Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Sanatorioren batera joatea izango zen niretzako konponbidea, baina sanatoriora ez zen edozein joaten, beteta egoten zirelako. Osabaren etxera egiten zizkidan bisitetan konturatuko zen sendagilea, han ez nindutela oso gogoko, ez nindutela trapu zahar bat baino gehiago zaintzen. Inork inguruan nahi ez duen krakadunaren moduan nindukaten traste zaharrak gordetzen zituzten gela itsu batean, beste traste zahar bat gehiago, etxean edukitzeko baino jaurtitzeko hobea nintzena.
‎–galdetu nion Lauaxetari, gazteak agurtu eta berriro ere Ezkurrako mendaterantz jaisten ari ginela. Burlaizez egin nion galdera, ziur bainintzen gazte haien jokabidea ez zuela oso gustukoa.
‎Eguraldi harekin onena Goizuetara jaistea genuela zioen Lauaxetak, baina nik aurrera jarraitzea erabaki nuen. Elamatik barrena Artikutza ez genuela oso urruti esan nion, eta atertzen ez bazuen han gelditu ahal izango ginela.
‎Belkoain mendia igo nuen aurrena, eta Andazarrateko mendaterantz jo nuen gero handik. Ez ziren munduko parajerik ikusgarri eta miragarrienak, baina ezagunak eta maiteak nituen oso. " Eguraldia beti eta berez da ederra", nuen irakurria nonbait, ez nekien non," eta gisa berean beti eta berez da ederra planeta osoko paraje oro ere han inoiz ezer sentitu duen inor bizi deino." Guztizko gogaide ninduen hori idatzi zuenak.
‎Kezka erlijioso handirik ere ez zuen une hartan. Hil zenez geroztik ez zuen Lauaxetak Jaungoikoaren existentziaren frogarik izan, ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso osorik denbora tarte zehazgabe hura; baina ez zuen inongo frogaren beharrik bizirik zelarik hain kartsuki sinesten zuena berpiztu ondoren ere sinesten jarraitzeko.
‎" mantenimendukoak responsabilizatu nahi gaitiztek orain, gertatu denaz; eta Leo, gure jefea, ez zakiat non deabru sartu den... Hi berriz, arropak ez dituk oso bustiak, nora sartu haiz?". " Goian bizi den emakume horren etxean, hain zuzen arropak pixka bat lehortu bitartean...".
‎June ezti eztia jaiki, fregaderaraino joan, han zeozer egin, gero amaren ondoan jarri zen, lekak zatikatzeari ekinez. Etxekoandreak ez zuen oso kara onik egiten; alde batera, aurpegia zimeldu eta ilundu zitzaion: petraldurik, abereturik, oraintxe bere ama zaharra bezalaxe zurrunduta zegoen; beste alde batera berriz, Xanekin muturtuta, etsaituta zegoela zirudien:
2001
‎Ez zuen oso itxura txukunik. Larruzko zamarra jantzia zuen, bi eguneko bizarra eta fular antzeko bat lepoaren jiran bilduta.
‎Behin bukatuta zerbait kontatzeko erregutu zidan. Larrua jo ondorengo hitz parrastada horiek ez ditut oso gustuko. Loreen kasua kontatzeari ekin nion beste deus interesgarriagorik ez nuelako kontatzeko.
‎– Amaiak neskak dizkik nahiago, tira, hobeto esanda, neskak bakarrik dizkik gustuko. Hor konpon bakoitza bere joerekin; baina Peter sentibera duk oso. Ez dik ulertuko.
2005
‎Harrigarria duk gizona. Naturala duk oso. Elizondon dik jauregi moduko bat, indiano batek duela berrehun urte eraikitakoa.
2006
‎Oporraldi haietako azken eguna genuen, eta bertakoek Maitasuna deitzen zioten mendia igotzeko baliatu nahi izan nuen nik egun hura. Lolak ez zuen oso gogoko izan nire asmoa, ez baitzen oso mendizalea, baina aise etsi zuen esan nionean mendiak bost kilometroko igoera leuna baino ez zuela eskatzen.
2007
‎Bueno, egia esan orain aukera duzu: duela gutxi arte nire alboko pisuan alargun bat bizi zen, baina orain hutsik dago, eta uste dut oso txukun utzi duela. Tira, etxe osoan gutxienez lau etxebizitzetan ez da inor bizi.
2011
‎Hasieratik erreparatu omen zion kutxaren barruko oihalari, geratzen ziren bere zati maskalduei, alegia. Baina horrek bakarrik ez zuen oso urrun eraman, ondorioren batera ezin eraman zuen konstatazio huts batera baino ez. Hilkutxaren beheko aldekoek (oinen aldekoek) beste kolore bat zuten, ilunago eta maiztuago zeuden.
‎Ez dut eman nahi idazle tormentatuaren antza, ez bainaiz idazlea, ez bainago tormentaturik. Esan nahi dudana oso bestelakoa da: nekeza egiten zaidala taxuzko zerbait jostea orri hauetan, taxuzko ezer egotekotan hemen.
‎– Eta beheko hau –nik ere erakuslea erabili nuen geure azpian zetzana seinalatzeko– ez omen zenuen oso adiskidea.
2012
‎Hiriguneak ez du oso urrun behar, jairen baten zarata iristen da honaino.
2013
‎Espainian daude espainiar guztiak egun, Espainiak ez du exiliorik. Berea dute oso orain inoiz apur bat gurea izan zen irudia. Eta menturaz utziko digute Bilbon erakuts dezagun aldi batez.
2015
‎Sartu direnean izandako inpresioa berretsi diete tabernariaren malkoek: gazteak ez duela oso espabilatua denik ematen.
2016
‎Edari biziak, emakumeak, xakea eta beste zenbait gauza gustatzen zaizkit. Txakurrek ez naute oso gogoko, baina ezagutzen dut ondo konpontzen naizen pare bat...
‎Txakurrek ez dute oso gogoko, baina pare batekin konpontzen da. .
‎Lehendakaria Caracasera iristear zela jakinik, beraien ekintza arriskutsuena burutu zuten. Letamendik ondo zekien enbaxadorearen txoferra eta atezaina pertsona bera zirela, eta Sangronizekin batera Roof Gardenera joateko ohitura zuela oso berandu arte. Txominek Billo’s Caracas Boysen emanaldi berezi batera gonbidatu zituen diplomatikoa eta txoferra.
2017
‎– Interneten eta liburuetan ikusi dudanez, hemen denetarik duzue oso espazio txikian. Pixka bat mugitzea nahikoa da paisaiaz erabat aldatzeko.
2018
‎– Baina garai horretan kokatzen da zure liburua ere. Uste dut oso ondo esplikatzen duzula bertan XX. mendearen hasiera. Horregatik eman nuen izena Historiako ikasketetan.
‎– Espainiako punkari buruz hitz egitera noala esaten badut, agian norbaitek ez du oso begi onez ikusiko, beraz, eta niri ere ez zaidanez espainiarra naizela esatea gustatzen, ba euskal punkari buruz hitz egingo dut. Euskal Herria, ez dakitenentzat, Espainia eta Frantziaren artean dagoen nazio bat da, Katalunia bezala.
‎Orduantxe, telefonoaren txirrina. Zalantza izpirik ez zuen Timothy zela, baina oraindik ez zuen oso garbi nola konpondu zezakeen arazoa, eta telefonoa hartzeak ez zion konfiantza handirik ematen. Azala gogortzen ari zitzaion pixkanaka.
2019
‎Oso mutila izan naiz, eta gainera kirolaria..., eta gero bat batean emakumea zara eta titiak hazten zaizkizu. Ez dut oso ongi oroitzen, baina agian interpretazioa egiten... arrotz sentitu nintzen eta urrunago nebengandik, eta beste mutilengandik; beste talde batean zaude, ez zaude hain nahastuta lehen bezala. Ni futbolean ibiltzen nintzen mutilekin, beste neska batzuekin ere bai; eta kolpetik ez...
‎Enekok, jakina, ez daki irakurtzen, baina batzuetan, besaulkian agonduta, dakienaren plantak egiten ditu; egunkaria buruz behera daukala sarri askotan. Ez du zaletasun askorik, baina badu oso maitea duen bat: paperak txiki txiki egitea; egunkariak batik bat.
‎LATA: Duela oso gutxi kadukatu naiz. Oraindik jateko moduan nago.
2020
‎(ARANTZAZU gelatik atera bezain pronto, KARMELEk telefonoa hartu eta grabatutako bideoa bidaltzen hasiko da. Garailearena izan nahi duen oso barre urduria botako du KARMELEk, luzea, eldarniotxoak jota lez.)
‎Gogoan dut gertatu zen gauean telefonoz deitu ninduzula, esanez Merlineri zeozer gertatu zitzaiola, eta ospitalean zegoela erre egin zuelako. Orain euskaraz ez dut oso ondo egiten, baina garai hartan are gutxiago, eta nik ulertu nuen erre egin zela, ez erre zuela. Bera enpresa utzi nahian zebilen antzerkira dedikatzeko, gau osoa pasatu nuen pentsatuz deskarga batek erre zuela elektrikari lana egin bitartean, eta operatzen egongo zirela kirofanoan.
‎ILEHORIA: Esaldi batzuekin gertatzen zait ez dudala oso argi nire testuak diren, edo inori gau batez entzun ostean lapurtutakoak. Agian tantra hori zurea da...
‎MERLINE: Nik ez dut oso argi hori. Gaur egun mezu asko teledirigituak dira, hutsak sonatzen dute, eta zeuk zeure buruari gauzak planteatzeko ariketa egin zenuen.
‎Barbara Reyz ari dira. Nik ez dut oso argi nor den Barbara Rey, baina jakin badakit famatu horietako bat dela, hori horietakoa.
‎Zoriontsu izateak, edo zoriontasun faltak, hil zuen istripuz Victor. Ez dut oso argi zein den ezberdintasuna, eta ez dakit axola duen.
‎Une hartako sentsazioa, ordea, bai. Ez dut oso argi zer den oroitzapena, zer imajinazioak osatutakoa, baina egongelan argi gutxi dagoela esango nuke. Akaso beraiek jarri zuten ilunetan, argi bereziren bat grabaziorako, baina nik horrela oroitzen dut:
‎Jendarte hau oso indibidualista da eta nik uste dut oso klasista dela, nik zorte handia izan dut, lagunen babes sare handia izan dudalako: arropa behar izan dudanean, edo kotxea hondatu zaidanean, dirurik ez dudanean...
‎Orduan, gaur, hori da zuei eskatu nahi dizuedana: ahalik eta gutxien parpadeatu, eta egin behar baduzue oso azkar izan dadila. Atxis egin behar baduzue ere saiatu begiak zabalik egiten.
2021
‎Plaza hegemoniko batean “demostratu behar hori” handiagoa da eta begirada gehiago daude zure esperoan. Umorezko konplizitate hori, nolanahi ere, gizonezkoek gizonezkoekin eraikitakoa izan da gehienbat duela oso gutxira arte. Hamaika aldiz entzun eta ikusi dugun umore motaren aurrean prestatuta gaude, azpian gordetzen dituen botere harremanak ikusezin egiteraino domestikatuak.
‎Lagun estimatu batek esan dit ez dudala oso argi dramaturgia berriak zer ote diren, eta nik arrapostu, konpentsazioan oso argi daukadala zer ez diren.
‎ikusleari egiptoar hieroglifikoak baino ulergarriagoak izango ziren testuak eskaintzeko. Testu horiek ikusita, uste dut oso lan erraza jarri niola neure buruari.
‎Eta ez dut ezagutzen. Harreman irekia dugu oso.
‎Tira, neska, nahikoa dugu nere gaineko matraka honekin; nahiago dut alkarrekin bageunde bezela segi, soldaduskako konturik gabe. Kartetan diozunez, ez duzu oso ongi pasatzen igandeetan, baina ez dut uste egi egia izango denik, ze zu ere dibertituko zara ahal den neurrian, ni bezela. Gustatzen ez zaidana da ni hemen nagoelako zuk ongi pasa ezin izatea.
‎Zoramena. Hurrengo ikasturterako bi gauza izan behar genituen oso kontuan, bi biak ziren ezinbestekoak eta bata besteari lotuta zeuden. Alde batetik, etxea eta, bestetik, umeentzako eskola.
‎Barkatu. Ez dut oso ondo ulertu harritu zen Ford. Rosika, zurea da ideia, zuk egin duzun lan handiarekin...
2022
‎Ea… Kontuz hausnarketak ahoz gora egitearekin… Zuek entzun duzue nik esandakoa, ezta? Kontua da nik ere entzun dudala eta… Klaro, esan dudanari kasu eginez ba akaso gizonak ere horrela espezie bezala, klase sozial bezala… ba ez ditut oso gustuko. Hala ere, nire sexualitatea askatasunean aukeratu dut.
‎Jarraian egindakoetan ere bertaratutakoengan zirrara moduko bat sortzen genuela jabetu ginen. Ez genuen oso ondo ulertzen zer gertatzen zen. Aparretan sentitzen ginen.
2023
‎Zure esperientzia entzunda, uste dut oso argi gelditzen dela zein garrantzitsua den aktoreak duintasunez tratatzea. Hain da delikatua, ezen, zu bezalako pertsona bat, nahiz eta bere bizitza antzerkirik gabe ez imajinatu, esperientzia negatiboek antzerkitik aldentzera eraman dezaketen.
‎Euren inkonpetentzia eta ezjakintasuna gure ofizioarekiko, horrek batez ere. Uste dut oso onak izan daitezkeela dirua banatzen, baina gero ez dakitela ezer gure ofizioaz. Zentzu horretan, frantses ereduarekin alderatuta okerragoa da, nahiz eta han ere kakak egon badauden; behintzat, han argi ikusten da kulturak beste leku bat daukala, Espainiako estatu egituran ez dago inondik inora horren arrastorik.
‎Halere, orokorrean, paralelismo hori ematen da. Nahiz eta gure proiektua beti zalantzan dagoen eta urtero demostratu behar dugun oso onak garela, eta haurrek oso ondo pasatu eta ikasten dutela, pedagogia aurrerakoiak dituzten ikastetxeak dira beti guganako konfiantza handiagoa izaten dutenak.
‎Txikitan edo gaztetan, etxean jasotako kristau fedea galtzen hasi nintzenean, behin pentsatu ninan neure artean: “Oso jende azkar eta jakintsua zegok Jainkoari fedea diona; baina baita sinesten ez duen oso jende azkar eta jakintsua ere”. Eta errauskailuaren kontuan antzeko zerbait gertatzen zaidan.
‎Irakurtzen ari nintzen liburua gau mahaian utzi eta komunera joan nintzen isilka. Handik ere ez nuen oso ondo aditzen esaten zuten guztia, baina, Donostia utzita, beste norabait joan behar genuela ulertu nuen behintzat.
‎Badirudi haurrek lau urteak bete arte ez dutela oso ongi bereizten zer den “lehen” eta zer “gero”… Politikariei berdin gertatzen zaie hauteskunde aldi bakoitzean. Kasualitatea da legegintzaldiek gurean lau urte irautea?
‎Lotsagarria zela horrelako lanak diruz laguntzea. Esan behar dut oso oso diru gutxirekin egin genuela proiektua eta inork ez zuela bere lanagatik kobratu. Ni Caja XXI Kutxa (edo tragediaren berpizkundea) sorkuntza bukatu eta Indiara joan nintzen kathakalia ikastera, beraz, jende puritanoaren kritika askorik ez zitzaidan iritsi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia