Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2015
‎1 Ene Jainkoa, zure borondatea egiten irauten dutenentzat prestaturik duzun aintza gogoan erabilirik, eta zenbat neke eta saminez irabazi zigun zure Semeak, zein gutxi merezi genuen guk, eta merezi duela benetan esker gaiztoko ez izatea maitasunaren handitasunaren aurrean, hainbeste kostata irakatsi baitzigun maitatzen; horiek gogoan erabilirik, nire arima biziki samindu zen. Nola liteke, Jauna, hau guztiau ahaztea eta hilkorrak Zutaz hain ahazturik egotea iraintzen zaituztenean?
‎gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
‎Eta zer egin dezakegu eta sufritu, bizitza hain laburrean, oinaze hain ikaragarri eta betikoei ihes egiteko adina denik? Nik diotsuet, ezinezkoa izango dela aditzera ematea arimaren sufrimendua zein bizia den eta gorputzaren sufrimenduaren ondoan zein desberdina, hortik pasatua izan ezik; eta Jaunak berak nahi du guk ulertzea, biziera honetara ekartzeagatik zenbat zor diogun ezagut dezagun, haren errukiari esker, gaitzetik askatu eta geure bekatuak barkatuko dizkigun itxaropena baitugu.
‎Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko. Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek ezin dituela ulertu haren handitasunak. Gorets dezagun etengabe, gauza batzuk uler ditzala nahi izan duelako.
‎...oinarrizko gauzan; azaleko erabide eta harreman kontuan hura baino aurrerago gaude; eta, ona bada ere, ez da hau garrantzitsuena, ez dago guztiak gure bidetik joan daitezela nahi izan beharrik, ezta espirituaren bidea irakasten hasi beharrik ere, beharbada, hori zer den ere ez baitaki; Jainkoak arimen onerako ematen dizkigun desira hauekin, ene ahizpak, oker ugari egin ditzakegu; eta, honela, hobe dugu gure Erregelak dioenera etortzea: –beti isiltasunean eta itxaropenean bizi izaten saiatu?, Jaunak bere arimen ardura izango baitu.
‎oso bestera gertatzen da, Jainkoaren errukiz probatu duzuenok ulertuko duzuenez. ...ko, egin dezagun bi iturri ikusten ditugula urez betetzen diren bi askarekin, espirituzko gauza batzuk azaltzeko ez baitut aurkitzen besterik uraren hau baino egokiago datorrenik; eta nik gutxi jakin eta agudeziak lagundu ez eta elementu hau hain maite dudanez gero, beste gauza batzuei baino arreta handiagoz begiratu diot; hain Jainko handiak, hain jakintsuak, kreaturiko gauza guztietan egon behar dute gu haietaz baliatu ahal izateko sekretu ugari, eta halaxe baliatzen dira ulertzen dituztenak, baina uste dut Jainkoak kreaturiko gauzatxo bakoitzean uler daitezkeen sekretuak baino gehiago direla, txindurritxo bat bada ere.
‎–Pasarte honen pareko ederra da, suaren eta geziaren esperientzia bikoitzaz, Bizitzako 29 kapituluko 19 zenbakian datorrena: . Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. –batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere?.
‎Jainkoak egin zion mesedetik, bi gauza atera zituela zioen pertsona hark: bata, Jainkoa iraintzeko beldur ikara handi handia, eta horrela, hain gaitz ikaragarriak ikusirik, etengabe eskatzen ari zitzaion ez ziezaiola utz erortzen; bigarrena, apaltasunerako ispilu bat, egiten dugun gauza onak ez duela gugan hasierarik ikusiz, gure arimak landatuak dauden zuhaitz honetan, eta gure egintzei beroa ematen dien eguzki honetan baizik. Berak dio, hau hain argi agertu zitzaiola, non, gauza onen bat egitean edota egiten ikustean, bere printzipio horretara jotzen baitzuen eta laguntza hau gabe ezin dugula ezer konturatzen baitzen; eta hemendik zetorkion, gero, Jainkoa gorestera joatea eta, gehienetan, ona zen gauzaren bat egitean bere buruaz ez gogoratzea.
‎10 Berarenak gara, ene ahizpak; egin dezala nahi duena gurekin; eraman gaitzala nahi duen lekutik. Nik uste sendoa dut, egiaz apaltzen eta askatzen dena (egiaz diot, ez baitu izan behar gure pentsamenduz soilik, hauek askotan engainatzen gaituzte-eta, guztiz askaturik egon gaitezela baizik), ez duela utziko Jaunak mesede hau eta beste asko, gure desiren gainetik daudenak, egin gabe.
‎Guztiz onak izan gaitezela; Berarekin eta Aitarekin bat izan gaitezen, Haren Maiestateak eskatu zion bezala, begira zer falta zaigun horraino iristeko. Aitortzen dizuet penaz ari naizela hau idazten, hortik hain urruti ikusten dudalako neure burua, eta guztia neure erruz; Jaunak ez baitu guri esku erakutsi handiak egin beharrik horretarako; nahikoa da bere Semea ematean eman diguna, bidea erakus diezagun. Ez uste izan, nire aita nahiz neba hiltzen bada, heriotza hori ez sentitzeraino Jainkoaren borondatearekin bat egitea denik kontua; ez da kontua, neke eta gaixotasunak badaude, haiek pozik sufritzean ere.
‎Gauza bera diot apaltasunari buruz eta bertute guztiei buruz. Handiak dira deabruaren trikimailuak; bertute bat dugula guri buruan sartzearren, benetan ez dugunean, infernuari mila bira emango dizkio. Eta badu motiborik, oso kaltegarria delako, gezurrezko bertute horiek, sustrai horretatik datozenez gero, sekula ere baitatoz harropuzkeriarik gabe; Jainkoak ematen dituenak, ordea, hortik eta harrokeriatik aske daude.
‎7 Ikuste eta hizketa era hau hain da espirituzkoa, non ez baita inolako zaratarik ahalmen eta zentzumenetan, nire iritziz, deabruak zerbait ateratzeko modua egin dezakeenik. Hau noizbehinka eta unetxo batez gertatzen da; gainerakoan, uste dut nik, ahalmenak ez daudela etenda ezta zentzumenak ere kenduta, bete betean beren jardunean baizik; kontenplazioan ez da beti hau gertatzen, oso gutxitan baizik; baina gutxi hauetan, diot nik, ez dugula guk jarduerarik eta ez dugula ezer egiten. Guztiak dirudi Jaunaren egintza.
‎10 Beste bultzada hauek guztiz bestelakoak dira. Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. Arimak ez du ahaleginik egiten Jaunaren absentziaren zauri honek min eman dezan; batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere.
‎Ez diot Jaunaren mesedea ez denik haren egintzak hausnartzen beti egon ahal duenarena, eta ongi da hori lortzen saiatzea; baina gogoan izan behar da irudimen guztiak ez direla berez trebeak horretarako, arima guztiak, ordea, trebeak dira maitatzeko. Beste behin ere idatzi dudala uste dut gure irudimenaren eldarnioaren kausak azalduz; nire iritziz, ez guztiak, ezinezkoa litzateke-eta, baina bai batzuk. Eta, beraz, orain ez naiz horretaz arituko; aditzera eman nahi nuke, ordea, arima ez dela pentsamendua, ezta borondatea ere ez dagoela haren esanera, zoritxarrekoa bailitzateke hala balego; horregatik, arimaren probetxua ez datza asko pentsatzean, gartsu maitatzean baizik.
‎2 Beste gau batean geroago, kontsolatzen hasi nintzen liburu batean san Pauloren beste esaldi bat irakurtzean, eta pentsatzen ari nintzen zein presente nuen gure Jauna lehendik, egiaz Jainko bizia zelako ustea izateraino. Burua honetan nuela, esan zidan eta barru barruan zela iruditu zitzaidan, bihotzaren aldean gutxi gorabehera, adimenezko ikuskariaz:
‎Aurretik Teresak uste zuen Gure Jauna jarri arte ez zegoela fundaziorik (ik. 12 zenbakia).
‎Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak ez duela sekula ere egiten hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago hartzen ez dituela. Berak egundo ez zuen esan honetaz ezer; baina erlijioso bizitzaren gogo handi handiaz geratu zen eta gurasoei behin eta berriro eskatu zien.
‎Fraideen etxeei buruz ari naiz, mojenak, Jaunaren ontasunagatik, orain arte beti joan baitira ongi; eta fraideenak ez zihoazen gaizki, baina laster batean erortzeko itxura zuten; izan ere, beren Probintziarik ez zutenez gero, oinetakodunen gobernupean zeuden. Goberna zezaketenei, hau da, aita frai Antonio Jesusenari, eraberritzea hasi zuena izanik, ez zioten ematen esku hori, ezta ez zituzten gure aita jeneral txit agurgarriak emandako konstituziorik ere. Etxe bakoitzean beraien iritzira jokatzen zen.
‎13 Gure Jaunak jarri zuen erremedioa aita frai Jeronimo Jainkoaren Amarena maisuaren bidez, komisario apostoliko izendatu eta aginpidea eta gobernua eman baitzizkioten fraide eta moja oinutsen gainean. Fraideentzat konstituzioak egin zituen, guk aita jeneral txit agurgarriak emanak baikenituen; horregatik, ez zituen guretzat egin, haientzat baizik, berak zuen ahalmen apostolikoa eta, esanak ditudan bezala, Jaunak eman dizkion dohain onak erabiliz. Lehenengoz bisitatu zituenean, gauza guztiak jarri zituen hain egoki eta hain ongi eraturik, non Jainkoak laguntzen ziola eta Andre Mariak bere Ordenaren erremediorako hautatu zuela baitzirudien; berari eskatzen diot nik bere Semea mugi dezala hari beti lagun egin eta grazia eman diezaion beraren zerbitzuan oso aurrera joateko.
‎25 Nitaz zer edo zer dakien pertsonaren bat ikusten dudanean, neure bizitza kontatu nahi nioke; izan ere, neure ohoretzat dut gure Jauna goretsia izan dadila, eta gainerakoaz ez zait ezer axola. Hau badaki Berak ongi, edota ni oso itsu nago; ez baitago ez ohore, ez bizitza, ez aintza, ez gorputzeko ez arimako ondasunik geldiaraziko nauenik, nahi eta desira izango nuenik, haren aintza baino besterik.
‎27 Dena dela, pentsa dezaket noizbait deabrua nahas daitekeela, eta hau hala da, esan dudan eta ikusi dudanez?, baina bestelako ondorioak ekartzen ditu, eta esperientzia duena ez du engainatuko, nire iritziz. Hala ere diot, Jainkoa dela neure baitan ziur banago ere, nik ez nukeela inolako gauzarik egingo ezergatik ere, nire ardura duenak gure Jaunaren zerbitzu handiagorako dela ez baderitzo; eta egundo ez dut ulertzen esana egin dezadala baino besterik eta ez dezadala esan gabe ezer gorde, hau baita komeni zaidana.
‎Egia da nire lagunei esan ziela heriotza gogo gogoan zuela. Benetan oso gogoko du gure Jaunak bere Amari egiten zaion edozein zerbitzu, eta handia da haren errukia. Goretsia eta bedeinkatua izan bedi guztiagatik, horrela ordaintzen baitu betiko bizitzaz eta aintzaz gure egintza kaskarrak eta, balio txikikoak izan arren, handi bihurtzen ditu Berak.
‎Ea, bada, ene alabak!, honek izan behar du gure ezaugarria, haren erreinuaren jabe egingo bagara; ez da irabaziko, ez atsedenekin, ez gozotasunekin, ez ohoreekin, ez aberastasunekin Hark hainbeste odol kostata erosi zuena. Oi jende ospetsua!
‎5 Gure Jauna goresten dut, inongo Ordenak ez duelako guk dugun askatasunik haiekin tratatzeko, eta sekula ez zaigulako kentzen ezta kenduko ere.
‎2 Hitz egin biezaio berorrek aita honi, arren eskatzen diot, eta arazo honetan lagun biezaio, txikia bada ere, Jainkoaren aurrean handia dela baitakit. Egia da, falta handia egingo digula hark hemen, argia delako eta gure bizierarako egokia, eta uste dut gure Jaunak deitu diola honetarako. Ez da fraiderik hartaz ongi hitz egin ez dezanik, haren bizitza penitentzia handikoa izan delako, orain dela gutxi bada ere, badirudi Jaunak bere eskutik duela, hemen arazo batzuetan erorbide batzuk izan arren (eta ni, erorbidea bera izanik, batzuetan berarekin haserretu bainaiz), sekula ez diot inperfekziorik ikusi.
‎4 Oso kontuan izan bedi, bi gutun sortek batera iritsi behar dutela gure aitaren eskuetara eta albait lasterren, esan dudanez.
‎6 Nik, goitik datorrela uste dut; Jaunak nahi duela guk sufritzea eta egiaren alde irtengo den eta nire aldeko hitz on bat esango duenik ez izatea. Egia diotsot berorri, niri dagokidanez, ez nau batere asaldatzen ezta nahigabetzen ere, baizik eta aparteko poza ematen dit; baina uste dut, aita horiek nitaz diotena ez dela egia agertuko balitz, beharbada, aita Gracián maisuaz diotena ez lukeela sinetsiko, eta hori da gehien doakiguna.
‎Nik uste dut nuntzioak arazo honetaz guztiaz bere informazioa eta gehiago emango ziola. Gauza ederra egingo liguke berorrek, desengainatuko balu, lekuko zuzena den aldetik, halaxe baita berori nire arimarena (uste dut gure Jaunari zerbitzu handia egingo diola), eta buruan sar diezaiola berorrek, zein beharrezkoa den Ordena santu honek aurrera egitea printzipio hauetan, berorrek dakienez, oso eroria baitzegoen.
‎5 Orain, gure fraideek Ordenaren gobernua dutenez geroztik, askoz ere pozago gaude, eta horrela itxaro dut gure Jaunagan gauzak ongi joango direla.
‎2 Nik hau esaten baino ez dakit: gure Jaunak nahi duela guk ez dezagula zorionaz goza nahigabeaz batera izan ezik, berorren gorentasunak hain maite duenagandik banandurik egotean, halako nahigabea izango duela uste baitut; baina berorren gorentasunak gure Jaunaren aurrean orain asko irabaz dezala nahiko du eta gero zoriona dena batera etor dadila. Haren Maiestateak nahi beza nik eskatzen diodan bezala eta mojen etxe guztietan arreta handiz egiten den bezala.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita. Ez dakit zer nahi duen gure Jaunak, hemendik irteteko eta aingeru honi hitz egiteko hainbeste bihurgune izateaz. [2] Gaur eskabide antzeko bat idatzi diot, ongi deritzote nik hori egiteari eta ikusiko da zertan amaitzen den?, hara joateko, baina beste eragozpen bat dago, eta hauxe da:
‎Nik uste dut, neurri batean gotzainari poz ematen diotela ikusten dutelako dela, hura hemen oso maitatua baita eta asko laguntzen baitigu. Gauzak nola doazen ikusirik, uste dut guk ditugun etxe onen artekoa izango dela.
‎Espiritu Santua izan bedi beti berorrekin. Gure ahizpa eta berorren alaba hauek orain dela hainbat egunetik nahi dutela gure Andre Mariaren abitua hartzea, eta berori ere ez dela izan hortik at jakinik, abitua ematea erabaki dut, nolako espirituz eta garrez eskatzen zidaten ikusiz; gure Jaunaren aintzarako izango dela uste dut.
‎Berorren gorentasunaren zerbitzura dago, eta poztu nau berorren gorentasunak duen harenganako maitasunak eta horrela uste dut berorren gorentasunak esan dezan eran egingo duela guztia. Eskatzen diot haren oso aldeko ager dadila eta halako pertsonekin izan ohi den bezain gozo izan berarekin; izan ere, orain dugun prelaturik gorena da, eta haren arimak merezimendu handiak izan behar ditu gure Jaunaren aurrean.
‎On handia da beren gogoz joatea, beharbada, gogoz kontra joan zutenak. Uste dut Gure Jauna arazoak konponduz doala. Haren Maiestateak nahi beza buka daitezela bere aintzarako eta arima horien onerako.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Uste dut gure Jaunak berori gizaki sendo gisa tratatzen duela, pobre izatea nahi ez badu ere, errenta kenduz doakiolako. Izan bedi guztiagatik bedeinkatua, horrela aberasten baititu maite dituenak, sufritzen irakatsiz.
‎5 Velascori aditzera eman nion, hemen nagoen bitartean nitaz kasu handirik ez egiteko, eta berorren agurgarritasuna luzaroko badago, balitekeela ni hemen ez aurkitzea, Villanuevako mojen fundazioa. Roda ondoan dagoena? egingo dela uste dudalako, eta gerta daiteke ni mojekin joatea, inon premiarik izan bada, han izan delako; hainbestekoa da aita frai Antonio Jesusenaren eta aita priorearen iskanbila eta hainbeste denbora da ekin eta ekin ari direla, non baita gutxiago egin; nahi izan behar du gure Jaunak. Oraindik ez dakit hau ziur; baina hala bada, Garizuma aurretik izango da ni hara joatea.
‎6 Nik ardura handiagoa izan dut beraiekin haserre nagoela uste dutenak gure Jaunari gomendatzen, eta nahigabetuago izan naiz eta izango naiz, Jaunaren maitasunagatik eskatzen diedan hau egiten ez badute. Joana Gurutzeko nire ahizpa maitea izan dut begien aurrean, beti irabaziak gehituz joan dela iruditzen baitzait?, eta Gurutzekoa izena hartu bazuen, haren parte on bat egokitu zaio berari; otoitz egin diezaiola gure Jaunari nire alde, eta ez dezala uste izan bere bekatuengatik eta nireengatik (askoz ere handiagoak baitira) eman dienik guztiei penitentzia hau.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorren gorentasun txit argiarekin eta eman biezazkio indarrak hainbeste sufrimendu eraman ahal izateko, egiaz, hau kolpe latza izan baita; eta horrela, pena handia eman zidan berorren gorentasunak izango duenagatik. Hala ere, konfiantza dut gure Jaunak berorren gorentasunari egiten dizkion mesedeetan, ez duela kontsolatu gabe utziko nahigabe honetan, ezta garai honetan Haren Maiestateak eta beraren Ama aintzatsuak igaro zituztenak berorri gogora ekarri gabe ere; bada, hauek behar bezala sentitzen badira, bizi honetako nahigabe guztiak oso erraz eramango genituzke.
‎Hau da, behin etxea egin ondoren mojak hara bidaltzea, arimen onura handia ekarriko bailuke. Berorren jauntasunak gure Ordenaren babeslearekin ezaupiderik balu, aita santuaren iloba dela baitiote, berak lortuko luke gure aita jeneralagandik; eta uste dut gure Jaunaren zerbitzu handirako izango litzatekeela berorren jauntasuna horretan ahalegintzea, eta mesede handia egingo liokeela Ordena honi.
‎Kontu izan, zaindu ditzadan; eta noizbait frai Marianoren eta frai Antonioren alde zer edo zer egiteko abagunerik denean, leun leun izanez gero, ez bainuke nahi berorrekin haserretu daitezen. Jainkoak barka biezaio, fraide horiekin erabili den zalaparta saihesteko baitzen edota beste bide batetik konpontzekoa; nahigabe handia du gure aitak. Ongi dago osasunez, eta nuntzioak ongi iritzi zion [gure aita] hara ez itzultzeari.
‎Ez du sinetsiko, ene alaba, dudan nahigabea, nire aita frai Joan Gurutzeko desagerrarazi dutelako eta ez dugulako aurkitzen non dagoen arrastorik ez argirik; izan ere, fraide oinetakodun hauek erreforma honekin amaitzeko ahalegin handitan dihardute. Jainkoarren eskatzen diot, berorrek eta nire alaba Katalina Jesusenak, hain harreman estua dutenez gero gure Jesus onarekin, erregutu diezaiotela gure aldeko ager dadila eta lagun diezagula. Eta horretarako esan bezate letania koruan hamabost egunez.
‎Nik bere senetik irtena den pertsonatzat dut, hein batez. Jakin bezate, ezagutzen ditudala hainbat pertsona, etxe hauetakoak ez badira ere, irudimen ahulekoak, burura datorkien oro egiaz ikusten dutela uste dutenak, deabruak horretan lagunduko dielako; eta nik daukadan pena da, ahizpa horri buruan sartuko ziola etxe hori hondatzeko ongi zetorrela zeritzana ikusi egiten zuela; eta, beharbada, berak ez du guk uste dugun adinako errurik, zoro batek ez duen bezala, izan ere, Jainko Aita dela buruan sartzen bazaio, ez dago hori kenduko dionik. Hemen agertu behar da, ene ahizpak, Jainkoari dioten maitasuna, ahizpa hartaz erruki handia izatean, berorien gurasoen alaba balitz bezala, halaxe baita hainbeste zor diogun egiazko Aita honen alaba, Hura zerbitzatu nahi izan baitu bizitza osoan gaixo honek.
‎Honetan ikusiko da, gurutze alditik irabaziaz irteten diren ala ez. Itxaropena dut gure Jaunagan, laster batean konponduko dela dena eta etxea lehen zegoen bezala geratuko dela eta oraindik hobeki, Haren Maiestateak beti ematen baitu bateko ehun.
‎Berorren sufrimenduetan hain biziki esku harturik, horrela konpondu ahal banintza, amaituak lirateke honezkero. Baina hain kaskarra naizenez gero, merezimendu txikiak ditut gure Jaunaren aurrean. Izan bedi goretsia guztiagatik, hala baimentzen duenez gero, berorrek aintza handiagoa izan dezan komeni izango da.
‎2 Uste dut gure Jaunak eraman nahi izan zuela zerura aingerutxo hura beronen amaren ondora. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik; esan zidatenez, gaixotxo zebilen.
‎Uste dut gure Jaunagan konfiantza gutxi izatea dela, beharrezkoa faltako zaigula uste izatea, Haren Maiestateak ardura hartzen baitu animaliatxorik txikiena mantentzeko ere. Ene alabak, jar bitzate begiak eta arreta gure Jesus onagan, eta saia bitez haren zerbitzuan, ziur bainago ez digula huts egingo eta ez gaituela bertan behera utziko.
‎2 Jaunak bi urtetik honantz, gutxi gorabehera, aditzera ematen didala iruditzen zait neure kasuko hitz batzuen esanahia; eta uste dut gure Jaunak bide honetatik daramatzan ahizpen kontsolaziorako izango dela, eta baita nire kontsolaziorako ere; izan ere, batzuetan Jaunak hainbeste ematen du aditzera, non oroimenean gorde nahi izaten bainuen, baina ez nintzen ausartzen idatziz jartzen.
‎Haragia gaixoa da, eta oroit zaitezte izerdi hain miragarri eta erdiragarri hartaz. Bada, jainkozko eta bekatu gabeko haragi hartaz Haren Maiestateak gaixoa zela esaten badu, nola nahi dugu gurea hain sendoa izatea, etor dakizkion jazarpen eta sufrimenduak ez sentitzeraino. Eta haiengan ere haragia espirituaren mende ezarria bezala izango da.
‎Honela dio berak: , uste dut gure Jaunak bide honetatik daramatzan ahizpen kontsolaziorako izango dela, eta baita nire kontsolaziorako ere; izan ere, batzuetan Jaunak hainbeste ematen du aditzera, non oroimenean gorde nahi izaten bainuen, baina ez nintzen ausartzen idatziz jartzen? (Hitzaurrea, 2).
‎Hiltzea eta sufritzea, horiek izan behar dute gure desirak.
‎8 Era guztietara gorde nahi dugun arma hau izan behar du gure banderak: [pobretasuna] etxean, jantzietan, hitzetan eta are gehiago pentsamenduan.
‎Bada, zer erremedio dago, ahizpak? Nik uste dut gure Maisuak irakasten duena dela hoberena: otoitza eta Aita Betikoari erregutzea ez diezagula utz guri tentaldian ibiltzen.
‎Eta egoki da pentsa dezagun, gutariko bakoitzari irakatsi zigula otoitz hau eta irakasten ari zaigula, maisua ez baitago sekula ikasleagandik hain urrun, oihuka hitz egin beharra izateko bezain urrun, ondo ondoan baizik. Nik nahi dut Gure Aita ongi errezatzeko hau komeni zaizuela zuek buruan sartzea: hura irakatsi zizuen Maisuaren ondotik ez duzuela alde egin behar.
‎6 Aingeruak izan behar dugula esatera noala dirudi eskaera hau egin eta ahoz ongi errezatzeko. Horrela nahi luke gure jainkozko Maisuak, hain eskaera gorena egiteko agintzen baitigu, eta ziur asko ez digu esango ezinezko gauzarik eskatzeko; horregatik, gerta daiteke erbestean dagoen arima bat, Jainkoaren laguntzaz, horretara etortzea, kartzela honetatik irtenak direnen perfekzioz ez bada ere, itsasoan gabiltzalako eta bide honetan goazelako; baina badira une batzuk, ibiliaren ibiliz nekaturik daudela, Jauna... Eta eskatzen diogun bezala hemen ematen zaienei, seinaleak ematen dizkie haien bidez hemen tantaka soilik ematen zaiena beti betiko gozatzera joateko itxaropen bizia izan dezaten.
‎Beste min horrek, ordea, guztiz asaldatzen du, arima osoa nahasten du, oso mingarria da. Uste dut apaltasuna dugula guk pentsatzea nahi duela deabruak, eta ahal balu, bide batez, gu Jainkoaz mesfidatzera eramatea.
‎1 Gure Maisu onak eskatu digun eta hain gauza baliotsua, hemen desira ditzakegun gauza guztiak bere baitan biltzen dituena, eskatzen irakatsi digun honetan, eta gu bere anai arreba egitea bezalako mesede handia egin digunean, ikus dezagun zer nahi duen guk beraren Aitari ematea eta zer eskaintzen dion gugatik eta zer eskatzen digun; izan ere, bidezkoa da erantzun diezaiegun zerbaitekin hain mesede handiei. Oi ene Jesus ona, ez duzu gutxi ematen gure partetik ere, guretzat eskatzen baituzu!
‎Ez begiratu haren maitasuna, zure borondatea oso osoan betetzearren eta gure alde egitearren, egunero bere burua zati zati egiten utziko baitu. Zuri dagokizu, ene Jauna, begiratzea, zure Semeak ezeren aurrean atzera egiten ez duenez gero, baina zer dela-eta izan behar du gure on guztia haren bizkar. Zer dela-eta ez du hitz egiten bere alde, gure alde baizik?
‎Saldu, badakigu, hogeita hamar diruez saldu zutela; baina erosteko ez dago nahiko izan daitekeen preziorik. Berak duen gure izaeraren parteagatik hemen gurekin bat eginik eta bere borondatearen jabe izanik, gogorarazi egiten dio bere Aitari, berea duenez, eman diezagukeelako. Eta honela dio:
‎Izan ere, behin egin zidaten galderari erantzunez esaten nuenez,, geure mugak aitortuz eta apaltasunez, baina emakume miresgarri hau euskal letretako plazara agertzea, plaza txikitxoa bada ere, ez dela gutxiestekoa uste dut; are gehiago, ekarpen ederra izango dela?. Hori izan nahi luke gure argitalpen honek: santa Teresa oso osorik, Gutunak ere barru direla, liburuki bakar batean, euskal letren plazara eta euskaldun guztientzat eskuragarri agertzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia