2015
|
|
Aurrez idatzitako bi liburuez ari da Bizitza Liburuaz eta Perfekzio Bideaz, batez ere lehenengoa
|
du
gogoan, orain dela bi urtetik, 1575etik, Inkisizioak bahitua eta atxikia duena.
|
|
Otoitz bidean hasi masietan zela erabili zituen liburuak
|
ditu
gogoan: Frantzisko Osuna, Tercer Abecedario; Bernardino Laredo, Subida del Monte Sión; eta, beharbada, San Pedro Alcántarako eta Bernabe Palmarenak.
|
|
6 Gauza guztietatik gehien harritzen nauena da, ikusi dituzuela hiltzearren, gure Jaunaz gozatzearren, izan dituzten neke eta saminak; orain, ordea, Jauna zerbitzatzeko eta beraiek bitarteko direla Hura goretsia izan dadin, eta ahal balute arimaren bati on egiteko
|
duten
gogoa hain handia izanik, ez bakarrik ez dute hiltzeko gogorik, baizik eta urte askoan bizi nahi lukete, neke oso handiak jasanez, haiengatik Jauna goretsia izango balitz ere badaezpada, gauza txikian bada ere. Eta arima gorputzetik irtetean Jainkoaz gozatuko dutela ziur jakingo balute ere, ez zaie gogoa pizten, ezta santuek duten aintzan pentsatzean ere; orduan behintzat han egoteko desirarik ez dute:
|
|
Eta honela esan zuen Haren Maiestateak Afarian:
|
Banuen
gogoa.
|
|
Ni, desira hauetan bero bero nenbilenez gero, horretaz hitz egiten hasi nintzen andre harekin, jadanik aipatua dudan neure lagun alargunarekin, hark nire desira bera baitzuen. Bera errenta emateko egitasmoa moldatzen hasi zen; orain ikusten dut ez zela bide ona hori eta asmoa gauzatzeko
|
genuen
gogoak eraman gintuela errentarena ona zela sinestera.
|
|
Jainkoaren ontasunean ustea jar beza, guk egin ditzakegun gaiztakeria guztiak baino handiagoa baita, eta ez baitu gogoan hartzen gure esker gaiztoa, guk, geure burua ezagutuz, haren adiskide izatera itzuli nahi dugunean, ezta ez
|
baititu
gogoan hartzen egin dizkigun mesedeak haiengatik zigortzeko; aitzitik lasterrago barkatzen laguntzen dute, jadanik etxeko den eta, esan ohi denez, bere ogitik jan duen jendeari bezala.
|
|
Neure bizitzan behin bakarrik
|
dut
gogoan atseginak eskatu nizkiola, lehortasun handian nengoen batean; eta zertan ari nintzen ohartu nintzenean, hain nahasirik gelditu nintzen, non, apaltasunik gabe neure burua ikusteak sortu zidan nekeak berak eman baitzidan eskatzen ausartu nintzena. Ongi nekien bai zilegi zela eskatzea; baina iruditzen zitzaidan, benetako debozioa izateko indar guztiekin ahalegindurik prest daudenentzat zela zilegi, Jainkoa iraindu gabe on guztirako prest eta erabaki sendoz daudenentzat.
|
|
15 Jauna gorestekoa zen izan zuen heriotza eta hiltzeko
|
zuen
gogoa, Azken Oliadura hartu ondoren ematen zizkigun aholkuak, Jainkoari gomendatzeko eta beretzat errukia eskatzeko esaten zigun eta beti haren zerbitzuan irauteko, ikus dezagula guztia amaitzen dela. Eta malko artean esaten zigun zein damu zen berak Jauna ez zerbitzatzeagatik, bere gogoa fraide izatea izango zela, bizimodu gogorrenetako fraidea.
|
|
Zorne zorro hau barruko aldetik zen, eta horregatik sendagaiek ez zekarkioten onurarik; Jaunak ireki eta zornea jaria zekiola nahi izan zuen arte, eta horrela zerbait hobera egin zuen gaitz honek. Sufritzeko
|
zuen
gogo biziaz, ez zen gauza gutxirekin kontentatzen; eta horrela, Gurutzearen egunean sermoi bat entzunez, gogo hau biziki hazi zitzaion, negarrari emanik bere ohera joateraino; eta zer gertatzen zen galdetu ziotenean, esan zuen Jainkoari erregutzeko neke ugari eman ziezaion eta horrekin pozik egongo zela.
|
|
Eta egia da. Baina beti izan behar
|
dugu
gogoan etortzeko zirenen zimentarriak direla. Izan ere, orain bizi garenok antzinakoen biziera utz ez bagenu, eta gure ondorik etorriko direnak beste hainbeste egingo balute, etxeak beti sendo iraungo luke.
|
|
Katalinaren osasuna gero eta hobea zen. Haren apaltasunak, obedientziak eta mespretxa dezaten
|
zuen
gogoak argi adierazten du beraren desirak benetakoak zirela, gure Jaunaren zerbitzurako. Izan bedi goretsia beti betiko!
|
|
5 Zerikusi handia izan zuen Jainkoaren zerbitzari batek, ia hara joan ginenez gero, mezarik ez genuela jakin zuenean, egunero etortzen baitzen ematera, nahiko urruti izan eta eguzkiak gogor jo arren. Garciálvarez deritzo, pertsona zintzoa eta hirian izen ona zuena bere egintza onengatik, egundo ere ez
|
baitu
gogoa beste ezertan; hura asko zeukana izan balitz, ez zitzaigun ezer faltako. Hark etxearen berri ongi zekienez gero, zentzugabekeria handia zeritzan harengatik hainbeste ematea, eta egunero esaten zigun, eta hartaz gehiago hitzik ez egiten saiatu zen; eta bere eta nire neba joan ziren orain dauden etxea ikustera.
|
|
9 Azpimarratzekoa dirudi, bere amaren ondotik aldentzen ez zen neskatila bat, aita oso begiratua zuena, nik jakin ahal izan nuenez, hain gaiztotzat hartua izatea; izan ere, beti izan zen santua eta eratsua eta limosna egiten zalea, berak esku artean izan ahal zuena limosna egiteko izaten baitzen. Gure Jaunak norbaiti sufritzeko mesedeak egin nahi dizkionean, bitarteko ugari ditu horretarako, baina urte batzuetatik honantz beren alabaren bertutea agertuz joan zitzaien, eta horrela hark limosna egin nahi zuenean eman egiten zioten, eta jazarpenak tratu on eta gozotasun bihurtu ziren; hala ere, moja izateko
|
zuen
gogoaz, dena egiten zitzaion nekagarri, eta gozogabe eta nahigabez zebilen, berak kontatzen zidanez.
|
|
Oi Jainkoaren bide ezkutuak! Eta nola doan, gu konturatu gabe, mesedeak egiteko gure bihotza prestatuz, arima honi egin zituen egintza onak, beti eman zuen etsenplu ona eta bere Ama aintzatsuaren zerbitzurako
|
zuen
gogo bizia ordaintzeko; Haren Maiestateak, dirudienez, beti ordaintzen baitu hori sari handiez.
|
|
2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen
|
zuen
gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
|
|
Etxea ez zuen ikusi eta, ekaitz handia eta eguraldi gordina izan arren, hara joan nahi izan zuen. Pertsona bat bizi zen bertan; ez
|
zuen
gogo handirik etxea sal zedin eta ez zigun erakutsi nahi izan; baina kokapena eta ikusi ahal izan zuena, oso atsegin izan zitzaion, eta horrela, erosten saiatzeko erabakia hartu genuen. Etxearen jabea ez zegoen hemen, baina elizgizon Jainkozale bati emana zion hura saltzeko ahalmena; Haren Maiestateak, honi, guri saltzeko desira eta gurekin xalotasunez tratatzekoa jarri zion bihotzean.
|
|
Eta horrela, hain estu zegoenez gero, denbora gutxi bizi izan zen eta min ikaragarriekin eta zorne zorro bat irten zitzaion eztarrian, irensten uzten ez ziona; han zeuden ahizpa batzuk, eta esan zion ama prioreari (honek kontsolatu eta hainbeste gaitz eramateko gogoa berotzen baitzion), ez zuela inolako minik, eta ez lukeela bere egoera trukatuko oso ongi zeuden ahizpetako batengatik ere. Jaunagatik sufritzen zuen eta hain
|
zuen
gogoan Hura, non ahal zuen guztia disimulatzen baitzuen, sufritzen zuen guztiaz kontura ez zitezen. Eta horrela, minak bortizki estutzen zuenean izan ezik, oso gutxi kexatzen zen.
|
|
4 Malagóngo apaizak narama, handia baita berari zor diodana?. Eta Alonso Cabriak, bere administrariarekin dituen harremanak halakoak izanik, ez
|
zuen
gogorik nirekin etortzeko; administrariak asko sentituko zuela esan zuen. Nik, lagun onak nituenez gero eta bera aurreko bidaiatik nekaturik zegoenez gero, ez nion gehiago ekin.
|
|
4 Emakume hauek
|
duten
gogo bera izan nuen nik etxe hau aita hauen mende ezartzeko, eta horretan saiatu nintzen. Ziur dakit ez dutela onartuko monasteriorik, printzesarena bada ere, eta asko izango lituzkete erresuman, baina horrela, ezinezkoa da.
|
|
5 Hau da labur esanda, orain gertatzen dena, eta guztiak daude harri eta zur, guztiei min ematen dien gauza hau ikusirik. Nik gogo onez barkatuko nieke, mojek niri bakean uztea onartuko balute, ez
|
baitut
gogorik halako nahas mahas handian neure burua ikusteko, are gutxiago dudan osasun kaskarraz, han nagoenean kaskarragoa izaten baitut. Jainkoak egin dezala egokien deritzan bezala eta gorde nazala moja haiengandik.
|
|
3 Ahal den bide guztietatik edo nahi den erara, edozein baldintzatan, saia bedi berorren aitatasuna probintziaren kontu horretan, beste sufrimendu batzuk izango badira ere, gauza handia baita dagoeneko ziurtasunez egotea. Orain oihaldunek ere nuntzioarekin batera horrantz indar egingo balute (eta uste
|
dut
gogo onez egingo dutela), gauza handia litzateke. Ez nuke nahi ahalegin hori egin gabe uzterik, nuntzioak kontrakotasunik ikusten ez badu, gogotsuago egingo baitu.
|
|
8 Inola ere ez dezala ager epeltasunik Frantziskok Pedro Ahumadaren aurrean, biziera aldatzeko
|
duen
gogo guztia (eta gehiago, ahal badu) erakutsi baizik; izan ere, gauzak ez daude disimulatzeko eran, berorren aitatasunak esaten didanez, mutiltxo hura berria zabalduz zihoalako; hor gehiago zabalduko du, eta ongi daki azpimarratzen. Eta toki honetan Godoy lizentziadunak esan zidan Ávilako korrejidorea izan zenak esan ziola, eta hemen beste pertsona batzuek esan dute, eta, beraz, honezkero ageriko gauza da.
|
|
6 Ama prioreak idatzi zidan, berorrek esan ziola, nirekin hitzartu zuela etxean duten aingerutxo horren dotea. Ez dakit hala izan zen; nik hau
|
dut
gogoan soilik, berorrek esan zidala, zeukan guztia harentzat nahi zuela, eta zazpiehun dukat eman diezazkiokeela garbian. Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo.
|
|
Bere ogasunaren negoziatzaile handi eginik dago eta hartaz zaleturik; fraide eta moja oinutsekin tratatzeko beldur handia du; uste dut, ikusi ere ez gaituela egin nahi, eta ni inor baino gutxiago. Lehen
|
zuen
gogoa berriro etorriko ote zaion beldur dela esaten omen du. Hor ikusten da tentaldi handia.
|
|
7 Ama prioreak berorren jauntasunaren otoitzak eskatzen ditu. Moja guztiek izan dute eta
|
dute
gogoan, eta gure Jaunari eskatzen diote berorren alde, eta horrela egingo dute Medinan, eta atsegin eman nahi didaten nonahi. Pena ematen dit gure aita errektoreak duen osasun eskasak.
|
|
4 Berorren jauntasunak duen otoitzetik irten nahi izateari ez jaramonik egin; bestera: gorets beza Jauna, otoitza izateko
|
duen
gogoagatik, eta sinets beza borondateak hori nahi duela, eta Jainkoarekin egotea estimatzen duela. Malenkonia areagotu egiten da estutu egingo dutela dirudienean.
|
|
3 Jainkoak gorde dezala berorren aitatasuna eta egunen batean utz diezadala ikusten soseguz, arnasa hartzeko besterik ezean berriro sufritzeko. Guztiek
|
dute
gogo gogoan beren otoitzetan.
|
|
11 Oi, bai ura eman diezaieten gogo handia dudala! Hain
|
dut
gogo handia, ez baitut sinesten. Esperantza txiki bat dut, aita Marianok edo gure aitak lortu ahal izango dutela zerbait frai Buenaventurarekin, frantziskotarren buru baitago.
|
|
Teresak Madrilerako bidaia
|
du
gogoan, gortean fundazioa egiteko bidaia. Ávilara irailaren 6an iritsiko da:
|
|
15 Jaun andre horiek hain estu
|
dituztela
gogora datorkidan bakoitzean, bihotzean sentitzen dut. Lehengo egun batean idatzi nuen, etxea lortzen saia daitezela, oso ona eta tamainakoa ez bada ere, gaizkien egonda ere ez baitira hain estu egongo; eta hala egonda ere, hobe da mojek sufritzea hainbeste mesede egiten digutenek sufritzea baino.
|
|
Otoitza zer den azaltzen hasten da. . Adimenaz gogoetarik egin ezin duten arimak
|
ditu
gogoan.
|
|
Kristogan bi izate direla aditzera ematen baita, bata jainko izatea eta bestea giza izatea. Honetan ez naiz geldituko, nire asmoa otoitzari emanda gaudenontzat onuragarri izan daitekeenaz hitz egitea delako; dena dela, Jauna bihotz gartsuaz maite
|
duenari
gogoa berotzeko eta hura miresteko guztia da onuragarri. Haren Maiestateak ongi daki, hitz hauetako batzuen azalpenak entzun baditut ere eta nik neuk eskaturik eman badizkidate ere, gutxi dira, bat ere ez, gogoan ditudanak, oroimen oso eskasa dudalako; eta honela dut esan Jaunak irakasten didana baino besterik, eta neuri harira datozkidanak, eta printzipio honetaz sekula ez dut entzun gogoan dudanik ezer.
|
|
17 Oi Jauna!, ez ote ginateke gogoratuko saria handia dela eta amairik gabea, eta honezkero hain adiskidetasun handira iritsirik, Jaunak hemen ematen digula, eta tontorreraino igo daitezkeen asko mendiaren behealdean gelditzen direla? Idatzi dizkizuedan beste gauzatxo batzuetan esan dizuet hau askotan, eta orain berriro esaten eta eskatzen dizuet,
|
zuen
gogoak adoretsu egon daitezela, hortik etorriko baita Jaunak zuei grazia ematea egintzak ere adoretsuak izan daitezen. Sinetsi garrantzi handia duela honek; izan ere, pertsona batzuek lortua dute dagoeneko Jaunaren adiskidetasuna, beren bekatuak ongi aitortu zituztelako eta haietaz damutu zirelako, baina bi egun igaro ondoren haietara itzultzen dira.
|
|
Mojen artean ohikoa zela dio behar zutena ahaideengandik lortzea, ez gero karmeldar oinutsen artean. Berak ezagutzen zituen beste Ordena batzuetako mojak
|
ditu
gogoan hau esatean. A. Graciánek, oker ulertzerik izan ez dadin, berariaz zuzentzen du autografoa:
|
|
Zenbait lekukok poematxo hauek ondu ziren giro edo ingurumaria aipatzen dute. Koplak moldatzerakoan, doinua ekarri ohi
|
zuen
gogora eta baita doinuari zegokion dantza ere. A. Riberak xehetasun atseginak ematen dizkigu horretaz:
|
|
Jauna hartzen duzuen guztian ohitura hau hartzen baduzue, eta ondasun honetaz sarri gozatzeko erako kontzientzia izaten saiatzen bazarete, esan dudanez? ez da etorriko hainbesteraino itxuraldatua; ez, guk Hura ikusteko
|
dugun
gogoaren arabera, era askotara bere burua ezagutzera ez emateraino, behintzat. Eta hain bizia izan dezakezue Hura ikusteko gogoa, non guztiz agertuko baitzaizue.
|
|
Eder zaio guri lana arintzea. Ordubetean behin baino gehiagotan esaten ez badiogu ere, Berarekin gaudela eta eskatzen diogunaz eta Hark guri emateko
|
duen
gogoaz eta zein pozik egoten den gurekin konturatzen bagara, ez du nahi izaten hitz asko eginez burua hausten ari gaitezen.
|
|
1 Uste dut zuzen zebilela Jesus ona Beretzat hau eskatzean, bizitza honetaz zein nekaturik zegoen konturatzen baikara afarian bere Apostoluei esan zienean: ?
|
Banuen
gogoa sufritu aurretik zuekin egiteko Pazko afari hau?, bere bizitzako azkena izango zena. Hor ikusten da bizi izateaz zein nekatua egon behar zuen.
|
|
egin ezin duten arimak
|
ditu
gogoan.
|