,01)
baina ez alde 1 (0,01)
baina ez arima 1 (0,01)
baina ez arrisku 1 (0,01)
baina ez artzapezpiku 1 (0,01)
baina ez behar 1 (0,01)
baina ez beldur 1 (0,01)
baina ez beraiek 1 (0,01)
baina ez berak 1 (0,01)
baina ez bete 1 (0,01)
baina ez bide 1 (0,01)
baina ez delitu 1 (0,01)
baina ez desira 1 (0,01)
baina ez diskurtso 1 (0,01)
baina ez egun 1 (0,01)
baina ez engainatu 1 (0,01)
baina ez erabat 1 (0,01)
baina ez eraman 1 (0,01)
baina ez erosi 1 (0,01)
baina ez estasi 1 (0,01)
baina ez fraide 1 (0,01)
baina ez gainerako 1 (0,01)
baina ez gezur 1 (0,01)
baina ez giza 1 (0,01)
baina ez goragale 1 (0,01)
baina ez gorputz 1 (0,01)
baina ez gu 1 (0,01)
baina ez hala 1 (0,01)
baina ez halako 1 (0,01)
baina ez harreman 1 (0,01)
baina ez hau 1 (0,01)
baina ez hautsi 1 (0,01)
baina ez honelako 1 (0,01)
baina ez horma 1 (0,01)
baina ez horrenbesteko 1 (0,01)
baina ez ibili 1 (0,01)
baina ez indar 1 (0,01)
baina ez iritsi 1 (0,01)
baina ez irudi 1 (0,01)
baina ez iruditu 1 (0,01)
baina ez irudizko 1 (0,01)
baina ez itzulinguruka 1 (0,01)
baina ez jan 1 (0,01)
baina ez jarduera 1 (0,01)
baina ez kezka 1 (0,01)
baina ez klausura 1 (0,01)
baina ez laztasun 1 (0,01)
baina ez luzatu 1 (0,01)
baina ez menderatu 1 (0,01)
baina ez mespretxu 1 (0,01)
baina ez moja 1 (0,01)
baina ez negozio 1 (0,01)
baina ez neke 1 (0,01)
baina ez ongi 1 (0,01)
baina ez priore 1 (0,01)
baina ez sanjoanak 1 (0,01)
baina ez seguru 1 (0,01)
baina ez sinetsi 1 (0,01)
baina ez sukar 1 (0,01)
baina ez tentaldi 1 (0,01)
baina ez utzi 1 (0,01)
baina ez zentzu 1 (0,01)
baina ez zigor 1 (0,01)
baina ez ziurtasun 1 (0,01)
baina ez Ávila 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia