Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2015
‎kaliza edateko gai ote ziren. [12] Nik uste dut, ahizpak, guztiok erantzungo genukeela baietz, eta arrazoiz, gainera; izan ere, Haren Maiestateak adorea ematen dio duela ikusten duenari, eta gauza guztietan babesten ditu arima hauek, jazarpenetan eta gaizki esateetan haien alde irtenik, Magdalenaren alde irten zenez, hitzez ez bada egitez; eta azken batean, dena batera ordaintzen die hil aurretik, orain ikusiko duzuenez. Izan bedi betiko bedeinkatua eta gorets bezate kreatura guztiek, amen.
‎eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
‎5 Arrazoi hauek deabruak mende hartzeko erakoak dira. Baina, ene Jaun eta Jainkoa!, huskeriazko gauzetan izaten den ohiturak eta mundu guztiak horixe egiten duela ikusteak dena hondatzen du. Izan ere, hain hila dago fedea, non nahiago baitugu ikusten duguna hark dioskuna baino; eta egia esan, ez dugu ikusten zorigaitz handia baino besterik ikustekoak diren gauza hauen atzetik doazenengan.
‎...n beharrik hau ulertzeko, hortik igaro izanaren esperientziak, bere burua erabat ezgaitua ikusirik, gure ezerezaz konturarazten zion, eta zein gauzaezak garen; izan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko munduko ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer onik egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
‎Bada, esaten badut ez dudala ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen dut nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz? Izan ere, ilunetan dagoen pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki. Badu antzekotasunik, baina ez handirik; zentzumenez sentitzen duelako, hitz egiten edo mugitzen entzun, edota ukitu egiten diolako.
‎Bere lehenagoko bizitza eta Jainkoaren erruki handia gero etortzen zaizkio gogora, egi egiaz eta adimena ahaleginean bila ibili gabe, han jan eta ulertu behar duena prest prest ikusten baitu. Bere aldetik infernua merezi duela ikusten du eta zeruko aintzaz zigortzen dutela. Urtu egiten da Jainkoaren gorespenez, eta nik oraintxe nahi nuke urtu.
‎Eta adimenaren inolako nekerik gabe egiten duela ohartzen da arima. Txunditurik bezala dagoela iruditzen zait bakarrik, Jaunak baratzezain hain onarena egiten duela ikusirik, eta ez duela nahi arimak inolako lanik har dezan, loreak usaintzen hasiz atsegin har dezala baizik; honelako bisita baten bidez, gutxi irauten duena izanda ere, halako baratzezaina izanik, hau da, uraren kreatzailea, neurrigabe ematen dio, eta agian arima gaixoak hogei urtean adimena neka neka eginda bildu ahal izan duena, baratzezain zerutar honek unetxo batean egiten du, eta frutak ha... Baina ez dio ematen fruta banatzeko baimenik, handik jan duenaz bera sendo egon arte; dastatzen eta dastatzera ematen eta inolako probetxurik izan gabe edota berari ematen dionari ordaintzen jardun beharrean, besteak mantentzeko eta haiei bere kontura jaten emateko bezain sendo egon arte, beharbada, bera goseak hilik geldituko bada ere.
‎Izan bedi bedeinkatua guztiagatik eta nitaz balia bedi, Haren Maiestatea denagatik, nire Jaunak ongi baitaki honetan ez dudala besterik nahi, pixka bat goretsia eta handietsia izan dadila baizik, hondakindegi zikin eta usain txarreko honetan lore hain leunen baratzea egin duela ikustean. Berorren Maiestateak nahi beza ez ditzadala neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli.
‎Honekin batera maitasun pixka bat balego, arimak atsegin hartzen du, bihotza sentibera jartzen da, malkoak datoz; batzuetan indarrez ateratzen ditugula dirudi, beste batzuetan Jaunak ematen dizkigula, erresistentziarik jar ez dezagun. Haren Maiestateak ahalegintxo hura, Jaun hain handiagatik negar egiten duela ikusteak ematen dion pozbidearen dohain handiaz, ordaintzen digula dirudi; eta ez naiz harritzen, baduelako arrazoirik asko kontsolatzeko: han du atsegina, han du gozamena.
‎Ekarri zuten eta niri bota zidaten, baina ez zuen eraginik izaten; nik neuk bota nuen bera zegoen lekurantz, eta bat batean joan zen eta gaitz guztia kendu zitzaidan, eskuaz kendu balidate bezala, baina neka neka eginda geratu nintzen, makilakada ugari eman balidate bezala. On handia egin zidan, gorputz eta arima berea izan ez arren, Jaunak baimena ematen dionean kalte handia egiten duela ikusteak; zer ez ote du egingo beretzakotzat duenean. Hain lagun doilorragandik libratzeko gogoak eman zidan berriro.
‎Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik. Hau oso zaila dela dirudi; zaila ez egitea, gure borondatearen berezko joeraren aurka erabat doana onartzea baizik; eta halaxe da, izan ere.
‎Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik. Hau oso zaila dela dirudi; zaila ez egitea, gure borondatearen berezko joeraren aurka erabat doana onartzea baizik; eta halaxe da, izan ere.
‎9 Hemen argi ikusten da deabruak zer sentitu behar duen irabazitzat bere mende duen arima bat galtzen duela ikustean. Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela.
‎Ahizpak oso pozik izan dira berarekin. Egiaz, Jainkoaren zerbitzari handia da; eta guztian berorren jauntasunak agintzen duena jarraituko duela ikusten dutenez, horrek asko laguntzen du.
‎Benetan atsegin hartu dut Maria anderea baimen horrekin pozik dagoelako. Kontatu hari gauza asko nire partetik, oso berandu delako ez baitiot idazten, eta dukesa anderea gabe hura egoteak pena ematen badit ere, Jaunak beragan soilik laguntza izan dezala eta poza har dezala nahi duela ikusten dut.
‎2 Honezkero badira berrogei urte ni haien artean bizi naizela, eta gauza guztiak begiratuz, argi ikusten dut oinutsen probintzia bereizia egiten ez bada, eta laster batean egiten ez bada, kalte handia egingo dela, eta ezinezkotzat dut aurrera joan ahal izatea. Hau berorren maiestatearen esku dagoenez gero, eta Andre Maria gure Amak bere Ordenaren babesletzat hartu nahi izan duela ikusten dudanez gero, hau egitera ausartu naiz, berorren maiestateari erregutzeko, gure Jaunaren eta beraren Ama aintzatsuaren maitasunagatik, berorren maiestateak agin dezala egin dadila; izan ere, deabruari hori oztopatzea hainbeste doakionez, ez du eragozpen gutxi jarriko, baina ez dago horretan inolako alde txarrik, alde guztietatik ona baizik.
‎Toledon dagoenetik nire nebari ordainduz joan daitezela; izan ere, egiaz, beharra du, korritu gehiago hartuz doa eta haiekin ordaintzen du urtero bostehun dukat erosi zuen lursailaren zorra, eta orain saldu egin du hor ordaintzen diotenetik, mila dukaten balioan. Batzuetan esan izan dit eta arrazoi duela ikusten dut nik, behintzat zerbait ordain diezaiotela, guztia batera ez bada ere; hor ikusiko dute zer egin dezaketen.
‎Ez dakit zer aldaketa ekar dezakeen ezta zergatik ere. Egoki da, berorren aitatasuna, aita bikario frai Anjelen zain egotea, beste aukerarik ez balego, eginkizun hori emanik, betetzen hasteko ordua ez duela ikusi pentsatzeko motiborik ez ematearren, guztia begiratuko baita.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Nik bitan baino gehiagotan irakurri dut aita probintzialaren gutuna, eta beti iruditu zait nirekin konfiantza falta duela eta burutik pasatu ere ez zaidan gauza bat hain ziurtzat jotzen duela ikusiz, ez bedi harritu, nik pena hartzea. Honek ez du garrantzi handirik, eta hain inperfektua ez banintz, gozagarritzat hartu nuke berorrek ni hilduratu izana, berorren mendeko izanik egin dezake-eta.
‎3 Orain neure bekatuengatik hango ama priore egin nindutenez gero, berorrek arrazoi duela ikusten dut, eta era berean etxeak ongi egiten duela bere eskubideen alde irtetean, zenbait legelarik esan zidaten baino lehen buka dadin. Nire nebaren (zeruan gerta bedi) semeek testamentua ontzat emango ez balute ere, haiek adinako eskubidea izango luke, nork hautsi zuen ez dakigulako, hainbeste auzi geratzen baitira.
‎Esan biezat berorren agurgarritasunak nola dagoen, Jainkoarren, aita Miseriaren eskuz idatzia bada ere, kontentatuko naiz; esan biezat ezer behar duen ere; eta ez izan ezeren penarik, gauzak hobekien doazela dirudienean orain baino nahigabetuago egoten bainaiz ni. Badaki Jaunak beti nahi duela Haren Maiestateak komeni zaiguna egiten duela ikus dezagula. Hau hobeki uler dadin eta beraren obra dela ager dadin, baimentzen ditu milaka zorigaitz.
‎2 Ni errezeloz beterik nago, on guztitik deabruak txarra ateratzen duela ikusirik; horregatik, aita hauen sasoia igaro arte, ez nuke nahi okasiorik izan dadin ez hitzetarako ez egiteetarako, bada, beste batzuetan esan dudanez, beren asmoak aurrera eramatea lortzen dute, eta horrela ez naiz harritzen egin dezaten edozertaz. Beraiek ez dute uste Jainkoaren aurka doazenik, prelatuak beraien alde baitituzte.
‎12 Sinaturiko agiririk ez da iritsi bat ere; bidal biezat pare bat berorren aitatasunak; ez dut uste direnik baina, hainbeste zeregin duela ikusten dudanez gero, lasaitasun gehixeago izan arte, kendu egin nahi nioke bat edo bat berorri. Jainkoak eman biezaio nik opa diodan atsedena eman diezaiokeen santutasunarekin batera, amen.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin. Fundazioak idaztea honezkero amaierarantz doa; uste dut gozatuko duela ikustean, gauza atsegina baita. Begira zein esanekoa naizen!
‎3 Berorren aitatasunak Malagóngo ama prioreaz dioenari dagokionez, idatzi diot berorren aitatasunari horretaz. Dena dela, hain gauza garrantzitsua ez du utzi behar berorren aitatasunak nire gain, izan ere ez ahalmenik dut horretarako, ez bihotzik eragozteko berorren aitatasunak nahi duela ikusiz gero; eta horrela, arren eskatzen diot, hoberena deritzana egin dezala, eta ikus dezala nor izan daitekeen ona horrako, priore orde izateko baino gehiago behar baita. Nik ez dut ikusten besterik Salamancako ama priorea baino; izan ere, berorren aitatasunak dioena ez dut ezagutzen eta oso berria da; eta beste hark ere nahiko gaizki beteko du ama priorearen lekua.
‎6 Beatrizek idazten dit ongi dagoela eta ez duela sufrimendurik. Hark berorrek hala nahi duela ikusten badu, gaizki egon arren ongi dagoela begitanduko zaio; lizentziadun gaixoak dioenez, ez dut halakorik ikusi, baina esan dudanez?
‎4 Oso beharrezkoa da haiek konturatzea badela buru bat, Ordenaren kalterako direnetan errukituko ez zaiena; eta epaileak justizian hain zuzen jokaturik, eduki ditzala sinetsirik ez duela okerrera egingo Jainkoaren zerbitzu eta perfekzio handiagoa tartean direnean, mundua hondatzen bada ere; eta gozo eta maitetsu agertuko zaiela, horretan oker egiten duela ikusten ez duen bitartean. Izan ere, errukitsu agertu eta aitak bezala maite dituela erakustea beharrezkoa denez, eta hau oso egoki dator haien kontsolamendurako eta hura arrotz gerta ez dakien?, esana dudan beste hori ere beharrezkoa da.
‎18 Prioreak nobizien maistra izateko pertsonarik ez duela ikusiko balu, bera izan bedi eta har beza berak lan hau, hain garrantzitsua delako, eta agin biezaio norbaiti lagun diezaiola.
‎5 Norbaitek, faltsuki eta berak asmaturik, gezurra esan duela ikusi balitz.
‎90, 15 eta 34, 19 Lehen idazketan aipamen bikoitza dator: honela dio Davidek, sekula ez duela ikusi zintzoa bertan behera utzia? [36, 25] eta beste behin. Hurbil dago Jauna bihotz hautsiengandik?
‎Ahalmenak bare bare daude eta ez lukete zirkinik egiterik ere nahi; maitatzeko guztia zaiela oztopo dirudi, [ahalmenak] guztiz galduak egon ez arren; izan ere, badaki noren ondoan dauden, biak aske daudela. Borondatea da hemen gatibu dagoena, eta horrela egonik izan dezakeen pena bakarra berriro askatasuna izatera itzuli behar duela ikustea da. Adimenak ez luke ulertu nahi gauza bat baino gehiago, ezta oroimenak ere gauza bat baino gehiago gogora ekartzerik.
‎11 Priorea kontuz ibil bedi, Jainkoarren, halako gauzei lekurik ez emateko, hasieretan erabat moztuz, hortxe baitago gaitz guztia nahiz erremedioa; eta norbaitek zalaparta sortzen duela ikusiz gero, saia bedi beste monasterioren batera joan dadin, Jainkoak emango baitizue hari dotea emateko behar dena. Ken ezazue zeuengandik izurri hau.
‎Eta gaitz handiak eginda ikusi arte ez itxaroteko diot, hasieran moztu baizik, ahal duzuen eta kontzientzia onez egin dezakezuela uste duzuen era guztietara, moztu ere. Baina badut ustea Jaunagan, ez duela utziko beti otoitzari emanda dauden pertsonek bihotza inori ireki diezaioten, Jainkoaren zerbitzari handia denari baizik; hau argi dago, edota bestela ez daukate otoitzik ezta perfekziorik ere, hemen lortu nahi den erakorik behintzat; izan ere, beren hizkuntza ulertzen duela eta Jainkoaz hitz egitea maite duela ikusten ez badute, ezin izango dute maitatu, ez delako beraien kidekoa. Kidekoa balitz, ordea, hemen dituen aukera gutxi gutxirekin, edo oso inozoa da edota ez du nahi izango bere barruko bakea galtzerik ezta Jainkoaren mirabeak asaldatzerik ere.
‎1 Harritzekoa da maitasun honen beroa, bai malko, penitentzia eta otoitz ugari kostatzen dela, bai ardura handia Jainkoarekin on egingo diotela uste dutenei eskatzeko Jainkoari gomenda diezaioten eguneroko desira, harengan aurrerapenik ikusi ezik halako pozik ez izate bat. Bada, aurreratuz doala baderitzo eta berriro atzerantz egiten duela ikusiko balu, ez dirudi atseginik izango duenik bere bizian; ez jaten du ez lorik egiten ardura hau gabe, beti hainbeste maite duen arima galduko ote den, eta betiko bananduko diren beldurrez; ez dio inolako garrantzirik ematen hemengo heriotzari, ez baitu nahi ezin atxikirik haize bolada batek eskuetatik kenduko dion ezeri lotuta egoterik. Esan dudanez, bere buruaren inolako interesik gabeko maitasuna da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia