Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2000
‎Izan ere, ez ote zuen gure aitak berdin samar jokatu... nahiz eta hark ez zituen mirailak kolekzionatu, baina bai burezurrak eta adarrak, berak ehizatzen zituen animalienak. Halako moldez, non anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein burezurrak eta orein adarrak, gehienak apal batzuen gainean.
‎Eta bere tokian ez dagoenak faltatzen du, eta bere faltaz lohitzen du bere burua, eta lohitzen ditu ondokoak ere. Eta hori ere aitortu beharra dago, eta bertze guztia gure burua engainatu nahi izaitea da, nola engainatu nahi izaiten baitzuen gure aita hil berriak, Jainkoak zeruan izan dezala. Eta Gaztela handi da eta Gaztelak handi egin gaitu; ez ote da, bada, Villagrandeko dukearekin egin tratua handitasun horren seinale eta aieru ere?
2004
‎Bueno, gure aita gero teniente juridiko militar bai egon zen Marokon. Hura zer izan zen ulertzeko balio zuten anekdota asko zituen gure aitak. Adibidez, kontatu zigun nola epaitu zuten lejionario bat gerra kontseiluan, putetxe batean marokoar bat hil zuelako.
‎Elefantearen memoria baitzuen gure aitak!
2005
‎Gurasoen gelan, Jesusen Bihotzaren irudi bat zegoen, eta ondo gogoan dut gure aita gauero haren aurrean nola belaunikatzen zen. Fede handikoa zen, bai.
2006
‎Ez nekien. Hamalau urte nituen gure aitak etxetik aldegin zuenean. Bankuetan zeukan zorrak ia kalean utzi gintuen ama eta lau anai arreba.
2009
‎Izan ere, Teofilo Maria, hitz handien erabilerari zegozkiòn kontuetan. Domingok Teofilo Mariari umetan egindako galdera azpildurarik gabekoari: . Zergatik du gure aitak bibotea, Jainko Aitak bizarra badu??, halaxe erantzun zion Teofilo Mariak: –Gure aitarekin bromarik ez!
‎–Ene anaia, ez geunden bakarrik baina bai bertzeen belarrietatik urrun?, inoiz ez duk gure aitaren istorioa aditu?
‎Beste argazki bati begira daude Mari Cruz Latorre eta bere lagun koadrila, garai zaharragoen gomutan: Errepide berri hori egiteko bota zuten gure aitaren baserria, Goikoetxe, azaldu die Latorrek lagunei.
‎Izan ere, Teofilo Maria, hitz handien erabilerari zegozkiòn kontuetan –Domingok Teofilo Mariari umetan egindako galdera azpildurarik gabekoari: " Zergatik du gure aitak bibotea, Jainko Aitak bizarra badu?", halaxe erantzun zion Teofilo Mariak: " Gure aitarekin bromarik ez!
2010
‎Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen? itsututa behar baitzuen gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
‎Txiste bat ere bazuen gure aitak, halakoetarako. " Ba al dakik zertan bereizten diren ofizinakoak eta tailerrekoak pixa egiterakoan?" galdetzen zuen, eta aurrekoaren isiltasunaren aurrean (erantzuna bazekienaren isiltasun konplizea, ezagutzen ez zuenaren isiltasun jakinguratsua), irribarre eginez jarraitzen zuen:
‎Heinrich nora ezean gelditu zen, ez baietz eta ez ezetz esan gabe, besagainak altxatu zituen arte, keinu axolagabe batean. Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen... itsututa behar baitzuen gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
2011
‎Aitaren aldetik, familia uztariztarra dugu. Txokolategia zuen gure aita zenak, gure aitatxiren eta birraitatxiren eskutik ukana. Ama atharraztarra dugu, Hastoy familiakoa, eta horretako erraten dut zuberotarra ere naizela pixka bat...
‎Utzidazu, beraz, gure aitak maiz oroitzen duen istorio bat kontatzen, osaba. Zuk ez duzu gure aita ezagutzen, baina bera Bilbon eta zu Plentzian, biok sortu zineten Euskal Herrian, haizeak aro berri bat zetorrela xuxurlatzen zuen sasoian. Antzekoak dituzue adina, jatorri soziala eta zapaten kolorea.
2012
‎– Ez da parte onekoa! –esango luke gure aitak.
2013
‎Gogoan dut gure aitak manila papereko gutun azaletan hilero ekartzen zuen soldata. Gure amak soldata txiki hura jaso eta etxea, eta etxekoak?
2015
‎Meritua ere bazuten gure aitak eta amak; izan ere, eskolaz kanpoko ikasketa horietarako ez bainintzen oso eredugarria suertatu: aurrena solfeoan apuntatu ninduen amak, hamar bat urte nituela; bi urte egin nituen plazako akademia zaharrean, musika bandako zuzendari zaharraren oihuen artean; lehenengo urtean txintxo samar joango nintzen seguru asko, baina bigarrengoan azaldu ere ez:
‎Aspaldi esaten ari zaigu herriek egiten dituztela iraultzak. Uste dut gure aita zaharra gaixotu dela, eta asumitzen ari naiz, aitak une honetarako prestatu gaituelako. Une honetan erakutsi nahi diot Iraultzari zorretan nagoela.
‎Fraideen etxeei buruz ari naiz, mojenak, Jaunaren ontasunagatik, orain arte beti joan baitira ongi; eta fraideenak ez zihoazen gaizki, baina laster batean erortzeko itxura zuten; izan ere, beren Probintziarik ez zutenez gero, oinetakodunen gobernupean zeuden. Goberna zezaketenei, hau da, aita frai Antonio Jesusenari, eraberritzea hasi zuena izanik, ez zioten ematen esku hori, ezta ez zituzten gure aita jeneral txit agurgarriak emandako konstituziorik ere. Etxe bakoitzean beraien iritzira jokatzen zen.
‎4 Oso kontuan izan bedi, bi gutun sortek batera iritsi behar dutela gure aitaren eskuetara eta albait lasterren, esan dudanez.
‎Kontu izan, zaindu ditzadan; eta noizbait frai Marianoren eta frai Antonioren alde zer edo zer egiteko abagunerik denean, leun leun izanez gero, ez bainuke nahi berorrekin haserretu daitezen. Jainkoak barka biezaio, fraide horiekin erabili den zalaparta saihesteko baitzen edota beste bide batetik konpontzekoa; nahigabe handia du gure aitak. Ongi dago osasunez, eta nuntzioak ongi iritzi zion [gure aita] hara ez itzultzeari.
‎Eta egoki da pentsa dezagun, gutariko bakoitzari irakatsi zigula otoitz hau eta irakasten ari zaigula, maisua ez baitago sekula ikasleagandik hain urrun, oihuka hitz egin beharra izateko bezain urrun, ondo ondoan baizik. Nik nahi dut Gure Aita ongi errezatzeko hau komeni zaizuela zuek buruan sartzea: hura irakatsi zizuen Maisuaren ondotik ez duzuela alde egin behar.
2016
‎Aberats berrien burutazioa, gero!, burutazio xelebrea, gero!, errepikatu ohi zuen gure aitak berak, halako arrangura grinatsu batez, gaia ateratzen zen bakoitzean.
‎Halaxe esan ohi zuen gure aitak: Pazkoan batik bat, aitona Raffaelloren heriotzaren ondoren ere etxean egiten jarraitu genuen afari luzeetan, hogei bat senitarteko eta lagun ere genituelarik gonbidatuta; baina baita Kippur egunean ere, senitarteko eta lagun horiek gurera itzultzen zirenean baraualdiari bukaera emateko.
‎Azkenak izan behar zuten. Baina hamalaueko gerlak jada leku hori hartua zuen gure aita amen baitan, haatik berrogeikoa are tzarragoa etorri zitzaigun. Geroztik Europa bakean bizi zaigu, eta ez dugu aski estimatzen.
2017
‎Bizi ahal izateko lan egin beharra dagoela esaten zuen gure aitak behin eta berriro, baina 1992 urtera arte berak eta bere moduko gainerako 1.500 langile horiek lan egin ahal izateko bizi zirela esango nuke.
2018
‎Gurean karlista ziren, ez dago dudarik, baina, gerra garaian, Errepublikaren aldekoek ordu artean alkate egin zuena kendu, eta gure aita jarri zuten. Bere ideiak bazituen gure aitak, baina ez zuen etxean askorik esaten. Anaia bat bazuen Donostiako Ogasunean lan egiten zuena, idazkari, eta gure aita haren menpe zegoelakoan nago.
‎Bai, bai, horixe! eta ostalerari begira Bete iezazkiguk kopak fundamentuz, indarra eta kemena piztu behar baititugu gure baitan Aita Goietxek.
2019
‎Eta aita barruan. Zertan eduki behar zuten gure aita kartzelan urtebete. Ez zuen odol deliturik, ez armarik, eta ez zuen txikiziorik eragin.
‎Indarrez ala diruz limurtuta lortu ote zuen Alberto niregandik urruntzea? Ez dun gure aita eraginkor izan daitekeen bide bati muzin egingo dion horietakoa, ordaina edozein dela ere, eta horrek arranguratu eta izutu egiten nindinan. Maitasunaz ere egin ninan hausnarketa, merezi ote zuen, edo zenbateraino ahalegindu behar izan ote zuen aitak bere helburua lortzeko?
2020
‎Gogoan ditut gure aita zenak bere garaiko neguei buruz kontatzen zizkigun istorioak. Burgosko herrixka batekoa izanik, etxeko ataria elurrez eta izotzez beteta oroitzen zituen ume garaiko negu haiek.
‎Lasaitzeko bota dut tiroa! Eta arrazoi zuen gure aita zenak! Asko lasaitzen du.
2021
‎22.7.2d Oso hori galdegai gisa ageri da zenbaitetan: Oso da txarra Aitaren etxetik urrutian bizi, eta gure etxera bihurtu nahi dugunean gure Aita onak gu ez ezagutzea (Agirre); Farsa delako hau josteko aukeratu nuen gaia oso da arrunta (Labaien); Oso da txikia (Lizardi).
‎Eskandalu ederra gure amarenean, senitartekoen artean, arrotz batekin senidetu behar zutela jabetzerakoan, hau da, leinurik eta goiprestakuntzarik gabeko batekin, are okerrago, kanpotar batekin; gure aita ezin zen arrotzagoa izan, Luzaro herrian hogei belaunaldiz geroztik ezagunak ziren garizabaldarrren begietara, berehala begitan hartu egin zuten gure amarengana hurbildu orduko. Baina tira, horiek aspaldiko kontuak dira, ez dut luzaro pentsatu behar, ez dut gure aitaren lekutasunaren premiarik, nire senitarteko prestu eta leinutsuek gure aitari buruz egin zuten gogoeta asmatzeko; kanpotik etorritako arlote batek gutariko bat esposatu nahi du gurekin parekatzeko asmotan, bai lotsagabekoa. Eta jakina, hori ezin jasanezinagoa egiten zitzaien gure senitartekoei, gure aitak ez baitzituen haien senitarteko izateko eskatzen zituzten baldintzak betetzen, haiek leinutsu eta prestutzat zutena, hots, haiek bezalako luzarotar peto peto bat izatea edo behintzat, Luzaro inguruko herri xumeago batekoa, okerrenera joz, noski.
‎Dena dela, eta ordu onean, badirudi garizabaldar guztiek ez dutela gure aitarenganako herra oinordetzan hartu, ez behintzat telefonoz Luzarotik hots egin zidan zinegotzia zen garizabaldar gazte hark.
‎Isildu ziren, nik uste, esatekorik ez zutelako, ez behintzat hiltzaileen lagunen baten ehorzketan entzuten ziren bezalakoak, non ustezko hiltzaile eta laguntzaileen izenak ozen ozen aldarrikatzen diren. Eta isildu ere isildu egin ziren ondoko egunetan, hiletan, urtetan, gaur arte agian, ez baitut gure aitari gertatu zitzaionari buruz ezer entzun Luzaroko inoren aldetik aspaldi honetan, batik bat Ermuko zinegotzi hura hil eta gero, Euskal Herriko zenbait lekutan, zorionez behintzat eta batez ere hiriguneetan, eman den aldaketa kontuan izanda ere. Hau guztia nire koinatak ondotxo azaldu dit bere senarra Luzaroko gorazarrera joateko animatzeko asmotan edo.
‎Jose Ibarrola seme eta artistaren hitzetan, Ibarrolaren jatorrizko ideiari fidela zaio proiektua. «Kanpotik irudi lezake hau land art interbentzio bat dela, eta, beraz, iraungikorra dela, baina uste dut gure aitak sekula ez zuela sentitu land art a egiten ari zenik. Erabili egin zuen natura, beti egiten zuena egiteko.
‎Gogoan dut Gure aita.
‎Zer bizi gogorra zuten gure aita amek! Iduritzen zait oraino ama ikusten dudala, neguan ala udan, eskorga bat bokataz betea errekarat joaiten, herriko emazte guziak bezala, eskalapoinak soinean.
‎Baina kaltea ez zen ekonomikoa bakarrik izan, kalte ekonomikoa, bere larritasunean, zen gutxienekoa, guk berak eta bere familiakjasan behar izan genuen bazterketa, mespretxu, eta abar... larriak eta gordinak izan baitziren. Gertakizun horrek ez zuen gure aita bere abertzaletasunetik apartatu eta tragedia horren gainetik, aurrera jarraitu zuen. EAJ zen bere alderdi politikoa, garaia haietan, artean, ez zen EArik.
‎Gertakizun horrek ez zuen gure aita bere abertzaletasunetik apartatu eta tragedia horren gainetik, aurrera jarraitu zuen. EAJ zen bere alderdi politikoa, garaia haietan, arten, ez zen EArik". 32
2022
‎–Ez dakit zer zuen gure aitak zuri esateko. Ez dakit –erantzun zion negar zotinka mutikoak.
2023
‎Orkazarreko erromeria horretako kontua izango da seguru asko Joxe Lizasok aipatu ohi zuen gure aitaren, Joxe Mari Agirreren, bertso eder bat, Joxin Iturriotzek Urolaldea bertsolari liburuan jaso zuena. Orkazarreko nagusia, itxura guztien arabera, tentatzen ari zitzaion eta gure aitak bota omen zion:
‎Lauzpabost lagun joan ginen. Euskaraz ikas genezan nahi zuen gure aitak. Ordaindu beharrekoa zen lizeoa, baina oso argi zeuzkan gauzak.
‎87 urte zituen gure aitak azken saioa egin zuenean. Arraunlariek bandera irabazi zuten, eta ongietorria egin genien; hurrengo egunean, berriz, tronbosiak eman zion, eta hil egin zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia