Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Bai, geure solas sekeretuak ere izaiten genituen, eta, nola osabak uste baitzuen ezen Historia gezurraren gainean eraikia zegoela, eta egiaren atxikitzea zela gure egitekoa, hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak —etxeko bertze guztiek ahantziak zituztenak, nahiz eta aitona Nikolasek ahantzi nahi eta ezinean zebilela zirudien—, Arkimedesi eta Pitagorasi buruzkoak ez zirenean —haiek ere bertze Historia baten protagonistak zirenez gero, Zientziaren Historiarenak—, arratsaldero emaiten zidan eskolaz baliaturik, zeinetarat gero eta gutiago etortzen baitzen Mattin, bataz, anaiak studiatzea atsegin ez zuelako eta zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko, eta, berriz bertzea, aitak erabaki zuelako ezen jaun administratzailearen irakaspenak —jauregiari eta etxeko negozioei lotuak— hagitzez ere inportantagoak eta beharrezkoagoak izanen zitzaizkiola etorkizunean, hura etxeko primua eta herederoa izanik. Baina, handik harat, ez uste ezen osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak eta haien erranak noiznahi den izaiten zituela ezpainetan. Eta ez uste ezen kontu haiekin kontzientzia hersten eta estutzen ibiltzen zitzaidala, mila galdegite eginez, nola egiten baitzizkidan aritmetika edo geometria irakasten zidanean.
‎Ordea, galdegite bat nuen ezpainetan, eta galdegite hura egin nion osabari:
‎—Nire kontu —idazten ari zena utziz, hogeita hiru urte baino ez zuten ezpain haragitsu horiek irriño egin zidaten.
2001
‎Hildakoa haurra baino hobeki ez ote dagoen bururatu zait niri. Haurrak, ordea, irri goxoa du ezpainetan; halabeharra leporatu dion zoria jaiotzetik onartua du eta ez zaio eraman ezina iruditzen.
2005
‎–Nora hoa, lizuntxo hori –esan du ezpain artean.
‎Amets ere zutitu egin da, Mutsumi agurtzeko, irribarre ameslaria duela ezpainetan.
‎El Lilik bere azeri begi grisekin miatu gintuen. Orbain bat zuen ezpainetik kokotseraino; bestela aurpegi fina zuen, pirata dotore batena, beldurgarria.
2007
‎Gure alabatxoa eskuetan zuen, eta gora eta behera zerabilen, baloia balitz bezala. Tarteka, musuak ematen zizkion auskalo zer edana zuten ezpain haiekin. Nazkagarria iruditu zitzaidan.
2008
‎adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek, odolaren ukoak gorroto itsua du lege?
‎hain animatuta zirudien bietako batek, gazteenak?, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina, begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen?, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik, emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori?, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera, gorputzaren atsegina beti da malda behera?
‎Beharbada hilabeteak zeramatzan nire imintzioak, algarak, ibilera antzezten. Bere aurpegiak, nik jantzita neramanak, bazuen ezpainen adierazpenean edo ahoaren forman zerbait gordina edo likitsa, agian listu jario gehiegizkoak ematen ziona, eta niri, nolabait esateko, nardagarria egiten zitzaidana, baina bazuen aldi berean irmotasun bat eredugarria iruditzen zitzaidana eta, esan dudan bezala, erosoago sentiarazten ninduena.
‎Ola ondoan bazegoen pago tantai bat, adarrak batera eta bestera zabaltzen zituena... adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek –odolaren ukoak gorroto itsua du lege– mendekuaren ideia piztu balio bezala; prestaketa guztiak egiten ari zen bitartean, gainera, marmarka hasi zen –ulertzen ez zitzaion arren, argi eta garbi zegoen zein zen bere diatribaren jopuntua, hiru aldiz errepikatu baitzuen:
‎hain animatuta zirudien bietako batek –gazteenak–, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina –begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen–, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik –emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori–, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera –gorputzaren atsegina beti da malda behera– eta beste partean malda gora –beldurrak defentsa mekanismo psikologikoei eragitea da beldurraren maldak berdintzeko modu bakarra–; Nazariok, ondorioz, deseroso behar zuen egoera hartan, ardoak eragiten ziòn adorea deserosotasunaren leungarri bazuen ere.
2009
‎Utzidan bakean! Itsaso txarrak eramango ahal hau!, oihukatu nahi izan nion, baina ezin nituen ezpainak zabaldu edo, zabalduz gero, ezin nuen ahotsik atera, eta entzuten zen hots bakarra herrenaren egurrezko pausoa zen, kan kan, kan kan. Hasperenka iritsi nintzen, pixka bat lasaiago, herren hotsa isildu baitzen ordurako.
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
‎Teofilo Mariak eman ziòn ukabilkada, Fanelli kolpetik etzanarazi eta langileei ahoa irekiarazi ziena, oihu ezin biribilago bat jaurtitzeko: . Ooooo!?, sentitu zutèn minaren adierazpena izan zitekeena, baita garailearekiko mirespen inkontzientea ere, aldi berean?; gero, bizpahiru segundoko isiltasuna, Fanelliren intziriren batek hautsia, isiltasunak intziria intziriago bihurtzen zuen bitartean eta Fanelliren porrota porrotago; Teofilo Mariaren gorputz bertikalaren aurrean, beraz, Fanelliren gorputza zetzan, galtzaileak odol hari bat zuen ezpainetan?, marra horizontal bat balitz bezala, Teofilo Mariaren garaipena azpimarratzen zuena; edo izan zitekeen idulki bat, garailea gainean hartzeko prest zegokeena, erramu koroa buruan; baina horixe falta zitzaion, apika, orbetarren arteko premuari, bizitzen ari zèn eszena erabat biribila gerta zekion: norbaitek buruan erramu koroa jartzea; Teofilo Mariak, ordea, eguzki distiratsua zuen, beharbada, une hartan aurpegian betean jotzen zuena, koroatzat?; bizpahiru segundo izan ziren, zeinetan gorputzek mintzabide ezin garbiago bat osatzen zuten, han gertatua adierazteko?
‎Apalduta eta minduta zegoen arren, izeba Ernestinaren hitzek babestuta sentitzen zen Domingo; izeba ondo ondoan zuen, gainera, urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa baitzuen munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean, haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baizik?, ... Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik?
‎–Maria Bibianak mahaia bedeinkatzeko otoitza egin duenean, berorrek ez zituela ezpainak mugitzen konturatu naiz. Ateoa al da?
‎Apalduta eta minduta zegoen arren, izeba Ernestinaren hitzek babestuta sentitzen zen Domingo; izeba ondo ondoan zuen, gainera, urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa baitzuen munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean –haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baiz... Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik... ez halabeharrez, beharbada, orduantxe piztu baitzitzaizkion, menturaz, irudizko patin batzuk irudimenean, ezkerrekoa eta eskuinekoa, biek ala biek Domingori agindu bera ematen ziotela:
‎–Maria Bibianak mahaia bedeinkatzeko otoitza egin duenean, berorrek ez zituela ezpainak mugitzen konturatu naiz. Ateoa al da?
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
2010
‎Amaia zukua hartzera altxatu zenean kazetarietako batek, ilehorienak, irribarre bat dedikatu zion. Orbain txiki bat zuen ezpainen ezkerraldean, eta horrek are zabalagoa egiten zion irribarrea. Masailak gorrituta sentitu zituen Amaiak, eta azkar itzuli zen bere mahaira.
‎Salgai zegoen eskuzko ispilu batean begiratu nion neure buruari, mingainarekin goiko ezpaina itxuragabetuz. Bilo argi eta ugaria nuen ezpain ertzetan, June ezagutu arte behin ere kendu gabea.
2011
‎Sukaldera bidean, hemen presoak eta han funtzionarioak daudelarik, Jose Luzaide urduri dago, luzaroan, zain. Martin Lukuk doinu zaharren bat du ezpainetan harresiari begira txistuka. Bezperetako elurra euri bilakatu da, patioko urloak zabalagoak dira, hodeien ispilu.
‎Egia esan, irribarre bat nuen ezpainetan aiztoarekin hirugarren solairutik jaitsi nintzenean. Ez Narinhel nireganatuko nuelako soilik, ama hil zen eskaileretan nengoelako baizik.
‎Ez du ezpainik askatzen halabeharrak, eta ez du ez hitzik ez lurrunik egiten. Usain kirastu bat uzten du bazterretan.
‎Beckek irribarretxoa zuen ezpain zurbiletan. Agurea ongi pasatzen ari zen.
2012
‎Urrundu egin zen eta hatzarekin ukitu zuen odoletan zuen ezpaina.
‎–Zer? , irribarrea zuen ezpainetan, harridura begietan?. Faltan bota nauzu, ezta?
‎Ez nekien hark ere soinuak entzun ote zituen; baina, hori bai, azken minutuetan aldaketa bitxi bat gertatu zen Usherren jokaeran. Hasieran nire parean zegoen, baina pixkana pixkana aulkia lekuz aldatu zuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zen arte; eta horrela ezin nion aurpegia osorik ikusi, nahiz eta ezagun zuen ezpainak dardarka zituela, bere kasa marmarka ari balitz bezala. Burua bularraren gainean erortzen utzi zuen; banekien ordea ez zegoela lo, begiak irekitzen ikusi bainuen, zabal eta zurrun, soslaiez erreparatu nionean.
‎Une hartan, ez nukeen haren tokian egon nahi izango. Bazter batera eraman zuen kapitaina, eta zerbait esaten hasi zitzaion biziki aztoraturik; ikusi nuen dar dar batean zituela ezpain urdinduak; baina kapitainak bizkarra eman zion erdeinuzko irribarre batekin. «Ergel hutsa haiz!
‎«Zein barnerakoia zaren!, baina nik badakit zerbait zuri buruz». (Ez zitzaion aurpegiera aldatu, ez zituen ezpainak mugitu, beraz jardungo ez banu bezala). «Badakit bart gauean itsasertzera joan zinela».
2014
‎Z k ez du nire ohiko ohaideen kasik inongo antzik, aurpegi arrunta du, ile motz arrunta, janzkera arrunta, dena arrunta, are hutsala, urrutitik arriskutsuki ohikoa, normala eta masiboa dirudiena, betaurreko eta ahuntz bizar karnabaletakoak salbu, bistan denez?, baina gero gertuagotik begiratuta baditu ezpain lodi horiek, eta fisikotik harago ere, fisikotik harago batik bat, badu erremediorik gabe magnetiko bilakatzen duen zerbait, nire belarri atzean hatsanka aritu dadin eta ondoren hitz goxoak xuxurla diezazkidan munduan beste edozer gauza baino minago desio izatera naraman zerbait, errukirik gabe: hitz egiten diodanean jartzen zaion txundimenezko soa, begietan pizten zaion erabateko lilura, neure burua irudikatzen dut aldare batetik predikuka berak nire azpian gurtze posizio erabat tolestuan diharduelarik, nirea da egoeraren kontrol absolutua, ongi bezatutako zakurrek nola hatza altxatzearekin nire aginduak beteko dituen sentipen horditzailea.
‎Aurpegian krema hidratatzailea ere eman dit emakumeak. Irribarre bat egin nahi izan diot, esker onez, baina marmolezkoak ditut ezpainak.
2015
‎Askotan hitz egiten zuen munduaren zentzurik ezaz, giza bizitzaren urraduraz, baina segituan konturatu nintzen maitasun gose izugarria zuela, kariño falta handia. Musukatzeko modu hartan nabarmentzen zitzaion, amaren bularraren nostalgia balu bezala ezpainak xurgatzen zizkidanean, eta elkarri luzaz besarkatuta egoteko zeukan premia hartan. Ez didate inoiz holako musurik eman, ez naute egundo hainbeste besarkatu eta ez didate sekula horrela amodioa egin, halako karrarekin, hankartean sentitzen nuen bultzada bakoitzean bere izate guztia nire baitan hustu nahi balu bezala.
‎Begi bat more more eginda zeukan, eta bekaina esparatrapu zabal batek estaltzen zion. Aho aldea ere handituta zeukan, eta ebaki bat zuen ezpain ertzean.
‎Ahizpak haren buruari eusten zion bi esku odol blaituez, burua eroriko zaio, burua eroriko zaio garrasika. Keinu garratza zuen ezpain okertuetan, eta, lehen aldiz, ikara begietan so egiten zigula iruditu zitzaidan. Minez egon behar zuen, buruan habia egin zion balarengatik, eta uzten zigun odol gorriarekin ezin pintatu daitekeelako mundu munduagorik.
‎Irribarre imintzioa egin zuen, baina berehala ezkutatu zuen, Karmeleren eskuan jarraitzen zuen latex gogorreko zakilari erreparatzean seguruena. Kolore gorria ia erabat galdua zuten ezpainak elkarren aurka itxita mantendu zituen edonola ere. Erbi hura atera arazteko sastrakak apur bat gehiago astindu zituela ulertu zuen Karmelek.
‎M Xri begira geratu da ezer ikusi gabe. Irribarre urrun bat du ezpainetan. Gero burua astindu du.
‎Xk burua jiratu du. Mek irribarre okerra du ezpainetan.
2016
‎aurrean, zergatik eta gai hau afera politiko bat delako. Baldin eta ekiteko dugun betebeharra ukatzen bada, bete betean ukatzen da ekiteko dugun eskubidea, eta ez baldin badaukagu ekiteko eskubiderik, lasai asko dei gaitzakete, iparraldeko esklabo zuriak?; izan ere, katetan dauden gure neba arreben moduan itxi behar ditugu ezpainak, isilik eta etsita.
‎Maite gure lagun maitagarria beti zurekin duzu ezpainetan irria.
2017
‎Geure odolekoak dituk. Aski duk gainetik behako bat ematea eta erreparatzea zer distira erne eta harrapakariz pizten zaizkien begiak, nolako atzartasuna eta sensualitatea ageri duten ezpainetan irribarre egiten dutenean, zer gisaz jakin duten nagusi bilakatzen, mujik jendea beren zerbitzari errendatuz, puntuan ulertzeko hire Odiseo kutunaren oinordeko jatorrak direla. Eta orduan amodioa hartzen diek eta ez dituk heriotzara largatzen.
‎Joxemiel, Motxa, Maurixioren atzetik abiatu da, irribarre baten keinua duela ezpainetan.
2018
‎Gerora, elkarrekin hasi zirenean irteten eta motor gaineko paseoetan, sarri errepikatuko zuten teatro hura. Ez zutela elkar ezagutzen eta ez zutela ezpainekin topo egin nahi baina, nahi gabe izan zela eta abar, elkar ezagutzen ez zutenen estreinaldiko lehen enkontruak antzezten. Berotu egiten zituen horrek.
‎Larunbat goiz hartan, beraz, beste zerbaiten bila dabilenak bezala begiratzen nion munduari, nire bizikleta gainetik. Amaiak, berriz, irabazlearen zoriona ageri zuen ezpain begietan. Lasterketan hasi, eta ekin orduko, Urkia bera ere atzean utzi izan balu bezala egiten zuen irribarre, etengabe.
‎Amarenak dira hauts horiek, Administrazio nagusiko bileretara joateko ematen dituenak. Egun hartan ere gorriz pintatuak ditut ezpainak, gorri ilunez, garai hartan bezala, gerezi kolorez. Ez dakit nola eskuratu nuen ezpainetako margo hura, Hélène Lagonellek ebatsiko zion apika amari niretzat, ez naiz akordatzen.
‎–Zure adineko neskak makillatu egiten dira Parisen. Karmin ukitu bat jarri behar zenuke ezpainetan, esan zidan.
2019
‎Gainera, gizona begirunetsua eta adeitsua bada ere, lehenbiziko penetrazioa beti da bortxaketa bat. Horra hor sexu ar batek neska gaztea urratzen, eta deitu ez duten tokietan sartzen, neskak laztanak nahi dituelako ezpainetan, bularretan, eta, beharbada, gozamen ezagun edo sumatu bat irrikatzen duelako izter artean. Askotan deskribatu izan da nolako ezuste penagarria hartzen duen birjina burtxoratuak senarraren edo maitalearen besoetan, uste baitu bere amets boluptuosoak betetzear dela, eta, espero izan gabe, mina sentitzen baitu bere sexuaren ezkutukoan; ametsak itzali egiten dira, durduza desagertu, eta amodioak ebakuntza kirurgiko baten antza hartzen du.
2021
‎Argazki bat dago komuneko atearen ondoan, begirik gabeko aurpegi bat. Gorriak ditu ezpainak argazkiko dena delako horrek. Zerbait jaten ari da, odola edo, marrubiak edo.
‎Kezkatik haserrera dagoen bidea motza da. Ezpainak estutu ditu Begoñak, beraien arteko harremanaren hasieran Iñigok hozka egitea gustuko zuen ezpain lehorrak. Nork bere ezpainak busti ditu.
‎Trantzean sartu nintzen berriz ezarian, bi eskuk ipurmasailetatik uzkiaren ertzerako bidea egin eta Fridarenak behar zuten ezpain leun eta hortz zorrotz batzuek lepoan eta belarri ertzean hozkada txikiak ematen zizkidaten bitartean. Pentsamenduak uxatu eta sentitzen utzi nion gorputzari.
2022
‎–Jende gaizto eta zital ugari dago munduan! –esan zuen ezpainak dardarka zituela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia