Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 150

2012
‎Hizkuntza batean bizi ahal izateko, hizkuntza horren ezagutza ezinbesteko aldagaia da. Euskararen kasuan, ezagutza indizea igo egin da azken urteotan, baina ez eragite nabarmenetarako beste: euskara ez dakitenen kopurua oso altua eta kezkagarria da oraindik ere.
‎Ni ere joan nintzen horietako hitzaldi batera, Gasteizen, baina propaganda ikusita, zalantzan gelditu nintzen: hamar hitzaldi zeuden iragarrita Gasteizko gizarte etxeetan; nik ikusitako afitxak euskara hutsez zeuden, baina ez zuen zehazten hitzaldiak zer hizkuntzatan izango ziren. Bai, asmatu duzue, hitzaldiak gaztelaniaz ziren.
‎Langintza horretan, interesgarriak dira, oso, euskalduna identifikatzeko erabiltzen diren pinak, euskaraz egitera animatzen duten afitxak eta horrelakoak (entzuna dugu Osakidetzan martxan jarriko dutela horrelako ekimena, baina ez dakit noiz).
2013
‎Jakin behar dugu zein den gure neurria. Gu ez gara handiak, baina ez gara txiki txikiak.
‎Eta zuri, barruan daramazun txakurra esanarazi berri duzun hiritar zintzo orojakile horri, ohar bat: errespetu osoa dizut... baina ez nauzu kaletik ateraraziko. Ikusiko dugu elkar karriketan, errepideetan, espaloietan...
‎Bera izan da lekuko bakarra. Donostian gertatu da, baina ez postaleko glamourra duen Donostian, baizik eta benetako Donostian, maskorrak ezkutatzen duen horretan. Izan ere, Asturiastik etorritako familia da Preciadotarrena, periferian bizi diren langileak.
‎Bazekiat, baina ez duk esatea bezain erraza. Lur jota zebilek, erabat gainera.
‎Bai, horrela ikusi nahi niake, baina ez gaudek barre eta algara ibiltzeko.
‎Araban euskaldunak egon badaude, baina ez dira oso euskaltzale eta berdin zaie zerbitzua zein hizkuntzatan ematen zaien.
‎Javier Maroto alkateak eta Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak prentsaurrekoan adierazi bezala, 2013ko udal aurrekontua 342 milioi ingurukoa izango da, iaz baino 40 milioi gutxiago. Horrez gain, Urtaranek azaldu duen moduan, “ez da aurrekonturik onena baina ez du zorrik sortuko eta hortaz, aurrekontuen egonkortasuna bermatu egingo da aurten”.
2014
‎Blackie ilargira joatearekin tematuta dagoen ardi beltza da. Kanuto, berriz, Blackierekin itsututa dagoen artzain txakurra da, baina ez du kohetearen kontua entzun ere egin nahi. Azkenean, bidaiari ekitea erabakiko dute eta bidean beste lagun askorekin topo egingo dute:
‎Bai noski, nik nire etxe ondoko bost gune ireki ditut eta bisitatzen ditut tarteka, baina ez dut gehiagoren ardura hartu nahi. Beste kale edo auzo bateko norbaitek galdetu nahi badu bookcrossingvg@gmail.comhelbidea edo @bcrossingvgtwitterra dauzka.
‎Izan ere, mamu honen sikofoniak grabatu dira eta youtuben bideo bat aurki daiteke. Segurtasun zaintzaileek hainbat aldiz aurkitu omen zuten egunsentian baina ez ziren ondo deskribatzeko gai izan. Esaten dutenaren arabera, zerbait gertatu zen orain dela hainbat mende San Frantsizko komentuan, egun azpidelegaritza kokatzen den orubean, hain zuzen.
2015
‎Eta iltzeekin egur zatiak lotzeko erabili ahal izango duzu, eta egur zati bat eta beste bat eta gero beste bat lotuz, etxe bat egiteko, zubipean bizi beharrik izan ez dezagun (eta nahi nuke metafora huts bat izatea, baina ez, ez da). Edo euskara izan liteke, nahi baduzu, eta nahi baduzu soilik, etorkizunez kargaturiko arma bat, hark emango dizkigulako, eta hark soilik, mundua aldatzeko behar ditugun aditz guztiak (eta, ondoren, hura edertzeko adjektiboak).
‎Subjektu politiko bezala nire tradizio guztia emakumeekin lotzen dut, erresistentzia subjektu bezala: sufragistak, Atenaseko asanbladetako emakumeak, Lesboseko Safos eta Zugarramurdiko sorginak dira nire genealogia, baina ez dut nire burua emakume bezala ikusten; feminitatean ez naiz eroso sentitzen. Nire lagunek marikoia naizela esatendidate.
‎Zaputzaren errua norbaiti bota behar, eta konbentzitu gintuzten optimista arriskutsu horiei bota genien, ahazturik jende baikorra arriskutsua dela, bai, baina ez beti kalterako. Azken batean, botoek etsitu gaituzten honetan, opitmista konstruktibo arriskutsu bihurtzea beste aukerarik ez dugu, oraindik galdua ez dagoen hori galdutzat emango ez badugu.
‎Nik azken zazpi urte hauetan asko faltan bota izan dut hori. Elkartu izan naiz oso jende sortzailearekin, artearen, diseinu grafikoaren eta argazkiaren esparruetakoa, baina ez modakoa.
‎Gasteizko ekialdean, Salburua Burdinbide elkarteak sinadura bilketa abiatu du, hobekuntzak aldarrikatzeko. Alkateari egin dioten azken eskaera bat izan da, osasun zentroa eta eskolaren artean. Bata eta bestea banatzen dituen errepidea ehunka auzokidek gurutzatzen dute egunero, baina ez dago oinezkoentzat marrarik. Aldarrikapen hori egiteko, aurreko astean elkarteak seinale bat jarri zuen:
2016
‎Halaber, elkartasunerako deia egin dute, eta" errepresio ekonomikoari" kolektiboki heltzea proposatu dute. " Espetxealdi batekin alderatuta errepresio ikusgaitzagoa delako, elkartasuna pizten zailagoa, baina ez halabeharrez leunagoa. Bai ordea desmobilizatzaileagoa askotan, are gehiago poltsikoak hutsago ditugun testuinguru ekonomiko honetan".
‎Bilerak oso informalak izaten dira, taberna batean lagunarteko giroan egiten direnak, eta bakoitzak bere iritzia edota istorioari eman dion ikuspegia azaltzen du. " Hasieran galdera batzuk prestatzen nituen solasaldian zehar plazaratzeko, baina ez da behar. Norberak pentsatzen duena botatzen du, eta azkenean ez dago gu isilarazteko modurik!", argitu du Arbaizak.
‎Nola eman, gainera. Partidako lehen gol aukera Ibaik izan zuen, 14 minutuan, baina ez zuen asmatu. Edgar bera ere ahalegindu zen geroago.
‎Defentsan eginiko lehen akatsa garesti ordaindu zuten gasteiztarrek. Hurrengo jokaldian, bigarren gola ere gertu izan zuen Mathieuk berak, baina ez zuen asmatu. Messi, Suarez eta Iniesta Gol hori jasoagatik, berean jarraitu zuen Alavesek.
‎Messi, Iniesta eta Luis Suarez. Hirukote horrek errespetua eragin zuen zelaian, baina ez ziren lehiari buelta emateko gai izan. Gasteiztarrek ofizio latza azaldu zuten.
‎Zure ustez, aurkikuntza gehiago egin daitezke oraindik. Bai, edozein unean ager daitezke. Ezusteko pila izango ditugu itxaroten, baina ez dakigu non ezta noiz ere. Horregatik, arreta handiz ibili behar da eta ardura handiz.
‎Kirol bizitzan iltzatuta geratzeko arriskua dugu, eta kirol bizitza ez da egiazkoa, ez da benetako bizitza. Bizialdi zoragarria da, baina ez da erreala. Nire kasuan, Espainiako selekzioa uztera behartu nindutenean eta Gasteizera itzuli eta bertan nuenean ekin nion benetako bizitzari.
‎Herria asko aldatu da azken 24 urteetan. Lehen ikuskizun baten moduko zerbait ginen jendearentzat, baina ez dibertitzekoa, zerbait deskubritzekoa baizik. Jendeak zerbait topatu nahi zuen gugan, auskalo zein tokitik gerturatu izan bagina bezala.
‎sartzerakoan diru gabe sartzen gara eta irteterakoan ere diru gabe joango gara. Afaltzeko eskubidea duzu, lokalak eta instrumentuak erabiltzeko eskubidea, baina ez da dirurik banatuko kideen artean. Ia 40 urte daramagu elkarrekin eta beste hainbeste egitea espero dugu, afizio kontua da.
‎Udal talde politiko guztiek, EH Bildu salbu, adierazpen bateratua egin zuten atzo. “Pertsona eta talde orok du eskubidea egokitzat jotzen dituen eskaerak publikoki egiteko, baina ez indarkeria erabiltzeko. Indarkeriaren erabilerak legitimitate osoa kentzen dio edozein eskaerari, oso bidezkoa izan arren, gaur milaka gazteek era baketsuan egin duten bezala”.
‎Ez dugu hegan egiten. Jende askok galdetzen digu hori, baina ez dugu hegan egiten. Korrika egiten dugu.
2017
‎Halaber, Elena Ramirez alkateak zalantzan jarri du benetan Arabako Diputazioak Trebiñu zortzigarren kuadrilla bezala tratatzen duela: " Hitzarmena sinatuta dago baina ez ditugu zerbitzu gehiago; orain dela hogei urte genituen zerbitzu berdinak ditugu. Ikusten dugu, gainera, aurrekontuak murriztu egin dituztela, partidak gero eta txikiagoak dira.
‎Ez da erresistentzia aktiborik egon, baina ez da erraztu. Bukatzen ez den soka da:
‎Garmendiak gaineratu du eragozpenen aurrean beti aurrera egiten zutela: " Beharbada momentu horretan bakoitzak izango zituen bere teoriak edo ideiak buruan, baina ez genuen sakontzeko edo eztabaidatzeko denbora hartzen. Egitearen aldekoak ginen eta gure erreferentzia Arrasate zen:
‎Desorekak orekatzeko oinarri oso ona da hori. Argian bakoitzak ematen du berak daukan gogoaren arabera edo emozioaren arabera; nola normalean jende emozionatua garen, orduak egiten ditugu, baina ez dugu fitxatzen, ez ditugu ordu estrak sartzen, eta neurriko lana egiten dugu. Gure baloreekin koherentea izatekotan, uste dugu Argian bizitzea izan behar dela ondo bizitzearen sinonimoa; estutasun momentuak izaten dira, baina estutasun momentuak luzatzen direnean gaiak mahai gainean ateratzen dira, eta eztabaidatzen ditugu.
‎turismoak ekonomia suspertzen duenaren pentsamendua baitaukagu eta ostalariak dira horren adibide, batik bat. Pozik sentitzen dira haiek turistak arrimatzean, baina ez dakit zenbat iraungo dien poztasun horrek. Baliteke negozioaren jabe direnei eta alokairurik ordaintzen ez dutenei, tasun hori sentitzeko pribilegioak gehixeago irautea, baina iraunkorra izatetik urruti dagoela esango nuke.
‎ez dute ezer berririk egin; ez dut ezer ulertu, edota, hori nik ere egiten dut" arinkeriz esaten denean. Zenbat buru hainbat aburu, hautua joan dadila beti aurretik, baina ez okinari goizean goiz, gauerdian, esnatzearen meritua kendu. Ez antzezle eta zuzendariari eginiko lanaren aitorpena zalantzan jarri.
‎Izan ere, Araba gero eta herrialde desorekatuagoa da, herriak populazioa galtzen ari dira, eta prozesu horretan herri lurrak ere abandonatzen ari dira. " Jardunaldietan erakutsiko dugu nekazaritza praktika berriak herri lurrak leheneratzeko aukera bat direla, Araban, eta Añanan herri lur ugari ditugu baina ez dira erabiltzen, eta horiei balorea eman ahal diegu, ekonomia txikientzat erabiliz, hain zuzen".
‎Chrysallis elkarteak 28.000 euroko laguntza jaso du. New Yorken bizi den euskal jatorriko bat da laguntza eman diena, baina ez dute besterik esan eman duenari buruz. Izan ere, dirua ematearen baldintza zen bere nortasuna ezkutuan mantentzea.
2018
‎Jadanik ahulduta dagoenaren erakusle dira, urte berriarekin batera berriztu beharra dagoenaren seinale. Askotan esaten da, adibidez, erretzen diren lastozko gizakiak gaiztoak direla, baina ez da horrela, ez dira pertsonaia gaiztoak. Berez, desagertu behar dira ahulduta daudelako, eta aro berri bati tokia utzi behar diotelako.
‎kokapena, elkarlana, finantzaketa... Proposamena aurrera atera zen, baina ez aho batez. EAJk, PSE EEk, EH Bilduk, Irabazik eta Ahal Duguk alde bozkatu zuten.
‎emozionatuta, Iñaki? katea ia eginda daukagu hemen, baina sosoa da hau, ahizpa eta biok irrintzika gabiltza baina ez da beste inor animatzen!". Arrazionalak hor egoteko betebeharra sentitzen du, emozionalak gainera herri baten epika sentitzen du hatzetatik gora igotzen.
‎" Euskalkian ez zuen zentzurik, baina zentzurik ere ez zuen batu aseptiko batez ateratzea", dio Urmenetak. " Hizkera beste lanabes bat zen ikuslea atmosfera jakin batean sarrarazteko". Girotu zuten, baina ez oinarri zientifiko batetik: " Batua behar zen, baina bestelako batu bat.
‎Orduak ematen nituen arkatz eta margo artean, arropak marrazten, modak liluratuta. Gaur egun ere, moda maite dut, baina ez nolanahikoa.
‎Elur maila 200 metrora jaitsi daiteke, baina ez da prezipitazio ugari espero.
2019
‎Tetraparesia espastikoa du Janirek, eta egokitutako aulki elektrikoa behar du bere kabuz mugitu ahal izateko; txiki geratu zaio orain arte erabilitakoa, eta beharrezkoa du berri bat. 18.000 bat euro balio du halako aulki batek, eta, Retuertok gogoratu duenez, 6.000 euro falta zaizkie kopurua lortzeko. " Hilabete bat baino gehiago egin dugu diru-laguntzen zain, eta azkenean hau; lotsagarria da, baina ez dugu amore emango", esan du amak. Duela bost urte arazo bera izan zuten aulkiarekin, Osasun sailetik laguntzarik ez ziotela emango esan zietelako hasieran. Epaitegietara jo, eta arrazoia eman zieten azkenik.
‎molestatzen ez duten espezieak bai, baina otsoa ez. Duela 20 urte espezie hori ate joka dugu, gure lurraldean sartu nahian, baina ez diegu utzi sartzen".
‎" Otsoaren presentzia ahalbidetzeko lehen metodoa artzaintza bera da. Orain abeltzainak ditugu, baina ez artzainak; hots, abereak zaintzen dituztenak. Bigarren tresna da abereak gauez biltzea, ez uztea mendian.
‎" Lotsagarria da elkarte batek dirua eta denbora gastatu behar izatea legeak dioena bete dadin", kexu mintzo dira. " Jaurlaritzak ofizioz katalogatu zukeen otsoa, baina ez dute egin auzitegietara jo dugun arte". 2012tik, hiru aldiz egin zuten eskaera, erantzunik gabe. Arartekoarengana jo zuten orduan, eta arrazoia eman zien.
‎Ikusi da Trumpek iragarri zuen bezala handik erretiratzen den, eta ondoren Erdoganek nolako erabakia hartzen duen, ez ote duen lurraldea inbaditzen; Erdogan Rojavan sartzen baldin bada Afrinen sartu zen bezala katastrofikoa izango da, eta ez bakarrik kurduentzat. Asadek ere zer egingo duen ikusteke dago, baina ez dauka presarik eta denborak bere alde jokatzen du. Edonola ere, puzzle maltzurra da.
‎Eta sortu diren beste gatazketan, enpresa da azkenean bere irizpidea inposatzen duena. Inposaketaz inposaketa gabiltza, baina ez gaude egoera hori onartzeko prest.Ekoizpenean murrizketak iragarri ditu Mercedesek. Beldur zarete horrek enpleguan eragingo ote duen. Azken urteetan errekor zenbakietan gaude.
‎Baina iruzurra mantentzen da. Barne mailan politikari guztiek onartzen dute egoera, baina ez dira ausartzen Mercedes ukitzera. Nahi zaiona egitea onartzen zaio.
‎Podemosek arazoak dituela ikusten ari gara, eta normala da, politikan bost urte ez direlako ezer; euren artean arazoak daude alderdia sendotu eta trinkotzeko. Eta PSOEn, berriz, esperientzia handia dugu, kudeaketan esperientzia, baina ez dut ukatuko gure etxean ere arazoak daudenik. Alderdi barruan oso ikuspegi desberdinak daude, eta askotan horrek kontzeptu batzuetan korapilatzera eramaten gaitu.
‎Ia hamabi orduz egon ziren ingurua garbitzen, 8,5 Bq/ cm2 baloreetara iritsi arte. Istripua ikertzean ondorioztatu dute lokatzetako bakterioen jarduera kontrolpean izateko erabiltzen den ur oxigenatu gehiegi bota zutela, baina ez omen zutela kontuan hartu nahikoa espazio libre uztea ontzietan, ur oxigenatu horrek materia organikoarekin kontatuan egotean sor zezakeen maila igoerak aurreikusita.
‎Eta egun hauetan are txikiagoa da ene bigarren aberria; are txikiagoa, hamabi aulkitan kabitzen baita herrialde osoa eta bere duintasun guztia. Eta eguzkia ezkutatu da gaur ere, baina ez dago ziur herrialde txiki hori ikusi duenentz; izan ere, egun hauetan ez baita egon betiko tokian, egun hauetan lekuz aldatu baitute bortxaz, Poliziaren ibilgailuetan atxilo eta derrigorrez; egun hauetan Madril aldera lekualdatu baitute.
‎Ez da teoria hutsa. Lan komun horri esker, lana aurkitu berri du Lopezek, baina ez du anezka utzi. Lan berria eta familia ardurak izan arren, taldean jarraitzen du.
‎Hala, ikasleekin behaketa saioak egin dituzte jolastoki orduetan, zer erlazio ematen diren eta espazioak zer eragin duen ezagutzeko, eta lehenengo ondorioak argiak dira: espazio zabal bat da, testuinguruagatik klabea dena auzoko bizitzan eta eskolako egunerokoan, baina ez dago diseinatuta horretarako. " Espazio huts bat da, kirol arautura bideratua, patio gehientxuenak bezala, eta bertan ematen diren erlazioak eta elkarbizitza ereduak ez dira eman liratekeenak", gogoratu du Errastik.
‎Bolumenaren muga gainditu zela aitortu dute gaztetxeko kideek, baina ez zela aurretik abisurik izan, eta komunikatu izan den beste batzuetan arazoa" inolako gatazkarik gabe" konpondu izan dela. " Ez dugu ezagutzen zarata kontuengatik halako errepresioa sufritu duen beste lokalik, ezta halako zalaparta mediatikoa eragin duenik ere".
2020
‎Education First ekoak minutuko atzerapena zeukan ia ia Schachmann ekiko Neronne gainean, helmugatik 11 kilometrora. Schachmann en Lennard Kamna taldekidea zeukan gurpilean, gainera, baina ez du etsi. Banakako erlojupekoa egin du, Kamna aurreraino eramateko arriskua hartuz.
‎Hirschik maldan gora egin du ihes, Marc Solerren moduko igotzaile petoa erreta, eta pixkanaka errenta handitzen joan da. Julian Alaphillippe erotzeraino saiatu da suitzar txikiari zuloa jaten, baina ez du modurik izan. Tropela, ordurako, amore emanda zen.
‎INEOS INEOS Grenadier jarri zen tropel buruan tiratzen etapako mendate gogorrenean, baina ez aurkariak estutu edo Bernalen erasoa prestatzeko, kolonbiarra fin ez dagoela-eta hura babesteko asmoz baizik. Ihesaldiko ziklistek errenta handitu zuten etapako 7 kilometroan ihes egin ondoren.
‎Bost minutu lortu zituzten, baina etapako zati gogorrena hasi zenerako hiru minutu baino ez zeramatzaten. Garaipena tropelean zegoen oilarrak mugitu izan balira, baina ez ziren mugitu!!! Gordetzeko garaiak dira...
‎" Zer moduz?" galdetzen dit. Eta garai hauetan, Covid eragindako krisia dela eta, lehen erantzuna beti osasunari dagoki, baina ez osasun mentala, emozionala, soziala... ez, hori ez. " Ondo –eta segituan gehitzen diot– sano".
‎Legebiltzarrean hitz egin du gaur lehendakariak, eta maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera denda txikiak" modu mugatuan" irekitzea nahi duela adierazi du: " Ile apaindegiak barne, baina ez tabernak, jatetxeak edota aisialdirako lokalak".
‎" Herriarteko txapelketa goitik behera antolatuta genuen, baita finala non ospatu behar genuen ere. Orain, faltan botako dugu txapelketa, baina ez soilik jokoa bera, baizik eta elkarbizitza ere, jendearen artean sortzen den giroa oso polita da. Txapelketak, gainera, Arabako herririk ezkutuenak ezagutzeko aukera ematen dizu; ni bestela herri horietara ez nintzen sekula joango".
‎Bestalde, Lunaren esanetan ez dira indar handia edo abilezia berezia behar bolari izateko. " Entrenatu behar da, kirol guztietan bezala, baina ez da aparteko gaitasunik behar, arreta jartzea besterik ez".
‎Hemen ere bide horretatik goaz. Eusko Jaurlaritzak agerraldia egin zuen egunean nik espero nuen neurri zorrotzagoak hartuko zituztela, Gasteiz ixtea, eta ez dute egin baina ez dakit mantendu ahal izango duten. Denbora irabaztera eta birusari aurre egitera bideratuta dago guztia.
‎Urte hartan ez zegoen kontzertu aretorik Gasteizen, El Tapioca izena zuen lokal txiki bat baino ez. Pub handi bat zen, non kontzertuak egiten ziren, baina ez zituen horiek egiteko baldintzak betetzen, ez soinuagatik, ezta agertokiagatik ere. Gaztetxea ere hor zegoen.
‎Bartzelonan nengoen momentu hartan, eta Montehermosoren diru-laguntza bat jaso nuen orduan eta Gasteizera etorri behar izan nuen. Oraindik Bartzelonan nenbilela Portugalgo lagun batekin Urepele aldera joan ginen eta hainbat bidai egin genituen ingurura; ez genekien zeren bila ari ginen, artzainekin izan ginen, mugaren inguruko kontrabando eta klandestinitate gaien bila... baina ez zen atera. Gero lekukotasunak grabatzen hasi nintzen, ametsak grabatzen, Euskal Herrian bizi izan den gatazkaren aztarnak grabatzen, gure ametsetan edo bizipenetan; filma muntatzerakoan konturatu nintzen lekukotasun horiek oso ongi biltzen laburbiltzen zutela pelikulan bilatzen ari nintzen hori.
‎Hurrengo lanerako idatzi egingo dut, narratzailearentzat testu bat idatzi behar dudalako. Batzuetan laguntza gisa eskaleta moduko bat egiten dut, baina ez da nire modua; leku batean baldin bada pelikula, Bartzelonan esaterako, hara joan eta han sortzen joatea gustatzen zait.
‎Gidoi gabe lan egiteak askatasuna ematen dizu, harreman zuzena duzu grabatu behar duzun espazio, objektu, gai horrekin. Horregatik gustatzen zait, hain zuzen, dokumentala; fikzioa horrela landu dezakezu, baina ez modu berean.
‎Bilaketa bat egiten ari nintzen nire kontura, eta berez etorri zen. Euskal Herriko historia politikoaren inguruan zerbait egingo nuela nekien, erakargarria egiten zitzaidan gaia, baina ez nekien nola. Bartzelonan nengoen momentu hartan, eta Montehermosoren diru-laguntza bat jaso nuen orduan eta Gasteizera etorri behar izan nuen.
‎Hilabete batzuk geroago harremanetan jarri ginen zuzentzen duzun erakundearekin. Egoitza publikoa nahi genuen gure amarentzako, baina ez da horrela izan. Duela egun batzuk hil da nire emaztearen ama hiru urte egoitza pribatuan egin eta gero.
‎Iruña Veleia auziko hiru akusatuetako batek pieza bat faltsutu zuela onartu eta akordioa egin du Fiskaltzarekin. Oscar Escribanok ondarearen kontrako delitua onartu du; urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote, baina ez du kartzelara joan beharrik izango.
‎Berriki argitaratutako txorien gida lan horren erakusgarria da, baina ez da azkena izango. Hitzaldi, jantokiekin eta etxe habiekin jarraitzeaz gain, programa zabalduz doa ospitaletik Arabako Osasun Mentaleko sareko beste zerbitzuetara.
‎Burgosko Diputazioaren eta Gasteizko Apezpikutzaren aldetik laguntza ekonomikoa espero dute bizilagunek, baina urte askotako utzikeriaren ondoren, kolaborazioen bidez elizaren teilatuaren konponketari ekitea erabaki dute Sasetako bizilagunek. " Diru-laguntza baten zain gaude, baina ez ditu sortzen diren gastu guztiak estaliko; beraz, gastu horiei aurre egiteko dirua bildu behar dugu".
2021
‎Orain gozatzeko momentuan gaude. Ondo lan egin nahi dugu, eta, hortik aurrera, gastronomia gida bakoitzak ikusiko du zer iruditzen zaion egiten duguna, baina ez da helburua guretzat. Kontuan izan, gainera, Michelin izarrek janariarekin batera beste hainbat faktore izaten dituztela kontuan.
‎Izan ere, mugikorren eta bestelako pantaila bidezko erdarazko edukien kontsumo masiboak zerikusi zuzena dauka ikasleon hizkuntza gaitasunarekin eta gazteleraren erabilera orokortu izanarekin. Erdarazko aisialdiko produktuen eskaintza gero eta handiagoa da, eta euskarazkoena oso urria, baina ez dirudi Eusko Jaurlaritzak esku hartze zuzenik egiteko asmorik duenik. Ez euskararen alde, behinik behin, ikusirik erdarazko hedabideei ematen dien lehentasuna eta bultzada, EiTBtik bertatik hasita.
‎Gurasoek ez dituzte mugak jartzen, eta arauak ez daude argi, gehiegi babesten dituzte, eta umeek ez dakite frustrazioa kudeatzen. Bestalde, gurasook ez diegu laguntzen ume izatetik nerabe izatera arteko trantsizioa egiten; ordurarte babestu ditugu eta hamabi urtetik aurrera bakarrik uzten ditugu, baina ez diegu erakutsi bakarrik ibiltzen, eta agobiatu egiten dira. Beste alde batetik, pantailen eta bideo-jokoen gehiegizko erabilera dago.
‎Pertsona batek ezin badio aurre egin min emozional bati, zerbait egin behar du. Bizitza frustrazioz beteta dago, sarritan gauza txikiak dira, baina ez diegunez erakutsi huts egiten ez dakite zer egin, angustiatzen dira; txikiek buruko minak eta tripako minak dituzte, eta nerabeak moztu egiten dira edo hasten dira antsietatea, depresioa kate batean eta etortzen dira bere buruaz beste egiteko ideiekin; bere buruari min egiteko ideiak ere oso orokortuak daude. Eta gurasoek sekulako ezintasuna sentitzen dute.
‎Hori oso larria da. Gazte batek horrelako zerbait egiten duenean sentituko balu enpatia minimo bat ez luke egingo edo lagunduko luke beste pertsona, baina ez dira gaizki sentitzen. Gazte horiek ez dira gure zerbitzura iristen, guk ikusten ditugunak biktimak dira, eta neskak dira, eta tamalez ematen du gero eta gehiago direla.
‎Guregana etortzen direnak hor daude, ehunekoa asko handitu da, eta hori hor dago. Dena den, pentsatu behar dugu zergatik gazteak gero eta gehiago gaixotzen ari diren, eta nik uste dut arazo estrukturala dela, pandemiak egin duena da arazoa azalarazi, baina ez da onargarria gazteek duten prekarietatea, helburuen falta, frustrazioari aurre egiteko zailtasunak… Lehiakortasunarekin du zerikusia: inor baino politagoa izan behar dut, hobeagoa, lirainagoa, inteligenteagoa… eta horrek estres maila ikaragarria eragiten du, eta ez ditugu prestatzen horretarako.
‎Psikiatra bat, psikologo kliniko bat, erizain bat, erizain laguntzaile bat, terapeuta okupazional bat eta irakasle bat jarduten dira bertan, eta zaintza intentsiboa behar duten 18 urte arteko umeak eta gazteak artatzen dituzte. " Gaixo mental larriak dira, baina ez daude ospitalizatzeko moduan, ezta kontsulta arruntetan egoteko ere". Gainezka dago zerbitzua pandemiaren ondoren.
‎Beste kasuetan, indarkeriazko ekintzaren partaideak adin ezberdinetako gazteak izaten dira, nerabeak barne, baina ez nerabez bakarrik osatutako kuadrilla batean antolatuak. Eta biktimak deklaratu duenez, nerabeen helburua ez zen, zoritxarrez ohikoa izaten denez, lapurreta edo agresio sexuala, baizik eta, besterik gabe, jipoia ematea," duzun aurpegi polit hori apurtzea", astinaldia hasi aurretik emakumeari esan ziotenez.
‎" Herritarrek kontatzen digute ikusgarria izan zela, eta, onena, arriskurik gabekoa, itsasotik oso gertu eta inguruan etxerik ez duelako; begiratokiak ere jarri zituzten. Jendeak orain halako zeozer espero zuen, baina ez da hala izan…", gogoratu du Ortegak. Parekotasun gehiago du, aldiz, 1949an gertatutakoarekin; San Juan sumendiak hiru kilometroko pitzadura eragin zuen orduan, eta etxe eta soroak irentsi zituen.
‎Bat batean, haize bolada batek bultzatuta hegan hasi ziren, hortzemugarantz. Ilaran bai, gu bezala, baina ez esperoan.
‎Zenbaterainoko egia izkutatzen da oporretako argazkietan? Gehiegi erakusten dugu, gure sareetan batez ere; besteen aurrean gure bizitzaren atal bat biluztuz; baina ez dugu inoiz pentsatzen, gorputz biluzi horretan zenbat arima, ideia, izate bizi diren. Uretan sartzen garenean, gure buruaren islada mila sortzen direnean bezala.
‎handik bertatik Jack Kerouac idazleak hilabete pare bat eman zituen lan hori berbera egiten, duela urte asko. Hona iristea odisea ikaragarria izan zen, baina ez dut gertaerarik aurreratu nahi.
‎Ikastetxe guztietan talka gertatu zen segurtasunaren eta ikastetxearen izaera eta proiektuaren artean. " Segurtasuna bermatu bai, baina ez ginen ikastetxera joaten egoera ahal zen moduan salbatzeko". Mariturriko lantaldeak aurrez zituzten proiektuak eta segurtasuna uztartzen asmatu zuela iruzkindu du bertako zuzendariak, segurtasuna bermatuz, baina nortasunari helduz.
‎Une honetan tarteko egoera batean nago: magia ikusten dut, baina ez gehiegi.
‎Magiaren inguruko zaletasuna sortzeko lagundu du, bai, baina ez horrenbeste magoak sortzeko, magia ikusleak sortzeko bazik. Magialdira etortzen diren mago asko Estatu mailakoak eta Europakoak dira, eta gasteiztar askok jakin badakite urtero Principal antzokian gala potente bat izango dutela, munduko magorik onenetakoekin.
‎inoiz ikusi dudan espektakulurik hoberena izan zela esango nuke. Egia esanda, joan aurretik pentsatzen nuen Copperfield erdi erretiratuta egongo zela, betiko gauzak egiten, baina ez zen horrela izan. Gauza berriak ikusi nituen, niretzat azalpenak ez zituzten trukoak, eta hori magoen artean lortzea oso zaila da.
‎Izan ere, ematen du zuzenbidea egina dagoela goi mailako ikasketak dituen jendearentzat. Zuzenbidea denok ulertu genuke, baina ez da oso eskuragarria jendearentzat. Garrantzitsua da ulertzea gauza bakoitzak zer esan nahi duen, eta herritar bezala gauzak ondo ulertu behar ditugu.
‎Izan ere, ematen du zuzenbidea egina dagoela goi mailako ikasketak dituen jendearentzat. Zuzenbidea denok ulertu genuke, baina ez da oso eskuragarria jendearentzat. Garrantzitsua da ulertzea gauza bakoitzak zer esan nahi duen, eta herritar bezala gauzak ondo ulertu behar ditugu.\n\n

Behin zabaldu zen nazioarteko espazio estazioan egindako delitu bat ikertzen ari zirela.

‎Espainiako literatur sistemak kristalezko kupula bat jartzen dizu, eta ez dut uste euskal idazle bat beraien pareko sekula ikusiko dutenik. Emango digute zeozer, sariren bat, baina ez dute pareko ikusten ez euskaldun, ez galiziar, ez katalan bat, salbuespenak kenduta. Zentzu horretan, hemendik idazten askoz libreago nago.
‎" Nikaraguan gizarte zientziak eta zientzia juridikoak ikasi nituen. Hau ez da nik nahi nuen lana, baina ez daukat besterik", dio Espinozak.
‎Agian bai, meritu txiki bat izango du horrenbeste kilometro bizikletaz egiteak, baina beste edozein pertsonak egingo balu bezainbeste. Askok esan didate oso ausarta naizela, baina ez, hori ez da kontua. Guztiok aske bizi behar dugu, nahi duguna egiteko aukera izan genuke.
‎handik bertatik Jack Kerouac idazleak hilabete pare bat eman zituen lan hori berbera egiten, duela urte asko. Hona iristea odisea ikaragarria izan zen, baina ez dut gertaerarik aurreratu nahi.
‎" Apaiz bat ezagutu nuen, eta esan zidan berak bazuela gordeta Goyarena izan zitekeen koadro bat". Orain damutzen da hori ikusi ez izanaz, baina ez du galtzen istorio horri berriro heltzeko itxaropena.
‎Udal agirian dokumentatuta dagoen kontakizunaren arabera, 1847ko uztailean Udalari proposatu zion Prado kaletik gertu indusketa bat egitea. Akordio batera iritsita, indusketa lanei ekin zieten, baina ez zuten ezer aurkitu. " Agirian zehazten ez den arrazoiren bat zela-eta, indusketa horrek oso denbora gutxi iraun zuen".
‎Urteak daramatzagu esaten olatu bat datorrela hezkuntzaren mundura; eraldaketa bat. Gero eta gehiago entzuten dugu konpetentzietan ebaluatu behar dugula, baina ez dakigu hori oso ondo nola gauzatu. Esparrukako irakaskuntza, konfiantzaren pedagogia, kolaborazioan edo proiektuka lan egitea… halakoetan gauzak egiten ari gara, baina oso zaila da hara iristea, ohituta ez gaudelako.
‎Bai, baina ardura hori gure lan esparruan askotan bilakatzen da ezer ez aldatzeko beldurra. Denok argi daukagu gauzak aldatu behar direla, baina ez dugu gure burua prestatuta ikusten. Ikastaroak edo prestakuntza saioak jasota ere, iritsiko da une bat non jauzia egin behar duzun.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia