Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2015
‎Eta ez dakizuela kosta hori horrela dela ulertzea, batzuetan zuongan ikusi dudanez esan dizuedanean, eta hau santa handia izan nendila nahi zenuketelako da, eta zuzen zaudete: nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz; ezin dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik.
‎Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎Eta, horrela, nik, hau ulertu nuen?, edota. Jaunak esan zidan? berariaz diodanean, kezka handia ematen dit silaba bakar bat eransteak nahiz kentzeak; horrela, behin edo behin guztia gogoan ez dudanean, nirea balitz bezala esanda doa; gauza batzuk, izan ere, hala izango direlako; ona dena ez dut neure gauzatzat hartzen, badakidalako ez dela halakorik nigan, nik merezi izan gabe Jaunak eman didana baizik;, nik neuk esana, deritzot goi argiz emana ez denari.
‎20 Batzuetan nahigabeturik egoten naiz haren zerbitzuan hain denbora gutxi eta ezinbestean nik nahi nukeen baino gehiago eman behar nuelako neure gorputz hain ahul eta kaskarra zaintzen. Behin otoitzean ari nintzen eta lotarako ordua iritsi zen; ni min handiekin nengoen eta ohiko oka egitea zegokidan.
‎Hau ez zen behin bakarrik gertatu,, diodanez? askotan baizik; uste dut neure buruaren aurkako haserre biziak hartzen ninduela, une hartan benetan gorroto nuela neure burua. Baina jarraian nitaz ulertzen dena da, ez dudala gorroto, eta beharrezkotzat jotzen dudanari ez diodala uko egiten.
‎Hau ez zen behin bakarrik gertatu,, diodanez? askotan baizik; uste dut neure buruaren aurkako haserre biziak hartzen ninduela, une hartan benetan gorroto nuela neure burua. Baina jarraian nitaz ulertzen dena da, ez dudala gorroto, eta beharrezkotzat jotzen dudanari ez diodala uko egiten.
‎9 Hau eta beste gauza batzuk esatea gertatu zait, lehenik infernuan nuen tokia biguntzat joz, nik merezi nuenerako. Maitasuna, ordea, batzuetan bere onetik hain irtenda ibiltzen da, non ez baitut neure burua sentitzen, baina kexu hauek neure kontzientzia osoaz agertzen ditut, eta guztia eramaten du Jaunak. Goretsia izan bedi hain Errege ona!
‎10 Behin, pertsona batekin nengoela, esan zidan niri eta beste batzuei, ea oinutsen erara moja izateko ez ote ginen gauza izango; monasterio bat ere egin zitekeela. Ni, desira hauetan bero bero nenbilenez gero, horretaz hitz egiten hasi nintzen andre harekin, jadanik aipatua dudan neure lagun alargunarekin, hark nire desira bera baitzuen. Bera errenta emateko egitasmoa moldatzen hasi zen; orain ikusten dut ez zela bide ona hori eta asmoa gauzatzeko genuen gogoak eraman gintuela errentarena ona zela sinestera.
‎Agiraka serio egin ondoren, baina ez delituak eta Probintzialari askok esaten ziotenak merezi zuten bezain latz, nik ez nukeen neure burua zuritzerik nahi, hartara etsi etsian nindoalako; alderantziz, barkamena eskatu nion eta zigortu nintzala eta ez zedila nirekin gozakaitz egon.
‎1 Orain berriro etorri nahi dut neure bizitzara, utzi nuen lekura, egin behar nuen baino etenaldi luzeagoa egin baitut?, etortzekoa dena hobeki uler dadin. Liburu berria da hemendik aurrera, hau da, beste bizitza bat.
‎Ni, aldi hauetan emakumeen artean irudipen handiak eta deabruak sortu zituen engainuak gertatu zirenez gero, beldurtzen hasi nintzen, sentitzen nituen atsegin eta gozotasunak hain handiak izanik; askotan burutik kendu ezin nuela, bestalde, Jainkoa zelako ziurtasun handi handia nuen neugan, batez ere otoitzean ari nintzela, eta handik oso hobeturik eta sendotasun handiagoz irteten nintzela ikusten nuen. Baina pixka bat arreta galtzen nuenean, berriro beldurtzen nintzen eta pentsatzen nuen ea deabruak ez ote zuen nahi izango, ona zela pentsaraziz, adimena etenda uztea gogoetazko otoitza niri kentzeko eta Pasioan pentsa ez nezan ezta adimenaz baliatu ere, niri, ez nuen ulertzen eta, galerarik handiena iruditzen zitzaidana.
‎Aurrerantzean esango dudanaz ez diot baimenik ematen. Ezta ez dut nahi, norbaiti erakuts baliote, zein pertsonari gertatu zitzaion eta nork idatzi zuen esaterik ere; horregatik ez dut neure izenik jartzen ezta beste inorenik ere, baizik eta guztia albait egokien idatziko dut ezagut ez nazaten, eta horrela eskatzen dut Jainkoaren maitasunagatik. Aski dira hain pertsona jakintsu eta serioak gauza onen bat baimentzeko, Jaunak halakorik esateko grazia emango balit; hala bada, Harenaizango da eta ez nirea; izan ere, nik, letrarik eta bizitza onik gabe eta ezletradunek ez beste inork eskolatua izan gabe (idazteko agindua eman didatenek baitakite soilik idazten dudala, eta une honetan ez daude hemen) eta ia denbora lapurtzen, eta iruten aritzeko eragozpen zaidalako penaz, etxe txiro batean nagoelako eta egiteko askorekin?
‎–Orain berriro etorri nahi dut neure bizitzara, utzi nuen lekura, egin behar nuen baino etenaldi luzeagoa egin baitut?, etortzekoa dena hobeki uler dadin. Liburu berria da hemendik aurrera, hau da, beste bizitza bat?.
‎5 Ni neurekin hara eramango nituen mojak ekartzen hasi nintzen; zazpi izan ziren, andre hark nahiago zuelako gehiago izatea gutxiago izatea baino, eta korukoa ez den ahizpa bat, nire laguntzailea eta ni neu. Gure bila etorri zen pertsona bat horretarako ongi prestaturik, diligentzian, bi aita oinuts eraman behar nituela neurekin esan niolako; eta horrela, aita Nikolas Jesus Mariarena eraman nuen, perfekzio eta zuhurtasun handiko gizona, Genovako semea. Berrogei urte baino gehiago zituela hartu zuen abitua, nire ustez (orain behintzat baditu eta orain dela gutxi hartu zuen), baina epe laburrean hain aurrerakada handia eginik, badirudi gure Jaunak hautatu zuela jazarpenezko garai neketsu hauetan Ordenari lagun diezaion, asko egin baitu; izan ere, lagun zezaketen gainerakoetatik, batzuk erbesteratuak zeuden, beste batzuk kartzelatuak.
‎Gracián i] argi egitera niri argi diezadan, eta era berean Jesu Kristo gure Jaunak eman zidala hura; eta honekin belaunikatu nintzen eta neure bizi guztian hark esaten zidana egingo nuela hitzeman nuen, Jainkoaren eta nik obedientzia zor nien prelatuen aurka ez bazen. Jakinarazi nuen ez nuela neure burua behartzen gauza larrietan baizik, eskrupuluak saihestearren, esaterako, gauza bera behin eta berriro esanik, horretaz gehiago ez hitz egiteko esaten didanean edo nire atsegineko edota beraren atsegineko gauzak direnean, txikikeriak baitira, esana egin gabe utzi nahi ez direnak; neure hutsegite eta bekaturik ez diodala agertu gabe utziko, neuk dakidala, hau ere prelatuekin egiten dena ...
‎Ez dute ezer aurkitu Eskritura Santuarekin bat bat ez datorrenik. Honek bare bare egonarazten nau, baina badakit, Jainkoak bide honetatik eraman nazan bitartean, ez dudala neure buruaz ezertan fidatzerik, eta horrela egin dut beti, biziki sentitzen dudan arren.
‎Oi Jesus, zenbat aldetatik dizudan zor eta zein gutxi zerbitzatzen zaitudan! Ez dago niretzat poz handiagorik hain maite ditudan neure senideak hoberena nahi izateko argia izatea baino. Ez al nien esaten nik uzteko gure Jaunari, Hark baitu haien ardura?
‎Azken batean, berorrek segurtasun handiagorako hoberena deritzanetik eta nik berorri zerbitza diezaiokedanetik ez naiz irtengo. Pena dut neure borondatea hurragotik agertzeko lekuan ez izateaz. Frantziska Ramírez anderearen otoitzen mende jartzen dut neure burua.
‎Esan biezaio? era batera edo bestera saiatuko naiz irten dadin, baina ezin dut neure burua horretara jarri, eta mende egotea ez da borondatez gertatzen, Jainkoaren borondatea egiten dela ulertuz baizik, esan diodanez.
‎Izan ere, zentzugabeko gauza iruditu zitzaidan, hara joatea beraiengandik irten bazen ere, eta ez joatea eta mojak hala uztea, hainbeste sufritu ondoren, oso gaizki iruditu arren. Hala ere ez dut neure burua zurituko, inora ez doala ikusi arren, eta uste dut Jaunak bilatuko duela bideren bat arima hauen erremediorako. Benetan erruki ditut oso nahigabeturik daudelako, idazkitxo hauetan ikusiko duenez.
‎2 Lehenengoari dagokionez, Haren Maiestateak badaki, eta egiak argi egingo du? ez dudala inoiz desira izan halakorik, are gutxiago harekin horretan saiatu!, eta nik horrelako zerbaiten berri izan nuenean, eta ez nuen jakin beraren gutun baten bidez?, halako egonezina eman zidan eta hain pena handia, non ez baitzidan batere onik egin orduan nuen neure osasun egoera kaskarrean. Eta hau orain dela gutxi izan da, eta uste dudanez, berorren aitatasunak baino hainbat geroago jakingo nuen.
‎Jainkoaren erruki handia izan da hain lagun ona eta hain denbora motzean aurkitzea, bihurria izaten goiz hasita sufrimenduak izango baikenituen. Honetan konturatzen naiz zein maite dudan; izan ere, Jainkoaren aurkako bekatuagatik min handia eman behar lidakeena izan arren, neskatxo hau berorren antz antzekoa izanik, ezin dut neugana ekarri eta maitatu gabe utzi. Hain txikia izateko, harritzekoa da pazientzian zein antz handia duen Teresarena.
‎Toki hau ikaragarria da okelarik jaten ez dutenentzat, arrautza fresko bat ere ez baita izaten sekula. Hala ere, gaur pentsatzen egon naiz igarotako urte askoan ez dudala neure burua ikusi orain bezain ongi; barauak eta beste guztiak bezala gordetzen ditut, eta hori poz handia da niretzat.
‎3 Alde batetik, gogo biziaz itxaroten dut berorren etorrera, orain dela egun batzuetatik honantz ezertan pozik izan ez duenaren antzera; bestetik, gogor egiten zait berorrek hain bide luzeari ekitea, horretarako beharrik ez duenean; izan ere, berorren osasuna maiteago dut neure atsegina baino. Gure aita bisitariari idazten diot honetaz eta beraren etorreraz berorrekin.
‎15 Hemen ez da ulertu inoiz ezta ulertuko ere, kontzilioak eta Motu proprioak prelatuei ahalmena kentzerik Ordenaren onerako diren gauzetara mojak bidaltzeko, asko izan baitaitezke. Ez dut neugatik esaten, honezkero ni ez bainaiz ezertarako (eta ez etxe batean egon soilik, bake eta sosegua hain ongi baitatozkit; berorren jauntasunari poz ematen diodala jakingo banu, pozik egongo nintzateke bizi osoan kartzelan ere), berorren jauntasunak iraganekoaz eskrupulurik izan ez dezan baizik. Izan ere, patenteak nituen arren, sekula ez nintzen joaten inora fundazioak egitera (argi baitago bestela ez nuela joaterik), prelatuaren idatzizko agindu edo baimenik gabe, eta horrela eman zidan aita frai Anjelek Beas eta Caravacarako, eta aita Graciánek hona etortzeko (orain duen mandatu bera baitzuen orduan nuntzioaren partetik, kontua da ez zuela baliatzen), aita frai Anjelek aginduei kontra eginez etorri nintzela eta eskumikatua nengoela esan badu ere.
‎Laurentziak erantzun beza, bere gainetik nagusia duela eta berak ezin duela ezer egin horretan. Eta Jainkoaren zerbitzu handienari dagokionez, jakin beza Laurentziak, ez zaidala batere axola bera tartean bada ere; nahiago dudala neure Jesusen ohorearen lits txiki bat eta neure Andre Maria Birjina eta ene arimaren Amaren izpitxo bat, ehun mila Laurentzia baino.
‎horietako bat da, ez nukeela desatsegin izan nahi Medina maisuarekin. Sinetsi baditudala neure asmoak eta dagoeneko ikusi dudala hortik etorririko onuraren bat edo beste; horregatik, ez geratu gutuna hari bidali gabe, eta ez garrantzirik eman hain adiskide agertzen ez bada, hark ez baitio hainbesteko zorrik, ezta ez du batere axola hark nigatik esan dezanak. Zergatik ez dit esaten?
‎Nik diotsot berorri, une txarrak igaroarazi dizkidala, eta Jainkoak nahi beza halako batean guztiz konpontzea. Teresaren profesa honengatik ezinezkoa izan da hara joatea, ezin nuelako neurekin eraman, are gutxiago eskutik utzi; eta denbora gehiago behar da hara eta Albara joateko eta Ávilara itzultzeko; eta horrela, zorte ona izan da Pedro de la Banda eta Manrique hemen izatea eta beste urtebeterako alokatu nuen etxea, ama priorea lasaitu dadin, eta Jainkoak nahi beza onerako izatea.
‎Zu nigana bazatoz, beraz, zer dela-eta zure zerbitzuan irmo jardungo ez ote dudan zalantza? Hemendik aurrera, Jauna, ahaztu egin nahi dut neure buruaz eta Zu zertan zerbitza zaitzakedan begiratu soilik eta ez dut neure borondaterik izan nahi, zurea baizik. Baina nire nahi izatea ez da ahaltsua; Zu zara ahaltsua, ene Jainkoa.
‎Zu nigana bazatoz, beraz, zer dela-eta zure zerbitzuan irmo jardungo ez ote dudan zalantza? Hemendik aurrera, Jauna, ahaztu egin nahi dut neure buruaz eta Zu zertan zerbitza zaitzakedan begiratu soilik eta ez dut neure borondaterik izan nahi, zurea baizik. Baina nire nahi izatea ez da ahaltsua; Zu zara ahaltsua, ene Jainkoa.
‎Hura dut neure lokarri,
‎Hau dela uste dut nik ongi pentsaturik egiten den bekatua, norbaitek hau esango balio bezala: . Jauna, atsegin ez bazaizu ere, egin egingo dut hau; badakusat ikusten zaudela, eta badakit ez duzula nahi eta ulertzen dut; hala ere, nahiago dut neure gurari eta grina asetzea zure nahia egitea baino?. Eta honelakoan, errua denik eta txikiena bada ere, gauza txikirik dagoenik ez dut uste, handia, oso handia baizik.
‎Bai, ene Errege, egunen batean izango da justizia eta ezagutuko dira guztiak. Ez dut neugatik esaten, munduak honezkero ezagutzen duelako nire kaskarkeria eta pozten naiz, gainera, hori agerikoa izateaz; garai honetan gogo bertutetsu eta kementsuak, emakumeenak badira ere, ez direla gutxietsi behar uste dudalako diot hau.
‎11 Zerbait esan nahi dut neure pentsamendua argiago agertzeko. Behingoz Jainkoaren aurrez aurre eta kartzela honetatik aske bere burua ikusteko gogo biziak ematen dio, san Paulori eman zionez:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia