Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 140

2000
‎Noizbait plan bat ere bururatu zitzaigun: nahiz eta elkarrekin bizitzen jarraitu, etxeetan banandu egin ginela esango genuen (bakarren batek etxera deituz gero, bakoitzak bere telefono linea izatea ere pentsatu genuen), hartara ez baikenuen gogoz kontrako konpromisoetara joan, ez asteburuetan, ez ospakizun berezietara; hartara bakoitza bere gisara eta nahi bezala, nahi zuenarekin ibili ahal izango baitzen. Eta orain, familiarekiko harreman horri nolabaiteko tamaina hartua genionean, gutxien espero nuenean, hara non banandu egin garen, zinez, edo banantzekotan gauden, zinez, edo.....
2001
‎Hiz  kuntzalaritza eta euskal literaturari buruzko ikuspegia; euskara batuaren aldeko apustua; eztabaida soziolinguistikoaren plazan parte eraginkorra hartu izana... Bizilegezko hizkuntza nahi zuen baten filosofiaren ispilua da Mitxelenak alor horietan guztietan jokatu zuen papera, eta Pedro Migel Etxenikek filosofia horixe zuen gogoan Mitxelenaren aipua hizpidera ekarri zuenean ere: " Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, gure hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean...".
‎Hala kantez orhoiturik, maiz zituzten gogoan.
‎Txile sutu duten tankeak ez ziren ez arrotzak ez atzerrikoak, ez dira inondik sartu Txilen. Badugu gogoan zaharrago garenok, hots," klasikook", hangoekin antz eta eite gehiago duen gertakaririk.
‎Gogorregi ari izan garela, eta guretarren kontra. Ba omen dirudi idazleak, bulartu beharrean, atzerarazi nahi genituzkeela gogoa galaraziz.
2002
‎Zerua estalita egon zen geroago arte, baina, Â hala ere, eguzkiaren biribilak ez zuen etsi; bera bezalako begirale zorrotz batek haren ahalegin setatia suma zezakeen lainoen artean. Josu R enplegatuak beste gutun bat zuen gogoan, zazpi urte haietan Manuel Zarraolandiari presondegira idatzi izan zion bakarra. Eta gutunarekin batera, Manuelen arrebaren hitzak
‎Hori bete zen legean eta praktikan. Eta eztabaidetan ikusi zen memoria historikoaren ahulezia, zeren sare publikora pasatzeko alde zirenek" herri eskolak" zituzten gogoan, hemen, Frantzian edo Ameriketan aurki daitezkeenak, hemengo zentralismoak eredu hori modu batera bortxatu badu ere. Baina eredu hori izan da beti eredu irekia, malgua eta tradizio handiena duena herri demokratiko guztietan.
‎Ez dakit istorio malenkoniatsu honek historia erraza duen, gauzak aldez aurretik pentsatu bezala gertatzen ez direnean, eta zergatik gertatu den gertatutakoa azaltzen hasten garenean, argudioak bata bestearen gainean muturka hasten direlako, elkarren traban eta elkarren etsai, askatzeko zaila den korapiloa eginez. Ez, beldur naiz ez ote genuen gogoan beste zerbait orduan, honekin guztiarekin hasi ginenean. Eta zuri kontatu nahi dizut esperientzia hau, edo esperientzia honen zatitxo bat behinik behin edo, hobeki esanda, esperientzia honek nire baitan utzi duen aztarna gazi geza, hori kontatu nahi dizut, urteak pasatu ondoren zu zarelako aldi berean ahalegin haien ondorio, zugan jarri genuelako anitzek itxaropen osoa, eta zu izan zarelako ahalegin haien arrakasta edo porrotaren erantzule.
‎Ez dut gogoko izaten Mitxelena zenaren izena aipatzea nire jarreren aldeko autoritate gisa. Baina esan behar dut kontu hau bera, negozioarena esan nahi dut, honetan pixka bat erne gabiltzan guztiok ongi aski dakigun gisa, Mitxelena [17] irakasleak aspaldi salatu zuela, irakasle argi hark oraingoari bakarrik so ibili beharrean, beti baitzuen gogoan geroaren gobernua. Baina ez zitzaion, nonbait, aparteko kasurik egin Euskal Herriak bere historian eman duen buru argienetako hari.
2003
‎–Gutxienez, ez eman guri lanik... , bota zidan, eta seguruenik Luisa zuen gogoan, hau da, bere alaba, hau da, nire erraina.
‎" Neronek mantendu nahi dut neure familia", errepikatu zion. Neurri batean egia zen, baina egia ere bazen emaztearen anaiak eta haren lagunek egindako isekak eta txantxak zituela gogoan erabaki hura hartzean. Familia kaskarin xamarra iruditu izan zitzaion hasiera hasieratik emaztearena.
‎Azterketetan galtzen zuen denbora. Etxartek ekintzak zituen gogoan, ahalik bortitzenak. Utzi ditzagun, zioen, Frantxis buru bero horren ehorz  ketak pasatzera.
‎Iritsi zen, noizbait, afaltzeko ordua; banuen gogoa lasai lasai eseri eta zer edo zer jateko, soseguz.
‎Badago zer hobetua, baina handia da egina. Atxagak Larruni egindako adierazpenak ditut gogoan; zioen: " Euskaldunak, euskal gizarteak ongi erabili du bere talentua.
‎Esparru euskaldun elebakarraren kritiko batzuek esan ohi dutenez, euskal prentsaren alor garrantzitsu bat bizirik omen da batez ere doan zabaltzen delako; herri eta eskualde  hedabideak dituzte gogoan, ez uhinetako EITB, nik uste. Egia da, argitalpen batzuk kioskora joan eta diru truk hartu behar direla (egunkari eta astekari ospetsuenak eredu horretakoak dira, adibidez).
‎Agentziaz askotan hitz egin dugu, hala ere, ez dakidana da berri agentzia euskaldunaz edo berri agentzia nazionalaz egin dugun; noiz batari buruz eta noiz besteari buruz. Nik orain euskarazko berri agentzia dut gogoan, eta espero dut Kilimon errekakoarena ez berriro gertatzea; izan ere, inoiz baino prestatuago gaude berri agentziari gorputza eta bizitza emateko.
‎Txapelak eta konplexuek ez digutela aurrera egiten utzi esan izan digute. Atzerri hurbileko nazionalistak (espainiarrak nahiz frantsesak) horrela askotan mintzatu izan zaizkigula dut gogoan. Bake apur bat emanda estandarragoak izango gara, baita euren begietarako ere.
‎Gutunean diotenez," euskara larri da eta euskal herritarren hizkuntza eskubideei erasotzen zaie". Mendetako historia erasokorra dute gogoan autoreek gutunean, eta azpimarratzen dute ezen XVIII. mendeaz gero bereziki bortitza izan dela euskararen kontrako borroka. Eta, diotenez," XX. mendearen komunikazioen munduan izandako bilakaerak eta globalizazioak euskararentzat testuinguru erasokorragoa osatu dute".
2005
‎3 Gizakiak izan behar du gogoan eskarmentuz ikasitako guztia, eta aurkitzen, asmatzen, sortzen eta aurrera egiten jarraitu behar du.
2006
‎–Ezer ez, barkatu. Lagun bati gertatutakoa dut gogoan. Bi mutilekin zebilen zalantzan.
‎–Zertan duzu gogoa?
‎–Bainuetxea duzue gogoan: gustatzen zaizue kanpoan egotea, amets egitea eta larrutan egitea.
‎Ez kezkatu emakumeengatik. Basa gizonaren mitoa dute gogoan beti. Badakizu, kulturak eta gizarteak kutsatu gabeko gizakia.
‎Iriarte, zientzialari handi asko bezala, gizon irakurria zen, eta errealitatearen konplexutasunari buruzko bere ikuspegiak irtenbide sinpleegiak saihestera eraman ohi zuen. Gaiari buruz ondo dokumentatu zen urte luzeetan zehar, eta biziki zituen gogoan, adibidez, Pedro Miguel Etxenikek behin baino gehiagotan errepikatu zizkion hitzak, haren dizipulu gaztea zelarik Donostiako International Physics Center en: " Ai, Rikardo Arregik istripu hura izan ez balu...", edo" Gabriel Aresti urte batzuk gehiago bizi izan balitz...
‎Horra sartu? Ez dut gogorik. Orbana alkandoran.
‎Ganbara geratzen da. Ez dut gogorik. Sartzeko.
‎Datorren astean, Grezian, oporretan. Badut gogoa. Sei eta erdietan bidaia txartelen bila joan behar dut.
‎Nik ez nuen gogo zipitzik, baina Hermanni halako moduz eman zion kasketak frau Gerda ezagutu behar nuela, ezen besotik heldu baitzidan eta ezkaratzeraino eraman. Arropa zaharren zakua zoko batean utzi eta, eskaileretan gora gindoazela, ez dakit zenbat urte lehenago gertatutako istorio bat kontatu zidan.
‎lotsa sentitu nuela, edo nazka, edo hutsune sekulakoa nire barrenean. Baina egia esan behar badut, ezer gutxi dut gogoan Angelo erresistentziakoa zela jakiteak eragin zidanaz. Buruan izango nuen Umbertok kontatu zizkidan zurrumurruen durundia, kontu segurua da, baina horrek ez du esan nahi zeharo jabetzen nintzenik Angeloren egoeraz eta pasatzen ariko zenaz.
‎Badugu, adibidez, Madrilgo kongresuan euskal alderdi abertzale baten ordezkaria den diputatu erdalduna, Iturgaitzen euskararen mailara behintzat iristen ez dena. Eta ongi gordea dut gogoan diputatu horrek berak behin ETBren kameraren aurrean egindako agerraldi hura. Euskaldunekin ongi gelditzea izanen zuen helburu, akaso, baina autoparodiatik oso hurbil ibili zen euskarazko testua paperari begiratuz eta disimulatu ezinean irakurri zueneko hartan.
2007
‎–Bart ez didazu dena kontatu, esan zion Lisak. Dioniren amaiera ezin zuen gogotik kendu. Istorioak, hala ere, beste hutsune bat zuen, aukeran nabarmenagoa.
‎Suak amaituta, tabernako terraza ezari ezarian betetzen hasi zen. Gau epela zegoen, eta Kontxatik zetozenek ez zuten gogo handirik erakusten etxeratzeko. Aurreko parkeko kolunpioetatik algarak iristen zitzaizkien.
2008
‎Eta inurriak, inurriak ez ziren ikusi ere egiten". Hermannek badu gogoa etxera heltzeko.
‎Audenen Sarrerak paratzen du fotokopietan, Cuadernos de Alzaten Barrutiak argitaratutako artikulu bat, Antigonas Steinerren liburuko beste fotokopia batzuk. Paperak lardaskatzen hasi naiz baina ez dut gogorik. Ordenadorea izeki dut.
‎Rosak atea zabaltzen du. Zer, zuk ez duzu gogorik?, galdetzen dio senarrari.
‎Okupa modutsuko emakume batek esan dit gauza ederra dela" arbola bat adoratzen duen herri batekoa izatea" (Gernikako arbola santua zukeen gogoan). Pena eta guzti eman dit aurrena, baina gero, biharamunean edo, ohartu naiz hobe dela mila bider arbola ihar bat, harri koskor bat edo aker beltz bat adoratzea, ideia sublime bakar bati garrantzi ematen hastea baino.
‎Zuzentasuna bezalako ideia potoloekin luzaz haserre egon ondoan, bat batean, haizerik gabeko egun batean, euri mardul bat goitik behera zuzen zuzen nola ari zuen gogo onez ikusi eta, zuzentasunarekin adiskidetu beharrean, okerbide heterodoxo potoloen ustelaz jabetu nintzen.
‎Apika, zalantzaz beterik joan izan bagina, jaramon handiagoa egingo niekeen gizarte lagun  tzailearen azalpenei eta orain gogoratuko nituzke han esan zizkigutenak. Haatik, naizen bezalakoa naiz eta nik horixe dut gogoan. Handik gutxira, 2004ko otsailaren 18an Txarara hurbildu ginen eta Txinan haur bat adoptatzeko eskaera egin genion Gipuzkoako Foru Aldundiari.
‎Eta Chongqingera iritsi ginenean bezala, euria ari zuela gogotik.
2009
‎Azken batean, normala zen besoak zabalik hartzea Irène Némirovsky Gringoiren, frantziar astekari garrantzitsuenean, garai hartan milioi erdi aletik gora botatzen zituen astekari hartan. 1939an denek dute gogoan David Golderen arrakasta aparta, zortzi urte lehenago antzerkiak eta zinemak lehian ibili zutena. Gaston Pawlowskirenak izan ziren xerazko lehen hitzak 1931ko urtarrilaren 31ko alean Tolstoi eta Dostoievskiren pare jartzen baitzuen gure eleberriaren" literatur oihanean".
‎Ezin dut ilunpean egon: gaua dut gogoan, lurra. Ezin ditut begiak itxi:
‎Irenek hitza eman zion, egunen batean berarekin joango zela motorrontzian bueltaxka bat ematera. Azken batean, Irenek ere bazuen gogoa Heraklitoren teoria ber bertatik ezagutzeko.
‎–Elurrarenak zarete, errepikatzen zigun?. Begira elurraren lurraldeari, ikus ñabardura guztiak, beti zuen gogoan eraman behar dituzue eta.
‎Bete betean dut gogoan, ordea,
dut gogoan, eta txingar txoriduna;
‎Merezi du gogora ekartzea, hizkuntza ikastereduen gainean eta euskarazko irakaskuntzaren etorkizun bideei buruz gogoeta eta proposamenak egiteko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ekimenez osaturiko lan-talde batek 2006an idatziz jarritakoa [72]:
‎Euskal gizarteak, euskararen gizartea ere izatera iristeko, egiazki elebiduna izatera heltzeko, Hizkuntza Bizikidetzarako Hitzarmen sakoneko bat behar du, oinarri moduan honako paktua ahalbidetuko duena: hegemonian dagoenak hegemoniari uko egitea, uko elebakartasunari, eta, beraz, erabilera eremuak eta funtzioak jarri ditu hizkuntza gutxiagotuaren eskura; egoera ahulean dagoen hizkuntza erkidegoak, euskararenak, uko egin behar dio elebakartasunaren mentalitateari, elebitasunaren txipa bereganatu behar du gogo onez.
‎adostasun zabal hura. Horregatik, hura genuen gogoan eta hizkuntza politika integratzaile bat bultzatu nahi izan genuen, inor bazterrean utziko ez zuena eta inork bere kontutik banderatzat hartuko ez zuena. Hura zen, hura, gure baitatik sortu zen eginahala orduan:
‎Baina, ildo honetan sakonago sartuz, argitu dugu" herritar elebidunak" esaten dugunean zer hizkuntza mailatako elebidunak ditugun gogoan. Izan ere, jakina da elebitasun mota bat baino gehiago badirela munduan, eta elebitasun eredu horien arteko desberdintasunetariko bat herritarren elebitasun mailari lotzen zaiola.
‎Badakigu sinplifikazio handia dela egin berri duguna, larregizkoa seguruenera, gizarte elebidunaren nolakotasuna definitzerakoan horiek baino faktore gehiago ere bai baitira kontuan hartu beharrekoak, beste zenbaiten artean, bat aipatzearren, hizkuntza bakoitzak betetzen dituen funtzioena da beste elementu erabakigarri bat. Nolanahi ere, esan dugun bezala, elebitasunaz hitz egiten dugunean elebitasun mota ezberdinak ditugu gogoan.
‎Impossible is nothing. Amets amerikarraren bertsio publizitario horien bidez, merkatuak ederki sustatu ohi du gogo eta ego nartzisista. Egunero prestatzen du norbanako isolatuaren emergentzia, norbanako libre bezain bakartiarena.
‎Eta ez umeak lehiakortasunaren errubera zoroan atrapatuta bizi direlako, trikitixatik ingelesera eta saskibaloitik patinaje artistikora. Beste kontsiderazio batzuk ditut gogoan.
‎Salbuespenak daude, ordea. Emma Bovary dut gogoan. Flauberten nobelako protagonistak alaba bat izan zuen, Berta, eta nobelaren bukaeran, Emmak bere buruaz beste egiten duenean eta nobela bukatutzat jo genukeen momentuan, hara non azken bigarrengo paragrafoak ate bat uzten digun betiko zabalik:
‎Gure kantagintzak uzkur samar jokatu zuen lortu nahi genuen nazio kulturalaren izena –Herrialde Katalanak– beldurrik gabe ahoskatzeko orduan. Kanta batzuetan, bai, iradoki edo egiten da, baina inoiz ez da esplizituki aipatzen –adibidez" paÃs petit" aipatzean, zer du gogoan Llachek, Katalunia bakarrik, ala Herrialde Katalanak bere osoan? –. Testu horiek hizkuntza komunean
‎Ildo horretan, aipagarria da, adibidez," Senyor Botiguer" izeneko kanta, zeinean Sisak Poble Sec bere auzoko dendari baten etika eta jokabidea azaltzen baitu ironiaz. Serratek ere beti du gogoan bera hazi zen auzoa, aurreko auzo hori bera, eta auzoko kaleak.
‎Estibalizko fraideak ditut gogoan: Kontzilioa baino lehenago, duela 50 urte pasa," Euskal herrian bizi garenez, guk euskaraz egin behar dugu otoitz:
‎Zeltek bazekiten bart gaueko suteen poza luzatzen eta irmoki ospatzen. Santa Brigida eguna zuten gogoan, ardien errape beteekin batera, eta bart piztu eta indartutako sute lekaiodun eta irrintzitsuekin batera. Guk, galduak galdu, Kandelario kandela eta argizariak piztuz, eta San Blas opilak dastatuz nahikoa izango dugu.
‎Egunero dut gogoan
‎" Gerrako ume" ere izan zen," bizirik irtendakoa" gehiago, berak zioenez. Baina Meliton aitaitaren eskarmentua nahi dut gogora ekarri eta leiho honetara aldatu:
‎Hondarra hondarraren gainetik nekaezin metatuz, hondamen guztiak haren oinetara botatzen ditu. Gelditu, hildakoak esnatu eta apurtutakoa zaharberritu nahi luke gogoz. Baina haren hegoekin trabaturik dagoen haize bortitz batek, paradisutik datorrenak, jo egiten du eta hain da bortitza non ezin baititu hegoak itxi.
‎–" Gelditu, hildakoak esnatu eta apurtutakoa zaharberritu nahi nuke gogoz", dio Benjaminek. Pailazoen gogoa ere hori da.
2010
‎Hurrengo pausoa tertuliak egiteko leku bat aukeratzea izan zen. Nik kafetegi glamouretsu bat nuen gogoan idazle batzuen biografietan irakurri bezala, baina Xabierrek esan zuen bere etxeko garajean inon baino hobeto egongo ginela. Nik esan nion ezin nuela leku desegokiagorik imajinatu, baina Josuk eta Bittorrek arrazoia eman zioten, hura izango zela tokirik lasaiena.
‎ETAk 2000ko abuztuaren 8an hil zuen Korta. Guztiok dugu gogoan haren gizatasuna; gizatasun horren adierazle izan zen utzi zigun gogoeta ere:
‎Martin Ugalde ekarri nahi dut gogora. Gizon handia izan genuen Euskadin kulturaren eta politikaren alorrean.
‎Erlijioaren ikuspuntutik (beste behin, katolizismoa dugu gogoan), suizidio oro bekatu da. Fedearen zama daraman Hiponako Agustin (354) filosofoak ere horrelaxe dio:
‎zentzu komunaren eta zientziaren ereduak elkarrekin doaz, eskutik helduta. Besteak beste, pentsalari hauexek ekarri nahi ditugu gogora: John Dewey filosofoa(), Thomas Huxley zientzialaria (eta Aldous Huxley idazle ospetsuaren aitona)(), Gustav Bergmann filosofoa(), Percy William Bridgman fisikaria (eta Nobel saria 1946an)(), Willfrid Sellars() eta Willard van Orman Quine filosofoak(), eta, nola ez, behin baino gehiagotan aipatu ditugun Peirce eta Einstein.
2011
‎Ordenagailuan izenperik gabeko mezu hori jaso izan ez balu, bururatu ere ez zitzaion egingo erlijioarekiko lotura hura. Tipo hori ezin zuen gogotik ezeztatu, bere buruaren ateari etengabe deika egongo balitz bezala. Nor zen?
‎Pentsatzen dut hitz bakoitza eta zirkin guztiak jaso behar ditudala gogoan, bizitzen ari naizenak zerikusi handia izango duela nire bilakabidearekin. Pentsatzen dut Neskak ere izango duela, nik bezala, etorkizunerako ametsen bat.
‎Baina iruditzen zitzaidan Neskaren mundura itzularazten nindutela, eta horrek, niri kezkak sortzen. Gorriyarekin zerikusia duen pasadizo bat dut gogoan. Bazeramatzan hiruzpalau hilabete kartzelan, eta askotan sentitzen nituen har betikoak barrenaren hozka eta hozka:
‎Lezok tarteka pilotalekuko sarrera ordaintzen zidan, eta beti zituen gogoan gerra kontuak. Mendira bueltatu behar genuela esaten zidan:
‎Zera zen gainera, oso ordenatua, bere estatusa zein zen ondo zekiena. Ondo zekien astean zehar lan egin behar zuela gogotik familia aurrera aterako bazuen. Victorio Luzuriagan lan egiten zuen moldeadore.
2012
‎Jada gelara itzulita, zapatak erantzi zituen, aurren aurrenekoz. Ez zuen gogorik izan presokideek gorde zioten arrantxotik ezer ahoratzeko; behartu egin zuen bere burua ur ordurako hoztutan zeuden patata zatiak, gutxienez, jatera. Gizakiaren gorputza ezer gutxirekin da bizirauteko gai.
‎Irribarre nostalgikoa atera zaio amari. Gaztetako pasadizo bat du gogoan. Lagun batekin gustaturik, bihotz formako kalkomania bat jarri zuen bizkarrean.
‎Morroia ez zen ba guztiz leiala izan korrejidorearekin? Denek gogoratzen zuten bizia salbatu zionekoa indioen segada batean; denek zuten gogoan korrejidoreak zer nolako estimua zion bere morroiari. Beraz, aise atera liteke ondorioa ere:
‎Euria ari du gogotik. Leihoa zabaldu dut, baina ez da tren
2018
‎Ez al dio esan Ganixekin moztu duela? Baietz esango luke, baina orain ez du gogorik horrekin hasteko. " Ez, Manu eta Katrinekin noa".
‎Besaulkian eseri da zizka mizka horiek hartzeko. Igandeko hitzordua du gogoan, berehala iristea nahi luke. Topalekua Heleneren etxetik bide erdira geratzen zaio, terrabusean arazorik gabe iristeko moduan.
‎–garrantzia kendu nahi izan nion galderari, esku batez keinu inoragabea eginez?. Gaur goizeko gorabeheraz ari zatzaizkit... ozta ozta ditut gogoan xehetasun galdu batzuk. –Kolpe bat eman nion kopetari, oroitezina desenkusatuz.
2019
‎–hots egin zuen pilotuak, artean bere baitara etorri gabe: nork jakin, agian Jack tximinoa zuen gogoan.
‎Orduan, jakingosez beterik, ni ere goiko solairura igo nintzen eta hantxe ikusi uste izan nuen kontakizunaren agertokia, hantxe imajinatu nituen globoko bidaztiak. Gero, une batez komunera sartu, eta paperaren alboan hiru desodorante ikusi nituen; Ocean eta Bien Air ditut gogoan, beharbada inkontzienteki nik ere neure barneko gela kirastuak aireberritzeko beharra nuelako, edo intsentsu apur bat besterik ez bazen ere... Handik jaitsi nintzelarik, ostatuko gizonek nirekiko interesa erakutsi zuten, non eta zertan nenbilen, baina ni ere ez non eta ez han desagertu nintzaien, Mari Xorren antzera.
‎Umetatik izan da berexia. Seguru ez duela gogorik ere festan egoteko. Azkenean, mesedea eta guzti egingo diogu, hara!
‎Lehendabizikoak asko du gogo falta hutsetik: nekearekin batera, asperdura eragiten dit hartan hasi nukeela pentsatze hutsak.
‎biek dute helburu bera, bidearen azkena ez ikustea, garbi uztea inperfektuak garela. Berbelitzek ez du gogotik kendu nahi Babelgo dorrearen suntsiketak ekarri zuela itzulpenaren jaiotza, lanbide beharrezko bezain inperfektuena.
‎Itzulpengintzaren inguruan asko dira iritzi kontrajarriak, abaniko baten moduan zabaltzen eta biltzen da jarrera muturrekoenen banda zabala. T.H. Savory adituak itzulpengintzaren praktikak eragindako iritzi eta jarrera kontrajarrien zerrendatxo bat osatu zuen, poesia itzultzailea zuelarik gogoan zerrenda egiterakoan, baina haren zerrendak balio berdintsua du prosa itzultzailearentzat ere. Hona, segidan, Savoryk zerrendatutako itzulpengintzaren inguruko auzi muturreko batzuk, bakoitzari erantsi diodan iruzkin banarekin.
‎Porrotaren aitorpen garbiak dira inondik ere, Svevoren ohiko ironia tristearekin eginak. Triesteko idazleak arrakasta du gogoan, baina itxaropen gutxi bere literaturaren iraupenean, zeren Svevoren liburuak apenas baitira saltzen, hortik Lopetegik aipatutako testuari darion arrangura auto Â
‎komeni da parametro estetikoetatik ere aztertzea, ez soilik linguistikoetatik, euskalki gihartsua landu izan dutenek batuarekin sentitzen duten arroztasuna, iparraldekoek bereziki: Orpustanek Proust itzultzen eginiko lan erraldoia dut gogoan.
‎Badu maiatzak atsotitz edo esaera zahar bat gaurkoan nahi nukeena gogora ekarri. Izan ere, esaeratxo hauek lagun, beren tolesturetan gordeta daukaten eskarmentua gogoratzea ongi etortzen da noizbehinka.
2020
‎Lizartzarekin izandako jardun guztiak gorde behar nituen gogoan. Ultzamako apaizak eta El Diablo Cojuelok piztu zidaten harra hil behar nuen mendi ibar hartan emango nuen azken ikuskizunarekin.
‎Ordu gutxi batzuetan begiak bildu bazituen ere, batere lorik egin izan ez balu bezala jaiki zen, eguzkia errezeletatik sartzen hasi orduko. Leihoa zabaldu zuen logela egurasteko eta gaueko mamuei alde egiten uzteko, eta esan nahi zituenak gogoan ordenatu zituen. Alferrik izan zen, ordea, Rosario ez baitzegoen ezer entzuteko prest goiz hartan; gogotik ari zen lanean paretetako kedarra eskuilarekin sekula ikusi ez zion kemenaz igurzten.
‎Badaki Duarteri eskua emanda joan zela. Hegan ez zen joango; beraz, oinez gurutzatuko zuen, baina ezin du gogora ekarri nola egin zituen autoen aparkalekutik, ezpelen labirintoaren ondoan, Pazoaren sarreraraino gutxi gorabehera dauden hogei metroak. Ezin du gogoratu nola igo zituen eskailerak lehenengo pisuraino, ezta nola hartu zuen ezkerrera ere, On Dario zain zeukan salaraino joateko.
‎Ez al duzu uste berri ona li  tzatekeela? Ez al duzu gogorik haren berri jakiteko, doktore. Niri esan didatenez, Altxamenduaren lehenengo egunetan joan zen.
‎Harrapatu ninduen. Ez dut gogorik gertatuaren aipatzeko.
‎Haurrok, pixa egitera joango gara? Baina bikiek ez dute gogorik. Aliciak ere ez.
‎Euria hartzen dugu gogoan. Larruaren gainean, jasotzen ari zirenen kapelu ilunaren gainean, har  tzen dugu gogoan. Mmmmmmm, ziotsoten.
‎Gogoan dugu euria. Hasieraren barren barrenean dugu gogoan, hasieraren ilunpean. Jaso  tzen zutenen kapelu ilunaren gainean dugu gogoan.
‎Hasieraren barren barrenean dugu gogoan, hasieraren ilunpean. Jaso  tzen zutenen kapelu ilunaren gainean dugu gogoan. Lehen.
‎Eta sartu dizkizuten gol guztiak dituzu gogoan?
‎Aurrez aipatutakoa Udako torneo batean gertatu zenez, ez dauka hainbesteko garrantzirik, baina baditut gogoan erabakigarriak izan ziren beste geldiketa batzuk. Esate baterako, 68 denboraldian, Rafa Iriondoren agindupean, liga kaxkarra egin genuen.
‎Heroiak, patua, epopeia, jainkoak, mundu klasikoaren arrasto sotil gisa daude poeman zehar barreiatuak. Elementu horiek Kavafis bat gogoraz lezakete; Thermopylak gisako poemak ditut gogoan, adibidez. Ez zait iruditzen, erreferentzia urrun gisa besterik ez bada ere, baztertzeko izena.
2021
‎Eta gure etxea utzi, eta pertsona horrekin bizitzera joaten gara betiko, baina ez pertsona egokia dela erabat sinetsirik gaudelako; areago, ez gaude inola ere horretaz sinetsirik, eta beti hartzen dugu errezeloa guretzat egokia den pertsona benazkoa hiriko zokondoren batean dagoela ezkutaturik. Baina ez dugu gogorik non ezkutatzen den jakiteko; jabetzen gara orain zeresan gutxi izango genukeela harekiko, dena esaten baitiogu agian egokia izan ez arren bizikide dugun pertsona horri; eta gure bizitzako onura eta gaitza pertsona horrengandik eta harekin jaso nahi ditugu. Aldian aldian, eztabaida bortitzak sortzen dira pertsona horren eta gure artean, eta, hala ere, ez dute lortzen gugan dagoen bake amaigabea pitzatzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dut 25 (0,16)
du 21 (0,14)
zuen 14 (0,09)
dugu 10 (0,07)
ditut 7 (0,05)
nuen 5 (0,03)
ditu 4 (0,03)
dute 4 (0,03)
zituen 4 (0,03)
duzu 3 (0,02)
zuela 3 (0,02)
zuten 3 (0,02)
ditugu 2 (0,01)
genuen 2 (0,01)
luke 2 (0,01)
zituzten 2 (0,01)
Badugu 1 (0,01)
Badut 1 (0,01)
baditut 1 (0,01)
badu 1 (0,01)
baduk 1 (0,01)
baikenuen 1 (0,01)
baitut 1 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
banuen 1 (0,01)
bazuen 1 (0,01)
ditudala 1 (0,01)
ditugun 1 (0,01)
dituzte 1 (0,01)
dituzu 1 (0,01)
dudala 1 (0,01)
duela 1 (0,01)
dun 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
duzue 1 (0,01)
duzula 1 (0,01)
genituzkeela 1 (0,01)
nituen 1 (0,01)
nuke 1 (0,01)
nukeena 1 (0,01)
zituela 1 (0,01)
zituenak 1 (0,01)
zuelarik 1 (0,01)
zukeen 1 (0,01)
zutela 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia