Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2000
‎Honekin ez dizut erran nahi, jaun André, ezen jesuita guztien jokabidea halakoa izan zela, zeren eta ezagutu izan baititut nik euskararen alde mintzatu izan diren jesuita sutsuak ere. Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra dut ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen, bertzenaz ere, jauregian, batik bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
‎Baina aski da: aski da, bai, eta sobera ere bai, beharbada, nahiz eta ongi aditzerat eman nahi nizkizun neure kontzientziaren gorabehera hauek, zeren eta iraganetik ulertu behar baita etorkizuna, eta uste dut ezen ez dagoela neure etorkizuna ulertzerik gorabehera haien berri jakin gabe.
‎Eta, nola manatzen duenaren etxean manatzen duenak baizik ez duen arrazoin, hala, gure artekoen falta eta hobena niri egotzi zidatean... egotzi ninditean, finean, gabrielitarren etxetik. Egia duk ezen ez zidatela Fulberto kalonjeak Abelardori egin ziona egin, noiz eta Fulbertok jakin baitzuen ezen Abelardo bere iloba Eloisarekin ibiltzen zela, eta neurekin daramatzadala oraino, halatan, neure gizonezkotasunaren frogak, nahiz eta zertarako ez dakidan, geroztikako haratuzte luzea kontuan izanik... baina ikusten duzue ene harreman haien ondore gaixtoa.
‎Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara. Eta aitak erraiten zuen ezen ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala... non eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eske... Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen. Eta don Frantziskok bere denboran erran zidan:
‎Banuen, halarik ere, aitzinetik, Elbirarekin bizi izan nuen esperientzia, adierazten zidana ezen lurrean bizi zitezkeen eta zerurako bidean jar gintzaketen mementurik ederrenak ere euli farfailen hegoak eta haien hegaldiak bezain hauskorrak izan zitezkeela eta noiznahi den jar gintzaketela haiek, berriro ere, lurrerako bidean, nola gertatu baitzitzaidan niri neure lehen amorio harekin; haatik, badakizu nolakoa den amorioa, jaun André: hartarik libratzen garenean, uste izaiten dugu ezen ez garela berriro eroriko, zeren, zentzua berreskuraturik, ezinezkoa iduritzen zaigun; baina, noiz eta ustekabean berriro harrapatzen baikaitu, galtzen dugu bertze behin zentzua eta, zuriezina zuritu nahian, asmatzen ditugu zentzurik gabeko zentzugabekeriarik handienak, halako moldez, non bailirudike ezen zentzua galtzeari irizten diogula zentzuzkoen. Eta hala galduko nuen berant baino lehen, tenpesta izugarri baten erdian, ezker oineko behatza, nola jakinaraziko baitizut xeheroago hemendik orri guti batzuetarat, eta hala eginen nuen aitzina, halarik ere, mutilazionearen ondoko lehen abiaduran eta apoderan itsasoaren aurka senti nezakeen gorrotoari bertze amorio suerte bat zerraiola...
2003
‎Eta aireportura jo genuen. Robertek bere argazkiak bidali nahi zituelako ez ezik beste kazetari bat ere itxaroten genuelako. Jay Allen zuen hark izena.
2007
‎Horrela, egunero zuntz gehiago hartzea lortzen da, osagai nagusia baita. Idorreria dutenei ez ezik, beste osasun arazo batzuk dituztenei ere mesede egiten die horrek. Osagaiak Moldeko ogi integrala zereal ale oso eta ehoarekin egiten da; beraz, irin zuriz egindako ogia baino elikagarriagoa da, eta horri zahia (alearen kanpoko estalkia) bakarrik gehitzen zaio.
2008
‎Espainol eta euskaltzale gisa arrazoia eman behar diet euskal futbolariei, zeren neuk ere Euskal Herria terminoa nahiago baitut ezen ez Euskadi.
2009
‎Domingori, huraxe izan baitzitekeen abagunea, baina ez zuen ezertxo ere egin; izeba Ernestina, izan ere, bizitzaren joaneko bidean baino gehiago, itzulikoan zegoen? eta susmoa zuen ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere. Jainkoa?, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren, hitz handi asko ere bai tartean?, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen:
‎Izebak bazekien, ongi jakin ere, historia hura guztiz bestelakoa izan zela, txoria leihotik sartu bai baina hormaren kontra jota hil baitzen, gero amak historia birmoldatu bazuen ere etxekoen kontsentimenduarekin, amarena, azkenik, historia ofizial bihurtzen zela: esan nahi baita hantxe konta ziezaiokeela izebak egia –itzalik gabeko egia, maiuskulaz idatzia– Domingori, huraxe izan baitzitekeen abagunea, baina ez zuen ezertxo ere egin; izeba Ernestina, izan ere, bizitzaren joaneko bidean baino gehiago, itzulikoan zegoen... eta susmoa zuen ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere –Jainkoa–, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren –hitz handi asko ere bai tartean–, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen:
2010
‎– Gizaki normala izan nahi baduk ez ezak nirekin kontatu. Gizaki normalak saldoka zaudek.
2011
‎Ulertzen ez duzunak ez ezik, alabaina, ulertzen duzunak era harritzen zaitu hemen. Arrautzak pisuan saltzearena, esate baterako, ulertzeko modukoa da baina, bezeroa zeu zarenean, sudurra beste bizimodu batean sartu duenearen sentsazioa nagusitzen zaizu; era berean, etxeko telebista armairuan gordeta dagoela ohartzen zarenean, edo bizikletak ez duela balaztarik, eta atzera eragin behar diezula pedalei, edo teontzia eguzki xafla baten gainean ikusten duzunean berotzen.
‎Lezioak gutxien espero dugunean ez ezik, gutxien espero dugunarengandik ere heldu ohi dira. Gizon xume baten keinu sinple bezain maitekorrak eman zion Leviri bizitzari eusteko adorea.
2012
‎eta jakitera eman, zer egin asmo dugun ez ezik,
‎Murriztapen hori berokuntzarako energia eskaeran lortzen da,% 12,3ko murrizketa batekin. Irtenbide honekin hozte sistemarako energia eskaera handitzen da, baina berokuntzako eskaerarekin halako aldea du ezen ez baita esanguratsua.
2013
‎Joaquin Fuentes Biggi psikiatrak bizi bizi ditu IMFAR Autismoa Ikertzeko Nazioarteko Biltzarrean aurkeztutako ikerketen emaitzak. Izan ere, ziurtasun osoa du eragin handia izango dutela autismoa ulertzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko moduan," eta hori onuragarria izango da, autismoa dutenentzat ez ezik, baita haien gertukoentzat ere", aurreratu
‎Joaquin Fuentes Biggi psikiatrak bizi bizi ditu IMFAR Autismoa Ikertzeko Nazioarteko Biltzarrean aurkeztutako ikerketen emaitzak. Izan ere, ziurtasun osoa du eragin handia izango dutela autismoa ulertzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko moduan," eta hori onuragarria izango da, autismoa dutenentzat ez ezik, baita haien gertukoentzat ere", aurreratu du Fuentesek.
‎Darcy jaunak herritik irtetea zeukala, bera tenk egongo zelako bere lekuan; alabaina, hurrengo astean bertan saihestu zuen Netherfieldeko dantzaldia. Era berean, Elizabethek ondo gogoratzen zuen nola, Netherfieldekoak herritik joan arte, Wickhamek berari baino ez zion bere istorioa kontatu; baina, zelan haiek hirira aldatutakoan, auzia toki guztietan izan zen berbabide; orduan Wickham jaunak ez zuen ez ez ingirarik izan Darcy jaunaren izena hondoratzeko, nahiz eta berari aurretik ziurtatua zion aitarenganako begiruneak beti galaraziko ziola semeari jendaurrean mozorroa kentzea.
2015
‎Ehiztari eta nekazarien artean, artzaina da denborarik eta egokierarik handiena duena kantuan aritzeko. Etxeitaren eskutik bizitza hartzen duten artzainek, artzaintza lanbide dutenean ez ezik, nekazaritzan dihardutenean ere, artzain kantak kantatzea dute jostaketa nagusi. Hori bai, nekazari diren garaian, artzain zirenean eguneroko gozamen eragile zutena, igande arratsaldetara murrizten dute.
‎Baina, gainera, Turismoaren Mundu Erakundea (OMT) zeregin estrategikoa izan du alderdi horiek mundu osoko sektorean zabaltzeko eta, betetzen ez badira, gizarteratzea biztanle askorena. Izan ere, pentsatu behar da irisgarritasuna ezgaitasunen bat dutenei ez ezik, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsona guztiei ere egiten die mesede, bai adinagatik, bai aldi baterako. Hiri inguruneetan, segurtasun arrazoiengatik izan ezik, ibilbide unibertsalak eta normalizatuak gomendatzen dira, alternatiboen aldean.
2016
‎Hona berriz ere familia elkartua, sendi batu eta zoriontsua, abelera gaitz eta trantze gaizto honetan zoriontsu izan litekeen heinean bederen, eguneroko bizimodua antolatu beharrak sortzen dizkien endredo eta eragozpenez gain gurasoek aberri galduaren mina baitute begi bihotzetan, min horretan biltzen direla herri zapalduaren ikuspena eta ondasun lapurtuen mira, zein baino zein mingarriago; alaba, berriz, Begoña, gazteegia da horrelako txikikeriekin atsekabetzeko: diru pila edo diru eza ez dira aski aurretik bizitza luzea duenaren bihotza iluntzeko; aberriaren ilunaz denez bezainbatean, aldiz, Jaurlaritzaren barnetegian ezagutu berri dituen gazte bipilen sua eta garra ikusita, ziur da luze baino lehen lortuko duela Euskadik bere askatasuna, gerra aurretik zuena ez ezik, lehendik amestutako askatasun oso eta erabatekoa; bestelakoa da Begoñaren ilunaldia: izan ere, Parisa bizitzera joan diren honetan, alde handia baitago bere adineko gazte sasoiko eta osasuntsuz inguraturik egon, Donibane Lohizunen zegoen bezala, ala ganbara kaxkar batean egun osoa amari konpainia egiten eman, orain eman behar duen bezala, kale jendetsuen, jende aldraren eta hizkuntza arrotzaren beldurrez Elorrioko emakume hau ez baita ausartzen inora joaten alabarekin ez bada, eta alabarekin izanda ere nahiago du galdutakoaren doluz eta damuz lantua jotzen aritu, egunero ari den bezala, ezen ez begi aurrean dituzten berritasun eta era guztietako bitxikeriekin alaitu, Begoñak nahiko lukeen antzera.
‎«Kromo zorro aktibo» bat duen koltxoia da, eta haren kolorea aldatzen du txikiaren tenperatura 37,5 ºc tik gorakoa denean normaltzat hartzen direnak. Haurrak sukarra duenean ez ezik, gehiegi babestua dagoenean ere gerta daiteke hori, hipertermia eta gehiegi berotzeko arriskua baitago. Espainiako Pediatria Elkarteak (AEP) gai honi buruz duen gomendioa da haurtxoentzako koltxoiak erresistenteak, transpiragarriak eta nahiko gogorrak izatea, haurrak bere aurpegia hondatzeko eta itotzeko arriskua saihesteko.
2017
‎Batzuek hartzen dute gogo eta borondate, zenbait denboraz bederen, bekaturik egin gabe egoteko. Zeren halako izaera du bekatuak, non uste baitut ezen ez dela inor ere, gaiztoago bada ere, bere gaiztakeriak unatzen ez duenik eta beste bizitza molde bati lotzea desiratzen ez duenik. Ordea, batere eta inoiz ere bekaturik egin gabe egoteko gogo finkoa, pertseberatzeko irmotasuna gerorako uzten dute.
‎Eta hala uste dut ezen ez dela bat ere, bere desira iragan duenean, tristatzen ez denik, urrikitzen ez zaionik eta, bere baitan, ez duela gehiago bihurtu behar gogoetaren bat egiten ez duenik. Zeren, orduan, bere berri hartan apur bat hoztua dateke, ematua dateke.
‎Lukaniarrek aurkitzen zutenean inork jende alferrei deus prestatzen ziela, ematen zuten berehala sententzia prestatzailearen kontra, zer ere prestatu baitzuen, hura guztia gel zezala (Nikolas Damaszeno, De moribus gentium). Baina nik uste dut ezen ez zela halako sententzia emateko premiarik, bera baitago emana, zeren ez baitu halakoei prestatzaileak kobratzeko arriskurik.
‎Orain, denbora aitzinean duzuno, egizu ahal dagizuna; eta orain ere, instanter, fite, presenteon. Zeren jakin behar duzu ezen ez dela gero, zuk joan behar duzun leku hartan, arrazoi alegatzerik eta ez jakintasunaz aprobetxatzerik izango.
‎4) Kø zenbaki marka ezagunaz gain, defektuzko zenbaki marka dagoela onartu genuke, eta areago, hala egin genuke[+ mugatua] morfologia tasuna dutenetan ez ezik, [mugatua] morfologia tasuna duten batzuetan ere.
‎Begori segurantziak alde egin dio, badaki Txatoren pelukero kultura gehiegizkoa ez bada ere, gai honetan tarte handia ateratzen diola, areago bizi duenagatik ezen ez ikasi duenagatik.
2018
‎Horixe egin nahiko nuke lan honetan: leihotik begiratu nire inguru hurbilari, hau da, Zumaiari eta euskarari, baina aurrealdean dudanari ez ezik, azken 50 urteotakoari ere bai: batetik, iragana hobeto ezagutzeko eta baloratzeko; bestetik, etorkizunerako helduleku baliagarri batzuk ateratzeko.
‎Zumaiari eta euskarari, aurrealdean dudanari ez ezik, azken 50 urteotakoari ere begiratu nahi diet: batetik, iragana hobeto ezagutzeko eta baloratzeko, eta, bestetik, etorkizunerako helduleku baliagarri batzuk ateratzeko.
2019
‎" Edozer egiteko ere, baimena eskatu behar dut. Gainera, hain modu finean hitz egin behar dut ezen ez baita batere atsegina. Sabaira igo eta madarikazio bat bota behar izaten dut egunero zapore goxo hori kentzeko ahotik, bestela lehertuko nintzateke apo bat bezala". 144
2021
‎Lanbiderekin elkarlanean sortu genuen zentroa. Aniztasun funtzionala dutenentzat ez ezik, ikusi izan dugu askorentzat dela baliabide egokia zinema. Askotariko publikoarekin esperimentatu izan dugu:
‎Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izan zen lehena hitza hartzen, aitortza bat egitearekin batera. «Zuen egia aldarrikatu nahi dugu; zuena ez ezik, guztiona izan behar duena. Isiltasun eta ahanztura gehiagorik ez.
‎Atariperantz ibili zen, tramankuluari tiraka. Hain dardara gogorra zuen ezen ez baitzen zelaren gainean eusteko gauza ere izango. " Ez dauka zentzurik", errepikatzen zuen, etsita.
2022
‎2003ra arte ezin izan zuen aurkitu ama, eta kazetaritzako ikasle txiletar batek eta bere osabak lagundu zioten horretan. Hain zuzen, Diemarrek seguru seguru jakin zuen, ama bizirik zuela ez ezik, amak sekula ez zuela adopzioan eman nahi izan. Gerora ezin izan du aurrez aurre ezagutu ama biologikoa, hura ezkonduta dagoelako eta beldur delako nola erantzungo duen senarrak istorio horren berri jakitean, baina modua izan du anai arreba batzuekin harremanetan jartzeko, eta, haien bitartez, argazki batzuk ikusi ditu, zenbait gutun jaso, eta, inoiz, ama biologikoarekin telefonoz hitz egiterik ere izan du.
‎Hala ere, partaide kopurua izango da ezohiko datan egingo den 2022ko umeen danborradaren berrikuntza nagusia. Izan ere, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko bi talde gehiago irtengo dira desfilean; horrela, aurtengo San Sebastian egunean irten beher zutenei ez ezik, 2021ekoan irten ezinda gelditu ziren ikasleei ere aukera eman nahi diete festan parte hartzeko. Guztira, 600 bat ume irtengo dira kalera danborradan.
2023
‎Aurreko denboraldietan trantsizio garai batean murgilduta zegoen kluba, baina denboraldi honetarako ahalegindu gara taldea gehiago indartzen. Lesio bat duzunean ez ezik, entrenamenduetako eta partidetako intentsitatea handitzeko ere balio du goi mailako jokalari pare bat gehiago izateak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia