2023
|
|
Horien lekuan, agindu interpretatzaileak eman ditu Foru agindu formarekin, esaterako, apirilaren 28ko 179/ 2023 Foru agindua, eratorritako ondare izaeraren erregela interpretatzeko irizpideak onetsiz, subholding egituretan Sozietateen gaineko Zergan eta Ondarearen gaineko Zergan aplikatzeko.
|
Modu
horretara, jarraibideak baino segurtasun juridiko handiagoa ematen dute aldizkari ofizialean argitaratzen direlako. tributu zama ekitatez banatzea, eta justizia printzipioak. Tributu sistema aplikatzeko printzipioak dira, ostera, proportziotasuna, eragingarritasuna, formazko betebeharrak betetzeagatik izandako zeharkako kostuak mugatzea eta tributu betebeharpekoaren eskubide eta bermeak errespetatzea.
|
|
a) Erantzule solidario dira arau haustearen kausatzaile direnak edota arau hausteak gauzatzean modu aktiboan lagundu dutenak; kasu horretan, erantzuleak zordun nagusiaren zehapenaren gaineko erantzukizuna ere badu. b) Erantzule solidario dira delitu fiskala eragindako egintzen kausatzaile direnak eta egintza horietan elkarlanean biziki aritu direnak, baldin eta salatutako delitua dela-eta hasitako prozesu penalean ikertuak edo egotziak badaude edo prozesu hori dela-eta kondenatuak izan badira.
|
Modu
horretara, parekatzen dira arau haustea gauzatzeko elkarlanean ari dena eta delitu fiskala gauzatzeko elkarlanean ari dena. Prozesu penalean delituaren egilearen largespena edo absoluzioa erabakitzen bada, baliogabeturik geratuko da haren erantzukizunaren adierazpena. c) Erantzule solidario dira nortasun juridikorik gabeko erakundeetako kideak.
|
|
Beste alde batetik, Administrazioak zergaldiak egiaztatzeko eta ikertzeko ahalak zabaltzen ditu preskribatutako zergaldien gainean, ahalen norainokoari buruz hamarkada bateko erabaki judizialak izan ondoren.
|
Modu
horretara, esan daiteke Tributu administrazioak duen eskubidea, egiaztapenak eta ikerketak egiteko eskubidea, ez dela preskribatzen (eta iraungitzen, Bizkaian), eskubide hori beste eskubide baten mendekoa izan litzatekeela dirudien arren, kasuan kasuko likidazioaren bidez tributu zorra zehazteko eskubidearen mendekoa, alegia; eta ondorioz, lau urteren buruan preskribatu litzatekeela (edo bost urt... Beste hitzekin esateko, zorra behar bezala likidatzeko aurretiaz zor hori egiaztatu eta ikertu behar da; horrenbestez, ahal horietako baten preskripzioa beste ahalekin lotuta egon litzateke.
|
|
Halako administrazio egintzak ez dira irmoak izan behar.
|
Modu
horretara konpentsa daitezke Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren behin behineko likidazioan jasotako itzulketaren zenbatekoa, betebeharpeko berak duen beste tributu zor batekin, betebeharpekoak likidazioaren aurka errekurtsoa jartzea erabaki duen ala ez gorabehera.
|
|
Gogora dezagun TFAOen kasuan erregularizazioa dago aitorpena edo autolikidazioa epez kanpo aurkeztu bada aurretiazko errekerimendurik gabe, eta ondorioz ez da zehapenik ezarriko (Bizkaian berandu aurkezteagatiko zehapena izan ezik), baina ez inon eskatzen erregularizazioarekin batera zorra ordaindu behar denik edo zorra geroratzeko nahiz zatikatzeko eskaera egin behar denik.
|
Modu
horretara, aitorpena edo autolikidazioa epez kanpo aurkeztu bada, edota epez kanpo ere aurkeztutako beste aitorpen edo autolikidazioa osatzen edo ongitzen badu, errekerimendurik jaso gabe baina ordainketarik ere egin gabe, orduan tributu betebeharpekoa bere zigor erantzukizunetik aska daiteke, zorra kobratzeko betearazpen aldia hasi bada ere. Delituen kasuan, aldiz, erregularizazioa egoteko, horrekin batera nahitaez tributu zor osoa ordaindu behar da (hori da, behintzat, 305.4.
|
|
Eskubide horien artean administrazio prozedura gehienetan garrantzi berezia du betebeharpekoak esan beharrekoa derrigorrean entzuteko izapideak, ebazpenaren proposamena eman aurretik.
|
Modu
horretara, interesdunak eskubidez komeni zaiona alega dezake; dena den, izapide hori bazter utz daiteke baldin eta prozedura jakinean proposamena jakinarazi ostean antzeko izapiderik bada, eta, beste alde batetik, halako izapidea izan ohi da gehienetan.
|
|
|
Modu
berezian, Zigor Kodeak 305 artikuluan lerrokada bat dauka, hirugarren lerrokada alegia, Europar Batasuneko Ogasunaren aurkako iruzurrezko jokabideak tipifikatzeko. Ez dugu jokabide hori nahasi behar ZKren 306 artikuluak jasotako jokabidearekin, azken horretan Europar Batasuneko aurrekontuei eginiko iruzurra jaso baita, eta lehenago esan genuen bezala, ez dugu aztertuko liburu honen edukia gainditzen duelako.
|
|
Epigrafe honetan esandakoa aplikatzeko, Arau Orokorrek agindu dutenez, zorraren likidazio aldia identifikatu behar da, aldi horretako datuak bakarrik aintzat hartuz.
|
Modu
horretara, autolikidazioen kasuetan gehienbat, aurreko epealdiei dagozkien zor ordaindu gabeak geroko epealdiko autolikidazioen bidez erregularizatzea saihestu nahi da.
|
|
|
Modu
lokabean jakinarazitako balio egiaztatuaren aurka edota Administrazioak egiaztatutako balioa jakinarazteko likidazio egintzaren aurka lehenengo jar daitekeen errekurtsoaren edo erreklamazioaren epearen barruan, interesdunak peritu tasazio kontrajarria sustatu ahal izango du Administrazioak egiaztatutako balioen aurka. Tributuaren arauak oro har, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga edo Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergahala ezarriz gero, interesdunak tasazio kontrajarria sustatzeko eskubidea erreserba dezake, baldin eta erregularizazio egintzaren aurka lehenengo jar daitekeen errekurtsoan edo erreklamazioan salatzen badu likidazioak ez dituela betebeharpekoak aitortutako balioa aldatzeko nahikoa datu eta arrazoi.
|
|
|
Modu
horretara, TFAOek berariaz jaso dituztenez, egiaztapen mugatuko prozedura honetan kudeaketa organoek ondoko jarduketak soilik egin ditzakete: a) Betebeharpekoek euren aitorpenetan edo autolikidazioetan adierazitako datuak eta haiek aurkeztutako frogagiriak edo eskatzen direnak aztertu.
|
|
Tributuen Ikuskaritza da Tributu administrazioaren organoa baldin eta subjektu pasiboen eta gainerako tributu betebeharpekoen tributu egoera egiaztatzeko eta ikertzeko ahala badagokio.
|
Modu
horretara, Ogasun Publikoarekin subjektuek dituzten betebehar eta eginbeharrak zehatz mehatz bete dituztela begiztatzen da; eta, hala ez denean, egoera erregularizatzen da (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 135 artikulua, Bizkaiko TFAOren 134 artikulua eta TLOren 145 artikulua).
|
|
Kasu horretan, organo ekonomiko administratiboak, beraz, arbitro zereginetan dihardu, egintzon legezkotasuna finkatzeko helburuarekin.
|
Modu
horretara, BEZaren karga tasa zehatza aplikatzeari buruzko eztabaida enpresariaren eta bezeroaren artean erreklamatzeko modukoa izango da, edota faktura igortzeko beharrari buruzkoa ere; gauza bera, lan prestaziotik datozen lanaren etekinen gainean aplikatu beharreko atxikipen tasari buruzko eztabaida langilearen eta enplegu emailearen artean. Ezin daitezke erreklamatu, ostera, kobratu ez den BEZ eskatzeko erreklamazioak edota Ogasunari ordaindutako atxikipenei buruzko eztabaidak atxikipen hori alokairutik kendu ez bada, eztabaida horiek guztiak jurisdikzio arruntean konpondu behar direlako.
|
|
Estatuan79 gertatu aldera, hiru Lurralde Historiko bakoitzean organo edo auzitegi bakarra dago erreklamazio ekonomiko administratiboak aztertzeko eskumenarekin.
|
Modu
horretara, Bizkaian eta Gipuzkoan Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboa du izena eta Araban, Organismo Juridiko Administratiboa.
|
|
Are gehiago, administraziobidean emandako etetea mantenduko da, Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko epearen barruan zergadunak Tributu administrazioari jakinarazten dionean errekurtso hori sustatu eta etetea eskatu duela, harik eta organo judizialak eskatutako etetearen gaineko erabakia hartu arte.
|
Modu
berean zehapenen kasuan, inolako bermerik jarri behar izan gabe.
|
|
a) Administrazioak likidatutako zorren kasuan, zorra ordaintzeko ezarritako epea amaitu eta biharamunean. Horien artean badira ere, besteak beste, aitorpenak aurkeztearen ondoriozko likidazioak, epe barrukoak nahiz epez kanpokoak, eta autolikidazioak zuzentzearen ondoriozkoak. b) Autolikidazioen bidez ordaindu behar diren zorren kasuan, ordainketa hori egiteko tributu bakoitzaren arauketak ezarritako borondatezko epea amaitu eta biharamunean. c)
|
Modu
kolektiboan eta aldizka jakinarazitako zorren kasuan tokitributuen kudeaketaren ondorioz izan ohi direnak (OHZ, EJZ) hasierako likidazioa kenduta, tributua ordaindu behar da kobrantzarako erregelamendu bidez ezarritako epean; epea gaindituta zorra ordaindu gabe, betearazpen aldia hasiko litzateke.
|
|
Ezta betebeharpekoak halakoak eskatzea ere, bere mesederako izan daitekeenean zor ez den sarreraren itzulketa ala tributuaren arauketaren ziozko itzulketa. b) Tributuen arloan, berandutze interesak eskatzeko, atzerapena ez da betebeharpekoaren erruz gertatu behar nahitaez.
|
Modu
horretara, lehen aipatu dugunez, berandutze interesak sortuko dira atzerapenaren arrazoia zein den, erruduntasun maila zein den edota errurik ezaren gorabehera, zabarkeria hutsagatik izan, hirugarrenaren erruz edo ezinbesteko kasuetan gertatu bada ere.
|
|
Erregela orokorra bestelakoa da, zehapenak zehapen prozedura lokabean izapidetu liratekeela.
|
Modu
horretara, Araban eta Gipuzkoan, zehapen proposamena sartuko da adostasun aktak sinatzen direnean baldin eta erregularizazioak betebeharpekoarentzat dakartzan ondorioak tributu beraren beste zergaldi batzuei begira.
|
|
Aurrekoaz gain, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak eta Batzorde Koordinatzaileak foru araubideari buruzko erregela bereziak onetsi ditzakete.
|
Modu
horretara, aurrekontu egonkortasunari buruzko koordinazioa eta elkarlana Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bidez gauzatzen da Estatuaren eta Lurralde Historiko eta Eusko Jaurlaritzaren artean; Batzorde horretan ekitaldi bakoitzerako defizit konpromisoak adosten dira. zehazten dira. Behin Eusko Jaurlaritzarentzat eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat defizitaren eta zorraren helburuak zehaztu ondoren, udal bakoitzak bete behar dituen helburuak Lurralde Historiko bakoitzaren erregeletan arautu da86.
|
|
Horiek horrela, erregelamenduzko arauketa legearen mende, berau garatu eta osatzeko izan behar da beti. c) Tributuen arloko lege erreserbak ez die eragiten modu berean tributuaren oinarrizko osagai guztiei.
|
Modu
horretara, zerga egitatea arautzeko legeak bete behar duen zehazte maila handiena da eta ez da hain handia beste osagaiak zehazteko orduan, karga tasa eta zerga oinarria, alegia. d) Legeak berak igorri behar gaitu bigarren mailako araura, eta azken horrek legeak agindutakoa bete behar du edozein kasutan. Esaterako, tributuaren zenbatekoa zehazteko ahalmena erregelamenduari emango balio, legeak ezarri luke tributuaren gutxienekoa eta gehienekoa, Edu berean, legeak kontzeptuak zehaztu lituzke, tasen kasuan zerbitzuaren kostea kasu.
|
|
Errenta lortu duena (zerga egitatea) Zergaren subjektu pasiboa da eta zorra ordaindu behar du. b) Betebehar materialak ere badira konturako ordainketak egiteko betebeharra, aurreko betebeharretik lokabe.
|
Modu
horretara, enpresari indibidualak hiru hilerik behin ordainketa bat egin behar du PFEZren kontura; eta enplegu emaileak langileei hileko ordainsaritik kenduko die kopuru bat, Ogasun publikoan sartzeko. Kopuru horiek kendu ditzake betebeharpekoak (hots, langileak) berak ordaindu lukeen zergatik autolikidazioa egiten duenean. c) Tributua dela-eta partikularren artean sortutakoak daude, esaterako, atxikipenak egiteko beharra eta langileak atxikipen horiek jasateko beharra.
|
|
Esaterako, PFEZk pertsona fisikoek lorturiko ondare irabaziak zergapetzen ditu, irabaziok kostu bidez lortu badira; ODZk ere pertsona fisikoek lorturiko ondare irabaziak zergapetzen ditu ere, baina horiek dohain bidez lortzen direnean bakarrik.
|
Modu
horretara, zerga bien arteko koordinazioa lortzen da. Gauza bera esan daiteke BEZari eta Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen gaineko Zergari buruz, lehenengoa enpresari nahiz profesionalek ordaintzen baitute, eta bigarrena, ostera, norbanakoek.
|
|
Aldizka aitortzen diren zergen kasuan, muga hori gainditu den ala ez ikusteko aintzat hartuko dira aitortzeko epealdi bakoitzean ordaindu gabeko diru kopurua, eta epealdi horiek hamabi hilabetetik beherakoak izango balira, iruzurraren muga egutegiko urtean ordaindu gabeko kopurua da.
|
Modu
horretara, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan, zergaldia eta aitortzeko epeak egutegiko urtearekin bat datozenez, begiratu behar da urte batean ordaindu gabe utzitakoa. Balio Erantsiaren gaineko Zergan, aldiz, aitorpena aurkezteko epeak hilekoak edo hiruhilekoak dira, eta egutegiko urte bereko aitorpena aurkezteko epealdi batzuk batu dira, delitua gauzatu den jakiteko.
|
|
Hasteko, lege erreserba tributuaren oinarrizko osagaiei aplikatu behar zaie bete betean, baina Auzitegi horrek, abenduaren 11n emandako 221/ 1992 epaian, tributuen arloan lege erreserbaren printzipioa izugarri malgutu du.
|
Modu
horretara, lege erreserba ez da berdina tributuaren oinarrizko osagai guztientzat: erreserba hori zorrotzagoa edo malguagoa izango da, zerga oinarria osatzen duten osagaien aniztasunaren arabera eta oinarri hori zehazteko eragiketa teknikoen konplexutasunaren arabera.
|
|
Zeregin horretan, Administrazioak oreka bilatu behar du erabilitako bideen eta lortu nahi den emaitzaren artean.
|
Modu
horretara, etekin garbiak zehaztu nahi dituenean, ustezko sarrera gordinez gain, aintzat hartu behar ditu sarrera horiekin batera izan ohi diren gastuak ere. Zehatzago esateko, zuzeneko zergetan, zeharkako zenbatespen metodoaren bidez salmentak eta prestazioak, erosketak eta gastuak edo jardueraren etekin garbia zehaztu daitezke.
|
|
Finantzaketa tresna horien bitartez, Estatuak mailegua ematen die autonomia erkidegoei merkatuko baldintzak baino hobeak ezarriz, baina Estatuaren baimena behar da kopuru horiek erabiltzeko.
|
Modu
horretara lurralde erkideko autonomia erkidegoen finantzaketa osatzen da.
|
|
Nafarroako eta Lurralde Historikoen foruak iraganarekin lotzen ziren eta liberalen begietan gainditu beharreko tresnak ziren; kontserbadoreentzat, ostera, zaindu beharrekoak ziren.
|
Modu
horretara, borroka eta gatazkak sortu ziren jarraian azalduko dugun moduan Ekonomia Itunaren jatorria ulertu ahal izateko.
|
|
Gainera, Ekonomia Itunaren jatorrizko testua edota geroko aldarazpenen testua artikulu bakarreko legearen bidez onetsi behar da.
|
Modu
horretara, Parlamentuko taldeek ezin dezakete zati bateko zuzenketarik eskatu, hots, osorik onartu edo baztertu behar dute testua.
|
|
Horren bidez, Erkidegoak bere gain hartu ez dituen eskumenek sorturiko gastuak ordaintzen dira.
|
Modu
horretara, kupoak konpentsatu nahi ditu Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen gastuak. Nafarroaren kasuan, kupoari ekarpen deritzo.
|
|
|
Modu
horretara, indarreko Legeak10 ezarri du kupoa kalkulatzeko metodologia epealdirako. Lehenengo urtean (2022an) Euskal Autonomia Erkidegoak ordaindu beharreko kupoa 1.467 milioi eurokoa izan da, gutxi gorabehera, eta zenbateko hori abiaburutzat hartuta, hurrengo urteetakoa urtero eguneratuko da.
|
|
Sarri askotan, legegileak tributuaren arauan itzurpenaren aurkako klausula bereziak sartu izan ditu.
|
Modu
horretara, plangintza fiskalaren eta abusuzko jokabidearen arteko muga argi zehaztu du: jokabide edota muga batzuetatik gaindi ulertuko da negozio juridikoen ondorioz lortutako aurrezpen fiskala bazter utzi behar dela; haatik, muga barruko jardunak zilegi bihurtuko luke aurrezpen fiskal hori.
|
|
Fernandoren anaiak, Carlos Maria Isidrok, ordea, ez zuen erregina onartzen eta Espainiako tronua beretzat erreklamatu zuen, Carlos V. izenarekin.
|
Modu
horretara, Lehen Gerra Karlista() egin zen. Nafarroako eta Euskadiko foruen defentsa lotu zen alderdi karlistarekin, eta foruen ezabaketa alderdi isabeldarrarekin.
|
|
|
Modu
horretara, data zehatzetan gauzatutako lanen adibide lirateke zinema areto, dantzaleku eta diskoteketako langileen lana; eta ikasturte erregularretan gauzatzen diren lanak: jantokietako lana, eskola zentroak garbitzea, musika eskoletan irailetik uztailera eskolak ematea, lanbide heziketako irakasle gisa irailaren 2tik ekainaren 30era eskolak ematea.
|
|
|
Modu
berean, enpresaburuak ezin du ezarri aldarazpena alde bakarrez, ez eta lan baldintzen funtsezko aldarazpenaren ondorioz ere. Horrenbestez, langileak ez badu berritzea onartzen, enpresaburuak ezin du langile hori kaleratu edo zehatu.
|
|
|
Modu
partzialean jubilazioa hartu duen langilearekin lanaldi partzialeko kontratua egingo da.
|
|
Bada, langileen eskuordeetarako eta enpresa batzordeen kideetarako hauteskundeak susta ditzakete ordezkaritza handieneko sindikatuek, enpresan gutxienez ordezkarien %10 duten sindikatuek edo, gehiengoz halaxe erabakiz gero, lantokiko langileek.
|
Modu
berean, hauteskundeak sustatzeko gaitasuna zein sindikatuk izan eta sindikatu horiek izango dute eskubidea enpresen inskripzioaren eta langileen alten inguruko datuak dituzten administrazio publikoetako erregistroetara jotzeko, sindikatu horien esparruetan sustatze hori gauzatzeko beharrezkoa den heinean.
|
|
Langileen eskuordeen eta enpresa batzordeko kideen hauteskundeetarako hautagaiak aurkez ditzakete legearen arabera eratutako langileen sindikatuek edo bi sindikatuk edo gehiagok osatutako koalizioek; azken kasu horretan, koalizio horiek izen jakin bat izan dute, eta hauteskundeetako emaitzak koalizioari eratxikiko zaizkio.
|
Modu
berean, langileak hauteskundeetara aurkez daitezke, baldin eta hautagai zerrenda bermatzen badute, euren lantoki eta hautesleku bereko hautesleen sinadurekin; edonola ere, sinadura horiek bete beharreko postuak hirukoiztu dituzte gutxienez (plataforma independenteak dira halakoak).
|
|
|
Modu
horretara, arbitroa edo arbitroak neutraltasuneta profesionaltasun printzipioen arabera izendatuko dira, zuzenbide lizentziadunen, gizarte gradudunen eta titulu baliokideak dituztenen artean. Izendatze hori egingo da estatuko nahiz autonomia erkidegoetako ordezkaritza handieneko sindikatuek, bidezkoa dena kontuan hartuta, eta kasuan kasuko probintziako esparruan, esparru funtzionalean edo enpresa esparruan langileen eskuordeen eta enpresa batzordeetako kideen %10 edo gehiago duten sindikatuek aho batez hartutako erabakiaren bidez. Aipatu berri diren sindikatu horiek ez badute aho bateko erabakirik hartzen, lan agintaritza eskudunak ezarriko du izendatzeko modua, arbitroen inpartzialtasunari, arbitro horiek ezesteko aukerari eta arbitroak izendatzeko sindikatuen parte hartzeari buruzko printzipioak kontuan hartuta.
|
|
Beraz, etete arrazoia desagertzen denean, langileak eskubidea izango du erreserbatutako lanpostuan berriro lanean hasteko (ikusi LELTBren 48.1 artikulua).
|
Modu
metaforikoan hitz eginda," kontratua lo dago". Bada, etetea aldi baterako da beti, eta azkentzeak berarekin dakar lan kontratua amaitzea.
|
|
|
Modu
formalean lanaldia zehazten duen agiria da lan egutegia. Kontuan hartu behar da lanaldi hori aldez aurretik langileekin itundu dela, legeeta hitzarmen xedapenekin bat etorriz.
|
|
Printzipioz, urteko gehieneko ordu kopuru hori modu erregularrean bana daiteke urtean zehar.
|
Modu
horretara, ordu kopuru bera egingo litzateke urteko aste guztietan.
|
|
Baina lanaldia modu irregularrean ere bana daiteke.
|
Modu
horretara, posible litzateke aste batzuetan beste batzuetan baino gehiago lan egitea. Banaketa irregularra hitzarmen kolektiboan itundu behar da, edo enpresak langileen ordezkariekin egindako itunaren bidez [beraz, ez da onartzen enpresaburuaren eta langilearen arteko banakako ituna:
|
|
Federazio lizentziaren izapideak ez egitea, kirol klub edo erakundearen ez betetzea da, lan baldintzak funtsean aldarazteagatik eta langileak benetan jarduteko duen eskubidea urratzeagatik.
|
Modu
horretara, uste da langileak benetan jarduterik ez badu, eskubidea izango duela kontratua azkentzea eskatzeko, LELTBren 50 artikuluaren 1 paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz(" lan baldintzen funtsezko aldarazpenak, halakoak gauzatu badira Lege honen 41 artikuluan ezarritakoa aintzat hartu gabe, eta aldarazpenok langilearen duintasuna urratzen badute"). Egia esan," lehiaketa ofizialetan parte ez hartzea ez denean oinarritzen erabaki tekniko batean, ezpada" ezintasun juridiko" batean, hain zuzen, kirolari profesionalari eragozten zaiolako parte hartzea ahalbidetzen dion egoera juridikoa baliatzea, hots, federazio lizentziaren izapideak egitea eta lizentzia hori indarrean izatea, orduan enpresaburuaren ez egite horrek kirolari profesionalari eragozten dio bere lanbidea normaltasunez gauzatzeko eskubidea egikaritzea".
|
|
|
Modu
horretara, proportzionaltasuna izan dadin, beharrezkoa da langileak eta, hala denean, horien ordezkariak, bideokamerak jarri aurretik, gauzatuko den zaintzaren edo kontrolaren izaeraz eta norainokoaz argiro informatzea. Baina badira kontuan hartu beharreko bestelako irizpideak ere, hala nola, hartuko diren irudi eta soinuek langilearen intimitatea ahalik gutxien murriztea, horretarako irudi eta soinu horiek hartzeko denbora eta esparruak behar bezala mugatuz, bai eta, gerogarrenean, horiek ikusi edo entzungo dituzten pertsonak ere; enpresaburuak arrazoi legitimoak alegatzea bideozaintza eta horren norainokoa justifikatzeko; enpresaburuak justifikatzea beraren helburua lortzeko hain inbaditzailea ez den beste biderik ez dagoela; eta hartu diren irudi edota soinuak zein izan eta horiek bat etortzea enpresaburuak erdietsi nahi dituen helburuekin.
|
|
Bestela esanda, gerta daiteke helburua izatea bihar etziko langileak prestatze aldera nolabaiteko" harrobia" eratzea.
|
Modu
horretara, lan merkatura bildu aurretik praktikak eskaintzen dira. Horretarako, hezkuntza lankidetzako bekak tresna egokia izan daitezke.
|
|
|
Modu
berean, hitzarmen edo akordio kolektiboek arau ditzakete aurrez aurreko gutxieneko lanaldia distantziara egindako lanean; enpresako lokaletan lan egitera itzultzeko aukera nola egikaritu; 10/ 2021 Legean bertan ezarritako ehuneko edo erreferentzia aldia baino txikiagoak, distantziara egindako lana" erregulartzat" jo ahal izateko; heziketarako kontratuetan aurrez aurreko lanaren ehunekoa...
|
|
(b)
|
Modu
egokian bete behar du berari dagokion jarduera, enpresa batzuekin izan dezakeen elkarlehia desleiala saihestuz eta bere enpresaren entzute galtzea eta enpresaburuaren interesen aurkako edozein jarduera saihestuz.
|
|
|
Modu
horretara, kontuan hartzen badira, bateko, uztailaren 22ko 658/ 2001 Errege Dekretua, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorra onestekoa (EAEO) eta, besteko, urriaren 30eko 34/ 2006 Legea, abokatuaren eta auzitegietako prokuradorearen lanbideetan aritzeari buruzkoa, ondorioztatu behar da 2011ko urriaren 31tik aurrera abokatu izaera izango dutela zuzenbideko gradu titulua izateaz gain, hurrengo ...
|
|
|
Modu
berean, debekatuta dago, alokairuari dagokionez, kontratu modalitatearen araberako bereizkeria (ikusi Konstituzio Auzitegiaren doktrinatik, besteak beste uztailaren 22ko 136/ 1987 KAE eta maiatzaren 31ko 177/ 1993 KAE, bai eta Kontseiluaren 1999ko ekainaren 28ko 1999/ 70/ EE Zuzentaraua, CES, UNICE eta CEEP erakundeen arteko esparru akordioari buruzkoa, aldi baterako lanaren gainean).
|
|
Praktika horien xedea da ikasleei ahalbidetzea prestakuntza akademikoan eskuratutako jakitateak aplikatzea eta osatzea.
|
Modu
horretara, ikasleek gaitasunak eskuratuko dituzte, prestatuko dituztenak lanbide jarduerak gauzatzeko, lagungarri izango zaizkienak enplegua lortzeko eta euren ekintzaile gaitasuna sustatuko dutenak. Praktika horiek gauza daitezke unibertsitatean bertan nahiz erakunde laguntzaileetan, hala nola, enpresetan, erakundeetan eta antolakunde publiko edo pribatuetan, estatuan nahiz nazioarte mailan.
|
|
Printzipioz, beka eta lan kontratua bereizteko nahiko litzateke gauzatutako jardueraren xedea frogatzearekin; edo, nahiago bada, harreman juridikoetako alderdiak kontuan hartuta, nahiko litzateke zehaztearekin zein alderdik eskuratzen duen onura nagusia.
|
Modu
horretara, beka zilegia izan dadin, beharrezkoa da harreman juridikoen xede nagusia prestakuntza izatea eta onura nagusia bekadunak eskuratzea. Aitzitik, jardueraren helburu bakarra ekoiztea baldin bada —nahiz eta jarduera horretan prestakuntza izaerako osagaiak izan, praktikaldiko lan kontratuetan gertatu antzera—, eta, horren ondorioz, onura, gehienbat, beka ematen duen erakundeak eskuratzen baldin badu, lan kontratua izango da.
|
|
|
Modu
pertsonalean eta zuzenean: autonomoak bere jarduera modu pertsonalean gauzatu behar du, hau da, bere lan eta esfortzuarekin parte hartuz.
|
|
|
Modu
horretara, LELTBk araututako esparrutik baztertzen dira:
|
|
|
Modu
berean, negoziazio kolektiboaren bidez, kasuan kasuko esparruan, informazioeta jarraipen prozedurak arautu ahal izango dira, kaleratze objektiboei dagokienez.
|
|
Plan horretan zehaztuko da lanbide praktikaren edukia.
|
Modu
berean, enpresaburuak tutore bat izendatuko du, planari jarraipena egiteko eta kontratuaren objektua behar bezala betetzeko prestakuntza edo esperientzia egokia izan behar duena.
|
|
(c) Kontratuak, idatziz egin denak LELTBren 8 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, nahitaez jaso behar du banakako prestakuntza planaren testua, non zehaztuko diren praktiken edo prestakuntzaren edukia eta tutoretzaren jarduerak horren helburuak betetze aldera.
|
Modu
berean, kontratuak jasoko du lanagintaritzek edo lanbide heziketako nahiz unibertsitateetako hezkuntza agintaritzek enpresekin egiten dituzten lankidetza hitzarmenen testua.
|
|
O 1 912ko uztailaren 11ko Legea, tailerretan eta fabriketan emakumeen gaueko industria lana debekatzekoa.
|
Modu
horretara, gutxienez, etengabeko hamaika orduko atsedenaldia ezarri zen. Gainera, atsedenaldi horretara nahitaez bildu behar zen gaueko bederatzietatik goizeko bostak arteko denbora tartea.
|
|
O 1919tik aurrera edozenbat arauk egin zuen komite parekideak sortzearen alde.
|
Modu
horretara konponbide korporatibistaren aldeko apustua egiten zen, hala lan baldintzak arautzeari dagokionez, nola horien inguruan sortutako gatazkak konpontzeari dagokionez ere. Gehienbat, komite parekideek eskumenak bereganatu zituzten banakako gatazkei nahiz gatazka kolektiboei begira.
|
|
Horrek estatua deszentralizatzea eragin zuen (11 eta 12 artikuluak).
|
Modu
horretara, estatu zentralaren eta erregio autonomoen arteko eskumen banaketan, Espainiako estatuari eratxiki zitzaizkion eskumenak gizarte legegintzari eta aseguru orokorren eta gizarte aseguruen araubideari zegokienez, kalterik egin gabe erregio autonomoek gai horiek betearazteko izan zezaketen eskumenari. Hala ere, gizarte legeak betearazi aurretik, Errepublikako Gobernuak ikuskatu behar zuen betearazpena, lege horiek eta gai hori ukitzen zituzten nazioarteko tratatuak oso osoan betetzen zirela bermatzeko (15 artikulua).
|
|
|
Modu
horretara, lan zuzenbidearen ezaugarriak lan kontratuan ageri dira; izan ere, arlo horretako gainerako mekanismo juridikoek ere, harreman desberdinen bidez gauzatzen direnek (adib. prestatze harremanek, alokairu harremanek, aldarazpen harremanek, etete harremanek, azkentze harremanek), lan kontratua dute oinarri. Bestela esanda, lan kontratua da lan zuzenbidearen abiapuntu.
|
|
Esangura horretan, lan arloko antolamendu juridikoak neurri batzuk hartu ditu langileak alokairua benetan jasoko duela bermatzeko.
|
Modu
horretara, enpresaburuak langileari alokairuak ordaindu dizkio egindako lanarengatik, izandako emaitza ekonomikoak gorabehera: lanbide arteko gutxieneko alokairua zehazten da; lanbide arteko gutxieneko alokairua enbargaezina da; alokairuak likidatu eta ordaintzeko betekizunak daude; alokairua kreditu pribilegiatua da; Alokairuak Bermatzeko Funtsa dago, enpresaburuaren kaudimen gabezia egoeretan langilea babesteko (LELTBren 27, 29, 32 eta 33 artikuluak).
|
|
(a) Lan zuzenbideari buruzko eskuliburu orokorrak irakurtzea.
|
Modu
horretara, aztertu beharreko gaiaren edo interesgarritzat jotako gaiaren inguruko ideia orokorrak eskuratu ahal izango dira, bai eta bibliografianahiz jurisprudentzia erreferentzia berriak ere.
|
|
erakunde horren bidez pertsona aske bat hirugarren baten jabetzapeko lurrari atxikitzen zitzaion.
|
Modu
horretara, lur hori landu zezakeen eta bertan bizi zitekeen, gehienetan, bizitza osoan, edo denbora luzez, jabeak kanporatzeko beldurrik gabe. Edonola ere, kolono horrek jabeari kanon bat ordaindu behar zion, dirutan edo ustaren zati jakin bat emanez.
|
|
Egoera berri horretarako iraganbidean, erregeek ere zentsu erregimena baliatu zuten lur erkideak hiribilduetako biztanleen esku uzteko.
|
Modu
horretara, hiribilduetako biztanleek lur erkide horiek administra zitzaketen euren interesen arabera (adib. egurra egiteko, otea lortzeko, bazkarako). Monasterio askok ere zentsu erregimena baliatu zuten subjektu partikularrei finkak uzteko.
|
|
|
Modu
horretara, industria iraultzaren ondorioak hurrengoak izan ziren XIX. mendean zehar: (a) makinen erabilera orokortu zen; makina horiek erabiltzeko gero eta zailagoak ziren eta gero eta indar arriskutsuagoek mugitzen zituzten, batez ere, esperimentazioa eta bat bateko hobekuntza saiakerak nagusi ziren hasierako garaian; (b) lan istripuen kopurua areagotu zen, hildako eta elbarri ugari eraginez; gainera, ezbehar horiek makinak erabiltzeagatik sortzen ziren; (c) nabarmena zen ekoizpen bideen titulartasunaren eta horiekin egindako lanaren arteko bereizketa:
|
|
|
Modu
honetara, Zuzenbidea euskalduntzeko bidean, lan zuzenbideari begira aurretik emandako urratsek badute jarraipena. Bestela esanda, itzulpenetik sormen lanerako jauzia eman arren ere, beharrezkoa da sortutakoa, hala behar denean, berrikusi eta eguneratzea, eta, hain zuzen, horretara dator eskuliburu hau.
|
|
(b) Taldea oso osoan enpresa bat dela ulertzea.
|
Modu
horretan, enpresaburutzat hartuko dira taldeko enpresa guztien titular guztiak, taldeko enpresen edozein langileri begira (enpresek autonomia galtzen dute).
|
|
Baina 2013ko maiatzaren 27ko (78/ 2012 errek. zk.) 4 Salako AGE eta gero, badirudi enpresa taldeen inguruko kontzeptu bakarraren alde egin dela.
|
Modu
horretara, gainditu nahi da lan zuzenbidearen ondoreetarako eta merkataritzako zuzenbidearen ondoreetarako enpresa taldearen esanahia desberdina delako ustea. Bada, ulertzen da" enpresa taldearen" kontzeptu bera baliagarri dela —eta izan behar dela— antolamendu juridikoaren adar desberdinetan (merkataritza, finantza, lan zuzenbidean), nahiz eta, batzuetan, halakoetan, ondorio desberdinak izan, aparteko inguruabar batzuk direla bide; hain justu ere, lanzuzenbidearen esparruan baliteke" taldea" osatzen duten enpresek erantzukizun solidarioa izatea, talde horretan aparteko inguruabarrak izateagatik (8 Z.O.).
|
|
|
Modu
horretara," lan arloko enpresa taldeen"" aparteko osagaiak" berregituratzearen ondorioz, baterako zuzendaritza (abusuzkoa denean izan ezik) eta kanpora begira enpresa taldearen itxura sortzea jadanik ez dira aparteko osagaiak, hots, enpresa taldeko enpresen artean erantzukizun solidarioa eragiten dutenak. Bestela esanda, bi ezaugarri horiek enpresa taldeei datxekien osagai bihurtu dira, eta taldearen izateari oso osoan lotzen zaizkio.
|
|
(a)
|
Modu
materialean enpresa nagusiaren ekoizpen ziklora biltzen diren egitekoak, halakoek enpresak gauzatu ohi dituen jardueren izaera bera dutelako (esaterako, eraikuntzaren eta iturgintzaren edo igeltserotzaren arteko lotura).
|
|
Horrela, enpresaburu nagusiak ziurtatu behar duen moduan bere laguntzaileek zehatz betetzen dituztela Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, berarekin elkarlanean diharduten enpresei ere galdatzen zaie GSDNri elkarlan horren berri ematea.
|
Modu
horretara, Gizarte Segurantzaren Administrazioak iturri desberdinetatik jasotzen du informazio bera, bere helburuak bete ditzan (SEMPERE NAVARRO).
|
|
|
Modu
horretara, enpresa kontrataria itxurazko enpresa bat edo lan eskua trafikatzeko enpresa bat dela frogatzeko, langileak epaiketan LELTBren 43.2 artikuluan jasotako zantzuetakoren bat frogatu du. Honako hauek dira zantzu horiek:
|
|
© Adibideak: Etengabeko Prestakuntzarako Akordio Nazionalak; Lan Gatazkak
|
Modu
Autonomoan Konpontzeko Akordioa (ASAC VI, eta beraren indarraldia luzatzeko aukerarekin); Laneko Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide Arteko Akordioa (PRECO III// GEP III).
|
|
|
Modu
berean, lan zuzenbidearen esparruan, Kode Zibilaren 1.6 artikuluari ñabardurak egin behar zaizkio, hurrengo arrazoiak direla-eta:
|
|
Nolanahi ere, autonomia erkidegoei estatuko legeria betearazteko ahalmena eratxiki zaie bakarrik.
|
Modu
horretara, betearazte egintza eta arauetara biltzen dira antolaketaedo administrazio edukiko ad intra erregelamendu arauak. Bada, autonomia erkidegoek antolaketa erregelamenduak onets ditzakete, hau da, euren organo betearazleak sortu eta arautzekoak (azken finean, erregelamendu horiek arautzen dituzte autonomia erkidegoetako lan administrazioaren eraketa, antolaketa eta jardunbidea).
|
|
Halakoen artean nabarmendu behar dira hitzarmen kolektiboak, sindikatuen nahiz enpresaburuen elkarteen eta kooperatiben eta lan sozietateen estatutuak erregistratzeko jarduerak.
|
Modu
berean, enpresek, sindikatuek eta langileek Lan Administrazioaren erregistro publikoetara jo dute, eurentzat interesgarria izan daitekeen informazioa eskatzeko.
|
|
Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileek kidego nagusia osatzen dute; laneko ikuskatzaileordeek, ordea, lehenengoentzako babeseta laguntza eginkizunak gauzatzen dituzte, batez ere.
|
Modu
horretara, jardunbideari dagokionez, ikuskatzaileordeek ikuskatzaile batek zuzendutako taldeetan jarduten dute beti. Eta Lan Ikuskatzailetzari eratxikitako ikuskatze eginkizun gehienak gauzatzeko ahalmena badute ere (ikusi (23/ 2015 Legearen 14 artikulua), eginkizun garrantzitsuenak ikuskatzaileen esku daude (prestazioen gaineko errekarguak, lanak geldiaraztea...) (ikusi 23/ 2015 Legearen 22 artikulua).
|
|
Legeei eta erregelamenduei dagokienez, gomendatzen da Estatuko Aldizkari Ofizialaren web orrialdea ikustea (www.boe.es).
|
Modu
horretara, arau guztiak kontsultatu ahal izango dira. Horretarako," Legeria" atalean sartu behar da, eta hurrengo urratsak jarraitu behar dira:
|
|
Txostenen mekanismoarekin alderatuta, aukerazko mekanismoa da hori, estatu alderdi bakoitzak berau onartu behar baitu aplikagarri izateko.
|
Modu
horretara, mekanismo hori onartu nahi duten estatuek bi bide dituzte horri begira behartuta geratzeko: aipatu Protokolo gehigarria sina dezakete edo Europako Kontseiluko Idazkari Nagusiari jakinarazpena egin diezaiokete, adieraziz Gutunari begira euren gain zein betebehar hartu eta betebeharrok aipatu Protokolo gehigarriko prozeduraren arabera gainbegiratzea onartzen dela.
|
|
Hau horrela, autonomia ez da subiranotasuna —eta botere horrek ere mugak ditu— eta autonomiadun lurralde erakunde bakoitzak osotasunaren zati denez, autonomiaren printzipioa ezin da inolaz ere batasunaren printzipioarekin aurkaratu. Are gehiago, horren — batasunaren printzipioaren— barnean bere benetako esanahia hartu egiten du —autonomiaren printzipioak—, Konstituzioaren 2 artikuluak adierazten duen bezala" 65
|
Modu
honetara argi aipatzen da lurralde antolaketa guztia batasunaren printzipioan oinarritu egiten dela eta autonomia batasun horren barruan ulertu behar dela.
|
|
|
Modu
horretara ulertzen badugu, koordinazioa muga bat da toki erakundeen berezko eskumenak egikaritzeko orduan. Azkenean, administrazio publiko bakarra egotea, autonomiaren aldarrikapena eta deszentralizazioa sistema koherente baten barruan gauzatu behar da.
|
|
Hori horrela, toki autonomia legearen mende geratzen da eta, toki erakundeek Legea egiteko eskumenik ez dutenez, beste lurralde erakundeen mende geratzen dira.
|
Modu
horretara, gogora ekarri behar dugu berriro ere KAren 4/ 1981 Epaiaren 3 oinarri juridikoa, bakoitzak berezkoak dituen interesak kudeatzeko duen boterea antolamendu juridikoaren mende geratzen zela adierazten zuenean.
|
|
Kontuan izan behar dugu, beraz, 1945etik aurrerako toki erakundeen inguruko arau guztietan zaintza modu naturalean ulertzen zela.
|
Modu
honetan ulerturik, argi dago Estatuak esku hartzeko edo zaintzarako tresna ezberdinak zituela. Horrela, BOCANEGRA SIERRAk adierazten duen moduan, zaintza sistema edo tresna ezberdinak honako modu hauetan sailkatu daitezke:
|
|
Legezkotasunaren gaineko kontrola eta ez modu orokorrean, baizik eta momentuan hartutako erabakien gaineko kontrola.
|
Modu
horretara TAOLak V. tituluko III. kapituluan ebazpenen eta akordioen gaineko inpugnazioen inguruko arauketa ezartzen dute.
|
|
2 Goragoxe aipaturiko erabakiak betetzeko, Erkidego Autonomoen agintari guztiei behar diren azalpenak emango dizkie Gobernuak" 215 Artikulu horren arabera, autonomia erkidego batek Estatuaren ongitasunaren aurka erabakirik hartuz gero, Estatuko gobernuari ahalmena ematen zaio autonomia erkidegoaren lehendakariari egoera zuzentzeko hartu behar dituen erabakiak azaltzeko.
|
Modu
honetara, antolamendu juridikoaren gainetik Estatuaren ongizatea kolokan jarriz gero, gobernu zentralari esku hartzeko aukera ematen zaio.
|
|
Leialtasuna deszentralizatutako antolaketa politikoaren itsasgarria da.
|
Modu
honen lurraldea markatzen duen muga irudikatzen du eta, muga hori gaindituz gero, ez da arraroa nahasmenaren edo zentzugabekeriaren itzalean sartzea".
|
|
Udal aurrekontuaren likidazioaren inguruko informazioa ere udalez gaineko Ogasun Ordezkaritzari informatu behar zitzaion.
|
Modu
horretara sistema guztia kontrolpean geldituko litzateke. Kuriosoa da 1952ko Toki ogasuneko Erregelamenduarekin batera kontabilitate insktrukzioa ere onestea.
|
|
baliabide nahiko lortzea gobernu maila ezberdinek dituzten eskumen eta beharrizanak asetzeko.
|
Modu
horretara zehazten da diru sarreren eta gastuen arteko lotura. Ildo horretatik, MARIN BARNUEVO FABOk horrela adierazten du:
|
|
Baina aurrekontu egonkortasunaren legeria honetan jasotzen diren printzipio hauek guztiek aurrekontu jardueran garrantzia duten beste printzipio guztiekin batera jardun behar dute.
|
Modu
honetara adierazten dute CARBAJO DOMINGOk eta VEGA FELGUEROSOk: " Printzipio horiek aurrekontu diziplinaren jada tradizionalak diren printzipioak lotzera datoz, hala nola, tipifikazio askotarikoaren arabera, oreka, urterokoa, neutraltasuna, batasuna, espezialitatea eta unibertsaltasuna" 496.
|
|
Defizit, zor publiko eta merkataritza zorraren berankortasuna mugen barruan gaur egungo eta etorkizuneko gastu konpromisoak finantzatzeko gaitasuna da.
|
Modu
berean ulertu behar dugu merkataritza zorraren jasangarritasuna dagoela hornitzaileei ordaintzeko bataz besteko epeak berankortasun arauetan agertzen den gehieneko epea gainditzen ez duenean. Printzipio hau betetzeko, lan handia egingo du TOLTBren 48bis artikuluak ezartzen duen finantza zuhurtasunaren printzipioak, hori izango baita finantza eragiketetan aplikatu ahal izango dena. c) Urte aniztasunaren printzipioa (5 art.)
|
|
Horretarako, Ministerioak urriaren 1eko HAP/ 2105/ 2012 Agindua onetsi zuen.
|
Modu
horretara informazioa emateak TOLTBren 169.4 artikuluan zehaztutako betebeharra gainditu egiten du, aurrekontuaren kopiarekin batera aurrekontu egonkortasunaren inguruko informazioa ere eman behar delako. Geroago alderatuko dugu TOLTBren informazio ematea eta AEFJLOren gardentasun printzipioa, baina adibide moduan honakoa aipatu daiteke:
|
|
3 Toki erakundeek bigarren pausuan lortutako gastu ez finantzarioei gastu arauak berezkoak dituen doikuntzak egin dizkiote eta gastu horiei aurrekontu finkapenaren doikuntzak (toki erakundeen mendeko erakundeak ere kontuan sartu behar dira) eta EBtik edota beste Administrazio Publikoetatik datozen izaera finalista duten finantzatutako gastuak kenduko dira.
|
Modu
horretara, gastu konputagarria kalkulatu dugu eta hori doitzeko diru bilketan egondako jarraikako gehikuntzak edo murriztapenak aplikatuko dira.
|
|
Informazio guztia eskuragarri jartzea administrazio publiko eta Ogasun Ministerioari dagokio eta eskuragarri jarriko dute informazioa Estatuak eta Europar Batasunak zehazten duen maiztasunarekin.
|
Modu
honetan, betebehar hori ganoraz gauzatu ahal izateko, beste Administrazio publiko guztiek (AEFJLOren 2 artikuluko erakunde publikoek) honako betebeharra edukiko dute: Administrazio publiko eta Ogasun Ministerioak eskuragarri jarri behar duen informazio hura ematea.
|
|
Dena den, hasieran esan dugun bezala, legeak berak, neurri zuzentzaileen zuzeneko aplikazio gogorra egin aurretik, AEFJLOren 19 artikuluan falta den informazioa eskatzeko aukera zehazten du.
|
Modu
honetara, AEFJLOk arriskuan oinarritzen den alerta goiztiarreko mekanismoa eratzen du. Gobernuak informazioa jasota duelarik edo jaso barik duelarik arau fiskalen ez betetzea gertatzeko arriskuaren zantzua izanik, arriskuaren inguruko ohartarazpena egingo dio Administrazio arduradunari, aurretik horri entzun eta gero.
|
|
Neurri zuzentzaileak dira Administrazio bakoitzak aurrekontu egonkortasunaren helburuak ez betetzeagatik bere erantzukizunpean hartu beharreko neurriak.
|
Modu
honetara, toki erakundeak, ez betetzeaz konturatzean bere ardurapean egoera zuzentzeko eta ez betetzea saihesteko neurriak hartzeko betebeharra du. Neurri horiek AEFJLOren IV. Kapituluko 2 atalean zehazten dira eta horien inguruan honako bi ezaugarriak aurreratu daitezke: Neurri zuzentzaileen mekanismoa martxan jarriko da arau fiskalen bat betetzen ez denean. Neurri zuzentzaileak Administrazio urratsaileak hartuko ditu, nahiz eta hartutako neurriak ikuskatuak izan.
|
|
Autore batzuen artean, SERRANO ORTEGA barne, EFP egin da aurreko ekitaldia ixterakoan arau fiskalak betetzen ez direnean, eta horrela indarreko ekitaldian eta hurrengoan arau fiskalen bidera bueltatzeko neurriak hartuko lirateke531
|
Modu
eskematiko batean esateko, n ekitaldi ekonomikoan n ekitaldia likidatzean arau fiskalak apurtzen badira n ekitaldian onartuko da EFP n eta n+ 1 ekitaldietan arau fiskalen bidera bueltatzeko. Iritzi horrek logika guztia dauka, ekitaldiko benetako emaitzak ekitaldia likidatutakoan ateratzen direlako eta beste guztia aurreikuspenez josita dagoela ulertu daitekeelako.
|
|
Horien artean aurrekontu jardueren inguruko kontrolak eta tributuen ezarpen eta xedapenen ingurukoak.
|
Modu
horretara Ekonomia Itunak 45.2 artikuluan ezarritako finantza zaintza ere bertan behera gelditu zen563 FANLO LORASen ustetan 40/ 1981 Legeak EKren aurreko legeria EKk aldarrikatutako toki autonomiari egokitzeko sortu zen: " Horrela, toki araubideari buruzko lege erreforma edo neurri batzuekin lotzen da; izan ere, araubide hori 1978ko Konstituzioak toki autonomiaz egiten duen aitorpenera egokitzen saiatu dira.
|
|
Aurrekariak kontuan izanik argi dago LHLak bakarrik mantentzen zituela indarrean hitzartutako tributuen gaineko diru sarreren parte hartzean egin beharreko kontrola.
|
Modu
horretara Euskadiko legegileak Foru Aldundiek udal finantzazioan duten partaidetza aitortu zuen. ENdemaño Arosteguiri jarraituz565 aldarrikapen horrek bi norabide ditu: Alde batetik, Foru Aldundiek EAEko toki erakundeen gutxieneko autonomia maila bat bermatzeko betebeharra izango dute.
|
|
Udala aipatzea agian zuzenago izango litzateke Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/ 2016 Legeak berak (hemendik aurrera, ETEL) 2 artikuluan toki erakundeen zerrenda egin ostean, toki erakundeen artean udala arautzen duelako gehien bat eta beste toki erakundeak horien baldintzapean geratuko direlako.
|
Modu
horretan, EAEko udala, EKak aitortzen duen lurralde historikoetako forutasunaren ondorioz, lurralde erkidegoko udalekin konparaturik izaera ezberdina izango dute, TAOLtik haratzago doan izaera. ETELren bigarren zioen azalpenean honi erreferentzia egiten zaio, foru udala aipatuz eta horien goraipatzea eginez:
|
|
Artikuluaren arabera, TOL nazio lurralde osoan aplikagarria izango da, EAEko eta Nafarroako luralde historikoen foruzko finantza araubideei kalterik egin gabe.
|
Modu
horretan, foruzko finantza araubideen babesa jasotzen da271.
|
|
Legearen 115.3 artikuluan zorpetzeari, aurrekontu jarduerari eta kontabilitateari buruzko araubidea lurralde historikoei aitortzen zaie eta horrekin batera finantza zaintza ahalmenak ere.
|
Modu
horretan, Ekonomia Itunaren arauketa tributu jardueraz gain udalen finantza jarduera osoari dagokiola berresten da.
|