Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 146

2000
‎—Hire alde ere atera nintekean, baina zer erran barregarri gelditu gabe? —irribarre erdia laurdenera ekarri zuen ezpainen arteko marra meheak— Agerian duk bi informazioen arteko aldea. Errepaso tiki bat egitea gura?
‎Pixa eginean ari zela gertatu zen, eta ez zion ukimenak eman azken mudantzaren berri, ezta entzumenak ere; ikusmenari esker jabetu zen zintzilik ageri zen haragi zati burumakurra ez zela bere betiko bihotzeko maitea, berea ez zelako erdaindua eta ez zelako horren beltza eta horren lodia eta horren luzea, estilizatuagoa baizik, harmoniatsuagoa. Orduantxe, eta estreinakoz, porrotaren zapore garratza sentitu zuen ezpainetan, eta erokeria bat egiteko aukera dantzatu zuen garunetan, konprenitzekoa da. Hala ere, nondik edo handik indarrak bildu ez legoke soberan orain esatea Cola Cao katilukada bete betea gosaldu zuela, eta lanera joatea erabaki zuen, txoritxoa inori erakutsi beharrik izango ez zuela eta.
2001
‎kopeta, sabela, bi sorbaldak, ezpainak. Berotasun hezea sentitu zuen ezpainetan, ku  tsu garratz bat. Patrikan sartu zuen eskua musuzapia ateratzeko, eta orduan jabetu zen ezin ziola musuzapiari eutsi, hatzek ez ziotela emandako aginduei erantzuten.
‎Eta gerlak aipatzen zituzten, gerlen oroitzapenetan berotzen ziren izpiritu motelduak, nork bere gerlak, banaka, bata bestearen ondotik: ahuntzak Chemin des Damesko bataila zuen ezpainetan, ganibeta ahurrean eta mokanes soila aurpegian" irabazi" zutena; Joanesek eta Pierrak Alemanian gatibu higatu zituzten urte airosak zerrendatzeko ohitura zeukaten.
‎" Hitza Hitz" euskaldun zuhurren elea eramaten zuen ezpainetan eta ordu haietan, Oihenartetik Garaterenganainoko balizko erran zahar biltzaileak oro madarikatzen nituen. Ustezko altxorra ikastoletan irakasten zuten gainera:
‎nor zaitugu? Gero hortzez estutu zuen ezpainaren behe aldea, eta gogoetazko beste" mmmmm" bat bota zuen, azkenik garaipenezko" jakina!" bat jaulki zuen arte. Eskuak libre izan balitu eskukada bat emango zukeen kopetan (edo agian kokotsa bermatuko zukeen esku ahurrean).
‎Juliak edalontzia hustu zuen. Horse´s neck ak bular barnea erre zionean, min imintzio arina marraztu zuen ezpainak zimurtuz eta begiak itxiz. Hitzik egin gabe beste bat eskatu zion kamareroari edalontzia hatzaz seinalatuz.
‎Paketea atera eta zigarroa luzatu nion, berak esku dardartiz hartu eta baldarki ipini zuen ezpainetan.
2004
‎Isilik gelditu ginen ostera, nor bere pentsamenduekin. Aldian behin, La Vachek bere lanturua isurtzen zuen ezpainetatik:
‎Autoa irekitzeko giltza sartzen ari zenean, irribarre antzeko bat egin zion gizonak. Orbain ubelkara bat zuen ezpainaren ezkerreko ertzetik kokotserantz. Garrek indar hartu zioten berriz ere Bazterri.
‎Enbor lepo hura atzamarkatu zuen. Aurpegia ukitu zionean, orbain bat nabaritu uste izan zuen ezpainaren ezkerreko ertzetik kokotserantz.
‎Erori baitzitzaion ahotik purua; makurtu zen, jaso zuen, berriz hartu zuen ezpainetan.
2005
‎Badakit nahiago zenukeela neu izatea, baina Ander izan zen –zigarro pakete bat atera zuen praken atzealdeko patrikatik; bi zigarro gorri baino ez zitzaizkion gelditzen, ondo zanpatuak; bat ahora eraman zuen, apur bat itxuratzen ahalegindu ostean, eta ezpain artean mantendu zuen itzalita, pizteko imintziorik egin gabe– Esan ziguten tokian aurkitu genuen Fernando, eta ez zitzaigun askorik kosta furgonetan sartzea: pare bat gezur –zigarroa kendu zuen ezpainetatik, atxiki sakon bat eman ondoren bezala, eta berriro jarri zuen lehengo tokian–.. neronek kontatu nizkion pare bat gezur. Gero, ezagutzen genuen toki batera eraman genuen; handia zen, esan ziguten bezala, baina lehenengo bultzakada eman genionean igarri genuen ez zuela arazo handirik sortuko.
‎El Lilik bere azeri begi grisekin miatu gintuen. Orbain bat zuen ezpainetik kokotseraino; bestela aurpegi fina zuen, pirata dotore batena, beldurgarria.
2006
‎Eta bigarren aldikoz ere Tomen bisaia eder eta larritua ene gainean sentitu nuen. Baina aldi hartan pozezko irri bat zuen ezpainetan. Ene bisaia bere eskuetan hartu eta erran zidan:
‎Gauza harrigarria gertatu zen orduan, inola ere uste ez zuena: Idiakez zutitu eta keinu etorkorra agertu zuen ezpainen artean.
‎Atarian sartzen ginenean, Mirrak kontu handiz ixten zuen atea, eta hatza ipintzen zuen ezpainetan, zaratarik ez egiteko keinua.
‎Batere dardararik gabe hustu zuen. Esku gaina pasatu zuen ezpainetatik.
2007
‎Honek orain Paulari orain Jesusi begiratzen zion. Hitz egin aurretik mespretxuzko irribarre bat ekarri zuen ezpainetara:
‎–Ireki, esan zion, buruaz gutun azala seinalatuz. Zigarroa piztu gabe jarri zuen ezpainetan.
‎Eskua pasatu zuen ezpainetatik.
‎Niki estu estua zeraman jantzita. Italiako elastikoa, bederatzi zenbakiarekin?, bular giharrak bainoago gerriko gantzak nabarmentzen zizkiona. Makinari eragin bitartean, zigarro gorri bat zuen ezpainetatik zintzilik; eta betaurreko beltz diseinukoek, kaska motzean sartuak, haren begi gorri hanpatuak agerian uzten zituzten.
2008
‎Ogi xerra xigortu bi gurinaz igurtzi ondoren, kafea atera zuen kikarara. Lurrunak sortutako lerro zurixka jolasti hura arnastu zuen lehen da bizi eta, ondoren, lehen zurrutean, poztasunezko has pe ren luzea utzi zuen ezpainetatik irteten.
‎Meza noiz amaituko zain zegoen Markoxek eskubira begiratu zuen hurrena, eta errosarioaren mailak berotuz jarraitzen zuen Urkulako Maritxu ikusi zuen ezpainen mugimendu etengabean. Alboan zuen Alustizako neska gaztea, don Martinen marmarra isilean jarraitzen.
‎–Orduan, azkenak argia itzal dezala, erantzun zion inspektoreak, oraingoan ere ironiaz ala amorruz esan zuen ezpainetan irakurtzeko denborarik utzi gabe.
‎...behintzat, eta Tomasek niri, ez al digu lan gehiegi emango?, baina nik alde on hori zuela, nahi genuenean itxi, nahi genuenean zabaldu, uzteko nire esku, eta eskatu nion jotzeko mesedez Por soñar lo imposible, eta Tomasek gustura jo zuen, baina haren ahoko soinua gustatzen zitzaidan niri eta ez ahoa, haren ezpainak beti zeuden-eta lehorrak, eta harmonika jotzen hasten zenean, mingaina pasatzen zuen ezpainetatik behiek hausnar ondoko lerdeak kentzeko bezala, elkarrekin egoten ginen aldiro ahoko soinua ateratzen zuen patrikatik, eta begi keinu bat egiten zidan, eta gero beti jotzen zuen pieza bera, nik batzuetan lagundu ere egiten nion kantatuz eta horrela, baina ni ez naiz oso trebea kanturako, eta amak esaten zidan, herdoildutako txirrita bat dirudin, makina bat aldiz entzun behar izan nion...
2009
‎–Honengatik gramo bat bakarrik eman diezazuket?. Besteak ez zuen ezpainik mugitu. Joe denda atzera joan zen eta hauts zuriz beteriko plastikozko xakuto batekin etorri zen.
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
‎Teofilo Mariak eman ziòn ukabilkada, Fanelli kolpetik etzanarazi eta langileei ahoa irekiarazi ziena, oihu ezin biribilago bat jaurtitzeko: . Ooooo!?, sentitu zutèn minaren adierazpena izan zitekeena, baita garailearekiko mirespen inkontzientea ere, aldi berean?; gero, bizpahiru segundoko isiltasuna, Fanelliren intziriren batek hautsia, isiltasunak intziria intziriago bihurtzen zuen bitartean eta Fanelliren porrota porrotago; Teofilo Mariaren gorputz bertikalaren aurrean, beraz, Fanelliren gorputza zetzan, galtzaileak odol hari bat zuen ezpainetan?, marra horizontal bat balitz bezala, Teofilo Mariaren garaipena azpimarratzen zuena; edo izan zitekeen idulki bat, garailea gainean hartzeko prest zegokeena, erramu koroa buruan; baina horixe falta zitzaion, apika, orbetarren arteko premuari, bizitzen ari zèn eszena erabat biribila gerta zekion: norbaitek buruan erramu koroa jartzea; Teofilo Mariak, ordea, eguzki distiratsua zuen, beharbada, une hartan aurpegian betean jotzen zuena, koroatzat?; bizpahiru segundo izan ziren, zeinetan gorputzek mintzabide ezin garbiago bat osatzen zuten, han gertatua adierazteko?
‎edo. Egun on? esan zezakeen bezala, eta Benjamin Mariak, ahotsa entzun orduko, irri bat marrazten zuen ezpainetan; gero, Domingo kontu kontari hasten zitzaion, barre edo barre itxurako hotsak tartekatzen zituela, harik eta isilik geratzen zen arte, aurretik galdera bat eginez noiz edo noiz: –Ados, Frank??.
‎sentimendu garbi desinteresatu bat zen, sentimendu garbi desinteresaturik izatekotan, hirurak biltzen zituèn aterki espiritual bat ere bai, bide batez, edo jainkozko altxor bat, izeba Ernestinak bihotzeko ezkutalekurik barrukoenean gordetzen zuena; gainerakoan, bere amatasunaren talaiatik, izeba Ernestinak anaien arteko elkarrizketak gainbegiratzen zituen, baita parte hartzaileek norabide batean zein bestean ematen zituztèn aurrerapausorik txikienak hautematen ere: haietako bat, Domingoren ahotsarekin lotua, nabarmena izan zen; bisitan joaten zitzaion bakoitzean, izan ere, Domingok" Aupa, Frank!" esateko ohitura hartu zuen oles gisa," Kaixo" edo" Egun on" esan zezakeen bezala, eta Benjamin Mariak, ahotsa entzun orduko, irri bat marrazten zuen ezpainetan; gero, Domingo kontu kontari hasten zitzaion, barre edo barre itxurako hotsak tartekatzen zituela, harik eta isilik geratzen zen arte, aurretik galdera bat eginez noiz edo noiz: " Ados, Frank?".
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
‎Liburu banatzaile zaharrek halakoxe itxura zuten, baina, dagoeneko, haiek ere desagertzeko zorian zeuden. Kronskyk irribarre atsegina zuen ezpain artean.
‎Lipar batez, Cézanneren Karta jokalariak margoko bi gizonak begitandu zitzaizkion. Brunok zigarro bat zintzilik zuen ezpain artean, eta eskuetan, kartak ez eta ohar batzuk zituen. Botila falta zitzaien mahaian.
2010
‎Amaia zukua hartzera altxatu zenean kazetarietako batek, ilehorienak, irribarre bat dedikatu zion. Orbain txiki bat zuen ezpainen ezkerraldean, eta horrek are zabalagoa egiten zion irribarrea. Masailak gorrituta sentitu zituen Amaiak, eta azkar itzuli zen bere mahaira.
‎Etxeko atariraino lagundu hau irten zaretenean, eta muxu batek bildu ditin zuen ezpainak aspaldiko partez, berak Ondoloin, Ane esanez alde egin baino lehen. Kale izkinara iristen ari zunan leihora hurbildu haizenean, giltzak eskuetan artean:
‎Lehenago hil zuten."" Gaztainadian?", esan nuen. " Zehazki ez dakit." Cesarrek beste zigarro bat eraman zuen ezpainetara. " Juan da zure osaba, ez?", esan zuen doi.
‎" Oso txikia den! hots egin zuen ezpainekin mutturra jarriz— Nik naiago' iñat kartutxoko eskupeta", erabaki zuen, eta pistola itzuli zion Teresari.
‎" Bederatzigarren", esan zuen Pantxok. " Eta hik, Lubis?" Berak keinu bat egin zuen ezpainekin eta sorbaldekin. Ez zuen iritzirik eman nahi.
‎Gutizia haiek ipurdiarekin konparatu izanak Pepelu isilarazi ondoren, Maitek ironiaz esan zuen Oliveirak idazle izateko ametsa zuela, eta barkatzeko zatarkeria hura. Oliveirak ez zuen barkamenik eskatu, irri modukoa zintzilikatu zuen ezpainetatik, cavaz topa egin arte kendu ez zuena. Pepeluk zerbitzatu zituen hiru kopak, hatz lodia botilaren ipurdian sartuz:
‎Oliveirak jaka jantzi eta bufanda lotu zuen lepoan. Zigarreta piztu eta albo batera jarri zuen ezpainetan, detektibe gogorren tankeran, eta pentsatu zuen zaila zela dotoreago egotea. Txanoa, jaka, bufanda eta zigarreta:
‎Irakaskuntza Hitzezkoa da, eta zuen ezpainek ahozkatzen badute, Hitz gori goria bilakatuko da.
2011
‎Zeinahi. Koblakariak irribarrea izango zuen ezpainetan, mutila burukoa eskuan sos eske igortzean, eztarria gertatu eta kantuz hasteko estakuruan. Laster inguratuko zitzaion entzulegoa.
‎Andereak, uretan sartzean, ukitu berberak sentitu zituen, beldur eta lotsa berberarekin. Gorputza goitik behera ikararazi zioten ukituek, mihi lizun bat sentitu zuen ezpainetan, ezpainen artetik sartzen zitzaiona ahora. Uretarik irtenez gero, begiratu eta ez zuen erreka barea besterik ikusten, zurrumurru lasai eta deszifraezinez irristatzen zela edozein erreka mantso bezala.
‎Begiak beheratu eta mahaia jotzen hasi zen hatzekin. Biolin hots xume bat zabaldu zenean, dar dar egin eta berriro hozkatu zuen ezpaina. Isiltasuna.
‎Beckek irribarretxoa zuen ezpain zurbiletan. Agurea ongi pasatzen ari zen.
‎Etxera itzuli zenean, Mariek kriseiluaren argitan ikusi zuen ezpainak hildako batek bezain zuriak zeuzkala.
‎Oroitzapen horietan murgilduta besarkada samur batean lotu zituzten gorputzak. Giovannik tanta gazi bat nabaritu zuen ezpainetan Carlaren alboan lokartu aurretik.
‎Hirugarren rounda gori gori zegoen eta apustuzaleek iparramerikarraren aldeko billeteak jartzen zituzten mahai gainean. Argentinarrak izerdiaren zaporea nabaritu zuen ezpainetan, sudurretik zerion odolaren zaporearekin batera.
‎Zeharkako ostikada batek tinko jo zuen Bruce Leeren aurpegia. Txinatarrak Koliseoko lurra dastatu zuen eta, gidoiak markatzen ez zuen odol jarioa nabaritu zuen ezpain ertzean. Ahoa zabalik geratu zen Anita.
‎Izozkia hartu zuenean jan baino gehiago irensten ari zela iruditu zitzaion Norari. Anita ezagutzeko irrikan nago, aitortu zuen ezpainetako nutella izoztua milikatzen zuen bitartean. Ba ongi iruditzen zait, erantzun zion neskak, baina gero ez etorri niri zure betiko erretolikarekin, mesedez.
‎Carla iritsi zenean oraindik emakume eder baten aurrean zegoela pentsatu zuen kazetariak. 50 urte inguru izanen zituen parlamentari komunistak eta irribarre atsegina zuen ezpainetan. Mahai batean eseri ziren biak eta te beltza eskatu zuen emakumeak.
‎Ahosoinua jotzen zuen ezpainak lehertu behar nizkion amorrante hari, ez nuen deus egin. Baretu handi bat sortu zitzaidan, erraihustu egin banindute bezain arindua, nirvana modu bat zen, ez nuen ukabila itsutu ahal izan:
2012
‎Urrundu egin zen eta hatzarekin ukitu zuen odoletan zuen ezpaina.
‎–Zer? , irribarrea zuen ezpainetan, harridura begietan?. Faltan bota nauzu, ezta?
‎–Hallo, esan zuen ezpainak Andreasen masailera hurbiltzen zituela.
‎Ez nekien hark ere soinuak entzun ote zituen; baina, hori bai, azken minutuetan aldaketa bitxi bat gertatu zen Usherren jokaeran. Hasieran nire parean zegoen, baina pixkana pixkana aulkia lekuz aldatu zuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zen arte; eta horrela ezin nion aurpegia osorik ikusi, nahiz eta ezagun zuen ezpainak dardarka zituela, bere kasa marmarka ari balitz bezala. Burua bularraren gainean erortzen utzi zuen; banekien ordea ez zegoela lo, begiak irekitzen ikusi bainuen, zabal eta zurrun, soslaiez erreparatu nionean.
‎Mendi horretara etortzen zen aldiro, maite zuen une batera heltzen zen, arroka handi bat eskalatu behar zuen momentua zen. Eskalatzea irriarekin egiten ohi zuen beti, baina, egun horretan, Ainarak irria ez zuen ezpainetan, tristezia eta aladurak baizik. Biziki trebe eta kirolaria zen, eskuak arrokan pausatu zituen, indarrarekin gorputza goititu, zangoak pausatu eta tximino baten zalutasunarekin igaiten hasi zen.
2013
‎–Maite ezazu eta gozatu, nire oparia da. Rasputinek, hori esatean, irribarre maltzurra erakutsi zuen ezpainetan?. Eta jar zaitez belauniko.
‎Haur mainatsuaren keinua egin zuen ezpainekin, boza ere halaber:
‎Aurpegia zurbildu egin zitzaion haserrearen haserreaz, eta hazpegi bakoitzak gogoaren asaldura ispilatu zion. Bere buruaren jabe agertzeko borrokan zegoen, eta lortua zuela pentsatu arte ez zuen ezpainik mugituko. Isilunea izugarria egin zitzaion Elizabethi.
‎Gainera, goseak zegoen, bere barruak ondo zeuden seinale. Ukitu zuen ezpaina, eta ahoan sartu zuen atzamarra. Ezpaina handitua zeukan, baina hortzak eta haginak beren tokian zeuden.
‎Prefektuak ez zuen ezpainik zabaldu. Azalpen osoa nahi zuen.
‎–eta orduan bere irri parrasta joriena, gelditzen zitzaizkion hortzak agerian erakutsita. Anisetak diz diz egiten zuen ezpainetan eta begietan.
2014
‎Dexter golf klubeko terrazatik begira ari zen, haize leunak urarekin nola bat egiten zuen begira, zilarrezko melaza ilargi betearen azpian. Orduan, ilargiak hatza eraman zuen ezpainetara, eta aintzira igerileku argi, garden eta bare bihurtu zen. Dexterrek bainujantzia jarri zuen, eta azken plataformaraino urrundu zen igerian, non luze etzan baitzen oholtzaren olana bustiaren gainean, ura tantaka zuela.
‎Gero, beste kolpe leunago batzuk eman zizkidan beso bietan, aztertzen ninduen bitartean. Irribarre egiten zuen ezpain itxiekin?. Dotore hago; mehe, baina dotore, erabaki zuen?.
‎Ainhoa ondoko zuhaitz baten atzean ezkutatua zen. Begira zegokiola ohartuta, neskatoak hatz bat eraman zuen ezpainetara, emozioz dardarka. Leirek keinu berarekin erantzun zion, liluraturik.
‎Iholdik ikusten du Marinakbisita horiek baino zertxobait lehenago nola ateratzen duen ispilutxo bat, ezpainakmarrazten dituen eta ilea nola askatzen duen. Behin mutila joandakoan, Marinakpaperezko musuzapi bat ateratzen zuen ezpainak txukundu eta berriz ere gomabatekin ilea motots batean jasotzeko. Esaten digu Iholdik mutila zelatan bezala nolahurbiltzen zen Marinarengana «Ez dut uste Marinarengan asko erreparatzen zuenik, ez dut uste kasu handirik ematen zionik Marinaren ezpain gorriei eta bere melenaluze eta kizkurrari».
‎Eskuak mugitzeari utzi zionean, segundo gutxira, lokia ukitu zion beste zerbaitek, ilea, ezpainak ere bai. Bustia sentitu zuen ezpain ertzetan, samatik jaisten ere hasi ziren. Irene bere gorputza kolpatzen hasi zen orduan...
2015
‎Begi bat more more eginda zeukan, eta bekaina esparatrapu zabal batek estaltzen zion. Aho aldea ere handituta zeukan, eta ebaki bat zuen ezpain ertzean.
‎Ahizpak haren buruari eusten zion bi esku odol blaituez, burua eroriko zaio, burua eroriko zaio garrasika. Keinu garratza zuen ezpain okertuetan, eta, lehen aldiz, ikara begietan so egiten zigula iruditu zitzaidan. Minez egon behar zuen, buruan habia egin zion balarengatik, eta uzten zigun odol gorriarekin ezin pintatu daitekeelako mundu munduagorik.
‎Nagorek dudazko keinua egin zuen ezpainak okertuz.
‎Borisek irribarrera iristen ez zen keinu bat marraztu zuen ezpainetan eta bere kafea trago bakarrez hustu zuen. Beste eskuaz botila heldu zuen, kafe gehiago hartuko zuela garbi uzteko.
‎Brandya hustu eta beste Ducados bat paratu zuen ezpainetan poliki.
‎Lurrean botatako jakaren poltsikotik zigarro paketea hartu eta bat eraman zuen ezpain ertzera. Elenez oroitu zen; amaz; aitaz; Emez.
‎Baina Antoninek irriño ttiki bat marraztu zuen ezpainetan, eta ez zion besterik erantzun.
‎–Jainkoa hizketan ari zaigu, Oto, edo zer da bat bateko bake hau?? Otok irriño bat marraztu zuen ezpainetatik kanpora, eta erantzun zidan: –Zuk uste duzu Jainkoak barkatu digula, Karl?
‎Aurpegirik gabeko gizonak ez zuen mugitzekorik egin, ene begitartean irakurri balu bezala, agindurik eman gabeko eskua gabaneko patrika handietan barrena ari zitzaidala metxeroaren bila. Zigarroa eraman zuen ezpainetara eta niri sua eskaintzea egokitu zitzaidan. Ez zidan beldurrik antzeman, ene eskuetako dardara hotzari atxiki erraza zitzaiolako.
‎Izan ere, aita isilik geratu zen bat batean, eta sukalde osoa isildu zuen ezpainek busti gabeko hitzez.
‎Lepoa okertu eta Ahedori begiratu zion Kepak. Aspaldiko partez, irribarrea lerratu zuen ezpain ertzean.
‎Ritak une hartantxe jaso zituen estreinakoz begiak nireetara eta izotza aurkitu nuen lehenago suzkoak izan zitezkeen ninietan. Berriro ederretsi banituen ere, irribarre oro ezabatu zuen ezpainetatik eta bere ahotsak lehenagoko berotasun guztia urrutira jaurti zuen oso. Metalezkoak iruditu zitzaizkidan bere hitzak, kanpaiarena baino gehiago, aiztoen metalaz egindakoak.
‎Zergatik erregea? , aitak irriño bihurri bat dantzatzen zuen ezpainetan.
2016
‎Goizetan, jaiki berritan, komuneko ispilura hurbiltzen duenean bezala hurbildu zion bisaia. Eta oraindik nola ez dakiela, bere masaila atzeman zuen ezpainak zirelakoan. Neska konturatu zenerako; bisaia, goizean ura bota, eta ondoko unean bezalaxe zuen.
‎Itsaso zeruan barneratzeko Mikelen desirak, kontrara, hor jarraitu zuen irmo. Zigarretari azken xurgadak ostu zizkion, kezko eraztuna egin zuen ezpainekin, eta zigarrokina eraztunaren zulotik bota zuen.
‎Ama berriro eseri eta lepoa okertu zuen hormarantz, leihotik eguraldia antzeman nahiko balu bezala, baina horma hartan ez zegoen leihorik. Aita konturatu eta keinu tristea egin zuen ezpainekin; hala ere, zutik jarraitu eta hitz egingo zuela zirudien. Arrebak besoak gurutzatu zituen bularrean, eta gorputza eserlekuan irristatzen utzi zuen zertxobait, lehen baino baxuago geldituz.
‎Ez zara ba oraindik nitaz enamoratuta egongo? , irribarre egitean, distira egin zuen ezpainen artetik urre zatiak.
‎Karmenek irakiten zuen odola. Gogor estutu zuen ezpaina hortzen artean, odolaren herdoil zaporea nabaritu zuen arte. Mihi punta ezpainetatik pasa eta tu egin zion Estanisi aurpegian.
‎Carlosek kafe kikara eraman zuen ezpainetara. Berriro mahaian utzi baino lehen oso jestu serioa zeukan aurpegian.
‎Amerikanoak bekainak goratu eta irri bat marraztu zuen ezpainetan:
‎Martinek besarkatu egin zuen Gisele, eta hala egon ziren isilean une batez. Ameskoarrak ipurdi mazelak igurtzi zizkion, itsasuarrak gizonaren bularra bilatu zuen ezpainekin. Ez zen izanen Giseleren ohean gaua igaroko zuen lehenbiziko aldia.
‎Su emonik erreko genuela uste izango zuen. Bustialdi on bat emon zion Jonek, eta tarteka, ahoa zabaldu barik edan zuen ezpain artetik hurrupatuz. Burua bildu genion.
2017
‎Egoteko era hartaz nekaturik, bat batean mugitu egin zen, hanka bat airean jaso eta, eginahalean, urrun jaurti zuen oinetakoa. Alboan zuen mahaitxotik" Capstan" kaxatxoari heldu eta zigarro bat hartu zuen ezpain artean. Erretzea baino atseginago egiten zitzaion, ekialdeko aierupenez osaturik, tabako hark zekarkion piku zahar edo te nahiz opio usaina.
‎Martxelo jakako patriketan haztamuka ari zen urduri. Tabako paketea atera zuen, eta handik zigarro bat eraman zuen ezpainetara. Metxeroa bilatzen hasi zenean, inspektoreak besoa mahai gainetik luzatu eta ahotik kendu zion zigarroa.
‎Non zaude? Etorri azkar, zain nauzu" errepikatzen zuen ezpainetan koska eginez eta Garazi besarkatuz.
‎–Oilo zaharrak salda gizena, esan zuen ezpainak milikatuz?. Dakienak ziok.
‎Barreka hasi zen eta hatz bat ezarri zuen ezpainen gainean.
‎Pikotxean zegoen, lehen botila egondako txuloari begira, eta gero, birikak betetzen ari zenez, Lusterrek berriro begi bistara atera zuen botila. «Ixo!», esan zuen ezpain artean. «Ez gero orroka hasi.
‎Moteltasunak areagotu egin zuen plazer sentsazioa. Arindu eta tinkatu egiten zuen ezpainen presioa. Ez zidan txoko bat ere miazkatu barik utzi; jo eta ke, berriz ere hustu ninduen arte.
‎Mihi horren bustidura sentitu nuen mahai azpiko partean, baso pubiko basatian. Mihia jiratzen zuen ezpainen artean, batzuetan sartu irten batean, besteetan igo jaitsi batean. Ikuskizun haluzinogeno batek itsututa, Claudine bakarrik ikusten nuen, beste hainbatetan bezala, bere ikaskideak desagertuta, baina oraingoan errealismo bizi batez.
‎–Zerbait larria? , aurpegia itsustu zion keinua egin zuen ezpainak okertuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia