Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎—Hire alde ere atera nintekean, baina zer erran barregarri gelditu gabe? —irribarre erdia laurdenera ekarri zuen ezpainen arteko marra meheak— Agerian duk bi informazioen arteko aldea. Errepaso tiki bat egitea gura?
2005
‎Badakit nahiago zenukeela neu izatea, baina Ander izan zen –zigarro pakete bat atera zuen praken atzealdeko patrikatik; bi zigarro gorri baino ez zitzaizkion gelditzen, ondo zanpatuak; bat ahora eraman zuen, apur bat itxuratzen ahalegindu ostean, eta ezpain artean mantendu zuen itzalita, pizteko imintziorik egin gabe– Esan ziguten tokian aurkitu genuen Fernando, eta ez zitzaigun askorik kosta furgonetan sartzea: pare bat gezur –zigarroa kendu zuen ezpainetatik, atxiki sakon bat eman ondoren bezala, eta berriro jarri zuen lehengo tokian–.. neronek kontatu nizkion pare bat gezur. Gero, ezagutzen genuen toki batera eraman genuen; handia zen, esan ziguten bezala, baina lehenengo bultzakada eman genionean igarri genuen ez zuela arazo handirik sortuko.
‎El Lilik bere azeri begi grisekin miatu gintuen. Orbain bat zuen ezpainetik kokotseraino; bestela aurpegi fina zuen, pirata dotore batena, beldurgarria.
2006
‎Gauza harrigarria gertatu zen orduan, inola ere uste ez zuena: Idiakez zutitu eta keinu etorkorra agertu zuen ezpainen artean.
‎Atarian sartzen ginenean, Mirrak kontu handiz ixten zuen atea, eta hatza ipintzen zuen ezpainetan, zaratarik ez egiteko keinua.
2008
‎Ogi xerra xigortu bi gurinaz igurtzi ondoren, kafea atera zuen kikarara. Lurrunak sortutako lerro zurixka jolasti hura arnastu zuen lehen da bizi eta, ondoren, lehen zurrutean, poztasunezko has pe ren luzea utzi zuen ezpainetatik irteten.
‎Meza noiz amaituko zain zegoen Markoxek eskubira begiratu zuen hurrena, eta errosarioaren mailak berotuz jarraitzen zuen Urkulako Maritxu ikusi zuen ezpainen mugimendu etengabean. Alboan zuen Alustizako neska gaztea, don Martinen marmarra isilean jarraitzen.
‎–Orduan, azkenak argia itzal dezala, erantzun zion inspektoreak, oraingoan ere ironiaz ala amorruz esan zuen ezpainetan irakurtzeko denborarik utzi gabe.
2009
‎–Honengatik gramo bat bakarrik eman diezazuket?. Besteak ez zuen ezpainik mugitu. Joe denda atzera joan zen eta hauts zuriz beteriko plastikozko xakuto batekin etorri zen.
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
‎Teofilo Mariak eman ziòn ukabilkada, Fanelli kolpetik etzanarazi eta langileei ahoa irekiarazi ziena, oihu ezin biribilago bat jaurtitzeko: . Ooooo!?, sentitu zutèn minaren adierazpena izan zitekeena, baita garailearekiko mirespen inkontzientea ere, aldi berean?; gero, bizpahiru segundoko isiltasuna, Fanelliren intziriren batek hautsia, isiltasunak intziria intziriago bihurtzen zuen bitartean eta Fanelliren porrota porrotago; Teofilo Mariaren gorputz bertikalaren aurrean, beraz, Fanelliren gorputza zetzan, galtzaileak odol hari bat zuen ezpainetan?, marra horizontal bat balitz bezala, Teofilo Mariaren garaipena azpimarratzen zuena; edo izan zitekeen idulki bat, garailea gainean hartzeko prest zegokeena, erramu koroa buruan; baina horixe falta zitzaion, apika, orbetarren arteko premuari, bizitzen ari zèn eszena erabat biribila gerta zekion: norbaitek buruan erramu koroa jartzea; Teofilo Mariak, ordea, eguzki distiratsua zuen, beharbada, une hartan aurpegian betean jotzen zuena, koroatzat?; bizpahiru segundo izan ziren, zeinetan gorputzek mintzabide ezin garbiago bat osatzen zuten, han gertatua adierazteko?
‎edo. Egun on? esan zezakeen bezala, eta Benjamin Mariak, ahotsa entzun orduko, irri bat marrazten zuen ezpainetan; gero, Domingo kontu kontari hasten zitzaion, barre edo barre itxurako hotsak tartekatzen zituela, harik eta isilik geratzen zen arte, aurretik galdera bat eginez noiz edo noiz: –Ados, Frank??.
‎sentimendu garbi desinteresatu bat zen, sentimendu garbi desinteresaturik izatekotan, hirurak biltzen zituèn aterki espiritual bat ere bai, bide batez, edo jainkozko altxor bat, izeba Ernestinak bihotzeko ezkutalekurik barrukoenean gordetzen zuena; gainerakoan, bere amatasunaren talaiatik, izeba Ernestinak anaien arteko elkarrizketak gainbegiratzen zituen, baita parte hartzaileek norabide batean zein bestean ematen zituztèn aurrerapausorik txikienak hautematen ere: haietako bat, Domingoren ahotsarekin lotua, nabarmena izan zen; bisitan joaten zitzaion bakoitzean, izan ere, Domingok" Aupa, Frank!" esateko ohitura hartu zuen oles gisa," Kaixo" edo" Egun on" esan zezakeen bezala, eta Benjamin Mariak, ahotsa entzun orduko, irri bat marrazten zuen ezpainetan; gero, Domingo kontu kontari hasten zitzaion, barre edo barre itxurako hotsak tartekatzen zituela, harik eta isilik geratzen zen arte, aurretik galdera bat eginez noiz edo noiz: " Ados, Frank?".
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera:
2010
‎Amaia zukua hartzera altxatu zenean kazetarietako batek, ilehorienak, irribarre bat dedikatu zion. Orbain txiki bat zuen ezpainen ezkerraldean, eta horrek are zabalagoa egiten zion irribarrea. Masailak gorrituta sentitu zituen Amaiak, eta azkar itzuli zen bere mahaira.
2011
‎Zeinahi. Koblakariak irribarrea izango zuen ezpainetan, mutila burukoa eskuan sos eske igortzean, eztarria gertatu eta kantuz hasteko estakuruan. Laster inguratuko zitzaion entzulegoa.
‎Andereak, uretan sartzean, ukitu berberak sentitu zituen, beldur eta lotsa berberarekin. Gorputza goitik behera ikararazi zioten ukituek, mihi lizun bat sentitu zuen ezpainetan, ezpainen artetik sartzen zitzaiona ahora. Uretarik irtenez gero, begiratu eta ez zuen erreka barea besterik ikusten, zurrumurru lasai eta deszifraezinez irristatzen zela edozein erreka mantso bezala.
‎Begiak beheratu eta mahaia jotzen hasi zen hatzekin. Biolin hots xume bat zabaldu zenean, dar dar egin eta berriro hozkatu zuen ezpaina. Isiltasuna.
‎Beckek irribarretxoa zuen ezpain zurbiletan. Agurea ongi pasatzen ari zen.
2012
‎Urrundu egin zen eta hatzarekin ukitu zuen odoletan zuen ezpaina.
‎–Zer? , irribarrea zuen ezpainetan, harridura begietan?. Faltan bota nauzu, ezta?
‎–Hallo, esan zuen ezpainak Andreasen masailera hurbiltzen zituela.
‎Ez nekien hark ere soinuak entzun ote zituen; baina, hori bai, azken minutuetan aldaketa bitxi bat gertatu zen Usherren jokaeran. Hasieran nire parean zegoen, baina pixkana pixkana aulkia lekuz aldatu zuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zen arte; eta horrela ezin nion aurpegia osorik ikusi, nahiz eta ezagun zuen ezpainak dardarka zituela, bere kasa marmarka ari balitz bezala. Burua bularraren gainean erortzen utzi zuen; banekien ordea ez zegoela lo, begiak irekitzen ikusi bainuen, zabal eta zurrun, soslaiez erreparatu nionean.
2013
‎–Maite ezazu eta gozatu, nire oparia da. Rasputinek, hori esatean, irribarre maltzurra erakutsi zuen ezpainetan?. Eta jar zaitez belauniko.
‎Haur mainatsuaren keinua egin zuen ezpainekin, boza ere halaber:
‎Aurpegia zurbildu egin zitzaion haserrearen haserreaz, eta hazpegi bakoitzak gogoaren asaldura ispilatu zion. Bere buruaren jabe agertzeko borrokan zegoen, eta lortua zuela pentsatu arte ez zuen ezpainik mugituko. Isilunea izugarria egin zitzaion Elizabethi.
2014
‎Dexter golf klubeko terrazatik begira ari zen, haize leunak urarekin nola bat egiten zuen begira, zilarrezko melaza ilargi betearen azpian. Orduan, ilargiak hatza eraman zuen ezpainetara, eta aintzira igerileku argi, garden eta bare bihurtu zen. Dexterrek bainujantzia jarri zuen, eta azken plataformaraino urrundu zen igerian, non luze etzan baitzen oholtzaren olana bustiaren gainean, ura tantaka zuela.
‎Gero, beste kolpe leunago batzuk eman zizkidan beso bietan, aztertzen ninduen bitartean. Irribarre egiten zuen ezpain itxiekin?. Dotore hago; mehe, baina dotore, erabaki zuen?.
‎Ainhoa ondoko zuhaitz baten atzean ezkutatua zen. Begira zegokiola ohartuta, neskatoak hatz bat eraman zuen ezpainetara, emozioz dardarka. Leirek keinu berarekin erantzun zion, liluraturik.
2015
‎Begi bat more more eginda zeukan, eta bekaina esparatrapu zabal batek estaltzen zion. Aho aldea ere handituta zeukan, eta ebaki bat zuen ezpain ertzean.
‎Ahizpak haren buruari eusten zion bi esku odol blaituez, burua eroriko zaio, burua eroriko zaio garrasika. Keinu garratza zuen ezpain okertuetan, eta, lehen aldiz, ikara begietan so egiten zigula iruditu zitzaidan. Minez egon behar zuen, buruan habia egin zion balarengatik, eta uzten zigun odol gorriarekin ezin pintatu daitekeelako mundu munduagorik.
‎Nagorek dudazko keinua egin zuen ezpainak okertuz.
‎Borisek irribarrera iristen ez zen keinu bat marraztu zuen ezpainetan eta bere kafea trago bakarrez hustu zuen. Beste eskuaz botila heldu zuen, kafe gehiago hartuko zuela garbi uzteko.
‎Brandya hustu eta beste Ducados bat paratu zuen ezpainetan poliki.
‎Lurrean botatako jakaren poltsikotik zigarro paketea hartu eta bat eraman zuen ezpain ertzera. Elenez oroitu zen; amaz; aitaz; Emez.
‎Baina Antoninek irriño ttiki bat marraztu zuen ezpainetan, eta ez zion besterik erantzun.
‎–Jainkoa hizketan ari zaigu, Oto, edo zer da bat bateko bake hau?? Otok irriño bat marraztu zuen ezpainetatik kanpora, eta erantzun zidan: –Zuk uste duzu Jainkoak barkatu digula, Karl?
‎Aurpegirik gabeko gizonak ez zuen mugitzekorik egin, ene begitartean irakurri balu bezala, agindurik eman gabeko eskua gabaneko patrika handietan barrena ari zitzaidala metxeroaren bila. Zigarroa eraman zuen ezpainetara eta niri sua eskaintzea egokitu zitzaidan. Ez zidan beldurrik antzeman, ene eskuetako dardara hotzari atxiki erraza zitzaiolako.
‎Izan ere, aita isilik geratu zen bat batean, eta sukalde osoa isildu zuen ezpainek busti gabeko hitzez.
‎Lepoa okertu eta Ahedori begiratu zion Kepak. Aspaldiko partez, irribarrea lerratu zuen ezpain ertzean.
‎Ritak une hartantxe jaso zituen estreinakoz begiak nireetara eta izotza aurkitu nuen lehenago suzkoak izan zitezkeen ninietan. Berriro ederretsi banituen ere, irribarre oro ezabatu zuen ezpainetatik eta bere ahotsak lehenagoko berotasun guztia urrutira jaurti zuen oso. Metalezkoak iruditu zitzaizkidan bere hitzak, kanpaiarena baino gehiago, aiztoen metalaz egindakoak.
‎Zergatik erregea? , aitak irriño bihurri bat dantzatzen zuen ezpainetan.
2016
‎Goizetan, jaiki berritan, komuneko ispilura hurbiltzen duenean bezala hurbildu zion bisaia. Eta oraindik nola ez dakiela, bere masaila atzeman zuen ezpainak zirelakoan. Neska konturatu zenerako; bisaia, goizean ura bota, eta ondoko unean bezalaxe zuen.
‎Itsaso zeruan barneratzeko Mikelen desirak, kontrara, hor jarraitu zuen irmo. Zigarretari azken xurgadak ostu zizkion, kezko eraztuna egin zuen ezpainekin, eta zigarrokina eraztunaren zulotik bota zuen.
‎Ama berriro eseri eta lepoa okertu zuen hormarantz, leihotik eguraldia antzeman nahiko balu bezala, baina horma hartan ez zegoen leihorik. Aita konturatu eta keinu tristea egin zuen ezpainekin; hala ere, zutik jarraitu eta hitz egingo zuela zirudien. Arrebak besoak gurutzatu zituen bularrean, eta gorputza eserlekuan irristatzen utzi zuen zertxobait, lehen baino baxuago geldituz.
‎Ez zara ba oraindik nitaz enamoratuta egongo? , irribarre egitean, distira egin zuen ezpainen artetik urre zatiak.
‎Karmenek irakiten zuen odola. Gogor estutu zuen ezpaina hortzen artean, odolaren herdoil zaporea nabaritu zuen arte. Mihi punta ezpainetatik pasa eta tu egin zion Estanisi aurpegian.
2017
‎–Oilo zaharrak salda gizena, esan zuen ezpainak milikatuz?. Dakienak ziok.
‎Barreka hasi zen eta hatz bat ezarri zuen ezpainen gainean.
‎Pikotxean zegoen, lehen botila egondako txuloari begira, eta gero, birikak betetzen ari zenez, Lusterrek berriro begi bistara atera zuen botila. «Ixo!», esan zuen ezpain artean. «Ez gero orroka hasi.
‎Moteltasunak areagotu egin zuen plazer sentsazioa. Arindu eta tinkatu egiten zuen ezpainen presioa. Ez zidan txoko bat ere miazkatu barik utzi; jo eta ke, berriz ere hustu ninduen arte.
‎Mihi horren bustidura sentitu nuen mahai azpiko partean, baso pubiko basatian. Mihia jiratzen zuen ezpainen artean, batzuetan sartu irten batean, besteetan igo jaitsi batean. Ikuskizun haluzinogeno batek itsututa, Claudine bakarrik ikusten nuen, beste hainbatetan bezala, bere ikaskideak desagertuta, baina oraingoan errealismo bizi batez.
‎–Zerbait larria? , aurpegia itsustu zion keinua egin zuen ezpainak okertuz.
‎Isildu egin zen. Keinu bat errepikatzen zuen ezpainekin, zerbait murtxikatuko balu bezala.
2018
‎Mikelek bolanteari kolpe frustratua eman eta Lucky bat eskegi zuen ezpainetan. Lehenengo kaladarekin agertu ziren argiak.
‎Aitak ezer esan gabe muxua eman zion bekokian bere ondoan eseri zen alabari. Neskak etsipen keinua egin zuen eta ondoren aitak berak gosaltzeko tresneriaren ondoan jarritako zapi koadrodunarekin garbitu zuen ezpainek utzitako ustezko arrastoa.
‎Larunbat goiz hartan, beraz, beste zerbaiten bila dabilenak bezala begiratzen nion munduari, nire bizikleta gainetik. Amaiak, berriz, irabazlearen zoriona ageri zuen ezpain begietan. Lasterketan hasi, eta ekin orduko, Urkia bera ere atzean utzi izan balu bezala egiten zuen irribarre, etengabe.
‎Aitak ezer esan gabe muxua eman zion bekokian bere ondoan eseri zen alabari. Neskak etsipen keinua egin zuen eta ondoren aitak berak gosaltzeko tresneriaren ondoan jarritako zapi koadrodunarekin garbitu zuen ezpainek utzitako ustezko arrastoa.
2019
‎Eta orduan, lotsatuta balego bezala, berriz ere atzamar bat jarri zuen ezpainen gainean, gehiegi hitz egin zuela adierazi nahirik edo.
‎Gaueko brisa ibaiko uhinen gainetik irristatu zenean, erromeroaren loreak estuago besarkatu zuen arrosa gorria, eta enperadoreak, zeina ametsetan ari baitzen, bere maitale ametsetakoaren musua sentitu zuen ezpainetan.
‎Txantxetan ari da, esan nahi zuela ematen zuen. Martak barruan ardo zuria zeukan kopa hurbildu zuen ezpainetara.
2020
‎euli bat gelditu zen mahai gainean; Oier hari begira jarri eta euliak aurreko hankak igurzten zituen bitartean, ertzainak mutilarengana burua hurbildu eta esan zion: " eskuak hainbeste igurtzi... euliak beti dabiltza trikimailuren bat asmatzen, ez duzu uste?"; Oierrek burua altxatu gabe irribarre egin zuen; astiro, irribarrea erabatekoa bihurtu zitzaion; gero, non zegoen gogoratu eta irribarrea ezabatu zuen ezpainetatik.
2021
‎Kezkatik haserrera dagoen bidea motza da. Ezpainak estutu ditu Begoñak, beraien arteko harremanaren hasieran Iñigok hozka egitea gustuko zuen ezpain lehorrak. Nork bere ezpainak busti ditu.
‎Haritzek keinu txiki sekretuak egin zituzten ibar aldera, eta muinoaren hegalean zirimola ñimiño batek hosto batzuk harrotu eta aurrerantz bota zituen. Richardek irri egin zuen ezpain artean. " Erantzuna!
‎Bere begiak adorez ibili ziren nire bisaian zehar, zimur bakoitzean, bekokiko toles bakoitzean arakatzen zuten; baina bere aho samurregiak traba egiten zion, mingaina baldarki pasatzen zuen ezpainetatik.
2022
‎Itzal itxuragabe bat zen, ia nabarmentzen ez zena gaueko zeruaren kontra. Baina halako batean itzalak zigarreta bat eraman zuen ezpainetara, eta, zur eta lur, ikusi nuen Mario zela.
‎Irribarre egin zuen ezpainak banatu gabe Beak, eta jantokitik atera zen.
‎–Badakit nor zaren –moztu zion Ferrek, eta irribarre egin zuen ezpain eta begiekin. Gero, atzamar luzatuarekin horman zegoen erretratu bat seinalatu zion.
‎–Jende gaizto eta zital ugari dago munduan! –esan zuen ezpainak dardarka zituela.
‎Haren azpian, plater handi batean, gelatinatan bilduriko gaizkata handi bat zegoen, kaparrek, olibek eta azenarioek koloreztatua. Akhineievek gaizkatari begirada bat bota eta hasperen egin zuen; aurpegia argitzearekin batera, begiak tokitik irten beharrean jarri zitzaizkion; makurtu eta koipetu gabeko gurpil baten soinua egin zuen ezpainekin. Ondoren, apur batean bertan zutik geratu, pozaren pozez hatzekin kriskitin egin, eta beste musu bat bota zuen airera.
2023
‎Iban Azurmendi aztoratuta sartu zen Elena Agirre inspektorearen bulegoan. Irribarre zabala erakusten zuen ezpainetan:
‎Une labur batez, emakumeak irribarre ñimiñoa erakutsi zuen ezpainetan.
‎Bere gorputza nigandik zertxobait urrutiratu eta, besoak askatu gabe, baietz egin zuen ezpainak asko estutuz. Begiak heze zituen.
‎Idazkariak kopa eraman zuen ezpainetara, baina ezustean, braust bota zion aurpegira nagusiari. Zarandonak, gorpuzkeraz astuna izan arren, lepotik besoarekin eutsi eta labana ipini zion kokospean.
‎Bi ginekologok aztertu zuten neskatoa, eta baginako barne ezpainik ez zuela ikusi zuten. Fiskala prest zegoen karguak aurkezteko, baina pediatra batek beste azterketa bat egin zion neskatoari, eta ondorioztatu zuen ezpainak oso osorik zeuzkala. Fiskala hainbeste sumindu zen, gurasoak akusatu baitzituen azterketara beste haur bat eraman izanaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia