Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 126

2000
‎Bai, geure solas sekeretuak ere izaiten genituen, eta, nola osabak uste baitzuen ezen Historia gezurraren gainean eraikia zegoela, eta egiaren atxikitzea zela gure egitekoa, hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak —etxeko bertze guztiek ahantziak zituztenak, nahiz eta aitona Nikolasek ahantzi nahi eta ezinean zebilela zirudien—, Arkimedesi eta Pitagorasi buruzkoak ez zirenean —haiek ere bertze Historia baten protagonistak zirenez gero, Zientziaren Historiarenak—, arratsaldero emaiten zidan eskolaz baliaturik, zeinetarat gero eta gutiago etortzen baitzen Mattin, bataz, anaiak studiatzea atsegin ez zuelako eta zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko, eta, berriz bertzea, aitak erabaki zuelako ezen jaun administratzailearen irakaspenak —jauregiari eta etxeko negozioei lotuak— hagitzez ere inportantagoak eta beharrezkoagoak izanen zitzaizkiola etorkizunean, hura etxeko primua eta herederoa izanik. Baina, handik harat, ez uste ezen osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak eta haien erranak noiznahi den izaiten zituela ezpainetan. Eta ez uste ezen kontu haiekin kontzientzia hersten eta estutzen ibiltzen zitzaidala, mila galdegite eginez, nola egiten baitzizkidan aritmetika edo geometria irakasten zidanean.
‎Ordea, galdegite bat nuen ezpainetan, eta galdegite hura egin nion osabari:
‎—Nire kontu —idazten ari zena utziz, hogeita hiru urte baino ez zuten ezpain haragitsu horiek irriño egin zidaten.
2001
‎Hildakoa haurra baino hobeki ez ote dagoen bururatu zait niri. Haurrak, ordea, irri goxoa du ezpainetan; halabeharra leporatu dion zoria jaiotzetik onartua du eta ez zaio eraman ezina iruditzen.
‎Eta gerlak aipatzen zituzten, gerlen oroitzapenetan berotzen ziren izpiritu motelduak, nork bere gerlak, banaka, bata bestearen ondotik: ahuntzak Chemin des Damesko bataila zuen ezpainetan, ganibeta ahurrean eta mokanes soila aurpegian" irabazi" zutena; Joanesek eta Pierrak Alemanian gatibu higatu zituzten urte airosak zerrendatzeko ohitura zeukaten.
‎Ekai kimiko horiek fortuna txarraren aurrean, bihotz onezia eskaintzera bideratzen gintuzten eta hobe denentzat azkenean, ez? Imajina ezazu istant batez, bezperan bilkuran izanik, biharamunean lanera joatean, sintesi molekula soilen botereaz kolegek irri zabala dutela ezpainetan, ez dizutela ohiko arduragabekeriarik leporatzen, gozoki mintzo zaizkizula, halaber behialako biltzarkideek, umore gaitza zurkaitz, larderia, erasia eta gutxiestea ahanzten dutela, behialako ekai merkeak neuronak oparo balakatzen eta kilikatzen dizkielako. Besteak bezain" kargatua" zabiltzalako zu ere berdin heltzen zara lanera, karkailaka bistan da.
2002
‎Une horretan, gizon segail eta moderno itxurako bat ikusten dut ertzainengana hurbiltzen. Zigarro mutur bat du ezpain artean hartuta. " Atzoko argazkilaria!", sentitzen dut zimikoa bihotzean.
2003
‎Ezin dut esan. Ezin dut ezpainetaraino ekarri. Eta esango banu ere, ez litzateke egia osoa.
‎Ez dituzu ezpainak zabalduko sar nadin.
2004
‎Autoa irekitzeko giltza sartzen ari zenean, irribarre antzeko bat egin zion gizonak. Orbain ubelkara bat zuen ezpainaren ezkerreko ertzetik kokotserantz. Garrek indar hartu zioten berriz ere Bazterri.
2005
‎–Nora hoa, lizuntxo hori –esan du ezpain artean.
‎Amets ere zutitu egin da, Mutsumi agurtzeko, irribarre ameslaria duela ezpainetan.
‎El Lilik bere azeri begi grisekin miatu gintuen. Orbain bat zuen ezpainetik kokotseraino; bestela aurpegi fina zuen, pirata dotore batena, beldurgarria.
‎Ez ditu musuak maite. Beste erremediorik ez badu ezpainak doi doi hurbiltzen ditu, ukitu baino ez, eta salto txikitan urruntzen da. Gero musua garbitzen du, disimuluz, eskugainarekin, irri egiten duen bitartean.
2006
‎Eta bigarren aldikoz ere Tomen bisaia eder eta larritua ene gainean sentitu nuen. Baina aldi hartan pozezko irri bat zuen ezpainetan. Ene bisaia bere eskuetan hartu eta erran zidan:
‎Lakersen partidua ikusten hormetako telebista handietan. Lodi samarrak zituen ezpainak. Begi tristeak, txikitan negar handia egin izan balu bezala.
‎Aho guztia hareaz beteta banu baino lehorrago nituen ezpainak, mingaina, sabaia. Belarrietan, berriz, sekulako burrunba.
‎Neilak bakarrik jantzi du halakoa. Bestela, ixteko ahoa, esan digu Nemok –niri, ordea, ohartu gabe ireki egiten zait, ezin ditut ezpainak josirik atxiki.
2007
‎Gure alabatxoa eskuetan zuen, eta gora eta behera zerabilen, baloia balitz bezala. Tarteka, musuak ematen zizkion auskalo zer edana zuten ezpain haiekin. Nazkagarria iruditu zitzaidan.
‎Niki estu estua zeraman jantzita. Italiako elastikoa, bederatzi zenbakiarekin?, bular giharrak bainoago gerriko gantzak nabarmentzen zizkiona. Makinari eragin bitartean, zigarro gorri bat zuen ezpainetatik zintzilik; eta betaurreko beltz diseinukoek, kaska motzean sartuak, haren begi gorri hanpatuak agerian uzten zituzten.
2008
‎adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek, odolaren ukoak gorroto itsua du lege?
‎hain animatuta zirudien bietako batek, gazteenak?, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina, begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen?, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik, emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori?, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera, gorputzaren atsegina beti da malda behera?
‎Beharbada hilabeteak zeramatzan nire imintzioak, algarak, ibilera antzezten. Bere aurpegiak, nik jantzita neramanak, bazuen ezpainen adierazpenean edo ahoaren forman zerbait gordina edo likitsa, agian listu jario gehiegizkoak ematen ziona, eta niri, nolabait esateko, nardagarria egiten zitzaidana, baina bazuen aldi berean irmotasun bat eredugarria iruditzen zitzaidana eta, esan dudan bezala, erosoago sentiarazten ninduena.
‎Ola ondoan bazegoen pago tantai bat, adarrak batera eta bestera zabaltzen zituena... adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek –odolaren ukoak gorroto itsua du lege– mendekuaren ideia piztu balio bezala; prestaketa guztiak egiten ari zen bitartean, gainera, marmarka hasi zen –ulertzen ez zitzaion arren, argi eta garbi zegoen zein zen bere diatribaren jopuntua, hiru aldiz errepikatu baitzuen:
‎hain animatuta zirudien bietako batek –gazteenak–, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina –begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen–, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik –emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori–, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera –gorputzaren atsegina beti da malda behera– eta beste partean malda gora –beldurrak defentsa mekanismo psikologikoei eragitea da beldurraren maldak berdintzeko modu bakarra–; Nazariok, ondorioz, deseroso behar zuen egoera hartan, ardoak eragiten ziòn adorea deserosotasunaren leungarri bazuen ere.
‎Emakumeak hotzez dagoela ematen du, dardaraka ditu ezpainak, nahiz hoteleko gelan egiten duen beroa gizena den. Inaziok kokotsa jasotzen dio eta emakumearen aurpegia hurbil  tzen du berera.
‎Urduritasuna goiz goizetik hasi ginen sabelean nabaritzen. Irribarre zabal eta lelo bat genuen ezpainetan, nahita ere ezin ezaba daitekeen horietako bat. Gosaldutakoan, Xaxa eta Oliviarekiko hitzordura joan ginen eta haiek azaldu ziguten egin beharreko guztia.
2009
‎Utzidan bakean! Itsaso txarrak eramango ahal hau!, oihukatu nahi izan nion, baina ezin nituen ezpainak zabaldu edo, zabalduz gero, ezin nuen ahotsik atera, eta entzuten zen hots bakarra herrenaren egurrezko pausoa zen, kan kan, kan kan. Hasperenka iritsi nintzen, pixka bat lasaiago, herren hotsa isildu baitzen ordurako.
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
‎Teofilo Mariak eman ziòn ukabilkada, Fanelli kolpetik etzanarazi eta langileei ahoa irekiarazi ziena, oihu ezin biribilago bat jaurtitzeko: . Ooooo!?, sentitu zutèn minaren adierazpena izan zitekeena, baita garailearekiko mirespen inkontzientea ere, aldi berean?; gero, bizpahiru segundoko isiltasuna, Fanelliren intziriren batek hautsia, isiltasunak intziria intziriago bihurtzen zuen bitartean eta Fanelliren porrota porrotago; Teofilo Mariaren gorputz bertikalaren aurrean, beraz, Fanelliren gorputza zetzan, galtzaileak odol hari bat zuen ezpainetan?, marra horizontal bat balitz bezala, Teofilo Mariaren garaipena azpimarratzen zuena; edo izan zitekeen idulki bat, garailea gainean hartzeko prest zegokeena, erramu koroa buruan; baina horixe falta zitzaion, apika, orbetarren arteko premuari, bizitzen ari zèn eszena erabat biribila gerta zekion: norbaitek buruan erramu koroa jartzea; Teofilo Mariak, ordea, eguzki distiratsua zuen, beharbada, une hartan aurpegian betean jotzen zuena, koroatzat?; bizpahiru segundo izan ziren, zeinetan gorputzek mintzabide ezin garbiago bat osatzen zuten, han gertatua adierazteko?
‎Apalduta eta minduta zegoen arren, izeba Ernestinaren hitzek babestuta sentitzen zen Domingo; izeba ondo ondoan zuen, gainera, urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa baitzuen munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean, haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baizik?, ... Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik?
‎–Maria Bibianak mahaia bedeinkatzeko otoitza egin duenean, berorrek ez zituela ezpainak mugitzen konturatu naiz. Ateoa al da?
‎MIMIk begiak zabaltzen ditu eta irribarrea du ezpainetan. Sakon arnas hartzen du; iritsi da eguna!
‎Apalduta eta minduta zegoen arren, izeba Ernestinaren hitzek babestuta sentitzen zen Domingo; izeba ondo ondoan zuen, gainera, urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa baitzuen munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean –haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baiz... Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik... ez halabeharrez, beharbada, orduantxe piztu baitzitzaizkion, menturaz, irudizko patin batzuk irudimenean, ezkerrekoa eta eskuinekoa, biek ala biek Domingori agindu bera ematen ziotela:
‎–Maria Bibianak mahaia bedeinkatzeko otoitza egin duenean, berorrek ez zituela ezpainak mugitzen konturatu naiz. Ateoa al da?
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
‎Liburu banatzaile zaharrek halakoxe itxura zuten, baina, dagoeneko, haiek ere desagertzeko zorian zeuden. Kronskyk irribarre atsegina zuen ezpain artean.
‎Lipar batez, Cézanneren Karta jokalariak margoko bi gizonak begitandu zitzaizkion. Brunok zigarro bat zintzilik zuen ezpain artean, eta eskuetan, kartak ez eta ohar batzuk zituen. Botila falta zitzaien mahaian.
2010
‎Irribarre bat dut ezpainetan
‎irribarre bat dut ezpainetan
‎Amaia zukua hartzera altxatu zenean kazetarietako batek, ilehorienak, irribarre bat dedikatu zion. Orbain txiki bat zuen ezpainen ezkerraldean, eta horrek are zabalagoa egiten zion irribarrea. Masailak gorrituta sentitu zituen Amaiak, eta azkar itzuli zen bere mahaira.
‎Salgai zegoen eskuzko ispilu batean begiratu nion neure buruari, mingainarekin goiko ezpaina itxuragabetuz. Bilo argi eta ugaria nuen ezpain ertzetan, June ezagutu arte behin ere kendu gabea.
‎TXUS tabernan sartzen da. ITXASO abesten ari zen kantu bera du ezpainetan.
‎Etxeko atariraino lagundu hau irten zaretenean, eta muxu batek bildu ditin zuen ezpainak aspaldiko partez, berak Ondoloin, Ane esanez alde egin baino lehen. Kale izkinara iristen ari zunan leihora hurbildu haizenean, giltzak eskuetan artean:
‎Atea jo zuten, Raimundo eta Manuela ziren, Irin Berriko txandala jantzita. Irribarrea zuten ezpainetan marraztuta, gelditzen zaion azken arnasa ere zorionez bete nahi duen jendearen zantzuen distiraz beteta ikusi nituen. Danielarekin egon nahi zuten, baina nire presentzia ez zitzaion gaizki etorri Patxintxiri:
Zuen ezpainek HURA dei dezatela!
‎Irakaskuntza Hitzezkoa da, eta zuen ezpainek ahozkatzen badute, Hitz gori goria bilakatuko da.
2011
‎Sukaldera bidean, hemen presoak eta han funtzionarioak daudelarik, Jose Luzaide urduri dago, luzaroan, zain. Martin Lukuk doinu zaharren bat du ezpainetan harresiari begira txistuka. Bezperetako elurra euri bilakatu da, patioko urloak zabalagoak dira, hodeien ispilu.
‎Egia esan, irribarre bat nuen ezpainetan aiztoarekin hirugarren solairutik jaitsi nintzenean. Ez Narinhel nireganatuko nuelako soilik, ama hil zen eskaileretan nengoelako baizik.
‎Ez du ezpainik askatzen halabeharrak, eta ez du ez hitzik ez lurrunik egiten. Usain kirastu bat uzten du bazterretan.
‎Beckek irribarretxoa zuen ezpain zurbiletan. Agurea ongi pasatzen ari zen.
‎Carla iritsi zenean oraindik emakume eder baten aurrean zegoela pentsatu zuen kazetariak. 50 urte inguru izanen zituen parlamentari komunistak eta irribarre atsegina zuen ezpainetan. Mahai batean eseri ziren biak eta te beltza eskatu zuen emakumeak.
2012
‎Urrundu egin zen eta hatzarekin ukitu zuen odoletan zuen ezpaina.
‎–Zer? , irribarrea zuen ezpainetan, harridura begietan?. Faltan bota nauzu, ezta?
‎Ez nekien hark ere soinuak entzun ote zituen; baina, hori bai, azken minutuetan aldaketa bitxi bat gertatu zen Usherren jokaeran. Hasieran nire parean zegoen, baina pixkana pixkana aulkia lekuz aldatu zuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zen arte; eta horrela ezin nion aurpegia osorik ikusi, nahiz eta ezagun zuen ezpainak dardarka zituela, bere kasa marmarka ari balitz bezala. Burua bularraren gainean erortzen utzi zuen; banekien ordea ez zegoela lo, begiak irekitzen ikusi bainuen, zabal eta zurrun, soslaiez erreparatu nionean.
‎Une hartan, ez nukeen haren tokian egon nahi izango. Bazter batera eraman zuen kapitaina, eta zerbait esaten hasi zitzaion biziki aztoraturik; ikusi nuen dar dar batean zituela ezpain urdinduak; baina kapitainak bizkarra eman zion erdeinuzko irribarre batekin. «Ergel hutsa haiz!
‎«Zein barnerakoia zaren!, baina nik badakit zerbait zuri buruz». (Ez zitzaion aurpegiera aldatu, ez zituen ezpainak mugitu, beraz jardungo ez banu bezala). «Badakit bart gauean itsasertzera joan zinela».
‎Mendi horretara etortzen zen aldiro, maite zuen une batera heltzen zen, arroka handi bat eskalatu behar zuen momentua zen. Eskalatzea irriarekin egiten ohi zuen beti, baina, egun horretan, Ainarak irria ez zuen ezpainetan, tristezia eta aladurak baizik. Biziki trebe eta kirolaria zen, eskuak arrokan pausatu zituen, indarrarekin gorputza goititu, zangoak pausatu eta tximino baten zalutasunarekin igaiten hasi zen.
‎Orain dituzu ezpainak haragizko. Hegaldiak ez du etorkizunik ametitzen.
‎Ez gara, hala ere, elkarren ispilu, ezin dugu ezpain bera maitatu. Argia urrunago doa beti, orbeletara, eta nik nahiago dut enborren soinketa.
2013
‎Hoiek ere irri ezti bat badute ezpainetan, ikusirik hain maite zuten seme, senhar edo anaia haren odola ez dela debaldetan ichuria izan, odol ichuri horren ondorioa dela hainbertze erresumen bozkario eder hau. Bainan gehiagokorik ez dezake jasan heien bihotzak, zeren laster erdiratzen baita eta nigarretan emaiten.
‎Beste aukera bat da «zirkuluan edo zirkuluerdian jartzea ikusi ahal izateko», kontraluzko egoerarik sortu gabe. Komunikazioan, aholkatu pertsona aurrez aurre begiratzea, esaldi errazak baina osoak erabiltzea eta bokalizatzea Izan ere, baliteke pertsona gorrak edo entzumen urritasuna duenak ezpainak irakurtzen jakitea eta hitz egitean ulertzea. Ez da inoiz puztu edo garrasi egin behar. Horrela erlazionatzen ohitu ez diren pertsonei keinuak edo mimika erabiltzea gomendatzen zaie ulertarazteko, baina urduri jarri gabe edo lasaitasuna galdu gabe, besteak ulertzen ez dituelako.
‎—Ez dakit nola jan behar duen ezpain handitu horrekin, aita! Bete betean harrapatu du baten batek!
‎Egiazko pestalier! Baina momentu horietan jende guziak irriñoa bazuen ezpainetan. Musika, aire epela, kolore biziak, denak alegeratzen zuen giroa.
2014
‎Z k ez du nire ohiko ohaideen kasik inongo antzik, aurpegi arrunta du, ile motz arrunta, janzkera arrunta, dena arrunta, are hutsala, urrutitik arriskutsuki ohikoa, normala eta masiboa dirudiena, betaurreko eta ahuntz bizar karnabaletakoak salbu, bistan denez?, baina gero gertuagotik begiratuta baditu ezpain lodi horiek, eta fisikotik harago ere, fisikotik harago batik bat, badu erremediorik gabe magnetiko bilakatzen duen zerbait, nire belarri atzean hatsanka aritu dadin eta ondoren hitz goxoak xuxurla diezazkidan munduan beste edozer gauza baino minago desio izatera naraman zerbait, errukirik gabe: hitz egiten diodanean jartzen zaion txundimenezko soa, begietan pizten zaion erabateko lilura, neure burua irudikatzen dut aldare batetik predikuka berak nire azpian gurtze posizio erabat tolestuan diharduelarik, nirea da egoeraren kontrol absolutua, ongi bezatutako zakurrek nola hatza altxatzearekin nire aginduak beteko dituen sentipen horditzailea.
‎Aurpegian krema hidratatzailea ere eman dit emakumeak. Irribarre bat egin nahi izan diot, esker onez, baina marmolezkoak ditut ezpainak.
2015
‎Askotan hitz egiten zuen munduaren zentzurik ezaz, giza bizitzaren urraduraz, baina segituan konturatu nintzen maitasun gose izugarria zuela, kariño falta handia. Musukatzeko modu hartan nabarmentzen zitzaion, amaren bularraren nostalgia balu bezala ezpainak xurgatzen zizkidanean, eta elkarri luzaz besarkatuta egoteko zeukan premia hartan. Ez didate inoiz holako musurik eman, ez naute egundo hainbeste besarkatu eta ez didate sekula horrela amodioa egin, halako karrarekin, hankartean sentitzen nuen bultzada bakoitzean bere izate guztia nire baitan hustu nahi balu bezala.
‎Begi bat more more eginda zeukan, eta bekaina esparatrapu zabal batek estaltzen zion. Aho aldea ere handituta zeukan, eta ebaki bat zuen ezpain ertzean.
‎Ahizpak haren buruari eusten zion bi esku odol blaituez, burua eroriko zaio, burua eroriko zaio garrasika. Keinu garratza zuen ezpain okertuetan, eta, lehen aldiz, ikara begietan so egiten zigula iruditu zitzaidan. Minez egon behar zuen, buruan habia egin zion balarengatik, eta uzten zigun odol gorriarekin ezin pintatu daitekeelako mundu munduagorik.
‎Irribarre imintzioa egin zuen, baina berehala ezkutatu zuen, Karmeleren eskuan jarraitzen zuen latex gogorreko zakilari erreparatzean seguruena. Kolore gorria ia erabat galdua zuten ezpainak elkarren aurka itxita mantendu zituen edonola ere. Erbi hura atera arazteko sastrakak apur bat gehiago astindu zituela ulertu zuen Karmelek.
‎M Xri begira geratu da ezer ikusi gabe. Irribarre urrun bat du ezpainetan. Gero burua astindu du.
‎Xk burua jiratu du. Mek irribarre okerra du ezpainetan.
‎Txomin Arrambidek erran dauku sekula etzuela holakorik ikusi. " Xalbadorrek irriñoa baluke ezpain xokoan! Herriko xoko moko guziak hasiak ziren betetzen jadanik goiz ondarreko.
2016
‎aurrean, zergatik eta gai hau afera politiko bat delako. Baldin eta ekiteko dugun betebeharra ukatzen bada, bete betean ukatzen da ekiteko dugun eskubidea, eta ez baldin badaukagu ekiteko eskubiderik, lasai asko dei gaitzakete, iparraldeko esklabo zuriak?; izan ere, katetan dauden gure neba arreben moduan itxi behar ditugu ezpainak, isilik eta etsita.
‎Maite gure lagun maitagarria beti zurekin duzu ezpainetan irria.
2017
ditu ezpain finak,
‎Geure odolekoak dituk. Aski duk gainetik behako bat ematea eta erreparatzea zer distira erne eta harrapakariz pizten zaizkien begiak, nolako atzartasuna eta sensualitatea ageri duten ezpainetan irribarre egiten dutenean, zer gisaz jakin duten nagusi bilakatzen, mujik jendea beren zerbitzari errendatuz, puntuan ulertzeko hire Odiseo kutunaren oinordeko jatorrak direla. Eta orduan amodioa hartzen diek eta ez dituk heriotzara largatzen.
‎Joxemiel, Motxa, Maurixioren atzetik abiatu da, irribarre baten keinua duela ezpainetan.
‎Zertara etorri da hau hona?! Egin zituen baitaratzeek ez zioten aurrean zain zituen ezpainak errealitatetik ezabatu.
‎hitzen beharrik ez duten ezpain leun emankorrak
2018
‎Divina Pastora eta bera aurkitu zirenerako, zazpi El Cuervo tekila kubata hartua zelako, justifikatu zion Carlosek, erakusten zuela horren bizitasun izugarria gorputz osoan. Kubata eta arnasaren arteko nahastea botatzen zion mutilak ahotik arnasestuka zebilela Divina Pastorari; eta usain kitzikari hark guztiz pizturik andrea, ezin zituen ezpainak askatu maitalearen ezpainetatik. Hargatik, kotoi loreak bezain bigun eta guri ziren ezpainetan, nahi izan zuen betiko itsatsirik lotu emakumeak.
‎Taldeko batzuek labarrean gora ihes egin zuten, baina gehienak geziek jotzen zituzten labarrean gora ari zirenean. Gogoan dut Ezpain Luze. Nire erlaitzeraino iritsi zen, oinazez garrasika, gezi batek bularra alderik alde zulatuta, kirten lumaduna bizkarrean dardaraz zuela, hezurrezko muturra aurretik aterata, labarrean gora zihoala gezia atzetik sartuta.
‎Gerora, elkarrekin hasi zirenean irteten eta motor gaineko paseoetan, sarri errepikatuko zuten teatro hura. Ez zutela elkar ezagutzen eta ez zutela ezpainekin topo egin nahi baina, nahi gabe izan zela eta abar, elkar ezagutzen ez zutenen estreinaldiko lehen enkontruak antzezten. Berotu egiten zituen horrek.
‎Larunbat goiz hartan, beraz, beste zerbaiten bila dabilenak bezala begiratzen nion munduari, nire bizikleta gainetik. Amaiak, berriz, irabazlearen zoriona ageri zuen ezpain begietan. Lasterketan hasi, eta ekin orduko, Urkia bera ere atzean utzi izan balu bezala egiten zuen irribarre, etengabe.
‎Amarenak dira hauts horiek, Administrazio nagusiko bileretara joateko ematen dituenak. Egun hartan ere gorriz pintatuak ditut ezpainak, gorri ilunez, garai hartan bezala, gerezi kolorez. Ez dakit nola eskuratu nuen ezpainetako margo hura, Hélène Lagonellek ebatsiko zion apika amari niretzat, ez naiz akordatzen.
‎–Zure adineko neskak makillatu egiten dira Parisen. Karmin ukitu bat jarri behar zenuke ezpainetan, esan zidan.
‎Gezurra, azal mota horri dagokiena erabili behar dugu, lipidoen produkzioa estimulatzen ez dutenak. Izotzak begi tzuloak murrizten ditu? Gezurra, gainera erretzeko arriskua izan dezakegu. Begiak margotzen ditugunean ezin ditugu ezpainak margotu. Gezurra, aukeratutako koloreen arabera izango da; armonia bat lortu behar dugu bien artean. Begiak beltzez margotzeak handiago egiten ditu?
‎Gizonak elizaren barruan zeudela ikustean, moja bat taldetik atera zen, guardien aurrean jarri, eta beloa altxatu zuen. Emakume hark buru oso bat kentzen zion Leori, bilo sarri samarra zuen ezpainen gainean, eta artaburuen moduko hortz horiak erakutsi zizkien, galdera purrusta antzera egin zienean.
‎atera zaitezte zuen kaioletatik, moztu itzazue zuen amantalen lokarriak, utzi zuen adatsak hegan airean, erakutsi zuen titiak. Zuen atzamar zuriak ez daude eginda komentuetako laztasunetarako; zuen ezpain gorriak ez daude eginda Santa Teresaren musuentzako. Zuen bular mardul biribiletan badago zerekin eradoski gizonak.
‎Esku gainaz igurtziz zukatu zituen ezpainak. Luzaroan burutazio bati ezin eutsirik bailegon bota zidan zakar.
‎Negarrez hastera doala dirudi. Dardara batean ditu ezpainak. Bai eta tapakiari eusten dioten eskuak ere.
‎—Arrazoi duzu. Añesek ardoak ilunduta ditu ezpainak, masailak berotuta.— Zerk hiltzen ditu etxerik ez dutenak, neguak ala sistemak?
‎Gertaera kontatzen zuen Juanpritzenak ere irri urduria zuen ezpainetan harendako osaba zena oroitzerakoan, Jodido Jamar! gaineratzen zuelarik.
2019
‎Hilobiratu zuten egunean, lamina Anttonen etxera joan zen. Haren ohera gerturatu, gorpua urrezko maindire batez estali, eta musu bat eman zion ordurako jada izoztuak zituen ezpainetan.
‎Urduritasuna goiz goizetik hasi ginen sabelean nabaritzen. Irribarre zabal eta lelo bat genuen ezpainetan, nahita ere ezin ezaba daitekeen horietako bat. Gosaldutakoan Xaxa eta Oliviarekiko hitz ordura joan ginen eta haiek azaldu ziguten egin beharreko guztia.
‎Ikusten, Randois? Zure Maurras hori Mariskalaren alde jarri da erresalburik gabe hitz egiten zuenean, haren ahotsak bazirudien ito egin behar zuela ezpain gurien artetik jario behar ziola zirudien ur trago batean. Ni aspaldiko erradikala naiz, baina aberria zoritxarrean dagoenean, alde batera utzi behar norbere iritziak.
‎Gainera, gizona begirunetsua eta adeitsua bada ere, lehenbiziko penetrazioa beti da bortxaketa bat. Horra hor sexu ar batek neska gaztea urratzen, eta deitu ez duten tokietan sartzen, neskak laztanak nahi dituelako ezpainetan, bularretan, eta, beharbada, gozamen ezagun edo sumatu bat irrikatzen duelako izter artean. Askotan deskribatu izan da nolako ezuste penagarria hartzen duen birjina burtxoratuak senarraren edo maitalearen besoetan, uste baitu bere amets boluptuosoak betetzear dela, eta, espero izan gabe, mina sentitzen baitu bere sexuaren ezkutukoan; ametsak itzali egiten dira, durduza desagertu, eta amodioak ebakuntza kirurgiko baten antza hartzen du.
‎Irratia piztu zuen, eta musika lasaia belarriratu zitzaion. Papera eta tabakoa eskutan hartu, ohituraren trebeziaz zigarreta bildu, eta berehala zuen ezpainetan, kea zeriola.
‎Tabako paketea ireki eta, ohartzerako, zigarreta zuen ezpainetan. Buruan, berriz, Untzueta andrearen irudi gorria eta Nadiaren begi hondorik gabeak zituen, biraka, neskaren izterren zurbiltasunarekin nahas mahas.
‎Zeladoreak pelikulako musikaren doinu nagusia errepikatu zuen txistuka: fufifufifuuu fuuufuuufuuu, fufifufifuuu fuuufuuufuuu.... Berak ere txistu egin nahi izan zuen, baina ezin zituen ezpainak behar adina luzatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuen 33 (0,22)
zituen 16 (0,11)
du 10 (0,07)
ditu 9 (0,06)
zuten 5 (0,03)
bazuen 4 (0,03)
ditut 4 (0,03)
dut 4 (0,03)
zituela 4 (0,03)
duten 3 (0,02)
nuen 3 (0,02)
Zuen 2 (0,01)
ditugu 2 (0,01)
dituzu 2 (0,01)
duela 2 (0,01)
genuen 2 (0,01)
nituen 2 (0,01)
zuela 2 (0,01)
baditu 1 (0,01)
badu 1 (0,01)
badute 1 (0,01)
balu bezala 1 (0,01)
baluke 1 (0,01)
dituelako 1 (0,01)
dituzte 1 (0,01)
duen 1 (0,01)
duenak 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
dute 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
duzu 1 (0,01)
genituen 1 (0,01)
huelako 1 (0,01)
zenuke 1 (0,01)
zutela 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan ezpain arte 4 (0,03)
ukan ezpain mugitu 3 (0,02)
ukan ezpain adierazpen 2 (0,01)
ukan ezpain askatu 2 (0,01)
ukan ezpain dardarka 2 (0,01)
ukan ezpain ertz 2 (0,01)
ukan ezpain ez 2 (0,01)
ukan ezpain hura 2 (0,01)
ukan ezpain irakurri 2 (0,01)
ukan ezpain itzal 2 (0,01)
ukan ezpain leun 2 (0,01)
ukan ezpain margotu 2 (0,01)
ukan ezpain zabaldu 2 (0,01)
ukan ezpain ahoskatu 1 (0,01)
ukan ezpain aizto 1 (0,01)
ukan ezpain argazki 1 (0,01)
ukan ezpain aspaldiko 1 (0,01)
ukan ezpain baina 1 (0,01)
ukan ezpain begietan 1 (0,01)
ukan ezpain behar 1 (0,01)
ukan ezpain bera 1 (0,01)
ukan ezpain doi 1 (0,01)
ukan ezpain EHAS 1 (0,01)
ukan ezpain ekarri 1 (0,01)
ukan ezpain elkar 1 (0,01)
ukan ezpain errealitate 1 (0,01)
ukan ezpain ezkerralde 1 (0,01)
ukan ezpain ezkerreko 1 (0,01)
ukan ezpain fin 1 (0,01)
ukan ezpain gorri 1 (0,01)
ukan ezpain guri 1 (0,01)
ukan ezpain guzti 1 (0,01)
ukan ezpain haiek 1 (0,01)
ukan ezpain handitu 1 (0,01)
ukan ezpain haragitsu 1 (0,01)
ukan ezpain haragizko 1 (0,01)
ukan ezpain harresi 1 (0,01)
ukan ezpain irri 1 (0,01)
ukan ezpain irribarre 1 (0,01)
ukan ezpain josi 1 (0,01)
ukan ezpain kokots 1 (0,01)
ukan ezpain kristal 1 (0,01)
ukan ezpain lehor 1 (0,01)
ukan ezpain listu 1 (0,01)
ukan ezpain lodi 1 (0,01)
ukan ezpain lotu 1 (0,01)
ukan ezpain Luze 1 (0,01)
ukan ezpain marraztu 1 (0,01)
ukan ezpain okertu 1 (0,01)
ukan ezpain preso 1 (0,01)
ukan ezpain topo 1 (0,01)
ukan ezpain ubel 1 (0,01)
ukan ezpain urdindu 1 (0,01)
ukan ezpain xoko 1 (0,01)
ukan ezpain xurgatu 1 (0,01)
ukan ezpain zintzilik 1 (0,01)
ukan ezpain zurbil 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia