Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2015
‎Eta egin ere, Martaren ofizioa egin zuen, Jaunari oinak garbitzean eta bere ileaz xukatzean, eta uste al duzue penitentzia txikia izango zela hura bezalako andre batentzat, kale haietatik joatea, eta beharbada bakarrik, nola zihoan erreparatzeko gogo berorik ez zuelako, eta egundo ere sartu ez zen lekuan sartu, eta gero fariseuaren gaizki esate eta sufritu beharreko beste gauza asko sufritzeko? Izan ere, hura bezalako emakume bat hainbesteko aldaketa egiten herrian ikusi, eta dakigunez, hain jende txarraren artean, Jaunaren, beraiek hain amorru handia zioten haren, adiskidea zela jakitea nahiko baitzen nolako bizitza izan zuen gogora ekartzeko, eta orain santatzat agertu nahi zuela, argi baitago berehala aldatuko zuela janzkera eta gainerako guztia; bada, gaur egun hain ospetsuak ez diren pertsonengatik beltzak esaten badira, zer izango ote zen orduan. Nik diotsuet, ene ahizpak,, alderik onena?
‎15 Jauna gorestekoa zen izan zuen heriotza eta hiltzeko zuen gogoa, Azken Oliadura hartu ondoren ematen zizkigun aholkuak, Jainkoari gomendatzeko eta beretzat errukia eskatzeko esaten zigun eta beti haren zerbitzuan irauteko, ikus dezagula guztia amaitzen dela. Eta malko artean esaten zigun zein damu zen berak Jauna ez zerbitzatzeagatik, bere gogoa fraide izatea izango zela, bizimodu gogorrenetako fraidea.
‎Zorne zorro hau barruko aldetik zen, eta horregatik sendagaiek ez zekarkioten onurarik; Jaunak ireki eta zornea jaria zekiola nahi izan zuen arte, eta horrela zerbait hobera egin zuen gaitz honek. Sufritzeko zuen gogo biziaz, ez zen gauza gutxirekin kontentatzen; eta horrela, Gurutzearen egunean sermoi bat entzunez, gogo hau biziki hazi zitzaion, negarrari emanik bere ohera joateraino; eta zer gertatzen zen galdetu ziotenean, esan zuen Jainkoari erregutzeko neke ugari eman ziezaion eta horrekin pozik egongo zela.
‎Fundazioa egiteko A. Hernándezek erakutsi zuen gogoari, tramiteak egiteko ahalmena emanez erantzun zion Teresak (ik. B.M.C., 5 lib., 411 orr.).
‎Katalinaren osasuna gero eta hobea zen. Haren apaltasunak, obedientziak eta mespretxa dezaten zuen gogoak argi adierazten du beraren desirak benetakoak zirela, gure Jaunaren zerbitzurako. Izan bedi goretsia beti betiko!
‎9 Azpimarratzekoa dirudi, bere amaren ondotik aldentzen ez zen neskatila bat, aita oso begiratua zuena, nik jakin ahal izan nuenez, hain gaiztotzat hartua izatea; izan ere, beti izan zen santua eta eratsua eta limosna egiten zalea, berak esku artean izan ahal zuena limosna egiteko izaten baitzen. Gure Jaunak norbaiti sufritzeko mesedeak egin nahi dizkionean, bitarteko ugari ditu horretarako, baina urte batzuetatik honantz beren alabaren bertutea agertuz joan zitzaien, eta horrela hark limosna egin nahi zuenean eman egiten zioten, eta jazarpenak tratu on eta gozotasun bihurtu ziren; hala ere, moja izateko zuen gogoaz, dena egiten zitzaion nekagarri, eta gozogabe eta nahigabez zebilen, berak kontatzen zidanez.
‎Oi Jainkoaren bide ezkutuak! Eta nola doan, gu konturatu gabe, mesedeak egiteko gure bihotza prestatuz, arima honi egin zituen egintza onak, beti eman zuen etsenplu ona eta bere Ama aintzatsuaren zerbitzurako zuen gogo bizia ordaintzeko; Haren Maiestateak, dirudienez, beti ordaintzen baitu hori sari handiez.
‎2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
‎Etxea ez zuen ikusi eta, ekaitz handia eta eguraldi gordina izan arren, hara joan nahi izan zuen. Pertsona bat bizi zen bertan; ez zuen gogo handirik etxea sal zedin eta ez zigun erakutsi nahi izan; baina kokapena eta ikusi ahal izan zuena, oso atsegin izan zitzaion, eta horrela, erosten saiatzeko erabakia hartu genuen. Etxearen jabea ez zegoen hemen, baina elizgizon Jainkozale bati emana zion hura saltzeko ahalmena; Haren Maiestateak, honi, guri saltzeko desira eta gurekin xalotasunez tratatzekoa jarri zion bihotzean.
‎Eta horrela, hain estu zegoenez gero, denbora gutxi bizi izan zen eta min ikaragarriekin eta zorne zorro bat irten zitzaion eztarrian, irensten uzten ez ziona; han zeuden ahizpa batzuk, eta esan zion ama prioreari (honek kontsolatu eta hainbeste gaitz eramateko gogoa berotzen baitzion), ez zuela inolako minik, eta ez lukeela bere egoera trukatuko oso ongi zeuden ahizpetako batengatik ere. Jaunagatik sufritzen zuen eta hain zuen gogoan Hura, non ahal zuen guztia disimulatzen baitzuen, sufritzen zuen guztiaz kontura ez zitezen. Eta horrela, minak bortizki estutzen zuenean izan ezik, oso gutxi kexatzen zen.
‎4 Malagóngo apaizak narama, handia baita berari zor diodana?. Eta Alonso Cabriak, bere administrariarekin dituen harremanak halakoak izanik, ez zuen gogorik nirekin etortzeko; administrariak asko sentituko zuela esan zuen. Nik, lagun onak nituenez gero eta bera aurreko bidaiatik nekaturik zegoenez gero, ez nion gehiago ekin.
‎Bere ogasunaren negoziatzaile handi eginik dago eta hartaz zaleturik; fraide eta moja oinutsekin tratatzeko beldur handia du; uste dut, ikusi ere ez gaituela egin nahi, eta ni inor baino gutxiago. Lehen zuen gogoa berriro etorriko ote zaion beldur dela esaten omen du. Hor ikusten da tentaldi handia.
‎17 Oi Jauna!, ez ote ginateke gogoratuko saria handia dela eta amairik gabea, eta honezkero hain adiskidetasun handira iritsirik, Jaunak hemen ematen digula, eta tontorreraino igo daitezkeen asko mendiaren behealdean gelditzen direla? Idatzi dizkizuedan beste gauzatxo batzuetan esan dizuet hau askotan, eta orain berriro esaten eta eskatzen dizuet, zuen gogoak adoretsu egon daitezela, hortik etorriko baita Jaunak zuei grazia ematea egintzak ere adoretsuak izan daitezen. Sinetsi garrantzi handia duela honek; izan ere, pertsona batzuek lortua dute dagoeneko Jaunaren adiskidetasuna, beren bekatuak ongi aitortu zituztelako eta haietaz damutu zirelako, baina bi egun igaro ondoren haietara itzultzen dira.
‎Zenbait lekukok poematxo hauek ondu ziren giro edo ingurumaria aipatzen dute. Koplak moldatzerakoan, doinua ekarri ohi zuen gogora eta baita doinuari zegokion dantza ere. A. Riberak xehetasun atseginak ematen dizkigu horretaz:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia