2015
|
|
9 Gero aitortzen
|
dut
ikustea gertatu zela, eta irudizko ikuskaria dela. –Ez dut hau esan nahi, ez bainaiz honetaz ari, adimenezko ikuskariaz baizik; bada, eskolagabea naizenez gero, nire moztasunak ez daki ezer esaten; otoitz honetaz honaino esan dudana, argi ikusten dut, ongi esana bada, ez naizela ni esan dudana.
|
|
2 Entzungo zenituzten, nonbait, zeta nola egiten den azaltzean haren gauza harrigarriak, Berak egin baitezake soilik halako asmakaria, eta nola piperbeltzaren ale txikien antzekoak omen diren hazi batetik (nik sekula ez
|
dut
ikusi, baina bai entzun; eta horrela, zerbait oker esaten badut, errua ez da nirea), beroarekin, masustondoetan hostoa irteten hasi ahala, hasten da hazi hau bizi izaten; mantentzeko behar duten elikagai hau izan arte, hilik dago; eta masustondoaren hostoekin hazten dira, handi egin ondoren, abartxo batzuk ezartzen dizkiete eta han ahotxoekin beren baitatik zeta ehoz doaz eta kusku estu estuak la... Baina hau ikusi ez, eta beste garai batzuetakoa kontatuko baligute, nork sinets dezake?
|
|
Ez dago arrazoi bila jardun beharrik Zuk nahi duzunerako, berezko arrazoiaren gainetik gauzak hain bideragarri egiten dituzu, non aditzera ematen baituzu argi Zu egiaz maitatzea eta Zugatik guztia uztea baino besterik ez dela behar, Zuk, ene Jauna, guztia erraz egin dezazun. Hari harira dator hemen zure legean lan gogorra delako itxurak egiten dituzula; izan ere, nik ez
|
dut
ikusten, Jauna, eta ez dakit nola den estua Zugana daraman bidea. Nik errege bidea ikusten dut, eta ez bidezidorra.
|
|
Hau argi ikusi dut neugan, eta ez
|
dut
ikusten, ene Egilea, zergatik mundu guztia ez den heltzen Zugana adiskidetasun berezi honen bidez: gaiztoak, zure izaerakoak ez direnak, on bihur ditzazun, besterik ezean Zu egunero bi orduz beraiekin izan zaitezela ontzat ematearekin, beraiek Zurekin egon ez arren, nik egiten nuenez, arduren mila itzulbirekin eta munduko pentsamenduekin baizik.
|
|
Horrela, bere gogoaren guztiz kontra bazen ere, konbentzitu ahal izan zuten. Arima honetan ez
|
dut
ikusten ezer Jainkoa pozteko ez denik, eta horrelakoa da guztiekin. Nahi dezala Haren Maiestateak bere eskutik izatea, eta gehi diezazkiola eman dizkion bertuteak eta grazia, bere zerbitzu eta ohore handiagorako.
|
|
12 Halabeharrez pertsona profanoekin tratatzen badut, otoitzeko gauzei buruz izan arren, harremana luze badoa, denbora pasakoa bada ere beharrezkoa ez bada, bortxaturik nago, pena handia ematen didalako. Hain maite izan ohi nituen bozkariozko gauzak eta munduko gauzak, guztia nekagarri egiten zait eta ezin
|
dut
ikusi.
|
|
9 Uste dut, ahaleginak eginez handikeria izan nahi banu ere, nukeela, ezta ez
|
dut
ikusten nola uste izan nezakeen bertute hauetako bat ere neurea dudanik; izan ere, orain dela gutxi neure burua batere gabe ikusi nuen urte askoan, eta orain neure aldetik mesedeak hartu baino besterik ez dut egiten, zerbitzurik egin gabe, munduko gauzarik probetxu gabeena banintz bezala. Eta horrela, batzuetan pentsatzen dut nola guztiak diren probetxugarriak ni izan ezik, ez baitut ezertarako balio.
|
|
Berorren gorentasunari eskatzen diot errektore andereari idatz diezaiola; badaki zenbat zor dion. Nik ez
|
dut
ikusi, baina esku erakutsiak bidali dizkit, izan ere gehienbat oheraturik egon naiz. Priore anderea bisitatzera bihar joango naiz, irten orduko, asko zor diot eta.
|
|
begira dezala ongi eta berorren etxerako gehiago nahi dezala; gero berorren gorentasunak ikusten badu ez datorkiola ongi, damutuko zaiolako. ...errazago eraman daiteke edozein akats; baina hain gutxi izanik, bidezkoa litzateke ongi hautatuak izatea, eta beti ikusi izan dut nik berori asmo horrekin, hainbesteraino, non alde guztietan aurkitzen baititut mojak, baina ez naiz ausartu haietako inor horra bidaltzen, hor nahi duten erakorik bat ere ez baitut aurkitu; eta horrela, nire iritziz, ez nuke hartuko bi horietako inor ere; izan ere, ez
|
dut
ikusten ez santutasunik, ez baliorik, ez zuhurtzia gehiegirik, ez talenturik haien ekarpenekin etxeak irabaz dezan. Izan ere, galtzeko bada, zertarako hartu nahi ditu berorren gorentasunak?
|
|
Printzesa bere etxera joan bada ere, gatibu bezala daude; orain dela gutxi Atotxako priorea izan zen han eta ez zen haiek bisitatzen ausartu. Fraideekin ere haserre da, eta ez
|
dut
ikusten zergatik sufritu behar den halako mendekotasunik. Aita Medinarekin ongi doakit; uste dut gehiago hitz egingo banio, laster baretuko litzatekeela.
|
|
Nik benetan nahiko nuke hauetarako zerbait gordetzea; baina oso pobre nago orain, berorren aitatasunari esango diodanagatik, kontuan har dezan. Orain ez dela honetaz hitz egiteko unea uste badu, beste aukera bat bilatuko dugu, baina, egia esan, honetarako ez
|
dut
ikusten. Hobeki egingo da doteari dagokiona, fundazio hori egiten bada.
|
|
Nik nahiko nuke berorren agurgarritasunari laguntzea, aipatzen duen artzapezpikuarekiko gomendiozko gutuna egiten saiatuz; baina jakin beza ez dudala hitz egin ez labur eta ez luze haren arrebarekin eta ez dudala ezagutu ere egiten, eta badaki berorren agurgarritasunak zein kasu gutxi egin zion artzapezpikuak nire gutunari, Erromara zihoanean berorrek hari idatz niezaiola agindu zidanean, eta ez dut batere gogoko inor aspertzea ezer ez lortzeko, batez ere aldi luzea igaroko ez denean baimena eskatu gabe Madrileko fundaziorako. Hori baino askoz nahiago nuke nik, horretara hain behartua denaren aldetik hau egingo balitz; baina ez
|
dut
ikusten nola.
|
|
Jainkoak erremedia dezala eta eman diezaiola berorren agurgarritasunari osasuna, horrekin guztia eramaten baita; baina hain osasun eskasaz eta premiaz ikusteak nahigabe handia ematen dit. Beldur naiz lurralde horrek ez ote dion kalte egiten, eta bertatik irteteko erremediorik ez
|
dut
ikusten. Jaunak jar dezala, hain ongi entzun baitio sufrimenduak eskatu dizkionean.
|
|
8 Nik ez
|
dut
ikusten hemen beste hutsik Frantziskok duen diru urritasuna baizik; ondasunak bahituak ditu, eta han zor diotena laster ekartzen ez badiote, ez dakit nola bizi ahal izango den. Horregatik, Jainkoarren, saia bedi berori.
|
|
Eginahalak egin bitza aztertzen nolakoa den; eta ona bada, tokirik izan ez arren, hartu egin behar dugu. Hemen bat falta zaigu eta bene benetan nahiko nuke hangoa; kontua da oso urruti dagoela eta ez
|
dut
ikusten ezer egin ahal izango dudanik. Jakin beza gure aitak ahizpa ugari dituela eta oso txiroak, eta. Andre Mariak bere gurasoak jaso zituenez gero, bera beraien erremediotzat zutenak?
|
|
12 Guztien partetik goraintzi asko eta jarri dizkien ofizioekin benetan gozatu dute. Guiomar anderea ez
|
dut
ikusten, gutxi agertzen da hemendik, oso gaizki baitago.
|
|
Jainkoak jar dezala eta eman diezaiola berorri grazia, hau nola edo hala moztu dezan. Monasterio batean sartzea besterik ez
|
dut
ikusten, eta hau ez dakit nola egin daitekeen, dituzten ahalbideak kontuan izanik. Laiko legez egotea gauza handia litzateke.
|
|
Jainkoak gorde biezat, hain pozik bainauka. Jainkoari bihotz bihotzez gomendatzeko, oso ona izan nahiko nuke, hau da, on egin diezadan; desira eta kemen aldetik inoiz ez
|
dut
ikusten epel, Jainkoari eskerrak, Pauloren gauzetan izan ezik.
|
|
6 Oi, nik bai nahi nukeela egunen batean horra joatea, ez baikaude elkarrengandik urruti!; hala ere, ez
|
dut
ikusten nola joan. Ene Kasildari goraintzi asko; irakur beza, ongi baderitza, beraren izebaren gutun hura, hark niri idatzi eta bidali niona; egun batzuetatik hona neure andere oso leialtzat dut, edozein gauza emango nuke haren esku.
|
|
3 Mariano hau gizon bertutetsua eta penitentzia handikoa da eta bere asmamen zorrotzagatik ezagutzen dute guztiek, eta sinets beza berorren jauntasunak, benetan, Jainkoaganako garrak eta Ordenaren onak eraginda jardun duela soilik; kontua da, nik esaten diodanez, gehiegizkoa izan dela eta zuhurtasun gabea. Beragan goranahirik ez
|
dut
ikusten nik, bai, ordea, deabruak, berorren jauntasunak dioenez, nahasi egiten dituela negozio hauek, eta berak zentzuzkoak ez diren gauza asko esaten dituela. Nik batzuetan asko sufritu dut beragatik eta, bertutetsua dela ikusten dudanez gero, ez dut kontuan hartzen.
|
|
2 Nitaz dituen kexa guztiekin konturatzen da zer litzatekeen, gogait eginik bainauka; izan ere, nik hura maite maite izan arren eta santua izan arren, ezin
|
dut
ikusi gabe utzi Jainkoak ez diola talentu hori eman. Orain ez al da konturatzen nola sinetsi dien itsu itsuan moja burubero haiei?
|
|
Benetan pozten naiz berorren aitatasunak ez zuelako bidali gutuna Sevillara, hobe dela uste baitut haiekin apaltasun osoz aritzea, egiaz zor handia izan dugulako haiekin eta oraindik haietako batzuei zor zaielako. Aita hori ardura gutxikotzat
|
dut
ikusi ditudan gauzetan, eta horrela ez nuke nahi harekin asko luza dadin.
|
|
2 Ez
|
dut
ikusten lur hauetatik irtengo den ordua, horrela dabilenez gero; ez dakigula okerren bat gerta, egoera ikaragarria bailitzateke.
|
|
3 Oi, ene aita, bai beharrezkoa izan dela ni hona etortzea, bai honetarako, ez baitzuen horren laster egiteko itxurarik, bai gainerako gauzetarako! Jainkoak ongi egin zezakeen, baina nik ez
|
dut
ikusten orain beste erarik sorginkeria hau desegiteko. Ulertu dute zein zentzugabe zebiltzan; eta zenbat eta hobeki aztertzen dudan hemen zegoenaren gobernua, argiago dut ausarkeria handia litzatekeela hura besteren batean nagusi jartzea.
|
|
Berorren aitatasunak ongi baderitza, hark utz dezake bere kargua, lurralde beroegiak oso agerian kalte egiten diolako, eta hauteskundeak egin. Hala ere, ez
|
dut
ikusten nor izan daitekeen priore kargurako hautagaia, ia guztiek hura maite izanik, ustez, ez bailirateke moldatuko beste batekin, horretarako saioren bat beti izan arren, eta bada.
|
|
4 Nik, kasu honetan, arrazoizkoa zena baino gehiago ere egin dut, beste urtebete luzatuz mojagaiaren nobizio aldia, probatzeko denbora gehiago izan dadin, eta handik Salamancara joan nadinean, guztiaz hobeki informatzeko. Hau aita Oleari zerbitzu egitearren eta pozik gera dadin da, ongi ohartzen bainaiz mojek ez dutela gezurrik esaten (gauza arin arinetan ere badaki berorrek ez direla horretan erortzen), eta ez da gauza berria etxe hauetatik mojak irtetea, oso ohikoa baizik, eta ez dute ezer galtzen biziera latz honetarako ez dutela osasunik esatean, eta ez
|
dut
ikusi inor horregatik gutxiago balio duenik.
|
|
15 Nik han izateko gogoa nuen negozio hau mugitu ahal izateko, tratulari ona bainaiz (bestela, esan beza Valdemoro adiskideak); izan ere, ez nuen nahi hitzetan ez asmatzeagatik egin gabe gera dadin, etxe hura eta hori izan baitira nik beti desira izan ditudanak. Kentzekotan, erosotasun handiagoa izan arte, Ciudad Realekoa; izan ere, ez
|
dut
ikusten inondik ere ongi irtengo denik. Txarrean ere askoz hobea da Malagóngoa, Luisa andereak gogo handia duelako eta denbora joan ahala erosotasun handiak jarri eta inguruan toki zabalak dituelako; nik uste dut ez zaiela zer janik faltako.
|
|
Benetan ikusi nahiko nuke orain. Orain arte ez
|
dut
ikusterik izan gutunak norenak ziren. Biziki poztu naiz gure aita on Garciálvarez jaunarenarekin.
|
|
Dena dela, hain gauza garrantzitsua ez du utzi behar berorren aitatasunak nire gain, izan ere ez ahalmenik dut horretarako, ez bihotzik eragozteko berorren aitatasunak nahi duela ikusiz gero; eta horrela, arren eskatzen diot, hoberena deritzana egin dezala, eta ikus dezala nor izan daitekeen ona horrako, priore orde izateko baino gehiago behar baita. Nik ez
|
dut
ikusten besterik Salamancako ama priorea baino; izan ere, berorren aitatasunak dioena ez dut ezagutzen eta oso berria da; eta beste hark ere nahiko gaizki beteko du ama priorearen lekua. Pena handiaz nauka horrek.
|
|
5 Ama priore kargurako Ana Jesusena daramat, San Joserenean hartu genuena, Plasenciakoa, Salamancan egon dena eta dagoena. Ez
|
dut
ikusten besterik harako izan daitekeenik. Eta jakin beza gauza harrigarriak kontatzen dituztela fundatzen duten bi andereetako bategatik haren santutasun eta apaltasunaz, eta biak ere onak dira; eta ez da komeni eramatea inperfekzioz kutsatuko dituenik, diotenez, on handirako oinarria izango den lekua baita.
|
|
10 Madrilekoari dagokionez, ez dakit zer den; etxe hauei hor etxe bat izatea komeni zaiela konturatu arren, erresistentzia bitxi bat dut; tentaldia izango da. Oraindik ez
|
dut
ikusi Covarrubias priorearen gutunik. Zail izango litzateke Gotzainaren baimenik gabe egitea, neure esku dudan agiriak eta Kontzilioak agintzen dutelako; baina nik uste dut, hori baino beste eragozpenik ez bada, izango dugula.
|
|
Jainkoarren, kontu handiz ibil dadila, eta ez bedi izan hain hitzontzi eta gardena! Tostadori buruz diotena nik oso osoan sinesten dut; izan ere, zuhurra bada, ez da etorriko eman behar duenagandik baimena izan arte; horregatik lortu nahiko luke hark berorren esku hartzearen bidez. Ez
|
dut
ikusi gauza erakargarriagorik, berorren agurgarritasunak niri bidali dizkidala dioen gutunak dagoeneko jaso baititut, eta atzo gure aitaren hori.
|
|
Ana Gizakundeko (Tapia) du bere gogokoa: Nik ez
|
dut
ikusten besterik Salamancako ama priorea baino (119 gut.).
|
|
1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Mezularia oso presaz ari da eta honen zain egoterik ez baitu izango, haserre nagoela berorrekin esango diot soilik; izan ere, lehendik bi egonik beste ahizpa bat hor hartu nahi izatea bezalako erabaki zentzugabearen aurrean, hiruretako bat hortik ateratzea baino beste biderik ez
|
dut
ikusten.
|
|
3 Ni hobeki nago eztarritik; aspaldidanik ez
|
dut
ikusi neure burua hain ongi, ia han minik sentitu gabe jaten baitut eta gaur ilargi betea izanik, gauza handitzat dut. Gela oso fresko dago eta ongi eta etxe osoa uste nuen baino hobeki dago.
|
|
25 Goretsi bihotzez Jauna, ene alabak, deabruak eginahalak eginda ere, beren etxeetan daudenak bezainbeste engainatu ezin duen tokira ekarri zintuztelako; izan ere, badira zenbait arima, zerura hegan egiteko ezer ez zaiela falta ematen dutenak, gauza guztietan perfekzio bidetik doazelako beraien ustez, baina ez dago haiei ulertzekorik; izan ere, monasterioetan ez
|
dut
ikusi sekula ez direla konpontzen elkarrekin, han ez dutelako egin behar nahi dutena, agintzen zaiena baizik. Hemen, ordea, Jaunari poz eman nahi diotelako egiaz ongi konpondu nahi baluteere, ezin dute; izan ere, azken batean, gogoak ematen diena egiten dute, eta noiz edo behin bere borondateari kontra egiten badiote ere, ez dira trebatzen hainbeste hildura kontuan.
|
|
Aditzera eman iezaguzu, ene Jainkoa, ez garela argitzen eta esku hutsik gatozela, eta barka iezaguzu zure errukiagatik. Egiaz, Jauna, (bada, gauza guztiak bukatzen dira eta zigorra betikoa da) ez
|
dut
ikusten ezer, hain mesede handia egin diezaguzun zure aurrean jartzea merezi dezakeenik, eskatzen dizun bitartekoa izan ezik.
|
|
13 Berriro diot, pertsona asko ezagutzen ditudala Jaunak naturaz gaindiko gauzetara jasotzeko mesedea egin dienak, esandako otoitz edo kontenplazio hau emanez, eta beste huts eta inperfekzioekin ikusten baditut ere, honekin ez
|
dut
ikusi haietako bat bera ere eta ez dut uste izango denik ere, mesedeak Jainkoarenak baldin badira, esan dudanez. Mesede handiagoak har ditzanak, begira beza berarengan nola doazen haziz ondorio hauek; eta bat ere ikusiko ez balu, benetan beldur izan dadila eta ez dezala uste izan gozotasun horiek Jainkoarenak direnik, esan dudanez?
|
|
Beren burua libratzeko babes hau hartzen duten hauek, kontuz ibil daitezela; izan ere, gaitzetik gordetzen direlakoan onari ihes egiten diote. Sekula ez
|
dut
ikusi asmakizun okerragorik: benetan dirudi deabruarena.
|