Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 385

2000
‎Abuztuko asteazken goiz eguzkitsu horretan, ordea, ez zuen atertzeko trazarik, ez bederen berehalakoan. Arra-arra ari zuen erauntsia, eta niri, koitadu honi, korridorean traban paratutako bidai poltsa batek ohartarazi berria zidan aterpe berriren bat bilatzen hasi behar nuela. Noizbait moldatzekoen zerrendan azken zegoenak lehen lerroetara egina zuen jauzi.
‎Berandu zen. Euri langarra ari zuen . Eta hilda nengoen.
‎Autobusean neure burua hain barregarri ikusirik, konturatu gabe gogoa Gasteizeraino joan zait, seguruenik hantxe eta, hain zuzen ere, autobus batean, sentitu nuelako nire bizitzako erridikulurik handiena. Bulegotik irten, eta euria goian-behean ari zuen egun batean gertatu zitzaidan. Euritakorik eduki ez, eta, etxera oinez joan beharrean, autobusez hurbiltzea erabaki nuen.
‎-esate baterako, behin Patxirekin Gasteizko Florida parkean izan nuen hitzordua: Patxik hango kristalezko tabernan zerbait hartzera gonbidatu ninduen, oso ederra bai  tzen, epeletan kafe bat hartu bitartean, kanpoan elurra nola ari zuen ikustea; eta, zer mila sorgin, ederra baitzen norbait zuregatik txora-txora egina dagoela jakitea, eta emeki-emeki lehen musua emateko nola makurtzen zaizun ohartzea, nahiz eta gero doi bat gogoz kontra zeure burua baztertuz erantzun (orduan nik ez nuen beste amodio baten beharrizanik sentitzen, baina atsegina gertatu zitzaidan Patxik nirekiko agertu zuen, nola esango nuke, miresmena?; Patxi haiz... Hala ere, gero ez nintzen ausartu Dabidi egia esatera; ez dakit, haren erreakzioaren beldur izan nintzen eta, bestalde, argi neukan ez zela ezer gertatu eta, halaber, ez nuela Patxiren laguntasuna galdu nahi.
‎Bi geltoki haratago jaitsi zen Xan. Zerua oso goibel, gozo-gozo ari zuen euria. Xanek Elik laga zion aterkia zabaldu eta, trenbideak zeharkatu zituen.
‎Etxeetako leihoetan argiak pizten hasi ziren. Euria gogotik ari zuen : hark batzen zituen, haren hotsarekin entretenituta zihoazen.
‎" Bien", esan zuen Xanek," ailegatu egin naiz". Euria bestalde, gutxixeago ari zuen orain. Gizonak konprenitu zuen.
‎Izkina batean teila berri meta txiki bat ikusiz, harantza zihoala, irrist egin zuen; oso gutxi egin zuen, ez baitzen amilka karrikaraino jausi. Euria bestalde, biziago ari zuen . Xanek alde guztietara ura besterik ez zuen ikusten; kalea, handik antzeman zitekeenez, aintzira bat zen.
‎Komunetik kamiseta eta galtza garbi, lasa samarrekin, etxeko zapatillak jantzita irten zenean, salan, aulki batean jarrita, zain zeukan emakumea. " Sutondoan zabaldu dizkizut arropak", esan zuen;" berehala lehortuko dira; jarri, jarri; tori"; kafe antosin bat eskuratu zion; Xan sofan jarri zelarik, emakumeak lanpara bat piztu zuen; giro gozoa zegoen; leiho zabalaz hara berriz, euria txurrustaka ari zuen ; emakumeak diskretuki begiratu zion;" uste dut", esan zuen," ez zintudala inoiz ikusi". " Probableena da".
‎Xanek, bere arropa oraindik ere hezeak kamiseta gainean jantzita, dagoeneko pasiloan, bertako leihotik kanpora, eztikiago ari zuen euriari begira zegoen zaharrari, albotik pasatzean, sorbalda pixka bat ukituz: " Gero arte", esan zion.
‎Pinudi handi bat igaro eta gero errepide batera iritsi zen, handik eta beheraxeago trenbidera, haren ondoan bazegoen kobertizo bat, zeinaren tximiniatxoari ke pixka bat zerion. Elur-izpika ari zuen orain, errepidea kapa lodi batez estalita zegoen. Xanek, kobertizora inguratuz, haren leihatila ertirekitik, barruan, estufa baten ondoan, mono horidun enplegatu bat potajea jaten ari zela ikusi zuen.
‎Azken haiekin abiatu ziren eurak. Kaleak bustita, eurixka ari zuen . Alda-maldaka zebilen talde luze, inkonexo, barreiatu bat zen.
2001
‎Azkenengo bisita egin behar zuen arratsalde hartan. Iluntzen ari zuen eta goizean entziklopedia bat saltzea lortu zuen. Beraz, etxera itzultzeko nahikoa meritu eginda zegoela iruditu zitzaion.
‎Iluntzen ari zuen , euri-langarra eta hezetasun usaina arnasten ziren. Sergiok, itxi aurretik, erakusleihotik begiratzen zuen bitartean egun osoko zigarro bakarra erretzea atsegin zuen.
‎Kale baten erdian gelditu eta gorantz begiratu nuen burua bustia sentitu arte. Euria gero eta gehiago ari zuen . Ehunka euri tanta lehertzen ziren nire aurpegiaren kontra eta, lehertu ahala, beste hainbatek hartzen zuten txanda.
‎Ni, aspaldi jaikita eta ordurako bizpahiru kafe hartuta nengoen. Kristalaren beste aldean langarra ari zuen eta lurrean, han-hemenka sakabanaturik, putzuak eta jausitako hostoak ikus zitezkeen.
‎Irekidura ondrosoa zuen gona estua zeraman jantzita, panti beltzak zerrenda loredun bana zutenak, brusa horizta fina eta gabardina zabarra gainean. Euria parra-parra botatzen ari zuen tabernan sartu zenean.
‎Euria gogor ari zuen kalean. Gustuko nuen euria ikustea nire bulegoko epeletik, lasaitu egiten ninduen.
2002
‎Aurpegiera serioak zituzten eta eztulka jarraitzen zuten, baina onik zeudela konturatzean barre urdurian hasi ziren gehienak. Euria gogotik ari zuen oraindik. Haien zikinak garbituz joan ziren, apurka.
‎Autoa joana zen. Negua ari zuen . Londres negua da.
‎Oro mito. Oraina ari zuen . Negua ari zuen.
‎Oraina ari zuen. Negua ari zuen . Londres negua duk.
‎Warren kalean langarra ari zuen . Metro-geltoki inguruan oro zen euritako beltz euritako koadrodun euritako gorri-berde euritako zahar.
2003
‎Sakana osoa, Altsasu, dena zuri baino zuriago zegoen, baina Legazpitik behera elur bisutsa ari zuen eta zuritu gabe zeuden bazterrak. Hala ere, hotz egiten zuen, eta nire lurrunak lausotu egiten zuen leihoko kristala.
‎Gaueko txanda egiten. Euria goian-behean ari zuen eta ni hotzak hilik eta asper-asper egina nengoen. Kuartelera  autoren bat inguratzen zenean, Goierri Lanbide Eskolatik edo Upabi baserriaren aldetik, fokuak pizten nituen.
‎manifestazio batetik etxera bidean nindoala, kalean aitaren behorrak ikusi nituen: aitaren behorrak!; Aralarren ordurako sekulako elurra botatzen ari zuen eta, behorrek, etxerako bidea jakin haiek, Ordiziaraino jaitsi ziren, zera, beren gisara, bidez bide, errepidean barrena, eta aitaren garaje eta korta zenaren atarian geratu ziren, zain, harria baino geldiago, hura noiz iritsiko; hori guztia oroitu nuen Keparen garajera bidean).
‎Ordurako gogotik ari zuen elurra. Behorrak ikusi nituenean ere, berehala hasi zuen elurra.
‎Bizkor iluntzen ari zuen . Baina faroko argiak biztu gabe segitzen zuen.
2004
‎Askoz ere kontu handiagoz gidatu behar izan nuen, errepide hura ordura arte ibilitakoak baino askoz ere mehar eta kaskarragoa baitzen. Büren herriko karrika ederrak zeharkatu genituenean, elurra mara-mara ari zuen . Otordu arin bat hartu genuen herrian.
‎Ihes egin nion metal beltzezko munstro hari. Euria gero eta mardulago ari zuen eta kafetegi batera sartu nintzen. Jendez gainezka zegoen eta keak eta zaratak eraso egin zidaten.
‎Zortziak aldera heldu ginen Baionara. Eguna argitzen ari zuen , oskarbi, eta hotza hezurretaraino sartu zitzaidan Ibarraren kamioiko epeletik atera nintzenean. Hamar minutu lehenago bizkaitarrak Baiona iparraldeko helbide bat eman zidan.
‎Agian ordu erdi, agian ordubete. Ordea, ari zuen elur jasagatik, berehala gelditu nintzen jateko modurik gabe. Aurreratzen nuen ahoa, eta izotz mokadu bat sartzen nuen bertan.
‎—esan nion erdi geldituz baina etzatekorik egin gabe. Izanez ere, gautzen ari zuen , eta Balantzategiko ukuilura joateko agintzen zidan Setatsuak.
‎Ondorenean, bidatzur bati heldu genion, eta baita hari segitu ere harkaitz artean galdu zen arte. Argitzen ari zuen ordurako.
‎Kanpora ateratakoan euri egoskor batek hartu zituen. Gautzen ari zuen .
2005
‎Urriaren hasieran, euria erruz ari zuen egun hozkirri batean, negarrez etorri zitzaidan Labartzara. Eta enparantzako arkupeetan elkartu ginen.
‎Elurra indartsuago ari zuen , mukizapiak ziruditen maluta lodiek. Kixmik zer zuen ez nekien seguru, baina igartzen saiatu nintzen:
‎Negua zen. Izozten ari zuen . Izotzaren gainean izotza.
‎Helegite eta instantzia guztiak agorturik zeuden, eta ez genuen aita sukaldera sartu arte itxoin behar izan azken ebazpena ere urtegiaren aldekoa izan zela jakiteko. Euri jasa ari zuen kanpoan, eta aitaren zapata bustiek korridorean sartzean egin zuten zarata abailduak esan zigun, zaudete prest, hau guztiau ura izango da hemendik aste gutxitara, hemen oinez ibiltzea nekosoa izango da, koloreak eta ehundurak aldatuko dira, lanpara hau ez da gehiago piztuko, bonbillak ez baitira urpean pizten.
‎Amildegia balkoi bilakatzen zen maldara hurbildu eta itsasadar ondoko iraganean tinkatu zuen begirada galdua. Iluntzen ari zuen . Portugaleteko kalatxori karrankariak Areatzako zaindari zebiltzan.
‎Baina nik harro behatzen nion, deusen errurik ez daukanaren gardentasunaz, neure burua ezagutzen hasia nintzen. Iluntzen ari zuen , eta umeak ez zuela negar eginen. Halako barregura bat ematen zidan Kojuaren aurpegiak, amorratua egon behar zuen.
2006
‎Lehenik zapartatzeko zorian nintzela iduritu zitzaidan; hala ere, ene buruari segurtatu nion esku bat esku bat zela eta ene buruan garrasika ari ziren bozei ez nien kasurik egin. Euria azkarki ari zuen eta Tomek lasterka eskutik tiratzen ninduen. Ezin genuela etxera sartu eta ezagutzen zuen haitzulo batera eremaiten ninduela oihukatu zidan haizearen ziztuaren gainetik.
‎Ez nintzen ausartzen Tomi begiratzera, gure artean lotura hauskor bat sentitzen bainuen. Berak ere jauts ahala ari zuen euriari begiratzen zion. Bere ukondoa ene sorbaldaren ondoan sentitzen nuen, eta bere arnasak lurrun arin bat sortzen zuen.
‎Euria goian-behean ari zuen Pagozelaiko zerbitzugunearen gainean. Lainoak besarkada zurbil batean biltzen zituen inguruko mendiak, eta sabai heze bat bezala hedatzen zen mendatearen gainean.
‎Eguzkieneako sukaldeko leihotik begiratu zuen. Iluntzen ari zuen . Hobe zuen zerbait afaltzea:
‎Ni lehenago aspertu nintzen, eta etxera erretiratuta leihotik begira geratu nintzen. Mara-mara esaten da, baina han zarra-zarra ari zuen elurra, atertu gabe, aspertu gabe, eta botatakoa ez zen urtzen; bata bestearen gainean pilatzen ziren malutak, mendia eta etxeak, arbolak eta lur osoa estali zituen burusi lodi bat egin arte. Polita zen oso.
‎Goizetik ari zuen euria, edo bezpera gauetik hobeto esanda. Etxetik ez ateratzeko gogoa ematen zuen baina, hala ere, egin beharrekoak egin egin behar dira, eta, gainera, ezin utziko nuen bakarrik zahar gaixoa.
‎Eguna argitzen ari zuen .
‎Euri zarratua ari zuen , trumoiak eta tximistak goi eta behe. Urezko sare hartan preso geratzeko beldurra sentitu nuen, baina handik zati batera itsasargiaren dorre zuria bereizi genuen kostan, kandela itzali baten antzera.
‎Kalean, elur-ura ari zuen . Atarian, beste ur bero bat Mirrak, beste elur bero bat nik.
‎Kalera irten ginen. Freskatzen ari zuen , eta Hermannek gabardinaren lepoa jaso zuen. Gabardinak lerdendu egiten zion itxura berez lerdena.
‎Euria xehe ari zuen , guztiz bustitzen ari nintzen, pausoan--pausoan ura sentitzen nuen oinetakoetan, baina ez zitzaidan axola. Ez nuen ezer sentitzen, ez nuen berebiziko kezkarik.
2007
‎Plan guztia zapuztu zigun euriak ordea. Goian-behean ari zuen , goizean goizetik. –Zer egingo diagu??, galdetu nion Eduri bere etxera joanda.
‎Eduren etxera bidean, beldur nintzen Inma alde egina izango ote zen, baina ez: hantxe zegoen, gu lehen egondako tokian, egongelako sofan eserita, kanpoan atergabe ari zuen euriari begira.
‎Txillardegik, bestelako ezkertiar batzuekin momentuan ari zuen gatazkarako, sortu zuen Branka. Ik., gainera, Branka 2 (1966) 10, adb., komunista «ortodoxoei» erreferitzen ez zaiela ikusteko.
‎Eskuen artean egunkaria zuen, baina gizonaren begirada tabernako puntu konkreturen batean finkatuta zegoen. Pertsona horrek edaten ari zuen kafe usaina ez zen batere gozoa, azukrerik gabekoa alegia. Bi mahai aurrerago hogeita-hamar bat urteko emakume bat zegoen.
‎Herriaren muturrean, ezkerretik den mendixka igan ondoan, Groyako uhartea ongi ikusten da eta beheitiago Dorrek, lehorretik hurbil zelakotz eta Granbayan zegoen bertze Belilarekin ez nahasteko dudarik gabe, Belila certanecoa deitzen zuen bertze uharte handia. Piarres Dorre, Capitan d. Oyarçabalen Biaya Venturosac liburuaren itzultzaileak, itzultzen ari zuen liburua ahal zuelarik bere ezagueraz aberasten zuen, eta bi uharteei buruz ematen zituen xehetasunak ez zitezkeen aipa lekuak ezagutu gabe. Hemen gaindi ibilia zen Dorre.
‎Iluntzen ari zuen . Samurki bildurik geratuko ginen, eleka eta amodiotan orenak bihikatzen, bortan bost kolpe gotor aditu ez bagenitu.
‎Airearen garbitasun freskoak ukitu ninduen. Lantzerra ari zuen emeki. Uda hasiera izanagatik ez zen zeru urdin izpirik ageri.
‎Euri-tanta apal batzuk hasi ziren jausten, eta luze gabe suilka ari zuen . Ordu erdiren bat baino iraun ez zuen arren, pelaturik utzi zituen.
‎Nolanahi ere, erabilia sentitu zen, eta zimur itsusia egin zitzaion kopetan. Alberto Josek aipatu zion aferaz jakin ez balu irri eginen zuen akaso, baina euria euriaren gainean ari zuen , eta alde egiteko zorian egon zen.
2008
‎Denboran atzera begiratu eta bat-batean, ustekabean liluratu zuen unea gogoratu nahi izan zuen Macarenak: aurpegi beltzaran hark ikusten uzten zuen irribarre gozoa, betile beltz haien tartean zabaltzen ziren begi urdinak, soinean zeraman traje gris marengo hura, goian-behean ari zuen euritik babesteko guardasolarekin kotxeraino nola lagundu zuen.
‎grisez jantzitako zerbi tzari batek eutsi zion guardasola, doluminak eman eta bizpahiru hitz elkarri esaten zizkioten bitartean. Gogoan zuen, baita ere, Antonio lehengusuak kotxerainoko bidean laguntzeko nola eskatu zion zerbi tzariari, goian-behean ari zuen euriak lehengusina busti ez zezan.
‎Bazirudien txakolinaz hitz egiteko eseri ginela mahai aparte horretan. Arrasten ari zuen eta kaioak taldeka zihoazen hegan beren gordelekuetara. Nadia eta Natalierekin gogoratu nintzen.
‎Eguna gaizki hasi dugu, beraz, dezenteko logura baikeneukan. Leihotik begiratu, eta izugarrizko euritea ari zuen , gainera! Bigarren albiste txarra.
‎Euri urdina ari zuen poema hartako leihoen ondoan.
‎Zuzentasuna bezalako ideia potoloekin luzaz haserre egon ondoan, bat-batean, haizerik gabeko egun batean, euri mardul bat goitik behera zuzen-zuzen nola ari zuen gogo onez ikusi eta, zuzentasunarekin adiskidetu beharrean, okerbide heterodoxo potoloen ustelaz jabetu nintzen.
2009
‎Atenasen euria jaits ahala ari zuen arrastirian, Syntagma plazaren eskuineko karrika txikiko liburu-dendan aterbetu ginen alaba eta biok. Erakuts mahaietarik genbiltzan, nagi eta izpirituak behingoz huts.
‎Oso bidaide argi eta atsegina izan da niretzat azken egunotan gizona. Edukatua oso.Vicente eta biok kaleratu garenean, 07: 00tan gutxi gora behera, lanbroa ari zuen Vegako plazan eta behe-lainoa tximinietaraino sartua zegoen. Eguraldi sargoria, baina ibiltzeko egokia.
‎Twitter ere erabiltzaile dezenteren jomuga izan da. Julenek Eguraldia-ri agertu dionez, Getxon gogotik ari zuen eta trumoiak entzuten ziren (14:30). Pixelillok umorea erabili du:
‎Bezperan ikusitako 4x4 beltzaren arrastorik ez. Euria barra-barra ari zuen . Seguruenik, Iratin elurra ariko zuen.
‎kalearen zati honetan. Arratsaldea iluntzen ari zuen eta 25 zentabotan plazera iragartzen zuten neon-argiak pizturik zeuden. Neguko haize hotzak aztalak jotzen bazituen ere jendea erruz zebilen.
‎Euritakoaren azpian itxaron zuen Angieren jaitsiera. Euria bizkor ari zuen eta haizeak zaldizkoak zekartzan zeharka. Minutu batzuk lehenago lustratutako zapatak busti-bustirik zituen Josebak.
‎Arrastodun pijama txikiegi batez jantzirik, Josebaren gelako atera hurbildu zen Gregory. Egunargitzen ari zuen eta pasilloko bonbilla ahulak ahulago zirudien bere horitasunean.
‎Oraindik bazuen denbora. New York lainotua ilunabartzen ari zuen , kaleetako eta etxeetako argiak pizten zihoazen eta ordu erdi bat baino lehenago beste itxura bat hartuko zuen hiriak; bloke beltzak argidun zuloz, etxe-sailak zirenik ezkutatuz; autoen joana su artifizialak bezala.
‎Balantzaka abiatu ginen biak kalera, Ugarteren besoa nire sorbaldaren arrimuan hartuta. Izerdituta eta odoletan geunden bezala, gauaren hotzak eta atsedenik gabe ari zuen euri-jasak botika onenak bezainbeste berpiztu gintuzten. Arnasa sakon hartu nuen.
‎Blai egon arren, dutxaren ametsetan nindoan etxe aldera. Gogotik ari zuen euria, aurretik inoiz egin izan ez balu bezala. Eta hala ere, ez nindoan aterpetik.
‎Euria hasi zuen. Edo beharbada hasieratik ari zuen , eta ni ez nintzen konturatu.
‎Hetsirik zeuden Donapaleuko bastidako ateak. Langarra ari zuen martxoko arratsean. Euripean eginak nituen azken egunak ere.
‎Sutondoan eseri ginen bere etxolan. Kanpoan gogotik ari zuen euria. Jasaren hotsa beheko Panamint ibarreko haizearen intziriekin nahasten zen.
‎Satalaren txartel horiarengatik 14ekin jokatu arren, ingelesek beste 3 puntu sartu zituzten, Barkleyren zigor kolpeari esker: 17 -10 Euri zakarra ari zuen , eta zelaia patatak landatzeko moduan zegoen, baina lehen zati polita eskaini zuten euskaldun eta britaniarrek.
‎Harik eta Sarari barruan zerbait eten zitzaion arte; tinko jasan zuen umilazioa, kolpeak are, dena, Ananda ez galtzearren; gehiegi, agian. Halako batean, ordea, zerbait hautsi zitzaion, eta bizirauteko borroka hasi zuen," ni neu" izateko ahalegina, Anandak bere inguruan sortzen ari zuen zurrunbiloan ez desegiteko lehia, haren eromenak irents eta ezerezta ez zezan borroka; Sarak ez zuen halere Ananda gorrotatzen, inoiz ez zuen gorrotatuko, baina mutilak hondora ez zezan eta aldi berean mutila bera hondora ez zedin gogor borrokatu zen, Anandaren bidea gero eta aldenduago baitzegoen errealitatetik, amets zoro batean gero eta barruratuago. Anandak inoiz ez zuen ulertu Sararen jokabidea, saldukeriatzat bizi izan zuen, azpijoko zikintzat, neskak amodio ezkutuak eta esan ezinezko grina ilunak gordeko balitu bezala, beragandik pixkanaka aldentzeko jukutria gaiztoak asmatuko balitu bezala.
‎Ohe gainean etzanda musika entzuten utzi zintudan arren, laster antzean atera zinen zure logelatik, kalera zindoazela-eta. Bota ahala ari zuen euria momentu hartan. Zu guardasolik gabe atera zinen etxetik.
‎Portua irakiten bezala zegoen lehen azkorrian, zerrazoia altxatzen ari zuen . Trintxerpeko moilara zuzendu zuen Muguruzak ontzi estekatuen bazterretik, Zabaleta txapitola gainean jarri zen baforeekin ez jotzeko, arrauna eskuetan.
‎Alba ari zuen koadroari arreta jarri ezin zuela zegoen.
2010
‎Arin itzuli ginen. Gautzen ari zuen . Malenkonia aire bat hartzen nien bide bazterreko zuhaitzei, ilunabarrean beren abar beltzak zeruaren kontra altxaturikoei, baina beharbada nire baitan zeuzkan erroak tristuraren fruituak ematen zituen landare hark.
‎Ikusten nolako jendearen defentsa ari zuen 1749an gure eskribau lesakarrak, etengabe Iruñeko kartzelan sartua. Merituak ere bazituen gizajoak:
‎Honen aurrekoak euri basa zuen azpitik: 20 litro elurretan bota arren ezin zuen ezarri, alferrik ari zuen halako emanean. Atertu eta eguzkiak ordu pare batez zorua lehortzea nahikoa, orduan bai, elur maluta mantso mara-mara bakeosoan ezarri ahala sendotu baitzen mukuru.
‎Bart, gaueko 12etarako (02:00ak, gehienen erlojuetan), ordubete extu-motxean, hozberoa 19º igoa genuen, zokoetan hozten ari zuen eta halaxe jarraituko zuen bitartean, eta hezedura %38ra jaitsia. Zerk josi zituen bi datu horiek?
‎Zaldin ibiltzia baño errazagoa duk." Utziko niola agindu nion. Gautzen ari zuen azkenean. Errepide ondoko etxe bakanetan piztuta zeuden argiak.
‎Begiratu nieneko batean harri hura zuriegia zela pentsatu nuen, eta bi umeek errazegi mugitzen zutela alde batetik bestera, baina ez nion xehetasunari aparteko garrantzirik eman. Ezta, nahiz euria atertu gabe ari zuen , jostaketa hartan erakusten zuten ardura apartekoari ere. Bere anaia Sebastian bezala, ume ausartak ziren, iraganeko legeen arabera bizi zirenak.
‎Zaldi pabiloi aldera joan nintzenean iluntzen ari zuen , eta Paulen bigarren ehorzketan parte hartutako guztiak hormaren aurka jarrita zeuden, zigarro erretzen gehienak. Eztabaidaka ari ziren, nork irabaziko ote zukeen konbatea, Cassius Clayk ala Uzkudunek, biak garai bereko boxeolariak izan balira.
‎Badiaren ertzetik paseatzen zebilen jendea korrika hasi zen. Benetako jasa ari zuen . " Oraingo euskal artzainak garai batekoak bezain jakintsuak balira, igarriko lukete ekaitza datorrela.
‎Gelditu orduko, euriaren hotsa gehitu zitzaion musikari. Gogor ari zuen bat-batean, tarteka kolpetxoak emanez sabaiari, tanto batzuk besteak baino mardulagoak bailiran. Motorra itzali eta argiak jaitsi nituen.
‎Euri langarra ari zuen San Frantziskon, eta suediarra edo islandiarra ematen zuen andre gazte bat kale kantoi batean zegoen zira transparente batekin eta argazki makina bat eskuetan zuela. Argazki makina polaroid bat zen; hiri-auzunea, Haight-Ashbury.
2011
‎" Itzeako atea jo nuenean iluntzen ari zuen ..."
‎Azken orduan erabaki nuen kasu egitea. Itzeako atea jo nuenean iluntzen eta trumoika ari zuen . Berak ireki zidan, mirabea ez zegoelako(...) Afaltzera joan ginen eta etxean lo egiten geratzeko esan zidan.
‎Kadiretarik jaiki eta leihorantz hurbildu ziren, urdintasuna beltzerantz galtzen ari zuen zerua ikusteko. Eta han zihoan antzara uve bat.
‎Jura mendietara hurbiltzen ari ginen heinean, elurra mara-mara ari zuen , eta gogorra egin zen txofertza-lana.
‎Horrelako gauzak pentsatzen nindoanerako iluntzen ari zuen , eta Ziutate Unibertsitariora joan behar izan nuen; han pasatzen baitzen gure filma. Beldur apur bat ere bagenuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ari izan euri 37 (0,24)
ari izan elur 12 (0,08)
ari izan kanpo 5 (0,03)
ari izan kale 4 (0,03)
ari izan oraindik 4 (0,03)
ari izan gau 3 (0,02)
ari izan orain 3 (0,02)
ari izan bat-batean 2 (0,01)
ari izan berri 2 (0,01)
ari izan bordagintza 2 (0,01)
ari izan egun 2 (0,01)
ari izan ekaitz 2 (0,01)
ari izan ikusi 2 (0,01)
ari izan zeru 2 (0,01)
ari izan Akitania 1 (0,01)
ari izan San Frantzisko 1 (0,01)
ari izan Vega 1 (0,01)
ari izan Venezuela 1 (0,01)
ari izan aita 1 (0,01)
ari izan ala 1 (0,01)
ari izan argitu 1 (0,01)
ari izan arrastiri 1 (0,01)
ari izan artikulu 1 (0,01)
ari izan atze 1 (0,01)
ari izan atzo 1 (0,01)
ari izan azken 1 (0,01)
ari izan baserri 1 (0,01)
ari izan bat 1 (0,01)
ari izan bera 1 (0,01)
ari izan berriro ere 1 (0,01)
ari izan dirham 1 (0,01)
ari izan elkarrizketa 1 (0,01)
ari izan elur bisuts 1 (0,01)
ari izan emeki 1 (0,01)
ari izan erauntsi 1 (0,01)
ari izan esnatu 1 (0,01)
ari izan espetxealdi 1 (0,01)
ari izan eta horrela 1 (0,01)
ari izan etxe 1 (0,01)
ari izan euri jasa 1 (0,01)
ari izan euri zaparrada 1 (0,01)
ari izan euri-jasa 1 (0,01)
ari izan euri-zaparrada 1 (0,01)
ari izan euripe 1 (0,01)
ari izan garai 1 (0,01)
ari izan gatazka 1 (0,01)
ari izan gogo onez 1 (0,01)
ari izan goiz 1 (0,01)
ari izan gu 1 (0,01)
ari izan halako 1 (0,01)
ari izan hiri 1 (0,01)
ari izan irrati-uhin 1 (0,01)
ari izan isiltasun 1 (0,01)
ari izan jada 1 (0,01)
ari izan kafe 1 (0,01)
ari izan koadro 1 (0,01)
ari izan liburu 1 (0,01)
ari izan martxo 1 (0,01)
ari izan mendi 1 (0,01)
ari izan mintzaira 1 (0,01)
ari izan nasai 1 (0,01)
ari izan negar 1 (0,01)
ari izan negu 1 (0,01)
ari izan ninbostratu 1 (0,01)
ari izan ordu 1 (0,01)
ari izan poema 1 (0,01)
ari izan sarri 1 (0,01)
ari izan soilik 1 (0,01)
ari izan supitu 1 (0,01)
ari izan taberna 1 (0,01)
ari izan teilatu 1 (0,01)
ari izan udaberri 1 (0,01)
ari izan udazken 1 (0,01)
ari izan ur 1 (0,01)
ari izan zamalan 1 (0,01)
ari izan zigarreta 1 (0,01)
ari izan zirimiri 1 (0,01)
ari izan zurrunbilo 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
ari izan euri begira 2 (0,01)
ari izan aita espetxe 1 (0,01)
ari izan Akitania kostalde 1 (0,01)
ari izan ala ez 1 (0,01)
ari izan artikulu motxila 1 (0,01)
ari izan atzo goiz 1 (0,01)
ari izan baserri atze 1 (0,01)
ari izan bera barne 1 (0,01)
ari izan bordagintza ekarri 1 (0,01)
ari izan egun bat 1 (0,01)
ari izan egun hozkirri 1 (0,01)
ari izan ekaitz bete 1 (0,01)
ari izan ekaitz kitzikatu 1 (0,01)
ari izan elur busti 1 (0,01)
ari izan elur dotorezia 1 (0,01)
ari izan elur erdialde 1 (0,01)
ari izan elur gisan 1 (0,01)
ari izan elur jasa 1 (0,01)
ari izan elur mehe 1 (0,01)
ari izan elur unibertsitate 1 (0,01)
ari izan elur bisuts begira 1 (0,01)
ari izan espetxealdi bururatu 1 (0,01)
ari izan eta horrela iraun 1 (0,01)
ari izan etxe atera 1 (0,01)
ari izan euri alu 1 (0,01)
ari izan euri arte 1 (0,01)
ari izan euri aurre egin 1 (0,01)
ari izan euri babestu 1 (0,01)
ari izan euri begiratu 1 (0,01)
ari izan euri errepika 1 (0,01)
ari izan euri geldiarazi 1 (0,01)
ari izan euri hari 1 (0,01)
ari izan euri hotz 1 (0,01)
ari izan euri hura 1 (0,01)
ari izan euri ilunabar 1 (0,01)
ari izan euri kanpo 1 (0,01)
ari izan euri lehengusina 1 (0,01)
ari izan euri momentu 1 (0,01)
ari izan euri jasa bortitz 1 (0,01)
ari izan euri-jasa botika 1 (0,01)
ari izan euripe pentsakor 1 (0,01)
ari izan garai latz 1 (0,01)
ari izan gau bat 1 (0,01)
ari izan gau hura 1 (0,01)
ari izan gau txakur 1 (0,01)
ari izan gogo onez ikusi 1 (0,01)
ari izan goiz desatsegin 1 (0,01)
ari izan gu gauza 1 (0,01)
ari izan halako eman 1 (0,01)
ari izan ikusi gozatu 1 (0,01)
ari izan irrati-uhin behe 1 (0,01)
ari izan isiltasun etxe 1 (0,01)
ari izan kafe usain 1 (0,01)
ari izan kale hotz 1 (0,01)
ari izan koadro arreta jarri 1 (0,01)
ari izan liburu ahal izan 1 (0,01)
ari izan martxo arrats 1 (0,01)
ari izan mintzaira deabru 1 (0,01)
ari izan negar so eta so 1 (0,01)
ari izan negu iruditu 1 (0,01)
ari izan poema harta 1 (0,01)
ari izan taberna sartu 1 (0,01)
ari izan teilatu busti 1 (0,01)
ari izan udaberri itxura 1 (0,01)
ari izan udazken hau 1 (0,01)
ari izan Vega plaza 1 (0,01)
ari izan zamalan burutu 1 (0,01)
ari izan zeru apurtu 1 (0,01)
ari izan zeru ikusi 1 (0,01)
ari izan zigarreta mutur izan 1 (0,01)
ari izan zurrunbilo ez 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia