Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2015
‎Oi, ene Jainkoa! ...ik gozatzen hasi ere ez zela egin zeritzanetik bere burua aldendua ikusten duenean (eta arrazoiz, biziarekin batera amaitzen dena, unetxo bat baizik ez baita), eta lagunarte itxuragabe eta errukigabe hartaz inguratua; lagunarte harekin sufritu duela beti, sugez beteriko aintzira kirasdun hartan sartua, eta haietatik gehien ahal duenak hozkadarik handiena egingo diola; zorigaiztoko ilunpe hartan ez dute ikusiko oinaze eta mina emango dizkiena baino besterik; ez dute ikusiko sugar beltz baten argia baino besterik! Oi, bera denerako zein motel azaldua doan!
‎Hor aurki ditzakegu famili harremanak, Ordenako aita jeneralari edota erregeari idatzitako gutunak. Hor ez dugu ikusiko hemengo arazoetatik ihes eginik eta ezkutaturik den Teresa, eguneroko arazo eta zailtasunei aurre egiten zien eta haietan sartu sartua zena baizik. Diru kontuetan sartu beharra izan zuen, pertsona handikiekin, giza harrokerietan ari zirenekin, ezkontza nahasketa arazoak zituztenekin, jainkozaleekin?
‎Egia hau da: ...r, jaikitzen dela barrualdean hegaldi bat (ez baitakit beste zer izen eman diezaiokedan), zaratarik egiten ez badu ere, hain mugimendu argia egiten du, non ez baitaiteke izan inola ere gure irudipena; eta, uler dezakeen guztirako, beretik erabat irtenda, gauza handiak erakusten zaizkio; eta bere burua berriro senera datorrela sumatzen duenean, irabazi handiekin da eta lurreko gauzak hain gutxitzat ditu ikusi dituenen ondoan, non zaborra iruditzen baitzaizkio; eta geroztik samin handiaz bizi da lurrean, eta ez du ikusten ontzat izan ohi zituen gauzetatik interesgarri zaionik. Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala.
‎3 Jainkoak arima hauei Bera, gauza gutxian bada ere, ezertan ez nahigabetzeko, ezta inperfekziorik ere ez egiteko, ahal balute, hain desira handia ematen die, non, horregatik soilik, besterik ez balitz ere, jendeengandik ihes egin nahiko bailukete eta inbidia handia baitiete basamortuan bizi direnei eta bizi izan direnei. Bestalde, halakoak munduaren erdian sartu nahiko luke, arima batek Jainkoa gorets dezala lortu ahal duen ikusteko; eta emakumea bada, nahigabez dago hori egin ezin duelako berezko izaerak ezartzen dion loturagatik, eta inbidia handia die, Zaldizkoen armadako Jainko handi hau nor den aldarri eginez, oihu egiteko askatasuna dutenei.
‎Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. Ez diot gezurrik ez esateko soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrela, gutxitzat izango dugu mundu hau, gezurra eta faltsua besterik ez baita, eta, beraz, gutxi ira...
‎eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
‎8 Eta horrela, arima hauen desirak ez doaz honezkero erregalu eta gozotasunak izatera, Jauna bera dutelako beraiekin, eta Haren Maiestatea delako orain bizi dena. Argi dago haren bizitza etengabeko oinazea baino besterik ez zela izan, eta gurea ere halakoa izan dadila egiten du, gurariz behintzat, gainerakoan ahulak bezala eramaten gaitu; hala ere ongi betetzen ditu bere indarrez, behar dutela ikusten duenean.
‎Baina, ene Jaun eta Jainkoa!, huskeriazko gauzetan izaten den ohiturak eta mundu guztiak horixe egiten duela ikusteak dena hondatzen du. Izan ere, hain hila dago fedea, non nahiago baitugu ikusten duguna hark dioskuna baino; eta egia esan, ez dugu ikusten zorigaitz handia baino besterik ikustekoak diren gauza hauen atzetik doazenengan. Baina hori hitz egiten ari garen gauza pozoitsu hauek eragin dute:
‎Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez lanik ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?. Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎...n beharrik hau ulertzeko, hortik igaro izanaren esperientziak, bere burua erabat ezgaitua ikusirik, gure ezerezaz konturarazten zion, eta zein gauzaezak garen; izan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko munduko ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer onik egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
‎Ni izu ikaraz geratu nintzen eta arrazoi zuela ikusi nuen. Eta etxetxora joan eta haren diseinua aztertu ondoren, txikia izan arren, monasterio osoa aurkitu nuen, eta harrezkero ez nintzen arduratu leku handiagoa erosteaz, bizi izateko eran atondua izan zedin baizik, guztia trauskil eta landugabe, osasunarentzat kaltegarri ez izateko eran soilik, eta horrela egin behar da beti.
‎Zer itxuratan ikusten nuen galdetu zidan. Ez nuela ikusten erantzun nion nik. Berak esan zidan ea nola nekien Kristo zela.
‎Gorenetakoa denez gero (geroago aipatuko dudan gizon santu eta goi espiritudun batek, fraiPedro Alcántara izenekoak, esan zidanez, eta beste jakintsu handi askok esan didatenez, eta guztietarik deabrua gutxien sar daitekeena), ez dago hitzik gutxi dakigunok hemen esatekorik; jakintsuek, ordea, hobeki adieraziko dute. Bada, esaten badut ez dudala ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen dut nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz. Izan ere, ilunetan dagoen pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki.
‎Ari garen honetan, ordea, ez dago halako konponbiderik, baizik eta Jaunak noiz irudikatu nahi duen izan behar da kontuan eta nola nahi duen eta zer nahi duen. Eta ez dago ezer kentzerik ez ipintzerik, ezta horretarako erarik ere, ez nahi dugunean ikusteko, ezta ikusteari uzteko ere; gauza bereziren bat begiratu nahi dugunean, bistatik galdu egiten da Kristo.
‎3 Hau ikuskari guztietan gertatzen da, inolako salbuespenik gabe; hau da, ezin dela ezer egin gutxiago edo gehiago ikusteko, eta gure ahaleginak ez duela ez egiten ez desegiten. Jaunak argi ikus dezagula nahi du, ez dela hau gure egintza, Bere Maiestatearena baizik; eta harrokeria gutxiago izan dezagun, oso apal eta beldurrez egonarazten gaitu, Jaunak nahi duguna ikusteko ahala kentzen digun modu berean, mesede hauek eta grazia ere ken diezazkiguke, eta guztiz galduak geratu; eta ibil gaitezela beti beldurrez, erbeste honetan bizi garen bitartean.
‎Nik, haren erabakia ikusi nuenean berehalako batean gauzatxo haietatik irteteko, diodanez, hainbesteko perfekzioz irteteko sendotasunik ez nuen-eta, nahigabea hartu nuen; eta nire arimako gauzak kolpe batean konpondu nahi zituela ikusi nuenez gero, askoz ere kontu handiagoz jokatu behar zelakoan nengoen.
‎9 Hau horrelaxe da, eta esperientzia duenak ikusiko du letraz letra horrelaxe dela esan dudan guztia. Jainkoa goresten dut horrela esaten jakin dudalako.
‎Bere lehenagoko bizitza eta Jainkoaren erruki handia gero etortzen zaizkio gogora, egi egiaz eta adimena ahaleginean bila ibili gabe, han jan eta ulertu behar duena prest prest ikusten baitu. Bere aldetik infernua merezi duela ikusten du eta zeruko aintzaz zigortzen dutela. Urtu egiten da Jainkoaren gorespenez, eta nik oraintxe nahi nuke urtu.
‎9 Otoitzean hasi berri direnez esan dezakegu putzutik ura ateratzen dutenak direla, beren aldetik lan handiaz ateratzen dutenak, esanda daukadanez; zentzumenak biltzen nekatu beharra dute; barreiaturik egoten ohituak daudenez gero, lan handi handia da. Ohituz joan behar dute ikusteari nahiz entzuteari, eta are otoitz orduak egitez betetzeari garrantzirik batere ez ematen, bakardadean eta, aparte egonik, iraganeko bizitzaz pentsatzeari baizik. Hau hasierakoek eta azkenekoek guztiek sarri sarri egin behar badute ere, honetaz pentsatzean gehiagoa eta gutxiagoa dago, geroago esango dudanez.
‎Eta zuk oraindik maite ez baduzu (izan ere, egiazko maitasuna izan eta adiskidetasunak iraungo badu, horretarako baldintzak aurkitu behar dira: Jaunarenak jakina da ez duela huts egingo; gurea akastuna, sentsuala, esker gaiztokoa da), ezin duzu zeurez lortu hala maitatzea, ez baita zure izaerakoa; baina haren adiskide izatea hainbeste doakizula eta zein maite zaituen ikusirik, onik eramaten duzu zugandik hain desberdina denarekin luzaro egotea.
‎Eta guztia dakien Hark halaxe behar zuela ikusi zuen, nik gero Jaunazerbitzatzeaz hitz egin diedan haien aurrean sinesgarritasuna izan dezadan, eta haren eskuzabaltasun handiari begiratzen nion; ez bekatu handiei, haren zerbitzuan bizi izateko sarri izaten nituen desirei eta hori egitez gauzatzeko indarrik ez izateak ematen zidan nahigabeari baizik.
‎Nire izaerarentzat mingarriago gertatzen zen mesedeak jasotzea, erru larrietan erori izan nintzenean, zigorrak jasotzea baino; halako erru batek uste dut, egiaz, gehiago desegiten, nahasten eta nekatzen ninduela gaixotasun askok beste probekin batera baino. Izan ere, azkeneko hau merezi nuela ikusten nuen eta hala neure bekatuengatik zertxobait ordaintzen nuela iruditzen zitzaidan, hori guztiori ere gutxi izan arren, bekatuak ugariak zirelako; baina neure burua berriro mesedeak jasotzen ikustean, lehenago jasotakoak hain gaizki ordaindu ondoren, hori sufrimendu mota ikaragarria zen niretzat, eta uste dut Jainkoaren nolabaiteko ezagutza eta maitasuna duten guztientzat ere hala izango d... Hemen ziren nire negarrak eta nire haserrea zer sentitzen nuen jabeturik, berriro erortzeko bezperan neure burua ikusirik, nire erabakiak eta nahiak orduan, une hartan, diot?
‎Izan ere, kaskarra izan nahi badu, denbora laburrez disimulatu ahal izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta ez dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo haiek ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera hamar mundutan ikusten dutela beren burua eta ez dakite zer egin eta nola konpondu; gaztetasunak, sentsualitateak eta deabruak gonbidatzen ditu eta makurrarazten mundukoak bertakoak diren gauza askori jarraitzera. Han, nolabait esateko, hori ontzat dutela ikusten du.
‎Izan ere, uste dut, Jaunak dei egin zienez gero, haiek ez zutela hura berriro iraintzera jotzen. Nik ez bakarrik txarrago izatera jo, baizik eta Jaunak egiten zizkidan mesedeei erresistentzia jartzen ahalegintzen nintzela zirudien, bere burua Jauna zintzoago zerbitzatzera behartua eta zor zuenetik gutxiena ere ordaintzerik ez zuela ikusirik bezala.
‎Neure aitor entzuleak esan zidan ez egiteko eskari hori. Baina orain dela gutxi arte, norbaitek nitaz iritzi ona zuela ikusten nuenean, zeharka edo ahal nuen eran neure bekatuak aditzera ematen nizkion, eta honela, ustez, atseden hartzen nuen. Honetan ere barruko hainbat kezka jarri didate.
‎8 Haren senarrak eta ahaideek, beraren gogoz handik ateratzeko ahaleginek gutxi balio zutela ikusi zutenean, indarrez ateratzen saiatu ziren; eta horrela, errege agindu bat ekarri zuten monasteriotik atera eta aske jar zezaten. Bitarte honetan guztian, hau da, Sortzez Garbiaren egunetik Haur Errugabeen egunera arte, egun horretan atera baitzuten, abiturik hartu gabe egon zen monasterioan, abitua harturik balego bezala erlijioko gauza guztiak eginez eta poz pozik.
‎24 Bedeinkatua izan bedi honetan argia eman zidana, beti betiko; eta hala ematen dit gauzaren bat ongi egiten asmatzen badut, egunean baino egunean gehiago harritzen bainaiz, gauza guztietan zein talentu gutxi dudan ikusita. Eta hau ez dezala inork uste apaltasuna denik, egunean baino egunean argiago ikusiz noalako baizik:
‎39 Esan zidatenez, samindurarik handiena beren burua abituaz jantzirik ikusteko desira biziak ematen zien; horrek biziki samindurik zeuzkan gau eta egun, egundo ez zutela ikusiko egun hori iruditzen baitzitzaien, eta horrela beren otoitz guztia horretara bideratzen zuten, Jainkoak mesede hori egin ziezaien, sarri sarri malkoak isurtzeraino. Eta gauzak pixka bat okertzen zirela ikusiz gero, biziki samintzen ziren eta penitentzia haziz zihoan.
‎18 Izan ere, ez zen neke txikia herri bakoitzean hainbat pertsonaren izaerak onez eramatea. Eta toki batetik bestera nindoanean neure alaba eta ahizpei agur egitea, badiotsuet, hain maite ditudanez gero, ez zela gurutzerik txikiena, batez ere berriro ez nituela ikusiko uste nuenean eta haien sentimendu handia eta malkoak ikusten nituenean. Bada, beste gauza batzuetatik askaturik badaude ere, hau ez die eman Jainkoak, beharbada, niretzat oinaze handiagoa izan dadin, ni ere ez bainago haiengandik askaturik, sentimendu hori haiei ez agertzeko eginahalak egiten banituen ere, eta agiraka egiten nien; baina gutxi balio izaten zidan, handia baita haiek didaten maitasuna eta argi ikusten da egiazkoa dela.
‎Berak hitzeman zidan halaxe egingo zuela, baina asko luzatu gabe gauzatzekotan. Nik hasteko bi fraide nituela ikusi nuenean, arazoa konponduta zegoela iruditu zitzaidan, prioreak guztiz betetzen ez baninduen ere, eta horrela eta non hasi eduki arte ere zain egon nintzen pixka batean.
‎Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik. Hau oso zaila dela dirudi; zaila ez egitea, gure borondatearen berezko joeraren aurka erabat doana onartzea baizik; eta halaxe da, izan ere.
‎Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik. Hau oso zaila dela dirudi; zaila ez egitea, gure borondatearen berezko joeraren aurka erabat doana onartzea baizik; eta halaxe da, izan ere.
‎16 Haren Maiestateak ez zion bete gabe utzi desira hau; horrela, zortzi urteotan bostehun baino gehiagotan atera zioten odola, hainbeste bentosa kontuan hartu gabe; ezagun da hori gorputzean, nola duen ikusita. Batzuek gatza botatzen zioten bentosetan, mediku batek ona dela esan zuelako alboko minetik zornea ateratzeko, hauek hogei alditan baino gehiagotan izan baitzituen.
‎Une honetatik baimena ekarri zuten arte bi ordu baino gehiago igaro ziren, ohetik jaiki gabe zeudelako, eta jende ugari batu zen, handik nortzuk zebiltzan jakin nahirik. Axola handirik ez guri horregatik, karroak ongi estalirik zeudenez gero ezin baikintuzten ikusi. Baimena etorri zenean, karroak ez ziren kabitzen zubiko atean; zerratu beharra izan zen, edo ez dakit nik zer, kontua da beste tarte handi bat igaro zela.
‎3 Irudizko ikuskarien zera amaitu da; baina badirudi hiru Pertsona hauen eta Gizatasunaren adimenezko ikuskaria izaten dela une oro, eta hau, nire iritziz, askoz ere goragokoa den gauza da. Eta orain konturatzen naiz, neure iritziz, Jainkoarenak zirela izan ditudanak, arima orain dagoen egoerarako prestatzen zutelako; arima hain ezereza eta indar gutxikoa izanik, Jainkoak eramaten zuen behar zuela ikusten zuen eran; baina, nire iritziz, Jainkoarenak direnean, estimu handitan izatekoak dira oso.
‎Irakurtzeko astia izan nahi nuke beti, horretara oso zalea izan bainaiz. Oso gutxi irakurtzen dut, liburua eskuetan hartzean, asetzen nauenean, neure baitan biltzen naizelako, eta honela irakurtzetik otoitzera noa, eta gutxi da, zeregin ugari ditudalako, eta onak badira ere, ez didate ematen honek emango lidakeen poza eta honela ari naiz beti asti gehiago izan nahirik, eta honek gozakaitz egiten dit guztia, uste dudanez, hau da, ez dela egiten nahi eta desira dudana ikustean.
‎12 Halabeharrez pertsona profanoekin tratatzen badut, otoitzeko gauzei buruz izan arren, harremana luze badoa, denbora pasakoa bada ere beharrezkoa ez bada, bortxaturik nago, pena handia ematen didalako. Hain maite izan ohi nituen bozkariozko gauzak eta munduko gauzak, guztia nekagarri egiten zait eta ezin dut ikusi.
‎2 Baina, berorri luze idatzia dudanez, arrazoi askorengatik ezin izan ditut alde batera utzi Jainkoaren inspirazioak zirelako, eta ez gutun batean esatekoak; hau diotsot soilik: pertsona santu eta jakintsuek uste dutela koldarra ez izatera beharturik nagoela eta ahal dudan guztia obra honetan jartzera, hau da, hamabost soilik egongo diren eta kopurua ezin gehitu izango den monasterio bat, itxitura handi handiaz egitera; ez dira inoiz irtengo eta belo bat aurpegi aurrean dutela izan ezik ez dute ikusiko inor; otoitzean eta hilduran oinarriturik egongo dira, luzeago idatzi diodanez eta berriro ere idatziko diodanez Antonio Moránen bidez hau horrantz doanean.
‎Beldur da berori Ana Jesusenaren antzeko beste batzuk izango ote diren? Egiaz, obedientziaren kontra egiten baino nahiago nituzke ikusi hura baino okerrago; izan ere, inor Jainkoa iraintzen ikusteko ez dut pazientziarik; gainerako gauzetarako, berriz, handia ematen dit Jaunak.
‎Oso maite du berori eta bisitatzera etorriko zait. Ama prioreak azter dezan inguru minguru arituko gara, berorrek horretaz tratatzerik ote duen ikusteko. Jaunak egin beza gogokoen duen eran eta gorde beza berori.
‎Jainkoarren, ez geratu hura kontsolatu gabe ahal duen guztia eta bidali agur bero bat nire partetik, ahuleziak guztiz jota nagoelako ez baitiot idazten?; eta nire aita Rodrigálvarezen omenez molda dezala agur mezua eta eman nire izenean. Pastranako aita prioreak zinez maite dituela ikusten dut, eta ez dela geratuko beroriei inguru honetako berriak sarri eman gabe; horrek biziki pozten nau.
‎Benetan atsegin hartu dut Maria anderea baimen horrekin pozik dagoelako. Kontatu hari gauza asko nire partetik, oso berandu delako ez baitiot idazten, eta dukesa anderea gabe hura egoteak pena ematen badit ere, Jaunak beragan soilik laguntza izan dezala eta poza har dezala nahi duela ikusten dut.
‎6 Ama priorea hobeki dago, guztiz ongi ez badago ere; pena handia ematen dit haren gaitzak, eta handiagoa emango lidake sendatuko delako itxaropenik ez banu, gaitza arriskutsua zelako; izan ere, Ordenak duen pertsonarik hoberena galduko genuke, izan zituen akatsetatik zentzatua baitago dagoeneko, dioenez, ez baitu ezer egingo besteekin ados egon gabe. Bihotzez maite dut eta are gehiago behartzen nau berori zein maite duen eta berorren osasunaz zein ardura handia duen ikusteak. Ez ahaztu hura Jainkoari bihotz bihotzez gomendatzea; hura gabe etxe hau galdua litzateke, nolabait esatearren.
‎Alkabalaren inguruan konponketa lortzea ere nahiko nuke. Nik diotsot ardura handia ematen didala berorren agurgarritasunak hor dituenak ikusteak. Jaunak nahi beza ikus dezadala batere gabe eta nik opa diodan osasun onarekin.
‎Hark hiru egun igaro ditu hemen, baina nik ez dut gozatu hartaz nahi nukeen adina, bisita ugari izan zituelako, batez ere kalonjearenak; elkarren adiskide handi eginik geratu ziren. Nik esaten diot berorri, Jainkoak eman dion dohainik hoberenetakoa dela hori; gutxi ikusi ditut neure bizitzan haren antzekoak, uste dut inor ere ez dudala ikusi; xalotasun eta argitasuna; ni dohain horien aldeko itsua naiz. Honetan alde ederra kentzen dio bere semeari.
‎Eta ez dago beste zer esanik, nik probaturik baitut horko beroa, eta hobe da komunitatean ibiltzeko eran izatea, guztiak gaixorik edukitzea baino. Premia dutela ikusten duen haiengatik ere esaten dut.
‎Toledon dagoenetik nire nebari ordainduz joan daitezela; izan ere, egiaz, beharra du, korritu gehiago hartuz doa eta haiekin ordaintzen du urtero bostehun dukat erosi zuen lursailaren zorra, eta orain saldu egin du hor ordaintzen diotenetik, mila dukaten balioan. Batzuetan esan izan dit eta arrazoi duela ikusten dut nik, behintzat zerbait ordain diezaiotela, guztia batera ez bada ere; hor ikusiko dute zer egin dezaketen.
‎Eta otoitz egin bezate, mesedez, Jainkoari preso dauden santu hauen alde, bihar zortzi egun izango baitira preso daudela. Mojek diote egiaz santuak direla eta, han diren urte guztietan ez dutela ikusi haiengan inoiz apostolu batzuena ez den gauzarik. Ez dakit zertan amaituko diren jende horren zentzugabekeriak.
‎Hala ere, pena handia ematen dit neure kontzientziaren arabera egiterik ez ditudan gauzak tratatzen direnean, eta haietako batzuk, diotenez, on Frantziskok ere egin behar ez lituzkeenak dira; berorri, ordea, beste gauza bat esaten diotenez gero, nire borondateaz susmo txarrez dabil ezinbestean, niretzat oso mingarri dena; horregatik, gauza hauek guztiz amaituak ikusi nahi nituzke. Gure Jaunak egin beza bere zerbitzurako egokien den bezala, hauxe bera baita berorrek nahi duena?, eta lehen eragin bezala ez dut bestelako nahirik izan, berorren atsedena eta Orofrisia andereak zein merezimendu handiak dituen ikustea baizik.
‎3 Orain neure bekatuengatik hango ama priore egin nindutenez gero, berorrek arrazoi duela ikusten dut, eta era berean etxeak ongi egiten duela bere eskubideen alde irtetean, zenbait legelarik esan zidaten baino lehen buka dadin. Nire nebaren (zeruan gerta bedi) semeek testamentua ontzat emango ez balute ere, haiek adinako eskubidea izango luke, nork hautsi zuen ez dakigulako, hainbeste auzi geratzen baitira.
‎Jainkoak gorde biezat, hain pozik bainauka. Jainkoari bihotz bihotzez gomendatzeko, oso ona izan nahiko nuke, hau da, on egin diezadan; desira eta kemen aldetik inoiz ez dut ikusten epel, Jainkoari eskerrak, Pauloren gauzetan izan ezik.
‎2 Ez da beroriek uste duten bezain erraza era horretara abitua hartzea; izan ere, orain gogo horrek eraginda erabaki arren, ez ditut ez nekatzeko bezain santatzat, gero, aita kontra dutela ikustean. Eta horregatik, hobe da gure Jaunaren eskuetan utzi eta Haren Maiestatearekin konpontzea, Hark bihotzak aldatu eta beste bitarteko batzuk eman baititzake; eta gutxien uste dugunean, guztien gustura eratuko ditu gauzak; beraz, orain itxarotea komeni dela dirudi.
‎Haiek ez dituzte ikusi gutun hauek ezta ikusiko ere; hala ere, Marianori esan diot, obeditzen badute, berorren jauntasuna erruki izango dela badakidala. Gracián ez dago hemen, nuntzioak deitu baitzion, berorren jauntasunari idatzi nionez; nik ikusiko banu ez dutela obeditzen, ez nituzke ikusiko ezta haiei entzungo ere; baina ni ezin izan naiteke berorren alaba haiek berorren seme direla erakusten duten heinean.
‎Fundazioa egin nueneko agiriak erakuts diezaiodan etorri zen; tokialdatzea egitea nahi zuen. Nik esan nion auzirik ez jartzeko, fundatzeko baimena banuela ikusi baitzuen. Izan ere, berorren jauntasunak latinez bidali zidan azkenekoan, bisitariak etorri ondoren, baimena ematen du eta alde guztietan funda nezakeela esaten.
‎2 Nitaz dituen kexa guztiekin konturatzen da zer litzatekeen, gogait eginik bainauka; izan ere, nik hura maite maite izan arren eta santua izan arren, ezin dut ikusi gabe utzi Jainkoak ez diola talentu hori eman. Orain ez al da konturatzen nola sinetsi dien itsu itsuan moja burubero haiei?
‎Benetan pozten naiz berorren aitatasunak ez zuelako bidali gutuna Sevillara, hobe dela uste baitut haiekin apaltasun osoz aritzea, egiaz zor handia izan dugulako haiekin eta oraindik haietako batzuei zor zaielako. Aita hori ardura gutxikotzat dut ikusi ditudan gauzetan, eta horrela ez nuke nahi harekin asko luza dadin.
‎Berorren aitatasunak ongi baderitza, hark utz dezake bere kargua, lurralde beroegiak oso agerian kalte egiten diolako, eta hauteskundeak egin. Hala ere, ez dut ikusten nor izan daitekeen priore kargurako hautagaia, ia guztiek hura maite izanik, ustez, ez bailirateke moldatuko beste batekin, horretarako saioren bat beti izan arren, eta bada.
‎Gauza handia da etxea edukitzea, lehenago edo geroago baimena izango baitugu; nuntzio jaunak eman izan balu, honezkero amaitua litzateke. Gure Jaunak eman biezaio osasuna, haren premia dugula ikusten baitu. Badiotsot nik Tostadok ez duela batere zalantzarik, ezta nik ere ziurtasunik hasi zuenak harengatik egiteari utziko dionik.
‎12 Sinaturiko agiririk ez da iritsi bat ere; bidal biezat pare bat berorren aitatasunak; ez dut uste direnik baina, hainbeste zeregin duela ikusten dudanez gero, lasaitasun gehixeago izan arte, kendu egin nahi nioke bat edo bat berorri. Jainkoak eman biezaio nik opa diodan atsedena eman diezaiokeen santutasunarekin batera, amen.
‎3 Berorren aitatasunak MalagĂłngo ama prioreaz dioenari dagokionez, idatzi diot berorren aitatasunari horretaz. Dena dela, hain gauza garrantzitsua ez du utzi behar berorren aitatasunak nire gain, izan ere ez ahalmenik dut horretarako, ez bihotzik eragozteko berorren aitatasunak nahi duela ikusiz gero; eta horrela, arren eskatzen diot, hoberena deritzana egin dezala, eta ikus dezala nor izan daitekeen ona horrako, priore orde izateko baino gehiago behar baita. Nik ez dut ikusten besterik Salamancako ama priorea baino; izan ere, berorren aitatasunak dioena ez dut ezagutzen eta oso berria da; eta beste hark ere nahiko gaizki beteko du ama priorearen lekua.
‎Jainkoa izan bedi berorrekin. Berori ez ikusteagatik harrigarri sentitzen dut, oraindik banuen ikusteko esperantza eta.
‎6 Beatrizek idazten dit ongi dagoela eta ez duela sufrimendurik. Hark berorrek hala nahi duela ikusten badu, gaizki egon arren ongi dagoela begitanduko zaio; lizentziadun gaixoak dioenez, ez dut halakorik ikusi, baina esan dudanez?
‎Neure buruari barreka ari naiz, gutun mordoa aurrean dudala eta hala ere zein astiro ekiten diodan zentzugabeko gauzak idazteari. Erraz barkatuko dit, lortzen baldin badu, urre barraduna ongi eramaten jakingo duela nik esatea; izan ere, benetan nahi nituzke ikusi halako ardurarik gabe, nire neba bertutean hain aurrera joanik, guztian pozik lagunduko liekeen arren.
‎Izan ere, esan dudanaren harian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi duela berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den ez ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek munduko huskeria ikusarazten dio. Ez du ikusten eskolatzen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta esan ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik et... Azken batean, ez daki bere buruaz ezer; hala ere, ez dago bere senetik oso osoan irtenda, gertatzen den ezertaz ez konturatzeraino.
‎Baina arima kontenplaziora iristen denean, eta horretaz ari gara batez ere hemen?, Jainkoaren beldurra ere, maitasuna bezala, oso agerian ibili ohi da; kanpotik ere ez dago ezkutuan. Pertsona hauei oso zorrozki begiratu arren, inork ez ditu ikusiko axolagabe; begi zoliz aztertzen baditugu ere, Jaunak hainbesteraino ditu bere eskutik, non, interes tentagarria aurrean agertzen bazaie ere, beraiek dakitela ez baitute egingo bekatu arin bat. Astunei, suari bezainbesteko beldurra die.
‎Baina ongi konturaturik egiten den bekatutik, denik eta txikiena bada ere, Jainkoak gorde gaitzala. Are gehiago gauza arinik ez baitago, hain Maiestate handiaren aurka eta Hura geuri begira dugula ikustean! Hau dela uste dut nik ongi pentsaturik egiten den bekatua, norbaitek hau esango balio bezala:
‎Ahalmenak bare bare daude eta ez lukete zirkinik egiterik ere nahi; maitatzeko guztia zaiela oztopo dirudi, [ahalmenak] guztiz galduak egon ez arren; izan ere, badaki noren ondoan dauden, biak aske daudela. Borondatea da hemen gatibu dagoena, eta horrela egonik izan dezakeen pena bakarra berriro askatasuna izatera itzuli behar duela ikustea da. Adimenak ez luke ulertu nahi gauza bat baino gehiago, ezta oroimenak ere gauza bat baino gehiago gogora ekartzerik.
‎Ez uste izan haren borondatea aberastasun, atsegin, ohore, eta hemengo inolako gauzarik ematea denik; ez zaituzte hain gutxi maite, eta estimu handitan du ematen diozuena eta ongi ordaindu nahi dizue, bizi zaretela ere bere erreinua ematen baitizue. Nahi duzue ikusi nola jokatzen duen hau benetan esaten diotenekin? –Galde egiozue beraren Seme aintzatsuari, Baratzeko otoitzean zela esan baitzion.
‎1 Bada, esan dudanez, Jesus onak kontuan izanik zein gauza zaila zen gure izenean eskaintzen zuen hau, gure ahultasunaren berri badakielako eta askotan Jaunaren borondatea zein den ez dakigula agertzen dugulako, ahulak garenez gero eta Bera hain errukitsua?, bitartekoa behar dugula ikusten zuen eta emandakoa eman gabe uztea ez zaigula inola ere komeni, horretan baita gure irabazi guztia; bada, hori betetzea zaila zela ikusi zuen; izan ere, bizitza guria daraman bati eta aberats bati esaten badiozu Jainkoaren borondatea dela eta neurria ezartzeko bere platerean, beste batzuek ogi kuzkur bat behinik behin izan dezaten, gosez hiltzen direlako, hamaikatxo arrazoi jarriko dizkiz... zin egin duela eta promes egin duela, eta Jainkoaren borondatea dela hark bere botoak betetzea, eta begira dezala eskandalu ematen badu haien oso kontra doala, guztiz hautsi ez arren; pobretasuna zin egin badu, gorde dezala itzulinguruka ibili gabe, hauxe baita Jaunak nahi duena; ez dator erremedioa oraindik batzuek nahi izatetik ere; zer izango zen Jaunak gehiena egin ez balu jarri zuen erremedioaz?
‎edota, santa Monikak san Agustinekin egin zuen bezala, Jaunagandik lortuko dute beraien bide beretik joan daitezela, lurralde berberera baitoaz. Barruak ez die uzten haiekin zurikeriaz jokatzen, izan ere, okerreko bidea hartzen dutela edota akats batzuk dituztela ikusiz gero, esan egiten diete berehala. Ezin dute besterik onartu.
‎10 Jaunaren maitasunagatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateari gomenda diezaiozuela mojatxo gaixo hau eta erregu egin apaltasuna eman diezaion, eginbehar duzuen gauzatzat hartuz. Ez dizkizuet berariaz gomendatzen erregeak eta Elizako buruak, batez ere gure gotzaina; horretan oraingoek ardura handia dutela ikusten dut, eta, beraz, gehiagoren beharrik ez delakoan nago. Ikus dezatela ondoren etor daitezenek, nagusi santua edukiz gero, menpekoak ere halakoak izango direla, eta garrantzi handiko gauza izanik, Jaunaren aurrean jar ezazue.
‎Eta gaitz handiak eginda ikusi arte ez itxaroteko diot, hasieran moztu baizik, ahal duzuen eta kontzientzia onez egin dezakezuela uste duzuen era guztietara, moztu ere. Baina badut ustea Jaunagan, ez duela utziko beti otoitzari emanda dauden pertsonek bihotza inori ireki diezaioten, Jainkoaren zerbitzari handia denari baizik; hau argi dago, edota bestela ez daukate otoitzik ezta perfekziorik ere, hemen lortu nahi den erakorik behintzat; izan ere, beren hizkuntza ulertzen duela eta Jainkoaz hitz egitea maite duela ikusten ez badute, ezin izango dute maitatu, ez delako beraien kidekoa. Kidekoa balitz, ordea, hemen dituen aukera gutxi gutxirekin, edo oso inozoa da edota ez du nahi izango bere barruko bakea galtzerik ezta Jainkoaren mirabeak asaldatzerik ere.
‎Berezko ahultasunagatik lehenengotan zerbait sentitu arren, gero arrazoiak begiratzen du arima haren onerako ote den, bertutean aberatsago egiten ote den eta nola daraman; Jainkoari eskatzen dio pazientzia eman diezaion eta merezimenduak lor ditzan nekeetan. [Pazientziarik] baduela ikusten badu, ez du inolako nahigaberik hartzen, bestera baizik: alaitu eta poztu egiten da; egia da, hura neke haiek eramaten ikustea baino nahiago lukeela berak eramatea, haien merezimendu eta irabazia oso osorik hari ematerik balu, baina ez hura artega eta egonezinik gera dadin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia